{"id":3363,"date":"2023-02-10T10:44:28","date_gmt":"2023-02-10T09:44:28","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/martinez-marina-francisco-496-eu\/"},"modified":"2023-02-10T10:44:28","modified_gmt":"2023-02-10T09:44:28","slug":"martinez-marina-francisco-496-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-marina-francisco-496-eu\/","title":{"rendered":"MARTINEZ MARINA, Francisco (Oviedo, Asturias, 1754ko maiatzaren 10a -Zaragoza, 1833ko uztailaren 25a)."},"content":{"rendered":"<p>Baliabide gutxiko familia batean jaio bazen ere, ikasteko<br \/>\naukera izan zuen, jesuitek Oviedon zuten San Matias ikastetxean. 1769an<br \/>\nUnibertsitate Literarioan sartu zen eta 1772an batxiler gradua lortu zuen<br \/>\nArteetan. Teologiako batxilergoa Toledon lortu zuen, eta 1777an apaiz<br \/>\nordenatu zen. Plasenciako katedraleko kalonjetza magistralerako oposiziora<br \/>\naurkeztu zen, eta San Ildefonso ikastetxeko errektore bihurtu zen, hango<br \/>\nbekaduna izan ondoren. 1780an aurkeztu zen Avilako katedraleko kalonje<br \/>\nirakurle oposiziora, eta 1781ean bihurtu zen Madrilgo San Isidro errege elizako<br \/>\nkaperau. Horrek erraztu zion gortearen gizarte-eremurako sarbidea, eta hainbat<br \/>\neginkizun eskuratzea hor, esaterako, literatura lanak eta paper aldizkariak<br \/>\naztertzea eta zentsuratzea, edo elizaren eremuetako katedrak eskuratzeko<br \/>\noposizioetako epaile izatea.<\/p>\n<p>Laguntzaile zuen bere espezializazioaren esparruan ongi<br \/>\nkokatutako beste asturiar bat, Pedro Rodriguez Campomanes, orduan Historiako<br \/>\nErrege Akademiaren buru zena. Han sartu zen 1786an, eta sendo ezarri zen,<br \/>\nlehenengo enkargua hartu zuen arte, antzinatasun hispaniar-hebrearrak ikasteko.<br \/>\nUne haietatik nabarmendu zen haren kritikarako joera, une hartako giro<br \/>\nintelektualarekin guztiz bat zetorrena, giro hartan garatu baitzituen bere<br \/>\nbizitza, ikasketak eta lana. Hari jarraikiz, errotik berraztertu behar zituen,<br \/>\narrazoiaren ikus- pegitik, oro har tradizioan oinarrituta onartzen ziren<br \/>\njakintzak. Osagai ilustratu horrekin batera erakusten zuen tradizioarekiko<br \/>\nerrespetua, eta horren azken emaitza izan zen Espainian ezaugarri bereziak<br \/>\nzituen liberalismo bat eratzea. Aldarte horrek eraman zuen bere garaiko<br \/>\nMadrilgo gailur intelektualera: Espainiako Errege Akademian sartu zen<br \/>\n1800ean, eta Historiako Akademiako zuzendari aukeratu zuten. Kargua bete zuen<br \/>\n1801etik 1804ra bitartean, eta ondoren 1816tik aurrera. 1818an Bartzelonako<br \/>\nLetra Onen Errege Akademiako kide izendatu zuten, eta 1822an ohorezko doktore<br \/>\nOviedoko Unibertsitatetik.<\/p>\n<p>Testuinguru hartan, boterearen definizioak eta haren<br \/>\negikaritzak eragiten zuten kezkak atzera begiratzea ekarri zuen, eta XIX.<br \/>\nmendearen hasierako korporazio eruditoak, batez ere Martinez Marina bera buru<br \/>\nzuena, hasi ziren arretaz begiratzen penintsulako kode zaharrei, esaterako<br \/>\nZazpi Partiden kodeari. Haren hitzaurreko azterlana asturiarrak prestatu<br \/>\nzuen, hasiera emanez zuzenbide espainiarraren historiari eta, Jose Antonio<br \/>\nMaravallek seinalatzen zuenez, are pentsamendu politikoaren historiari ere. Hala<br \/>\nere, hitzaurreko azterlan hori, azkenean, bereiztuta argitaratu zuen, <i>Ensayo<br \/>\nhist\u00f3rico-cr\u00edtico sobre la antigua legislaci\u00f3n y cuerpos legales de los Reinos<br \/>\nde Le\u00f3n y Castilla <\/i>(1808) izenburupean. Horren atzean zegoen ideia zen legezko<br \/>\nordena berres- kuratzeko modu bakarra, hala egin behar baldin bazen, \u00abantzinako<br \/>\ninstituzio eta ohituretara\u00bb begiratzea zela, eta beraz, funtsezkoa zela haiek<br \/>\nikertzea eta ongi ezagutzea.<\/p>\n<p>Independentzia gerraren garaian, Martinez Marinak jarrera<br \/>\nanbiguoa erakutsi zuen, bonapartetarren instituzioetan parte hartuz baina,<br \/>\naldi berean, ja- rrera abertzalea agertuz, ongi islatzen zena haren lan<br \/>\nnagusian, 1813ko Teor\u00eda de las Cortes lanean, alegia. Harekin, bere garaia lotu<br \/>\nnahi zuen, eta batez ere, Cadizko konstituzio sortu berria (Marinaren eragin<br \/>\nhandia jaso zuena), Erdi Aroko legediarekin, batik bat Gaztela eta<br \/>\nLeongoarekin. Erdi Aroko arau horien sorreran pentsaera gotiko sakona ikusten<br \/>\nzuen, eta Espainiako monarkian ere bai, bere Discurso sobre el origen de la<br \/>\nmonarqu\u00eda lanean esaten zue- nez, \u00abhan aurkituko baitugu penintsulan, aldi<br \/>\nberean edo elkarren segidan, eratu, hazi eta loratu ziren estatu eta erresuma<br \/>\ndesberdinen konstituzioaren eta sistema politikoaren oinarriak eta ordena<br \/>\nsozialaren haziak\u00bb. Arau horiek izanen ziren 1812ko konstituzioa eraikitzeko<br \/>\noinarri behinenak. Sortzear zegoen erregimen berriaren lege-oinarria<br \/>\nnazionalizatzen zuen, eta haren guz- tizko ordezkaritza eta izaera nazionala<br \/>\nlegitimatzen zituen. Horrenbestez, Cadizko gorteen funtzioari jatorri<br \/>\nfrantsesa eta iraultzailea egozten zien kritika saihesten zuen. Azken finean,<br \/>\n\u00abantzinako eraikin politikoaren hondakin eta aztarna horietan ezagutu ahal<br \/>\nizanen du nazioak iraganean zer izan zen eta aurrerantzean zer izan behar duen,<br \/>\neta hortik hartuko du baliagarri eta kome- nigarri dena, eta kaltegarri dena<br \/>\nerrefusatu\u00bb.<\/p>\n<p>Egileak antzinako lege bisigodoen eta gaurkotasunaren artean<br \/>\neratzen zuen prozesu historikoan garai gorenak ikusten ahal ziren, adibidez<br \/>\nErdi Aroa. Deigarria da, izan ere, halako hurbiltasunez aipatzea Ilustrazioak<br \/>\nin- darrez errefusatu zuen garai bat, erromantizismora hurbilarazten zuena. Garai makurragoak ere baziren, esaterako, erromatarren garaia edo urrezko mendea.<br \/>\nIritzi horiek, eta legediaren inguruan adierazten zituen beste hainbeste, ez<br \/>\nziren oso ohikoak une hartan, eta bi lan horiek Inkisizioaren Auzitegira<br \/>\neraman zituzten salaketak jaso zituen, baina Martinez Marinak ez zion eskumenik<br \/>\nonartzen auzitegi hari, dogma auziak ez zirelako haiek, iritzi zientifikoaren<br \/>\ningurukoak baizik. Beste salaketa bat ere jaso zuen, Nov\u00edsima Recopilaci\u00f3n lanari<br \/>\negin zizkion kritikengatik. Bi kasuetan ere idazki bana argitaratuz erantzun<br \/>\nzuen: lehenengo kasuan, <i>Defensa del doctor Don Francisco Mart\u00ednez Marina contra<br \/>\nlas censuras dadas por el tribunal de la Inquisici\u00f3n a sus dos obras Teor\u00eda de<br \/>\nlas C\u00f3rtes y el Ensayo hist\u00f3rico-cr\u00edtico sobre la antigua legislaci\u00f3n de Espa\u00f1a<\/i><br \/>\n(1861), eta bigarrenean berriz, <i>Juicio cr\u00edtico de la Nov\u00edsima Recopilaci\u00f3n<\/i><br \/>\n(1820). 1818an, Fernando VII.ak San Isidroren Kabildoa ezabatu zuen,<br \/>\neta hango kideak beste postu batzuetara lekualdatu zituen. Martinez Marinak<br \/>\nLleidako katedraleko kalonjetza bat lortu zuen, eta 1819ko apirilean iritsi zen<br \/>\nhara. Han idatzi zuen <i>Historia civil y eclesi\u00e1stica de L\u00e9rida <\/i>lana,<br \/>\nbaina ez zuen argitaratu. Proskripzio hori luzatu zen Hirurteko liberala deitu<br \/>\nizan dena 1820an iritsi arte. Hark birgaitu zuen Martinez Marina, eta<br \/>\nGorteetara eraman zuen, Asturiasko diputatu gisa. Horrek berriro ere Madrilera<br \/>\neraman zuen, eta gainbegiratze eta aholkularitza lanak egin zituen han, tribuna<br \/>\nparlamentarioan ia batere aritu ez zen bitartean. Nolanahi ere, eta publikoan<br \/>\ngutxi agertzen bazen ere, 1823an ab- solutismoa berriro itzuli zenean,<br \/>\nerrepresaliak jasan zituen, guztien gainetik Zaragozako erbestea. Han, lan<br \/>\nintelektualean sartu zen buru-belarri, eta <i>Principios naturales de la Moral, de<br \/>\nla Pol\u00edtica y de la Legislaci\u00f3n<\/i>, lana idatzi zuen, handik hamarkada batzuetara<br \/>\nargitaratuko zena. Beste lan bat ere idatzi zuen, 1832an <i>Historia de la vida de<br \/>\nNuestro Se\u00f1or Jesucristo y de la doctrina y moral cristiana<\/i> izenekoa, 1832an<br \/>\nargitaratu zuena. Handik hilabete gutxira hil zen. Zaragozan lurperatu zuten,<br \/>\nia batere osperik gabe. Haren aztarna guztiz galtzeko arriskuan egon zen<br \/>\nmende haren amaieran, baina Antonio Canovas del Castilloren esku-hartzeak<br \/>\neragotzi zuen. Zenbait proiektu izan ziren haren gorpuzkinak Asturiasera<br \/>\neramateko, baina 2022ra arte ez zen gauzatu, gorpuzkinak berriro ere aurkitu<br \/>\nondoren. Egile eztabaidatua izan zen, herraz erasana eta grinaz defendatua,<br \/>\njarrera epelik onartzen ez zuen garai baten isla bete-betea.<\/p>\n<p>Onartzen zuen udalek boterearen zati bat beren esku izan<br \/>\nbehar zutela, baina ia ez zituen probintziak edo erregioak aipatzen. Horri<br \/>\neransten bazaio haren ikuspegi liberal eta zentralista, edo gutxienez,<br \/>\nGaztelaren aldekoa, begien bistakoa da foru-sistemen aipamenak gutxi izan<br \/>\nzirela, eta Erdi Aroko zuzenbide publikoaren aztarna horiek guztiz osagarriak<br \/>\nzirela haren irudiko, alegia, eguneratu beharreko atal bat, iraganetik<br \/>\niritsitako arauak egokitzeko garai berriaren beharretara. Alderdi horretan bat<br \/>\negin zuen Jose Maria Zuaznavarrekin, eta bere bultzada ere adierazi zion,<br \/>\nNafarroako legediari buruzko saiakera bat idatz zezan (1820-1821 eta<br \/>\n1827-1829), non foruak errefusatzen zituen. Ez ziren ados jarri, ordea,<br \/>\nerregimenari buruzko jarreran, Martinez Marinaren iritziz monarkia liberal<br \/>\nparlamentarioa izan behar zuelako, eta Zuznavarren iritzirako, berriz,<br \/>\ngobernu absolutista bat. Adibidez, Discurso sobre el or\u00edgen de la monarqu\u00eda<br \/>\nlanean musulmanen aurkako borrokaren hasierari buruz ari zela, penaz hartzen<br \/>\nzuen ahaztu izana \u00abmonarkia espainiarraren oinarrizko lege hura, erresuma bat<br \/>\neta banaezina izan behar duelakoa. Lege hori politikaren ikusmolde<br \/>\nosasungarrienak eta jakintsuenak emana da, eta haren arabera, espainiarrek<br \/>\nberen indar guztiak batu behar zituzten helburu bat eta bera lortzeko, botere<br \/>\nzentro komun eta bakarra ezarriz, eta agintaritza bakarra, eragiketa guztiak<br \/>\nbideratuko zituena\u00bb. Batasun hori Gaztelaren inguruan bildu zen, eta Erdi<br \/>\nAroaren amaiera arte ez zen burutu, Errege-erregina Katolikoekin, \u00abhaien<br \/>\naintzaz eraman baitzuten monarkia espainiarra bere osperik eta handitasunik<br \/>\ngorenera\u00bb. Prozesu horretan, eginkizun garrantzitsua izan zuten gorteek, botere<br \/>\nmonarkikoaren osagai moderatzaile gisa: \u00abGorteei zor zaizkie \u2014zioen testu<br \/>\nhartan\u2014 ontasun guztia, es- tatuaren kontserbazioa, monarkiaren existentzia<br \/>\npolitikoa, eta independentzia eta askatasun nazionala\u00bb. Hortik kanpora,<br \/>\ngainerako guztiak kaosa irudika- tzen zuen, izan ere, hala ikusten zituen berak<br \/>\n1808ko inbasio frantsesaren garaiko batzorde probintzialak eta gorenak. Ez da<br \/>\nharritzekoa, beraz, foraltasunari buruz hark zuen iritzia ez izatea oso ona, eta horren<br \/>\nadierazle ona da haren parte-hartzea <i>Diccionario geogr\u00e1fico-hist\u00f3rico de Espa\u00f1a<\/i><br \/>\n(1802) argitalpenean. Haren lehenengo liburukia euskal herrialdeei eta<br \/>\nNafarroari eskaini zitzaien, eta aditu anitzen iritziz, bizirik irauten zuten<br \/>\nforu-sistemen aurkako erasoa zen. Hartan idatzi zuen Martinez Marinak Arabari<br \/>\neskainitako atala. Ukatzen zituen zenbait kontakizun eta zenbait<br \/>\nhistorialariren ideiak, haren iritziz, inoiz izan ez zen iragan bat asmatu zutelako.<br \/>\nHorregatik saiatu zen eraisten Arabaren jatorrizko independentziaren mitoa,<br \/>\nhainbat aldiz aita Moreten esanak ukatuz. Esaterako, haren esanetan,<br \/>\n\u00abGaztelako eta Nafarroako errege-erreginek subiranotasunaren funtzio guztiak<br \/>\negikaritu zituzten Araban, beren menpeko gainerako probintzietan bezala\u00bb.<br \/>\nMusulmanen aurkako hasierako borroketatik ere, Araba errege asturiarren menpe<br \/>\negon zen, eta ondoren Gaztelako kondeen menpe. Horrek ekartzen zuen batasuna<br \/>\nmaila guztietan, edozein berezitasun alde batera utzita, izan ere, Martinez<br \/>\nMarinak etengabe ekiten zion berezitasunen aurka, haren iritziz \u00abbateraezina<br \/>\nbaita arabarren ideia irudimentsuekin, haien esanetan, beren antzinako<br \/>\nkaparetasuna eta independentzia jarraitua ez baitziren aldatu 1332ra arte, eta<br \/>\nesan ohi dutenaren arabera, ez dira inoiz konkistatuak izan\u00bb. Hori guztia<br \/>\nsinestezina zitzaion, eta hala erakusten zuen etengabe aipatuz Erdi Aroko<br \/>\nkodizeak eta agiriak, haien bitartez erudizio zabala erakutsiz. Horregatik<br \/>\nguztiagatik, baieztatzen zuen ezen \u00abez Arabako lurraldea, ez haren jaun-andre<br \/>\nkapareak, ez eta Arria- gako kofradia ere, ez ziren izan inoiz ez libre, ez<br \/>\nindependente; ez zuten behin ere eskumenik izan beren kabuz hautatzeko, ez<br \/>\ngobernadorerik, ez buruzagi militarrik, ez justizia ministrorik ere,<br \/>\njurisdikzio zibila eta kriminala gauzatzeko; jurisdikzio hori berezia zen eta<br \/>\nesklusiboki zegokien konde eta erregearen merinoei, subiranoaren agintaritza<br \/>\ngorenaren menpe; eta probintziaren entrega boluntarioa, edo zehatzago esanda,<br \/>\nprobintzian zeuden jaurerrien entrega, erregearen menpeko bihurtzea izan zen,<br \/>\nez besterik\u00bb. Horren truk, Arabak jaso zituen hainbat emakida eta pribilegio,<br \/>\neta leial eta fidel erantzun zien Gaztelako errege-erreginei, hitz horiek<br \/>\nidatzi aurreko mendeetan zehar.<\/p>\n<p>Horrek guztiak erakusten du haren ikuspegi zentralizatzailea<br \/>\nGaztelaren inguruan, modu inplizituan Espainiarekin parekatzen baitzuen, eta<br \/>\nhori ikusita ulertzen da Gaztelaren esparrutik kanpoko aipamenik ez agertzea.<br \/>\nBatasun gotikoa lurralde horietan kontserbatu izanen zen, eta horrek beste<br \/>\nedo- zein aukera maila baxuago batean uzten zuen. Egiaz, Martinez Marinak bere<br \/>\n<i>Ensayo hist\u00f3rico-cr\u00edtico<\/i> lanean seinalatzen zuenez, \u00abLeongo eta Gaztelako<br \/>\nerresumetan, hala nola Katalunian, Aragoin eta Nafarroan ere, lege gotikoari<br \/>\njarraitu zitzaion, bere atal guztietan, Partidak argitaratu arte, eta Foru-juzguaren autoritatea kontserbatu zuten herrietan XV. mendera arte\u00bb. Foru izaeratik, beraz, oroitzapen bat besterik ez zen geratzen, eta hura gabe ere erraz<br \/>\nbizi zitekeen, kasua iritsita.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Baliabide gutxiko familia batean jaio bazen ere, ikasteko aukera izan zuen, jesuitek Oviedon zuten San Matias ikastetxean. 1769an Unibertsitate Literarioan sartu zen eta 1772an batxiler gradua lortu zuen Arteetan. Teologiako batxilergoa Toledon lortu zuen, eta 1777an apaiz ordenatu zen. Plasenciako katedraleko kalonjetza magistralerako oposiziora aurkeztu zen, eta San Ildefonso ikastetxeko errektore bihurtu zen, hango bekaduna [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[327],"class_list":["post-3363","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>MARTINEZ MARINA, Francisco (Oviedo, Asturias, 1754ko maiatzaren 10a -Zaragoza, 1833ko uztailaren 25a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-marina-francisco-496-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"MARTINEZ MARINA, Francisco (Oviedo, Asturias, 1754ko maiatzaren 10a -Zaragoza, 1833ko uztailaren 25a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Baliabide gutxiko familia batean jaio bazen ere, ikasteko aukera izan zuen, jesuitek Oviedon zuten San Matias ikastetxean. 1769an Unibertsitate Literarioan sartu zen eta 1772an batxiler gradua lortu zuen Arteetan. Teologiako batxilergoa Toledon lortu zuen, eta 1777an apaiz ordenatu zen. Plasenciako katedraleko kalonjetza magistralerako oposiziora aurkeztu zen, eta San Ildefonso ikastetxeko errektore bihurtu zen, hango bekaduna [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-marina-francisco-496-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/martinez-marina-francisco-496-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/martinez-marina-francisco-496-eu\\\/\",\"name\":\"MARTINEZ MARINA, Francisco (Oviedo, Asturias, 1754ko maiatzaren 10a -Zaragoza, 1833ko uztailaren 25a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T09:44:28+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/martinez-marina-francisco-496-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/martinez-marina-francisco-496-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/martinez-marina-francisco-496-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"MARTINEZ MARINA, Francisco (Oviedo, Asturias, 1754ko maiatzaren 10a -Zaragoza, 1833ko uztailaren 25a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"MARTINEZ MARINA, Francisco (Oviedo, Asturias, 1754ko maiatzaren 10a -Zaragoza, 1833ko uztailaren 25a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-marina-francisco-496-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"MARTINEZ MARINA, Francisco (Oviedo, Asturias, 1754ko maiatzaren 10a -Zaragoza, 1833ko uztailaren 25a). - Iura Vasconiae","og_description":"Baliabide gutxiko familia batean jaio bazen ere, ikasteko aukera izan zuen, jesuitek Oviedon zuten San Matias ikastetxean. 1769an Unibertsitate Literarioan sartu zen eta 1772an batxiler gradua lortu zuen Arteetan. Teologiako batxilergoa Toledon lortu zuen, eta 1777an apaiz ordenatu zen. Plasenciako katedraleko kalonjetza magistralerako oposiziora aurkeztu zen, eta San Ildefonso ikastetxeko errektore bihurtu zen, hango bekaduna [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-marina-francisco-496-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-marina-francisco-496-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-marina-francisco-496-eu\/","name":"MARTINEZ MARINA, Francisco (Oviedo, Asturias, 1754ko maiatzaren 10a -Zaragoza, 1833ko uztailaren 25a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T09:44:28+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-marina-francisco-496-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-marina-francisco-496-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/martinez-marina-francisco-496-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"MARTINEZ MARINA, Francisco (Oviedo, Asturias, 1754ko maiatzaren 10a -Zaragoza, 1833ko uztailaren 25a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3363","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3363\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3363"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3363"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}