{"id":3343,"date":"2023-02-10T10:30:02","date_gmt":"2023-02-10T09:30:02","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/hervas-y-panduro-lorenzo-486-eu\/"},"modified":"2023-02-10T10:30:02","modified_gmt":"2023-02-10T09:30:02","slug":"hervas-y-panduro-lorenzo-486-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hervas-y-panduro-lorenzo-486-eu\/","title":{"rendered":"HERVAS Y PANDURO, Lorenzo (Horcajo de Santiago, Cuenca, 1735eko maiatzak 10 &#8211; Erroma, 1809ko abuztuak 24)."},"content":{"rendered":"<p>Juan Garcia Hervas eta Ines Panduroren semea, Jesusen<br \/>\nKonpainian sartu zen 1749ko irailaren 29an, Madrilgo nobiziatuan. Hiru urtez<br \/>\negon zen Alcal\u00e1 de Henaresen Humanitate ikasketak egiten, Filosofia eta<br \/>\nTeologiakoei ekin aurretik (1752-1760). Alcalan hizkuntza erudituak eta<br \/>\nmatematikak ere ikasi zituen. Teologiaren ondotik, urtebete eman zuen misio<br \/>\nebanjelikoetan Cuencako gotzaindegian, eta 1760an apaiz ordenatu zen. Hainbat<br \/>\nikasgai eman zituen C\u00e1ceresko ikastetxean (1760-1764), Huetekoan (1764-1765),<br \/>\nMadrilgo Nobleen apaizgaitegian (1765-1766) eta 1766ko bukaeratik Murtziako<br \/>\nAnuntziadan. Bertan harrapatu zuen, hurrengo urteko martxoan, jesuitak<br \/>\nkanporatzeko aginduak.<\/p>\n<p>Kanporatzeko Errege Pragmatika aldarrikatuta, Hervas eta<br \/>\nbere adiskideak Cartagenara eraman zituzten. Korsikan urtebete egin eta gero<br \/>\n(1767ko udatik 1768ko udazkenera), Forli hirian ezarri zen, Bolonia eta Rimini<br \/>\nartean, eta Metafisika eta Matematika irakasten aritu zen. 1774 eta 1784<br \/>\nartean, Cesenan bizi izan zen, eta gainerakoan Erroman, Quirinal jauregi<br \/>\npontifikaleko liburuzain, bere lagun Pio VII.ak proposatuta. 1798-1802 urteen<br \/>\nartean, aldiz, Erroma utzi eta Espainiara itzultzeko aukera izan zuen.<\/p>\n<p>Italiako inbasio napoleonikoak eragindako egoerak 1798ko<br \/>\nmartxoaren 11ko Errege Ordena ekarri zuen, eta jesuita ohiei Espainiara<br \/>\nitzultzeko aukera eman zien, betiere, Madrilera bizitzera ez joateko<br \/>\nbaldintzarekin. 1799ko otsailaz geroztik, hainbat hilabetez Bartzelonan bizi<br \/>\nondotik, Hervas bere jaioterrira, Horcajora, itzuli zen, eta bi urte egin<br \/>\nzituen bertan. Garai horretan Bergarako (Gipuzkoa) Apaizgaitegia zuzentzeko hautagai<br \/>\nizan zen, baina ekimenak ez zuen aurrera egin. Behin eta berriz proposatzen<br \/>\nzioten arren, Hervasek ez zuen Baskoniako \u00abudaberri amaigabea\u00bb bisitatzeko<br \/>\ngonbidapena onartu, nahiz eta bi Gaztelak jipoitzen ari zituen sukar izurritea<br \/>\n(paludismoa) saihesteko baliagarria izan. Aurrerago egindako oharren batean,<br \/>\nematen du benetan euskara ikasteko gogoa izan zuela, eta, noski, horretarako<br \/>\nBaskonian sei hilabete igarotzea pentsatu zuen 1801. urtean. Ziurrenik,<br \/>\nHumboldten bigarren bisitaldiarekin batera izanen zen, Hervasek berak onartu<br \/>\nzuenez.<\/p>\n<p>\u00abLasaitasun publikoarentzat kaltegarriak\u00bb zirela uste<br \/>\nzuenez, Espainiako gobernuak jesuita ohiei prebentzio neurriak ezarri zizkien<br \/>\n(bereziki Hervasen aurka) Errege Ordena baten bitartez (1801eko martxoaren<br \/>\n15ekoa). Hortaz, Cartagenan bildu zituen denak, berriro kanporatzeko, eta<br \/>\nIngalaterraren itsas blokeoa zela-eta, urtebete baino gehiago izan ziren<br \/>\nbertan.<\/p>\n<p>Bigarren aldiz Italiara erbesteratu zutenean, Hervasek<br \/>\nharremanetan jarraitu zuen euskal intelektualekin. Cuencako abadea<br \/>\nadiskidetasun horri eusten saiatu zen, Elias Ranz bere liburuzain eta agente<br \/>\nliterarioari, 1803ko abuztuaren 15ean bidali zion gutunean ikus daitekeenez.<br \/>\nSoilik bi urte geroago, badakigu Cat\u00e1logo de las lenguas lanaren sei<br \/>\nliburukiak Bascongadara iritsi zirela, <i>Juntas generales privadas de la Real<br \/>\nSociedad Bascongada, celebradas en la villa de Bilbao por el mes de julio de<br \/>\n1805<\/i>-n, zehazki 28ko goizean, honakoa jaso zelako: \u00ablagun artxibozainak<br \/>\nElkarteko artxiboan honako obrak aurkeztu zituela jaso zuen: Cat\u00e1logo de las<br \/>\nLenguas de las naciones conocidas. Guztiak beren autoreek oparituta\u00bb. Behar<br \/>\nbezala erantzuteko, hurrengo eguneko arratsaldeko saioan, uztailak 29,<br \/>\n\u00abLorenzo Hervas abade jaunari baz- kide literato patentea ematea adostu zen\u00bb.<br \/>\nHesvasek euskalarien onespena bereganatu zuen Cat\u00e1logo de las Lenguas de las<br \/>\nnaciones conocidas argitaratu zuenean. Manuel Larramendi jesuitaren tradizioari<br \/>\njarraituz (1690-1766), Baskoniarekin zerikusia zuten ikerketak bultzatzen<br \/>\nzituen bertan, eta horrela aritu zen 1783tik hil zen arte. Hala, <i>Divisi\u00f3n<br \/>\nprimitiva del tiempo entre los bascongados usada a\u00fan por ellos<\/i> izan zen<br \/>\nHervasek burutu ahal izan zuen azkeneko lan serioa, 1808ko urtarrilaren 1ean.<br \/>\nOrdurako denbora luze zeraman artrosi larria pairatzen eta urte eta erdiren<br \/>\nburuan hil zen.<\/p>\n<p>Horcajoko abadeak gaztelerazko Cat\u00e1logo de las Lenguasko<br \/>\nIV., V., eta VI. liburukiak idatzi zituen euskal probintzietako<br \/>\nbiztanleak \u00abEspainiako lehen biztanleen benetako eta egiazko oinordeak\u00bb zirela<br \/>\nfrogatzeko. Foruza- leek tesi hori erabili zuten euren pribilegio politika<br \/>\ndefendatzeko, eta haien aurrean Madrilgo gobernua zegoen, Godoyk babestutako<br \/>\nfilologoen eta Historiaren Akademiaren laguntzarekin, foruen indargabetzea<br \/>\nideologikoki eta zientifikoki prestatzen. Horretarako, gobernuak Traggiaren<br \/>\n<i>Diccionario his- torico-geogr\u00e1fico<\/i>n \u00abNavarra\u00bb sarrera argitaratu zuen eta, ondoren,<br \/>\nAstarloaren <i>Apologia<\/i>ren aurka jo. Jose Antonio Conde zen eraso horren buru,<br \/>\nabadearen <i>Cat\u00e1logo<\/i>ko IV. eta V. liburukien zentsore malgu izandakoa.<br \/>\nHarrigarria da Jose Antonio Conderen jarrera, Herv\u00e1sen Cat\u00e1logoko zentsurak<br \/>\ngoraipatzen baititu, eta Astaloaren <i>Apologia<\/i> baztertu, biek ala biek<br \/>\nLarramendiren euskarari buruzko ideia berak lantzen dituzten arren.<\/p>\n<p>Aita Enrique Portillo jesuitak honakoa esan zuen: \u00abHervasen<br \/>\nCat\u00e1logo de las lenguas irakurri duenak ikusi ahal izan du euskarari ematen<br \/>\ndion garrantzia [\u2026]. XVIII. mendean euskara aztertu nahi zuen oro berehala<br \/>\nsaiatzen zen abadearekin harremanetan jartzen\u00bb. Argi eta garbi, Hervas euskoiberismoaren defendatzaile sutsua izan zen, eta bere euskarari buruzko<br \/>\nhizkuntza ideietan gertatutako aldaketak italieraz idatzitako Catalogotik<br \/>\n(1785) gazteleraz idatzitakora (1804), foruzaleekin eta babesten zituen euskal hizkuntzalariekin izandako harreman estuaren eraginez gertatu ziren.<br \/>\nAstarloak, Moguelek, Tomas de Sorreguietak eta Luis Carlos Zu\u00f1igak Hervasi<br \/>\ngutunak idazteaz gain, bere azkeneko argitalpenak oparitu, eta aholkua eskatzen<br \/>\nbazioten, pentsatzekoa da nolabaiteko autoritate zientifikoa aitortzen<br \/>\nziotela.<\/p>\n<p>Hervasek euskaldunekin zuen harreman onaren jatorria,<br \/>\neuskara \u00ablehen- dabiziko hizkuntza\u00bb zela frogatzeko egin zuen defentsa da,<br \/>\nhizkuntza horren eta euskaldunen inguruko auziaren funtsezko elementua.<br \/>\nSentimendu \u00abpatriotikoa\u00bb eta berez herriarena den berezitasun ororen gaineko<br \/>\nharrotasuna daude euskararen eta lehendabiziko hizkuntzaren inguruko polemika<br \/>\nguztien atzean, eta horren eraginez, ezagutza linguistikoa interes politikoaren<br \/>\nmenpe geratu zen. Oso agerikoa izan zen garai hartan Baskoniako historia lantzen<br \/>\nzutenengan.<\/p>\n<p>Hervasek atseginez hartu zuen euskara penintsulako lehen<br \/>\nhizkuntza zelako aurkikuntza, bere antzinako historiaren ikerketa<br \/>\nhistoriko-antropologikoek zuten arazo metodologiko larri bat konpondu<br \/>\nbaitzuen horrela, ez soilik Espainiari buruzkoetan, baita Europa guztia hartzen<br \/>\nzutenetan ere. Cuencako hizkuntzalariak nazioak sailkatzeko bitarteko natural<br \/>\neta fidagarritzat hartu zituen hizkuntzak. Bere metodoan, hizkuntzen<br \/>\nazterketari lehentasuna eman zien, bere ustearen arabera, hizkuntzak<br \/>\nezinbestean loturik zeudelako haiek erabiltzen zituzten herriekin. Ideia hori<br \/>\nxeheki azaldu zuen <i>Saggio pratico delle lingue<\/i>n honako formulazioaren<br \/>\nbitartez: \u00abLa storia delle lingue \u00e8 quella delle nazioni, che le parlano. Le<br \/>\nlingue fanno conoscere la dispersione e diramazione dell\u2019 uman genere\u00bb.<\/p>\n<p>Euskararen bikaintasunen gainean zuen sinesmenaren atzean,<br \/>\nbere lagun euskaldun foruzaleen izpiritu aldarrikatzailearen eragina egon<br \/>\nliteke. Hervasek hiru probintziei egindako eskaintzak gogora ekartzen du<br \/>\nAstarloak Bas- kongadari egindakoa, bigarren hori oso politizatua izan zen<br \/>\narren. Euskara askatasunaren sinboloa da (\u00abkanpoko nazioen anbizioaren aurka<br \/>\nzuen askatasun garailearen bereizgarri bezala; antzinatasun<br \/>\nerrespetagarriaren errelikia gisa; Babelgo hizkuntzen nahasmen korapilatsuan<br \/>\nEspainiak merezimenduz izan zuen zorte handiaren erakusgarri gisa; eta,<br \/>\nazkenik, gure nazioaren historia primitiboa irudikatzeko monumentu<br \/>\ngogoangarri gisa\u00bb).<\/p>\n<p>Euskararen apologista gisa, Tubalek ekarritako hizkuntza<br \/>\nprimitiboa zela defendatu zuen, Biblian jasotako Babelgo Dorrearen atalean<br \/>\nproposatu- tako tradizioari jarraituz. Hervasek Historia eta Etnografiaren<br \/>\nesanetara jarri zituen ikerketa linguistikoak, Larramendik egin bezala.<br \/>\nHortik politikaren esanetara jartzera, urrats bakar bat besterik ez dago, eta<br \/>\nbatera eman zen.<\/p>\n<p>Bizkaiko talde foruzalearen zerbitzura Foruzaleak Hervasen<br \/>\nezagutza linguis- tikoak Astarloari aholku emateko erabiltzen hasi zirenean,<br \/>\nbat-batean, bereburua auzi horretan nahasirik ikusi zuen, agian, guztiz<br \/>\nkontziente izan gabe.<\/p>\n<p>Hainbat sari akademiko jaso zituen: Cortonako Akademia<br \/>\nEtruskoarena (1786), Dublingo Zientzia eta Antzinaroko Errege Akademiarena<br \/>\n(1785), Euskalerriko Adiskideen Elkartearena (1805) eta Livornoko Zientzien<br \/>\nAkademia Italiarrarena. Beste batzuek, W. von Humboldtek, adibidez, bere<br \/>\njakintza eta lanerako prestutasuna goraipatu arren, metodo faltagatik<br \/>\nkritikatzen zuten. Egia esateko, bere ekoizpen ugaria ez da perfekzioa<br \/>\nerdiesteko gai (berrogeita hamar bat liburu argitaratu; berrogeita hamar<br \/>\neskuizkribu argitaragabe, eta beste hainbeste galduta). Gai guztiz<br \/>\ndesberdinetara erraztasun handiz egokitzeko adimen malgutasun arraroa zuen,<br \/>\neta hori da Hervasen obraren bi akats nagusien arrazoia. Hezkuntzaren bitartez,<br \/>\natzeratutako Espainia eguneratu nahi izan zuen. Bere sormen mailarik handiena<br \/>\nhizkuntzalaritza konparatuan lortu zuen.<\/p>\n<p>Berak idatzitako Biblioteca jesu\u00edtico espa\u00f1ola lanean,<br \/>\nkanporatutako jesuiten arteko idazle emankorrenetako bat bezala aipatu zuen<br \/>\nbere burua, bere autoerretratu literarioa dei genezakeena eskainiz. Aita<br \/>\nPortillok zenbatutako 62 lan eta 131 liburuki guztiak ezin ditugunez aipatu,<br \/>\nsoilik italieraz eta gazteleraz argitaratutako lan nagusiak, bibliografia<br \/>\nnagusia (ikerketa bibliografikoak) eta Hervasen euskoiberismoari buruzkoa<br \/>\naipatuko ditugu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Garcia Hervas eta Ines Panduroren semea, Jesusen Konpainian sartu zen 1749ko irailaren 29an, Madrilgo nobiziatuan. Hiru urtez egon zen Alcal\u00e1 de Henaresen Humanitate ikasketak egiten, Filosofia eta Teologiakoei ekin aurretik (1752-1760). Alcalan hizkuntza erudituak eta matematikak ere ikasi zituen. Teologiaren ondotik, urtebete eman zuen misio ebanjelikoetan Cuencako gotzaindegian, eta 1760an apaiz ordenatu zen. Hainbat [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[327],"class_list":["post-3343","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>HERVAS Y PANDURO, Lorenzo (Horcajo de Santiago, Cuenca, 1735eko maiatzak 10 - Erroma, 1809ko abuztuak 24). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hervas-y-panduro-lorenzo-486-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"HERVAS Y PANDURO, Lorenzo (Horcajo de Santiago, Cuenca, 1735eko maiatzak 10 - Erroma, 1809ko abuztuak 24). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Juan Garcia Hervas eta Ines Panduroren semea, Jesusen Konpainian sartu zen 1749ko irailaren 29an, Madrilgo nobiziatuan. Hiru urtez egon zen Alcal\u00e1 de Henaresen Humanitate ikasketak egiten, Filosofia eta Teologiakoei ekin aurretik (1752-1760). Alcalan hizkuntza erudituak eta matematikak ere ikasi zituen. Teologiaren ondotik, urtebete eman zuen misio ebanjelikoetan Cuencako gotzaindegian, eta 1760an apaiz ordenatu zen. Hainbat [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hervas-y-panduro-lorenzo-486-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/hervas-y-panduro-lorenzo-486-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/hervas-y-panduro-lorenzo-486-eu\\\/\",\"name\":\"HERVAS Y PANDURO, Lorenzo (Horcajo de Santiago, Cuenca, 1735eko maiatzak 10 - Erroma, 1809ko abuztuak 24). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T09:30:02+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/hervas-y-panduro-lorenzo-486-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/hervas-y-panduro-lorenzo-486-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/hervas-y-panduro-lorenzo-486-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"HERVAS Y PANDURO, Lorenzo (Horcajo de Santiago, Cuenca, 1735eko maiatzak 10 &#8211; Erroma, 1809ko abuztuak 24).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"HERVAS Y PANDURO, Lorenzo (Horcajo de Santiago, Cuenca, 1735eko maiatzak 10 - Erroma, 1809ko abuztuak 24). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hervas-y-panduro-lorenzo-486-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"HERVAS Y PANDURO, Lorenzo (Horcajo de Santiago, Cuenca, 1735eko maiatzak 10 - Erroma, 1809ko abuztuak 24). - Iura Vasconiae","og_description":"Juan Garcia Hervas eta Ines Panduroren semea, Jesusen Konpainian sartu zen 1749ko irailaren 29an, Madrilgo nobiziatuan. Hiru urtez egon zen Alcal\u00e1 de Henaresen Humanitate ikasketak egiten, Filosofia eta Teologiakoei ekin aurretik (1752-1760). Alcalan hizkuntza erudituak eta matematikak ere ikasi zituen. Teologiaren ondotik, urtebete eman zuen misio ebanjelikoetan Cuencako gotzaindegian, eta 1760an apaiz ordenatu zen. Hainbat [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hervas-y-panduro-lorenzo-486-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hervas-y-panduro-lorenzo-486-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hervas-y-panduro-lorenzo-486-eu\/","name":"HERVAS Y PANDURO, Lorenzo (Horcajo de Santiago, Cuenca, 1735eko maiatzak 10 - Erroma, 1809ko abuztuak 24). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T09:30:02+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hervas-y-panduro-lorenzo-486-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hervas-y-panduro-lorenzo-486-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hervas-y-panduro-lorenzo-486-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"HERVAS Y PANDURO, Lorenzo (Horcajo de Santiago, Cuenca, 1735eko maiatzak 10 &#8211; Erroma, 1809ko abuztuak 24)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3343","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3343\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3343"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3343"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}