{"id":3383,"date":"2023-02-10T10:53:33","date_gmt":"2023-02-10T09:53:33","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/sainz-de-andino-pedro-506-eu\/"},"modified":"2023-02-10T10:53:33","modified_gmt":"2023-02-10T09:53:33","slug":"sainz-de-andino-pedro-506-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sainz-de-andino-pedro-506-eu\/","title":{"rendered":"SAINZ DE ANDINO, Pedro (Alcala de los Gazules, Cadiz, 1786 &#8211; Madril 1863)."},"content":{"rendered":"<p>Jose Bonaparteren gobernuaren laguntzaile aritu zen Ecijako<br \/>\nsuprefeta karguan. Frantziara erbesteratu zen, eta 1816ko amnistiaren ondoren<br \/>\nitzuli zen. Abokatu eta beste hainbat lanbidetan aritu zen Hirurteko liberala<br \/>\n(1820- 1823) eta hamarkada absolutista (1823-1833) bitarteko garaian. Biurteko<br \/>\nProgresistan (1836-1837) eta Esparteroren agintaldiaren garaian (1840-1843)<br \/>\nerretiratu zen. Hamarkada moderatuan (1844-1854) birgaitua izan zen, baina ez zuen halako ospe publikorik izan Biurteko Progresistan<br \/>\n(1854-1856) eta hu- rrengo urteetan, biziarteko senatari bazen ere, 1847tik<br \/>\n1863an hil zen arte.<\/p>\n<p>Erbestetik itzuli zenean Tortosan ezarri zen bizitzen eta<br \/>\nabokatu aritu zen han. 1820an bere jatorrizko abizenak erabilita, Andino eta<br \/>\nAlbarez, argitaratu zuen <i>De la constituci\u00f3n y del derecho que tienen todos<br \/>\nlos pueblos a constituirse del modo que crean m\u00e1s conveniente<\/i> izeneko lana.<br \/>\n1821ean <i>Coloquio de Cat\u00f3n sobre la libertad y las virtudes pol\u00edticas, puesto<br \/>\nen lengua espa\u00f1ola y enriquecido con algunas notas y una noticia<br \/>\nbibliogr\u00e1fica de aquel h\u00e9roe<\/i> izeneko lana. 1828an Elementos de elocuencia forense<br \/>\nizenekoa.<\/p>\n<p>Hirurteko liberalaren garaian Tortosako Epaitegiko<br \/>\nsustatzaile fiskala izendatu zuten, eta karguan aritu zen 1821eko martxoaren<br \/>\n12tik 1822ko otsai- laren 24ra arte, eta Terrassan 1823ko urriaren 10era arte.<\/p>\n<p>Zorigaiztoko hamarkada aboslutistan (1823-1833) Sainz de<br \/>\nAndino berriro agertu zen bizitza publikoan, 1827an, Lopez Ballesterosen<br \/>\nbabesarekin, Erregeari eskainiz bere burua \u00abMerkataritza kode bat, alegia,<br \/>\nlehorreko eta itsasoko merkataritzaren Ordenantza orokorrak prestatzeko\u00bb.<br \/>\nEnkargu horrengatik, probintziako bigarren mailako Intendente izendatu zuten.<br \/>\nMerkataritza Kodearen proiektuak erregearen onespena merezi izan zuen 1829ko<br \/>\nmaiatzaren 30an. Merkataritza Kodea idatzi ondoren, zuzeneko la- guntzailea<br \/>\nbihurtu zen legegintza, kodifikazio eta Estatuaren beste hainbat eginkizunetan.<br \/>\nAgindua eman zitzaion atzerriko jesapenek eragindako gatazkei buruzko eta<br \/>\ngarbikuntzen espediente orokorrari buruzko informazioa eman zezan. 1828ko<br \/>\napirilean prestatu zuen kuota finkoko errege kontribuzioen bilketa eta<br \/>\nkobrantzari buruzko lege-proiektuaren azalpen analitikoa, Lege mailara eraman<br \/>\nzena uztailaren 6an. 1828ko uztailean aurkeztu zuen Dekretu organiko baten<br \/>\nproiektua, haren oinarrien azalpen analitikoarekin, Sustapenerako Zuzendaritza<br \/>\nBatzorde Gorena sortzeko. Merkataritzaren negozioei eta kausei buruzko<br \/>\nprozeduraren Legea prestatu zuen, eta 1830eko uztailaren 24an argitaratu zen.<\/p>\n<p>1828ko azaroaren 28an, erregearen agindua betez, Legezko<br \/>\nirizpen bat eman zuen Madrilgo kontsuletxeak proposatutako hauteskunde planari<br \/>\nburuz, non frogatzen den kargu judizialak hautatzeko herri hauteskundeak le-<br \/>\ngez kontrakoak eta desegokiak direla, eta haien izendapena erreserbatu behar<br \/>\ndela Gure Jaun Erregearen agintaritza subiranoarentzat, erresumako oinarrizko<br \/>\nLegeen eta gizarte antolamenduaren printzipio orokorren arabera.<\/p>\n<p>Ebroko aduanak Nafarroaren iparraldeko mugara eramateari eta<br \/>\nauzi horri buruz Gure Jaun Erregeari erresuma hartako Estatuek emandako azalpenei buruzko legezko txostena 1829ko otsailaren 12an eman zen. Andinok berak<br \/>\nazaldu zuen dokumentuaren edukia \u00ablegezkoa, ekonomikoa eta politikoa zela,<br \/>\nEbroko aduanak Frantziarekiko mugara eramateari buruzkoa, neurri hagitz<br \/>\ngarrantzitsu hori gauzatzeko bitartekoak proposatuz, haren lana ministroen<br \/>\nKontseiluaren onespena zuela, eta ebazten zituela euskal probintziak eta<br \/>\nNafarroak beren foruetan oinarrituta eragin zituzten auziak\u00bb. Defendatu zuen<br \/>\nmugak hara eramatea egokia zela, arrazoi administratibo eta ekonomikoengatik, eta erregearen erabaki subiranoagatik, eta<br \/>\nharen gaine- tik ezin zirelako egon erregeak bere borondatez emandako foruak,<br \/>\neta zalantzan jartzen zuen Gorteen eskakizunek nafarren borondatea jasotzen<br \/>\note zuten.<\/p>\n<p>Merkataritza Kodea ia amaituta zegoela, Fernando VII.ak<br \/>\n1829an xedatu zuen Zigor Kode berria presta zedin, eta agindua eman zion<br \/>\nGrazia eta Justizia ministroari eginkizuna bete zezan. Kode kriminalaren<br \/>\nproiektua 1831ko maiatzean entregatu zen.<\/p>\n<p>Merkataritza Kodea indarrean sartu eta Zigor Kodea prestatu<br \/>\nondoren, erregeak agindu zion \u00abErresumako Kode zibil orokor berria osatu eta<br \/>\nmoldatzeko beharrezkoak diren oinarrizko aurrekari eta prestaketa lan guztiak<br \/>\nizapidetu zitzan\u00bb.<\/p>\n<p>Errege Ogasunaren kontrako iruzur delituei buruzko zigor<br \/>\nLege-proiektua prestatu eta 1830eko martxoaren 6an entregatu zuen, eta erregeak<br \/>\nberronetsi zuen urte bereko maiatzean. 1830eko ekainean hark prestatutako<br \/>\nmerkataritza auziei buruzko prozeduren legea eman zen argitara.<\/p>\n<p>1829ko uztailaren 4ko Errege Aginduan xedatutakoa betez,<br \/>\nDekretu- proiektu organiko bat idatzi zuen Madrilen eratzeko deskontu,<br \/>\nkobrantza, ordainketa, mailegu eta gordailuen banku bat. Hortik sortu zen San<br \/>\nFernando Bankua eta haren estatutuak sortu zituen Legea, 1829ko irailaren<br \/>\n3koa, eta horrenbestez kitatzen zen 1782an sortutako San Carlos Bankua. Emisio<br \/>\nBankuei buruzko Legeak, 1856ko urtarrilaren 28koak, haren izena aldatu eta<br \/>\nEspainiako Bankua ezarri zion.<\/p>\n<p>Berak idatzi zuen 1831ko irailaren 10eko Errege Zedula,<br \/>\nMadrilen negoziazio publikorako burtsa edo lonja bat antolatzen zuena,<br \/>\nfrantziar ereduaren araberako \u00abtruke agenteak\u00bb figura ekarrita. Bilboko<br \/>\nOrdenantzetako burtsako agenteen garaikideak izan ziren. Legea prestatu ondoren<br \/>\nhainbat txosten eman zituen gaiari buruz, eta 1845an idatzi zuen, xedapen<br \/>\nhorren defentsan, <i>Ensayo cr\u00edtico sobre la contrataci\u00f3n de la Bolsa de Comercio<br \/>\ny las ventas simuladas de los efectos p\u00fablicos; en que se analiza el proyecto<br \/>\nde reforma de ley de Bolsa, presentado por el Gobierno a las Cortes en la<br \/>\n\u00faltima legislatura<\/i> izenburuko lana.<\/p>\n<p>1829ko uztailaren 22ko datarekin eman zuen Azalpena<br \/>\nErregeari erresumako egoera politikoari buruz eta berrezartzeko bitartekoei<br \/>\nburuz. Lopez Ballesteroek proposatuta, 1830eko urriaren 30ean idatzi zuen<br \/>\nAzalpena erregeari Barne Ministerio bat sortzeari buruz eta Estatuko errenta<br \/>\nguztiak Ogasunean batzeari buruz.<\/p>\n<p>1829ko uztailean izendatu zuten Ogasun Errege Kontseilu<br \/>\nGoreneko fiskala, eta 1831eko ekainaren 3an Errege Kontseiluko hirugarren<br \/>\nfiskala, Gaztelako Kontseiluaren eta Ganberaren fiskalaren mailara igoa, hura<br \/>\nbaitzen erresumako erakunderik garrantzitsuena, legegintza,<br \/>\npolitika-administrazioa, jurisdikzioa eta errege-erreginen aholkularitza<br \/>\narloetan betetzen zituen funtzioengatik.<\/p>\n<p>1832an idatzi zuen dokumentu bat, Errege Ogasunaren<br \/>\neskubideak defendatzeko, Infantadoko dukearen asmoei aurre eginez, zenbait<br \/>\nhiri eta herritako zergak bereganatu nahi baitzituen. Sari gisa Isabel<br \/>\nKatolikoaren Gurutze Handia eman zioten, 1833ko uztailaren 21ean, eta<br \/>\ndokumentua argitaratu zen.<\/p>\n<p>1832ko maiatzaren 8ko Errege Aginduaren bidez agindu<br \/>\nzitzaion Merkataritza epaitegien gobernamendurako ordenantza orokorrak<br \/>\nidazteko, eta maia- tzaren 21ekoaren bidez, berriz, igorpen dokumentuei buruzko<br \/>\nzigiluaren zergak antolatzeko.<\/p>\n<p>La Granjako 1832ko gertaeren ondoren, azaroaren 14an<br \/>\nerregeari bere leialtasunaren froga berri bat eman zion, igorri baitzion<br \/>\nFernando erregeari zuzendutako azalpen erreserbatua, erresumako egoera oso<br \/>\nkritiko eta arriskutsuari buruz. Herrialdearen gaitzen gaineko diagnosia egin<br \/>\nzuen, arrazoitzat jarriz espainiarrak banatzen zituen zisma politikoa, men ez<br \/>\negiteko espiritua, pobrezia eta gainbehera orokorra, eta<br \/>\njustizia-administrazioaren egoera txarra. Ondorengotza arriskuan zegoen, eta<br \/>\ngerra zibila, berriz, hurbil. Lege onak ematea proposatu zuen, Isabel<br \/>\nprintzesaren ondorengotza ziurtatzea, eta sistema politikoan hobekuntza<br \/>\nhandiak eta herriari ongizatea eta oparotasuna ekarriko zioten erreformak<br \/>\negitea.<\/p>\n<p>Fernando VII.a 1833ko irailaren 29an hil zen. Sainz Andinok<br \/>\nberehala adierazi zituen bere \u00abtronuarekiko leialtasun sentimenduak\u00bb, eta<br \/>\naukera ere izan zuen, monarkiarekiko atxikimendua erakusteko, 1833ko urriaren<br \/>\n27an boluntario erregezaleek armagabetzeagatik protagonizatu zuten gertaeraren<br \/>\nkarietara.<\/p>\n<p>1833ko azaroan eta abenduan Pedrok Erreginari aurkeztu<br \/>\nzizkion hainbat dokumentu, tartean zirela azalpenak eta irizpen erreserbatuak,<br \/>\nhainbat auziri buruz, besteak beste, indar zibiko bat sortzea, atzerriko<br \/>\nlaguntza eta hobekuntzak Ogasunean. Azaroaren 28ko azalpenean aipatzen zuen<br \/>\nIparraldeko matxinadaren egoera, eta haren arriskua Valentziara zabaltzeko,<br \/>\niradokitzen zuelarik armada indartzea boluntarioak erabiliz, legeak ematea<br \/>\nmatxinadaren eta konspirazioen aurka, eta zorroztasun eta azkartasun bereziko<br \/>\nepaitegiak sortzea. Abenduaren 4an, karlistei aurre egiteko baliabide<br \/>\nmilitarren eskasia estaltzeko neurriak proposatu zituen, eta ogasuna<br \/>\nerreformatzeko, behar ziren baliabideak eskuratzeko. Enkarguz egin zuen txosten<br \/>\nbat, hartu beharreko neurriei buruz, \u00absorreratik gerarazteko alaba txit<br \/>\nohoragarriaren eskubideen aurka hastear zegoen gerra zibila\u00bb.<\/p>\n<p>Erregimen moderatuak berreskuratu zuen Sainz Andino, bizitza<br \/>\npublikorako profesional gisa eta funtzionario aditua eta dinastiari leiala<br \/>\nzen aldetik. Gonzalez Bravo ministroak 1844ko otsailaren 12an agindu zion<br \/>\nMendien legedia berrikusteko eta berrantolatzeko proiektuaren azterlana<br \/>\negiteko, eta Kontuen Epaitegi Nagusiaren legea. Martxoaren 7ko Errege Agindu<br \/>\nbaten bidez Ogasun Ministeriora sartu zen.<\/p>\n<p>Klero sekularraren ondasunen salmenta eteteari buruzko<br \/>\nDekretuaren gaineko 1844ko apirilaren 11ko irizpen batean, auziaren egoera<br \/>\naztertu zuen, desamortizazioaren tentsioak baretuta zeuden une batean.<br \/>\nAndinoren irizpenaren ondorioz, 1844ko abuztuaren 13ko Errege Dekretuak xedatu<br \/>\nzuen itzuli beha- rrak zirela 1844ko irailaren 2ko Legea baino lehenago saldu<br \/>\nez ziren ondasunak, eta beste hainbat neurri itzulketarako eta errenta<br \/>\nlagapenerako, esleipenen kenketarako eta Konstituzioaren 11. artikuluarekiko<br \/>\nbateragarritasunerako.<\/p>\n<p>Merkantilista eta burtsa auzietan aditua zen aldetik<br \/>\nargitaratu zuen, 1845an, 1831ko irailaren 10eko Legea defendatuz, <i>Ensayo<br \/>\ncr\u00edtico sobre la contrataci\u00f3n de la Bolsa de Comercio y las ventas simuladas<br \/>\nde los efectos p\u00fablicos; en que se analiza el proyecto de reforma de ley de<br \/>\nBolsa, presentado por el Gobierno a las Cortes en la \u00faltima legislatura<\/i><br \/>\nizenburuko lana. 1845eko Errege Dekretuaren bidez izendatu zuten Errege<br \/>\nKontseiluko kide, eta Sustapen atalaren buru izan zen. Errege Kontseiluko<br \/>\nkide izateari utzi zion 1847ko aben- duaren 23an, Erresumako Artxiboetako<br \/>\nZuzendaritza Batzorde Nagusiko buruorde izendatu zutenean. Batzorde hura<br \/>\nordeztu zuen Espainiako eta Itsasoz gaindiko Artxiboetako Zuzendaritza<br \/>\nNagusiak, eta haren zuzendari nagusia izan zen Andino, 1848ko abenduaren 2tik<br \/>\naurrera.<\/p>\n<p>1848tik aurrera Lorenzo Arrazolarekin eta beste hainbatekin<br \/>\nlankidetza aktiboan aritu zen <i>Enciclopedia Espa\u00f1ola de Derecho y<br \/>\nAdministraci\u00f3n<\/i>, o <i>Nuevo Teatro Universal de la Legislaci\u00f3n de Espa\u00f1a e India<\/i>s<br \/>\nlana prestatzen.<\/p>\n<p>1848ko otsailaren 4an Andino Historiako Errege Akademiako<br \/>\nkide postura igo zuten, ohorezko akademiakide antzinakoena zelako, horretarako<br \/>\nizendatua izan baitzen 1833ko azaroaren 6an.<\/p>\n<p>Biziarteko senatari izendatu zuten 1847ko martxoan, Madrilen<br \/>\n1863ko apirilaren 24an hil zen arte. Parte-hartze aktiboa izan zuen Ganberaren<br \/>\nbizitzan, batzorde ugaritan eta gai garrantzitsuen inguruko eztabaidetan,<br \/>\nadibidez, Koroaren hitzaldiaren erantzuna, 1847-1848 eta 1858 legealdietan.<br \/>\nOgasunaren eta Merkataritza Zuzenbidearen inguruko auziak izan ziren bere<br \/>\nsenatari jarduera trinkoan gehien landu zituen gaiak.<\/p>\n<p>1858an, espainiar ospetsuei monumentuak eraikitzeari buruzko<br \/>\nLegeproiektuaren inguruan Senatuan izandako eztabaidan, Sainz de Andinok laburbildu zuen bere pentsamendu politikoa honako hau esanez: \u00abnire desioa da<br \/>\nEspainian alderdi legitimo bakar bat onartzea, alderdi liberal monarkiko<br \/>\nkonstituzional handia, izan ere, guztiok dugu lema bat bera, guztiok erabiltzen dugu sinbolo bat bera, Monarkia konstituzionala, ez Tronurik Konstituziorik gabe, ez Konstituziorik Tronurik gabe, eta 1845ko konstituzioa, gaur<br \/>\nindarrean dena, ez gehiago ez gutxiago, ez aurrera ez atzera\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jose Bonaparteren gobernuaren laguntzaile aritu zen Ecijako suprefeta karguan. Frantziara erbesteratu zen, eta 1816ko amnistiaren ondoren itzuli zen. Abokatu eta beste hainbat lanbidetan aritu zen Hirurteko liberala (1820- 1823) eta hamarkada absolutista (1823-1833) bitarteko garaian. Biurteko Progresistan (1836-1837) eta Esparteroren agintaldiaren garaian (1840-1843) erretiratu zen. Hamarkada moderatuan (1844-1854) birgaitua izan zen, baina ez zuen halako [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[327],"class_list":["post-3383","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SAINZ DE ANDINO, Pedro (Alcala de los Gazules, Cadiz, 1786 - Madril 1863). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sainz-de-andino-pedro-506-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SAINZ DE ANDINO, Pedro (Alcala de los Gazules, Cadiz, 1786 - Madril 1863). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Jose Bonaparteren gobernuaren laguntzaile aritu zen Ecijako suprefeta karguan. Frantziara erbesteratu zen, eta 1816ko amnistiaren ondoren itzuli zen. Abokatu eta beste hainbat lanbidetan aritu zen Hirurteko liberala (1820- 1823) eta hamarkada absolutista (1823-1833) bitarteko garaian. Biurteko Progresistan (1836-1837) eta Esparteroren agintaldiaren garaian (1840-1843) erretiratu zen. Hamarkada moderatuan (1844-1854) birgaitua izan zen, baina ez zuen halako [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sainz-de-andino-pedro-506-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sainz-de-andino-pedro-506-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sainz-de-andino-pedro-506-eu\\\/\",\"name\":\"SAINZ DE ANDINO, Pedro (Alcala de los Gazules, Cadiz, 1786 - Madril 1863). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T09:53:33+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sainz-de-andino-pedro-506-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sainz-de-andino-pedro-506-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sainz-de-andino-pedro-506-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SAINZ DE ANDINO, Pedro (Alcala de los Gazules, Cadiz, 1786 &#8211; Madril 1863).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SAINZ DE ANDINO, Pedro (Alcala de los Gazules, Cadiz, 1786 - Madril 1863). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sainz-de-andino-pedro-506-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SAINZ DE ANDINO, Pedro (Alcala de los Gazules, Cadiz, 1786 - Madril 1863). - Iura Vasconiae","og_description":"Jose Bonaparteren gobernuaren laguntzaile aritu zen Ecijako suprefeta karguan. Frantziara erbesteratu zen, eta 1816ko amnistiaren ondoren itzuli zen. Abokatu eta beste hainbat lanbidetan aritu zen Hirurteko liberala (1820- 1823) eta hamarkada absolutista (1823-1833) bitarteko garaian. Biurteko Progresistan (1836-1837) eta Esparteroren agintaldiaren garaian (1840-1843) erretiratu zen. Hamarkada moderatuan (1844-1854) birgaitua izan zen, baina ez zuen halako [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sainz-de-andino-pedro-506-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sainz-de-andino-pedro-506-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sainz-de-andino-pedro-506-eu\/","name":"SAINZ DE ANDINO, Pedro (Alcala de los Gazules, Cadiz, 1786 - Madril 1863). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T09:53:33+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sainz-de-andino-pedro-506-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sainz-de-andino-pedro-506-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sainz-de-andino-pedro-506-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SAINZ DE ANDINO, Pedro (Alcala de los Gazules, Cadiz, 1786 &#8211; Madril 1863)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3383","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3383\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3383"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3383"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}