{"id":3375,"date":"2023-02-10T10:49:43","date_gmt":"2023-02-10T09:49:43","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/historiako-errege-akademia-502-eu\/"},"modified":"2023-02-10T10:49:43","modified_gmt":"2023-02-10T09:49:43","slug":"historiako-errege-akademia-502-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/historiako-errege-akademia-502-eu\/","title":{"rendered":"HISTORIAKO ERREGE AKADEMIA (Diccionario geogr\u00e1fico-hist\u00f3rico de Espa\u00f1a, por la Real Academia de la Historia. Secci\u00f3n I, que comprehende el reyno de Navarra, Se\u00f1or\u00edo de Vizcaya y provincias de \u00c1lava y Guip\u00fazcoa, 1802)."},"content":{"rendered":"<p>Diccionario geogr\u00e1fico-hist\u00f3rico de Espa\u00f1a, por la Real<br \/>\nAcademia de la Historia lana egoki ulertzeko beharrezkoa da aldez aurretik<br \/>\nazaltzea lana proiektatu eta inprimategira eraman zuen erakundea. Historiako<br \/>\nErrege Akademia errege akademien saileko beste erakunde bat izan zen. Haien<br \/>\nhelburua izaten zen jakintzaren edo arteen arlo zehatz bat zaintzea.<br \/>\nEspainian lehenengoa Hizkuntzaren Errege Akademia izan zen, 1713-1714an sortu<br \/>\nzena. Historiako Errege Akademiaren sorrera Ilustrazioaren mendeko hasierako<br \/>\nhamarkadetan izaten ziren literatura solasaldiak izan ziren. Hain zuzen ere,<br \/>\nJulian Hermosilla abokatuaren etxean, 1735 aldean, izaten ziren solasaldiak,<br \/>\neta haietan historiaren inguruko gaiei buruz hitz egiten zuten solaskideek.<br \/>\nErregearen aitortza eta babesa lortu zuten solasaldi haietan parte hartzen<br \/>\nzuten solaskideek, 1738an, modu ofizialean Historiako Errege Akademia eratu<br \/>\nzenean. Erakundearen helburua zen monarkiaren iragana aztertzea, metodo<br \/>\nilustratuak erabiliz, eta arreta berezia jarriz iturrietan eta aztarna<br \/>\narkeologikoetan.<\/p>\n<p>Historiako Errege Akademia sorreratik izan zuen bere<br \/>\nhelburuen artean Espainiaren Hiztegi Historiko-Kritiko Unibertsal bat osatzea,<br \/>\nhala ezarria baitzuten beren hasierako estatutuetan. Hasieratik beretik<br \/>\nkontzienteak ziren proiektua eratzeak luze joko zuela, batik bat, eskatzen<br \/>\nzuen informazio bilketa izugarriagatik. Lanaren antolamenduarekin ere arazoak<br \/>\nizan ziren. Bultzatzaile nagusietako bat Pedro Rodriguez Campomanes izan zen,<br \/>\nHistoriako Akademiaren zuzendari 1764 eta 1791 bitartean, eta ondoren ere,<br \/>\n1798 eta 1801 bitartean. Zuzendaritzara iritsi eta berehala, 1766an, adierazi<br \/>\nzuen beharrezkoa zela proiektua antolatzea, \u00abEspainiako herri guztien zerrenda zehatzak eginez, probintzia eta lurraldeka banatuak\u00bb eta era<br \/>\nberean azaltzea \u00aberabilera errazteko komenigarria ikusten zen metodoa, eta<br \/>\nmetodo hori iza- nen zen zedula bereizietan kokatzea, hiztegi moduan\u00bb. Urratsez<br \/>\nurrats, lurraldeei buruzko datuak eta agiriak biltzen hasi ziren. Aldi<br \/>\nberean, jakintsu espainiar zenbaitek proposamenak egin zituzten proiektua<br \/>\nburura eramatea bideratzeko, eta haien artean nabarmendu zen Melchor Gaspar<br \/>\nJovellanos. Hala ere, zailtasun ugari izan zituzten akademikoek beren lana<br \/>\nburutzeko, esate baterako, erabili beharreko neurriak adostea.<\/p>\n<p>Proiektuaren ibilera gorabeheratsuak metodo aldaketa ekarri<br \/>\nzuen 1797an, oraingoan probintzien ordena alfabetikoaren arabera antolatzeko.<br \/>\nCampomanes 1798an zuzendaritzara itzultzeak bizitasun berria ekarri zion<br \/>\nproiektuari. Batzorde partikular bat eratu zen, hainbat aldaketa, eta batik<br \/>\nbat, sinplifikazioak, proposatu zituena. Funtsean, lana atalka antolatu behar<br \/>\nzen. Lehenengoak Nafarroako erresuma eta euskal lurraldeak jasoko zituen.<br \/>\nBigarrenak, Aragoiko koroako lurraldeak. Hirugarrenak Gaztela Berria eta<br \/>\nMurtziako erresuma. Laugarrenak Gaztela Zaharra. Bosgarrenak Asturias, Galizia<br \/>\neta, azpimarragarria da, Portugalgo lurraldeei zegozkien sarrerak jasoko<br \/>\nzituen. Seigarrenak Andaluzia. Eta zazpigarren eta azkenak, Balear uharteak eta<br \/>\nKanariar uharteak. Erabaki zen, orobat, batzorde hura iraunkorra izatea,<br \/>\nHiztegia egin eta burura eramateko.<\/p>\n<p>Lanaren bultzada erabakigarria 1799an etorri zen. Orduko<br \/>\nbatzordekideak jakintsu ospetsuak ziren, ikerketa historikoengatik ezagunak.<br \/>\nOspetsuena Martinez Marina zen (1754-1833), ondoren Akademiako zuzendaria<br \/>\nizanen zena (1801-1804 eta 1816-1820) eta goi mailako legelari eta<br \/>\nhistorialaria, bai<\/p>\n<p>XVIII. mendeko azken hamarkadetan, bai XIX. mende<br \/>\nespainiarraren hasiera gorabeheratsuan ere. Martinez Marinaren lanak ziren,<br \/>\nbesteak beste, <i>Ensayo hist\u00f3rico-cr\u00edtico sobre la legislaci\u00f3n y principales<br \/>\ncuerpos legales de los reinos de Castilla y Le\u00f3n<\/i> (1808) eta <i>Teor\u00eda de las<br \/>\nCortes o grandes juntas nacionales de los reinos de Le\u00f3n y Castilla<\/i> (1813).<br \/>\nHaren ondoan, batzorde iraunkorreko kideak izan ziren Joaquin Traggia<br \/>\nerlijioso eskolapioa (17848-1802), Euskal Herriko Adiskideen Elkarteko kidea;<br \/>\nVicente Gonzalez Arnao (1766-1845), His- toriako Akademiako zuzendari izanen<br \/>\nzena, frantsestua; eta Manuel Abella (1768-1817). Hiztegia oso-osorik,<br \/>\nespainiar lurralde guztiak barne hartuta, ar- gitaratzea ezinezkoa zela<br \/>\negiaztatu zutenean, haien inguruan bildutako informazioaren kantitatean eta<br \/>\nkalitatean alde handiak izanik, liburukiak banan- banan argitaratzea erabaki<br \/>\nzuten, osatu ahala.<\/p>\n<p>Garai hartako lekukotasunak ikusita, egiaztatzen ahal da<br \/>\neuskal lurraldeak eta Nafarroa lehenengo liburukien aztergai gisa aukeratu<br \/>\nzirela dokumentuen kantitatean eta kalitatean oinarrituta, eta ez akademikoen<br \/>\nborondate politikoagatik. Arrazoi nagusia izan zen dokumentazioaren zatirik<br \/>\nosoena Nafarroa, Bizkaia eta Arabari buruzkoa zela, eta horregatik erabaki<br \/>\nzuten lurralde horien inguruko bolumena argitaratzea, Gipuzkoarekin batera.<br \/>\nBatzordeak lana banatu zuen batzordekideen artean. Francisco Martinez Marina<br \/>\nizanen zen Arabari buruzko sarreren arduraduna, Joaquin Traggiak idatziko<br \/>\nzituen Nafarroako erresumari eta Iru\u00f1ea eta Lizarrako merindadeei buruzko<br \/>\nsarrerak, eta Manuel Abellak osatuko zituen Zangoza, Tutera eta<br \/>\nErriberriko merindadeak. Laugarren kideak, Vicente Gonzalez Arnaok, idatziko<br \/>\nzituen Bizkaiko Jaurerriari buruzko sarrerak. Azkenik, azken lurraldea,<br \/>\nGipuzkoa, hasiera batean Juan Lopezen aztergai izatekoa bazen ere, 1800ean<br \/>\nproiektua bertan behera utzi zuen hark, eta haren eginkizuna gainerako kideen<br \/>\nartean banatu zuten.<\/p>\n<p>Lana burutu ahal izateko, ordura arte bildutako informazioaz<br \/>\ngain, lurral- deetako hainbat jakintsuk eta erakundek emandakoa ere baliatu<br \/>\nzuten akademikoek. Alegia, ez ziren lurraldeetara bertaratu, eta artxiboak ez<br \/>\nzituzten beraiek kontsultatu. Batzordeko kideek beraiek aitortu zituzten<br \/>\nmetodologiaren mugak hitzaurrean, hainbat datu okerrak izaten ahal zirelako,<br \/>\ndatu-emaileek gezurra esaten ahal zutelako. Batez ere, herriek eta tokiko<br \/>\nerakundeek, errelezoagatik edo \u00abfuntsik gabeko beldurra\u00bb izaten ahal zutelako<br \/>\nikerketaren hel- buruaren inguruan. Atal honen egileek jaso nahi izan zuten,<br \/>\nera berean, nor izan zituzten \u2018informazio-emaile\u2019 lurralde horietan.<br \/>\nNafarroaren kasuan erregeordea, Diputazioa eta Tomas Marichalar izan ziren,<br \/>\nbesteak beste. Bizkaian Luis Marcelino Pereyra korrejidorea eta Bartolome<br \/>\nOlaechea, Iturriza eta Za- balaren Historia aurkeztu zuena. Arabaren kasuan<br \/>\nPedro Jacinto Alaba eta Infantadoko dukea izan ziren, besteak beste. Eta<br \/>\nGipuzkoaren kasuan, berriz, Alfonso Duran korrejidorea, Bernabe Antonio Ega\u00f1a<br \/>\nedo O\u00f1atiko kondea. Informazioa eskuratzeko modu horren akatsak handik<br \/>\nhainbat hamarkadatara salatu zituen Pablo Gorosabel legelari gipuzkoarrak,<br \/>\nadieraziz ezen \u00abemaitza da akademiako jaun horiek ez zituztela beraien begiez<br \/>\naztertu herri-agiriak, pribilegioak, ordenantzak eta herrietako artxiboetan<br \/>\ngordetako gainerako paperak\u00bb. Lau batzordekideen lana 1801 eta 1802 bitartean<br \/>\namaitu zen, eta hurrengo urtean argitaratu zen, Historiako Errege Akademiaren<br \/>\nizenean. Testuaren egileek metodo ilustratuak erabili zituzten ikerketa<br \/>\nhistorikoa egi- teko, lehentasuna emanez dokumentuetan oinarritutako<br \/>\ninformazioari eta korrespontsalek igorritako lanei, artean ere erabiltzen ziren<br \/>\nalegiazko kontakizunen eta mitoen gainetik. Hain zuzen ere, horiei aurre<br \/>\negitea zen egileen helburuetako bat. Indar handiz jo zuten foraltasuna<br \/>\njatorrizko itunean oi- narrituta ikusten zutenen aurka, esaterako<br \/>\neuskal-kantabrismoaren ideiaren aurka, lehendik ere, aurreko mendean, hain<br \/>\nzuzen ere, sinesgarritasunik gabe utzi bazuen ere aita Florezek, edo Bizkaiko<br \/>\nlehenengo jaun mitikoa omen zen Jaun Zuriari buruzko legendaren aurka. Borroka<br \/>\nhorrek helburu politiko argia zuen, alegia, defendatzea lurralde horien<br \/>\nintegrazioa monarkian erabatekoa eta perfektua zela, Gaztelaren zati gisa,<br \/>\nlurralde horien jatorrizko subiranotasuna eta independentzia defendatzen<br \/>\nzutenen aurrean. Horrekin batera, defendatzen zuten foruak denbora joan denbora<br \/>\netorri emandako pribilegioak zirela, eta ez lurraldeen antolamendu partikular,<br \/>\npropio eta jatorrizkoak. Adibidez, Martinez Marinak Arabari buruz idatzi zuen<br \/>\n\u00abGaztelako eta Nafarroako errege-erreginek Araban egikaritu zituzten<br \/>\nsubiranotasunaren funtzio guztiak, haien menpeko gainerako probintzia guztietan<br \/>\nbezala\u00bb. Gonzalez Arnaok baieztatu zuen \u00abezerk ez du deuseztatzen<br \/>\nBizkaiarentzat Arabako eta Gipuzkoako artikuluetan euskal lurraldeentzat<br \/>\nezarritako atxikipena\u00bb. Gainera, lan hark zalantzan jarri zuen euskara, foruen<br \/>\noinarrietako bat, antzinatik egotea lurralde horietan. Horrek Pablo Pedro<br \/>\nAstarloaren erreakzioa eragin zuen, bere <i>Apolog\u00eda de la lengua vascongada<\/i> lanean gogor salatzen<br \/>\nbaitzuen hiztegi horretan euskarari buruz esandakoa, haren antzinatasuna<br \/>\ndefendatzen zuelarik. Handik hamarkada batzuetara, Antonio Canovas de<br \/>\nCastillok berak ere ezetsi zuen Hiztegi hartan euskarari buruz esandakoa.<\/p>\n<p>Historiako Errege Akademiaren Hiztegia erudizio lan handia<br \/>\nizan zen, baina foraltasunaren interpretazio politiko zehatz baten aldeko<br \/>\ntresna ere izan zen. Eta liburu horiek adierazgarritasun politikoa lortzen<br \/>\ndute, jasotzen dituzten tesiengatik ez ezik, osatu eta argitaratu ziren<br \/>\nuneagatik ere. Euskal lurraldeen foru-erregimena ezbaian jartzen ari zen XVIII.<br \/>\nmendearen hasieratik, baina Konbentzio Gerra galdu ondoren kritikak areagotu<br \/>\nziren. Eta foraltasunaren inguruko borrokak aurrera egin zuen agertoki nagusietako<br \/>\nbat, hain zuzen ere, historia eta ikerketa historikoen eremua izan zen. Hainbat<br \/>\negilek ikusi dute hiztegi honetan erasoaldiaren beste katebegi bat, puntu go-<br \/>\nrenera iritsi zena 1806 eta 1808 bitartean argitaratu zen Juan Antonio Llorenteren <i>Noticias hist\u00f3ricas de las tres provincias vascongadas<\/i> lanarekin, eta<br \/>\nondoren Tomas Gonzalezek 1829-1830 bitartean argitaratutako <i>Colecci\u00f3n de<br \/>\nc\u00e9dulas, cartas-patentes, provisiones, reales \u00f3rdenes y otros documentos<br \/>\nconcernientes a las provincias vascongadas <\/i>bildumarekin. Izan ere, foruak<br \/>\nindarga- betu ondoren, Fidel Sagarminaga historialaria eta politikari<br \/>\nforuzaleak iradoki zuen Hiztegiak prestatu zuela Llorenteren lanaren bidea.<\/p>\n<p>Hala ere, tokiko antolamendu juridikoei buruz eta<br \/>\nmonarkiaren baitan izan behar zuten kokapen politikoari buruz eman zuen<br \/>\nikuspegiak ez zuen eragin erreakzio orokorrik euskal erakundeen aldetik. Araban<br \/>\nkezka eragin zuen, batik bat, lurraldearen subiranotasunaren eta<br \/>\nindependentziaren ideiari buruzko zatiari zegokionez. Bizkaian, ordea, ez zen<br \/>\nerantzun ofizialik izan. Are gehiago, Batzar Nagusiek 1804an izendatu zuten<br \/>\nVicente Gonzalez Arnao, alegia, Bizkaiari buruz Hiztegian ageri ziren atalen<br \/>\narduraduna, haien abo- katu eta Madrilen Bizkaiak zituen negozioen zuzendari<br \/>\niraunkorra. Juan Antonio Llorentek, <i>Noticias hist\u00f3ricas de las tres<br \/>\nprovincias vascongadas<\/i> lanaren hitzaurrean jaso zuen izendapenaren berri, eta<br \/>\nironiaz adierazi zuen: \u00abJaurerriak bete-betean asmatu zuen hautapen horretan,<br \/>\ninork ez baititu konderriaren eskubideak hobeki defendatuko Bizkaiaren<br \/>\negiazko historiari eta haren foruei buruzko jakinduria handia duen Arnao jaun<br \/>\nakademiakideak baino\u00bb. Beharbada, apaiz errioxarraren lana berehala argitaratzeak<br \/>\neragin zuen erakunde bizkaitarrek ahalegina gehiago zentratzea Noticias lana<br \/>\nerrefusatzen, Hiztegian esaten zenari aurre egiten baino, hura erasokorragoa<br \/>\nzelako Jaurerriaren foruekiko eta haien izaerari eta oinarri historikoari<br \/>\nzegokienez. Handik hamarkada batzuetara, ordea, sortu zen iruzkin kritikorik<br \/>\nHiztegiarekiko. Pablo Gorosabel legelari gipuzkoarrak, adibidez, Akademiaren<br \/>\nHiztegiaren oso antzeko proiektu batean, Gipuzkoako probintzian zentratua,<br \/>\nakademiakide haien lana aitortu zuen, baina salatu zuen Gipuzkoako herriak<br \/>\nezagutzeko erabilitako metodologia ezegokia izan zela, ez baitziren Gipuzkoara<br \/>\netorri, eta igorri zitzaizkien txostenak baliatu zituztelako. Garai hartan,<br \/>\nHistoriako Akademiaren Hiztegiak oihartzun handia hartu zuen 1864ko<br \/>\nforaltasunaren ingu- ruko eztabaidak zirela-eta, euskal antolamendu juridikoen<br \/>\netsai amorratuek behin eta berriro baliatu zutelako beren argudioak<br \/>\ndefendatzeko.<\/p>\n<p>Hala ere, ez dugu ahaztu behar euskal herrialdeei eta<br \/>\nNafarroari eskainitako liburua Espainia osatzen zuten lurraldeen historiari<br \/>\nburuzko proiektu baten parte bat zela, eta Historiako Errege Akademiaren<br \/>\nhasieratik beretik ari zela prestatzen. Baina lana osorik burutzea zapuztu zen,<br \/>\nbai Akademiaren beraren arazoengatik, bai Independentzia Gerraren eraginagatik<br \/>\nere, akade- miako kideek ezin izan zutelako aurreikusitako bidea jarraitu.<br \/>\nGerra amaitu ondoren, talde-lana etenik geratu zen, eta Historiako Errege<br \/>\nAkademiak egin zuen lan bakarra horren antzeko lanen argitalpenari laguntzea<br \/>\nizan zen, adi- bidez, Sebastian Mi\u00f1anoren Diccionario geogr\u00e1fico-estad\u00edstico de<br \/>\nEspa\u00f1a y Portugal, 1826-1828an, edo Pascual Madozen <i>Diccionario<br \/>\ngeogr\u00e1fico-estad\u00edstico-hist\u00f3rico de Espa\u00f1a y sus posesiones de ultramar<\/i>, 1846<br \/>\neta 1850 bitartean argitaratua. Baina proiektu partikularrak izan ziren,<br \/>\nHistoriako Errege Aka- demiaren Hiztegiaren espiritua jasotzen zutenak, baina<br \/>\nharen parte ez zirenak. Denbora asko igaro ondoren bai, Hiztegiaren beste<br \/>\nliburuki bat argitaratu zen, alegia II. Atala, Errioxari eta Burgosko herri<br \/>\nbatzuei eskainia. 1846an argitaratu zen, Angel Casimiro Govantes egilearen<br \/>\nkemenari esker. Horregatik esan izan da Historiako Errege Akademiaren Hiztegia<br \/>\nproiektu \u00abzapuztua\u00bb izan zela.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Diccionario geogr\u00e1fico-hist\u00f3rico de Espa\u00f1a, por la Real Academia de la Historia lana egoki ulertzeko beharrezkoa da aldez aurretik azaltzea lana proiektatu eta inprimategira eraman zuen erakundea. Historiako Errege Akademia errege akademien saileko beste erakunde bat izan zen. Haien helburua izaten zen jakintzaren edo arteen arlo zehatz bat zaintzea. Espainian lehenengoa Hizkuntzaren Errege Akademia izan zen, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[327],"class_list":["post-3375","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>HISTORIAKO ERREGE AKADEMIA (Diccionario geogr\u00e1fico-hist\u00f3rico de Espa\u00f1a, por la Real Academia de la Historia. Secci\u00f3n I, que comprehende el reyno de Navarra, Se\u00f1or\u00edo de Vizcaya y provincias de \u00c1lava y Guip\u00fazcoa, 1802). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/historiako-errege-akademia-502-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"HISTORIAKO ERREGE AKADEMIA (Diccionario geogr\u00e1fico-hist\u00f3rico de Espa\u00f1a, por la Real Academia de la Historia. Secci\u00f3n I, que comprehende el reyno de Navarra, Se\u00f1or\u00edo de Vizcaya y provincias de \u00c1lava y Guip\u00fazcoa, 1802). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Diccionario geogr\u00e1fico-hist\u00f3rico de Espa\u00f1a, por la Real Academia de la Historia lana egoki ulertzeko beharrezkoa da aldez aurretik azaltzea lana proiektatu eta inprimategira eraman zuen erakundea. Historiako Errege Akademia errege akademien saileko beste erakunde bat izan zen. Haien helburua izaten zen jakintzaren edo arteen arlo zehatz bat zaintzea. Espainian lehenengoa Hizkuntzaren Errege Akademia izan zen, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/historiako-errege-akademia-502-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/historiako-errege-akademia-502-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/historiako-errege-akademia-502-eu\\\/\",\"name\":\"HISTORIAKO ERREGE AKADEMIA (Diccionario geogr\u00e1fico-hist\u00f3rico de Espa\u00f1a, por la Real Academia de la Historia. Secci\u00f3n I, que comprehende el reyno de Navarra, Se\u00f1or\u00edo de Vizcaya y provincias de \u00c1lava y Guip\u00fazcoa, 1802). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T09:49:43+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/historiako-errege-akademia-502-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/historiako-errege-akademia-502-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/historiako-errege-akademia-502-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"HISTORIAKO ERREGE AKADEMIA (Diccionario geogr\u00e1fico-hist\u00f3rico de Espa\u00f1a, por la Real Academia de la Historia. Secci\u00f3n I, que comprehende el reyno de Navarra, Se\u00f1or\u00edo de Vizcaya y provincias de \u00c1lava y Guip\u00fazcoa, 1802).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"HISTORIAKO ERREGE AKADEMIA (Diccionario geogr\u00e1fico-hist\u00f3rico de Espa\u00f1a, por la Real Academia de la Historia. Secci\u00f3n I, que comprehende el reyno de Navarra, Se\u00f1or\u00edo de Vizcaya y provincias de \u00c1lava y Guip\u00fazcoa, 1802). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/historiako-errege-akademia-502-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"HISTORIAKO ERREGE AKADEMIA (Diccionario geogr\u00e1fico-hist\u00f3rico de Espa\u00f1a, por la Real Academia de la Historia. Secci\u00f3n I, que comprehende el reyno de Navarra, Se\u00f1or\u00edo de Vizcaya y provincias de \u00c1lava y Guip\u00fazcoa, 1802). - Iura Vasconiae","og_description":"Diccionario geogr\u00e1fico-hist\u00f3rico de Espa\u00f1a, por la Real Academia de la Historia lana egoki ulertzeko beharrezkoa da aldez aurretik azaltzea lana proiektatu eta inprimategira eraman zuen erakundea. Historiako Errege Akademia errege akademien saileko beste erakunde bat izan zen. Haien helburua izaten zen jakintzaren edo arteen arlo zehatz bat zaintzea. Espainian lehenengoa Hizkuntzaren Errege Akademia izan zen, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/historiako-errege-akademia-502-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/historiako-errege-akademia-502-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/historiako-errege-akademia-502-eu\/","name":"HISTORIAKO ERREGE AKADEMIA (Diccionario geogr\u00e1fico-hist\u00f3rico de Espa\u00f1a, por la Real Academia de la Historia. Secci\u00f3n I, que comprehende el reyno de Navarra, Se\u00f1or\u00edo de Vizcaya y provincias de \u00c1lava y Guip\u00fazcoa, 1802). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T09:49:43+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/historiako-errege-akademia-502-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/historiako-errege-akademia-502-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/historiako-errege-akademia-502-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"HISTORIAKO ERREGE AKADEMIA (Diccionario geogr\u00e1fico-hist\u00f3rico de Espa\u00f1a, por la Real Academia de la Historia. Secci\u00f3n I, que comprehende el reyno de Navarra, Se\u00f1or\u00edo de Vizcaya y provincias de \u00c1lava y Guip\u00fazcoa, 1802)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3375","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3375\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3375"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3375"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}