{"id":3337,"date":"2023-02-10T10:27:21","date_gmt":"2023-02-10T09:27:21","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/gonzalez-arnao-vicente-483-eu\/"},"modified":"2023-02-10T10:27:21","modified_gmt":"2023-02-10T09:27:21","slug":"gonzalez-arnao-vicente-483-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gonzalez-arnao-vicente-483-eu\/","title":{"rendered":"GONZALEZ ARNAO, Vicente (Madril, 1766ko urriak 27 &#8211; Madril, 1845eko martxoak 4)."},"content":{"rendered":"<p>Madrilen jaio zen 1766ko urriaren 27an. Bere aita Antonio<br \/>\nGonz\u00e1lez V\u00e1zquez zen, Benda\u00f1ako Santa Marina de Ribeirakoa, eta bere ama<br \/>\nMaria Arnao de Mendoza, Molina de Aragongoa. 1802ko abenduaren 31n Maria del<br \/>\nCarmen Elejalde Zubiagarekin ezkondu zen, bere gurasoekin Urdu\u00f1atik Madrilera emigratu eta gero.<\/p>\n<p>Bere ondorengoen artean (sei seme-alaba), Vicente Mariano<br \/>\naipatu behar da, Boloniako San Clemente ikastetxean hezi eta gero, Multzo<br \/>\nDiplomati- koan sartu baitzen, eta, horregatik, Pio IX.aren ondoan egon zelako<br \/>\nErromako Errepublika garaian, 1849. urtean. Jacobok Bide Ingeniaritza ikasi<br \/>\nzuen eta bi aldiz izan zen diputatu. Maria del Pilar Parisen ezkondu zen<br \/>\n(1828ko martxoaren 1ean) Jeronimo del Campo Rosellorekin; Bergarako<br \/>\nErrege Seminarioan ikasia zen, eta XIX. mendearen bigarren hereneko<br \/>\ningeniaritza espainiarraren pertsonaia ospetsuenetakoa. Hil zenean, hainbat<br \/>\nkargu zituen: Madrilgo Aurrezki Kutxako hiru zuzendarietako bat zen, <i>Revista de<br \/>\nObras P\u00fablicas<\/i> aldizkariko Erredakzio batzordeko presidentea, Espainiako Akademiako eta Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademiako kide;<br \/>\nhorrekin batera, Bide, Ubide eta Portuen Aholku Batzordeko errepideen alorreko presidentea zen.<\/p>\n<p>Eskola Pietako eta San Isidroko Estudioetako heziketa urteak<br \/>\nbukaturik, zuzenbide ikasketei ekin zien Alcalako Unibertsitatean eta<br \/>\ndoktoregoa eskuratu zuen bi zuzenbideetan (1789ko ekainaren 28an). Handik<br \/>\nhilabete batzuetara, Errege Kontseiluko abokatu titulua eskuratu zuen (1789ko<br \/>\nabuztuaren 8an), eta, horrekin batera, heziketa bukatu zuen hainbat zientzia<br \/>\nalorretan (fisika esperimentala, Botanika, Kimika eta Mineralogia) eta<br \/>\nhizkuntzetan (grekoa, arabiarra, frantsesa, italiera, portugesa eta ingelesa).<br \/>\nHainbat hizkuntzetan trebatzea baliagarri izan zitzaion Lehen Estatu<br \/>\nIdazkaritzako Hizkuntzen Interpretazioko Idazkaritzan egiten zuen lana<br \/>\nbetetzeko.<\/p>\n<p>1792an Alcalako Fisika Esperimentaleko Katedra oposizioa<br \/>\ngainditu zuen, Madrilgo Elkargoan abokatu lanetan (1792) eta Urrezko Toison<br \/>\nOrdenako Kantzilertzako ofizial bakarra zen garaian (1797ko irailaren 17a).<br \/>\n1803 eta 1804 urteen artean, San Carlos Bankuko Gobernu Batzordeko kide izan<br \/>\nzen, eta azken urte horretan katedrari uko egin zion abokatu aritzeko.<\/p>\n<p>Arnao Madrilgo abokatu ospetsuenetako bat zen ordurako, eta<br \/>\nbezero-zorro aipagarria sortu zuen pixkanaka (Frantziako enbaxada, Bizkaiko<br \/>\nJaurerria, hainbat noblezia-etxe, Alcalako Unibertsitatea, Pedro Carlos<br \/>\nInfantea, San Juan Ordenako Prioretza, etab.) eta hainbat ardura publiko hartu<br \/>\nzituen (Buen Retiroko Errege Lekuaren eta Casa de Campoko Errege Basoko<br \/>\nfiskala, Madrilgo Udaleko pertsona sindikoa eta Etruria erreginaren Espainiako<br \/>\nondasunen kudeatzailea). Urte horietan, bere alderdi intelektuala nabarmen<br \/>\nagertu zen, Espainiako eta Historiako Errege Akademietako kide bihurtzeaz gain,<br \/>\ngora egin zuelako Godoyk babestutako eta herrialdearen egoera aldatzea helburu zuten zirkulu kulturaletan.<\/p>\n<p>1808. urtean, Arnaoren biografian eragin handia izan zuen<br \/>\nizendapena jaso zuen: Baionan egin zen Batzarrerako, Madrilgo Abokatuen<br \/>\nElkargoak testu konstituzional bat prestatuko zuen taldeko kide izateko hautatu<br \/>\nzuen, eta bere parte-hartzea oso garrantzitsua izan zen. Ondoren, Madrilera<br \/>\nitzuli zen eta bertan jarraitu zuen Jose I.a kanporatu eta Frantzian<br \/>\nespetxeraturik egon zenean, eta baita, Fernando VII.a errege izendatu ondoren,<br \/>\nlegedia ezarri zen asteetan ere. Denbora tarte horretan kolaborazionismoagatik<br \/>\njazarria izan zen, eta Historiaren Errege Akademiatik kanporatu zuten. Bere<br \/>\nburua defendatzeko, \u00abbertan egitera behartu zuten zin mespretxagarri bat\u00bb<br \/>\negitea leporatzen ziotela esan zuten.<\/p>\n<p>Jose I.ak, 1809ko martxoaren 8an, Estatu Kontseiluko kideak<br \/>\nizendatu zituen, eta xedapen berean Gonzalez Arnao bertako idazkari nagusi<br \/>\nizendatu zuen. Urtebete geroago (1810eko maiatzaren 20an), aholkulari<br \/>\nizatera igaro zen, baina idazkaritza utzi gabe. Hainbat batzordetan parte hartu<br \/>\nzuen aholkulari bezala: Madrilen antzeztuko ziren antzezlanak aztertzeaz<br \/>\narduratzen zirenetan; 1811. urtean hiriburuan izan zen goseteari aurre egiteko<br \/>\nneurriak hartu zituenean; eta Gorteetako deialdia prestatu zuenean.<br \/>\nErregealdiaren bu- kaeran (1813ko maiatzaren 5ean), batzorde prefet izendatu<br \/>\nzuten Madrilen.<\/p>\n<p>1813. urte erdialdera erbestera joan zen, lehendabizi<br \/>\nBordelera (Frantzia) eta, handik, Parisera. Bertan, bere egoera ekonomikoa<br \/>\nhobetu ahal izan zuen abokatu bezala lan egiten. Hirurtekoan 1812ko<br \/>\nkonstituzioa berrezarri zenean, frantsestuek birgaituak izateko itxaropena<br \/>\ngaldu zuten, eta Frantzian jarraitzea erabaki zuten askok.<\/p>\n<p>Frantzian eman zituen urteetan, harreman estua izan zuen<br \/>\nParisko elite intelektualekin, eta bertako abokatu garrantzitsuenetako bat<br \/>\nbilakatu zen, eta Espainiako enbaxadako abokatu izatera iritsi zen. Iritsi<br \/>\nberriak ziren espainiarrekin egon ohi zen (Pedro Pascual Uhagon, Manuel Jose<br \/>\nZabala, etab.) eta bertan zeudenekin ere bai (Joaquin Maria Ferrer, Francisco<br \/>\nde Goya, Leandro Fernandez Moratin, etab.).<\/p>\n<p>Espainiar hizkuntza eta literaturarekin lotutako lanetan<br \/>\naritzeko denbora ere izan zuen. Humboldten Espainia Berriari buruzko laneko 4<br \/>\nliburukiak itzuli zituen, eta hori izan da gerora argitaratu diren edizio<br \/>\naskoren oinarria. Bere lagun Leandro Fernandez Moratinen lanak editatu zituen<br \/>\n(hark bere testamentuko izendatu baitzuen), eta Espainiako Errege Akademiak<br \/>\neditatutako Espainiar Hizkuntzaren Hiztegiaren edizio murriztua prestatu zuen.<br \/>\nEra berean, Francisco Amoros eta Pedro Sainz de Barandarekin egitasmo berezi<br \/>\nba- tean parte hartu zuen: Parisen, ama hizkuntza gaztelania zuten haurrendako<br \/>\nikastetxe bat mantentzea.<\/p>\n<p>1813. urte bukaeran Espainiara itzuli zen, eta, hala,<br \/>\nhainbeste desio zuen helburua lortu zuen, herrimin handia baitzuen. Madrilen<br \/>\nlegelari bezala hasi zen lanean, baina oso zaila zitzaion abokatu bezala<br \/>\naritzea. Bere bezero nagusietako bat Gobernua bera izan zen, laguntza behar<br \/>\nbaitzuen prestakuntza altua eskatzen zuten zereginetan.<\/p>\n<p>Baina, Estatuaren arazo handiekin, Arnao bestelako gai<br \/>\ndelikatuago batzuetarako aholkularia ere bazen. 1831.urtean, Gobernuak<br \/>\neskatuta, Borboiko Isabelen, Napolesko erregina alargunaren eta bere seme<br \/>\nFernando II.a Napoliko errege berriaren arteko hitzarmenari buruzko txostena<br \/>\negin zuen.<\/p>\n<p>1833an, Sustapenerako ministro Ofaliako kondeak hala<br \/>\nproposaturik, Osasungintzako Batzorde Gorenaren osaera zabaldu zen, eta bertara<br \/>\nsartu zituzten Francisco Javier de Burgos eta Vicente Gonzalez Arnao. Geroz<br \/>\neta balio altuagoa zuen politikagintzan, hainbeste, non ministerio-zorro<br \/>\nbaterako balizko hautagaien artean aipatua izan zen, Francisco Martinez de la<br \/>\nRosaren Gobernuan.<\/p>\n<p>Fernando VII.aren heriotzaren ondoren, Espainian berritze<br \/>\nadministratiboa hasi zen. Momentu garrantzitsuenetako bat erregimen<br \/>\npolisinodiala deitutakoaren indargabetzea izan zen. Hori ordezkatzeko,<br \/>\nkontseilu bakar bat, Espainia eta Indietako Errege Kontseilua, eta hainbat<br \/>\nauzitegi ezarri zituzten. Arnao Kontseilu horretako Sustapen Alorreko<br \/>\nministro izendatu zuten (1834ko apirilak 20), baina 1836ko abuztuan kargua utzi<br \/>\nzuen, 1812ko konstituzioa berrezarri baitzen.<\/p>\n<p>1837. urte bukaeran, karlismoa ezegonkortzeko isilpeko<br \/>\noperazio batean parte hartu zuen. 1839ko hasieran bukatu zen, baina Frantzian<br \/>\njarraitu zuen gerra bukatu arte. Madrilera itzuli zenean, unibertsitatean zuen<br \/>\nZuzenbide Fakultateko postua hartu zuen berriro, eta, handik gutxira, Kreditu<br \/>\nApelazioaren Batzordeko kide hautatu zuten, Frantziaren aurka aritzeko<br \/>\n(1840ko urtarrilak 6) eta Madrilgo Unibertsitateko errektore (1840ko<br \/>\nurtarrilaren 5etik irailaren 29ra).<\/p>\n<p>Arnao zientzia instituzio prestigiotsu ugaritako kide izan<br \/>\nzen, horietako batzuk atzerrikoak. Italian, Zientzia Moral, Historiko eta<br \/>\nFilologikoen alorreko kide urgazle izan zen Turingo Accademia delle Scienzen,<br \/>\neta Zientzien, Letren eta Artearen Arezzoko Akademia Inperial eta Errealean.<\/p>\n<p>Espainian, Jurisprudentzia eta Legegintzako Errege<br \/>\nAkademiako irakasle akademiko izendatu zuten, eta hainbat akademietako kide<br \/>\nizan zen: Historiaren Errege Akademiakoa (1874ko irailak 10), Espainiako<br \/>\nErrege Akademiakoa (1802ko urtarrilak 5) eta Herriaren Adiskideen Errege<br \/>\nElkarte Ekonomiko Madrildarrekoa (1811ko otsailaren 9a). Baionako<br \/>\negonaldiaren ondoren, bi akademietatik kanporatu zuten, eta Jose I.aren<br \/>\nerregealdian, Historiako Errege Akademiako zuzendari izendatu zuten (1811ko<br \/>\napirilak 26); erbestetik itzulitakoan, behin betiko idazkari izendatu zuten<br \/>\n(1834ko ekainak 11).<\/p>\n<p>Espainiako Errege Ordenako Zaldun titulua zuen.<\/p>\n<p>Bizkaiarekin izan zuen harremanari dagokionez, bere familia<br \/>\npolitikoaren eraginez hasi zela esan daiteke, hainbat lursail jaso baitzituen<br \/>\noinordetzan. <span>1802an bat egin<br \/>\nzuen lurralde horiek beren eskubideak erabiltzearen aldeko mugimenduarekin. <\/span>Urte<br \/>\nhartan, Bizkaiko Diputazioak bere Madrilgo ordezkari Simon Bernardo de<br \/>\nZamacola aholkatzeko kontratatu zuen. Horren ondoren, \u00abbake portua\u00bb<br \/>\nauziarekin zerikusia zuen guztiarekin laguntzeko eskatu zioten, eta horretarako<br \/>\n1804ko uztailean Gernikan egin ziren Batzordeetan izan zen. Zerbitzu<br \/>\nhoriengatik \u00abJaurerri honen abokatu eta Madrilen dituen negozioen zuzendari\u00bb<br \/>\nizendatu zuten.<\/p>\n<p>Historiaren Errege Akademian sartu zenean, Arnaok parte<br \/>\nhartze aktiboa izan zuen <i>Diccionario geogr\u00e1fico<\/i> delakoan, erakundearen<br \/>\noinarrizko helburuetako bat, eta 1799an horretarako sortutako Batzordeko kide<br \/>\nizendatu zuten, Bizkaiko probintziarekin zerikusia zuten sarreren arduradun.<br \/>\nHerriei buruzkoek deskribapen kutsua dute, eta eduki historikoa \u00abBizkaia\u00bb<br \/>\nhitzaren baitan bildu zuen.<\/p>\n<p>Arnaoren iritziz, ordura arte bere historiari buruzko<br \/>\nbaieztapen guztiek \u00abez zuten eutsiko zituen oinarri sendorik\u00bb (488a. orr.),<br \/>\neuren jatorria ez zirelako \u00abdokumentuak, baizik eta ohiturak eta herritarren<br \/>\nzurrumurruak\u00bb (490b.<br \/>\norr.). Hortaz, lurraldearen independentziaren, demokraziaren eta igualitarismoaren aurka egiten zuen; eta, horrez gain, zalantzan jarri zuen hainbat<br \/>\nterminoren zehaztasuna, hala nola, duke tituluarena, edota \u00abBizkaia\u00bb hitzaren<br \/>\nmuga geografikoaren aldaerak. Bere ustez, lurraldearen kokapen estra- tegikoari<br \/>\nesker jaso zituen hainbat kontzesio erregeen aldetik, eta ez berezko askatasuna<br \/>\nzuelako. Gainera, egoera hori betidanik Koroari erakutsitako leialtasunagatik<br \/>\nmantendu zela esan zuen (509a, 513b eta 514a or.).<\/p>\n<p><span>Obraren<br \/>\ninguruan eztabaida sutsuak piztu ziren, funtsean Godoyk prestatutako<br \/>\nerasoaren parte garrantzitsutzat hartua izan baita. <\/span>Beste autore askok<br \/>\nere parte hartu zuten, hala nola, Juan Antonio Llorente eta Tomas Gonzalez, eta<br \/>\neuren asmoa euskal probintzien autonomia pixkanaka desagerraraztea zen; hots,<br \/>\nforu sistema indargabetu nahi zuten. Foraltasunaren ikuspegi idilikoaren aurka<br \/>\nidatzitako testuengatik, euskal nazionalismoaren baitan, Arnao piztia belztzat<br \/>\nhartua da; bere argumentuek ez dute oinarririk, eta euren euskarria<br \/>\ndokumentazioan sakontzen ez duen nazionalismoaren toki komunak dira; lelo<br \/>\nalderdikoiak errepikatzen dituen arrosario hutsa. Autoreren batek esan zuenez,<br \/>\nDiccionario horrek eta Madozek argitaratu zuenak ez dute meriturik.<\/p>\n<p>Fernandez Pardok oinarri gabekotzat hartu zituen<br \/>\nnazionalisten salaketak, batez ere kronologia kontu batengatik: Diccionarioaren<br \/>\nproiektua nazionalistek aipatzen duten erasoaren aurrekoa da.<\/p>\n<p>1837. urte bukaeran, Gobernuko presidentea zen Eusebio<br \/>\nBardajik laguntza eskatu zion karlisten kontrako isilpeko operazio bat<br \/>\nmartxan jartzeko. Transakzio baten sorburua zuen oinarri, baina foruen auziak<br \/>\nere bazuen nolabaiteko garrantzia, eta, borondateak erakartzeko, bi milioi<br \/>\nerrealeko aurrekontua zuen.<\/p>\n<p>1837ko azaroaren 21ean, Madril utzi eta Baionara (Frantzia)<br \/>\nabiatu zen. Bertan, erbestean zeuden hainbat pertsona ospetsurekin eta<br \/>\nFrantziako agintariekin elkartu zen. Elkarrizketa horietatik atera zuen lehen<br \/>\nondorioa izan zen karlisten alderdian foruen faktorea gutxietsi zutela, eta<br \/>\n\u00abnahasia izan zela Aldarea eta Tronua orokor eta zehaztugabeagoarekin, eta<br \/>\nhorren babespean, agintzaileek herriari esaten diotela egun dituzten salbuespen<br \/>\neta askatasunak aurreko mendeetan defendatuak izan zirela\u00bb. Bera, ordea,<br \/>\nforuak sistema konstituzionalera egokitzeko erreformaren alde agertu zen.<\/p>\n<p>1838ko martxoan, Jose Antonio Mu\u00f1agorrirekiko konexioa<br \/>\ngorpuzten hasi zen, eta horren ondorio izan zen 1838ko apirilaren 18an<br \/>\nBerastegin piztutako Bakea eta Foruak izenez ezagutu zen matxinada. Hasierako<br \/>\nporrota alde batera utzita, Arnaok argi ikusten zuen ondutako planari lotu<br \/>\nbehar zitzaizkiola. Hala ere, operazioaren baitan foru faktorearen zama hazi<br \/>\nahala, aurrerakoien aurkaritzak ere gora egin zuen. Armada baztertuagatik,<br \/>\nmilitarrek eragozpen ugari jarri zioten argiki militarragoa zen operazioaren alderdi<br \/>\nberriari.<\/p>\n<p>Arnaoren kritikek Batzar berria izendatzera behartu zuten<br \/>\nGobernua (1838ko uztailaren 28a), eta bere helburuak babestuko zuten foru<br \/>\nlurraldeetako handikiekin osatu zuen, laguntza behar baitzuen: Pedro Pascual<br \/>\nde Uhagon (Bizkaia), Jose Maria Vidarte (Nafarroa), I\u00f1igo Ortes de Velasco,<br \/>\nAlamedako markesa (Araba) eta Manuel Jose de Zavala,<br \/>\nVillafuertesko kondea (Gipuzkoa).<\/p>\n<p>Urte bukaeran, Mu\u00f1agorrik beste saiakera bat egin zuen, eta<br \/>\nbeste porrot bat jaso. Hala, Gobernuaren aginduz (1838ko abenduaren 22an),<br \/>\nBakea eta Foruak egitasmoa Agustin Fernandez de Ganboaren esku uztea erabaki<br \/>\nzuen, Baionako kontsula.<\/p>\n<p>Bere lan juridikoari dagokionez, Arnao bere garaiko<br \/>\nintelektualetako bat dela esan daiteke, zalantzarik gabe; hainbat espezialitate<br \/>\nlandu, eta askotariko obra interesgarriak argitaratu baitzituen.<\/p>\n<p>Bere jardun juridikoak, batez ere, hiru alorretan du<br \/>\nardatza: abokatu lana, txosten juridikoak prestatzea, eta zuzenbidearekin<br \/>\nloturiko argitalpenak.<\/p>\n<p>Lehenari dagokionez, lekukotasun gutxi gorde dira,<br \/>\nhamarrenekin loturiko testu bat kenduta. Toledoko eliztar mozarabiarrei<br \/>\nburuzkoa da, eta gertatutako aldaketak aintzat hartu gabe, eskubideak<br \/>\nmantendu izanaren aurka jotzen du; era berean, Floridablancaren aurkako<br \/>\nlibelo batengatik epaitutakoen eskuizkribua ere gorde da, eta bertan zenbait<br \/>\nbotere faktikok egiten zuten justiziaren manipulazioa kritikatu zuen.<\/p>\n<p>Bere lan juridikoaren alderik aipagarriena Espainia eta<br \/>\nIndietako Errege Kontseiluko kide zenean idatzi zituen txostenak dira. Bertan,<br \/>\nhainbat adibide eman zituen Frantzian halako auziak nola konpontzen zituzten<br \/>\nerakusteko, Parisen abokatu aritu zen denboran ikasitakoa baliatuz, hango<br \/>\nadministrazioari zion mirespenaren erakusgarri.<\/p>\n<p>Arnao bereziki arduratsua zen eskubide eta betebeharrak<br \/>\nbazirela argi erakusteari zegokionez. Berarentzat oso garrantzitsua zen gizarte<br \/>\nliberal berriaren oinarrizko arauek ez zezaten aspaldiko inposizio zaharren<br \/>\neraginik izan; zeren eta, legalak ote ziren ere zalantzan jartzen baitzuen. Era<br \/>\nberean, administrazioa arrazionalizaziorantz eraman nahi zuen eta, horretarako,<br \/>\nju- risdikzio bereziak indargabetzea proposatzen zuen, dagoeneko Baionako Batzarrean behin eta berriz errepikatu zuenez.<\/p>\n<p>Txosten askotan aritu behar izan zen Sustapen<br \/>\nordezkariordeen aginte berriaren egokitzapenari buruz. Haientzako eskumen<br \/>\nesparru bat sortu behar zela uste zuen agintari militarrei boterea kenduta,<br \/>\nErregimen Zaharrean botere eremu guztia haien esku baitzegoen.<\/p>\n<p>Arazo horiekin loturik, udalen egitekoak ere berritu ziren,<br \/>\neta urte horietan biziki zaila izan zen egitasmo hori aurrera eramatea.<br \/>\nArnaok boto partikularra eman zuen, eta aurkezturiko testua \u00abgai horri buruz<br \/>\ndudan fede politikoaren defentsa\u00bb zela esan zuen. Bere planteamendua erregearen<br \/>\nboterearekin batzeko printzipioa zen, harekiko independentzia defendatzen<br \/>\nzuten proposamenen aurka. Frantziako eredua defendatzen zuen, eta bertan korporazio horiek goragoko xedapenen betetzaile hutsak ziren.<\/p>\n<p>Erregimen zaharra indargabetu izanak ekarritako merkataritza<br \/>\naskatasuna, beste gai nabarmen bat zen, aleen merkataritzarekin lotutakoa<br \/>\nbereziki.<\/p>\n<p>Horren inguruan aritu zen lanean Madrilgo Udalean eman zuen<br \/>\ngaraian. Gainera, Maria Kristinaren agintaldiaren hasieran onartu ziren<br \/>\naraudien zirriborroak idatzi zituzten komisioetako askorekin elkarlanean<br \/>\naritu zen.<\/p>\n<p>Erabateko hornidura askatasunaren alde zegoen, eta salmenta<br \/>\npostuen erregulazioa zen administrazioaren aldetik onartzen zuen bakarra, eta<br \/>\nsoilik hiri-antolamendurako neurri gisa ulertuta. Guztiarekin ere, ez zen<br \/>\natzerriko aleak ekartzeko debekuaren aurka agertu. Gehiengoaren, hau da,<br \/>\nkontsumitzaileen, hobe beharra guztiaren gainetik, zegoela zen bere<br \/>\niritziaren oinarria.<\/p>\n<p>Andaluzian 1835. urtean garia garestitu izanaz ari zela<br \/>\nazaldu zuen bezala, beretzat, merkatu itxi eta babestuan gertatzen ziren<br \/>\nprezioen igoerei aurre egiteko modurik onena askatasuna zen.<\/p>\n<p>Merkataritza askatasunarekin loturiko alderdietako bat<br \/>\nosasun lokarriak, eta haien ondorioz ezartzen ziren berrogeialdiak ziren, garai<br \/>\nhartan, koleraren epidemia zabaltzea ekiditeko erabiltzen baitziren. Horren<br \/>\naurrean, Arnao hornidura gabetzea eta ekonomia gelditzea ekarri zuten arauen<br \/>\nalde agertu zen erabat, eta are horiek idazten laguntzera iritsi zen. Neurriok,<br \/>\ngainera, prezioak garestitzea ekarri zuten, eta oso ondorio kaltegarriak<br \/>\nekarri zizkion herriari, batez ere behar gehien zutenei.<\/p>\n<p>Publikoa zena erabiltzearekin eta jabetza pribatuaren<br \/>\nmugekin zerikusia zuen oro garrantzitsua zen Arnaorentzat eta doktrina sortu<br \/>\nzuen hainbat lanetan. Horien bien arteko elkarbizitza behar-beharrezkotzat<br \/>\njotzen zuen, eta, hortaz, baita jabetza pribatua existitzea ere. Hala ere,<br \/>\njabetza pribatuari zenbait muga ezarri nahi zizkion, esaterako,<br \/>\nosasungintzarekin lotura zuten alderdietan. Baina, muga horiek gorabehera,<br \/>\njabetza pribatuaren aldekoa zen, aberastasunaren motortzat hartzen zuelako eta<br \/>\njabea zuten lurrak saltzearekin ados zegoen.<\/p>\n<p>Pau Perdonentzat, espainiar kodetzearen aitzindarietako bat<br \/>\nda eta arrazionalistatzat hartzen du. Beharrezko egokitzapenak eginez,<br \/>\nNapoleonen Kodea Espainian sartzearen aldekoa. Bide batez, aipatu beharra<br \/>\ndago lan hori berak itzuli zuela.<\/p>\n<p>1791. urtean, bilduma greziar eta latindar kanonikoak<br \/>\nargitaratu zituen, eta horiexek izan ziren, bere obretatik, XIX. mendean gehien<br \/>\naipatu zirenak, batez ere hezkuntzaren alorrean.<\/p>\n<p>Hil baino pixka bat lehenago, uraren aprobetxamenduari<br \/>\nburuzko lan bat idatzi zuen, eta haren erreseina argitaratu zuten <i>Revue des<br \/>\nDeux Mondes<\/i> aldizkarian. Horrez gain, zuzenbidearen zientziari buruzko<br \/>\nhausnarketa idatzi zuen <i>Preludios para la ciencia del Derecho<\/i> izenburupean.<br \/>\nHiru liburukitan argitaratu zen, eta bazirudien hori izanen zela zientzia<br \/>\njuridikoaren inguruko bere azken hausnarketa. Iusnaturalismoaren teorien aurka<br \/>\nageri da bertan, boterearen jainkozko jatorria planteatzen du, eta gogor egiten<br \/>\ndu herriaren subiranotasunaren aurka.<\/p>\n<p>Badirudi, gizartea nola ezarri den eta izan duen garapena<br \/>\ndela lan horretan aztertzen dena. Nahasirik ageri dira printzipio erlijiosoak<br \/>\neta giza taldeak eta elkarren arteko harremanak nola eraikitzen diren<br \/>\naztertzen dituzten teoria sozialak. Bukaera aldera, zuzenbidearen oinarri<br \/>\nizan beharko liratekeen printzipioak zein diren aipatzen du: gizakiak,<br \/>\nfuntsean, bakean bizi nahi du; legeek modu egokian lortutako ondasunen<br \/>\nerabilera eta gozamena bermatu behar dute; ezin da norbanakoen gaitasuna<br \/>\nmugatzen duen legerik ezarri.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Madrilen jaio zen 1766ko urriaren 27an. Bere aita Antonio Gonz\u00e1lez V\u00e1zquez zen, Benda\u00f1ako Santa Marina de Ribeirakoa, eta bere ama Maria Arnao de Mendoza, Molina de Aragongoa. 1802ko abenduaren 31n Maria del Carmen Elejalde Zubiagarekin ezkondu zen, bere gurasoekin Urdu\u00f1atik Madrilera emigratu eta gero. Bere ondorengoen artean (sei seme-alaba), Vicente Mariano aipatu behar da, Boloniako [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[327],"class_list":["post-3337","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>GONZALEZ ARNAO, Vicente (Madril, 1766ko urriak 27 - Madril, 1845eko martxoak 4). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gonzalez-arnao-vicente-483-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"GONZALEZ ARNAO, Vicente (Madril, 1766ko urriak 27 - Madril, 1845eko martxoak 4). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Madrilen jaio zen 1766ko urriaren 27an. Bere aita Antonio Gonz\u00e1lez V\u00e1zquez zen, Benda\u00f1ako Santa Marina de Ribeirakoa, eta bere ama Maria Arnao de Mendoza, Molina de Aragongoa. 1802ko abenduaren 31n Maria del Carmen Elejalde Zubiagarekin ezkondu zen, bere gurasoekin Urdu\u00f1atik Madrilera emigratu eta gero. Bere ondorengoen artean (sei seme-alaba), Vicente Mariano aipatu behar da, Boloniako [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gonzalez-arnao-vicente-483-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"12 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gonzalez-arnao-vicente-483-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gonzalez-arnao-vicente-483-eu\\\/\",\"name\":\"GONZALEZ ARNAO, Vicente (Madril, 1766ko urriak 27 - Madril, 1845eko martxoak 4). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T09:27:21+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gonzalez-arnao-vicente-483-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gonzalez-arnao-vicente-483-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gonzalez-arnao-vicente-483-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"GONZALEZ ARNAO, Vicente (Madril, 1766ko urriak 27 &#8211; Madril, 1845eko martxoak 4).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"GONZALEZ ARNAO, Vicente (Madril, 1766ko urriak 27 - Madril, 1845eko martxoak 4). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gonzalez-arnao-vicente-483-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"GONZALEZ ARNAO, Vicente (Madril, 1766ko urriak 27 - Madril, 1845eko martxoak 4). - Iura Vasconiae","og_description":"Madrilen jaio zen 1766ko urriaren 27an. Bere aita Antonio Gonz\u00e1lez V\u00e1zquez zen, Benda\u00f1ako Santa Marina de Ribeirakoa, eta bere ama Maria Arnao de Mendoza, Molina de Aragongoa. 1802ko abenduaren 31n Maria del Carmen Elejalde Zubiagarekin ezkondu zen, bere gurasoekin Urdu\u00f1atik Madrilera emigratu eta gero. Bere ondorengoen artean (sei seme-alaba), Vicente Mariano aipatu behar da, Boloniako [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gonzalez-arnao-vicente-483-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"12 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gonzalez-arnao-vicente-483-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gonzalez-arnao-vicente-483-eu\/","name":"GONZALEZ ARNAO, Vicente (Madril, 1766ko urriak 27 - Madril, 1845eko martxoak 4). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T09:27:21+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gonzalez-arnao-vicente-483-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gonzalez-arnao-vicente-483-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gonzalez-arnao-vicente-483-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"GONZALEZ ARNAO, Vicente (Madril, 1766ko urriak 27 &#8211; Madril, 1845eko martxoak 4)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3337","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3337\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3337"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3337"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}