{"id":3345,"date":"2023-02-10T10:30:45","date_gmt":"2023-02-10T09:30:45","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/hugo-victor-marie-487-eu\/"},"modified":"2023-02-10T10:30:45","modified_gmt":"2023-02-10T09:30:45","slug":"hugo-victor-marie-487-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hugo-victor-marie-487-eu\/","title":{"rendered":"HUGO, Victor Marie (Victor Hugo) (Besan\u00e7on, Frantzia, 1802ko otsailak 26 &#8211; Paris, 1885eko maiatzak 22)."},"content":{"rendered":"<p><span>Leopold<br \/>\nHugo jeneral inperialaren eta Sophie Trebuchet bretainiarraren arteko<br \/>\nezkontzatik jaiotako hiru haurretatik gazteena izan zen. Ama goiz hil zen<br \/>\narren, betirako arrastoa zuen harengan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hugok<br \/>\nParisen ikasi zuen, baina bere familiako gainerako kideak bezala, aitaren lanak<br \/>\neskatutako bizileku aldaketen menpe egon zen. <\/span>Napolin eta Madrilen<br \/>\nbizi izan zen, Jose Bonaparte I.aren erregealdien atzetik. Bere aita eta haren<br \/>\narmada Setatsuaren atzetik joan ziren Avila eta Guadalajarako lurretan barrena. Madrilen bizi izan zen 1811 eta 1812 urteen artean,<br \/>\neta Hortaleza kaleko Nobleen Ikastetxean ikasi zuen, antzina fraideen<br \/>\nikastetxe izandakoa eta okupazio frantsesak eraldatua. Hainbat oroitzapen<br \/>\nmingarri utzi zizkion. Es- painiara iritsi aurretik, Hugo haurrak gaztelania<br \/>\nklaseak jaso zituen Parisen hiru hilabetez, eta, horri esker, nahiko ongi<br \/>\nmenperatzen zuen hizkuntza.<\/p>\n<p>Bere ikasketak Parisko Louis le Grand lizeoan jarraitu<br \/>\nzituen matematikari izateko asmoz, nahiko trebea baitzen horretan, baina<br \/>\ntartean sartu zen literaturarekiko zuen maitasun handia. Nerabea zela hasi<br \/>\nzen poemak idazten, bere amak bultzatuta. Bere kasa ikasi zuen, poemak sortu<br \/>\nzituen eta hainbat lehiaketatan parte hartu zuen, eta baita emaitza onak lortu<br \/>\nere. Bere anai-arrebekin <i>Le Conservateur litt\u00e9raire<\/i> aldizkaria sortu zuen<br \/>\n1819an. 1821. urtean bere bizitza zeharo aldatu zen, lehen poema-liburuak argitaratu<br \/>\nzituenean. Louis XVIII.a erregea bere irakurleetako bat zen eta urtean 1.000<br \/>\nfrankoko pentsioa ezarri zion.<\/p>\n<p>1821ean bere ama hiltzeak (1813tik senarrarengandik bereizia<br \/>\nzegoen), bere aitarenganako gorrotoak eta errege pentsio handiak hartaraturik,<br \/>\nbere haurtzaroko lagun Adele Fourcherrekin ezkontza planak egiten hasi zen. Hugok 20 urte zituen, eta bere emazteak 19. Bikoteak harreman askea izan zuen<br \/>\nezkondu eta hamar urtera, eta bost seme-alaba izan zituzten, baina soilik gazteena, Adele, bizi izan zen aita baino gehiago.<\/p>\n<p>Victor Hugok bizitza literario emankorra izan zuen. Guztiari<br \/>\nburuz ida- tzi zuen bere bizitza luzean zehar. 1827ra arte poesian aritu zen<br \/>\nnagusiki, eta, gerora ere, inoiz ez zion idazteari utzi. Urte hartatik aurrera,<br \/>\nCromwell an- tzezlanetik 1843ra arte, antzerkia izan zen bere kutuna. Kutsu<br \/>\nerromantikoko drama historikoek ospe handia ekarri zioten. Hugoren lanek<br \/>\nAristotelesen akzio, denbora eta toki unitateak hausten zituzten. Baliteke<br \/>\nezagunena Hernani (1830) izatea, Aragoiko Erdi Aroan oinarritua. Obra horrek<br \/>\nordena publikoaren kontrako ekimenak, klasizismoarekiko haustura, eta bera<br \/>\nburu zuen erromantizismo frantsesaren aldarrikapena ekarri zituen. Garai<br \/>\nhorretan idatzi zuen bere Parisko Andre Maria eleberri ospetsua (1831).<\/p>\n<p>1830eko iraultzak ideia eta estetika \u00abmodernoen\u00bb garaipena<br \/>\nerraztu zuen, klasizisten aurrean. Hugo izugarri nabarmendu zen Parisko giro<br \/>\nliterario eta politikoan eta, Dumasekin batera, la Renaissance antzokia zabaldu<br \/>\nzuen. 1833an Juliette Drouet aktorea ezagutu zuen, eta, hil arte, bere maitale<br \/>\nofiziala izan zen. 1841ean, porrot egin zuten hainbat saiakeraren ondoren,<br \/>\neta publikotik eta kritikatik apur bat urrunduta ibili eta gero, Akademian<br \/>\nsartu zen. Louis Philipe erregearen isil-mandataria zen, eta 1845ean Frantziako<br \/>\npare izendatu zuen.<\/p>\n<p>1843. urtea negargarria izan zen. Bere <i>Les burgraves <\/i>obrak<br \/>\nez zuen esperotako arrakasta lortu, eta uda Euskal Herrian eta Pirinioetan<br \/>\neman ondoren, prentsan irakurri zuen bere alaba Leopoldine eta haren senarra<br \/>\nSenan itota hil zirela. Idazten beti bezain frenetiko jarraitu arren, zortzi<br \/>\nurtetan ez zuen ezer ere argitaratu. Ia hilik zegoen idazlea politikari bihurtu<br \/>\nzen orduan, eta paper horretan inoiz baino ezagunagoa bihurtu zen.<\/p>\n<p>Victor Hugoren ibilbide politikoa ez zen erabat zuzena izan.<br \/>\nBere ama bretainiarraren monarkismo zaharra jaso zuen, eta, pixkanaka,<br \/>\nFrantziako politikagintzan gertatzen ari zenaren eraginez, errepublikanismo<br \/>\nliberal erre- formista baterantz aldatu zen. Bere bizitzaren bigarren zatia<br \/>\npolitikak baldintzatu zuen, ia bere bizitzaren lehen erdiaren ardatz izandako<br \/>\njarduera literarioa guztiz estaltzeraino, baina ez zion sekula idazteari<br \/>\nutzi.<\/p>\n<p>1848ko Batzarrean alderdi kontserbadorearen diputatu izateko<br \/>\nhautatu zuten. Parisko VIII. distrituko alkate ere izan zen eta langileen<br \/>\naltxamenduak zapaldu zituen, geroago damutu bazen ere. Errepublikako presidente<br \/>\nizateko Luis Napoleon Bonaparteren hautagaitzari babesa eman zion, baina<br \/>\n1849rako harengandik urrundurik zegoen, Erromako Errepublikaren aurrean Aita<br \/>\nSantua babesteagatik. Inperioa aldarrikatu zuen 1851ko abenduaren 2ko estatu<br \/>\nkolpearen ondoren, aipatu urruntzea bereizketa bihurtu zen.<\/p>\n<p>Bere borondatez joan zen erbestera, eta 19 urtez Luis<br \/>\nNapoleonen aurkako erresistentziaren irudia izan zen (\u00abNapoleon txikia\u00bb esaten<br \/>\nzion bere panfleto idatzian). Brusela eta uharte anglonormandarrak izan ziren<br \/>\nbere eta bere fa- miliaren etxea. Hugok zaletasun berriak aurkitu zituen,<br \/>\nesaterako, argazkilaritza edota espiritismoa. Behinola izandako idazlea ere<br \/>\nberragertu zen; idazten jarraitu zuen, eta poesia asko idazteaz gain, bere<br \/>\nobrarik ezagunena idatzi zuen: <i>Miserableak<\/i> (1862).<\/p>\n<p>Sedanen porrotaren eta Inperioaren erorikoaren ondoren, Hugo<br \/>\nParisera itzuli zen, mito bihurtuta, egundoko harrera baten erdian. Berriro<br \/>\ndiputatu izateko hautatu zuten, Bordelen. Hala eta guztiz ere, egoera deserosoa<br \/>\nsuertatu zitzaion. Agintari berriek ez ikusiarena egiten zioten eta<br \/>\nkomuneroei uko egin zien. Soilik errepresioagatik jarri zen haien alde, eta<br \/>\nhorregatik Luxenburgo eta Guerneseyera erbesteratu zuten.<\/p>\n<p>Parisera itzuli zenean, III. Errepublikako ikono bihurtu zen<br \/>\neta senatari izateko hautatu zuten. Garun krisiak jo zion 1878an, eta bere<br \/>\njardun literarioa ia guztiz eten zen. Parisen hil zen 1885eko maiatzaren 22an,<br \/>\n83 urte zituela. Bere hileta nazionalak oso entzutetsuak izan ziren eta<br \/>\nmilioika pertsona bildu zituzten. Garaipenaren arkuaren azpian ikusgai egon eta<br \/>\ngero, Panteoian lurperatu zuten.<\/p>\n<p>Bere ondare politikoa garrantzi handikoa da. Esan liteke,<br \/>\nbere borrokarik iraunkorrena heriotza zigorraren aurkakoa izan zela.<br \/>\nDirudienez, Gasteizen zigortutako haur baten irudiak bizi osorako hunkitu zuen.<br \/>\nHugok borroka soziala eta behartsuenen egoera izan zituen buruan. Miserableak<br \/>\nbehartsuen eta justuen ikurra da, askok populistatzat jo bazuten ere. Inork ez<br \/>\nbezala ba- bestu zituen emakumeen eskubideak eta haur babesgabeek sufritzen<br \/>\nzuten bidegabekeriaren aurka oldartu zen. Greziako, Poloniako eta antzeko kausa<br \/>\nnazionalen alde egin zuen. Sufragio unibertsalaren eta eskola laiko eta doakoaren alde agertu zen. Ardatz franko-aleman baten baitan eraikitako Euro- pako<br \/>\nEstatuen Batasuna defendatu zituen. Beste gai batzuetan, aldiz, hala nola<br \/>\nkolonialismoa, isilik egon zen eta halakoen alderdi zibilizatzailea nabarmendu zuen.<\/p>\n<p>Hugo da, Shakespeareren atzetik, azterketa literario gehien<br \/>\neragin dituen mendebaldeko autorea. Bere obraren tamaina ikaragarrizko lan<br \/>\negiteko gaitasunaren erakusle da. Bere obrak, guztira, 40 milioi karaktere<br \/>\nbildu zituen, 53 liburukitan. Vargas Llosaren ustez, 10 urte inguru behar dira<br \/>\nidatzi zuen guztia irakurtzeko, eta, hortaz, literaturaren miraria dela esan<br \/>\ndaiteke.<\/p>\n<p>Lehenago esan dugunez, Hugok haurtzaroan ezagutu zuen<br \/>\nEspainia, 1811-1812 urteetan. 1843an, literaturaren erraldoi bihurtuta,<br \/>\nJuliette Drouet maitalearekin, udako oporraldiak hasi zituen, ohi bezala. Hiru<br \/>\nastez egon ziren: Baionara iritsi zen uztailaren 23an eta, Euskal Herria<br \/>\nutzita, abuztuaren 14an Pauen zegoen. Bidaiaren kontakizuna Alpeetara egindako<br \/>\nbeste bidai batekin batera argitaratu zen 1890ean, hil eta bost urtera.<\/p>\n<p>Hilabete baino gutxiago horretan, Baiona, Astigarraga,<br \/>\nDonostia, Pasaia, Tolosa edota Iru\u00f1ean izan zen. Hugok zertxobait ezagutu zuen<br \/>\neuskara eta bere kontakizunetan hitzen bat ere sartu zuen. Baionan egon zeneko<br \/>\nirudiak, eta Irunek edo Hernanik zuten itxura gogoratzen zituen. Bere estiloa<br \/>\nbidai- koadernoaren antzekoa da, azkarra eta inpresionista, naturaletik<br \/>\nhartutako oharrekin, orduz ordukoa batzuetan; hau da, eskuartean liburuxka bat<br \/>\neta marrazteko koaderno bat dituen bidaiariari dagokiona.<\/p>\n<p>Hugok kutsu nostalgiko eta malenkoniatsua irudikatu zituen,<br \/>\n1811n bere ama eta anai-arrebekin bertan bizi izan zenez, Baiona ezagutzen<br \/>\nbaitzuen. Kontakizuna galdutako denboraren oroitzapenak zipriztintzen du:<br \/>\ngizonean desagertu zen haurra, hildako ama, maitemindu zen neskatxa, Mozarten<br \/>\nedo Beethovenen sinfonia bat baino maiteago zuen gurdi zaharraren zalaparta karrankaria. Biarritzen, okerrena: udatiarrez jositako Paris bat.<\/p>\n<p>Lehen Karlistaldiko arrastoek tristatu zuten. Erortzeko<br \/>\nzorian zeuden eraikinak ikusi zituen Irundik Donostiarako bidean, eta Donostia<br \/>\ninguruko mendixkak erraustuta. Espainiaz, Euskal Herriaz eta bakeaz<br \/>\nhausnartzeko aukera ematen duela esan liteke, oro har. \u00abHistoria aparta, iragan<br \/>\nzoragarria eta sekulako etorkizuna! Oraina, aldiz, nazkagarri eta<br \/>\nmespretxagarria!\u00bb. Eskaleak eta lapurrak alde guztietatik, baita<br \/>\nfuntzionarioen artean ere.<\/p>\n<p>Hugok Donostiaren izaera euskalduna azpimarratu zuen,<br \/>\ngaztelaniaren edo frantsesaren gainetik. Euskara da hiriaren hizkuntza nagusia<br \/>\neta herriak aberri edota erlijio izaera ematen dio. Horregatik, ez du lotsarik<br \/>\nagurtzeko edota esamoldeetan erabiltzeko. Foruak arriskuan zeudela egiaztatu<br \/>\nahal izan zuen: \u00abantzinako askatasunak berrien beldur dira\u00bb, esan zuen.<br \/>\nPositibismo eboluzionista moduko bat ere ohartu zuen, atsekabez, estatu handiek<br \/>\ntxikiak irentsiko zituztelakoan: \u00abhistoriaren eta naturaren legea da\u00bb.<\/p>\n<p>Nonahi aurki daiteke Hugorekin adiskidetuko gaituen<br \/>\nalderdia: ahulenga- nako maitasuna, haurrak bereziki; naturarekiko eta<br \/>\nanimalienganako maita- suna, Tolosa eta Iru\u00f1ea arteko diligentzia bidean,<br \/>\ngizakiaren eskuetan sufritzen ikusi baitzituen.<\/p>\n<p><span>Hugok<br \/>\nerreferentzia artistiko ugari egin zituen. <\/span>Agian, garrantzitsuena arte<br \/>\nneoklasikoak eragiten zion lazturarena izan zen, orduan eraikitzen ari ziren Iru\u00f1eko Katedraleko aurrealdea edo Antzoki nagusia ikusi<br \/>\nzituenean sen- titu baitzuen. Aitzitik, erromantiko porrokatuari hala<br \/>\nbaitagokio, klaustroaren gotikoak liluratu zuen, eta baita katedraleko<br \/>\nsakristiako rokokoak: \u00abDante klaustroan dago; Madame de Pompadour sakristian.<br \/>\nSakristiak bekatua iradokitzen du, klaustroak penitentzia\u00bb.<\/p>\n<p>Kontakizunak hainbat gorabehera lizun ere baditu<br \/>\nhan-hemenka: Donostiako arkakusoak, Pasaiako bateltzainak, bertako portuaren<br \/>\nederra, Jaizkibe- len barna egindako ibilaldi goxoak, Lezoko eliza ilunak<br \/>\neragindako izua, Araxes sakaneko beldurra, Pirinioetako pasabide<br \/>\nbaserritarra\u2026<\/p>\n<p>Victor Hugoren Pasai Donibaneko etxea museo txiki bihurtu<br \/>\nzuten 1902az geroztik eta bertan gorde da idazleak hiribilduan emandako<br \/>\ndenboraren memoria.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Leopold Hugo jeneral inperialaren eta Sophie Trebuchet bretainiarraren arteko ezkontzatik jaiotako hiru haurretatik gazteena izan zen. Ama goiz hil zen arren, betirako arrastoa zuen harengan. Hugok Parisen ikasi zuen, baina bere familiako gainerako kideak bezala, aitaren lanak eskatutako bizileku aldaketen menpe egon zen. Napolin eta Madrilen bizi izan zen, Jose Bonaparte I.aren erregealdien atzetik. Bere [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[327],"class_list":["post-3345","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>HUGO, Victor Marie (Victor Hugo) (Besan\u00e7on, Frantzia, 1802ko otsailak 26 - Paris, 1885eko maiatzak 22). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hugo-victor-marie-487-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"HUGO, Victor Marie (Victor Hugo) (Besan\u00e7on, Frantzia, 1802ko otsailak 26 - Paris, 1885eko maiatzak 22). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Leopold Hugo jeneral inperialaren eta Sophie Trebuchet bretainiarraren arteko ezkontzatik jaiotako hiru haurretatik gazteena izan zen. Ama goiz hil zen arren, betirako arrastoa zuen harengan. Hugok Parisen ikasi zuen, baina bere familiako gainerako kideak bezala, aitaren lanak eskatutako bizileku aldaketen menpe egon zen. Napolin eta Madrilen bizi izan zen, Jose Bonaparte I.aren erregealdien atzetik. Bere [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hugo-victor-marie-487-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/hugo-victor-marie-487-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/hugo-victor-marie-487-eu\\\/\",\"name\":\"HUGO, Victor Marie (Victor Hugo) (Besan\u00e7on, Frantzia, 1802ko otsailak 26 - Paris, 1885eko maiatzak 22). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T09:30:45+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/hugo-victor-marie-487-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/hugo-victor-marie-487-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/hugo-victor-marie-487-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"HUGO, Victor Marie (Victor Hugo) (Besan\u00e7on, Frantzia, 1802ko otsailak 26 &#8211; Paris, 1885eko maiatzak 22).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"HUGO, Victor Marie (Victor Hugo) (Besan\u00e7on, Frantzia, 1802ko otsailak 26 - Paris, 1885eko maiatzak 22). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hugo-victor-marie-487-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"HUGO, Victor Marie (Victor Hugo) (Besan\u00e7on, Frantzia, 1802ko otsailak 26 - Paris, 1885eko maiatzak 22). - Iura Vasconiae","og_description":"Leopold Hugo jeneral inperialaren eta Sophie Trebuchet bretainiarraren arteko ezkontzatik jaiotako hiru haurretatik gazteena izan zen. Ama goiz hil zen arren, betirako arrastoa zuen harengan. Hugok Parisen ikasi zuen, baina bere familiako gainerako kideak bezala, aitaren lanak eskatutako bizileku aldaketen menpe egon zen. Napolin eta Madrilen bizi izan zen, Jose Bonaparte I.aren erregealdien atzetik. Bere [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hugo-victor-marie-487-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hugo-victor-marie-487-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hugo-victor-marie-487-eu\/","name":"HUGO, Victor Marie (Victor Hugo) (Besan\u00e7on, Frantzia, 1802ko otsailak 26 - Paris, 1885eko maiatzak 22). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T09:30:45+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hugo-victor-marie-487-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hugo-victor-marie-487-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hugo-victor-marie-487-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"HUGO, Victor Marie (Victor Hugo) (Besan\u00e7on, Frantzia, 1802ko otsailak 26 &#8211; Paris, 1885eko maiatzak 22)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3345","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3345\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3345"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3345"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}