{"id":3371,"date":"2023-02-10T10:47:51","date_gmt":"2023-02-10T09:47:51","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/moret-prendergast-segismundo-500-eu\/"},"modified":"2023-02-10T10:47:51","modified_gmt":"2023-02-10T09:47:51","slug":"moret-prendergast-segismundo-500-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/moret-prendergast-segismundo-500-eu\/","title":{"rendered":"MORET PRENDERGAST, Segismundo (C\u00e1diz, 1838ko ekainaren 2a &#8211; Madril, 1913ko urtarrilaren 28a)."},"content":{"rendered":"<p>Segismundo Moret Prendergast Cadizen jaio zen 1838an,<br \/>\nfamilia aberats batean. Politikari, abokatu eta idazle ospetsua izan zen. Haren<br \/>\naita Lorenzo Moret Quintana burokrata liberala izan zen, ogasun publikoarekin<br \/>\nlotutako eginkizunetan aritu zena. Haren ama, Aurora Prendergast Gordon,<br \/>\njatorriz eskoziarra zen eta Victoria de las Cunasko markesaren arreba<br \/>\n(1881etik 1883ra Kubako gobernadore izandakoa). Amak hezi zuen semea eredu<br \/>\npolitiko eta sozial anglosaxoian.<\/p>\n<p>Cadizen jaio bazen ere, laster lekualdatu zen, gurasoekin,<br \/>\nlehenik Geta- fera eta ondoren Madrilera. Han hasi zituen ikasketak, hasiera<br \/>\nbatean aita eskolapioen ikastetxean, eta ondoren, Unibertsitate Zentralean, non<br \/>\nZuzenbide eta Administrazio gradua lortu zuen. 1859an Ekonomia Politikoaren<br \/>\nkatedrako irakasle laguntzailea izan zen, eta hurrengo urtean Ogasun Instituzioen katedrakoa. 1861ean doktoregoa lortu zuen Zuzenbide Administratiboan.<br \/>\n1863an, oposizio bidez, Ogasun Publikoaren Instituzioen katedra lortu zuen,<br \/>\nbaina 1875an utzi egin zuen, bi eszedentzia hartu ondoren, lehena Gobernu<br \/>\nMinisterioko idazkari izendatu zutelako, eta bigarrena Espainiaren Ministro<br \/>\nahalguztiduna Londresen izendatu zutelako. <span>1882an unibertsitatera itzuli zen, lehen zuen maila berean,<br \/>\nAdministrazioko Goi Mailako Ikasketen katedran.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p>1861ean Maria Berueterekin ezkondu zen, bere lehengusu<br \/>\npropioarekin, eta zortzi seme-alaba izan zituzten. Ezkontzak onura handiak<br \/>\nekarri zizkion, bai ekonomikoak, bai sozialak, bere familia politikoa ospe<br \/>\nhandikoa zelako. Haren aitaginarreba, Aureliano Beruete, Ogasun Ministerioko<br \/>\natalburu izan zen, Nekazaritza, Industria eta Merkataritzako Ohiko<br \/>\nKontseilaria, eta biziarteko senataria ere bai.<\/p>\n<p>Arlo politikoan, Moret diputatu hautatu zuten Almad\u00e9n<br \/>\nhiritik, 1863an; 1868an Zinbrioen taldean sartu zen. Errepublikanismotik<br \/>\naldendutako demokrata talde bat zen. Diputatu izan zen Ciudad Realetik, eta<br \/>\nBatzorde Konstituzionaleko idazkari 1869an; Gobernu Ministerioko idazkari<br \/>\nizendatu zuten 1870ean, eta ondoren, Itsasoz haraindiko Ministeriora igaro zen.<br \/>\nHan eza- guna izan zen zenbait lege xedatu zituelako, besteak beste, Puerto<br \/>\nRicoko <i>\u2018Ley Municipal y Provincial\u2019<\/i> delakoa, edo <i>\u2018Ley Preparatoria de la Abolici\u00f3n<br \/>\nde la esclavitud\u2019<\/i> legea. Urte hartan berean alde egin zuen Itsasoz<br \/>\nharaindiko Ministeriotik Ogasun Ministeriora sartzeko, 1871ra arte. Urte<br \/>\nhartan, Unionisten aldetik ustelkeria salaketa batzuk jasan ondoren, kargua<br \/>\nutzi zuen. 1872an esleitu zioten Londresko legazioa, eta 1873ra arte egon zen<br \/>\nhan, hau da, Lehenengo Errepublika aldarrikatu zen arte.\u00a0<\/p>\n<p>Horren ondoren, talde demokrata monarkiko bat sortu zuen,<br \/>\nAlfon- tso XII.aren monarkiaren aldekoen ezkerrera kokatu zena; 1883an kabinete bat eratu zuen, Ezker Dinastikoarekin batera, Posada Herrera buru izan<br \/>\nzuena, non Gobernu Ministerioaren ardura eraman zuen. Erreforma Sozialen<br \/>\nBatzordea sortu zuen, alegia, Erreforma Sozialen Institutuaren aurreko erakundea, eta XX. mendeko legedi sozialaren sustatzailea. Estatu ministroa izan<br \/>\nzen 1885etik 1888ra, eta Gobernu ministroa 1889an. Asoziazioen Legea onetsi<br \/>\nzuen 1887an, Epaimahaiaren Legea 1888an, eta Sufragio Unibertsala 1890an.<br \/>\nSustapen ministroa izan zen 1892an, Estatu ministroa 1893an, Itsasoz haraindiko ministroa 1897an; berriro ere Gobernu ministroa, 1901eko martxotik<br \/>\n1902ko abendura; zortzi hilabetez Kongresuko buru izan zen; XX. mendearen<br \/>\nhasieran, bere gain hartu zuen, lehenengo aldiz, Gobernu burutza, 1906ra arte;<br \/>\nberari egozten zaio Jurisdikzioen Legea, botereak bereiztearen aurkakoa; 1909ko<br \/>\nurrian, matxinada marokoarraren ondoren eta Maurak alde egin ondoren, boterea<br \/>\nbere gain hartu zuen 1909ko otsailera arte. Eta 1912an berriro ere Kongresuko<br \/>\nburu izan zen.<\/p>\n<p>Segismundo Moreten figura agerikoa izan zen beste hainbat<br \/>\narlotan ere: Academia Matritense de Jurisprudencia y Legislaci\u00f3n delakoaren<br \/>\nburu izan zen 1870ean, Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademiako kide<br \/>\nizan zen, Madrilgo Ateneo Zientifiko eta Literarioko buru izan zen hiru aldiz<br \/>\n(1884- 1886, 1894-1897 eta 1899-1913); Irakaskuntzen Instituzio Librekoa<br \/>\n1881etik 1913ra, eta Geografia Elkarteko buru izan zen. Gainera, Sociedad<br \/>\nGeneral de Fosfatos de C\u00e1ceres, Compa\u00f1\u00eda del Ferrocarril Central de Arag\u00f3n eta<br \/>\nBanco General de Madrid erakundeetako buru izan zen.<\/p>\n<p>Haren ibilbide zabalak ikerketa ere barne hartu zuen,<br \/>\nhainbat hitzaldi eman baitzituen, Ateneoan eta Academia Matritense de<br \/>\nJurisprudencia y Legislaci\u00f3n delakoan.<\/p>\n<p>Euskal Herriko lurraldeekiko duen lotura La familia foral y<br \/>\nla familia cas- tellana lanaren argitalpenean oinarritzen da. Academia<br \/>\nMatritense de Jurisprudencia y Legislaci\u00f3n delakoak saritutako memoria bat<br \/>\nzen, Luis Silvelarekin batera idatzi zuena. Lan hartan egileek aztertu zuten<br \/>\nNafarroako eta euskal lurraldeetako foru-zuzenbidean familiak zuen tratamendua,<br \/>\nbaina Kataluniako eta Aragoiko zuzenbidean ere bai. Zuzenbide orokorraren eta<br \/>\nforu-zuzenbidearen arteko bizikidetza zaila planteatu zuten, esanez Gaztelako<br \/>\nzuzenbidea etengabe inposatu zitzaiela foru-lurraldeei, eta horrek haren aurkako jarrera sutsua piztu zuela, beren zuzenbide propioa defendatzeko. Moreten eta Silvelaren iritziz, bi zuzenbideen arteko bizikidetza oinarritu behar<br \/>\nzen foru-zuzenbidearekiko errespetuan, familia-tradizio batzuk bermatzen zituelako, Gaztelako zuzenbideak gorde ez zituenak. Horregatik, eskatzen zuten<br \/>\nez aldarrikatzeko Gaztelako zuzenbidearen erabateko garaipena, eta horren ordez, zuzenbide bakoitzari bere lekua emateko<br \/>\nantolamendu juridikoan.<\/p>\n<p>XX. mendearen hasieran, Alderdi Liberalaren buru zelarik,<br \/>\nToki Administrazioaren Erreforma Proiektuaren aurka azaldu zen, Euskal<br \/>\nHerriko eta Katalu- niako abertzaleen asmoak errefusatuz, atzerakoi eta<br \/>\nherrialdearen batasunaren nahasgarritzat jotzen baitzituen.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Segismundo Moret Prendergast Cadizen jaio zen 1838an, familia aberats batean. Politikari, abokatu eta idazle ospetsua izan zen. Haren aita Lorenzo Moret Quintana burokrata liberala izan zen, ogasun publikoarekin lotutako eginkizunetan aritu zena. Haren ama, Aurora Prendergast Gordon, jatorriz eskoziarra zen eta Victoria de las Cunasko markesaren arreba (1881etik 1883ra Kubako gobernadore izandakoa). Amak hezi zuen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[327],"class_list":["post-3371","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>MORET PRENDERGAST, Segismundo (C\u00e1diz, 1838ko ekainaren 2a - Madril, 1913ko urtarrilaren 28a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/moret-prendergast-segismundo-500-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"MORET PRENDERGAST, Segismundo (C\u00e1diz, 1838ko ekainaren 2a - Madril, 1913ko urtarrilaren 28a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Segismundo Moret Prendergast Cadizen jaio zen 1838an, familia aberats batean. Politikari, abokatu eta idazle ospetsua izan zen. Haren aita Lorenzo Moret Quintana burokrata liberala izan zen, ogasun publikoarekin lotutako eginkizunetan aritu zena. Haren ama, Aurora Prendergast Gordon, jatorriz eskoziarra zen eta Victoria de las Cunasko markesaren arreba (1881etik 1883ra Kubako gobernadore izandakoa). Amak hezi zuen [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/moret-prendergast-segismundo-500-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/moret-prendergast-segismundo-500-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/moret-prendergast-segismundo-500-eu\\\/\",\"name\":\"MORET PRENDERGAST, Segismundo (C\u00e1diz, 1838ko ekainaren 2a - Madril, 1913ko urtarrilaren 28a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T09:47:51+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/moret-prendergast-segismundo-500-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/moret-prendergast-segismundo-500-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/moret-prendergast-segismundo-500-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"MORET PRENDERGAST, Segismundo (C\u00e1diz, 1838ko ekainaren 2a &#8211; Madril, 1913ko urtarrilaren 28a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"MORET PRENDERGAST, Segismundo (C\u00e1diz, 1838ko ekainaren 2a - Madril, 1913ko urtarrilaren 28a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/moret-prendergast-segismundo-500-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"MORET PRENDERGAST, Segismundo (C\u00e1diz, 1838ko ekainaren 2a - Madril, 1913ko urtarrilaren 28a). - Iura Vasconiae","og_description":"Segismundo Moret Prendergast Cadizen jaio zen 1838an, familia aberats batean. Politikari, abokatu eta idazle ospetsua izan zen. Haren aita Lorenzo Moret Quintana burokrata liberala izan zen, ogasun publikoarekin lotutako eginkizunetan aritu zena. Haren ama, Aurora Prendergast Gordon, jatorriz eskoziarra zen eta Victoria de las Cunasko markesaren arreba (1881etik 1883ra Kubako gobernadore izandakoa). Amak hezi zuen [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/moret-prendergast-segismundo-500-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/moret-prendergast-segismundo-500-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/moret-prendergast-segismundo-500-eu\/","name":"MORET PRENDERGAST, Segismundo (C\u00e1diz, 1838ko ekainaren 2a - Madril, 1913ko urtarrilaren 28a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T09:47:51+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/moret-prendergast-segismundo-500-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/moret-prendergast-segismundo-500-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/moret-prendergast-segismundo-500-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"MORET PRENDERGAST, Segismundo (C\u00e1diz, 1838ko ekainaren 2a &#8211; Madril, 1913ko urtarrilaren 28a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3371","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3371\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3371"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3371"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}