{"id":3347,"date":"2023-02-10T10:32:07","date_gmt":"2023-02-10T09:32:07","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/humboldt-wilhelm-von-488-eu\/"},"modified":"2023-02-10T10:32:07","modified_gmt":"2023-02-10T09:32:07","slug":"humboldt-wilhelm-von-488-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/humboldt-wilhelm-von-488-eu\/","title":{"rendered":"HUMBOLDT, Wilhelm von (Potsdam, Alemania, 1767ko ekainaren 22a &#8211; Tegel, Alemania, 1835ko apirilaren 8a)."},"content":{"rendered":"<p>Alexander von Humboldt geografo eta naturalista ospetsuaren<br \/>\nanai nagusia zen Wilhelm von Humboldt. Bi aldiz egon zen Euskal Herrian, bai<br \/>\niparraldean, bai hegoaldean ere, eta testu ugariz osatutako obra oparoa utzi<br \/>\nzuen \u00abeuskaldunen hizkuntzari eta nazioari buruz\u00bb. Hala ere,<br \/>\nlehenik eta behin, azaldu behar da hark hartutako erabaki terminologiko bat,<br \/>\neuskaldunen multzo osoa barne hartuko zuen izen bakar bat ez zegoela<br \/>\negiaztatu ondoren: \u00aberabat harritu naiz, etnia osoa aipatu nahi izan dudanean\u00bb.<br \/>\nHona hemen nola azaltzen duen arazoa: haiek beren buruaz ari direla<br \/>\n\u00abeuskaldunak\u00bb hitza erabiltzen dute, baina lurralde bakoitzari dagokion<br \/>\nizendapena erabiltzen dute; frantsesek \u00abBiscayens\u00bb eta \u00abBasques\u00bb hitzak<br \/>\nerabiltzen dituzte, baina lehenengoa hegoaldekoei dagokie bakarrik, eta<br \/>\nbigarrena, berriz, iparraldekoei; espainolek, berriz, \u00abprovincias<br \/>\nvascongadas\u00bb moldea erabiltzen dute, baina Espainia aldeko euskaldunak bakarrik<br \/>\naipatzeko. Horiek ikusirik, Humboldt erabat harrituta dagoela aitortzen du:<br \/>\n\u00abHorra nola galdu duen etnia dohakabe horrek bere izenaren batasuna ere\u00bb. Baina<br \/>\nharen ikerketen xedea ez da mugatzen euskaldunak bizi diren lurraldearen zati<br \/>\nbakar batera \u2014mugak zirkunstantzialak dira, betiere\u2014 eta horregatik behar du,<br \/>\nhain zuzen ere, euskaldun guztiak bilduko dituen eta haiek guztiek erabiltzen<br \/>\nduten izen komun bat. Horregatik, Schl\u00f6zer maisuari jarraikiz, honako izendapen<br \/>\nhauek erabiltzea erabaki zuen: \u00abFrantziako Euskal Herrian, hegoaldeko euskal<br \/>\nprobintzietan eta Nafarroan bizi den etnia osoa aipatzeko: Vasken;<br \/>\nherrialdearen alderdi espainiarra aipatzeko: Biscaya; errepublika frantsesaren<br \/>\nmenpeko euskaldunak aipatzeko: Basques\u00bb. Izen horiek hautatzea<br \/>\neztabaidagarria izan daiteke, noski, baina garrantzitsua dena zera da,<br \/>\nHumboldtek beharrezkoa ikusi zuela \u2014subjektu politikoaren inguruko eztabaidak alde batera<br \/>\nutzirik\u2014 euskaldun guztiak batera aintzat hartu ahal izatea, ezagutza historiko<br \/>\neta kulturalaren objektu gisa.<\/p>\n<p>Nolanahi ere, euskaldunek Humboldtengan piztu zuten interesa<br \/>\nulertzeko modu bakarra da kontuan hartzea gizakiari dagokiona ulertzeko eta<br \/>\naztertzeko hark zuen berezko era, alegia, \u00abantropologia konparatu\u00bb baten<br \/>\ntestuinguruan, esamolde hori erabili baitzuen berak, jakintza-ildo hori<br \/>\ngaratu zuenean, 1796 eta 1797 bitartean. Garai hartan Herder filosofo eta<br \/>\nteologoak \u2014Kant-en formalismoa kritikatuz eta osatuz\u2014 deskubritu zuen<br \/>\nhistorikotasuna gizakiaren berezko osagaia zela, eta horrenbestez, kultura<br \/>\nulertzeko eta haren askotariko adierazpenak begiratzeko era iraulkatu zuen.<br \/>\nNorbanako bakoitzaren hemen eta orain egiazko izatearen eta egiazko etorkizun<br \/>\nbat izateko hark dituen aukerak dira, eta, zentzu horretan, Humboldtek argi<br \/>\nikusten due- naren arabera, \u00abbehar-beharrezkoa dugu gizakiaren ezagutza<br \/>\nbanakatzaile bat\u00bb. Izan ere, haren antropologiak ez du bilatzen ezagutza<br \/>\nkontzeptual hertsi bat, gizakiaren ulermen irudimentsu ireki bat baizik, non,<br \/>\nkonparaziotik abiatuta, pertsona guztien errealizazioa eta garapena lortzeko<br \/>\nzantzu lagun- garriak aurkituko ditugun. Dena den, Humboldtek ez du ahazten<br \/>\ngizaki historikoa \u2014entelekia historikoa ez izateaz gain\u2014 betiere leku<br \/>\nguztietan dela izaki sozial bat, salbuespenik gabe giza talde zehatzetako<br \/>\npartaidea, askotariko nortasun kulturalekin. Horrenbestez, kolektibo horiek,<br \/>\nhark gehienetan nazio, herri edo etnia deitzen dituenak, haren antropologia<br \/>\nkonparatuaren ikerketaren ezin utzizko xedea dira, haren ideiaren arabera,<br \/>\nbidaiak ikerketarako baliabide ezinbestekoa baitira. Humboldtek lehenesten<br \/>\nzituen \u00abirudi biziak\u00bb eta baztertzen zituen \u00abhitz hilak\u00bb; hona nola azaltzen zuen:<br \/>\n\u00abnazio arrotz bat ulertzeko, haren berezitasunaren gakoa argitzeko,<br \/>\nezinbestekoa da nork bere begiez ikustea\u00bb.<\/p>\n<p>1798ko azaroaren eta 1801eko abuztuaren artean Humboldt<br \/>\nParisen bizi izan zen \u2014frantziarrak eta alemanak kontrajarriz \u00abizaera<br \/>\nnazionala\u00bb zer den ulertu nahian\u2014. Orduan ezagutu zuen Garat lapurtarra, eta<br \/>\nEuskal Herrira etorri zen bidaian, bi aldiz. Lehenengo bisita, 1799ko<br \/>\nurriaren 10etik 18ra bitartean, familia osoarekin egin zuen \u00abEspainiarako<br \/>\nbidaia\u00bb handi baten barruan egin zuen; bigarrena, berriz, 1801eko apirilaren<br \/>\n27tik maiatzaren 3ra arte, Euskal Herria soilik bisitatzeko egindako \u00abeuskal<br \/>\nbidaia\u00bb izan zen, gehiena berak bakarrik egin zuena. Nolanahi ere, komenigarria<br \/>\nda azpimarratzea Humboldten bidaia horiek, gauza guztien gainetik,<br \/>\nzientifikoak direla \u2014haiei buruz landa-ikerlanak zirela esan dezakegu\u2014 eta<br \/>\nhorregatik, zehaztasun handiz prestatzen zituela, eta ondoren bere oharrak<br \/>\nbegiramen handiz lantzen zituela. Haren helburua da, kasu honetan,<br \/>\neuskaldunen multzo osoa, taldea osatzen duten aldetik, ezaugarritzea \u2014mugak<br \/>\nezarritako zatiketa eta zein estatutakoa den lurraldea alde batera utzita\u2014 eta<br \/>\nhaien talde-nortasuna zehaztea, haien artean nahiz beste hainbatekin<br \/>\nkonparatu ondoren. Euskal Herrira egindako bidaietan Humboldtek ohar ugari<br \/>\njaso zituen, funtsean, gure fisionomiari eta paisaiari buruzkoak, kultura- nahiz<br \/>\netnografia- arlokoak, eta, oroz gain, auzi politiko eta historikoei<br \/>\nzegozkienak. Aipagarria da, gainera, bere bidaien hasieratik beretik, \u2014eta are<br \/>\nzenbait hilabete lehenagotik ere\u2014 interes handia erakusten duela euskaragatik,<br \/>\neta zentzu horretan, hiz- kuntzaren inguruko materialak biltzeko asmoa hartu<br \/>\nzuen. Hurrengo hogei urteetan material horiek zehatz mehatz aztertu zituen.<br \/>\nEuskal Herrian barna egindako bidaietan, funtsean, hainbat ohar jaso zituen<br \/>\nbeste hainbeste testutan, \u2014bidaia-egunkariak eta andreari idatzitako gutunak\u2014<br \/>\neta handik gutxira bi bidaia-kontakizun atondu zituen, bietatik osoena eta<br \/>\ngarrantzitsuena Die Vasken izeneko lana dela.<\/p>\n<p>Humboldten arreta pizten duen lehenengo gauza, oro har, zera<br \/>\nda, euskaldunek herri baten berezitasuna agertzen dutela, eta horrenbestez,<br \/>\nbehin eta berriro euskaldunen aipamena egiten duenean \u00abetnia-izaera\u00bb eta<br \/>\n\u00abnazio- izaera\u00bb esamoldeak erabiltzen ditu. Aldi berean, ordea, azpimarratzen<br \/>\ndu euskaldunak ez direla, inolaz ere, \u00abmendiko artzainak\u00bb, edo \u00abzerbitzari zapalduak\u00bb, aitzitik ere, euskaldunek beren \u00abkonstituzio politiko autonomoa\u00bb<br \/>\neratu dute eta \u00abongizate oparoa\u00bb lortu dute. Harago joanda, Humboldt iritsi zen<br \/>\nesatera euskaldunak, kosta ahala kosta, lortu dutela \u00abemaitza onez eramatea<br \/>\nberen eremura ilustrazio europarraren fruiturik onuragarrienak, beren<br \/>\njatorrizko berezitasuna eta apaltasuna bazter utzi gabe\u00bb. Horrek guztiak area-<br \/>\ngotu zuen euskaldunak herri edo nazio gisa ikertzeko zuen interesa: \u00abhizkuntza, konstituzioa, ohiturak, aurpegiaren itxura, hitz batean, euskaldunen inguruko guztia, alde batera utzi gabe haien lurraldearen itxura, horiek guztiak<br \/>\ndira etnia garbi eta berezi horren ezaugarriak\u00bb. Baina Humboldt ez da bereziki baikorra euskaldunen etorkizunari buruz, eta, adibidez, egiaztatzen du \u00abhaien azkena poliki-poliki prestatzen ari diren eraginak\u00bb<br \/>\nbadirela \u2014bereziki ipar Euskal Herrian, baina hego Euskal Herrian ere bai\u2014.<br \/>\nHara nola azaldu zuen berak: \u00aberagin horiek poliki-poliki haien hizkuntza<br \/>\nzokoratzen ari dira, eta era horretan, ezinbestez, haien berezitasun nazionala<br \/>\ngaltzen da. Bistan da haien gainbeherak hemendik aurrera abiadura handiagoa<br \/>\nhartuko duela\u00bb. Humboldtek etsipenez ikusten du gainbehera benetan gerta<br \/>\ndaitekeela, \u2014haren hitzetan, \u00abmende eskas\u00bb batean gerta daiteke\u2014 eta horrek<br \/>\nberak areago- tzen du harengan euskaldunen nazioaren ezaugarritze oso eta behin<br \/>\nbetikoa burutzeko asmoa.<\/p>\n<p>Humboldtek bere bidaietan egin zituen behaketa ugarietatik<br \/>\neta bere idatzietan jaso eta lantzen dituen oharretatik, aipamen berezia<br \/>\nmerezi dute hemen euskaldunen \u00abkonstituzio politiko autonomoa\u00bb delako<br \/>\nhorrekin zerikusia duten oharrek. Hala ere, azpimarragarria da, oro har, teoria<br \/>\neta praktika politikoarekiko duen interesa \u2014bizi guztian agertu zuena\u2014 bere<br \/>\nproiektu antropologiko berezitik sortzen dela, izan ere, politika ikusten du,<br \/>\nororen gainetik, humanizazioa lantzeko baliabide gisa. Hain zuzen ere,<br \/>\nHumboldtek begiz jotzen ditu euskal lurraldeetako \u00abForuak\u00bb, eta pozez<br \/>\negiaztatzen du horiek antzinatik arautzen dutela bizitza soziala eta<br \/>\npolitikoa, oinarritzen direla norberaren \u00abaskatasun pertsonalean\u00bb, eta horiek<br \/>\ndirela \u00abnazioaren egiazko kode legegilea\u00bb. Harridura eragiten diote, halaber,<br \/>\n\u00abBatzar Nagusiek\u00bb, eta Gipuzkoaz ari dela, adibidez, aipatzen du \u00abdemokrazia<br \/>\nperfektua eta garbia\u00bb \u2014\u00abordezkaritza-sistema\u00bb baten aurrean\u2014 eta Bizkaiaz ari dela,<br \/>\nberriz, \u00abnekazarien konstituzio librea\u00bb \u2014\u00abzaldunen konstituzio feudal\u00bb baten<br \/>\naurrean\u2014. Zalantzarik gabe, Humboldtek, bere testuetan, berari kontatzen<br \/>\ndiotena kontatzen du \u2014horrek subjektibotasuna adierazten badu ere\u2014, baina era<br \/>\nberean, zalantzarik ez da hark Euskal Herrian zerbait ikusi zuela, ez<br \/>\nBerlinen, Ez Parisen, Ez Madrilen, ikusi ez zuena. Horren erakusgarri, hona<br \/>\naipu hau: \u00abegiazko ahal gorenaren eskubidea, hemen, ez dago klase bakar berezi<br \/>\nbaten eskuetan, aitzitik ere, eskubide hori nazioaren beraren baitan dago,<br \/>\neta oro har, nazio horretako herritar nekazariengan\u00bb. Egia dena zera da, haren<br \/>\noharre- tan akatsak aurki badaitezke ere, Humboldtek argi ikusten zuela<br \/>\neuskaldunek berezko antolamendu politiko bat landu zutela, eta horrek,<br \/>\n\u00abdespotismotik\u00bb eta \u00abanarkiatik\u00bb urrun, aukera eman diela haien herri-nortasuna<br \/>\nbabesteko. Baina etorkizuna \u00abEspainiako eta Frantziako euskal probintzientzat\u00bb<br \/>\nziurtasunik gabea da \u2014lehen aipatu ditugu herri honen \u00abberezitasunak\u00bb<br \/>\narriskuan jartzen dituzten \u00aberaginak\u00bb\u2014 eta horrek eramaten du Humboldt gogoeta<br \/>\norokorra egitera dibertsitatearen kudeaketa politikoaren zailtasunari buruz.<br \/>\nBere bidaietan, lehenik eta behin, \u00abFrantziako Iraultzak eraitsi ditu Lapurdiko,<br \/>\nNafarroa Behereko eta Zuberoko konstituzio partikularrak\u00bb egiaztatzen du, eta<br \/>\nhorrez gain, ohartarazten du \u00abEspainiako gobernuak gogorkeriaz eta jeloskeriaz tratatzen ditu Biscayako lurraldeetako euskaldunak\u00bb. Horregatik, Humboldtek \u2014ia galdutzat emanez iparraldeko euskaldunak\u2014 interes politiko handiko<br \/>\ngaldera bat planteatzen du: \u00abNola tratatu behar du Monarkia Espainiarrak<br \/>\neuskaldunen nazioa, haien indarra eta jarduera ahalik eta probetxu- garrienak<br \/>\nizan daitezen?\u00bb. Nolanahi ere, egitate horrek adierazten du beste arazo<br \/>\norokorrago bat, lehenago edo beranduago politikari guztiek aurrez au- rre<br \/>\naurkituko dutena, alegia, aukeratzea, diferentziak ezabatzea efizientziaren<br \/>\nizenean, edo diferentziak sustatzea aberastasunaren izenean. Funtsezko gaia da,<br \/>\nHumboldten arabera, gaurkotasun handikoa eta saihestezina \u2014gero eta gehiago,<br \/>\nageri denez\u2014 hain zuzen ere, \u00abune honetan askotan gertatzen da hainbat herri<br \/>\nedo etnia elkartzea estatu bakar batean\u00bb. Gertatzen dena zera da, politikariak<br \/>\ngehienetan aukeratzen duela dibertsitatea ez zaintzea eta homogeneotasuna<br \/>\nbultzatzea eta, horregatik, premiazkoa iruditzen zaio ongi ezagutzea \u00abezaugarri<br \/>\nbereziak\u00bb eta ikustea ea nola horiek aberastasuna ematen dieten \u00abmasa<br \/>\nhandiei\u00bb. Azpimarratu behar da Humboldtek \u00abnazioa\u00bb entitate antropologiko<br \/>\ngisa ikusten duela, eta \u00abestatua\u00bb instituzio osagarri gisa, eta horregatik, ez<br \/>\ndu arazo kontzeptualik, bi estatutan banatutako nazio bati buruz hitz egiteko.<\/p>\n<p>Euskaldunak Frantzian eta Espainian izatea gainditu<br \/>\nbeharreko zailtasuna da, haiek nazio gisa ezaugarritzeko erronkari aurre<br \/>\negitean, baina, beste alde batetik, horrek berak aukera ematen dio Humboldti<br \/>\ngogoeta egi- teko muga politikoen esanahiari buruz. Lehenik eta behin,<br \/>\negiaztatzen du Konbentzio Gerrak (1793-1975) arazo ugari ekarri zituela, eta,<br \/>\nesate baterako, Hendaia eta Hondarribiako herritarrak aipatzen ditu, \u00abetnia<br \/>\nberekoak izanik eta hizkuntza bat eta bera erabiltzen dutelarik\u00bb, ez baitute lehen<br \/>\nbezalako bizikidetzarik. Funtsean, Humboldten arabera, auzia ez da euskal-<br \/>\ndunena, alegia, \u00abestatuen arteko gerra da, eta haiek estatu horietakoak dira kasualitate hutsez\u00bb baina horrek, egiaz, \u00abhaien arteko ohiko<br \/>\nhartu-emanetatik aterarazi ditu herritar horiek, eta haien sentimenduak<br \/>\nezarri dizkie\u00bb. Horrenbestez, adibide horretatik abiatuta, baina harago joanda,<br \/>\nbere buruari galdetzen dio, orokorrean, zer den eta zer ekartzen duen \u00abmuga<br \/>\nbatek\u00bb, alegia, \u00abhorma erdibitzaile bat, modu arbitrarioan edo kasualitatez,<br \/>\nbi giza talde kondenatzen dituena destino diferenteetara\u00bb. Adierazgarria da,<br \/>\nal- derdi horretatik, Humboldtek \u2014mugei eta haiek eratzeko prozesuei buruz<br \/>\nmintzatzean\u2014 behin eta berriro esatea \u00abhizkuntza eta kultura aniztasuna\u00bb<br \/>\ndirela, egiaz, \u00abnazioen arteko beste muga natural baten gisakoak\u00bb. Hori ain-<br \/>\ntzat hartuta ulertzen ahal da euskaldunak, talde gisa, unitate berezko eta berezi bateko kidetzat hartzea: \u00abbizkaitar gogorrak eta zuberotar finak hizkuntza bat bera erabiltzen dute\u2026 eta elkar ezagutzen dute nazio bereko senide<br \/>\ngisa\u2026\u00bb. Beraz, mugaren auzia alde batera, Humboldtek ondorioztatzen du \u00abetnia baten nortasuna ez da agertzen haren hizkuntzaren<br \/>\nnortasunetik ha- rago, eta ikerkuntzak zalantzarik eta eztabaidarik gabe onartu<br \/>\nbehar duena da euskaldun guztiek nazio bakarra osatzen dutela\u00bb.<\/p>\n<p>Euskaldunak, beraz, antropologia konparaturako \u00abikergai<br \/>\nhagitz interesgarria\u00bb bihurtzen dira, eta egiaz, Humboldtek berak argitaratu<br \/>\nzuen, 1812an, testu gako bat, \u00abdeskribapen oso bat, euskal etniari buruzko<br \/>\negiazko monografia bat\u00bb iragartzen zuena. Euskaldunetan zentratzeko ideia<br \/>\nlehendik ere adierazi zuen, Euskal Herrira egindako bidaien ondoren, eta<br \/>\n1802an, \u00abbehin betiko erabakia\u00bb hartu zuen zentzu horretan. Horrek berak eragin<br \/>\nzion atzera egitea \u00abEspainiarako bidaiaren\u00bb deskribapen osoa egiteko hasieran<br \/>\nzuen as- moan. Humboldten helburua euskaldunak komunitate bat osatzen zutela<br \/>\nera- kustea zen, \u2014nazio gisa zerk eta nola ezaugarritzen dituen azaltzea lortu<br \/>\nnahi zuen\u2014 eta horretarako planteatzen eta aurreikusten zuen ikerketa-lan bat,<br \/>\nhiru atal handitan egin beharrekoa. Lehenengoak, \u00abirakurleari eskaini behar dio<br \/>\nherriari eta herritarrei buruzko kontzeptu argi bat\u00bb eta, horretarako, \u00abEspainiako Euskal Herrira eta Frantziako Euskal Herrira\u00bb egin zituen bidaietan<br \/>\njasotako ohar etnografikoak azaltzeko asmoa zuen. Monografia horren bigarren<br \/>\natala izanen zen garrantzitsuena eta luzeena, eta hark eskaini behar zuen,<br \/>\nHumboldten aburuz, \u00abeuskararen analisi\u00bb zorrotz eta sistematiko bat, alegia,<br \/>\n\u00abkontzeptu argi bat\u00bb, bai euskararen \u00abegitura gramatikalaz\u00bb, bai \u00abeuskararen<br \/>\negitura lexikalaz\u00bb ere. Hirugarren atalak, azkenik, aurreko bietatik abiatu<br \/>\nbehar zuen, \u00abeuskal nazioaren eta hizkuntzaren inguruko ikerketa historiko<br \/>\neta filosofiko sail oso bat\u00bb jaso behar zuen, eta haiek Euskal Herriak eta<br \/>\neuskarak nazioen eta hizkuntzen multzo osoan zuten lekua deskribatu behar<br \/>\nzuten. Humboldtek ez zuen amaitu euskal monografia, ez behinik behin hasieran<br \/>\npentsatu bezala, baina testu garrantzitsuak utzi zizkigun: lehen aipatutako<br \/>\nDie Vasken, bere bigarren bidaiari buruz, Berichtigungen und Zus\u00e4tze, euskarari<br \/>\nburuz, eta Pr\u00fcfung der Untersuchungen euskal-iberismoari buruz.<\/p>\n<p>Bere proiektu monografikoa azaltzeko unean, hasieratik<br \/>\nberetik, Humboldtek azpimarratzen zuen euskaldunen nazioa deskribatzea\u00bb \u2014eta<br \/>\nnazio gisa ezaugarritzea\u2014 \u00abhistoria unibertsalaren\u00bb lan funtsezko eta ezin<br \/>\nutzizkoa zela. Historia unibertsalak humanitatearen garapena aztertzen du<br \/>\nmultzo osoa aintzat hartuta, egia da, baina ez du tentazio uniformatzaileetan erori behar: \u00abhistoria unibertsalak, zalantzarik gabe,<br \/>\nikuspegi desberdinetatik kontatutako historiak biltzeko aukera eman eta<br \/>\neskatu ere egiten du\u00bb. Ildo horretatik, Humboldtek gogoeta egiten zuen<br \/>\nhistorialariaren eginkizunari buruz, eta, hain zuzen ere, ohartarazten zuen<br \/>\nhistorialariak \u2014ohi- koa izan denaren aurka\u2014 ez zituela bilatu behar<br \/>\nerregulartasunak bakarrik, eta giza adierazpenen alderdi espezifiko eta<br \/>\npartikularrak ere aintzat hartu behar zituela. Helburua, bere kontzeptu<br \/>\nantropologikoaren arabera, giza norbanakoen eta taldeen ikerketa konparatua<br \/>\negitea zen, haien errealitate zehatza azaltzea baztertuko ez zuena. Eta gauza<br \/>\nbera zen, Humboldten arabera, naturak gizakiaren izaeran duen eragina aintzat<br \/>\nhartzea: \u00abnorbanakoa librea eta autonomoa da leku guztietan\u2026 baina giza<br \/>\ngeneroa, genero begetal eta animalietan gertatzen den modu berean, naturakoa<br \/>\nda\u00bb. Oinarrizko ideia bat zen, eta ondorengo hainbat testutan ere berriro ere<br \/>\ngogoratzen zuen gizateriaren historia naturaren historiaren atal bat besterik<br \/>\nez dela: \u00abgiza generoa landare natural bat da\u2026 eta haren etnia eta nazio<br \/>\nugariak produktu naturalak dira\u00bb. Horrek azaltzen du, azken finean, zergatik<br \/>\nikusten zituen Humboldtek nazio kulturalak entitate ia natural gisa \u2014estatuak,<br \/>\nberriz, ad hoc sortutako entitate politikoak zirelarik\u2014 eta zergatik<br \/>\ngizateriaren historia unibertsalak ikertu behar zuen euskaldunen historia<br \/>\nere.<\/p>\n<p>Nolanahi ere, eta nazioen dimentsio natural horren haritik,<br \/>\nHumboldtek argi zuen euskaldunen inguruko ikerketa historiko bat \u2014berak bere<br \/>\nmo- nografian egin nahi zuena, adibidez\u2014 euskararen gaineko ikerlan zabal eta<br \/>\nzehatz baten inguruan ardaztu behar zela. Zentzu horretan, komenigarria da<br \/>\nberriro ere aipatzea hark euskararekiko zuen interesa hasieratik sumatzen<br \/>\ndela, eta berak ere gogora ekartzen zuela Euskal Herrira egin zuen bigarren<br \/>\nbidaia, neurri handi batean, interes horrek eramanda egin zuela: \u00abbidaia horren ardatz nagusia hizkuntza zen\u00bb. Humboldten<br \/>\nustez, betiere, ezaugarritze nazional guztiak, berez, hizkuntzaren inguruko<br \/>\nezaugarritze batekin lotuta egin behar ziren, izan ere, haren iritziz, \u00abnazioen<br \/>\narteko aldeak haien hizkuntzetan adierazten dira zehatzen eta argien\u00bb. Beraz,<br \/>\nmodu esplizituan defendatzen zuen \u00abhistoria eta hizkuntza biak batera ikertzea\u00bb \u2014horrek zekarren berritasunaz kontzientea zela\u2014 eta azken<br \/>\nburuan, horrek aukera eman behar zuela \u00abulertzeko nola herri baten hizkuntza<br \/>\nden, aldi berean, haren erakuntzaren eskala eta bitartekoa\u00bb. Era horretan Hum-<br \/>\nboldtek amesten zuen, nolabait esatearren, \u00abhizkuntzen entziklopedia orokor<br \/>\nbat\u00bb prestatzen hasteko ideiarekin, eta horrek berak bidea emanen zuela giza<br \/>\ngeneroaren nazioen historiak konparatzeko deskribapenaren bidez, eta haiek<br \/>\ndeskribatzeko, konparazioaren bidez. Hizkuntzaren zentraltasunaren<br \/>\ntestuinguru horretan ulertu behar zen, hain zuzen ere, bai euskararen<br \/>\ninguruan hark egindako \u00abanalisia\u00bb, bai euskal-iberismoaren gainean egiten zuen<br \/>\n\u00abazterlana\u00bb, horiek une horretan zuten gaurkotasuna eztabaidagarria izanda<br \/>\nere, inola ere ez baitute galtzen beren zentzu antropologi- koa. Monografia<br \/>\nhorretan euskarak zuen garrantzia, izan ere, Humboldtek, Euskal Herrira egin<br \/>\nzituen bidaien ondorioz, bere antropologian hizkuntzari ematen zion<br \/>\ngarrantziaren ondorioa zen, hizkuntza ikusten baitzuen giza izaeraren berezko<br \/>\nosagai gisa.<\/p>\n<p>Humboldtek askotan galdetzen zion bere buruari nazioa zer<br \/>\nzen edo zeri deitzen zitzaion \u2014ez euskaldunekin lotuta bakarrik\u2014, eta zentzu<br \/>\nhorretan, ondorioztatzen ahal dugu hark ulertzen zuela, oro har,<br \/>\n\u00abhizkuntza-komuni- tate\u00bb baten gisa. Haren bizitzaren amaiera aldean, 1827 eta<br \/>\n1829 bitartean, idatzitako testu batean, errepikatzen zuen, adibidez, ideia<br \/>\nklasiko bat, alegia \u00abhizkuntzek bereizten dituzte nazioak\u00bb: \u00abgiza generoaren<br \/>\nnazioen araberako banaketa, egiaz, hizkuntzen araberako banaketa besterik ez<br \/>\nda\u00bb. Humbold- tek, gainera, konparazioz definitzen zituen hainbat kontzeptu:<br \/>\n\u00abherria\u00bb \u00abbizi- lekuari eta bizikidetzari dagokie\u00bb, \u00abestatua\u00bb, berriz,<br \/>\n\u00abkonstituzio zibil\u00bb batetik ulertzen da, eta \u00abnazioa\u00bb kontzeptuak adierazten du<br \/>\n\u00abjatorri\u00bb bat eta, batez ere, \u00abhizkuntza\u00bb komun bat. Izan ere, antropologiaren<br \/>\nnahiz hizkuntzaren in- guruan hark egindako gogoeten multzoan, ikusten dugu<br \/>\nbera beti ari dela hiru mailatako paralelismo batetik: orokorrenean, giza<br \/>\nizakia eta giza hizkuntza binomioa dugu \u2014bati buruz hitz egiteak besteari<br \/>\nburuz hitz egitea da-; maila konkretuagoan aurkitzen ditugu norbanako<br \/>\npartikularrak eta mintzo-egintzak \u2014benetan horiek dira ikusten eta entzuten ditugunak\u2014; eta<br \/>\ntarteko posizio batean agertzen da nazio kulturala eta hizkuntza historikoa<br \/>\nbikotea \u2014horiek direlarik gizakiari eta hizkuntzari dagokion guztiaren<br \/>\nposibilitatearen kondizioa\u2014. Horrek azaltzen du, azken buruan, zergatik<br \/>\nHumboldtek ikusten duen beharrezkoa arreta jartzea, baita ere, euskaldunen<br \/>\nherriaren errealitate historikoan eta kulturalean \u2014mugaz gaindiko ikuspegi<br \/>\nbatetik\u2014 eta haien nazioaren eta hizkuntzaren nortasunaren berri ematea naturaltasunez.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Alexander von Humboldt geografo eta naturalista ospetsuaren anai nagusia zen Wilhelm von Humboldt. Bi aldiz egon zen Euskal Herrian, bai iparraldean, bai hegoaldean ere, eta testu ugariz osatutako obra oparoa utzi zuen \u00abeuskaldunen hizkuntzari eta nazioari buruz\u00bb. Hala ere, lehenik eta behin, azaldu behar da hark hartutako erabaki terminologiko bat, euskaldunen multzo osoa barne hartuko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[327],"class_list":["post-3347","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>HUMBOLDT, Wilhelm von (Potsdam, Alemania, 1767ko ekainaren 22a - Tegel, Alemania, 1835ko apirilaren 8a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/humboldt-wilhelm-von-488-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"HUMBOLDT, Wilhelm von (Potsdam, Alemania, 1767ko ekainaren 22a - Tegel, Alemania, 1835ko apirilaren 8a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Alexander von Humboldt geografo eta naturalista ospetsuaren anai nagusia zen Wilhelm von Humboldt. Bi aldiz egon zen Euskal Herrian, bai iparraldean, bai hegoaldean ere, eta testu ugariz osatutako obra oparoa utzi zuen \u00abeuskaldunen hizkuntzari eta nazioari buruz\u00bb. Hala ere, lehenik eta behin, azaldu behar da hark hartutako erabaki terminologiko bat, euskaldunen multzo osoa barne hartuko [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/humboldt-wilhelm-von-488-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"13 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/humboldt-wilhelm-von-488-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/humboldt-wilhelm-von-488-eu\\\/\",\"name\":\"HUMBOLDT, Wilhelm von (Potsdam, Alemania, 1767ko ekainaren 22a - Tegel, Alemania, 1835ko apirilaren 8a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T09:32:07+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/humboldt-wilhelm-von-488-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/humboldt-wilhelm-von-488-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/humboldt-wilhelm-von-488-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"HUMBOLDT, Wilhelm von (Potsdam, Alemania, 1767ko ekainaren 22a &#8211; Tegel, Alemania, 1835ko apirilaren 8a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"HUMBOLDT, Wilhelm von (Potsdam, Alemania, 1767ko ekainaren 22a - Tegel, Alemania, 1835ko apirilaren 8a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/humboldt-wilhelm-von-488-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"HUMBOLDT, Wilhelm von (Potsdam, Alemania, 1767ko ekainaren 22a - Tegel, Alemania, 1835ko apirilaren 8a). - Iura Vasconiae","og_description":"Alexander von Humboldt geografo eta naturalista ospetsuaren anai nagusia zen Wilhelm von Humboldt. Bi aldiz egon zen Euskal Herrian, bai iparraldean, bai hegoaldean ere, eta testu ugariz osatutako obra oparoa utzi zuen \u00abeuskaldunen hizkuntzari eta nazioari buruz\u00bb. Hala ere, lehenik eta behin, azaldu behar da hark hartutako erabaki terminologiko bat, euskaldunen multzo osoa barne hartuko [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/humboldt-wilhelm-von-488-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"13 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/humboldt-wilhelm-von-488-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/humboldt-wilhelm-von-488-eu\/","name":"HUMBOLDT, Wilhelm von (Potsdam, Alemania, 1767ko ekainaren 22a - Tegel, Alemania, 1835ko apirilaren 8a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T09:32:07+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/humboldt-wilhelm-von-488-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/humboldt-wilhelm-von-488-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/humboldt-wilhelm-von-488-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"HUMBOLDT, Wilhelm von (Potsdam, Alemania, 1767ko ekainaren 22a &#8211; Tegel, Alemania, 1835ko apirilaren 8a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3347","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3347\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3347"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3347"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}