{"id":3355,"date":"2023-02-10T10:35:45","date_gmt":"2023-02-10T09:35:45","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/llorente-juan-antonio-492-eu\/"},"modified":"2023-02-10T10:35:45","modified_gmt":"2023-02-10T09:35:45","slug":"llorente-juan-antonio-492-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/llorente-juan-antonio-492-eu\/","title":{"rendered":"LLORENTE, Juan Antonio (Rinc\u00f3n de Soto, Errioxa, 1756ko martxoaren 30a &#8211; Madril, 1823ko otsailaren 7a)."},"content":{"rendered":"<p>Ez dakigu ia deus Juan Antonio Llorenteren haurtzaro eta<br \/>\nnerabezaroari buruz. 20 urte zituela, Llorente graduatua zen Zuzenbide<br \/>\nErromatar eta Kanonikoan Zaragozako Unibertsitatean; handik hiru urtera<br \/>\napaizgoan sartu zen eta hurrengo urtean, 1825ean, Zuzenbide Kanonikoko doktore<br \/>\ngradua lortu zuen. 26 urte zituen fiskal eklesiastiko nagusi, probisore eta<br \/>\nCalahorrako diozesiko bikario nagusi izendatu zutenean. Gogoratu behar da<br \/>\ngarai hartan elizbarruti horrek bere baitan hartzen zituela Bizkaiko<br \/>\nJaurerria eta Arabako Hermandadea. Zazpi urtez Arabatik eta Bizkaitik, alegia,<br \/>\nelizbarrutiko euskal eremutik, etorritako dokumentazioa erabili izanak eta<br \/>\nurte horietan bete zituen kargu garrantzitsuek eskura jarri zizkioten<br \/>\nkontaktuek, gehi bere kontaktu pertsonalek, noski, eremu horietako elizaren<br \/>\narazoak, eta bestelakoak ere, gertutik ezagutzeko aukera eman izanen zioten.<\/p>\n<p>Llorenteren bizitzak bira eman zuen 1789an Gorteko<br \/>\nInkisizioko idazkari nagusi izendatu zutenean. Horrekin batera, erregek<br \/>\nizendatutako kalonjetza bat eman zioten Calahorran, uste izatekoa denez, in<br \/>\nabsentia betetzekoa, eta horiez gain, zentsore enplegua. Ofizio Santua<br \/>\neraberritzeko plan bat egin izanak zoritxarra ekarri zion, izan ere, 1801ean<br \/>\natxilotu zuten, eta kargu guztiak kendu zizkioten. Haren zortea aldatu zen<br \/>\n1805ean Madrilera deitu zutenean, <i>Noticias hist\u00f3ricas de las Provincias<br \/>\nVascongadas<\/i> lana egin zezan. Uste zabalduenaren arabera, enkargua loturik<br \/>\ndago hurrengo urtean Toledoko katedraleko maestreescuela izendatzearen<br \/>\nprebendarekin eta Karlos III.aren gurutzea ematearekin.<\/p>\n<p>Borboitarren ordez napoleondarrak ezarri izanak beste<br \/>\naldaketa handi bat eragin zuen Llorenteren bizitzan. Despotismo ilustratuaren<br \/>\nhurbileko pertsonalitatea izanik, Jose Bonaparte I.arengandik lortu zuen<br \/>\nEstatu kontseilari eta Gurutzada Santuaren komisario nagusi karguak ematea.<br \/>\nDenbora aprobetxatu zuen Inkisizioaren historiari buruzko agiriak aztertzeko.<br \/>\nIa hirurogei urte zituela erbestera alde egin behar izan zuen, kanpora<br \/>\negotzitako errege frantsesaren segizioaren atzetik, herriz herri. Batere arrakastarik<br \/>\ngabe saiatu zen Fernando VII.arekiko adiskidetasuna berreskuratzen. Frantziako<br \/>\nerbesteratze behartuak aukera eman zion Inkisizioaren historia kritikoari<br \/>\nburuzko ikerketarekin aurrera jarraitzeko. Beste alde batetik, Aita Santuen<br \/>\nerretratu politikoei buruz idatzi zuen liburuak 1882an Frantziatik kanporatua<br \/>\nizatea ekarri zion. Hurrengo urtean hil zen Madrilen.<\/p>\n<p>Haren biografia Hiztegi honetan jasotzea eragin duen haren<br \/>\nfuntsezko lana, hain zuzen ere, 1806 eta 1808 bitartean argitaratutako <i>Noticias<br \/>\nHist\u00f3ricas de las tres Provincias Vascongadas<\/i> lanaren lau liburukiak dira.<br \/>\n1808an berean idatzi zuen bosgarren liburuki bat, Francisco Aranguren<br \/>\nSoldadok, Bizkaiko jaurerriko aholkulariak, lanaren lehenengo liburukiari<br \/>\nerantzuna eman ondoren. Azken liburuki horretan, bere iturriei buruzko beste bi<br \/>\nliburuki ere idatziko zituela iragarri zuen Llorentek, baina ez ziren inoiz<br \/>\nargitaratu. Ziu- rrenik, Erdi Aroko agiriak izanen ziren, garai hura ezagutzen<br \/>\nbaitzuen hobekien, eta hari erreparatu baitzion <i>Noticias Hist\u00f3ricas<\/i> lanean.<\/p>\n<p>Errege boterea zintzo konprometitu zen agindua bete zedin.<br \/>\n1803ko Za- makoladaz geroztik Bizkaia okupatzen zuen errege armadaren ardura<br \/>\nzuen buru militarrak, Alkate Nagusiak eta eskribau batek bost egun igaro<br \/>\nzituzten Gernikako Artxibo Nagusian paperak aztertzen, Diputazioak esku-hartze<br \/>\nbidegabe horren aurkako iritzia eman bazuen ere. Handik urte<br \/>\nbatzuetara, Llorentek azpimarratu zuen bere lanaren merezimendurik handiena<br \/>\nzela \u00abiritzi publikoa prestatzea iskanbilarik gabe onartzeko probintzia honetan<br \/>\neginen diren aldaketak, bere legeria Espainiako gainerakoekin uniformea izan<br \/>\ndadin\u00bb. Funtsean, eginkizuna zen \u00absubiranotasunaren eskubideak irakastea\u00bb.<br \/>\nGodoyk bere Memorietan gogoratu zuen lan hori \u00abGobernuaren enkargu berezia\u00bb<br \/>\nizan zela, Llorentek misio ofiziala aipatzea gustukoa ez bazuen ere, horrek<br \/>\nbere lanaren objektibotasun-irudia okertzen zuelakoan.<\/p>\n<p>Aginduaren lehentasunezko helburua zen zalantzan jartzea<br \/>\neuskaldunen forua bertan sortua zela betidanik aldarrikatzen zen ideia. Hartan<br \/>\noinarritzen zen botere konstituziogile mugatu bat, eta Koroarekin<br \/>\nnegoziatzekoa, eta babestuta zegoen erregearen alde bakarreko eta guztizko<br \/>\nborondatearen aurrean. Funtsean, sinisten zen ideia zen euskaldunak antzina<br \/>\nindependenteak zirela, eta Koroarekin bat egitea eta horri atxikiak geratzea<br \/>\nitun baldintzatu baten ondorioa zela. Beharrezkoa zen, beraz, itunak eta baldintzatze<br \/>\nhoriek ezbaian jartzea, aurka egitea probintzien eta erregearen arteko harremana bi aldeen artekoa zelako tesiari. Hona nola formulatu zuen Llorentek<br \/>\nbere helburua: \u00abesaten dutenez, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia errepublika askeak,<br \/>\nsubiranoak, independenteak izan ziren, harik eta, beren borondatez (bakoitzak<br \/>\nbere garaian) beren subiranotasuna, independentzia eta askata- suna Gaztelako<br \/>\nerrege-erreginen esku utzi zuten arte, beren salbuespenak, legeak eta<br \/>\nkaparetasuna gordetzeko itunak eta baldintzak jarrita, antzinako mendeetatik<br \/>\nomen zituzten bezala, eta hori dela orain duten foruaren jato- rria: iritzi<br \/>\nhori nagusi izan da orain arte, hainbeste non, haren udal gobernuaren<br \/>\nordezkariek ez duten zalantzarik egin tronuaren aurrean erakusteko egintza<br \/>\nhura, beren eskaeren zalantzarik gabeko oinarri gisa\u00bb (<i>Noticias hist\u00f3ricas I,<br \/>\nXVII<\/i>).<\/p>\n<p>Testuinguru horretan, Llorenteren eginahal<br \/>\nhistoriografikoaren helburua funtsean zen erakustea oinarririk gabeko ustea<br \/>\nzela euskal lurraldeak kan- poko botererik ez zutela ezagutu 1200. urtea baino<br \/>\nlehen, eta hutsala zela urte hartan Gaztelari atxikitzeko itunak lotu arte<br \/>\nkomunitate libreak izan zirelako ideia. Aitzitik ere, Llorentek frogatu nahi<br \/>\nizan zuen hiru probintziak etenik gabe kanpoko botere baten mendekoak izan<br \/>\nzirela Inperio erromatarraren garaian, bisigotuen garaian, harik eta<br \/>\nlehenbiziko errege asturiarrekiko lotura, lehenik, eta Gaztela-Leonekiko<br \/>\nlotura, ondoren, eratu zen arte. Izan ere, Gaztelako erregeek mendebaldeko<br \/>\neuskal lurraldeen gainean duten boterearen iraunkortasunaz kezkatuta, ia ez da<br \/>\ngeratzen Nafarroako erresuma eratu izanak eta 1076an hondatu izanak duen<br \/>\nesanahia azaltzera. Euskal lurraldeak 1200ean Gaztelako Alfontso VIII.ak<br \/>\nokupatzea da handik aurrerako garaia zedarritzen duen gertaera.<\/p>\n<p>Deskribatutako erreferentziazko markoaren barruan, hiru<br \/>\nlurraldeen atxikipena baldintzarik gabea izan zela argitzeko dituen frogak<br \/>\naletzen ditu Llorentek. Arabatarrek ez omen zuten inola ere inolako itunik<br \/>\nsinatu 1332an, Alfontso XI.arekin, Arriagako zelaian, eta erregeak beti<br \/>\njardun omen zuen jaun absolutu eta subiranoaren gisa Gipuzkoan. Gauza bera esan<br \/>\ndaiteke Bizkaiari buruz, \u00absekula ez zen izan askea, subiranoa eta<br \/>\nindependentea, aitzitik ere, beti egon zen lotua gure monarken botere<br \/>\ngorenari\u00bb.<\/p>\n<p>Esaten ari gara enkarguaren lehentasunezko helburua, ondorio<br \/>\npolitiko handiena izan behar zuena, antzinako independentzia, Zuzenbidearen<br \/>\njatortasuna eta atxikipena lotzeko itunak ukatzea zela. Tesi edo printzipio<br \/>\nhoriek zalantzan jarrita, goitik behera erortzen zen foru-erregimenaren<br \/>\noinarria, Llorenteren ustez. Baina horrez gain, garrantzitsua zen euskaldunek<br \/>\nberezko zu- zenbidekotzat jotzen zituzten erakunde zehatz guztiak, banan-banan,<br \/>\nezbaian jartzea. Llorentek aukeratu zituen hiru lurraldeak Gaztelako sistema<br \/>\noroko- rretik bereizten zituzten erakundeak, eta batik bat, errege-altxorraren<br \/>\neta Koroaren menpeko gainerako herritarren interesean eragina dutenak.<\/p>\n<p>Lehenik eta behin, beharrezkoa zen ukatzea, lurraldez<br \/>\nlurralde, berezko zuzenbidearen kontzeptua, hau da, bertako egileen<br \/>\nbaieztapena, zeinaren arabera probintzien antolamenduaren lehenengo nukleoa<br \/>\nindependentziaren garaitik zetorren, eta atxikipen-itunei esker kontserbatu<br \/>\nzen. Llorenteren esane- tan, berriz, independentziarik izan ez bazen, ez zen<br \/>\nnoski berezko eskubideen erreserbarik aipatu izanen atxikitze-itunetan, itunik<br \/>\nere ez baitzen izan. Era berezian aztertzen du errege-erreginek Bizkaiko forua<br \/>\nzin egin zuteneko gertaera erabakigarria, izan ere, kalonje errioxarraren<br \/>\niritziz, errege-erreginek egindako akatsa izan zen.<\/p>\n<p>Kaparetasun orokorra zen euskaldunek sakratutzat zuten<br \/>\nbigarren instituzioa, batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan. Kalonje errioxarraren<br \/>\niritziz kaparetasun bakarra da erregearen eskutik, Estatuaren eskutik,<br \/>\ndatorrena. Ez du ezbaian jartzen orokortuta zegoela aipatu diren bi<br \/>\nlurraldeetan, herritarren arteko berdintasunaren ondorio paradoxikoa dakarrena,<br \/>\nbaina beste jatorri desberdin bat ematen zion horri, uste denaz bestelakoa.<br \/>\nIzan ere, erregeak emandako prerrogatiben ondorioz sortzen zela esaten zuen. <span>Erdi Aroan ple- beioak izateak<br \/>\nfrogatzen du berdintasuna erregeen borondatetik sortzen dela.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p>Llorentek erudizioa jori erabili zuen zerga-salbuespena<br \/>\ndeuseztatzeko. Foru erakundeei eskainitako liburukiaren erdia betetzen du<br \/>\neuskal foruaren jatorriaren eta izaeraren ikerketak. Baina, hala ere, datuen<br \/>\nanabasa horretan, gutxi dira hiru lurraldeei dagozkien informazio fiskalak.<br \/>\nHaren iritziz, salbuespena erregearen emakida da, kontuan hartu zuelarik<br \/>\nherrialdearen pobrezia. Llorentek era bereziki gogorrean ezetsi zuen Foru<br \/>\nZaharraren eta Foru Berriaren 4. Legeak jasotzen duen zerga-salbuespenaren adierazpen<br \/>\nera- bakigarria. Finean, zergak inposatzeko erregeak zuen ahal falta haren ema-<br \/>\nkidetatik eta kaparetasuna orokortzearen ondorioetatik etorriko zen, eta ez<br \/>\nitunetatik. Egilea ez zen ausartu, edo ez zen gai izan, Euskal Herrian azken<br \/>\n300 urteetan, alegia, instituzio hori finkatzeko erabakigarria izan zen aldian,<br \/>\ngertatutakoa argitzeko erronka historiografikoari aurre egiteko. Izan ere, egia<br \/>\nesatera, dokumentu andana eta hitzak jori erabili arren, auzia 16 orrialdetan<br \/>\nkitatzen du, eta horietan ere, aurreko garaian geratzen da, alegia, Erdi Aroan.<\/p>\n<p>Erdi Aroa ere borroka-eremutzat hautatu zuen,<br \/>\nmerkataritza-askatasunaren funtsezko instituzioa auzitan jartzeko. Instituzio<br \/>\nhori izan zen, beharbada, kutunena foru erakundeen artean, 1841ean galdu zen<br \/>\narte. Merkataritza-askatasunak, izan ere, eragina baitzuen euskaldunen<br \/>\nbizimoduan eta jarduera ekonomikoa ulertzeko haiek zuten eran. Auzi gatazkatsua<br \/>\nbihurtu zen XVIII. mendetik aurrera, Ondorengotza Gerrak ekarritako<br \/>\ninstituzio-bateratzearen ondoren. Merkataritza-askatasunak eta aduanak<br \/>\nizateak gero eta errezelo gehiago eragiten zuen gortean, eta mende hartan<br \/>\nhamaika tentsio-une larri izan ziren euskal lurraldeen eta Administrazio<br \/>\nzentralaren artean: adibidez, 1717ko aduanen lekualdatzea eta haren ondoriozko<br \/>\ngatazka, Pati\u00f1o- ren 1727ko Kapitulatua, kontrabandoa edo merkatu amerikarraren<br \/>\nitxiera. Llorentek ezesten du ohiturak gai horretan eskubidea sortzeko balioa<br \/>\nduenik, eta atzera jotzen du Erdi Aroko foruetan askatasuna ukatzen duten<br \/>\narauen bila. Ez du aztertzen merkataritza-askatasunaren jardunbide moderno eta<br \/>\ngaraikidea, ez eta erregeek horri zor dioten errespetua ere.<\/p>\n<p>Euskal defentsa-sistema, salbuespen militarrean eta gizonen<br \/>\nborondatezko ekarpenean oinarrituta, ezbaian geratu zen 1795ean tropa<br \/>\nfrantsesek herrialdea okupatu zutenean, Konbentzio Gerran. Llorentek bere lana<br \/>\nprestatzen zuen bitartean, erregearen armadak Bizkaia okupatzen zuen,<br \/>\nZamakoladan izandako istiluen ondoren. Egileak zehatz-mehatz, herrialdez<br \/>\nherrialde, aztertu zituen salbuespen militarraren funtsezko hiru alderdiak:<br \/>\norokorra, gerra egiteko lurraldetik kanpora ateratzeari zegokiona, unean-unekoa,<br \/>\nmilizia probintzialez osatutako erregimenturik ez izatea, eta azkena, gizonik<br \/>\nez ema- tea errege armadaren deialdietarako. Berriro ere, Llorentek bere betiko<br \/>\nargu- dioa erabiltzen du, Erdi Aroan gertatzen zena aipatuz, baina ezkutatu<br \/>\nzuen salbuespen militarra 1805ean errealitate bizia zela Euskal Herrian, eta<br \/>\neus- kaldunek beren burua defendatzeko eta Monarkia defendatzeko zuten modua<br \/>\nberezia zela. Berriz ere pribilejioa zela esan zuen, eta \u00aberrege batek eman<br \/>\nbazuen, beste batek baliogabetu edo deuseztatzen ahal du, arrazoia bidezkoa<br \/>\nbada\u00bb. Hain zuzen ere, bizkaitarren foru militarra \u00abez da nazio aske baten eta<br \/>\nsubirano baten arteko ituna, subiranoak emandakoa baizik, herritarren atxikimendua lortzeko\u00bb.<\/p>\n<p>Foru-baimenari orrialde anitz eskaini zizkion Llorentek,<br \/>\nargi baitzuen norainoko garrantzia ematen zioten bertakoek beren<br \/>\nlege-antolamendua erasotzen ahal zuten kanpoko ebazpenen azterketari \u2014eta<br \/>\nbalizko uko egiteari\u2014, izan erregeak emandakoak, izan elizak emandakoak.<br \/>\nForu-baimena lehendik ere jasotzen zen Foru Zaharraren 15. artikuluan:<br \/>\n\u00abBizkaiko Jaunak Bizkaiko Foruaren aurka eman lezakeen edozein agiri, obeditua<br \/>\nizan dadila, eta ez betea\u00bb. <span>Egiaz,<br \/>\nforu-baimena ukatzen zen Errege-erregina Katolikoek 1487an in- posatutako<br \/>\nChinchillaren Kapitulatu debekatzailean. Gorteak berrezarri nahi izan zuen<br \/>\ntestu hori 1768an, baina bizkaitarrek alegatu zuten ez zegoela testu hori<br \/>\nBizkaiko artxiboetan, eta Jaurerriak hura inprimatzeko eskaerari uko egin zion.<br \/>\nLlorenteren iritziz, ordea, Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, instituzioak ez du<br \/>\nitunaren babesik, bost mendez indarrean egon bazen ere, eta bizirik irauten<br \/>\nbazuen ere, Llorentek bere obra idatzi zuen unean ere. Llorentek eraso gogorra egin zuen Bizkaitik kanpokoak lanbideetatik kanpo uztearen aurka. Haren<br \/>\niritziz, bidegabea zen bizkaitarrek era guztietako lanbideetan aritu ahal<br \/>\nizatea Gaztelan, baina gaztelarrek aukera berdina ez izatea Bizkaian. Hitz<br \/>\nhauek era<\/span>bili<br \/>\nzituen: \u00abGaztelaren eta Bizkaiaren arteko elkartzea bidegabea da bizkaitarren<br \/>\nenpleguak eta abantailak Jaurerriko biztanleentzat bakarrik badira, eta<br \/>\nGaztelakoak guztientzat komunak\u00bb (<i>Noticias hist\u00f3ricas, II<\/i>, 442-443. orr.).<\/p>\n<p><span>Llorentek<br \/>\nerabat iraulkatzen ditu euskaldunen tesiak, izan ere, haren aburuz,<br \/>\nforu-sistemaren eboluzioak bi ezaugarri nagusi ditu: berandu agertzea,<br \/>\nlurraldeak Gaztelako Koroa atxiki zuten unea kontuan hartzen bada, eta orijinaltasun edo bertakotasun falta, Errege-erregina katolikoen aurreko Gorte<br \/>\ngaztelarren akordioetatik sortzen direlako, edo herrialdearen pobrezia konpentsatzeko errege-erreginek emandakoak direlako. <\/span>Edo, bestela, kapare<br \/>\ngaztelarren foruetatik eratorri eta ondoren Bizkaiko Batzar Nagusiek gorde<br \/>\nzituzten.<\/p>\n<p>Obra osoan Llorente zentratzen da antzinako<br \/>\nindependentziarik eta itun baldintzaturik ez zela izan frogatzeko eginkizunean,<br \/>\neta eroso sentitu zen nabigatzen Erdi Aroan zehar, alde batera utzita Aro<br \/>\nModernoa, hori zelarik, hain zuzen ere, aztertu behar zuen garaia. Ez zen gauza<br \/>\nbera gertatu azken laburpen arin batekin, hartan, adimen handiz, saiatu<br \/>\nbaitzen azaltzen foru-sistema baten eboluzioa, autogobernu gero eta handiago<br \/>\nbaterantz. Jomuga Bizkaian jarri zuen, hura baitzen nortasun bereziena zuen lurraldea,<br \/>\neta gaitasuna zue- lako antzeko autonomiarako gogoa pizteko beste bi<br \/>\nlurraldeetan. Baina Llorenteren arabera, Behe Erdi Aroaren hasieran ez zen<br \/>\nexistitzen probintziako gorputz politiko gisa, eta erresumako beste leku<br \/>\nbatzuen antzeko arauak zituen. 1348an Alcalaren Ordenamendua ezarri zenetik,<br \/>\nordea, lurraldeen antolamenduari zegokionez, Gaztelan aldaketa<br \/>\nzentralizatzailea sortu zen, Erresumako tokian tokiko zuzenbidea ezabatzekoa,<br \/>\nEuskal Herriko lurraldeen instituzio pribatiboak mantendu eta indartzen<br \/>\ndirelarik. XIV eta XV. mendeetako Alderdien gerrak komunitate politikoa<br \/>\nindartu zuten Hermandadeen bidez, eta horrekin Gaztelako lurraldeekiko<br \/>\ndesberdintasuna areagotu zen. Llorentek onartzen du Batzar Nagusiak eta haien<br \/>\ndinamismoak erraztu zituztela askatasunak orokortzea eta autogobernuaren<br \/>\ngarapena. Deigarria da, ordea, kontuan ez izatea lehendik komunitateak<br \/>\nexistitzen zirela, ez eta ohiturak eta itunek Zuzenbidea sortzeko duten balioa<br \/>\nere, eta araubidearen finkatze progresiboa, zin egiteen bitartez, ere ez. Oro<br \/>\nhar, erregearen botereak Euskal Herriko lurraldeetan aurkitzen dituen mugak<br \/>\negiaztatzen dituenean, Llorentek erreakzionatzen du gertaera ezohiko batengatik<br \/>\nhaserretutako absolutista baten moduan: beraz, itxusikeria litzateke Euskal<br \/>\nHerria Gaztelaren dohain bateratzailetik salbuetsia zela azaltzea.<\/p>\n<p>Llorenteren lana ebaluatzean, haren jakinduria handia<br \/>\nnabarmendu da, eta haren eraginkortasun beldurgarria kritiko gisa (Caro<br \/>\nBaroja). Eransten duen dokumentazioaren oparotasuna ere bai (Ma\u00f1aricua). Aldi<br \/>\nberean, hainbat egilek azpimarratu dute haren izaera saldua eta ustela, eta<br \/>\nharen lanetan sumatzen den asmo gaiztoa (Canovas del Castillo, Menendez Pidal,<br \/>\nEchegaray eta, batez ere, Ma\u00f1aricua, eginahalak egin baitzituen haren ezaugarri<br \/>\nhoriek erakusten).<\/p>\n<p>Historialari errioxarraren lanaren aprobetxamendu politikoa<br \/>\nberehala hasi zen, Estatuaren zentralizazioa burura eraman nahi zutenen<br \/>\naldetik: Gaztelako Kontseiluak 1807an berean onartu zuen foruak berraztertzeko<br \/>\nasmoa. Monarkia tradizionala berrezarri ondoren, 1815ean sortu zen Euskal<br \/>\nLurraldeetako Errege Ogasunaren gehiegikeriei aurre egiteko Erreforma Batzorde<br \/>\nbat, eta hark Llorenteren testua laburtu zuen zergei zegokien guztian. Bultzada<br \/>\nhorrek hurrengo hamarkadan ere jarraitu zuen, Grazia eta Justiziako ministro<br \/>\nCalomardek Tomas Gonzalezi agindu zionean Llorenteren tesiak sustatzen ahal<br \/>\nzituzten dokumentu guztiak biltzeko. Handik urte dezentera ere, 1864an eta<br \/>\n1876an, Llorenteren itzala Gorteen hemizikloaren gainetik hegatzen zen, hartan<br \/>\ninspiratuta josten baitzituzten beren hitzaldiak araubide komuna Euskal<br \/>\nHerrira zabaltzea defendatzen zuten parlamentariek. 1876an, esaterako, Moraza<br \/>\narabarrak honako hau esan zuen:<\/p>\n<p>\u00abLlorente bizirik da\u2026 erasotzen gaituzten guztiek haren<br \/>\nbabesa bilatzen dute\u2026 haren liburuak gure etsai guztien eskuetan daude\u2026 haren<br \/>\narrazoibideak kopiatzen dira\u00bb. Haren arrastoa Gregorio Balpardarengana eta<br \/>\nbeste hainbatengana ere iritsi zen. Oraindik XX. mendean ere oso gogoan izan<br \/>\nzuen Gonzalo Martinez Diazek, bere lan dokumentatu eta kritikoa prestatu zuenean.<\/p>\n<p>Llorenteren lan erabatekoak erreakzio nabarmena eragin zuen<br \/>\nBizkaian, gauza ulergarria, foruekiko kontzientzia handiena lurralde hartan<br \/>\nbaitzegoen. Jaurerriko Diputazioak 1807an Domingo Lerin Clavijo Donemiliaga<br \/>\nKukuako fraide beneditarrari eman zion erantzuna prestatzeko agindua, baina<br \/>\nez zen argitara atera, orain gutxi dela Jose Maria Gorordok testu hura<br \/>\nargitaratu duen arte. Handik gutxira, Francisco Aranguren Sobrado, Jaurerriaren<br \/>\nbiziarteko aholkularia, sartu zen joko-zelaian, bere kabuz. Haren Demostraci\u00f3n<br \/>\ndel sentido verdadero lana atzeratu zen zentsuraren eraginez. Eta oztopo bera<br \/>\ntopatu zuen Pedro Novia de Salcedoren Defensa hist\u00f3rica lanak ere, hogei urte<br \/>\nkosta baitzitzaion aurrera ateratzea.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ez dakigu ia deus Juan Antonio Llorenteren haurtzaro eta nerabezaroari buruz. 20 urte zituela, Llorente graduatua zen Zuzenbide Erromatar eta Kanonikoan Zaragozako Unibertsitatean; handik hiru urtera apaizgoan sartu zen eta hurrengo urtean, 1825ean, Zuzenbide Kanonikoko doktore gradua lortu zuen. 26 urte zituen fiskal eklesiastiko nagusi, probisore eta Calahorrako diozesiko bikario nagusi izendatu zutenean. Gogoratu behar [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[327],"class_list":["post-3355","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>LLORENTE, Juan Antonio (Rinc\u00f3n de Soto, Errioxa, 1756ko martxoaren 30a - Madril, 1823ko otsailaren 7a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/llorente-juan-antonio-492-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"LLORENTE, Juan Antonio (Rinc\u00f3n de Soto, Errioxa, 1756ko martxoaren 30a - Madril, 1823ko otsailaren 7a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Ez dakigu ia deus Juan Antonio Llorenteren haurtzaro eta nerabezaroari buruz. 20 urte zituela, Llorente graduatua zen Zuzenbide Erromatar eta Kanonikoan Zaragozako Unibertsitatean; handik hiru urtera apaizgoan sartu zen eta hurrengo urtean, 1825ean, Zuzenbide Kanonikoko doktore gradua lortu zuen. 26 urte zituen fiskal eklesiastiko nagusi, probisore eta Calahorrako diozesiko bikario nagusi izendatu zutenean. Gogoratu behar [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/llorente-juan-antonio-492-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"11 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/llorente-juan-antonio-492-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/llorente-juan-antonio-492-eu\\\/\",\"name\":\"LLORENTE, Juan Antonio (Rinc\u00f3n de Soto, Errioxa, 1756ko martxoaren 30a - Madril, 1823ko otsailaren 7a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T09:35:45+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/llorente-juan-antonio-492-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/llorente-juan-antonio-492-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/llorente-juan-antonio-492-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"LLORENTE, Juan Antonio (Rinc\u00f3n de Soto, Errioxa, 1756ko martxoaren 30a &#8211; Madril, 1823ko otsailaren 7a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"LLORENTE, Juan Antonio (Rinc\u00f3n de Soto, Errioxa, 1756ko martxoaren 30a - Madril, 1823ko otsailaren 7a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/llorente-juan-antonio-492-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"LLORENTE, Juan Antonio (Rinc\u00f3n de Soto, Errioxa, 1756ko martxoaren 30a - Madril, 1823ko otsailaren 7a). - Iura Vasconiae","og_description":"Ez dakigu ia deus Juan Antonio Llorenteren haurtzaro eta nerabezaroari buruz. 20 urte zituela, Llorente graduatua zen Zuzenbide Erromatar eta Kanonikoan Zaragozako Unibertsitatean; handik hiru urtera apaizgoan sartu zen eta hurrengo urtean, 1825ean, Zuzenbide Kanonikoko doktore gradua lortu zuen. 26 urte zituen fiskal eklesiastiko nagusi, probisore eta Calahorrako diozesiko bikario nagusi izendatu zutenean. Gogoratu behar [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/llorente-juan-antonio-492-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"11 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/llorente-juan-antonio-492-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/llorente-juan-antonio-492-eu\/","name":"LLORENTE, Juan Antonio (Rinc\u00f3n de Soto, Errioxa, 1756ko martxoaren 30a - Madril, 1823ko otsailaren 7a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T09:35:45+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/llorente-juan-antonio-492-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/llorente-juan-antonio-492-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/llorente-juan-antonio-492-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"LLORENTE, Juan Antonio (Rinc\u00f3n de Soto, Errioxa, 1756ko martxoaren 30a &#8211; Madril, 1823ko otsailaren 7a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3355","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3355\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3355"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3355"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}