{"id":3385,"date":"2023-02-10T10:54:30","date_gmt":"2023-02-10T09:54:30","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/traggia-uribarri-joaquin-507-eu\/"},"modified":"2023-02-10T10:54:30","modified_gmt":"2023-02-10T09:54:30","slug":"traggia-uribarri-joaquin-507-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/traggia-uribarri-joaquin-507-eu\/","title":{"rendered":"TRAGGIA URIBARRI, Joaquin (Zaragoza, 1748ko otsailaren 1a &#8211; Madril, 1802ko maiatzaren 23a)."},"content":{"rendered":"<p>Zaragozan jaio zen 1748an eta Madrilen hil zen 1802an.<br \/>\nEskolapioen ordenan sartu zen eta hainbat urte eman zituen fraile gisa<br \/>\nFilipinetan, eta tagalo hizkuntzaren gramatika bat idaztera ere iritsi zen.<br \/>\nEspainiara itzuli zen 1772an, eta bere ordenaren ikastetxeetan lan egin zuen<br \/>\nValentzian, Zaragozan eta Madrilen, eskola ematea tartekatuz literatura eta<br \/>\nhistoria lanarekin. 1794an atera zen ordenatik, 1791ko irailean Historiako<br \/>\nAkademian sartu ondoren, eta handik aritu ahal izan zen buru-belarri bere historialari<br \/>\neginkizunean, erakundearen liburuzain eta antikuario gisa. Haren obra oso<br \/>\nzabala da, eta arlo anitz landu zituen. Lan nagusiek lotura dute Aragoiko<br \/>\nhistoriarekin, besteak beste, <i>Aparato de Historia Eclesi\u00e1stica de Arag\u00f3n<\/i><br \/>\n(Madril, I libk., 1791, eta II. libk., 1792); <i>Memoria para ilustrar el reinado<br \/>\nde Ramiro II el Monje<\/i> (Madril, 1799); <i>Discurso sobre el origen y sucesi\u00f3n del<br \/>\nReino Pirenaico<\/i> (Madril, 1802); eta <i>Memoria sobre el origen del Condado de<br \/>\nRibagorza <\/i>(Madril, 1817).<\/p>\n<p>Traggiak idatzi zuen Nafarroari buruzko artikulua,<br \/>\nCampomanesek hainbat hamarkada lehenago asmatu eta sustatu eta 1802an<br \/>\nHistoriako Errege Akademiak argitaratutako <i>Diccionario geogr\u00e1fico-hist\u00f3rico<\/i><br \/>\nlanean, penintsulako lau euskal lurraldeei eskainitako lehenengo eta bakarrak<br \/>\nizan ziren bi liburukietan. Monreal Ziak azpimarratu du Diccionario hori<br \/>\nargitaratzearen helburua foru-erregimenen egitura diskurtsibo eta<br \/>\nhistoriografikoei jazarpena egitea zela. Ekimenean nahasten ziren \u00abenpresa edo<br \/>\nabentura historiografiko hutsa\u00bb eta \u00ablan pragmatikoa, boterearen ingurutik edo<br \/>\nerdigunetik beretik iradokitakoa\u00bb. Kontuan hartu behar da lau lurraldeen eta<br \/>\nadministrazio zentralaren arteko tentsioak gero eta handiagoak zirela XVIII.<br \/>\nmendearen azken hamarkadetan, punturik gorenera iritsiz Konbentzio Gerran eta<br \/>\nondoren Godoyk foru- erregimenen aurka hasitako erasoan.<\/p>\n<p>Hiztegi horretan Nafarroari buruz idatzitako artikuluan<br \/>\nTraggiak egin zuen lehenengo eginahala izan zen, Miguel Riscoren kasuan bezala,<br \/>\nEspa\u00f1a Sagrada lanean Euskal Herriari eskainitako liburukian, Aro Modernoko<br \/>\nhistorialari nafarrek erabiltzen zuten diskurtso historiografikoari aurre<br \/>\negitea, haren bidez, tesi kantabristak eta tubalistak onartuta defendatzen<br \/>\nbaitzuten nafarrak jatorrizko espainiarrak zirela, eta bisigodoak atzerriko<br \/>\nusurpatzaileak. Era horretara, historialari nafarrek ezesten zituzten<br \/>\nhabsburgotarren 1700era arteko legitimotasuna eta borboitarrena hortik aurrera,<br \/>\nleinu gotikoaren, asturiarraren eta Gaztela-Leongoaren arteko ustezko<br \/>\njarraitasun dinastikotik eratortzen zela defendatzen zutenen posizioak.<\/p>\n<p>Traggiak baieztatzen du, Pellicerri jarraikiz eta argudio<br \/>\nsinesgarririk bat bera ere erakutsi gabe, nafarrak herri godo bat zirela,<br \/>\nSuintila eta Wanbaren garaian ezarri zirenak Nafarroako Erdialdean eta<br \/>\nErriberan, eta denbora igarota, lurraldeko antzinako biztanle euskaldunekin<br \/>\nfusionatu izanen zirenak. Bidenabar, iradokitzen du errege bisigodoek agindu<br \/>\nzutela Nafarroan Wanbatik aurrera, gutxi gorabehera, erabat, eta ordura arte<br \/>\nbehin-behinean bakarrik, adibidez, Suintila erregearekin. Horrekin batera,<br \/>\nerrotik ukatzen du tubalismoa, eta azpimarratzen du teoria horren oinarrian<br \/>\ninongo frogarik ez dagoela. Haren iduriko, \u00abNafarroako gauzei buruz idatzi<br \/>\nduten egileek beste probintzietako egileen harrokeria bera izan dute,<br \/>\nbaieztatzen dutenean beren herrialdea Tubalek jendeztatutako lehenengoa edo<br \/>\nlehenengoetakoa izan zela. Baina ez patriarka horren, ez eta haren seme-alaben<br \/>\netorrerari buruzko frogarik ez da, non ez diren hitzaldi boluntario batzuk,<br \/>\nJoseforen zalantzazko testu batean oinarrituta, egile hori oso urrun dagoelarik<br \/>\ngarai hartatik; eta Rufinoren eta beste egile batzuen interpretazio librea.<br \/>\nDeus ez dakigu kartagotarrak Espainiara iritsi aurretik Nafarroan gertatzen<br \/>\nzenari buruz, eta deus ez daiteke baieztatu, ez lehenengo biztanleei buruz,<br \/>\nez haien ondorengoen erlijioari, ohiturei, legeei eta egintzei buruz ere\u00bb.<\/p>\n<p>Hala ere, Nafarroako erresuma Asturiaskoa baino zaharragoa<br \/>\note zen edo ez, Traggiak dokumentuetan oinarrituta ezesten du \u00abidazle batzuen<br \/>\nasmo modernoa, zeinaren arabera berrezarpenaren hasieran, Nafarroa Asturiasko<br \/>\nerresumaren zatia zen, eta orobat frankoen inperioarena\u00bb, eta erakusten du<br \/>\nmonarkia piriniotarra erabat independente sortu zela.<\/p>\n<p>Lehenengo erregearen hautaketari buruz, berriz, Traggiak<br \/>\nerrefusatzen du hainbat egileren kontaera, besteak beste, Vianako Printzearena<br \/>\neta Davalos de la Piscinarena. Haien arabera, hamabiren bat jaun aberatsek<br \/>\nerabaki izanen zuten aita santuari, longobardoei eta frankoei kontsulta egitea,<br \/>\n\u00abhaien aholkuz ezartzeko egokiena iruditzen zitzaien gobernu era\u00bb. Aragoiko<br \/>\negileetan oinarrituta, Traggiak dio erregearen hautaketa egin zela kanpoko<br \/>\nbatere aholkularitzarik gabe, eta hori baino lehen, ezarri zirela \u00abkoroa<br \/>\nhartzeko hautetsiak bete behar zituen baldintzak, eta horiek betetzea zin egin<br \/>\nbehar zuela, errege aldarrikatu aurretik\u00bb era horretan saihesteko \u00abnegozio<br \/>\nlarriak modu arbitra- rioan erabakitzea eta herritarren zapalkuntza\u00bb. Traggiak<br \/>\ngehitu zuen prin- tzea behartu zela \u00abzin egitearen erlijioarekin, inongo gauza<br \/>\ngarrantzitsutan ez sartzera, jaun aberatsen kontseilurik eta borondaterik<br \/>\ngabe\u00bb, eta \u00abitun horien formulazioa, orduan ez baitziren idatzi, oinarritu zela<br \/>\ngodoen antzinako kodean [Foru Juzgua], kanpoko herrialdeei laguntzarik eskatu<br \/>\ngabe\u00bb.<\/p>\n<p>Tesi horiek errepikatzen dira Nafarroako legediari buruz<br \/>\nhitz egiten duenean. Traggiaren arabera, \u00abjaunen arteko eztabaida anitz egin<br \/>\nondoren, eta erregea eta buruzagia hautatu aurretik, oinarrizko zenbait lege<br \/>\nezarri ziren, etorkizuneko jaunaren agintea mugatzeko eta herritarrei irekia<br \/>\nuzteko legera jotzeko bidea, botere gehiegikerien aurka\u00bb, eta \u00abpentsamendu hori<br \/>\nsortu zen, arrazionaltasunez ondorioztatu daitekeenaren arabera, Foru<br \/>\nJuzgutik\u00bb. Oinarri horiekin sortu zen konstituzio piriniotarra: \u00abuko egin<br \/>\ngabe, beraz, haien udal mailako usadioei, Foru Juzgua bertan behera utzi gabe,<br \/>\nharen ordezko onargarri bat eratzen ez baitzuten asmatuko, erregea hautatu<br \/>\nzuten, aldez aurretik zin eginaraziz haien foruak gordeko zituela, ebazpen<br \/>\nlarririk ez zuela hartuko zaharren aholkurik gabe, enpleguak eta harrapakinak<br \/>\nbasailuentzat izanen zirela, eta irekia izanen zutela lege errekurtsoa egiteko<br \/>\nbidea, zapalkuntza edo indarkeria sumatzen bazuten\u00bb.<\/p>\n<p>Beraz, Garcia Perezek adierazi bezala, Traggiak oro har<br \/>\nnafarren diskurtso tradizionala onartzen zuen, alegia, \u00abnoble nafarrak aske<br \/>\nzirela errege bat hautatzeko eta aldez aurretik ezartzen zituztela oinarrizko<br \/>\nlege batzuk, hark zin eginez onartu behar zituenak\u00bb. Baina ez zuen bere egiten<br \/>\n\u00abForu Orokorraren hitzaurreko kontakizuna, aita santuaren eta kanpoko beste<br \/>\nherri batzuen aipamenarekin\u00bb, eta \u00abharen tesiaren arabera, nafarrak godoetatik<br \/>\nsortu ziren, eta horrekin batera defendatzen zuen Foru Juzgua indarrean zela<br \/>\nNafarroako erresuman\u00bb. Horrek \u00ablaguntzen zuen zuzenbide nafarraren berezitasuna<br \/>\ngutxitzen eta Gaztelan indarrean zen erregimen juridikora hurbilarazten\u00bb.<\/p>\n<p>Aurrerago, Nafarroako legediari eskainitako apartatu<br \/>\nhorretan, hitz egiten da lurralde horren arau-garapenari buruz. Mende asko<br \/>\nigaro ziren lege orokorrak ezarri aurretik: arrazoia, \u00abpentsatzeko aukera<br \/>\nzutenen aisialdi eskasa eta gaitasun falta\u00bb, \u00abherri eta barruti bakoitza bere<br \/>\nusadioen arabera eta printzeek ematen zizkieten foru berezien arabera<br \/>\ngobernatzen ziren, unean-uneko interes pribatuaren arabera egokituta\u00bb. Tokiko<br \/>\nforu horien arteko kontraesanak arian-arian ebazten ziren, agertu ahala, 1237ra<br \/>\narte, Teobaldo I.arekin, orduan idatziz jaso baitziren lege nafarrak, Foru<br \/>\nNagusia idatzi zenean, horretarako berariaz eratutako batzorde baten eskutik,<br \/>\nizan ere, eztabaida izan baitzen urte hartako Lizarrako Gortean, \u00abforuak<br \/>\nulertzeko moduaren inguruan, printzearen letraduen eta erresumako letraduen<br \/>\nartean\u00bb.<\/p>\n<p>Traggiaren arabera, Foru Nagusi hori Nafarroan mantendu da<br \/>\n\u00abaldaketa handirik gabe, gaur arte\u00bb, funtsean bi puntu nagusi baitziren:<br \/>\nlehena, \u00abahalmen legegilea gorteetan edo estatuen batzarrean ezartzen dela,<br \/>\nhaiek ordezkatzen baitute erresuma\u00bb, eta bigarrena \u00aberregeak ezin zuela<br \/>\negintza garrantzitsurik egin jaun aberatsen borondaterik gabe\u00bb. Eskolapio<br \/>\naragoiarraren irudiko, \u00aberregelamendu horri esker nafarrak beti libre izan<br \/>\nziren tributu, zerga eta ezarpen guztietatik, ezartzen ez baziren Gorteak osatzen<br \/>\nzituzten hiru estatuen borondatez eta baimenez\u00bb.<\/p>\n<p>Guztiarekin ere, 1512ko muga iraganik, berrikuntza nabarmena<br \/>\nsartzen du Traggiak: haren irudiko, \u00abGaztelarekin bat egiteak (\u2026), ez baitzen<br \/>\nizan ez ondorengotza eskubidez, ez estatuen deialdiari erantzunez, baizik eta<br \/>\narmengatik eta konkista bidez, Nafarroako konstituzioa aldatu ahal izan zuen.<br \/>\nHala ere, Fernando errege katolikoak eta gaurdaino haren ondorengoek, beren eskutik eta erregeordeen eskutik, mantendu dute aldaketa handirik erantsi gabe,<br \/>\nlibre eta beren erabakiz egin duten zina betez, onura orokorrarentzat baliaga-<br \/>\nrria eta komenigarria delakoan, hori baita estatuen lege gorena, eta haietan<br \/>\ndagoen bakarra, iraungiezina eta aldaezina, estatu horiek kontserbatu nahi<br \/>\nbadira\u00bb. Hau da, horren guztiaren arabera, foru nafarren iraupena monarkaren<br \/>\ngogoaren araberakoa izanen zen modu esklusiboan, eta haiei eusteko hark zuen<br \/>\nborondate onaren araberakoa. 1512ko konkista iritsi arte errege nafarrak \u00abegiaz<br \/>\nkonstituzionalak izan ziren, eta behartuak ad pacta conventa\u00bb, behartuta<br \/>\nbaitzeuden hasierako lehenengo monarka hautatu zenean hitzartu- tako itun<br \/>\nkonstituzionala betetzera, ondoren ere haien ondorengoek berritu zutena. Handik<br \/>\naurrera zabaltzen da beste aldi bat \u00abpribilegiozkoa deitzen ahal dena, errege<br \/>\nkatolikoak eta haren ondorengoek funtsean kontserbatu dutelako antzinako<br \/>\nkonstituzioa, Albreteko Juan kentzeak eta armen indarrak Iru\u00f1eko koroa<br \/>\nbereganatzeko bidea ireki bazien ere. Nafarrek ez zuten deitu errege katolikoa, eta indarrik ere ez zuten beren legeei<br \/>\neusteko, erregearen armada onartu zuten, pixka batez aurka egin ondoren, eta<br \/>\nerregeak bere boron- date onez, eta estatuarentzat onuragarriak iruditzen<br \/>\nzitzaizkiolako, eskaini zizkien baldintzak betez, eta komenigarriak iruditzen<br \/>\nez zitzaizkionak errefusatuz. Beraz, errege-erreginen betebeharra<br \/>\nborondatezkoa da errotik, eta haien zin egitea ere borondatezkoa da, eta ez<br \/>\nhorretara behartzen duen beste inongo inguruabarrek sortua\u00bb.<\/p>\n<p>Zuzenbide eta instituzio propioen iraupena, Traggiaren<br \/>\narabera, erregearen graziazko emakida zelako tesiak \u00aberresuma babesgabe xamar<br \/>\nuzten zuen, ikuspegi juridiko batetik, ahalmen subiranoa lotzeko pribilegioak<br \/>\nzuen gaitasuna nabarmen txikiagoa baitzen, itunak zuena baino. Doktrina<br \/>\njuridiko tradizionalaren arabera, eta printzipio boluntarista berrien<br \/>\ntestuinguruan, haien xedea izaten baitzen subiranotasuna askatzea kanpotik<br \/>\nezarri nahi zitzaion edozein loturatik, pribilegioak \u2014figura hori gero eta<br \/>\ngorrotagarriagoa izanik\u2014 baino dohain nabarmen handiagoa agertzen zuen itunak,<br \/>\nnahi baldin bazen eraiki askatasun tradizionalak gorde edo eguneratzearen<br \/>\naldeko diskurtso juridiko bat\u00bb. Beste alde batetik, graziazko emakida izanik,<br \/>\nonura orokorraren izenean egindakoa, era horretako gogoetek erresumaren konstituzioa errebokatzea iradokitzen ahal zuten etorkizunean. Handik zenbait<br \/>\nurtetara, tesi horiek berreskuratu zituen Jose Maria Zuaznavar Francia legelariak <i>Ensayo Hist\u00f3rico-Cr\u00edtico sobre la Legislaci\u00f3n de la Navarra<\/i> (Donostia,<br \/>\n1827-1829) lanaren bigarren argitalpenean.<\/p>\n<p>Riscorekin gertatu zen bezala, Traggiaren interpretazioen<br \/>\naurrean erakunde nafarrek agertu zuten erreakzioak epeltasun ulergaitza<br \/>\nerakutsi zuen. Obra jaso orduko, Diputazioak historialari aragoiarrari idatzi<br \/>\nzion, 1802ko maiatzaren 14an, hari adieraziz \u00abharen kezkek eragiten dioten<br \/>\nestimu handia\u00bb. Hala ere, ondoren agertzen zion ezen \u00abNafarroari buruzko<br \/>\nartikulua gainetik irakurrita, gogoeta lasaia eskatzen duten zenbait klausula<br \/>\naurkitu ditu; eta gogoeta egin ondoren, haien emaitza jakinaraziko dizu,<br \/>\nzalantzan jarri gabe zure zintzotasun egiaztatua, eta Historiarekiko<br \/>\nfideltasunari men eginez, aldez aurreko eginbide hau gure betebeharraren<br \/>\nondoriotzat hartuko duzula- koan, eta gogoan dugun nahi biziaren erakusgarri,<br \/>\nhalako monumentu duinak, argi publikoaren errespetua merezi duenak, ez ditzan<br \/>\nindargabetu edo murriztu Herri pribilegiatu honi bere konstituzioaren bidez<br \/>\ndagozkion eskubideak, hura iraintzen ahal duten tarteetan, zure asmo egokien<br \/>\nkontra\u00bb. Hala ere, gutuna Traggiari eman behar zionak, alegia, Madrilen bizi<br \/>\nzen Antonio Maria Huici nafarrak, Diputazioari idatzi zion nabarmenduz nafarren<br \/>\neta Diputazioaren erantzukizunak, esan baitzuen \u00abgure herrikideek ez dute<br \/>\nbeste batzuek adinako interesik jartzen gauza hauetan; eta ez litzateke harritzekoa<br \/>\nizanen gure Erresumaren artikuluak izatea guztien arteko okerrenak, eta perfekzionatu gabe geratzea, Diputazio horrek ez badu duin zaion lanik egiteko<br \/>\nasmorik\u00bb.<\/p>\n<p>Handik urtebetera, Arabako Diputazioarekin trukatutako<br \/>\ngutunen eraginez, Nafarroako Diputazioa hein bat zorrotzago agertu zen, baina<br \/>\njarrera hori ez zen gauzatu inongo erreakziotan. Arabako erakundeak aurkitu<br \/>\nzituen 1802ko Diccionarioan \u00abhainbat adierazpen eta albiste oker<br \/>\n(\u2026) ilusio, kezka eta itsukeriatzat tratatzen zutenak herri hau, bere burua<br \/>\nAlontso XI.a erregearen eskura bere borondatez geratu baino lehen, aske eta<br \/>\nindependentea zela defendatzen dutenen ideia\u00bb eta enkargatu zitzaien<br \/>\n\u00aberakundearen aholkulariei eta bestelako literatoei gaia azter zezaten, eta<br \/>\ndokumentuak eta bestelako albiste egokiak erakutsiz, bil ditzaten aipatutako<br \/>\nideiak, gaizki ulertutako eta Probintzia honen etengabeko lorien kontrako printzipioetan<br \/>\noinarrituak direnak, deuseztatzeko argudio egokiak\u00bb. Gainera, Arabako<br \/>\nDiputazioak uste zuen Nafarroako Diputazioa ere iraindua sentitu behar zela<br \/>\nhitz haiekin, eta ekintza bateratua planteatzen zion, aipatutako gaiaren<br \/>\ninguruan. Erakunde nafarrak erantzun zuen \u00abbidezkoa eta oso egokia\u00bb iruditzen<br \/>\nzitzaiola, batik bat, bi lurraldeen arteko antzekotasunengatik, \u00abbai beren<br \/>\nerregalien egikaritzan, bai bere lehenengo subiranoa hautatu zen garaian zin<br \/>\negindako eta haien ondorengo errege-erregina guztiek jarraitutako itun formal<br \/>\neta solemnearen ondoriozko titulu zuzenetan\u00bb. Hala eta guztiz ere, Diputazio<br \/>\nnafarrak ez zuen inongo ekimenik bultzatu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zaragozan jaio zen 1748an eta Madrilen hil zen 1802an. Eskolapioen ordenan sartu zen eta hainbat urte eman zituen fraile gisa Filipinetan, eta tagalo hizkuntzaren gramatika bat idaztera ere iritsi zen. Espainiara itzuli zen 1772an, eta bere ordenaren ikastetxeetan lan egin zuen Valentzian, Zaragozan eta Madrilen, eskola ematea tartekatuz literatura eta historia lanarekin. 1794an atera zen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[327],"class_list":["post-3385","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>TRAGGIA URIBARRI, Joaquin (Zaragoza, 1748ko otsailaren 1a - Madril, 1802ko maiatzaren 23a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/traggia-uribarri-joaquin-507-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"TRAGGIA URIBARRI, Joaquin (Zaragoza, 1748ko otsailaren 1a - Madril, 1802ko maiatzaren 23a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Zaragozan jaio zen 1748an eta Madrilen hil zen 1802an. Eskolapioen ordenan sartu zen eta hainbat urte eman zituen fraile gisa Filipinetan, eta tagalo hizkuntzaren gramatika bat idaztera ere iritsi zen. Espainiara itzuli zen 1772an, eta bere ordenaren ikastetxeetan lan egin zuen Valentzian, Zaragozan eta Madrilen, eskola ematea tartekatuz literatura eta historia lanarekin. 1794an atera zen [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/traggia-uribarri-joaquin-507-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"9 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/traggia-uribarri-joaquin-507-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/traggia-uribarri-joaquin-507-eu\\\/\",\"name\":\"TRAGGIA URIBARRI, Joaquin (Zaragoza, 1748ko otsailaren 1a - Madril, 1802ko maiatzaren 23a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T09:54:30+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/traggia-uribarri-joaquin-507-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/traggia-uribarri-joaquin-507-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/traggia-uribarri-joaquin-507-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"TRAGGIA URIBARRI, Joaquin (Zaragoza, 1748ko otsailaren 1a &#8211; Madril, 1802ko maiatzaren 23a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"TRAGGIA URIBARRI, Joaquin (Zaragoza, 1748ko otsailaren 1a - Madril, 1802ko maiatzaren 23a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/traggia-uribarri-joaquin-507-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"TRAGGIA URIBARRI, Joaquin (Zaragoza, 1748ko otsailaren 1a - Madril, 1802ko maiatzaren 23a). - Iura Vasconiae","og_description":"Zaragozan jaio zen 1748an eta Madrilen hil zen 1802an. Eskolapioen ordenan sartu zen eta hainbat urte eman zituen fraile gisa Filipinetan, eta tagalo hizkuntzaren gramatika bat idaztera ere iritsi zen. Espainiara itzuli zen 1772an, eta bere ordenaren ikastetxeetan lan egin zuen Valentzian, Zaragozan eta Madrilen, eskola ematea tartekatuz literatura eta historia lanarekin. 1794an atera zen [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/traggia-uribarri-joaquin-507-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"9 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/traggia-uribarri-joaquin-507-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/traggia-uribarri-joaquin-507-eu\/","name":"TRAGGIA URIBARRI, Joaquin (Zaragoza, 1748ko otsailaren 1a - Madril, 1802ko maiatzaren 23a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T09:54:30+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/traggia-uribarri-joaquin-507-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/traggia-uribarri-joaquin-507-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/traggia-uribarri-joaquin-507-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"TRAGGIA URIBARRI, Joaquin (Zaragoza, 1748ko otsailaren 1a &#8211; Madril, 1802ko maiatzaren 23a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3385","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3385\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3385"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3385"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}