{"id":3353,"date":"2023-02-10T10:34:30","date_gmt":"2023-02-10T09:34:30","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/lerin-clavijo-domingo-491-eu\/"},"modified":"2023-02-10T10:34:30","modified_gmt":"2023-02-10T09:34:30","slug":"lerin-clavijo-domingo-491-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lerin-clavijo-domingo-491-eu\/","title":{"rendered":"LERIN CLAVIJO, Domingo (C\u00e1diz, 1748ko ekainaren 18a &#8211; Donemiliaga Kukula, Errioxa, 1808)."},"content":{"rendered":"<p>Cadizen jaio zen, 1748ko ekainaren 18an, eta hurrengo<br \/>\negunean bataiatu zuten, Miguel Antonio Ciriaco izenekin. Habitua 1765eko<br \/>\nirailaren 30ean hartu zuen, eta 1766ko azaroaren 6an profesatu zuen, fray<br \/>\nDomingo izena hartuta. Donemiliaga Kukulan hil zen, 1808ko azaroaren 21ean.<br \/>\nAita Castro Urdialesko Sebastian Lerin Bareyo zen, eta 1748an Cadizen bizi zen;<br \/>\nhan, Salvadora Clavijorekin ezkondu zen, eta hainbat ume izan zituzten,<br \/>\nhaietako bat Domingo. Madrilgo San Martinen monasterioko liburuzaina izan zen,<br \/>\neta zortzi urtez parroko Arabako Bolibarren \u2014antzinako priorato<br \/>\nemilianensean\u2014; euskal foruen defentsan nabarmendu zen historialari gisa.<\/p>\n<p>Historiako Errege Akademiak, Godoyren gobernuaren<br \/>\nbabesarekin, euskal foruen abolizioari oinarria ematearren, Juan Antonio<br \/>\nLlorente (1756-1823) errioxarraren <i>Diccionario geogr\u00e1fico-hist\u00f3rico de Espa\u00f1a<\/i><br \/>\n(1802) lanaren lehe- nengo bi liburukiak eta <i>Noticias hist\u00f3ricas de las tres<br \/>\nprovincias Vascongadas <\/i>(1806-1807) bildumaren hirurak argitaratu zituen unean,<br \/>\nBizkaian buru-belarri sartuta zeuden Jaurerriaren eta Bilboko hiribilduaren<br \/>\narteko gatazketan.<\/p>\n<p>\u00abBakearen Portua\u00bb sortuta, (1804ko Zamakolada izenez<br \/>\nezagunak diren istiluak tartean) bai Jaurerria, bai hiribildua, Madrilgo<br \/>\nagintariekin adiskidetzen saiatu ziren, haien laguntza eta babesa lortzeko<br \/>\nasmoz. Godoy goresten zuten, eta Vicente Gonzalez Arnao izendatu zuten<br \/>\n\u00abJaurerriaren negozioen abokatu eta zuzendari iraunkorra Madrilen\u00bb, begien<br \/>\nbistakoa zenean jurista hura, Llorenteren adiskide eta lagun politikoa, Diccionarioan<br \/>\njasotako <i>\u00abVizcaya\u00bb<\/i> izen- buruko artikuluaren egilea zela. Artikulu hartan,<br \/>\nBizkaiak Erdi Aroan zuen subiranotasunaren aurkari sutsu agertzen zen, eta<br \/>\ndefendatzen zuen foruen sorrera errege-erreginen emakida zela, eta beraz,<br \/>\nhaiekiko mendekotasuna zutela. Haren iritziz, Bizkaiak inoiz ez zuen izan<br \/>\nberezko antolamendu juridikorik, \u00abGaztelako koroaren probintzia garrantzitsu<br \/>\nbat besterik ez zelako\u00bb. Beraz, bidezkoa da ondorioztatzea bizkaitarrak beraiek<br \/>\nizan zirela, ezadostasunak ezadostasun, haien antzinako legeen aurka<br \/>\nerregearen ministroek prestatzen zituzten proiektuei bidea zabaldu zietenak.<\/p>\n<p>Hainbat urte garrantzitsu iragan ondoren, Madrilgo<br \/>\ngobernuaren jardun- bidea eta asmoak ikusita desengainua harturik, alarma<br \/>\nguztiak piztu ziren Jaurerrian. Foruen balioa eta kalitatea justifikatuko<br \/>\nzituzten juristak, intelektualak eta historialariak aurkitzeko eginahalak<br \/>\negiten hasi ziren, eta begiz jo zituzten Colon de Larreategui korrejidore<br \/>\nzaharra, ezin lagundua adierazi zuena, Francisco Aranguren Sobrado, eta frai<br \/>\nDomingo Lerin Clavijo. Aranguren (1754-1808), Jaurerriaren aholkulari<br \/>\niraunkorra 1789tik, 1807an argi- taratu zuen bere lanaren lehenengo zatia,<br \/>\nhonako izenburu hau emanda: <i>Demostraci\u00f3n del sentido verdadero de las<br \/>\nautoridades de que se vale el doctor don Juan Antonio Llorente<\/i>. Bigarren zatia<br \/>\nzentsuratua izan zen, eta ez da argitaratu 1994arte, ia bi mende iragan<br \/>\nondoren.<\/p>\n<p>Bizkaiko diputatu nagusiek gutun bat idatzi zioten frai<br \/>\nDomingo Lerini 1807ko ekainaren 30ean, laguntza eskatuz foruak defendatzeko,<br \/>\nerasana jasaten ari baitziren, \u00abzorion komunaren interesen itxuran<br \/>\nmozorrotuta egiazko bekaizkeria agertuz\u00bb. Gauza jakina da Lerinek bere lanak<br \/>\nDiputaziora igorri zituela. Jatorrizkoak eskuragarri egon omen ziren<br \/>\nGernikako Foru Artxibo Historikoan, 1892ra arte, behinik behin, Fidel<br \/>\nSagarminagak egin bide zuen erabilera ikusita, baina 1963an Elias Tejada eta<br \/>\n1971n Ma\u00f1arikuak egiaztatu zuten Lerinen azterlanak ez zeudela Jaurerriaren<br \/>\nartxiboetan. Ma\u00f1arikuaren esanetan, \u00abaita Lerinen paperak aurkitu ezean, ez<br \/>\ndugu jakinen ea Arangurenen idazkiak haietatik eratorriak diren ala ez\u00bb,<br \/>\nsusmoa zabaldu baitzen Arangurenek Lerini plagio ez ote zion egin,<br \/>\nArginzonizen eta Karmelo Etxegarairen arteko solasaldi baten ondorioz.<\/p>\n<p>Beneditarraren aita Castro Urdialeskoa izanik, orduan<br \/>\nBizkaiko lurraldea baitzen, ulergarria da frai Domingok euskal foruen<br \/>\nazterketari heldu zionean erakutsi zuen interesa, eta argitzen da historialari<br \/>\ngehienen nahasmendua, bizkaitarra zela uste baitzuten. Era horretan ulertzen<br \/>\nda, haren lan batean, hark baieztatzea ezen \u00abAmanoen portua Bizkaiko lurraldea<br \/>\nzela, eta hura hala izanik, eta handik hona ez izanik mendiak banatzen dituen<br \/>\nibairik, Ori\u00f1ongo ibaia baizik, bistan da Bizkaiko Jaurerria honaino iristen<br \/>\nzela, eta Castro Urdiales Bizkaiaren barnean geratzen zela, eta beraz,<br \/>\nEnkartazioak, Gordexola, Zalla, Balmaseda, etab., ere bai\u00bb, eta erremate<br \/>\nmoduan, bere ekarpen literario bat egiten du, eransten duenean informazio hori<br \/>\neman duela \u00abCastro Urdiales hiriaren opari gisa, hango semea bainaiz ni\u00bb,<br \/>\naitaren sorterria aipatuz.<\/p>\n<p>Aita Lerinek 1807ko ekainean Bizkaiko Jaurerriaren aginduz<br \/>\nprestatu zituen koadernoak Donemiliaga Kukula monasterioan aurkitu ziren.<br \/>\nTestu horietan, beneditarrak ezesten ditu Llorenteren Noticias<br \/>\nlanaren lau liburuki (antzinako egoera zibila, foruak eta eranskinak).<br \/>\nBizkaitarren jatorrizko askatasuna defendatzen du, eta orobat haien<br \/>\njaunarekiko zuten ituna, eta aitzakiarik gabe bultzatzen du \u00ab\u2026 indarrez,<br \/>\njustiziaz eta egiaz, oinarri ditugula arrazoiak, historiak, dokumentuak eta<br \/>\ndiplomak, Bizkaiko Jaurerria estatu burujabea izan zela, berez independentea,<br \/>\neta haren buru nagusiak edo jaunak egikaritzen zituela subiranoei dagozkien<br \/>\nahal, lehentasun eta jurisdikzio guztiak\u00bb.<\/p>\n<p>Haren ezespena oinarritzeko, alde batetik, salatzen ditu<br \/>\nLlorentek dokumentu garrantzitsuekin egiten dituen interpolazio arbitrarioak,<br \/>\nesaterako, Gartzia erregeak 1051ko urtarrilaren 30ean emandako <i>Fuero de los<br \/>\nmonasterios o documento de ingenuidad<\/i> dokumentuarekin, haren egiazkotasuna<br \/>\nzalantzan jartzen baitu, edo Ingalaterrako erregeak Gaztelaren eta<br \/>\nNafarroaren arteko gerretan egin zuen arbitrajeari buruzko Rymer Bilduma<br \/>\ndokumentuarekin (1176-1179). Beste alde batetik, hainbat dokumenturen interpretazio<br \/>\nerabat desberdina egiten du Llorenteren aldean, besteak beste, Cr\u00f3nica de Alfonso III agiriaren gainean. Horrez gain, bere iritzia sustatzeko, 51 idazkiren<br \/>\ntranskripzioak eransten ditu, gehienak ez Llorentek, ez Arangurenek, argitaratu ez zituztenak, historialari klasikoetatik jasotakoak, esaterako, Sandoval,<br \/>\nYepes, Sampiro, Garibai, Moret, Nu\u00f1ez de Castro edo Berganzaren testuetatik edo<br \/>\nNafarroako Kontuen Ganberako artxiboko kartulariotik.<\/p>\n<p>Jaunen rol bikoitza, Bizkaian subiranoak (\u00abaparteko<br \/>\nlurraldea edo jaurerria\u00bb; \u00abbeti bertakoen esku egon dena\u00bb) eta<br \/>\nerrege-erreginen basailuak, Bizkaitik kanpoko feudoetan enkomendazioetan edo<br \/>\nmandazioetan, haren tesiaren argudio funtsezkoa eta iraunkorra da. Gainera,<br \/>\ndefendatzen du konfiskazioak, lurraldearen gaineko boterea hartzea edo erregeak<br \/>\n(Antso IV.a, Alfontso XI.a, Pedro I.a\u2026) Bizkaian 1379 baino lehen egindako<br \/>\nagerpenak indarkeriazko ekintzak zirela, inongo eskubiderik sortzen ez zutenak.<\/p>\n<p>Llorentek ia 10 urte erabili zituen bere lana prestatzeko,<br \/>\ngainera, Godoyren gobernuaren laguntza disimulurik gabea berekin zuela, baina<br \/>\nArangurenek eta Lerinek bi urte baino gutxiago izan zituzten beren lana<br \/>\nprestatzeko, alegia, Llorenteren Noticias lanetik (1806-1807) biak hil ziren<br \/>\narte, (1808ko ekainean eta azaroan, hurrenez hurren). Lerinek berak hori zuen<br \/>\ngogoan, bere Observaciones egitean aitortzen duenean: \u00abpresak ez du biderik<br \/>\neman azken ukitua eman eta gaia fintzeko, adierazpenak doitzeko eta Historiaren haria hobeki josteko\u2026; lana prestatzeko premia eta denbora laburrak ez du<br \/>\nlekurik utzi antzemateko adierazpen batean egon daitekeen gehiegikeria, gauza<br \/>\nerraza baita, burua berotu ondoren, eta beste hainbat espezierekin bete<br \/>\nondoren, gai nagusitik aldentzea, eta hala gertatu bada, deuseztatzen eta<br \/>\nsalatzen dugu\u2026\u00bb.<\/p>\n<p>Donemiliaga Kukulako Artxiboan aurkitutako eskuizkribuak<br \/>\nhonako pieza hauekin osatzen dira:<\/p>\n<p>1.<span>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><i>Ap\u00e9ndice a<br \/>\nla disertaci\u00f3n precedente <\/i>(Alvaro apezpikuaren heriotzaren berri ematen duen<br \/>\nIX. mendeko inskripzioa Bolibar herrian aurkitu izanari buruz). Inskripzioa aurkitu zuena aita Domingo Lerin izan zen,<br \/>\neta Juan Antonio Llorentek argitaratu zuen, <i>Noticias hist\u00f3ricas<\/i> lanaren III.<br \/>\nliburukian. Aita Lerinek zehaztasunez erantzun zien Llorenteren iritziei.<br \/>\nGacetan plazaratu zen.<\/p>\n<p>2.<span>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><i>Notas<br \/>\ncr\u00edtico hist\u00f3ricas sobre la obra intitulada Noticias hist\u00f3ricas de las tres<br \/>\nprovincias Vascongadas. Su autor, Juan Antonio Llorente, can\u00f3nigo de la santa<br \/>\niglesia primada de Toledo. Disertaci\u00f3n apolog\u00e9tica en la que se vindican la<br \/>\nindependencia y fueros del M.N. y M.L. se\u00f1or\u00edo de Vizcaya<\/i>. Bifolio soltetan<br \/>\nidatzia dago, eta folio solte zenbaitekin ere. Batzuk galdu izanen ziren,<br \/>\nnoski, testuinguruagatik. Itxura guztien arabera, lan interesgarri ho- rren<br \/>\nazken idazketa egin aurreko oharrak dira, atal batzuk errepikatuak eta<br \/>\nberreginak daudelako.<\/p>\n<p>3.<span>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><i>Respuesta<br \/>\ncr\u00edtica a los documentos aportados por Juan Antonio Llorente en el tercer tomo<br \/>\nde sus Noticias hist\u00f3ricas de las tres provincias Vascongadas, en que discute<br \/>\nla tradicional autonom\u00eda de las mismas<\/i>. Agiriak banan-banan aztertzen ditu,<br \/>\neta Llorenteren tesiaren kontrakoa hartzen du (\u00abmaestrescuela de Toledo\u00bb<br \/>\nezizen \u2018gaixtoaz\u2019 aipatzen du). Beharbada, azterlan hori, hain ongi ordenatua,<br \/>\naurreko dokumentuan agertzen diren saiakera-lanen emaitza da. Zalantzarik<br \/>\ngabe, egilea aita Lerin da, bere lan eza- gun gisa aipatzen duelako Bolibarko<br \/>\nelizan Alvaro apezpikuari buruzko inskripzioa aurkitu izana. Lan hura Gaceta de<br \/>\nMadrid aldizkarian 1806an argitaratu zenez, eta aita Lerin 1808an hil zenez, bi<br \/>\nurte horien artean da- tatu behar da idazkia. Letrak ez dirudi harena.<\/p>\n<p>4.<span>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><i>Reflexiones<br \/>\nsobre la pretendida Velegia Alavense, contra lo que establece Llo- rente, tomo<br \/>\n3.\u00ba, folio 177<\/i>. Idazki honetan eztabaidatutako gaia (Velegiaren identifikazioa)<br \/>\noraindik irekia dago eta sorrera du \u00abCr\u00f3nica Albeldense\u00bb ospetsuan jasotzen<br \/>\ndiren hirien, ziurrenik gotzaindegien, zerrendan. Llorentek bere Noticias<br \/>\nHist\u00f3ricas 1806-1807 urteetan argitaratu zuenez (eta aita Lerin 1808ko azaroan<br \/>\nhil zenez) idazkia urte horietan datatu behar da.<\/p>\n<p>5.<span>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><i>Disertaci\u00f3n<br \/>\nsobre que pertenecen al siglo octavo las escrituras de la fundaci\u00f3n de la<br \/>\niglesia y obispado de Valpuesta y las de fundaci\u00f3n del monas- terio de San<br \/>\nMart\u00edn de Herr\u00e1n, del monasterio de San Mart\u00edn de Flanio y del monasterio de<br \/>\nSan Rom\u00e1n de Dondisle, conservadas en el archivo de San Mill\u00e1n<\/i>. Aurreko kasuan<br \/>\nbezala, hemen erantzuten dio Llorentek dokumentu horiei buruz egiten duen<br \/>\nirakurketari. Letra ez da aita Lerinena, baina testua bai, haren beste idazki<br \/>\nbatzuetatik ezagutzen dugun numerazio bisigotikoaren irizpide berak<br \/>\nerabiltzen dituelako (L-aren balioa tiletarekin, adibidez), eta haren<br \/>\nikerketen eremuan sartzen delako.<\/p>\n<p>6.<span>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><i>Observaciones<br \/>\npuntuales a algunos documentos medievales del archivo de San Mill\u00e1n publicados<br \/>\npor Juan Antonio Llorente<\/i>. Funtsean zehaztapenak dira, datak eta izenen<br \/>\nesanahiak. Llorenteri erantzutea askotan egin zuten, bai Lerinek, bai<br \/>\nSegismundo Romerok, eta haietatik, edozein izan liteke kontserbatzen dugun<br \/>\nidazkiaren egilea. Aita Segismundo aita Pl\u00e1cido Romeroren anaia zen, eta hura<br \/>\nbezala, historialaria eta paleografoa. Esan behar da ez zuela lankidetzarik<br \/>\negin aita Lerinekin, Donemiliagan batera egon baziren ere, eta tesi askotan edo datu historikoen<br \/>\ninterpretazioetan eta Artxiboaren azterketan bat badatoz ere.<\/p>\n<p>7.<span>\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 <\/span><i>Observaciones<br \/>\ny correcciones a Juan Antonio Llorente sobre la correcta interpretaci\u00f3n de<br \/>\ndocumentos de San Mill\u00e1n. <\/i><\/p>\n<p>Idazki gehienak alderatu eta berrikusi beharrak izanen<br \/>\nziren, azken idazketa egin aurretik. Ez da baz- tertzekoa egunen batean haien<br \/>\njatorrizko testuak agertzea, gaur galduak badira ere. Material horren guztiaren<br \/>\ntranskripzio paleografikoa 2015ean argitaratu zen, Obras de Fray Domingo de<br \/>\nLer\u00edn y Clavijo liburuan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Cadizen jaio zen, 1748ko ekainaren 18an, eta hurrengo egunean bataiatu zuten, Miguel Antonio Ciriaco izenekin. Habitua 1765eko irailaren 30ean hartu zuen, eta 1766ko azaroaren 6an profesatu zuen, fray Domingo izena hartuta. Donemiliaga Kukulan hil zen, 1808ko azaroaren 21ean. Aita Castro Urdialesko Sebastian Lerin Bareyo zen, eta 1748an Cadizen bizi zen; han, Salvadora Clavijorekin ezkondu zen, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[327],"class_list":["post-3353","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>LERIN CLAVIJO, Domingo (C\u00e1diz, 1748ko ekainaren 18a - Donemiliaga Kukula, Errioxa, 1808). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lerin-clavijo-domingo-491-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"LERIN CLAVIJO, Domingo (C\u00e1diz, 1748ko ekainaren 18a - Donemiliaga Kukula, Errioxa, 1808). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Cadizen jaio zen, 1748ko ekainaren 18an, eta hurrengo egunean bataiatu zuten, Miguel Antonio Ciriaco izenekin. Habitua 1765eko irailaren 30ean hartu zuen, eta 1766ko azaroaren 6an profesatu zuen, fray Domingo izena hartuta. Donemiliaga Kukulan hil zen, 1808ko azaroaren 21ean. Aita Castro Urdialesko Sebastian Lerin Bareyo zen, eta 1748an Cadizen bizi zen; han, Salvadora Clavijorekin ezkondu zen, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lerin-clavijo-domingo-491-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lerin-clavijo-domingo-491-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lerin-clavijo-domingo-491-eu\\\/\",\"name\":\"LERIN CLAVIJO, Domingo (C\u00e1diz, 1748ko ekainaren 18a - Donemiliaga Kukula, Errioxa, 1808). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T09:34:30+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lerin-clavijo-domingo-491-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lerin-clavijo-domingo-491-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lerin-clavijo-domingo-491-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"LERIN CLAVIJO, Domingo (C\u00e1diz, 1748ko ekainaren 18a &#8211; Donemiliaga Kukula, Errioxa, 1808).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"LERIN CLAVIJO, Domingo (C\u00e1diz, 1748ko ekainaren 18a - Donemiliaga Kukula, Errioxa, 1808). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lerin-clavijo-domingo-491-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"LERIN CLAVIJO, Domingo (C\u00e1diz, 1748ko ekainaren 18a - Donemiliaga Kukula, Errioxa, 1808). - Iura Vasconiae","og_description":"Cadizen jaio zen, 1748ko ekainaren 18an, eta hurrengo egunean bataiatu zuten, Miguel Antonio Ciriaco izenekin. Habitua 1765eko irailaren 30ean hartu zuen, eta 1766ko azaroaren 6an profesatu zuen, fray Domingo izena hartuta. Donemiliaga Kukulan hil zen, 1808ko azaroaren 21ean. Aita Castro Urdialesko Sebastian Lerin Bareyo zen, eta 1748an Cadizen bizi zen; han, Salvadora Clavijorekin ezkondu zen, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lerin-clavijo-domingo-491-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lerin-clavijo-domingo-491-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lerin-clavijo-domingo-491-eu\/","name":"LERIN CLAVIJO, Domingo (C\u00e1diz, 1748ko ekainaren 18a - Donemiliaga Kukula, Errioxa, 1808). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T09:34:30+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lerin-clavijo-domingo-491-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lerin-clavijo-domingo-491-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lerin-clavijo-domingo-491-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"LERIN CLAVIJO, Domingo (C\u00e1diz, 1748ko ekainaren 18a &#8211; Donemiliaga Kukula, Errioxa, 1808)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3353","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3353\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3353"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3353"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}