{"id":3387,"date":"2023-02-10T10:55:09","date_gmt":"2023-02-10T09:55:09","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/vargas-ponce-jose-508-eu\/"},"modified":"2023-02-10T10:55:09","modified_gmt":"2023-02-10T09:55:09","slug":"vargas-ponce-jose-508-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/vargas-ponce-jose-508-eu\/","title":{"rendered":"VARGAS PONCE, Jose (Cadiz, 1760ko ekainaren 10a &#8211; Madril,  1821ko  otsailaren 6a)."},"content":{"rendered":"<p>Matematika, Humanitateak eta Hizkuntzak ikasi ondoren,<br \/>\n1782ko abuztuaren 4an guardiamarina sartu zen, Espainiako Errege Akademiak<br \/>\nElogio de Alfonso el Sabio lana saritu zion urte berean, eta Gibraltarreko<br \/>\nsetioan parte hartu eta Espartel lurmuturrean borrokatu zen urte berean.<br \/>\nMerezimendu horiengatik fragatako alferez kargura igo zen.<\/p>\n<p>1786an sartu zen Historiako Errege Akademian. Harentzat<br \/>\nidatzi zituen <i>Diccionario Geogr\u00e1fico de Espa\u00f1a<\/i> lanerako arau<br \/>\nzuzentzaileak, eta <i>Diccionario n\u00e1utico <\/i>batean ere lan egin zuen, inoiz argitaratu ez bazen<br \/>\nere. 1786an argitaratu zuen <i>Plan de educaci\u00f3n para la nobleza<\/i> lana. Cadizko<br \/>\nbehatokian lan egin zuen eta 1789an egin zuen, Felipe Bauzarekin eta Vicente<br \/>\nTofi\u00f1o itsasgizon eta matematikariarekin batera, Atlas mar\u00edtimo de Espa\u00f1a lana,<br \/>\nnon posizio astronomikoak zehazten ziren eta lehenengo aldiz agertzen ziren<br \/>\nEspainiako itsasertzeko nabigaziorako jarraibideak. 1787an argitaratu zuen<br \/>\nDescripci\u00f3n de las islas Pithiusas y Baleares lana, eta handik bi urtera,<br \/>\n1789an, San Fernandoren Akademian sartu zen.<\/p>\n<p>Itsasontziko teniente karguan zela parte hartu zuen, 1792<br \/>\neta 1797 bitartean, Frantziako Errepublikaren aurkako Konbentzio Gerran,<br \/>\nToulon hiriaren okupazioan, eta hainbat misiorekin Italian. 1797an<br \/>\nJovellanosek izendatu zuen <i>Reglamento de la Escuela de Pajes<\/i> delako araudia<br \/>\nprestatu zuen Instrukzio Publikoko Batzordeko kide. Godoyk Madriletik urrun<br \/>\nnahi zuela-eta, 1798ko apirilaren 15ean Espainako itsas armadaren historia<br \/>\nidazteko agindua eman zitzaion. Horretarako, Katalunian eta Euskal Herrian lan egin<br \/>\nzuen, bidenabar beste komisio batzuk zituela. Zehazki, Godoyren gobernuari<br \/>\nGipuzkoako udal artxiboetatik ateratako informazioa ematea beren tesia<br \/>\nfrogatzeko, alegia, Gipuzkoa 1200an konkistatua izan zela eta haren foruak<br \/>\nGaztelako errege-erreginek emandako pribilegio hutsak zirela, noiz- nahi eman<br \/>\nedo kentzen ahal zirenak. Era horretan sustatu nahi zuten Nafarroaren<br \/>\naldarrikapena, Irun, Lezo eta Hondarribia beretzat berreskuratzeko, izan ere<br \/>\n\u2014Rodrigo Rodriguez Garrazaren arabera\u2014, \u00abGodoyri komeni zitzaion Gipuzkoak<br \/>\nforuen alde erakusten zuen erresistentzia handiagoa higatzea eta Nafarroari<br \/>\nlaguntzea, bere helburuekin errazago moldatzen zelako\u00bb. Fragatako kapitain<br \/>\nkargura igo zen 1805ean, eta 1807an argitaratu zuen Im- portancia de la<br \/>\nhistoria de la marina espa\u00f1ola lana eta Pero Ni\u00f1o (1807) eta Juan Jose Navarro<br \/>\n(1808) itsasgizonen biografiak. Azken urte horretan berean argitaratu zuen,<br \/>\ngainera, <i>La instrucci\u00f3n p\u00fablica, \u00fanico y seguro medio de la prosperidad del<br \/>\nestado<\/i> izeneko lana. Jean-Baptiste Torchet de Boism\u00eal\u00e9 abokatuaren <i>Historia<br \/>\ngeneral de la marina de todos los pueblos<\/i> izeneko lana itzuli zuen<br \/>\ngaztelaniara, eta espainiar frantsestuen erregimenari lagundu zion Instrukzio<br \/>\nPublikoko Batzordetik. <span>Harentzat<br \/>\nidatzi zuen Txosten ga- rrantzitsu bat, 1810eko urriaren 3an.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p>Interes frantsesak alde batera utzita, Cadizko Gorteetako<br \/>\nInstrukzio Publikoko Batzordeko kide izan zen (Martin Gonzalez Navas, Eugenio<br \/>\nTapia, Diego Clemencin, Ramon Gil de la Cuadra eta Manuel Jose Quintanarekin<br \/>\nbatera) eta Quintana txostena sinatu zuen 1813ko irailean. 1812an <i>Diario<br \/>\nMilitar <\/i>egunkaria sortu zuen, eta 1813an argitaratu zuen Madrilen <i>El peso-duro<\/i>.<br \/>\nUrte hartan sartu zen Historiako Errege Akademian, eta hainbat aldiz izan zen<br \/>\nharen zuzendari.<\/p>\n<p>Diputatu liberala izan zen Madriletik 1813an, eta 1814ko<br \/>\nerreakzioak Sevillan konfinatu zuen. Han, Indietako Artxiboan lan egin zuen,<br \/>\neta Cadizen ere bai, han argitaratu baitzuen <i>El Tontoront\u00f3n<\/i> y <i>El Varapalo<\/i><br \/>\n1818an, eta aprobetxatu zuen argitaratzeko<i> Estudio sobre la vida y obras de<br \/>\ndon Alonso de Ercilla<\/i> izeneko azterlana. 1820an, berriro ere diputatua zela,<br \/>\nhainbat irizpen argitaratu zituen urte hartan, eta <i>Los ilustres haraganes<\/i>, o<br \/>\n<i>Apolog\u00eda razonada de los mayorazgos<\/i> izeneko lana ere bai.<\/p>\n<p>1821ean hil zen, lan ugari argitaratu gabe utziz, nahiz<br \/>\nhaietako asko ondoren argitaratu ziren. Jakinmin intelektual eta lanerako<br \/>\ngaitasun handiko gizona zen, obra izugarri handia egin zuena, eta horrez<br \/>\ngain, Itsas armadaren ordenantza berrien idazketan esku hartu zuen, eta<br \/>\nHistoriako Errege Akademiaren berrantolaketan. Melchor Gaspar Jovellanosen<br \/>\nondoan lan egin zuen hezkuntza gaietan, eta lagunak izan zituen hainbat<br \/>\nintelektual, besteak beste Juan Agustin Cean Bermudez, Villanueva, Nicolas<br \/>\nAzara eta Goyaren inguruko jendea. Margolariak erretratua egin zion 1805ean<br \/>\neskurik gabe, berariaz hark eskatuta (ez omen zuen ordaindu nahi horrek<br \/>\neskatzen zuen aparteko prezioa). Poeta satiriko gisa, ezkontzaren aurkako<br \/>\ndiskurtsoak eta poema lizunak idatzi zituen, esaterako, <i>Lo que es y lo que<br \/>\nser\u00e1<\/i>.<\/p>\n<p>Euskal Herriarekin harreman estua izan zuen, batik bat<br \/>\nGipuzkoarekin, bi aldiz bisitatu baitzuen (1800ko maiatza eta 1807ko udaberria<br \/>\nbitartean). Juan Manuel Abascalek eta Rosario Cebrianek Vargas Ponceren eta<br \/>\nErrege Akademiaren arteko loturari buruz egin duten azterlan bikainak<br \/>\nerakusten du, ia egunez egun, haren ibilbidea Gipuzkoan, garai hartan, \u00abItsas<br \/>\narmadaren Idazkaritzan zituen lagunek Kataluniatik kanpo nahi zuten [han<br \/>\nbaitzegoen] eta bazekiten Madrilen ez zuela nahi balidoak [Godoy]. Beraz, proposatu<br \/>\nzioten, eta hark onartu zuen, iparraldeko probintzietara joatea hango artxiboak<br \/>\narakatu eta itsas armadaren historia osatzeko dokumentuak bilatzen<br \/>\njarraitzeko aginduarekin\u00bb, izan ere, horixe zen Historiako Errege Akademiak<br \/>\nemandako aginduaren azken xedea.<\/p>\n<p>1800eko uztailaren amaierarako, Vargas Ponce Donostian<br \/>\nzegoen, eta irailean hasi zen hango artxiboak arakatzen. 1803ra arte egon zen<br \/>\nGipuzkoan, eta 117 udal artxibo bisitatu zituen, baita Artxibo Nagusia ere.<br \/>\nGure egileen esanetan, \u00abherri hau alderdi guztietatik sakon ezagutu nahirik, ez<br \/>\nda herririk, ez mendirik, ez ibairik ere, ongi aztertu gabe utziko zuenik.<br \/>\nHaren geografia, historia eta ekonomia politikoa osatzeko milaka eta milaka dokumentu bildu zituen, liburuki izugarri lodietan jasotzen direnak\u00bb. Sei hilero jakinarazten zituen bere lorpenak eta dokumentu nagusien garrantzia, eta<br \/>\nondorioz, \u00abzati horiek, egoki antolatuak, aurkibide estimagarria osatzen dute<br \/>\nberen bilduma diplomatikoagatik, gaur 284tik gora liburukiz osatua folio<br \/>\ntamainan, haien aurkibidea ere ongi osatua dela, piezaz pieza, beste hainbeste<br \/>\nliburukitan, 8.ean\u00bb. Eta zeregin horretan, Vargas Poncek funtsezko lana egin<br \/>\nzuen, izan ere, hasieran interesatzen zitzaizkion dokumentuen edukia jasotzen<br \/>\nlan egitea erabaki bazuen ere, laster bere lan egiteko era aldatu zuen eta<br \/>\nagirien kopia edo transkripzio zehatza jasotzen hasi zen, bertako idazkari eta<br \/>\nkopiatzaileen laguntzaz.<\/p>\n<p>Bere agindua betetzeko hilabete ugari eman zituen<br \/>\ndokumentuak kopiatzen, gehienak XVII. mendekoak, eta haren hitzetan \u00abItsas<br \/>\nMinisterioa harro egon daiteke bere artxiboan duen gordailua inon den oparoena<br \/>\ndelako gauza zaharretan\u00bb. Hilabete haietan Vargas Poncek lotura estuak izan<br \/>\nzituen garai hartako historialari batzuekin, besteak beste, Juan Antonio Mogel<br \/>\neuskal-iberistarekin, Errenteriako Jose Ignazio Gamon apaizarekin,<br \/>\nPe\u00f1afloridako kondearekin eta Lardizabal familiarekin.<\/p>\n<p>1802ko ekainerako Donostiatik alde egin zuen, eta Tolosan<br \/>\nezarri zen, non kopiatu zituen Artxibo Probintzialeko dokumentu ugari \u00abez nire<br \/>\nbularraren eta begien atsekaberik gabe\u00bb. Donostian aldi labur bat egin ondoren,<br \/>\nGetariara joan zen abuztuan, eta irailera arte lan egin zuen hango artxiboa<br \/>\nbere eskuz kopiatzen. Berriz ere Donostian aldi labur bat egin eta Zumaia,<br \/>\nDeba, Zarautz eta Mutrikura joan zen, baina ez omen zuen gauza handirik aurkitu<br \/>\nhan.<\/p>\n<p>Berriro ere Donostiara joan zen, lortutako materialak<br \/>\nantolatzera, eta haiekin osatu zituen gaur egun neurri batean kontserbatzen<br \/>\ndiren serieak.<\/p>\n<p>Aldi batez egon zen Errenteriako artxiboan, eta Gipuzkoako<br \/>\nartxiboen azterketa amaitzeko bisitatu nahi zituen Bergara (uztailetik<br \/>\nirailera), Eibar, Elgoibar, Orio (urrian) eta Azkoitia. 1803rako 117 artxibo<br \/>\nbisitatu zituen, eta horrek kalte larriak eragin zizkion osasunean. 1803ko<br \/>\namaieran Madrilera itzultzeko baimena eman zitzaion, Historia de la Marina<br \/>\nEspa\u00f1ola lanari buruzko azterketarekin jarraitzeko asmoz, Arandako kondeak 10<br \/>\nurte lehenago onartutako planaren arabera. Gipuzkoan egin zuen lehen aldi<br \/>\nhartan idatzitako azken eskutitza Azpeitian idatzi zuen, 1803ko abenduaren<br \/>\n7an.<\/p>\n<p>Madrilera itzulita, zenbait eginkizun bete izan zituen,<br \/>\nbatik bat, Estatu Mi- nisterioaren aginduz, gazteen hezkuntzaren inguruan eta<br \/>\napaizgaitegien eraikuntzan (haren bidez ezarri zen Bergarako Apaizgaitegiko<br \/>\nsolairu berria), Bidasoa ibaiaren gaineko jabetzaren inguruan (Frantziak<br \/>\nezbaian jarria) eta Pasaiako portuaren arazoaren inguruan (hango dokumentu<br \/>\nbatzuk 13.000 orri- tik gorakoak ziren). Gainera, ikerketa garrantzitsuak egin<br \/>\nzituen Hondarribiaren eraberritzearen inguruan, eta orobat, oso garrantzitsua<br \/>\nizan zen Gipuzkoako demografia aztertuz 1701 eta 1800 bitartean egin zuen<br \/>\nlana. Ikerketak egin zituen Juan Sebastian Elkano, Colon eta Magallaesen<br \/>\ninguruan, eta zuzeneko harremana izaten zuen Indietako Artxibo Orokorreko<br \/>\n(Sevilla) artxibo-zain Cea Bermudezekin. Horiek guztiek, gehi Historiako<br \/>\nErrege Akademiaren Zuzendaritzak, nahiko eginkizun eman zioten gure egileari<br \/>\nurte haietan.<\/p>\n<p>Baina Euskal Herriko adiskide eta berriemaileen txostenak<br \/>\neta dokumentuak jaso ahala (Gipuzkoaren historia osatu nahi zuen haiekin,<br \/>\nbaina ezin izan zuen burutu) eta langile nekaezinaren ospea zabaltzen ari<br \/>\nzelarik (Nobleen Apaizgaitegiko zuzendari kargurako proposatu zuten,<br \/>\nerregearen onespenarekin), Godoyk berriro ere atera zuen Madriletik eta<br \/>\nBizkaia eta Nafarroara bidali zuen, (1805eko maiatzaren 27ko errege aginduz),<br \/>\nPasaiari buruz Itsas Armadaren bide erreserbatutik Erregearen eskura jarritako planak<br \/>\ngauzatzeko aitzakiarekin.<\/p>\n<p>Euskal lurraldeetara etortzeko bigarren bidaia horri 1805eko<br \/>\nekainaren 6an ekin zion. Bidaia hartan Hondarribian eman zuen denbora luzea,<br \/>\nagiri ugari, askotakoak eta garrantzitsuak, eskuratuz. Pasaiara joan zen, bere<br \/>\neskutik egiteko Donostia hiriarekiko mugen zedarritzea, eta abuztuaren<br \/>\namaieran Iru\u00f1era joan zen, bidean bi eguneko geldialdia eginez Tolosan, osasuna<br \/>\nsuspertzeko.<\/p>\n<p>1806ko ekainerako berriro ere Hondarribian zen, han finkatu<br \/>\nzuen bizi- lekua, eta berriro ere Pasaiako auziari heldu zion, ez baitzen<br \/>\nguztiz konponduta, eta horretarako hainbat aldiz itzuli zen Iru\u00f1era. Azkenik,<br \/>\n1807ko ur- tarrilaren 15eko errege aginduaren bidez, bere eginkizunetik kendu<br \/>\nzuten (Pasaiari buruzko auzia ebatzi gabe) eta Madrilera abiatu zen maiatzeko<br \/>\nlehenengo hamabostaldian.<\/p>\n<p>Era horretan amaitu zen euskal lurraldeetan egin zuen azken<br \/>\negonaldia. Beraz, bere bizitzako zenbait urte, bete-beteak, eman zituen<br \/>\nlurralde hauetan, baina era berezian Gipuzkoan. Herrialdeari eta hango jendeari<br \/>\neskaini zizkien bere lanik garrantzitsuenetako batzuk, eta aitzindari izan zen<br \/>\nharen artxiboen antolamenduan, non agiri nagusien kopiak egin zituen. Haietako<br \/>\nasko Madri- lera eraman zituzten, eta Historiako Errege Akademian gorde,<br \/>\njatorrizko agiri ugarirekin batera. Hark egindako kopiak \u00abgaur ordezkaezinak<br \/>\ndira jatorrizko agiri batzuk galdu direlako\u00bb. Gipuzkoaren kronista Karmelo<br \/>\nEtxegaraik gore- tsi zuen haren lana \u00abhark egindako agiri laburpenak<br \/>\ngarrantzitsuak dira oso, haietan subjektibotasuna sumatzen bada ere\u00bb. Material<br \/>\nhoriek guztiak Historiako Errege Akademiaren eskuetan jarri ziren, eta gaur<br \/>\negun Vargas Ponce Bilduma osatzen dute. Bilduma horretatik, Gipuzkoarentzat<br \/>\nbereziki garrantzitsuak dira 14. liburukia, (9-4187) eta hurrengoak,<br \/>\ngutxienez 36.eraino (9-4209), haietan, herriz herri antolatuak, gordetzen<br \/>\ndirelako Gizpuzkoaren historia osatzeko ezinbestekoak diren agiri anitz.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Matematika, Humanitateak eta Hizkuntzak ikasi ondoren, 1782ko abuztuaren 4an guardiamarina sartu zen, Espainiako Errege Akademiak Elogio de Alfonso el Sabio lana saritu zion urte berean, eta Gibraltarreko setioan parte hartu eta Espartel lurmuturrean borrokatu zen urte berean. Merezimendu horiengatik fragatako alferez kargura igo zen. 1786an sartu zen Historiako Errege Akademian. Harentzat idatzi zituen Diccionario Geogr\u00e1fico [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[327],"class_list":["post-3387","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>VARGAS PONCE, Jose (Cadiz, 1760ko ekainaren 10a - Madril, 1821ko otsailaren 6a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/vargas-ponce-jose-508-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"VARGAS PONCE, Jose (Cadiz, 1760ko ekainaren 10a - Madril, 1821ko otsailaren 6a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Matematika, Humanitateak eta Hizkuntzak ikasi ondoren, 1782ko abuztuaren 4an guardiamarina sartu zen, Espainiako Errege Akademiak Elogio de Alfonso el Sabio lana saritu zion urte berean, eta Gibraltarreko setioan parte hartu eta Espartel lurmuturrean borrokatu zen urte berean. Merezimendu horiengatik fragatako alferez kargura igo zen. 1786an sartu zen Historiako Errege Akademian. Harentzat idatzi zituen Diccionario Geogr\u00e1fico [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/vargas-ponce-jose-508-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/vargas-ponce-jose-508-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/vargas-ponce-jose-508-eu\\\/\",\"name\":\"VARGAS PONCE, Jose (Cadiz, 1760ko ekainaren 10a - Madril, 1821ko otsailaren 6a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T09:55:09+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/vargas-ponce-jose-508-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/vargas-ponce-jose-508-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/vargas-ponce-jose-508-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"VARGAS PONCE, Jose (Cadiz, 1760ko ekainaren 10a &#8211; Madril, 1821ko otsailaren 6a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"VARGAS PONCE, Jose (Cadiz, 1760ko ekainaren 10a - Madril, 1821ko otsailaren 6a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/vargas-ponce-jose-508-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"VARGAS PONCE, Jose (Cadiz, 1760ko ekainaren 10a - Madril, 1821ko otsailaren 6a). - Iura Vasconiae","og_description":"Matematika, Humanitateak eta Hizkuntzak ikasi ondoren, 1782ko abuztuaren 4an guardiamarina sartu zen, Espainiako Errege Akademiak Elogio de Alfonso el Sabio lana saritu zion urte berean, eta Gibraltarreko setioan parte hartu eta Espartel lurmuturrean borrokatu zen urte berean. Merezimendu horiengatik fragatako alferez kargura igo zen. 1786an sartu zen Historiako Errege Akademian. Harentzat idatzi zituen Diccionario Geogr\u00e1fico [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/vargas-ponce-jose-508-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/vargas-ponce-jose-508-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/vargas-ponce-jose-508-eu\/","name":"VARGAS PONCE, Jose (Cadiz, 1760ko ekainaren 10a - Madril, 1821ko otsailaren 6a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T09:55:09+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/vargas-ponce-jose-508-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/vargas-ponce-jose-508-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/vargas-ponce-jose-508-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"VARGAS PONCE, Jose (Cadiz, 1760ko ekainaren 10a &#8211; Madril, 1821ko otsailaren 6a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3387","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3387\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3387"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3387"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}