{"id":3349,"date":"2023-02-10T10:32:47","date_gmt":"2023-02-10T09:32:47","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/euskal-probintzietako-errege-ogasunaren-abusuen-erreformarako-batzordea-489-eu\/"},"modified":"2023-02-10T10:32:47","modified_gmt":"2023-02-10T09:32:47","slug":"euskal-probintzietako-errege-ogasunaren-abusuen-erreformarako-batzordea-489-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/euskal-probintzietako-errege-ogasunaren-abusuen-erreformarako-batzordea-489-eu\/","title":{"rendered":"EUSKAL PROBINTZIETAKO ERREGE OGASUNAREN ABUSUEN ERREFORMARAKO BATZORDEA (1815)"},"content":{"rendered":"<p>Batzordea absolutismoaren garaian sortu zuen Fernando<br \/>\nVII.ak, 1815eko azaroaren 6ko Errege Aginduaren bidez. Monarkiaren hainbat<br \/>\nkontseilarik eta kargu instituzionalek osatzen zuten, eta haren berehalako<br \/>\nhelburua zen zenbait neurri proposatzea euskal aduanetako kontrabandoari<br \/>\namaiera emateko (\u00abharen trafiko kaltegarriak \u2014esaten zen\u2014 fede oneko<br \/>\nmerkataria aurri ekonomikora eramaten baitu, eta Errege Ogasuna eta fabrika<br \/>\nnazionalen sustapen handiagoa kaltetzen baititu\u00bb). Izen hori jartzeko<br \/>\narrazoia zen haren enkargu nagusia zela erremedioa jartzea hiru euskal<br \/>\nprobintzietan Errege Errenten gaian maiz gertatzen ziren \u00abnahasmen\u00bb eta<br \/>\n\u00ababusuei\u00bb. Agindu hartan, non Erregeak jakinarazten zion Batzordearen sorrera<br \/>\nBizkaiko Jaurerriari, ziurtatzen zen, ordea, haren xedea zela \u00abErresumaren<br \/>\nongi orokorra\u00bb uztartzea<\/p>\n<p>\u00abProbintzia salbuetsien ongi partikularrarekin\u00bb, haien<br \/>\nforuak \u00abberrezarri\u00bb baitzituen, Cadizko garaiaren ondoren, Fernando VII.ak<br \/>\nberak, 1814ko uztai- laren 29ko Errege Aginduaren bidez.<\/p>\n<p>Ikuspegi horretatik, 1808aren aurreko garaiari jarraitasuna<br \/>\nemanez, badirudi Batzordea sortuta Gobernuak zuen asmoa zela, abusuak<br \/>\nerreformatzea baino gehiago, justifikatzea, J. A. Llorentek hasitako<br \/>\ndokumentu bidezko kritikatik abiatuta, muga-zergen inguruko gaiak ateratzea<br \/>\njurisdikzio probintzialetik, foru-baimenetik salbuetsita, era esklusiboan<br \/>\nesleitzeko jurisdikzio berezi bati: errenta-ordezkariei, alegia.<\/p>\n<p>Baina Batzordeak hasieratik erabiltzen zuen nazio<br \/>\nespainiarraren defini- zioak lurraldeari eta merkataritzari zegozkien gaiak<br \/>\nOgasunarekin identifikatzen zituen (penintsulako merkatua babestu nahian),<br \/>\neta horrek lehenik eta behin eskatzen zuen, probintzietako agintariek<br \/>\ndefendatzen zutenaren erabileraren aurka, aduanak barne aldetik kostara<br \/>\neramatea (\u00abForuen berrespen horrek ez lituzke kaltetu behar Ogasunaren eta Nazio osoaren<br \/>\ninteresak\u00bb), eta horrekin justifikatzea Gobernuaren esku-hartzea,<br \/>\nforaltasunaren mugak alda- tzeko baliagarritasun publikoaren (fiskala)<br \/>\nirizpideetatik abiatuta, eta errege- legegintza berrestea (tokiko ohitura\/lege<br \/>\nedo lege partikularren aurka).<\/p>\n<p>Batzordeak, beraz, hasieratik planteatuko zuen foruak<br \/>\nmugatzeko aukera, lurralde horietara hedatuz gai ekonomiko-juridikoen inguruko<br \/>\naraudi orokorra.<\/p>\n<p>Sortu zen unean, Batzordea osatzen zuten Gaztelako<br \/>\nKontseiluko kontsei- lari Jose Maria Sierrak, Ogasun Kontseiluko kontseilari<br \/>\nJaime Alvarez Mendietak, Errenten zuzendari nagusi Mateo Gil Solak eta<br \/>\nKantabriako Aduanetako Gobernadore Francisco Campuzanok. 1819an, ordea,<br \/>\nBatzordeak emandako txostenean ageri zenaren arabera, kideak honako hauek<br \/>\nziren: Gaztelako Kontseiluko fiskal Ramon Lopez Pelegrin, Errenten Zuzendaritza<br \/>\nNagusiko Juan Quintana (Estatuaren zorraren kitapen batzordeko burua), Francisco<br \/>\nMaria Campuzano, Ramon Garcia Lleopart, Ogasun Kontseilukoa, Gipuzkoako<br \/>\nkorrejidore 1814ko amaiera aldera, eta Manuel Jofre Villegas, Batzordeko<br \/>\nidazkaria.<\/p>\n<p>Batzordearen eginkizuna izan zen, finean, hiru probintziei<br \/>\nburuzko txosten edo irizpen bat ematea, 1819ko apirilaren 2ko data daramana,<br \/>\nbertan aipatzen den azken xedapena 1816ko martxoaren 9koa bada ere. Txosten<br \/>\nhorren zenbait kopia eskuz izkribatuak gordetzen dira, bi Madrilgo Artxibo<br \/>\nHistoriko Nazionalean, eta beste bat Sevillako Unibertsitateko Liburutegian,<br \/>\nPedro Sainz Andinoren funtsean jasoa dagoena. Testua, nolanahi ere, garrantzi<br \/>\ngutxiko zenbait aldaketa erantsita, ez zen osorik inprimatuko 1836ra arte,<br \/>\nordurako konstituzionalismoa agintean zela, eta Madrilgo \u00aberregearen inprimatzaile\u00bb Tomas Jordanen Bulegoan inprimatu zen, hain zuzen ere. Txostena une<br \/>\nhartan plazaratzearen helburua, noski, eztabaida publikoan eragitea zen, izan<br \/>\nere, 1839ko urriaren 25eko legearen inguruan lehenik Kongresuan egindako<br \/>\neztabaida, egun haietan Senatuan hastekoa baitzen. Lege horrek, 1837ko<br \/>\nKonstituzioaren testuinguruan, eta \u00abMonarkiaren batasun konstitu- zionala<br \/>\nkaltetu gabe\u00bb, euskal probintzietako eta Nafarroako foruak manten- tzea<br \/>\nberretsi zuen, baina haiek aldatzeko eskatzen zuen, konstituzioaren arabera<br \/>\negokitzeko.<\/p>\n<p>Txostena, dena den, ez zen ezezaguna. Tomas Gonzalezek lehen<br \/>\nere eraman zuen inprimategira haren laburpen bat 1829an, euskal lurraldeei<br \/>\nburuz osatu zuen Arau eta Agirien Bilduma ospetsuan. Testuak, gainera,<br \/>\ninprimategira iritsi baino lehen, eskuizkribu bidezko eztabaida bat piztu<br \/>\nzuen, mendearen hasieran Llorente eta Aranguren Sobradoren artean izan<br \/>\nzutenaren an- tzekoa, hasieratik eskuizkribu bidez erantzun baitzion J.A.<br \/>\nIba\u00f1ez Renteriak. Haren esanetan \u00abTxostenak gehiago esaten zuen, indar gehiagoz<br \/>\neta adieraz- pen egokiagoez, Llorentek baino\u00bb. Baina absolutismoaren ondoren<br \/>\nere eztabaida ez zen itxi, P. Novia Salcedoren lanak frogatzen duenez. Bera<br \/>\nmerka- taritza librearen aldekoa zen, eta haren lana, 1829an bukatu zuena, ez<br \/>\nzen inprimatuko 1851-52ra arte.<\/p>\n<p>Txostena modu argian Juan Antonio Llorenteren Noticias<br \/>\nHist\u00f3ricas la- nean oinarritzen da, baina haren aipamenik ez du egiten, hura<br \/>\nfrantsestua zelako. Beraz, Txostenaren egile materiala ezezaguna da. Eskuz<br \/>\nidatzitako ko- pia bat Sevillako Unibertsitateko Liburutegiko P. Sainz<br \/>\nAndinoren funtseko paperen artea gorde izanak, beharbada, iradokitzen ahal du<br \/>\nhura izan zela Txostenaren egilea, Sainz Andinok berak 1829an beste txosten bat<br \/>\neman zuelako, Ebroko aduanak Nafarroako iparraldera lekualdatzearen alde.<br \/>\nBaina Abusuen Batzordearen Txostena eman zen unean Sainz Andino nondik nora<br \/>\nzebilen batere ez dakigu eta, aipatzen ari garen bi txosten horien tonuan eta<br \/>\nargudioetan dagoen aldea aintzat hartuta, zaila da pentsatzea hura izan zela<br \/>\negilea. Beste alde batetik, arreta eman izan du nolako kointzidentziak dauden<br \/>\nharen proposamenen eta 1814an Fernando VII.ari Justo Jose Banquerik, Ogasun<br \/>\nIdazkaritzako ofizialak, aurkeztu zion txostenaren artean. Beste aukera bat<br \/>\nda, ziurtatu ez badaiteke ere, testua idazteko lanean parte hartzea Batzordea<br \/>\nhasi zenetik bukaera arte bertako kide izandako pertsona bakarrak, Francisco<br \/>\nMaria Campuzanok, alegia. 1813an, Cadizko Gorteen aginduz, Gasteizko<br \/>\nIntendente kargua baitzuen, aduanen erreforma egiteko enkargua jaso zuen, baina<br \/>\nez zuen lortu.<\/p>\n<p>Estatu Kontseiluak, hirurteko liberalean sartuta dagoeneko,<br \/>\nTxostenari buruz eman zuen Irizpenaren arabera, 1820an Batzordea iritsi zen 46<br \/>\npaper- sorta ere erabiltzera, haien artean, adibidez, Aduanetako<br \/>\ngobernadore-ordezkariak emandako txosten eta espedienteen multzoa; Burgos,<br \/>\nSantander, Cadiz, Katalunia eta Coru\u00f1ako Kontsulatuen kexak, protekzionismoaren<br \/>\ndefentsan; Probintzia salbuetsiekiko merkataritza libreari buruzko Kapitulatuak, 1727koak; Bilboko kontrabandoaren epailearen txostenak; eta Garci Lopez<br \/>\nChinchilla korrejidorearen txosten bat (1487), funtsezko garrantzia zuena,<br \/>\naurrerago ikusiko denez.<\/p>\n<p>Txostenaren edukia hiru zatitan banatua dago. Lehenengoa<br \/>\natal historikoa da, eta hiru euskal probintzien ustezko jatorrizko<br \/>\nindependentziaren aurkako argudioak aurkezten dira, esanez XII. mendearen<br \/>\naurretik udal forua beste legerik ez zegoela, eta haien zerga-ekarpena egiteko<br \/>\nsalbuetsita ez zeudela. Bigarren atalean ezbaian jartzen da kontrabandoa<br \/>\ngalarazteko 1727ko Kapitulatuak, gobernuaren eta euskal lurraldeen artean<br \/>\nadostutakoak, zuen eraginkortasuna. Haren bidez finkatzen ziren barneko<br \/>\naldeko aduanak, salbuespen-kasuetan bakarrik kostara lekualdatu zituenak<br \/>\nFilipe V.ak, 1717an. Eta azkenik, hirugarren atalean, kontrabandoa<br \/>\ndeuseztatzeko hainbat proposamen zehatz egiten ziren, besteak beste, barne<br \/>\naldeko aduanak kostara erama- tea, Bilboko eta Donostiako kontrabandoaren<br \/>\nepaitegiak eta Irungo \u00abAlcald\u00eda de Sacas\u00bb ospetsua deuseztatzea, eta<br \/>\nforu-aldundietatik eta hiru lurraldee- tako justizia erakundeetatik kentzea<br \/>\n\u00aberrenta eta merkataritza\u00bb gaien inguruko guztia, eta baimentzea hainbat<br \/>\nprodukturen merkataritza librea, besteak beste, burdina, tabakoa edo gatza,<br \/>\nhorretarako gaitasuna emanez Bilboko eta Donostiako portuei, eta zergak<br \/>\nordainaraziz, berriz, Amerikara edo atzerriko erresumetara eraman beharreko<br \/>\ngaiei bakarrik.<\/p>\n<p>Beraz, argi dago Batzordea sortu zen unean testuingurua zela<br \/>\naduanen inguruko gatazka. Baina Txostenean argudio gisa historia juridikoa<br \/>\nerabiltzen denean, helburua da kontrabandoa jazartzeko eginkizunean<br \/>\nlehentasuna ematea salbuespenezko jurisdikzio bereziari \u2014errenten<br \/>\ngobernadore ordezkaria\u2014 foru-aldundien gainetik, haiek maiz foru baimena<br \/>\nbaliatzen zutelako auzien inguruko errege-xedapenen aurrean. Zentzu horretan,<br \/>\nhistoria baliatzen da Txostenean gobernuaren esku-hartzea justifikatzeko,<br \/>\n1727an Biz- kaiarekin eta Gipuzkoarekin eta 1748an Arabarekin sinatutako<br \/>\nKonbenioetan ezarritakoaren aurkakoa zelako, izan ere, haietan, aduanak barne<br \/>\naldean mantentzeaz gain, zergetatik salbuetsitako merkataritza-gai zerrenda luzea<br \/>\njasotzen baitzen. Hortik zetorren egileek Cinchillaren Ordenantzei ematen<br \/>\nzieten garrantzia, horiek baitziren Errege Kontseiluaren erreferenteak hemezortzigarren mendean Bizkaian esku-hartzeko, lehenengo aldiz 1782an, Errege<br \/>\nKontseiluaren aginduz, inprimatu zirelarik, ordurarte inprimatu gabe izaki eta.<\/p>\n<p>Hala eta guztiz ere, denbora luze igaro zen Txostena idatzi<br \/>\nzenetik inprimatuta argitaratu zen arte eta, beharbada, horregatik erabili<br \/>\nizan zen alde batera edo bestera, unean uneko interesen arabera, batik bat<br \/>\nabsolutismoaren eta liberalismo konstituzionalaren aldetik. Nolanahi ere,<br \/>\nbietan ahala bietan ere, arrazoi historikoaren aipamenak etengabeak izan ziren.<\/p>\n<p>Absolutismoaren menpean txostena erabili zen lurraldeen<br \/>\nlegearen eta erregearen bitartekaririk gabeko subiranotasunaren alde<br \/>\nargudiatzeko, horixe baitzen Espainaiko Ilustrazio juridikoaren ezaugarrietako<br \/>\nbat, euskal foraltasunak denbora luzez irudikatu duen erabileraren eta<br \/>\nohiturazko zuzenbidearen aurrean. Partidak aipamenak, jaunen jurisdikzioaren<br \/>\ngainean erregeak zuen lehentasunari buruz, eta Fernando VII.ak foruak \u00abberritu\u00bb<br \/>\nizana baliagarriak izan ziren Txostenaren egileentzat, foruen gaineko esku-hartze<br \/>\nedo\/eta aldaketa justifikatzeko. Hala ere, absolutismoaren garaian Txostenaren<br \/>\nproposamenak ez ziren inoiz aplikatu, Monarkiak nahiago izan baitzuen, Ogasun<br \/>\nandeatu bat zuelarik, euskal lurraldeen zerga-salbuespena bere horretan uztea, Monarkiari egindako dohaintza oparoen truk.<\/p>\n<p>1837ko Konstituzioaren menpean, berriz, berariaz aipatzen ez<br \/>\nbazen ere, Txostena zen liberal aurrerakoiek gehien erabili zuten dokumentua,<br \/>\n1839ko Legea parlamentuan eztabaidatu zenean, euskal foruak aldatu behar zirela<br \/>\ndefendatzeko, konstituzioan lehenesten zen subiranotasun nazionalaren (\u00abbatasun konstituzionala\u00bb) kontzeptuaren arabera egokitzeko. Kontzeptu horren<br \/>\narabera, aduanen batasuna eztabaida ezina zen, eta foruak aurkezten ziren \u2014esaterako C. Anton Luzuriagak edo Pedro Lemanuriak\u2014<br \/>\nestatuaren lurral- de-antolamendu berriaren administrazio propio baten gisa,<br \/>\norduan konstituzioan ia batere jasotzen ez zena, 1812aren aldean.<\/p>\n<p>Txostena Konstituzioaren garaian erabiltzen jarraitzeak<br \/>\nadierazten du planteamendu liberalek absolutismoarekin bat egin zutela,<br \/>\nnazioaren kon- tzeptu unitarioa lurralde eta zergen gaian guztien gainetik<br \/>\nzegoen kontzeptu gisa, edozein aldaketa egin aurretik. Praktikan, ordea,<br \/>\nabsolutismoaren garaian bezala, alde batera eta bestea jotzen zen, batzuetan<br \/>\nforuak mantentzearen alde, ogasun publikoari egindako ekarpen oparoen truk,<br \/>\neta aldatzearen alde, adibidez 1841eko Dekretuaren bidez \u2014ez lege bidez\u2014 maiz aldaketa<br \/>\nho- rien efikazak ez zirela ondorioztatu bazen ere.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Batzordea absolutismoaren garaian sortu zuen Fernando VII.ak, 1815eko azaroaren 6ko Errege Aginduaren bidez. Monarkiaren hainbat kontseilarik eta kargu instituzionalek osatzen zuten, eta haren berehalako helburua zen zenbait neurri proposatzea euskal aduanetako kontrabandoari amaiera emateko (\u00abharen trafiko kaltegarriak \u2014esaten zen\u2014 fede oneko merkataria aurri ekonomikora eramaten baitu, eta Errege Ogasuna eta fabrika nazionalen sustapen handiagoa kaltetzen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[327],"class_list":["post-3349","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>EUSKAL PROBINTZIETAKO ERREGE OGASUNAREN ABUSUEN ERREFORMARAKO BATZORDEA (1815) - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/euskal-probintzietako-errege-ogasunaren-abusuen-erreformarako-batzordea-489-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"EUSKAL PROBINTZIETAKO ERREGE OGASUNAREN ABUSUEN ERREFORMARAKO BATZORDEA (1815) - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Batzordea absolutismoaren garaian sortu zuen Fernando VII.ak, 1815eko azaroaren 6ko Errege Aginduaren bidez. Monarkiaren hainbat kontseilarik eta kargu instituzionalek osatzen zuten, eta haren berehalako helburua zen zenbait neurri proposatzea euskal aduanetako kontrabandoari amaiera emateko (\u00abharen trafiko kaltegarriak \u2014esaten zen\u2014 fede oneko merkataria aurri ekonomikora eramaten baitu, eta Errege Ogasuna eta fabrika nazionalen sustapen handiagoa kaltetzen [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/euskal-probintzietako-errege-ogasunaren-abusuen-erreformarako-batzordea-489-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/euskal-probintzietako-errege-ogasunaren-abusuen-erreformarako-batzordea-489-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/euskal-probintzietako-errege-ogasunaren-abusuen-erreformarako-batzordea-489-eu\\\/\",\"name\":\"EUSKAL PROBINTZIETAKO ERREGE OGASUNAREN ABUSUEN ERREFORMARAKO BATZORDEA (1815) - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T09:32:47+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/euskal-probintzietako-errege-ogasunaren-abusuen-erreformarako-batzordea-489-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/euskal-probintzietako-errege-ogasunaren-abusuen-erreformarako-batzordea-489-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/euskal-probintzietako-errege-ogasunaren-abusuen-erreformarako-batzordea-489-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"EUSKAL PROBINTZIETAKO ERREGE OGASUNAREN ABUSUEN ERREFORMARAKO BATZORDEA (1815)\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"EUSKAL PROBINTZIETAKO ERREGE OGASUNAREN ABUSUEN ERREFORMARAKO BATZORDEA (1815) - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/euskal-probintzietako-errege-ogasunaren-abusuen-erreformarako-batzordea-489-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"EUSKAL PROBINTZIETAKO ERREGE OGASUNAREN ABUSUEN ERREFORMARAKO BATZORDEA (1815) - Iura Vasconiae","og_description":"Batzordea absolutismoaren garaian sortu zuen Fernando VII.ak, 1815eko azaroaren 6ko Errege Aginduaren bidez. Monarkiaren hainbat kontseilarik eta kargu instituzionalek osatzen zuten, eta haren berehalako helburua zen zenbait neurri proposatzea euskal aduanetako kontrabandoari amaiera emateko (\u00abharen trafiko kaltegarriak \u2014esaten zen\u2014 fede oneko merkataria aurri ekonomikora eramaten baitu, eta Errege Ogasuna eta fabrika nazionalen sustapen handiagoa kaltetzen [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/euskal-probintzietako-errege-ogasunaren-abusuen-erreformarako-batzordea-489-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/euskal-probintzietako-errege-ogasunaren-abusuen-erreformarako-batzordea-489-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/euskal-probintzietako-errege-ogasunaren-abusuen-erreformarako-batzordea-489-eu\/","name":"EUSKAL PROBINTZIETAKO ERREGE OGASUNAREN ABUSUEN ERREFORMARAKO BATZORDEA (1815) - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T09:32:47+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/euskal-probintzietako-errege-ogasunaren-abusuen-erreformarako-batzordea-489-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/euskal-probintzietako-errege-ogasunaren-abusuen-erreformarako-batzordea-489-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/euskal-probintzietako-errege-ogasunaren-abusuen-erreformarako-batzordea-489-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"EUSKAL PROBINTZIETAKO ERREGE OGASUNAREN ABUSUEN ERREFORMARAKO BATZORDEA (1815)"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3349","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3349\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3349"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3349"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}