{"id":3393,"date":"2023-02-13T19:10:20","date_gmt":"2023-02-13T18:10:20","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/alonso-ruiz-de-conejares-jose-francisco-511-eu\/"},"modified":"2023-02-13T19:10:20","modified_gmt":"2023-02-13T18:10:20","slug":"alonso-ruiz-de-conejares-jose-francisco-511-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alonso-ruiz-de-conejares-jose-francisco-511-eu\/","title":{"rendered":"ALONSO RUIZ DE CONEJARES, Jose Francisco (Corella, Nafarroa, 1781eko irailaren 21a &#8211; Madril, 1855eko apirilaren 12a)."},"content":{"rendered":"<p>Jose Alonso Corellako erriberako jabe aberats baten semea<br \/>\nizan zen. 1806an Ciriaca de Colmenares Ortegarekin ezkondu zen, Valladolideko<br \/>\nErrege Kantzelaritzako epaile baten alabarekin. Bere semeetako bat ere,<br \/>\nEduardo, Grazia eta Justizia ministroa izango zen.<\/p>\n<p>Jose Alonso abokatu gisa hartu zuten Errege Kontseiluetan<br \/>\n1806an. Bi urte geroago, etxetik ihes egin behar izan zuen, frantziar<br \/>\ninbasioaren ondorioz. Bere ondasunen bahiketa jasan zuen, eta Jose Antonino<br \/>\nColmenares, Cervera del Rio Alhamako korrejidorea izateaz gain Valladolideko<br \/>\nKantzelaritzako epaile zen aitaginarrebaren eskariz, Soriara joan zen,<br \/>\nhandik, Burgos, Guadalajara eta Nafarroako probintzietan matxinada antolatzeko.<\/p>\n<p>1809ko uztailaren 22an Guadalajara, Soria eta Molinako<br \/>\njaurerriko armamentuaz arduratzen zen batzordeko idazkari izendatu zuten,<br \/>\nJose Antonino buru zela. Aitaginarrebaren gaixotasuna zela eta, Alonsok bere<br \/>\ngain hartu zuen lurralde horietan defentsa-egiturak sortzeko ardura. Era<br \/>\nberean, hainbat monasterio eta elizatako zilarra jaso eta Sevillara eraman zuen<br \/>\n(1809ko azaroa), Batzar Nagusiaren esku jartzeko.<\/p>\n<p>1810eko urtarrilaren 20an, karguan titularrak zituen osasun<br \/>\narazoak zirela eta, Soria probintziako Batzorde Zuzentzaileko lehendakari<br \/>\nizendatu zuten. <span>Aldi berean,<br \/>\nherrialdea libratutakoan, Nafarroako Kontseiluko ministro izateko izendatu<br \/>\nzuten. 1810eko martxoaren 20an hasi zen, Villelen (Teruel), Soriako<br \/>\nProbintziako Batzorde Nagusiko buru izaten. Urte horretako irailaren 21ean,<br \/>\nAndaluziako hiriburuan zela, izendapena luzatu egin zioten eta Soriara<br \/>\nitzultzeko agindua eman. Batzordeko kide batzuen protestari aurre egin behar<br \/>\nizan zion, ordea, aginte militarreko buru Jose Joaquin Duran jeneralak<br \/>\nBatzordeko buru izaten jarraitzea nahi baitzuten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1812ko<br \/>\nirailaren 22an, Aragoiko Entzutegiko bitarteko ministro izendatu zuten, Jose<br \/>\nAntonio Larrumbidek utzitako hutsunea betetzeko, hura ez baitzen karguaz<br \/>\njabetu. 1813ko maiatzaren 3an Valentziako Auzitegiko magistratu izendatu<br \/>\nzuten, eta urtebete geroago, audientzien lantoki zaharra berrezartzean,<br \/>\nKrimenen Salako gobernadore hautatu zuten (1814ko uztailaren 23a).<\/span><\/p>\n<p><span>Absolutismoa<br \/>\nberrezarri ondoren, hainbat enkargu eman zizkioten: argitalpenen zentsorea<br \/>\n(1814ko maiatzaren 20a); Osasun Batzordeko aholkularia (1814ko azaroaren 28a)<br \/>\neta Errenta Orokor eta Estankatuen aholkularia (1815eko apirilaren 8a). Garai<br \/>\nhartan, Valentziako Errege Pisuaren Gomendioko epaile babesle edo<br \/>\nkontserbadore izendatu zuten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1815eko<br \/>\nmaiatzaren 30ean, magistratu guztiekin batera atxilotu zuten, sistema<br \/>\nkonstituzionalarekin bat egiteagatik. <\/span>Askatu zutenean, Corellara itzuli<br \/>\nzen, eta 1817ko irailean kasua artxibatu zuten, eta, horrekin batera, erretiroa<br \/>\nhartu zuen, soldataren bi herenekin.<\/p>\n<p>Hirurteko liberalean, Alonso Iru\u00f1eko Elkarte Patriotikoari<br \/>\natxiki zitzaion eta karrera judizialean birsartzeko eskatu zuen (1820ko<br \/>\nirailaren 17a). Hilabete batzuk geroago, 1820ko abenduaren 26an, Gaztela<br \/>\nBerriko Entzutegiko ministro izendatu zuten. 1822ko otsailean Aragoiko<br \/>\nAudientziaren Erregeordetzara igo zuten, eta kargu horretan 1823ko abuztuaren<br \/>\n19ra arte egon zen, egun horretan sinatu baitzen Zaragozako kapitulazioa<br \/>\nFrantziako tropen aurrean.<\/p>\n<p>Hamarkada absolutistan, Jose Alonso Sorian bizi izan zen.<br \/>\n1827an, arazo ekonomikoengatik premiatua, erregeari 1820 baino lehenagoko<br \/>\negoeran jartzeko edo Madrilen abokatutza egiteko eskatu zion. Bi urte<br \/>\ngeroago, 1829ko abenduaren 4an, Ordena Militarretako Prokuradore Nagusiaren<br \/>\naholkulari lana eskatu zuen.<\/p>\n<p>Bere ideologia liberalak birgaitzeko aukeratik aldendu zuen,<br \/>\nFrancisco Martinez de la Rosaren Gobernuan baino ez baitzitzaion iritsi. 1834ko<br \/>\nmartxoaren 2an Madrilgo Entzutegiko ministro izendatu zuten. Urte horretako<br \/>\notsailaren 11n, Bizkaiko probintzian korrejidore lana hartu zuen, karlistadek<br \/>\ngoren mailan zeudenean. Martxoaren 16an Gasteizen zegoen, Zumalakarregiren<br \/>\ntropek biztanleria erasotu zutenean. Gerra-egoeraren larritasunari Errege<br \/>\nEstatutua aplikatzeak eta, ondorioz, foru-sistemaren iraupenak eragindako<br \/>\ntentsioak gehitzen zitzaizkion. Alonsok 1835eko martxoaren 22an utzi zuen<br \/>\nkargua, komisario erregioak desagertu zirenean.<\/p>\n<p>1835eko irailaren 21ean Madrilgo Entzutegiko erregeorde zen.<br \/>\nUrtebete geroago, 1836ko abuztuaren 5ean, Isturiz Kabineteak kargutik kendu<br \/>\nzuela esan zion. Handik bi astera, La Granja matxinatu ondoren, haren karguan<br \/>\nberrezarri zuten, \u00aberagindako iraina konpontzeko\u00bb beharra adierazten zuen dekretu baten bidez.<\/p>\n<p>1836ko azaroaren 12an erregeordea Auzitegi Goreneko fiskal<br \/>\nbihurtu zen, eta Justiziaren jarduna arautu behar zuten arau berriak idazteko<br \/>\nardura zuen batzordeko kide izendatu zuten.<\/p>\n<p>Jose Alonsoren parlamentuko lana Nafarroako diputatu gisa<br \/>\nhasi zen 1836an. Legegintzaldi horretako esku-hartze nagusia<br \/>\nhauteskunde-legearen eztabaidan izan zen, eta bertan erregimen orokorra<br \/>\nzabaltzeko beharra planteatu zen, honakoa baieztatzean: \u00abprobintzia haiek<br \/>\nErresumako gainerakoei bateratu behar zitzaizkiela lege honi dagokionez, eta<br \/>\ngaineratu genuen gauza bera egin behar zela gainerako guztian\u00bb.<\/p>\n<p>1840ko azaroaren 2an Auzitegi Goreneko ministro plaza bat<br \/>\nbeteko zuen. Goi-auzitegiko kide zela, Grazia eta Justizia ministro izendatu<br \/>\nzuten (1841- 1842ko maiatzaren 21a, ekainaren 17a). Bere agintaldian sortu<br \/>\nziren hiru euskal probintzietako epaitegiak, eta sistema judizial komuna<br \/>\nforu-lurraldeetara hedatzen hasi zen.<\/p>\n<p>Ministeriotik, Alonso politika erregalista egiten saiatu<br \/>\nzen, eta Espainiako Elizaren sektore zabal batean etsaiak irabazi zituen.<br \/>\nDenboraldi horretan, Gobernuak gogor borrokatu zuen Vatikanoarekin. Alonso<br \/>\narduratu zen Aita Santuak 1841ean Espainiaren egoerari buruz egindako<br \/>\nhitzaldiari Gobernuak emandako erantzuna idazteaz. Bera izan zen urte horretako<br \/>\nazken egunean Gorteetara aurkeztutako Dekretu proiektuaren egilea.<br \/>\nEliza-jurisdikzioari buruzkoa zen, eta Espainiako Elizari makurtzen zitzaion<br \/>\nerabat ahalmen zibila, Erromatik ere bereiziz. 1837ko udaberrian, bere<br \/>\njaioterriko (Corella) Karmeldarren komentua itxi zuen, Zalditeriako indarren<br \/>\nlaguntzarekin, Mendizabalen gobernuak 1835ean eta 1836an agindutakoa<br \/>\nbetetzeko.<\/p>\n<p>1843ko martxoaren 2an Alonso Auzitegi Goreneko ministro<br \/>\npostura itzuli zen. 1843ko maiatzaren 27an, hamarrenen partaideen tituluak<br \/>\nkalifikatzeko Aholku Batzordeko lehendakari izendatu zuten. Espartero erori<br \/>\nzenean, bere postutik bereizi zuten (1843ko uztailaren 29a) eta hamarkada<br \/>\nmoderatuan ez zuen kargurik izan.<\/p>\n<p>Bigarren parlamentu partaidetza 1848an izan zuen, Madrilgo<br \/>\nVistillas barrutia ordezkatzeko. 1854ko hauteskundeetan hautetsia izan zen<br \/>\nAvila, Burgos eta Nafarroako probintzietan, eta bigarrena aukeratu zuen.<\/p>\n<p>Biurteko Progresistako Lehen Kabineteko Grazia eta Justizia<br \/>\nministro izendatu zuten, eta hilabete gutxi batzuetan aritu zen kargu horretan.<br \/>\nPrentsa erradikalak izendapen harrigarriaren berri eman zuen, politikatik urrun<br \/>\nbai- tzegoen eta, gainera, azken ministerioetan hiru seme-alabarentzako postuak<br \/>\neskatu izana leporatu zion. Hala ere, onartzen zen, bere zentzu erregalista<br \/>\nzela eta, mintzakide egokia zela Elizarekin harremanak izateko.<\/p>\n<p>1854ko abenduan Auzitegi Goreneko presidente izendatu zuten<br \/>\neta 1855eko apirilaren 12an hil zen karguan zela.<\/p>\n<p>Legelari eta kanonista bikaina, Jose Alonsok foru-erregimena<br \/>\nmantentzearen aurkako liberal aurrerakoien tesia adierazten du. Horrela<br \/>\negiazta daiteke, adibidez, Prokuradoreen Estamentuan, 1836ko maiatzaren 17an,<br \/>\nhauteskunde-legearen 55. artikuluari buruzko eztabaida zela eta, emandako<br \/>\nhitzaldian:<\/p>\n<p>\u00abForuak ez dira mesedegarriak probintzia haietako klase<br \/>\npribilegiatuentzat baino\u00bb. Era berean, El Eco del Comercion, urte bereko<br \/>\nmaiatzaren 26 eta 27an, Nafarroako eraketa historikoaren hutsuneak zehatzago<br \/>\nazpimarratzen zentratzen da. Nafarroako erregeordeak probintziako audientzia<br \/>\nezartzeari buruzko agindu errealak betetzeari uko egiten baitzion, foruak<br \/>\nzuzendu, arteztu edo deuseztatzeko beharra aldarrikatzen zuen,<br \/>\n\u00abuniformetasuna eta zoriontasun orokorra ezartzeko\u00bb Alonsok, Gerra Karlistaren ondoren, foruei buruz itundutako<br \/>\nsoluzioa defendatu zuen eta Nafarroan 1841eko legea berretsi zuen, Justizia<br \/>\nministro gisa. Lehena izan zen onartzen lege hori \u00abnazioaren botere gorenaren<br \/>\neta probintzia haren arteko benetako hitzarmen edo ituna\u00bb dela. Hala, bada,<br \/>\nitun hori, \u00abegin daitekeen hitzarmenik handiena\u00bb, \u00abKontratu bat da, non Nafarroak askatasun eta salbuespen ugari eta oso preziatuak laga arren, Gober- nuak<br \/>\neta Gorteek beste batzuk zaintzeko hitza ematen baitiote, lagatako eta uko<br \/>\negindako kontratuak bezain garrantzitsuak ez direnak. Lege honen era- keta eta<br \/>\nosaera azalduta, inork ezin dio ukatu itundua eta konbentzionala denik. Mota<br \/>\nhonetako legeak ezin dira aldatu, aldebiko kontratuen modura baizik, hau da,<br \/>\nera berean, haiek eratzeko izandako adostasun bera izanda. Beraz, Foruen<br \/>\nbaieztapen solemne, berariazko eta orokor baten ondoren izanik, probintziaren<br \/>\nesku-hartze, entzunaldi eta baieztapenarekin, eztabaidaezina da, beraz, ezer<br \/>\nezin dela aldatu, baizik eta modu berean gertatzen ez bada. Hori oso kontuan<br \/>\nhartu behar da beti\u00bb. <i>Recopilaci\u00f3n y comentarios de los Fueros y Leyes del<br \/>\nantiguo Reino de Navarra que han quedado vigentes despu\u00e9s de la modificaci\u00f3n<br \/>\nhecha por la Ley Paccionada de 16 de agosto de 1841<\/i> lana funtsezko<br \/>\nerreferentziatzat hartzen da Nafarroako foru-zuzenbidea interpretatzeko.<\/p>\n<p>Haren heriotzaren ondoren, Eduardo semeak Jose Alonsoren<br \/>\nprintzipio erregalistak agerian jartzen dituen indar-baliabideei buruzko lana<br \/>\nargitaratu zuen, eguneratuta. Bertan, \u00abElizako ahalmen edo agintearen bidez<br \/>\neragiten zaien edo sortzen saiatzen diren zapalkuntza eta indarkeria orori\u00bb<br \/>\naurka egiteko ahalmen erreala aztertzen du.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jose Alonso Corellako erriberako jabe aberats baten semea izan zen. 1806an Ciriaca de Colmenares Ortegarekin ezkondu zen, Valladolideko Errege Kantzelaritzako epaile baten alabarekin. Bere semeetako bat ere, Eduardo, Grazia eta Justizia ministroa izango zen. Jose Alonso abokatu gisa hartu zuten Errege Kontseiluetan 1806an. Bi urte geroago, etxetik ihes egin behar izan zuen, frantziar inbasioaren ondorioz. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[323],"class_list":["post-3393","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ALONSO RUIZ DE CONEJARES, Jose Francisco (Corella, Nafarroa, 1781eko irailaren 21a - Madril, 1855eko apirilaren 12a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alonso-ruiz-de-conejares-jose-francisco-511-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ALONSO RUIZ DE CONEJARES, Jose Francisco (Corella, Nafarroa, 1781eko irailaren 21a - Madril, 1855eko apirilaren 12a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Jose Alonso Corellako erriberako jabe aberats baten semea izan zen. 1806an Ciriaca de Colmenares Ortegarekin ezkondu zen, Valladolideko Errege Kantzelaritzako epaile baten alabarekin. Bere semeetako bat ere, Eduardo, Grazia eta Justizia ministroa izango zen. Jose Alonso abokatu gisa hartu zuten Errege Kontseiluetan 1806an. Bi urte geroago, etxetik ihes egin behar izan zuen, frantziar inbasioaren ondorioz. [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alonso-ruiz-de-conejares-jose-francisco-511-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/alonso-ruiz-de-conejares-jose-francisco-511-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/alonso-ruiz-de-conejares-jose-francisco-511-eu\\\/\",\"name\":\"ALONSO RUIZ DE CONEJARES, Jose Francisco (Corella, Nafarroa, 1781eko irailaren 21a - Madril, 1855eko apirilaren 12a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-13T18:10:20+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/alonso-ruiz-de-conejares-jose-francisco-511-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/alonso-ruiz-de-conejares-jose-francisco-511-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/alonso-ruiz-de-conejares-jose-francisco-511-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ALONSO RUIZ DE CONEJARES, Jose Francisco (Corella, Nafarroa, 1781eko irailaren 21a &#8211; Madril, 1855eko apirilaren 12a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ALONSO RUIZ DE CONEJARES, Jose Francisco (Corella, Nafarroa, 1781eko irailaren 21a - Madril, 1855eko apirilaren 12a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alonso-ruiz-de-conejares-jose-francisco-511-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ALONSO RUIZ DE CONEJARES, Jose Francisco (Corella, Nafarroa, 1781eko irailaren 21a - Madril, 1855eko apirilaren 12a). - Iura Vasconiae","og_description":"Jose Alonso Corellako erriberako jabe aberats baten semea izan zen. 1806an Ciriaca de Colmenares Ortegarekin ezkondu zen, Valladolideko Errege Kantzelaritzako epaile baten alabarekin. Bere semeetako bat ere, Eduardo, Grazia eta Justizia ministroa izango zen. Jose Alonso abokatu gisa hartu zuten Errege Kontseiluetan 1806an. Bi urte geroago, etxetik ihes egin behar izan zuen, frantziar inbasioaren ondorioz. [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alonso-ruiz-de-conejares-jose-francisco-511-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alonso-ruiz-de-conejares-jose-francisco-511-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alonso-ruiz-de-conejares-jose-francisco-511-eu\/","name":"ALONSO RUIZ DE CONEJARES, Jose Francisco (Corella, Nafarroa, 1781eko irailaren 21a - Madril, 1855eko apirilaren 12a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-13T18:10:20+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alonso-ruiz-de-conejares-jose-francisco-511-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alonso-ruiz-de-conejares-jose-francisco-511-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alonso-ruiz-de-conejares-jose-francisco-511-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ALONSO RUIZ DE CONEJARES, Jose Francisco (Corella, Nafarroa, 1781eko irailaren 21a &#8211; Madril, 1855eko apirilaren 12a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3393","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3393\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3393"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3393"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}