{"id":3359,"date":"2023-02-10T10:42:58","date_gmt":"2023-02-10T09:42:58","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/mane-y-flaquer-juan-494-eu\/"},"modified":"2023-02-10T10:42:58","modified_gmt":"2023-02-10T09:42:58","slug":"mane-y-flaquer-juan-494-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mane-y-flaquer-juan-494-eu\/","title":{"rendered":"MA\u00d1E Y FLAQUER, Juan (Torredembarra, Tarragona, 1823 &#8211; Bartzelona, 1901)."},"content":{"rendered":"<p>Bere kazetari-ibilbidea El Genio, La Fe P\u00fablica, La<br \/>\nDiscusi\u00f3n, El \u00c1ngel Exterminador, El Barcino Musical, La Lira Espa\u00f1ola, El<br \/>\nLocomotor eta Bien P\u00fa- blico argitalpenetan hasi zuen. Diario de Barcelona<br \/>\nkazetan hasi zen lanean, eta hura zuzendu zuen 1865-1901 bitartean, Madrilgo La<br \/>\n\u00c9poca (1863) egunkarian gauza bera egin ondoren. Bartzelonako egunkaria<br \/>\nherrialdeko bigarren tiradarik handiena izatera eraman zuen, eta eskura jarri<br \/>\nzien komunikabideari eta haren zuzendariari eragin sozial eta politiko handiak<br \/>\nizateko aukera, burgesia liberal-kontserbadorearen ideologia eta jarrerak<br \/>\nadierazteko, \u00abkontserbatzea aurrera eginez\u00bb printzipioarekin, mugimendu<br \/>\nliberal aurrerazale eta langileei aurre eginez, bere independentziagatik<br \/>\nobsesionatua. Historiako Errege Akademiako kide (1879-1901), Bartzelonako Letra<br \/>\nOnen Akademiako kide (1852), Espainiako Geografia Errege Elkarteko kide (1876),<br \/>\nEspainiar Hizkuntzaren Errege Akademiako kide (1897) eta Bartzelonako<br \/>\nKazetarien Elkarteko ohorezko lehendakari (1889) izan zen.<\/p>\n<p>Prentsako artikulu ugariez gain, hainbat lan argitaratu<br \/>\nzituen burtsako jardueraren inguruan, eta defendatuz bere kontzepzio historia<br \/>\nzalea, organizista, erregionalista, liberala eta kontserbadorea,<br \/>\nerromantizismoarekin eta Savigny legelari alemaniarraren eskola historikoarekin<br \/>\nlotua, \u00abbelaunaldi foruzalea\u00bb (Vicens) deitu zenaren bidetik. Haren<br \/>\nlaguntzaile izan ziren, besteak beste, Duran i Bas eta Joan Maragall.<\/p>\n<p>Familia liberal batean jaio zen, aita Goardia Nazionaleko<br \/>\nkidea zela. Katalanismo kontserbadore, erregionalista, foruzale, probintzien<br \/>\naldeko eta deszentralizatzailea eraiki zuen, beste hainbat lagunekin batera,<br \/>\nLligaren karlismo-integrismo, federalismo, errepublikanismo eta<br \/>\nkatalanismoaren aurrean. El Correo Catal\u00e1n karlismoaren egunkari ofizialean<br \/>\nidatzitako artikuluetan eta lerro editorialean adierazi zuen karlismoaren<br \/>\nerrefusa, baina biek bat egin zuten antiklerikalismoan. Kubako gerraren garaian<br \/>\nMadrilgo prentsarekiko eztabaidak izan zituen, gobernuaren kudeaketa<br \/>\nkritikatu zuen eta autonomia erregimena eskatu zuen.<\/p>\n<p>Ideologiaz liberal-kontserbadorea izanik, integrismo<br \/>\nerlijiosoa eta politikoa errefusatu zituen, eta Malinasko (Belgika) 1863ko<br \/>\nKongresuan parte hartu zuen. Han, katoliko talde batek defendatu zuen erlijioa<br \/>\nharmonizatu behar zela askatasunarekin eta ordenarekin, Pio IX.a aita<br \/>\nsantuak liberalen akatsak salatuz plazaratutako Syllabus Errorum adierazpenari<br \/>\naurka eginez. Horrela, bere egin zuen Frantziako liberal katolikoen jarrera, <i>Le<br \/>\nCorrespondant de Montalambert<\/i> aldizkarian eta han argitaratutako XIX. mendeko<br \/>\nkatolikoen interesak foiletoian azaltzen zena, eta inspirazio-iturri gisa<br \/>\nerabili zuen bere linea editorialean \u00abKatolizismoaren eta Askatasunaren arteko<br \/>\naliantza\u00bb defendatuz. \u00abEliza aske bat Estatu aske batean\u00bb defendatu zuen, eta<br \/>\neliza askatzea botere zibilaren babesetik, azkenean tutela bihurtzen baita.<br \/>\nKongresuari buruz esan zuen hura izan zela \u00abkatolizismoaren panegirikoa eta<br \/>\naskatasunaren gorazarrea\u00bb, bera bezala \u00abliberalak zirenentzat familiaren tradizioz, izaeraz eta hezkuntzaz, eta katolikoak hezkuntzaz, esker onez eta sentimenduz\u00bb.<\/p>\n<p>Hirugarren Gerra Karlista (1872-1876) amaituta, foruen<br \/>\naurkako giroa areagotu zen, \u00abprobintzia salbuetsien pribilegioen aurka\u00bb,<br \/>\ngerrako urteetatik ere handituta heldu baitzen, Karlos VII.a erregegaiak<br \/>\nKataluniako herritarren aldetik jasotako laguntzagatik. Arrisku karlista<br \/>\namaituta, eta erregimen liberala finkatuta, haren ordena instituzionalaren<br \/>\noinarrizko printzipioetako bat ezarri zen: zentralismoa, printzipio politiko<br \/>\ngisa ulertuta, ezen ez espazio politiko eta juridiko homogeneo bat eraikitzeko,<br \/>\nnon zentro batek ziurtatuko lukeen boterearen eta administrazioaren batasuna.<br \/>\nEstatua nazioarekin, homogeneizazioarekin eta boterearen batasunarekin<br \/>\nidentifikatzeak nahitaez eskatzen zuen botere bakar eta zentral baten menpe<br \/>\nbatzea, uniformitate legegile, judizial eta administratibo batean<br \/>\noinarrituta. Kontzepzio hori errotik kontrajarria zegoen lurraldeen \u00abforuekin\u00bb,<br \/>\nonura ekartzen baitzieten posizio oneko klaseei. Probintzietako ordezkariak<br \/>\nbildu izan ziren Madrilen, Gobernuari eskatzeko foruen abolizioa, eta foruen<br \/>\naurkako prentsak foruak man- tentzearen aurkako kanpainak egin zituen.<\/p>\n<p>Foruen aurkako giroak Campionen haserrea piztu zuen, eta<br \/>\nbere errefusa adierazten hasi zen 1876ko maiatzaren 19an, Madrilgo La Paz<br \/>\naldizkarian<\/p>\n<p>\u00abForuak eta ideia liberala\u00bb izenburuarekin argitaratutako<br \/>\nartikulu batean. Horrekin hasitako kanpainaren ondorioz sortu zen Campionek<br \/>\nNafarroako foraltasunari buruz idatzi zuen lehenengo lan garrantzitsua:<br \/>\n<i>Consideraciones acerca de la cuesti\u00f3n foral y los carlistas en Navarra<\/i>, 1876ko<br \/>\nurte berean argitaratua. Han saiatu zen erakusten foruak bateragarriak zirela<br \/>\nprintzipio liberalekin, ideia karlisten aurkakoak zirela, liberal nafarrak<br \/>\nizan zirela foruak defendatu eta erregimen konstituziolanera egokitu zituztenak,<br \/>\nnafar herri li- beralak gerra karlisten ondorioak jasan behar izan ez zitzan.<br \/>\nHaren planteamenduak bat zetozen liberal nafarren argudioekin, Diputazioak<br \/>\nerakutsi zuenez, 1876ko legeak zabaldu zuen negoziazioan.<\/p>\n<p>Foruen aldeko jarrera, ordena liberalaren barruan,<br \/>\ntradizionalista, organizista, karlismoaren aurkakoa, integrismoaren aurkakoa,<br \/>\nzentralismoaren aurkakoa, parlamentarismoaren aurkakoa eta antifederalista,<br \/>\nMa\u00f1ek lideratu zuen Katalunian, eta haren aldeko agertu ziren, erregionalismo<br \/>\nkatalan kontserbadoretik, Romani, Collell, Rubio y Orts, Mila i Fontanals,<br \/>\nDuran i Bas, Morgades, Torras i Bages, etab. Ma\u00f1ek adierazi zuenez \u00abEl<br \/>\nregionalismo\u00bb lanean: \u00abprobintzialismoa sortu dugu espiritu kontserbadorean,<br \/>\neta hori da Erdi Aroko antolamendu kristau politiko-sozialaren defentsa,<br \/>\nerresistentzia, konkista iraultzailearen aurrean, Errenazimendu paganoak<br \/>\ngizarte europarraren aurka jaurti zuen korronte panteistari aurka egiteko\u00bb.<br \/>\nEskatu zuen \u00abgure jarduera eta gure jarrera aplikatzea, afera pribatuetan ez<br \/>\nezik, udalaren eta pro- bintziaren administrazioan ere, deszentralizazio<br \/>\nmailakatu batekin, estatu espainiarraren integritatearekin bateragarria\u00bb.<br \/>\nErregionalismoa \u00abherrien asmo zilegia\u00bb zen, \u00abzein beren gizartearen legeen<br \/>\narabera bizitzeko. Herri bakoitzak \u2014arraza bakoitzak\u2014 aurkitzen du, era guztietako zailtasunei<br \/>\naurka eginez, bere idiosinkrasia sozialaren, eta kasu askotan, bere<br \/>\nidiosinkrasia fisikoaren, adierazpidea den existentzia-modu baten formula. [\u2026]<br \/>\nHerrientzat funtsezkoa, esentziala da haien zuzenbide zibila, haren parte<br \/>\nbaitira herri horren azturak eta ohiturak. Horregatik, autonomia zibila<br \/>\nbateragarria da aurkaratzen ez zaion antolamendu politiko eta administratibo<br \/>\nororekin\u00bb. Almirall katalanaren federalismoa errefusatu zuen, haren iritziz,<br \/>\n\u00abgure instituzio eta ohitura tradizionalak errotik ezabatuko bailirateke, era<br \/>\nerradikalago batean [\u2026], eta aukeratu ahal izanen banu lepoa katalanez moztea<br \/>\nedo gaztelaniaz moztea, aitortuko dut azken aukera hori ez zaidala bestea<br \/>\nbezain higuingarria\u00bb.<\/p>\n<p><span>1876ko<br \/>\nuztailaren 21ean eman zen abolizio legea. Haren arabera egokitu ziren lurralde<br \/>\nhorietako foruak batasun konstituzionalera, 1839ko urriaren 25eko legeak<br \/>\naurreikusi zuena betez. Neurri inposatua izan zen, testuan argi azaltzen denez,<br \/>\nbere formulazioan eta aplikazio-eremuan oso desberdina, legean aurreikusitako<br \/>\nelkarrizketatik sortuko zen eredutik, alegia, Nafarroako foruak egokitzeko<br \/>\n1841eko Legea eratzeko erabili zen eredutik. Euskal Probintziak behartu<br \/>\nzituen zerbitzu militarra egitera, Estatuaren gastu orokorrei ekarpena egitera,<br \/>\neta \u00abEstatuaren Aurrekontu Orokorretan esleitzen zaizkien ekarpen, errenta eta<br \/>\nzerga, ohikoak eta ez-ohikoak\u00bb ordaintzera. Ezarri zituen\u00a0<\/span>\u00abEuskal<br \/>\nProbintzietako biztanleentzat ere, Monarkiaren Konstituzioak espai- niar<br \/>\nguztientzat ezartzen dituen betebeharrak\u00bb eta Gobernuari baimena eman zion<br \/>\nhaien foru-erregimena berritzeko \u00abtokian tokiko inguruabarrek eta esperientziak aholkatzen dituzten formazko aldaketak erantsiz\u00bb.<\/p>\n<p><span>Ma\u00f1ek<br \/>\nberreskurapena sustatu zuen, Gerra Karlistari amaiera emateko negoziazioetan<br \/>\nparte hartu zuenean, baina Canovasengandik aldendu zen, ez zegoelako ados<br \/>\n1876ko konstituzioarekin eta haren kultu-askatasunarekin, zentralizazioarekin<br \/>\neta truke-askatasunarekin, hark eragozten baitzuen burgesia katalanak eskatzen<br \/>\nzuen protekzionismoa. <\/span>Egoera horretan agertu zen katalan erregionalista<br \/>\nforuzaleen aldekotasuna, eta haien buru agertu zen Ma\u00f1e, aipatutako lanarekin<br \/>\neta artikuluekin. <i>El Oasis. Viaje al pa\u00eds de los fueros<\/i> lanean eta artikulu<br \/>\nugaritan defendatu zituen euskal lurraldeen eta Nafarroaren foruak, mugimendu<br \/>\nabolizionistaren aurka, hark zigortu nahi baitzituen, Gerra Karlistari emandako<br \/>\nlaguntzagatik. Euskal herria- ren bertuteak goretsi zituen hitz hauekin: \u00abherri<br \/>\nberezia da, gure senidea, baina munduari eskaintzen diona ikuskizun hezigarri<br \/>\nbat, alegia, orain dela sei mendetik hona armarik ez baitute hartzen, berain<br \/>\nerakundeen defentsarako izan ezean, Espainian, bitarte horretan, beti onenen<br \/>\nodola isurtzen de- larik, edozein erakunde berri eraisteko\u00bb. Aipatutako lana<br \/>\nfuntsean bidaia-liburu bat da, hiru tomotan idatzia, Nafarroa, Gipuzkoa-Araba<br \/>\neta Bizkaiari eskainiak. Lau lurraldeetako kulturako pertsonaia ospetsuen<br \/>\neskutik egindako ibilbidea deskribatzen du, haien geografia, historia, artea,<br \/>\nmonumentuak, kultura, etnografia, instituzioak, hizkuntza eta eskubidea<br \/>\nazalduz, zenbait irudi erantsita. Azken liburukian artikulu bat eskaini zien<br \/>\n\u00abIparragirreri eta Gernikako arbolari\u00bb.<\/p>\n<p>Gipuzkoako eta Bizkaiko \u00abforuen aita\u00bb izendatu zuten. Foruen<br \/>\nalde egindako eginahala eskertzeko, bi lurralde horien seme kuttuna izendatu<br \/>\nzuten eta Gernikako arbolaren kimu berri bat oparitu zioten.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bere kazetari-ibilbidea El Genio, La Fe P\u00fablica, La Discusi\u00f3n, El \u00c1ngel Exterminador, El Barcino Musical, La Lira Espa\u00f1ola, El Locomotor eta Bien P\u00fa- blico argitalpenetan hasi zuen. Diario de Barcelona kazetan hasi zen lanean, eta hura zuzendu zuen 1865-1901 bitartean, Madrilgo La \u00c9poca (1863) egunkarian gauza bera egin ondoren. Bartzelonako egunkaria herrialdeko bigarren tiradarik handiena [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[327],"class_list":["post-3359","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>MA\u00d1E Y FLAQUER, Juan (Torredembarra, Tarragona, 1823 - Bartzelona, 1901). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mane-y-flaquer-juan-494-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"MA\u00d1E Y FLAQUER, Juan (Torredembarra, Tarragona, 1823 - Bartzelona, 1901). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Bere kazetari-ibilbidea El Genio, La Fe P\u00fablica, La Discusi\u00f3n, El \u00c1ngel Exterminador, El Barcino Musical, La Lira Espa\u00f1ola, El Locomotor eta Bien P\u00fa- blico argitalpenetan hasi zuen. Diario de Barcelona kazetan hasi zen lanean, eta hura zuzendu zuen 1865-1901 bitartean, Madrilgo La \u00c9poca (1863) egunkarian gauza bera egin ondoren. Bartzelonako egunkaria herrialdeko bigarren tiradarik handiena [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mane-y-flaquer-juan-494-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mane-y-flaquer-juan-494-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mane-y-flaquer-juan-494-eu\\\/\",\"name\":\"MA\u00d1E Y FLAQUER, Juan (Torredembarra, Tarragona, 1823 - Bartzelona, 1901). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T09:42:58+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mane-y-flaquer-juan-494-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mane-y-flaquer-juan-494-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mane-y-flaquer-juan-494-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"MA\u00d1E Y FLAQUER, Juan (Torredembarra, Tarragona, 1823 &#8211; Bartzelona, 1901).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"MA\u00d1E Y FLAQUER, Juan (Torredembarra, Tarragona, 1823 - Bartzelona, 1901). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mane-y-flaquer-juan-494-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"MA\u00d1E Y FLAQUER, Juan (Torredembarra, Tarragona, 1823 - Bartzelona, 1901). - Iura Vasconiae","og_description":"Bere kazetari-ibilbidea El Genio, La Fe P\u00fablica, La Discusi\u00f3n, El \u00c1ngel Exterminador, El Barcino Musical, La Lira Espa\u00f1ola, El Locomotor eta Bien P\u00fa- blico argitalpenetan hasi zuen. Diario de Barcelona kazetan hasi zen lanean, eta hura zuzendu zuen 1865-1901 bitartean, Madrilgo La \u00c9poca (1863) egunkarian gauza bera egin ondoren. Bartzelonako egunkaria herrialdeko bigarren tiradarik handiena [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mane-y-flaquer-juan-494-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mane-y-flaquer-juan-494-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mane-y-flaquer-juan-494-eu\/","name":"MA\u00d1E Y FLAQUER, Juan (Torredembarra, Tarragona, 1823 - Bartzelona, 1901). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T09:42:58+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mane-y-flaquer-juan-494-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mane-y-flaquer-juan-494-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mane-y-flaquer-juan-494-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"MA\u00d1E Y FLAQUER, Juan (Torredembarra, Tarragona, 1823 &#8211; Bartzelona, 1901)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3359","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3359\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3359"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3359"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}