{"id":3373,"date":"2023-02-10T10:48:42","date_gmt":"2023-02-10T09:48:42","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/munoz-y-romero-tomas-501-eu\/"},"modified":"2023-02-10T10:48:42","modified_gmt":"2023-02-10T09:48:42","slug":"munoz-y-romero-tomas-501-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/munoz-y-romero-tomas-501-eu\/","title":{"rendered":"MU\u00d1OZ Y ROMERO, Tomas (Alcala de Henares, 1814ko abenduaren 29an &#8211; Madril, 1867ko urriaren 17a)."},"content":{"rendered":"<p>Tomas Mu\u00f1oz Alcala de Henaresen jaio zen 1814an, eta<br \/>\nMadrilen hil zen 1867an, berrogeita hamahiru urte eskas zituela. Aita Alcala de<br \/>\nHenaresko Santiago Sabino Mu\u00f1oz eta ama Maria Romero, Fuentenovillakoa<br \/>\n(Guadala- jara), izan zituen. Emilia Riverorekin ezkondu zen, eta lau<br \/>\nseme-alaba izan zituzten: Jesus, Mariano, Maria eta Juan.<\/p>\n<p>Humanitate eta Latinitate ikasketak egin zituen Alcala de<br \/>\nHenaresko San Ildefonso Ikastetxe nagusian, Unibertsitateko sarbidea<br \/>\nprestatzeko, eta goi mailako ikasketak, berriz, Alcalako Unibertsitatean. Han,<br \/>\nlehenik, Filosofiako Batxiler gradua lortu zuen (1829) eta ondoren Legeen<br \/>\ngradua (1832). Titulu horri esker abokatu aritu zen Madrilgo Lurralde<br \/>\nAuzitegian, 1836tik aitzina. Hala ere, lege ikasketak egiten jarraitu zuen<br \/>\nhurrengo urteetan ere.<\/p>\n<p>Baina Tomas Mu\u00f1ozek abokatu gisa foroan izan zuen jarduera<br \/>\nez zen asko luzatu denboran, Milizia Nazionalera sartu baitzen, Esparterori<br \/>\njarrai- kiz, Lehenengo Gerra Karlistan parte hartzeko (1836-1840), eta ondoren<br \/>\nbizitza militarra 1843ra arte luzatu baitzuen. 1844an, abokatutzaren mundutik<br \/>\nerabat aldenduta, Historiako Errege Akademian sartu zen, erakunde haren Liburutegiko eta Artxiboko ofizial gisa. 300 ezkutu jasotzen zituen urteko sari<br \/>\ngisa, eta gutxi izanda ere, aukera eman zion historiarekin kontaktuan sartzeko, eta hura ikasten aritu zen, orduan hasi eta hil zen arte. 1849an batera-<br \/>\ntzen hasi zen Akademiako lana Historiako eskolak ematearekin, Unibertsitate<br \/>\nZentralean ematen hasi baitzen, Historiako 2. klaseko arduradun izendatu ondoren.<\/p>\n<p>1850etik aitzina, eta elizaren erakundeetatik<br \/>\ndesamortizazioak ken- dutako funtsak Historiako Errege Akademiara eraman<br \/>\nondoren, Tomas Mu\u00f1ozi egokitu zitzaion dokumentazio hura guztia antolatu eta<br \/>\ndeskribatzeko eginkizuna. Gainera, Akademiako Gorteen eta foruen Batzordera<br \/>\nsartu zen; bi katalogoren edizioa prestatzeko eratutako batzordeak ziren haiek,<br \/>\nbaina haren partaidetza katalogo horietan ez da ageri. Katalogo batean Espainiako foruak eta herri-agiriak jasotzen ziren, eta 1852an argitaratu zen. Eta<br \/>\nbesteak antzinako erresumen Gorteetako aktak jaso zituen, eta 1855an argitaratu<br \/>\nzen.<\/p>\n<p>1857an aldi berri bat hasi zen Tomas Mu\u00f1ozen ibilbide<br \/>\nprofesionalean, Paleografia Kritikoko katedradun izendatu zutenean, Madrilen<br \/>\nsortu berria zen (1856) Diplomatikako Goi Mailako Eskolan. Izendapen horren<br \/>\nondoren, Historiako Akademian betetzen zuen ofizial postuari uko egin zion,<br \/>\neta 1857an sartu zen Artxibo eta Liburutegien Batzordean. Akademian zuen postuari uko egin ondoren ere erakunde harekiko loturari eutsi zion, Akademiako<br \/>\nkide izendatu baitzuten 1857an, eta Akademiako kide osoa 1859an, Juan Antonio<br \/>\nCastejonek hutsik utzitako lekua betetzeko. Bi izendapen horiek aukera eman<br \/>\nzioten desamortizaziotik iritsitako funtsak deskribatzeko eginkizunarekin<br \/>\naitzina jarraitzeko.<\/p>\n<p>Akademian sartzeko ekitaldian irakurri zuen testuaren<br \/>\ntitulua \u00abErdi Aroko historia dokumentu eta ikerketa berriez argitu beharrari<br \/>\nburuz\u00bb izan zen, eta 1860ko otsailaren 5eko batzarrean irakurri zuen. Balorazio<br \/>\noso onak jaso izan ditu Zuzenbidearen Historiaren eremutik, eta, esaterako<br \/>\nRafael Giberten ustez, \u00abEspainiako Erdi Aroko ikasketen funtsezko testua da\u00bb<br \/>\neta Luis Garcia Valdeavellanoren iritziz, berriz, \u00abErdi Aroko erakundeen<br \/>\nhistoria modernoaren sorrerako akta\u00bb.<\/p>\n<p>Historiako Errege Akademiako batzordeetako kide izateaz<br \/>\ngain, erakunde hartatik igaro zen garaian hainbat txosten idatzi zituen<br \/>\nosotasun historiko eskaseko beste hainbeste obraren inguruan, adibidez,<br \/>\nHelfferich-ek eta Clermontek argitaratutako Fueros francos. <i>Les Communes<br \/>\nfran\u00e7aises en Espagne et en Portugal pendant le Moyen Age<\/i> obrari buruz.<\/p>\n<p>Erregearen komisario gisa Artxibo Historiko Nazionalaren<br \/>\nlehenengo arduraduna izan zen. Artxiboa eratzea, 1866an, Historiako<br \/>\nAkademiatik sustatu zuten kide batzuek, batik bat, Mu\u00f1oz Romerok berak, 1847an<br \/>\nhasi baitzen defendatzen komenigarria zela Estatuak artxibo orokor bat<br \/>\nsortzea, han gordetzeko eta kontserbatzeko ezabatutako komentu eta<br \/>\nmonasterioetatik ateratako dokumentazioa. Akademian gordetako dokumentazio<br \/>\nugariaren erabilerak eraman zuen Tomas Mu\u00f1oz Historiaren ikaskuntzan<br \/>\ninteresatzera, eta hala hasi zen zuzenbidearen historialari gisa egin zuen<br \/>\nbidea. 1487an, Akademian sartu eta hiru urte eskasera, inprimategira eraman<br \/>\nzuen udal foruen eta he- rri agirien inguruan idatzi zuen liburua, funtsezko<br \/>\nlana bihurtu zena, IX. mendetik XII.era bitartean penintsulako erresumek bizi<br \/>\nzuten egoera ezagutzeko. 1854an ikerlan bat argitaratu zuen, pertsonen<br \/>\nestatuari buruz Asturias eta Leongo erresumetan. Eta 1858an, berriz,<br \/>\n<i>Diccionario bibliogr\u00e1fico-hist\u00f3rico de los antiguos reinos, provincias,<br \/>\nciudades, villas, iglesias y santuarios de Espa\u00f1a<\/i> lana, Liburutegi Nazionalaren<br \/>\nsaria merezi izan zuena.<\/p>\n<p>Garcia Valdeavellanok azpimarratu zuenez, Mu\u00f1oz Romerok<br \/>\naurrera era- mandako lana, nolabait ere, Martinez Marinaren lanaren<br \/>\njarraipentzat jo daiteke eta oinarriak ezarri zituen, ondoren Eduardo<br \/>\nHinojosak eta bere Eskolako kideek eginen zituzten ikerlan<br \/>\nhistoriko-juridikoak errotik eraldatzeko.<\/p>\n<p>Zuzenbidearen Historian jarri zuen interesetik harago,<br \/>\nazpimarratu behar da Mu\u00f1oz Romerok sigilografiaren eremuan bete zuen<br \/>\neginkizuna, izan ere, hark osatu zuen inpresio bilduma izan zen Artxibo<br \/>\nHistoriko Nazionaleko sigilografia atalaren sorrera.<\/p>\n<p>Tomas Mu\u00f1ozen lanetako bi, hain zuzen ere, <i>Colecci\u00f3n de<br \/>\nfueros Municipales y Cartas Pueblas eta Diccionario bibliogr\u00e1fico-hist\u00f3rico<br \/>\nde los antiguos reinos<\/i>, funtsezkoak dira Euskal Herriaren historia ezagutzeko,<br \/>\nlurralde honi buruz bietan jasotzen den informazio ugariagatik. Lehenengoan<br \/>\nBizkaiko eta Nafarroako toki zuzenbideari buruzko testu ugari jasotzen ditu,<br \/>\nbesteak beste, Bizkaia, Durango, Caparroso, Funes, Martzilla, Pe\u00f1alen,<br \/>\nZarrakaztelu eta Iru\u00f1eko San Zerningo foruak. Bigarrenean, berriz, datu garrantzitsuak<br \/>\njasotzen ditu Euskal Herriaz eta hari buruz idatzi duten egileen inguruan.<br \/>\nHerriei eskainitako sarrerez gain, bereziki interesgarriak dira Bizkaiko Jaurerriari buruzkoak, Arabako eta Gipuzkoako Probintziei<br \/>\nburuzkoak, Nafarroako antzinako erresumari buruzkoak eta euskal probintziei<br \/>\nburuzkoak.<\/p>\n<p>Haietan, jasotzen duen agintari talde zabalean aipagarriak<br \/>\ndira, besteak beste Pedro Ortiz, Juan Lazarraga, Juan Arcaya, Rafael Floranes<br \/>\nedo Joaquin Landazuri, Arabako kasuan; Pedro Salazar Mendoza, Lope Isasti,<br \/>\nGabriel Henao, Bernardino I\u00f1urrigarro, Jose Vargas Ponce e Ignacio Iztueta,<br \/>\nGipuzkoaren kasuan; Juan Martinez Zaldibia, Andres Poza, Rodrigo Mendez<br \/>\nSilva, Juan Perochegui, Joaquin Jose Landazuri, Juan Antonio Llorente Zamacola,<br \/>\neuskal probintzietarako; eta, azkenik, Antonio Varaona, Miguel Alonsotegui,<br \/>\nJuan I\u00f1iguez Ibarguen, Francisco Mendieta Lorenzo Padilla, Bizkaiaren kasuan.<\/p>\n<p>Informazio horrek duen garrantziari buruzko lekukotasun<br \/>\naipagarria da Julio Caro Barojak euskaldunei buruz idatzi zuen lanean jasotako<br \/>\niruzkina, alegia, hark esan baitzuen, edozein ikerketa historiko egin nahi<br \/>\nizanez gero, ezinbestekoa zela Tomas Mu\u00f1ozen Hiztegia kontsultatzea.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Tomas Mu\u00f1oz Alcala de Henaresen jaio zen 1814an, eta Madrilen hil zen 1867an, berrogeita hamahiru urte eskas zituela. Aita Alcala de Henaresko Santiago Sabino Mu\u00f1oz eta ama Maria Romero, Fuentenovillakoa (Guadala- jara), izan zituen. Emilia Riverorekin ezkondu zen, eta lau seme-alaba izan zituzten: Jesus, Mariano, Maria eta Juan. Humanitate eta Latinitate ikasketak egin zituen Alcala [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[327],"class_list":["post-3373","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>MU\u00d1OZ Y ROMERO, Tomas (Alcala de Henares, 1814ko abenduaren 29an - Madril, 1867ko urriaren 17a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/munoz-y-romero-tomas-501-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"MU\u00d1OZ Y ROMERO, Tomas (Alcala de Henares, 1814ko abenduaren 29an - Madril, 1867ko urriaren 17a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Tomas Mu\u00f1oz Alcala de Henaresen jaio zen 1814an, eta Madrilen hil zen 1867an, berrogeita hamahiru urte eskas zituela. Aita Alcala de Henaresko Santiago Sabino Mu\u00f1oz eta ama Maria Romero, Fuentenovillakoa (Guadala- jara), izan zituen. Emilia Riverorekin ezkondu zen, eta lau seme-alaba izan zituzten: Jesus, Mariano, Maria eta Juan. Humanitate eta Latinitate ikasketak egin zituen Alcala [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/munoz-y-romero-tomas-501-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/munoz-y-romero-tomas-501-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/munoz-y-romero-tomas-501-eu\\\/\",\"name\":\"MU\u00d1OZ Y ROMERO, Tomas (Alcala de Henares, 1814ko abenduaren 29an - Madril, 1867ko urriaren 17a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T09:48:42+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/munoz-y-romero-tomas-501-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/munoz-y-romero-tomas-501-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/munoz-y-romero-tomas-501-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"MU\u00d1OZ Y ROMERO, Tomas (Alcala de Henares, 1814ko abenduaren 29an &#8211; Madril, 1867ko urriaren 17a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"MU\u00d1OZ Y ROMERO, Tomas (Alcala de Henares, 1814ko abenduaren 29an - Madril, 1867ko urriaren 17a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/munoz-y-romero-tomas-501-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"MU\u00d1OZ Y ROMERO, Tomas (Alcala de Henares, 1814ko abenduaren 29an - Madril, 1867ko urriaren 17a). - Iura Vasconiae","og_description":"Tomas Mu\u00f1oz Alcala de Henaresen jaio zen 1814an, eta Madrilen hil zen 1867an, berrogeita hamahiru urte eskas zituela. Aita Alcala de Henaresko Santiago Sabino Mu\u00f1oz eta ama Maria Romero, Fuentenovillakoa (Guadala- jara), izan zituen. Emilia Riverorekin ezkondu zen, eta lau seme-alaba izan zituzten: Jesus, Mariano, Maria eta Juan. Humanitate eta Latinitate ikasketak egin zituen Alcala [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/munoz-y-romero-tomas-501-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/munoz-y-romero-tomas-501-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/munoz-y-romero-tomas-501-eu\/","name":"MU\u00d1OZ Y ROMERO, Tomas (Alcala de Henares, 1814ko abenduaren 29an - Madril, 1867ko urriaren 17a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T09:48:42+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/munoz-y-romero-tomas-501-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/munoz-y-romero-tomas-501-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/munoz-y-romero-tomas-501-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"MU\u00d1OZ Y ROMERO, Tomas (Alcala de Henares, 1814ko abenduaren 29an &#8211; Madril, 1867ko urriaren 17a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3373","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3373\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3373"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3373"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}