{"id":3341,"date":"2023-02-10T10:29:01","date_gmt":"2023-02-10T09:29:01","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/hermida-maldonado-benito-ramon-de-485-eu\/"},"modified":"2023-02-10T10:29:01","modified_gmt":"2023-02-10T09:29:01","slug":"hermida-maldonado-benito-ramon-de-485-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hermida-maldonado-benito-ramon-de-485-eu\/","title":{"rendered":"HERMIDA MALDONADO, Benito Ramon de (Santiago de Compostela, 1736ko urriak 1 &#8211; Madril, 1814ko otsailak 1)."},"content":{"rendered":"<p>Benito Ramon de Hermida Santiago de Compostelan jaio zen<br \/>\n1736an \u00abnabarmenki noblea eta ospetsua\u00bb zen familia batean, eta Galiziako<br \/>\nkapare familia garrantzitsuen ahaidea zen, esaterako, Figueiroarrena edota<br \/>\nVerea y Aguiarrena. Bere aita Manuel Hermida y Porras zen, Coru\u00f1ako<br \/>\nAuzitegiko epaile eta alkate nagusi izandakoa; ama, aldiz, Josefa Antonia<br \/>\nBermudez Maldonado y Figueroa, bruselar jatorriko Wander Roer familiako<br \/>\noinordea. Benito Ramon de Hermidak Santiago de Compostelako Unibertsitatean<br \/>\nikasi zuen, eta bertan lortu zuen Lege (1750ko otsailak 23) eta Kanonetako<br \/>\nbatxilergoa (1756ko otsailak 23) eta baita Kanonetako lizentziatura (1756ko<br \/>\nirailak 4) eta doktoregoa (1756ko irailak 5). Bere heziketaren osagarri,<br \/>\nhizkuntzak ere ikasi zituen: dirudienez, frantsesez, ingelesez, italieraz,<br \/>\nalemanez, latinez, eta grekoz aritzeko gai zen. Fonsecako Ikastetxe Nagusiko<br \/>\napopilo izan zen eta, berak zioenez, bertako errektore izatera iritsi zen<br \/>\n(agian, 1764 eta 1767 artean). Unibertsitate horretan irakasle izan zen<br \/>\nDekretuen katedran eta Legeen goiz eta arratsaldekoan, eta abokatu Galiziako<br \/>\nErrege Entzutegian. Carlos III.ak Madrilgo Bost Gremioen merkataritzarako<br \/>\nmailegu interesdunak baimentzeko Dekretuaren harira, defentsa<br \/>\nkanoniko-kritikoa idatzi zuen 1764. urtean, kutsu erregalistaz. 1767an<br \/>\n<i>Conclusiones can\u00f3nico-eclesi\u00e1sticas sobre la usura<\/i> aurkeztu zuen<br \/>\nUnibertsitatean. 1760tik aurrera, Erresumako Moldiztegi eta Liburu-denden<br \/>\nGaliziako ordezkariorde izan zen, eta, besteren artean, bere esku egon zen Santiago<br \/>\nhiritik 1767an kanporatutako jesuiten liburu eta paperak prestatu eta<br \/>\naztertzea. Errege erresoluzio bidez, 1768ko urtarrilaren 16ko Ganbera kontsulta<br \/>\nbidez, Granadako Kantzelaritzako Krimenaren alkate izendatu zuten, eta 1774ko<br \/>\nazaroaren 25ean bertako epaile. 1775 eta 1781artean, Almeriako apezpikutzako<br \/>\neliza, ospitale eta fundazio guztietako epaile bisitari nagusia izan zen<br \/>\n(1774ko urriaren 6ko Errege Zedula bidezko izendapenari esker). Izendapen<br \/>\nhorrek hamarrenak jasotzeko modua hobetzeaz gain, elizak eraikitzeko eta<br \/>\nzaharberritzeko asmo handiko programa ekarri zuen. 1785ean Sevillako<br \/>\nEntzutegiko buru izendatu zuten, eta, bertan bizi zela, Sevillako<br \/>\nHerrialdearen Lagunen Errege Elkarte Patriotikoko zuzendari izatera iritsi zen.<br \/>\n1792ko abuztuaren 19ko Dekretuaren bitartez Gaztelako Aholkulari eta<br \/>\nGanberako Fiskal izendatu zuten, eta zinezko plaza 1799ko urtarrilaren 22ko<br \/>\nDekretu bidez eskuratu zuen. Gorabeherak izan zituen Manuel Godoyrekin, haren<br \/>\npolitika erregearen botere pertsonala indartzeari begirakoa zelako \u2014zehazki,<br \/>\nHermidak Elizaren pribilegioen eta immunitatearen alde egin zuen\u2014, eta 1802ko abuztuaren 15eko Dekretuaren aginduz<br \/>\nerretiroa hartzera behartu eta Aragoira erbesteratu zuten. Bertan izan zen<br \/>\nFernando VII.ak tronua eskuratu arte. Santa Colomako Markesaren etxean bizi<br \/>\nizan zen, Maria Josefa Hermida y Marin alabaren senarra baitzen. 1802 eta<br \/>\n1807 urteen artean John Miltonen Paradise Lost poemaren lehendabiziko itzulpen<br \/>\nosoa egin zuen errimadun bertsoz, eta bere alabak argitaratu zuen bera hil<br \/>\nondoan (1814). Palafox jeneralaren agindupean, Zaragozako hiria frantsesen<br \/>\naurka al- txatu zenean, bertan jarraitzen zuen. Aranjuezen Erresumako Gobernu<br \/>\nBatzar Nagusi Gorena sortu zenean, Estatuko eta Barkamen eta Justizia Bule-<br \/>\ngoko idazkari izendatu zuten (1808ko urriak 15). Hermidak harremana zuen<br \/>\nFloridablancako Kondearekin, Batzar Nagusiko lehen presidentea, eta baita<br \/>\nJovellanosekin ere, bere \u00ablagun duin\u00bb bezala aurkezten baitzuen. Bere ardura<br \/>\nziren egitekoez gain, Hermidari egozten zaio <i>Pensamientos militares de un paisano<\/i> lan anonimoa, 1809an \u00abagindu goren bitartez\u00bb argitaratua. Bere karguan<br \/>\nizan zen 1810eko otsailaren 6ra arte, orduan, Batzorde Nagusiaren ordez ezarritako Errege Kontseiluak ministro kargua kendu, eta Estatu Aholkulari izendatu zuelako.<\/p>\n<p>Ondoren, Cadizera aldatu baino lehen, 1810eko irailaren 24an<br \/>\nLeon irlan elkartu ziren Ohiko eta Ezohiko Gorte Nagusietan Galiziako<br \/>\nErresumako diputatu jabe izateko hautatu zuten. Botereen ikuskaritzarako<br \/>\nkomisioko bost kideetako bat izan zen, eta bere adinagatik, Gorteetako lehen<br \/>\nordezko presidentea. Gutxigatik galdu zituen, Ramon Lazaro de Douren aurka,<br \/>\nGorteetako lehen presidente izateko hauteskundeak (45 eta 50 boto hurrenez<br \/>\nhurren). Partehartze aktiboa izan zuen batzarraren zereginetan eta, batez<br \/>\nere, zuzenean bere jakintza esparruari zegozkienetan. Bere hitzaldien tonuak<br \/>\ndespotismoaren aurkako eta erregearen aldeko nahasketa erakusten zuen. Diputatu<br \/>\ngazteen presa eta ezinegona kritikatzen zuen, bere iritziz, atzerriko<br \/>\nberrikuntzek liluratuta aritzen zirelako maiz, batez ere Frantziatik iritsitakoak. Konstituzioaren Komisioaren proiektuari buruzko eztabaidan protagonismorik eskuratu ez arren, konstituzioaren auziarekin loturik, <i>Breve noticia de las Cortes, Gobierno, \u00f3 ll\u00e1mese Constituci\u00f3n del Reino de Navarra en<br \/>\nobsequio de las Cortes Generales y Extraordinarias juntas en C\u00e1diz, con algunas ligeras reflexiones<\/i> argitaratu zuen 1811. urtean.<\/p>\n<p>Inprenta askatasun politikoaz eztabaidatuko zuen<br \/>\nprestaketa-batzordeko hamaika diputatuetako bat izan zen, eta aurka agertu zen.<br \/>\nCarlota infantaren, Brasilgo printzesa, oinordetzarako eskubideak aitortzeko<br \/>\nPortugalgo ministro guztiahaldunak egindako eskaerak babestu zituen, eta<br \/>\nhorretarako saio sekretuan irakurri ziren ohar batzuk idatzi zituen (1811ko<br \/>\nurtarrilak 27), eta, urte hartan bertan, liburuxka batean argitaratu zituzten.<br \/>\nEspainiako lege ohituren aurka, Frantziako Lege salikoa sartu izana baliogabekotzat<br \/>\njo zuen. 1811ko otsailean, Gorteetako Epaitegiko kide izendatu zuten. Justizia<br \/>\nBatzordeak abokatu kopurua eta elkargoen kontrola mugatzen zituen txosten bat<br \/>\naurkeztu zuen, nazio subiranoaren interesen kontrakotzat hartzen baitzituen.<br \/>\nHorren aurrean, Hermidak Carlos III.aren gobernu ilustratuan \u00aberresumako<br \/>\nEpaitegi, kontseilu eta elkargoetako abokatu ospetsu guztiak kontsultatu\u00bb eta<br \/>\ngero hartutako neurriaren alde egin zuen (1811ko apirilak 10), Carlos IV.aren gobernu despotikoaren aurrekoa izan arren. Tortura edo<br \/>\noinaze judiziala in- dargabetzeak ere hausnarketa handia behar zuela uste zuen,<br \/>\nfrogak lortzeko sistema bezala oso eraginkorra zelako. Adierazi zuenaren<br \/>\narabera, berez, ez zegoen indargabetzearen aurka, baina, hala ere, Dekretuaren<br \/>\nhitzaurrea atzera bota zuen (1811ko apirilak 21). Handik gutxira, \u00abErregearen<br \/>\nautoritatea gauzatzera etorri gara\u00bb esan zuen berriro, botere judizialaren<br \/>\naraudiari buruzko eztabaida batean, eta ez zuen nahi legeak Gaztelako Kontseiluaren aurreko txostenik gabe egiterik (1811ko apirilak 26). Era berean, Polizia<br \/>\nAraudiari buruzko eztabaidan, txostenak eskatu zizkien bertako autoritateei<br \/>\n(1811ko ekainak 23). Koroari kendutako ondasun eta jaurerriak nazioan<br \/>\nberrezartzeari buruzkoan, Hermidak erregearen \u00absubiranotasunaren botere<br \/>\npribatibo eta eratzailea\u00bb babestu zuen, eskubide bera baitzuen \u00abbere menpekoei on egiteko\u00bb eta bere jarraitzaile leialak saritzeko. Gainera, nabarmendu<br \/>\nzuen ez zuela sekula ondasun eta eskubide besterenezinik utzi (1811ko ekai- nak<br \/>\n28). Inkisizioaren erabilgarritasun eta legezkotasunaren alde egin zuen<br \/>\ndefentsak Arg\u00fcellesek \u00abhilobiaren ertzean\u00bb zegoen diputatu bati emandako<br \/>\nerantzun ironikoa ekarri zuen, gaztaro eta zahartzaroaren arteko izaera aldaketari buruz (1813ko urtarrilak 8\/9). Bere azken hitzaldiak1813ko martxoa eta<br \/>\nekainaren artean eman zituen, Galiziako Manuel Ros y Medrano, ideologia<br \/>\nantiliberala zuen diputatu eta apaiza, defendatzeko. <span>Haren aurkako auzia zabaldu zuten Gorteen<br \/>\naurkako gaitzespen gutun baten egiletzat hartu zute- lako. Hermidak esaten<br \/>\nzuena entzuteko zeuden arazoen berri eman zuten Bilkuretako Egunkariek, eta<br \/>\n1813ko maiatzean jaso zutenez, \u00abezin izan zuen ber- taratu bere adin handia \u2014ia<br \/>\nhirurogeita zazpi urte\u2014 eta ondoeza zirela-eta\u00bb. Jose Bonapartek atzera egitean<br \/>\naldatu zutelako-edo, hil zen egunean Madrilen zegoen, 1814ko otsailaren<br \/>\nlehenengoan. <\/span>Momentu hartan ondasun gutxi eta arazo ekonomikoak zituen.<\/p>\n<p>Hermidak, magistratu erreformista ilustratuak, lotura<br \/>\nbikoitza du Nafarroarekin. Gaztelako Ganberako Fiskaltzari dagokionez,<br \/>\nNafarroako instituzio eta foruak ezagutu ahal izan zituen, erresumak Gortean<br \/>\nzituen negozioetan auzitegi pribatiboaren lekua hartzen zutelako, eta<br \/>\nerregearen Estatu kontseiluaren lanak egiten zituztelako (Errege Kontseilua<br \/>\nIru\u00f1ean zegoen bitartean). Eskarmentu horri esker ikusi ahal izan zuen bertako \u00abKonstituzio antzeko\u00bb horrek zer nolako eusteko gaitasuna<br \/>\nzuen \u00abGodoy kutunaren botere tiranikoaren eta apetaren\u00bb aurrean, Euskal<br \/>\nHerriaren eskubideak indargabetzen saiatu zenean, hain zuzen. 1811. urtean,<br \/>\ngorago aipatu dugun <i>Breve noticia de las Cortes, Gobierno, \u00f3 ll\u00e1mese<br \/>\nConstituci\u00f3n del Reino de Navarra <\/i>argitaratu zuen. Opuskulu horrek aspaldiko<br \/>\nikuspegi baten gaineko hausnarketak biltzen zituen: Ilustrazio erreformista<br \/>\nmoderatuak (horrez gain erradikalago bat egon zen) espainiar nazio eta konstitu-<br \/>\nzioaren izaeraz eta edukiaz zuena.<\/p>\n<p>Argitaratu eta berehala, Monarkiaren krisialdia iritsi zen,<br \/>\n1808ko ordezkapen dinastikoaren ondorioz, eta, bereziki, eztabaida<br \/>\nkonstituzionalaren eraginez, Jose Bonapartek uztailaren 6an ezarritako Baionako<br \/>\nkonstituzioaren izateak piztuta. Egoera horretan, falta zen erregea<br \/>\nordezkatuko zuen autoritatea konstituzionalki eratzeko arrazoibide praktiko<br \/>\nbaten premia sortu zen. Hermidak Nafarroan bilatu zuen \u00abgure arbasoen [\u2026]<br \/>\nKonstituzio zaharra\u00bb. Bere ustez, Pirinioetako erresuma zen azken gotorlekua<br \/>\nEspainiari ze- gokion eta arrazoiak eta denborak hobetu zuten gobernu<br \/>\nmoduarentzat: itun bidezko monarkia moderatua. Beste batzuek Aragoiko,<br \/>\nValentziako edo Gaztelako Erdi Aroan konstituzio aske baten ezaugarriak<br \/>\nbilatzen zituzten bitartean, Hermidak Nafarroan aurkitu zuen, eta, gainera,<br \/>\nindarrean zegoen oraindik. Ez zen atzerrira eredu bila jotzeko beharrik, are<br \/>\ngutxiago, erresumaren askatasuna ingelesen Gutun Handia baino lehenagokoa<br \/>\nzenean. Baieztapen horri eutsi zion Nafarroako foruen hitzaurrean, eta, bere<br \/>\nustez, musulmanei aurre egiteko jarri ziren indarrean, penintsula iparraldeko<br \/>\nerakunde kristauak berrantolatu zirenean. Bilatzen zuena ez zen berez edo<br \/>\nfuntsean nafarra zen ondare kultural eta politiko bat aurkeztea, ez eta<br \/>\nantzinako eskubide eta aska- tasun berezi bezala ulertzen ziren Nafarroaren<br \/>\nberezko pribilegiotzat hartuak ziren foru eta praktika instituzionalak<br \/>\ndefendatzea. Batzuek \u2014ez hala Hermidak\u2014 \u00abEspainiako iraultza\u00bb deitu zutenak<br \/>\neragindako eztabaida konstituzionala kultura jurisdikzionalaren tradizioa<br \/>\nasmatzeko prozesu baten antzera garatzen ari zen. Iraganean bilatzen ziren<br \/>\norainaldian erabili ahal izateko moduko elementuak, zuzenbidea eskura ez<br \/>\nzegoen ordena katoliko baten antzera birformulatuz. Iraultza<br \/>\nanglo-amerikarraren eta frantsesaren lege boluntarismoaren aurka egiten zen.<br \/>\nHermidak bere hiztegia berritu zuen \u00abKonstituzio antzeko\u00bb baten izaera<br \/>\nonartzeko, baina, argi utziz, soilik modako termino batzuk erabiltzeko egiten<br \/>\nzuela. Uko egin zien akats modernotzat zuen botere banaketari eta<br \/>\nfrantziarren Sans Culottes delakoen berdintasunak eragindako klase<br \/>\nnahasmenari. Egiazki, erresumaren politeia bat deskribatu zuen, eta bertan,<br \/>\ngizartearen interes antagonikoen oreka egonkorra ezarrita, egoera egokia sortu<br \/>\nzen kristau armoniak eta antzinako askatasun zibilen ikusmoldeak iraun<br \/>\nzezaten.<\/p>\n<p>Badirudi, Nafarroako instituzioak deskribatzeko, Hermidak<br \/>\nNafarroako Konstituzioari buruz legelari nafar batek idatzitako memoria bat<br \/>\nbaliatu zuela. 1808an, Alejandro Dolarea Pascal de Nievak (Iru\u00f1ea, 1758-Iru\u00f1ea,<br \/>\n1829), 1793tik erresumako sindikoa zenak, Nafarroako instituzioei buruzko<br \/>\ntxosten bat prestatu zuen Baionako Espainiarren Diputazio Nagusira bidali<br \/>\nzituzten diputatuek Napoleonen aurrean defenda zitzaten. 1809an, Dolarea<br \/>\nSevillan erbesteraturik zegoen, eta Batzorde Nagusiarentzako egiten zuen lan,<br \/>\nlegegintza eta Gorteen zeremonialen ordezko batzordeetan. Gorteetarako<br \/>\ndeialdiaren prozesuak iraun bitartean, berriro aurkeztu zituen instituzio nafarrak, eta Hermidak esan zuen berak bultzatu zuela hartara. Orduko hartan<br \/>\nidatzitako memoriatik Gorteen Batzordeko ordenazio eta idazketa batzarrarentzat prestatutako zati bat besterik ez da geratzen Batzorde Nagusiko artxiboetan. Litekeena da Hermidak bere Breve noticiako atalak osatzeko dokumentua erabili izana. Lan horretan honakoak deskribatzen ditu: Nafarroako<br \/>\nGorteen funtzionamendua eta osaera, erresumako Diputazioa eta bere egitekoak<br \/>\neta Nafarroako Gorteen eta Epaitegien helburu nagusia. Horren alde egiten du<br \/>\nHermidak egiten duen deskribapena hain zehatza izateak, eta ez da harritzekoa,<br \/>\nDolarea Iru\u00f1eko (1794-1797) eta Erriberriko (1801) Gorteetan izan baitzen.<br \/>\nArreta ematen du deskribapenaren xehetasun mailak, oso ongi egokitzen baitu 1809ko maiatzaren 22an dekretatutako<br \/>\nkontsultaren aurreko galdetegirako.<\/p>\n<p>Hermidarentzat Nafarroako Konstituzioa monarkia moderatu<br \/>\nbatentzat erabilgarria zen, erregearen eta erresumaren arteko harreman adostua<br \/>\nzelako. Ez zen mugatutako monarkia bat, ahalguztiduna zelako erregearen eta<br \/>\nGorteetan elkartutako adarren arteko akordioa. Erregeak foruak errespetatzea<br \/>\nzin egiten zuen eta subiranotasunaren funtsezko ezaugarri guztiak biltzen<br \/>\nzituen, baina, funtsean, bere boterea justizia egitean eta eskerrak banatzean<br \/>\nzetzan. Gorteetan hiru adar nagusi zeuden (Elizarena, Militarra eta Unibertsitatekoa), eta bakoitzak bere kabuz hartzen zituen erabakiak. Horrela aurkeztutako<br \/>\nerresuma lege berrien ekimenaren jabe zen, eta Estatuak behar zituen zergak eta<br \/>\nordainarazpenak onartu behar zituen. Gorterik ezean, erresumako Diputazioak<br \/>\nbere gain hartzen zuen foruen errespetuaren ardura eta uko egin ziezaiokeen,<br \/>\nkontraforuen prozeduraren bitartez, onartu gabeko edozein berrikuntzari.<br \/>\nHala, errege maiestateak errespetua zuen eta erresumaren aska- tasuna babesteko<br \/>\nzeuden \u2014hots, bere eskubide propioak\u2014 instituzioak, beren zeremonialak eta<br \/>\nbotere gehiegikeriaren aurkako ekintzak. Erresumaren Epaitegi propioak<br \/>\ngarrantzitsuak ziren, batez ere monarkia konposatu baten baitan, auziak<br \/>\nerresuman bertan hasi eta buka zitezen ahalbidetzen baitzuten.<\/p>\n<p>Breve noticia izan zen publikoari Nafarroako erakunde<br \/>\ntradizionalak Espainia osoko eredu bezala aurkezteko saiakerarik handiena,<br \/>\npenintsulan eman ziren Cadizkoaren aurreko, eta Cadizeko eztabaida<br \/>\nkonstituzionale- tan. Erregimen Zaharraren erorikoaren aurreko nafar erakundeen<br \/>\ndeskribapen xehea eskaintzen zuen. Nafarroako instituzio libreak<br \/>\ngoraipatzeak, ordea, ez zuen esan nahi Nafarroa defendatzen zuenik. Hala izan<br \/>\nzen ere Cadizko Gorteei Konstituzio proiektua aurkeztu aurreko hitzaldian<br \/>\nNafarroako Gorteak aipatu zituztenean, nahiz eta aipu horiek Monarkiaren<br \/>\nKonstituzio orokorrarentzat kontuan hartzekoak izan. Independentzia Gerrako<br \/>\nurteetan emandako diskurtso eta praktika politikoen aldaketa azkarraren<br \/>\naurrean, Hermida belaunaldi hartako politikari ospetsu eta monarkia<br \/>\nerregalistaren zerbitzari ilustratuen adibide ezin hobea da: Carlos IV.ak eta<br \/>\nbere Godoy baliotsuak boterea kendu zieten, eta haien praktikak despotikoak<br \/>\nzirela salatzen zuten, baina, guztiarekin ere, beldurra zieten ideia berriei<br \/>\neta kulturalki frantsestua izatea leporatzen zitzaion gazteriaren presa eta<br \/>\nezinegonari. Gizon horietako batzuek Jose erregearen esanetara egon baziren<br \/>\nere \u2014Urkijo bizkaitarra, esaterako\u2014 beste batzuek legeekiko eta Fernandoren<br \/>\nlegitimitate dinastikoarekiko leialtasunari eutsi zioten. Jovellanos<br \/>\nezagunago eta zertxobait gazteagoaren jarreratik oso gertu kokatu zen Hermida.<br \/>\nCadizko Gorteetan izan zuen parte hartzeak, agure zela, historikoki \u00abmorroi\u00bb<br \/>\ndei- tutakoen artean jarri zuen. \u00abNafarroako erresumako Konstituzio antzeko\u00bb<br \/>\nhortaz den bezainbatean, Monarkia espainiarraren Konstituzio politikoaz<br \/>\nhausnartzeko baliagarri suertatu zitzaien. Espainiar nazio subirano definitu<br \/>\nberriak monopolio politikoa erreibindikatzen zuen, eta erresumaren autonomia<br \/>\npolitikoaren aurka zegoen (bere buruari bere lege propioak emateko gaitasunari<br \/>\nzegokionez). Ordurako, ordea, soilik \u0153konomia delakoaren alorra zuen bere<br \/>\nesku, probintzia diputazioen bitartez. Espainia liberalak askatasun foral tradizionalen funtsezko alderdi bati mehatxu<br \/>\negiten zion, baina Nafarroak ez zuen bere erresistentzia gaitasuna galdu; eta<br \/>\nhorregatik beragatik miresten zuen Hermidak.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Benito Ramon de Hermida Santiago de Compostelan jaio zen 1736an \u00abnabarmenki noblea eta ospetsua\u00bb zen familia batean, eta Galiziako kapare familia garrantzitsuen ahaidea zen, esaterako, Figueiroarrena edota Verea y Aguiarrena. Bere aita Manuel Hermida y Porras zen, Coru\u00f1ako Auzitegiko epaile eta alkate nagusi izandakoa; ama, aldiz, Josefa Antonia Bermudez Maldonado y Figueroa, bruselar jatorriko Wander [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[327],"class_list":["post-3341","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>HERMIDA MALDONADO, Benito Ramon de (Santiago de Compostela, 1736ko urriak 1 - Madril, 1814ko otsailak 1). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hermida-maldonado-benito-ramon-de-485-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"HERMIDA MALDONADO, Benito Ramon de (Santiago de Compostela, 1736ko urriak 1 - Madril, 1814ko otsailak 1). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Benito Ramon de Hermida Santiago de Compostelan jaio zen 1736an \u00abnabarmenki noblea eta ospetsua\u00bb zen familia batean, eta Galiziako kapare familia garrantzitsuen ahaidea zen, esaterako, Figueiroarrena edota Verea y Aguiarrena. Bere aita Manuel Hermida y Porras zen, Coru\u00f1ako Auzitegiko epaile eta alkate nagusi izandakoa; ama, aldiz, Josefa Antonia Bermudez Maldonado y Figueroa, bruselar jatorriko Wander [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hermida-maldonado-benito-ramon-de-485-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"10 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/hermida-maldonado-benito-ramon-de-485-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/hermida-maldonado-benito-ramon-de-485-eu\\\/\",\"name\":\"HERMIDA MALDONADO, Benito Ramon de (Santiago de Compostela, 1736ko urriak 1 - Madril, 1814ko otsailak 1). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T09:29:01+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/hermida-maldonado-benito-ramon-de-485-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/hermida-maldonado-benito-ramon-de-485-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/hermida-maldonado-benito-ramon-de-485-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"HERMIDA MALDONADO, Benito Ramon de (Santiago de Compostela, 1736ko urriak 1 &#8211; Madril, 1814ko otsailak 1).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"HERMIDA MALDONADO, Benito Ramon de (Santiago de Compostela, 1736ko urriak 1 - Madril, 1814ko otsailak 1). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hermida-maldonado-benito-ramon-de-485-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"HERMIDA MALDONADO, Benito Ramon de (Santiago de Compostela, 1736ko urriak 1 - Madril, 1814ko otsailak 1). - Iura Vasconiae","og_description":"Benito Ramon de Hermida Santiago de Compostelan jaio zen 1736an \u00abnabarmenki noblea eta ospetsua\u00bb zen familia batean, eta Galiziako kapare familia garrantzitsuen ahaidea zen, esaterako, Figueiroarrena edota Verea y Aguiarrena. Bere aita Manuel Hermida y Porras zen, Coru\u00f1ako Auzitegiko epaile eta alkate nagusi izandakoa; ama, aldiz, Josefa Antonia Bermudez Maldonado y Figueroa, bruselar jatorriko Wander [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hermida-maldonado-benito-ramon-de-485-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"10 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hermida-maldonado-benito-ramon-de-485-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hermida-maldonado-benito-ramon-de-485-eu\/","name":"HERMIDA MALDONADO, Benito Ramon de (Santiago de Compostela, 1736ko urriak 1 - Madril, 1814ko otsailak 1). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T09:29:01+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hermida-maldonado-benito-ramon-de-485-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hermida-maldonado-benito-ramon-de-485-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/hermida-maldonado-benito-ramon-de-485-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"HERMIDA MALDONADO, Benito Ramon de (Santiago de Compostela, 1736ko urriak 1 &#8211; Madril, 1814ko otsailak 1)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3341","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3341\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3341"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3341"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}