{"id":3379,"date":"2023-02-10T10:51:31","date_gmt":"2023-02-10T09:51:31","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/rodriguez-ferrer-miguel-504-eu\/"},"modified":"2023-02-10T10:51:31","modified_gmt":"2023-02-10T09:51:31","slug":"rodriguez-ferrer-miguel-504-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/rodriguez-ferrer-miguel-504-eu\/","title":{"rendered":"RODRIGUEZ FERRER, Miguel (Lebrija, Sevilla, 1815ko irailaren 28a &#8211; Madril, 1889ko ekainaren 6a)."},"content":{"rendered":"<p>Osunan jaiotako Francisco Rodriguez Garcia zuen aita, eta<br \/>\nama, berriz, Mar\u00eda Ferrer Zamora, Moron hirian jaioa. Ikasketak 1815eko<br \/>\nmaiatzaz geroztik haren aitak okupatzen zuen Muy Ilustre Antigua y Real<br \/>\nHermandad de los Santos de Lebrija erakundearen latinitate katedran hasi<br \/>\nzituen. 1829an, hamalau urterekin, humanitateak ikasten ari zen Sevillako<br \/>\nUnibertsitatean. Han nabarmendu zen portaera onagatik eta ikasketetan egindako<br \/>\neginahalagatik. 1832ko irailean, Filosofiako batxilergoa osatu zuen, eta 1836ko<br \/>\nekaina- ren 10ean, Legeetako batxilergoa. Baldintza guztiak betetzen zituen<br \/>\nazken batxilergo hori osoko klaustroan lortzeko, baina gaixorik zegoela-eta,<br \/>\natzeratu behar izan zuen, 1837ko urriaren 28aren ondorenerako.<\/p>\n<p>Parte-hartze aktiboa izan zuen Lehen Gerra Karlistan,<br \/>\nAndaluzian. Errege Eskuadroi Arineko tenientea izatera iritsi zen (1838ko<br \/>\nazaroaren 13a). Gaixotasunagatik, erabateko lizentzia eskatu zuen. Une<br \/>\nhartatik aurrera hasi zen haren ibilbide politikoa. Espartero jeneralaren<br \/>\nerregeordetzaren (1840-1843) lehenengo urtean, Kordobako Gobernu Politikoko<br \/>\nlehen mailako ofiziala izan zen (1840ko azaroaren 26a), Granadako Gobernu<br \/>\nPolitikoko lehen mailako ofiziala (1841eko urtarrilaren 31a), eta 1841eko<br \/>\nmaiatzaren 17an izendatu zu<span>ten<br \/>\nBizkaiko Korrejimenduaren idazkari. <\/span>Behin-behineko korrejidore politiko<br \/>\nSalvador Reina Rodriguez gaixorik zegoela-eta, kargu horren agintea eman<br \/>\nzitzaion 1841eko abuztuaren 12an, karguaren titularra, Pedro Gomez de la Serna,<br \/>\nitzuli arte, apiriletik Gorteetan diputatu baitzen Soriatik. Hamabost egun<br \/>\neskas egin zituen kargu horretan.<\/p>\n<p>Moderatuen matxinadaren ondorioz, urriaren 24an, korrejidore<br \/>\npoliti- koak, Elorriotik, korrejidoretza Miguel Rodriguez Ferreren esku utzi<br \/>\nzuen, bera kanpoan egotekoa baitzen, Zerbitzu Nazionala zela eta. Urriaren<br \/>\n27an, behin-behineko korrejidoreak bando bat atera zuen bizkaitarrei zuzendua,<br \/>\nnon azpimarratzen zituen matxinadaren aurrean herritar gehienek agertutako<br \/>\nzuhurtasuna eta gelditasuna, aipatzen zuen traidoreak ordurako legearen pean<br \/>\nzeudela, eta konpromisoa hartzen zuen bizkaitarren administrazio ona eta<br \/>\ninteresak zaintzeko. Hitzaldiaren amaieran bere zuhurtasuna eta adiskidetzeko<br \/>\naldartea ekarri zituen gogora. Rodriguez Ferrerek azaroaren 1ean eman zuen<br \/>\nofizioan adierazi zuenaren arabera, \u2014une hartan itzuli zen bere posizio<br \/>\npribatura, korrejidore politikoa itzuli baitzen\u2014 Bilboko udalbatzako kide guztiek lagundu zuten modu egokian eramaten urriaren 4ko matxinadaren ondoren<br \/>\nhirian sortutako egoera zaila.<\/p>\n<p>Handik astebetera, Bilboko antzokietako zentsorea izendatu<br \/>\nzuten bere \u00abgaitasun, zintzotasun, moraltasun eta hornitzen duten<br \/>\ngainerako dohainengatik\u00bb (Oficio remitido por el Gobierno pol\u00edtico de<br \/>\nVizcaya, Bilbo, 1841ko azaroaren 7a). Postu hura bete zuen Manuel Urioste de<br \/>\nla Herran ordezkatuz, hark matxinadan parte hartu eta ondoren ihes egin<br \/>\nbaitzuen. Azaroaren 7an berean jaso zuen jakinarazpen bat, berriro ere gobernu<br \/>\npolitikoaren eta intendentziaren ardura behin-behinean hartzeko aginduz,<br \/>\nPedro Gomez de la Sernak Komandantzia Nagusira joan behar baitzuen, Coru\u00f1arako<br \/>\npasaportea hartzeko eta aginduak jasotzeko. Behin-behineko eginkizuna azaroaren<br \/>\n18an amaitu zen, titularra itzulita, eta une hartatik aitzina, panorama<br \/>\npolitikoaren bigarren planoan geratu zen. 1843ko otsailaren 20an, Rodriguez<br \/>\nFerrerek di- misioa eman zuen Bilboko antzokietako zentsore kargutik.<\/p>\n<p>Aurrerazale eta moderatuen arteko koalizio berria Espainiako<br \/>\ngobernuan kokatuta, Rodriguez Ferrer Arabako buru politiko gorena eta<br \/>\nintendente kargura igo zen, karguan bost hilabete eskas egin bazituen ere:<br \/>\nabuztuaren 8tik abenduaren 27ra, une hartan Laureano Arrieta jabetu baitzen<br \/>\nkarguaz.<\/p>\n<p>Buru politikoaren kargua utzi ondoren, eta Hamarkada<br \/>\nModeratua (1844- 1854) deitu izan zen aldian, bizitza politikotik aldenduta<br \/>\negon zen bere borondatez. \u00abGorabehera politikoetatik ihesi, eta agintean<br \/>\ngogaituta alderdien arteko herraz\u00bb (Los nuevos peligros de Cuba, 1862, 6.<br \/>\norr.), lehen aipatutako Hiztegia osatzeko Pascual Madozentzako informazioa<br \/>\nbiltzen zuten laguntzaileen taldeko partaide bihurtu zen. Esaterako,<br \/>\ngobernuak baimena emanda, 1846ko otsailean itsasoz haraindiko espainiar<br \/>\nlurraldeetara joan zen bisitatu eta ikertzeko asmoz. Hiru urtez ibili zen Kuban<br \/>\nbarna hara eta hona, aurkitzen zuen guztiaren gaineko informazioa biltzen:<br \/>\nflora, fauna, aztarna fosilak eta arkeologikoak, alderdi geografikoak,<br \/>\nekonomikoak, administratiboak, sozialak eta kulturalak. Rodriguez Ferrerek<br \/>\neta beste hainbat arkeologo eta antropologo kubatarrek, adibidez Felipe Poeyk, egiaztatu eta<br \/>\nikertu zituzten Kolon baino lehenagoko gizakiaren aztarnak Kuban.<\/p>\n<p>1849an Madrilera itzuli zen, eta alderdien arteko giroa<br \/>\nlasai zegoela ikusirik, <i>Revista de Espa\u00f1a y sus provincias de Ultramar<br \/>\n<\/i>argitalpena sortu zuen, 1850eko uztailaren 28an. Aldizkaria hamaboskaria zen,<br \/>\neta helburua zuen itsasoz gaindiko probintziak merkataritza eta legeei<br \/>\nzegokienez atxikitzea metropoliari, atzerritarren esku-hartzea saihestu<br \/>\nnahian. Hainbat alderdi aztertzen zituen: zientzia politikoak,<br \/>\nadministratiboak, ekonomikoak eta sozialak, eta ohiturak, bidaiak eta<br \/>\nliteratura. Une hartako egunkariek goretsi zuten, alderdi guztietakoek ere.<br \/>\nHalabaina, sektore batzuek subertsibotzat jo zuten; Kubako gobernadore kapitain<br \/>\njeneralak, esaterako, uharte osoan debekatu zuen. 1851ko apirilaren 12an<br \/>\nargitaratu zen azken zenbakia. Arrazoi zehatzen berririk ez da, baina oso<br \/>\nlitekeena da horretan eragina izatea Bravo Murillok Gorteak disolbatu izanak<br \/>\n(1851ko apirilaren 7a).<\/p>\n<p>1851ko urriaren 15ean Itsasoz haraindiko Ministerioari<br \/>\neskatu zion bere zerbitzuak erabil zitzan Kuban edo Puerto Ricon, bere<br \/>\nkategoriaren eta merezimenduaren araberako kargu batean. 1852ko ekainean eman<br \/>\nzitzaion, behin-behinean, Puerto Principeko Ogasun Auzitegia, baina kargua<br \/>\n1853an utzi zuen, intendentzia hura deuseztatu eta Kubako Kapitaintza Nagusiak<br \/>\nbereganatu zuenean. Tetuango dukeari esker, 1855ean, alkate nagusi eta auzitegiko magistratu izendatu zuten, baina Kubako kapitain jeneral Jose Gutierrez<br \/>\nde la Concha izendapen horren aurka agertu zen, ziurrenik, nolabait begitan<br \/>\nhartua izanen zuelako. Horrenbestez, bizitza politikotik erabat aldentzea<br \/>\nerabaki zuen Rodriguez Ferrerek. Kuban bizitzen jarraitu zuen sei urtee- tan,<br \/>\nlurralde haietan barna bidaiatzen eta informazioa biltzen jarraitu zuen; eta<br \/>\n1855ean eta 1856an, Estatu Batuetara joan zen, nekazaritza, industria eta<br \/>\nhezkuntza arloetako instituzioak bisitatzera. 1861eko ekainaren amaieran,<br \/>\nespainiar bizitza politikoan itxurazko lasaitasuna sumatzen zela aprobetxatuta, Batasun Liberalaren gobernuaren pean, Gasteizera itzuli zen, eta han jaio<br \/>\nzen, 1862an, haren hirugarren alaba. Araban bizitzeko erabakian eragina izan<br \/>\nzuen beste faktore bat izan zen, hainbat aldiz aitortu zuen bezala, Euskal<br \/>\nLurraldeak maite zituela, eta euskaldun sentitzen zela sinpatiagatik.<\/p>\n<p>Nekazaritza sustatzeko proiektu bat berreskuratzea erabaki<br \/>\nzuen, 1855an Melchor Sanchez Toca lantzen hasi zena. Horretarako, lur eremu<br \/>\nbatzuen lagapena eskatu zuen, eta azkenean, sustatzaileak berak bere<br \/>\nborondatez eman zituen. Rodr\u00edguez Ferrerek aprobetxatu zuen inplikatuta zeuden<br \/>\naldeek urte hartan lortutako akordioa, tramiteak errazteko. Esate baterako,<br \/>\n1861ko urriaren 25ean, diputatu nagusi Ramon Ortiz de Zaratek eskatu zion<br \/>\nLarrabean, Legutiotik hurbil, kokatuta zeuden lur eremu haien neurketa eta<br \/>\nmugaketa egin zezan. Beraz, nekazaritza eta abeltzaintza sustatzeko proiektu<br \/>\nmisto bat zen, biak suspertzeko eta jendez hustutako lur eremu zabal haren<br \/>\ngarapena bultzatzeko. Rodriguez Ferrerek etxalde eredu harekin egin zuen<br \/>\nlanak Sustapen ministro Manuel Zorrilaren aitortza eskuratu zuen, 1869an<br \/>\nizendatu baitzuen Ad- ministrazioaren ohorezko buru nagusi, nekazaritzaren<br \/>\nalde, oro har, etengabe egindako lanengatik, eta zehazki, El Retiro etxaldean<br \/>\negindako lanengatik.<\/p>\n<p>1868an Madrilen jarri zen bizitzen, \u2014Larrabeako etxaldera<br \/>\nmaiz joaten bazen ere\u2014, Isabel II.a erbesteratzearekin eta Francisco Serrano<br \/>\njeneralaren behin-behineko gobernua ezartzearekin batera. Haren agintaldiaren<br \/>\ngaraian, Rodriguez Ferrer Bizkaiko gobernadore zibila izendatu zuten, 1870eko<br \/>\nmartxoaren 2an. Haren gobernuaren jarduketarik azpimarragarriena izan zen<br \/>\nBilbok bere lur eremua zabaltzearen inguruan 1845tik irekia zuen espedientea<br \/>\nberreskuratzea eta 1861eko apirilaren 7ko legea betearaztea. Kargua hartu eta<br \/>\nsei egunera, Abando eta Bego\u00f1ako elizateei idatzi zien eskatuz berari jakinaraz ziezaioten ea aukeratzen zuten Legearen 3. ala 4. artikulua, alegia, atxikiak egoteko modua aukera zezaten, erabatekoa edo partziala. Bost eguneko epea<br \/>\neman zien, aurreko hilabeteetan emandako dekretu eta jakinarazpenei muzin egin<br \/>\nzietelako. Elizate haiek berdin jarraitu zuten muzin egiten eskakizunei, eta<br \/>\ngobernadorearen presioak ere jarraitu zuen, lagapena partziala izatea lortu<br \/>\narte. <span>Bilboren jurisdikzio<br \/>\nmuga berriak urte bereko apirilaren 2an eman ziren. Bilboko udal korporazioa<br \/>\noso esker oneko agertu zen Rodriguez Ferrerekin, eta hori erakusteko, batzorde<br \/>\nberezi bat izendatu eta harengana igorri zuten, gobernadoreak egindako lan garrantzitsua<br \/>\naitortzen zuen udal akordioaren kopia eraman ziezaion. Atxikipenak gauzatuta<br \/>\nere, elizate horiek jarraitu zuten entzungor egiten gobernadorearen<br \/>\njakinarazpenei, eta oraindik luze iraun zuen gaiarekin lotura zuten auzi<br \/>\nguztiak ixteko lanak. <\/span>1870eko ekainaren 26an, Serrano erregeordeak<br \/>\nonartu zuen haren dimisioa Bizkaiko gobernadore kargutik, osasun arazoengatik.<\/p>\n<p>Urtebete eskas egin zuen Rodriguez Ferrerek politikatik<br \/>\naldenduta. 1871ko urriaren 31n Murtziako gobernadore zibil izendatu zuten, eta<br \/>\nkarguan egon zen 1872ko otsailaren 12an dimisioa eman zuen arte. Dimisioa eman<br \/>\nizanen zuen, ziurrenik, gorabehera politikoengatik, izan ere, hainbat aldiz<br \/>\nizan zen izendatua gobernadore, eta beste hainbestetan utzi zuen kargua,<br \/>\ngorabehera horien ondorioz. Esaterako, Murtziako gobernadore zibil izendatzea<br \/>\ngertatu zen Praxedes Mateo Sagasta Ministroen Kontseiluko buru zenean. Jaengo<br \/>\ngobernadore izendatu zuten urte bereko ekainaren 11n, Francisco Serrano zela<br \/>\nministroen kontseiluburu. Kargua utzi zuen (1872ko ekainaren 18an) kontseiluburu Manuel Zorrilla zela. Lehenengo Errepublikan dagoeneko, 1874ko<br \/>\nmaiatzaren 14an, Francisco Serrano kontseiluburuak Oviedoko probintziako<br \/>\ngobernadore zibil izendatu zuen, eta dimisioa aurkeztu zuen urte bereko azaroaren 7an, Sagasta zela ministroen kontseiluburu.<\/p>\n<p>Berrezarpen borbonikoarekin eta gobernuburu Canovas del<br \/>\nCastillo liberal kontserbadorea zela, Rodriguez Ferrer hainbat probintziatako<br \/>\ngobernadore zibil izan zen: Oviedo (1875ko abuztuaren 3tik urriaren 19ra),<br \/>\nValladolid (1875ko abenduaren 30ean utzi zuen kargua) eta Albacete (1876ko<br \/>\nmartxoaren 27tik abuztuaren 6ra). 1876ko abuztuaren 1etik hirugarren mailako<br \/>\nofizial izendatu zuten Sustapen Ministerioan, eta postu desberdinak bete zituen<br \/>\nhan. 1881ko otsailaren 25ean utzi zuen kargua, gobernua aldatzearekin batera.<\/p>\n<p>1884ko martxoaren 27an izendatu zuten hirugarren mailako<br \/>\nofizial Itsasoz haraindiko Ministerioan, eta gobernua aldatu bazen ere, han<br \/>\ngeratu zen, hainbat postu betez, 1888an kargua utzi zuen arte. <span>Madrilen hil zen, 1889ko ekainaren<br \/>\n6an.<\/span><\/p>\n<p>Rodriguez Ferrer behatzaile ernea zen, bizia, ekintzailea<br \/>\neta langilea. Hainbat gairi buruzko lan eta artikulu ugari idatzi zituen, eta<br \/>\nhala bihurtu zen bere garaiko jakintsu handietakoa. Lehen esan denez, Kuba<br \/>\nuharteko arlo guztiei buruzko ikerlanak egin zituen, alegia, natura, historia<br \/>\neta gizartea, adibidez, <i>Naturaleza y civilizaci\u00f3n de la grandiosa isla de Cuba<br \/>\n<\/i>(1876-1887) lanean, baina horiez gain, gai politikoak ere landu zituen,<br \/>\nhainbat idazkitan Kubako auzia eta irtenbide posibleak planteatu baitzituen,<br \/>\n(<i>Los nuevos peligros de Cuba entre sus cinco crisis actuales, 1862; Los nuevos<br \/>\npeligros de Cuba: reformas de la isla, 1868<\/i>). Egindako ikerketen ondorioz La<br \/>\nHabanako Errege Sozietate Ekonomikoko kide izendatu zuten.<\/p>\n<p>Ospetsua izan zen, orobat, <i>Los vascongados: su pa\u00eds, su<br \/>\nlengua y el pr\u00edncipe L. L. Bonaparte<\/i> (1873) lana, eta harengatik izendatu zuten<br \/>\nHistoriako Errege Akademiako ohorezko kide (1874ko urtarrilaren 14a). Lehenengo<br \/>\nErrepublikaren garaian argitaratu zen, Hirugarren Gerra Karlista bitartean.<br \/>\nOrduko Arabako diputatu nagusi Urkijoko markesari eskaini zion, eta hitzaurre<br \/>\nzabala egin zion Antonio Canovas del Castillok. Historialari eta politikari<br \/>\nhark aurkeztu zuen une hartan euskal probintziek bizi zuten egoera. Rodriguez<br \/>\nFerreren lana euskal herriaren gaineko ikerketa osoa da, alderdi guztiak<br \/>\nhartzen dituena, barne direla iparraldeko euskaldunak eta nafarrak. Esaterako,<br \/>\nhasieran, euskal herriaren ezaugarriak eta haren jatorri historikoa<br \/>\ndeskribatzen ditu. Historia azaltzen du, lurraldea deskribatzen du eta gauzarik<br \/>\nospetsuenak aipatzen ditu. Euskararen ezaugarriak aurkezten ditu, adibidez,<br \/>\nhonako hau esanez: \u00abHizkuntza honekin gertatzen da oraindik ere bera erabiltzen<br \/>\nduen arrazarekin bezala: guztia apartekoa da, guztia misteriotsua da, eta<br \/>\nguztiak gainditzen du ohikoaren maila\u00bb (50. orr.); eta euskara ezagutzeko Louis<br \/>\nLucien Bonapartek egindako bidaia kontatzen du. Obra amaitzen du hainbat artikulurekin (\u00abilustrazioak eta egiaztagarriak\u00bb), non garatzen diren lehenagoko<br \/>\nataletan aipatutako gaiak, besteak beste, emakumeak, antzinako basoak, lite-<br \/>\nrato eta artista handiak, gizarte antolamendua eta gobernamendua, foruak, edo<br \/>\neuskaldunen garrantzia itsasoz gaindiko aurkikuntzetan.<\/p>\n<p>Rodriguez Ferrerek Euskal Herriarekiko zuen maitasuna maiz<br \/>\naipatu zuen egileak berak. Lehenengoz iritsi zenetik, paisaiak eta jendeek<br \/>\nerakarrita sentitu zen eta, une zailetan gobernatzea eta etxalde eredua<br \/>\naurrera ateratzeko gogotik lan egitea egokitu bazitzaion ere, laguntzeko<br \/>\ninteres handia erakutsi zuen beti. Endrike Kn\u00f6rren hitzetan, Rodriguez Ferrer<br \/>\n\u00abgobernadore euskaltzalea\u00bb izan zen (El Correo, 1995eko apirilaren 5a).<br \/>\nHainbat euskal aldizkaritan egin zituen kolaborazioak, adibidez Irurac bat edo<br \/>\nEuskal-Erria, alderdi desberdinak landuz, adibidez, Gasteiz, Hondarribia edo<br \/>\nAizkirriko haitzuloa. Horrez gain <i>El porvenir alav\u00e9s<\/i> astekaria sortu zuen,<br \/>\nastekari politikoa, zientifikoa eta literarioa, estatu osora zabaltzen zena<br \/>\neta estatuko nahiz nazioarteko albisteak lantzen zituena.<\/p>\n<p>Interesgarriak izan ziren, orobat, gizarte, kultura nahiz<br \/>\npolitika gaiak landuz hainbat aldizkaritan argitaratu zituen artikuluak,<br \/>\nbesteak beste, <i>La Ilustraci\u00f3n Espa\u00f1ola y Americana, La patria, Clamor P\u00fablico,<br \/>\nGaceta de los Tribunales, La Semana, Revista de Espa\u00f1a, Revista<br \/>\nContempor\u00e1nea, Revista de Antropolog\u00eda, La Guirnalda<\/i> (emakumezkoentzako<br \/>\nargitalpena), eta beste hainbatetan. Berak sortu zituen, aipatutako <i>Revista de<br \/>\nEspa\u00f1a y sus Provincias de Ultramar<\/i> eta <i>El Porvenir Alav\u00e9s<\/i> aldizkariez gain,<br \/>\n<i>El Cordob\u00e9s<\/i> egunkaria (1841eko urtarrilaren 23a), gai politikoak, nekazaritza<br \/>\ngaiak, literatura eta arteak lantzen zituena, eta sei zenbaki bakarrik eman zituena.<br \/>\nHandik lau urtera, 1845eko uztailaren 17an, <i>El Mensajero de la sociedad de<br \/>\nfomento industrial y mercantil<\/i> egunkaria sortu zuen, Espainiaren interes<br \/>\nmaterialak babesteko asmoz.<\/p>\n<p>Bere garaian, ospe handia izan zuten Kuban egin zituen<br \/>\nikerketa arkeologikoak eta antropologikoak. Askoren ustez bera da lurralde<br \/>\nhaietan egindako ikerketen aitzindaria, eta orobat, nazioarteko ikerketen<br \/>\narloan, fosilizazioa erlazionatuz antzinatasun geologikoarekin. Haren<br \/>\nesperientziagatik eta jakinduriagatik, 1880ko irailean, Altamirako pinturen<br \/>\negiazkotasunari buruzko txos- tena idazteko hautatu zuten.<\/p>\n<p>Haren lanetako batzuk, bereziki El tabaco habano, oso<br \/>\nzabalduak izan ziren, eta Espainiako hainbat herritako eskoletako<br \/>\nliburutegietan jaso zituzten.<\/p>\n<p>Miguel Rodriguez Ferreren ibilbide politikoak haren<br \/>\nliberalismo kontserbadorea erakutsi zuen. Foru erregimena mantentzearen<br \/>\naldekoa zen, eta haren ustez erlijioak sinismen baten gisan tratatu behar<br \/>\nzen, eta ez arma politiko gisa. Defendatzen zituen \u00abbatasun nazionala, barne<br \/>\ndeszentralizazioa, merkataritzarako askatasuna eta itsas jarduera<br \/>\nespainiarraren nagusitasuna\u00bb (<i>Los nuevos peligros de Cuba<\/i>, 1862, 134. orr.).<br \/>\nharen izaerari dagokionez, hezkuntzagatik zorrotza zen bere betebeharren<br \/>\neginkizunetan, tinkoa bere si- nesmen politikoetan, eta adiskidetzeko aldartea<br \/>\nzuena. Joera ideologiko desberdinetako egunkarien aitortza eta estimua<br \/>\nbereganatu zituen. Isabel Katolikoaren Ordenaren Gurutze Handia jaso zuen<br \/>\n(1878ko otsailaren 4an) eta haren nekrologikoa laudorioz inguratua agertu zen<br \/>\nhainbat argitalpenetan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Osunan jaiotako Francisco Rodriguez Garcia zuen aita, eta ama, berriz, Mar\u00eda Ferrer Zamora, Moron hirian jaioa. Ikasketak 1815eko maiatzaz geroztik haren aitak okupatzen zuen Muy Ilustre Antigua y Real Hermandad de los Santos de Lebrija erakundearen latinitate katedran hasi zituen. 1829an, hamalau urterekin, humanitateak ikasten ari zen Sevillako Unibertsitatean. Han nabarmendu zen portaera onagatik eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[327],"class_list":["post-3379","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>RODRIGUEZ FERRER, Miguel (Lebrija, Sevilla, 1815ko irailaren 28a - Madril, 1889ko ekainaren 6a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/rodriguez-ferrer-miguel-504-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"RODRIGUEZ FERRER, Miguel (Lebrija, Sevilla, 1815ko irailaren 28a - Madril, 1889ko ekainaren 6a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Osunan jaiotako Francisco Rodriguez Garcia zuen aita, eta ama, berriz, Mar\u00eda Ferrer Zamora, Moron hirian jaioa. Ikasketak 1815eko maiatzaz geroztik haren aitak okupatzen zuen Muy Ilustre Antigua y Real Hermandad de los Santos de Lebrija erakundearen latinitate katedran hasi zituen. 1829an, hamalau urterekin, humanitateak ikasten ari zen Sevillako Unibertsitatean. Han nabarmendu zen portaera onagatik eta [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/rodriguez-ferrer-miguel-504-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"10 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/rodriguez-ferrer-miguel-504-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/rodriguez-ferrer-miguel-504-eu\\\/\",\"name\":\"RODRIGUEZ FERRER, Miguel (Lebrija, Sevilla, 1815ko irailaren 28a - Madril, 1889ko ekainaren 6a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T09:51:31+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/rodriguez-ferrer-miguel-504-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/rodriguez-ferrer-miguel-504-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/rodriguez-ferrer-miguel-504-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"RODRIGUEZ FERRER, Miguel (Lebrija, Sevilla, 1815ko irailaren 28a &#8211; Madril, 1889ko ekainaren 6a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"RODRIGUEZ FERRER, Miguel (Lebrija, Sevilla, 1815ko irailaren 28a - Madril, 1889ko ekainaren 6a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/rodriguez-ferrer-miguel-504-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"RODRIGUEZ FERRER, Miguel (Lebrija, Sevilla, 1815ko irailaren 28a - Madril, 1889ko ekainaren 6a). - Iura Vasconiae","og_description":"Osunan jaiotako Francisco Rodriguez Garcia zuen aita, eta ama, berriz, Mar\u00eda Ferrer Zamora, Moron hirian jaioa. Ikasketak 1815eko maiatzaz geroztik haren aitak okupatzen zuen Muy Ilustre Antigua y Real Hermandad de los Santos de Lebrija erakundearen latinitate katedran hasi zituen. 1829an, hamalau urterekin, humanitateak ikasten ari zen Sevillako Unibertsitatean. Han nabarmendu zen portaera onagatik eta [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/rodriguez-ferrer-miguel-504-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"10 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/rodriguez-ferrer-miguel-504-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/rodriguez-ferrer-miguel-504-eu\/","name":"RODRIGUEZ FERRER, Miguel (Lebrija, Sevilla, 1815ko irailaren 28a - Madril, 1889ko ekainaren 6a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T09:51:31+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/rodriguez-ferrer-miguel-504-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/rodriguez-ferrer-miguel-504-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/rodriguez-ferrer-miguel-504-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"RODRIGUEZ FERRER, Miguel (Lebrija, Sevilla, 1815ko irailaren 28a &#8211; Madril, 1889ko ekainaren 6a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3379","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3379\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3379"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3379"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}