{"id":3331,"date":"2023-02-10T10:24:19","date_gmt":"2023-02-10T09:24:19","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/dufour-auguste-henri-480-eu\/"},"modified":"2023-02-10T10:24:19","modified_gmt":"2023-02-10T09:24:19","slug":"dufour-auguste-henri-480-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dufour-auguste-henri-480-eu\/","title":{"rendered":"DUFOUR, Auguste-Henri (Paris, 1798 &#8211; Paris, 1865)."},"content":{"rendered":"<p>Egile emankorra, Atlasen eta bestelako ekoizpen kartografiko<br \/>\nugariren autorea. Pierre Lapie kartografo militar ospetsuarekin ikasi zuen<br \/>\nlanbidea, eta harekin elkarlanean Frantziako Itsas Armadako zerbitzu<br \/>\nkartografikoaren mapak prestatu zituen. Ia 700 lanetan parte hartu zuen, horien<br \/>\nartetik 171tan kartografo bezala, eta 441etan literatura autore bezala,<br \/>\nFrantziako Biblioteka Nazionalak jasotakoaren arabera. Lan horietako asko<br \/>\nbeste kartografo, editore eta grabatzaile garaikideekin elkarlanean egindakoak<br \/>\ndira, besteak beste, Charles Dyonnetekin. Bere kartografiaren zati handi bat<br \/>\nFrantziako eta itsasoz haraindiko lurraldeen ingurukoa da (departamentuak,<br \/>\nhiriak\u2026), baina Europako beste alderdi askoren mapak ere egin zituen, batez ere<br \/>\nEspainia eta Amerikakoak. Bere Atlasetan, kartografiaz gain, mapak egiteko<br \/>\nerabilitako teknikaren ingu- ruko informazioa ematen du, eta baita landutako<br \/>\neremuari buruzko testuak eta bertako hainbat estatistika ere bai (koordenatuak,<br \/>\nazalera, biztanleria, etab.).<\/p>\n<p>Autore bakar bezala argitaratu zuen lehen lana <i>Analyse<br \/>\ng\u00e9ographique de la carte de Palestine<\/i> izan zen, 1824an. Zenbait urte geroago,<br \/>\n1828an, argitara eman zuen <i>Atlas \u00e9l\u00e9mentaire et universel de g\u00e9ographie<br \/>\nancienne et moderne<\/i> klasikoa, XIX. mendean maiz berrargitaratu zena. 1856an<br \/>\n<i>Atlas universel physique, historique et politique de g\u00e9ographie ancienne et<br \/>\nmoderne <\/i>argitaratu zuen. Bere lan gorena <i>Atlas Universel physique, historique<br \/>\net politique de la France<\/i>, ses d\u00e9partements et ses colonies izan zen, \u00abDufour Atlasa\u00bb<br \/>\nbezala ere ezaguna, eta 106 mapa zituen.<\/p>\n<p>1834 eta 1843 artean, Atlas nacional de Espa\u00f1a con las<br \/>\nnuevas divisiones en provincias osatu zuen. Bertan, 1833an Javier de Burgosek<br \/>\naurrera eramandako erreformaren ondorioz sortutako probintziak agertzen dira,<br \/>\nEspainiako lurralde administrazioa berritzeko asmoz eta Frantziako departamendu<br \/>\nzatiketaren eredua jarraituz egin zuena. Dufourren argitalpenetan ohikoa den<br \/>\nbezala, geografia, ekonomia eta historia arloko hainbat informazio ematen<br \/>\nditu. Obra horren baitan <i>Mapa de Navarra y Provincias Vascongadas: con las<br \/>\nnuevas divisiones<\/i> osatu zuen, hori ere bi planorekin: bata Iru\u00f1ea ingurukoa,<br \/>\neta bestea Donostiako hiria eta portua jasotzen zituena. Atlasean 4. zenbakia<br \/>\ndu mapa horrek. Hainbat edizio egin ziren, eta, guk erabilitakoa lehena da,<br \/>\n1838koa, Yale Unibertsitateko Liburutegian dagoena. Atlas horrek maila tekniko<br \/>\neta artistiko handia du. Teknikaren aldetik, azpimarragarria da maparen markoan<br \/>\neman zituela koordenatu geografikoak, latitudea eta longitudea, gradu osoz<br \/>\neta 5\u2019-ka zatikaturik; era berean, meridianoen paraleloak lauki-sarean eman<br \/>\nzituen, jatorri bezala Paris hartuta. Alderdi artistikoari dagokionez,<br \/>\nkaligrafia orla ikustea besterik ez dago (autorea, izenburua eta argitaratze<br \/>\ndata jasotzen diren orrialdea), Lallemand grabatzailearen trebetasunaz<br \/>\njabetzeko. Lau eskala grafiko daude [ca. 1:570.000] lau neurri unitate<br \/>\nerabiliz, ahalik eta zehaztasun, ulermen maila eta erabilerraztasun handiena<br \/>\neskaintzeko. Mendikate garrantzitsuenak normalez eta marraduraz marrazturik<br \/>\ndaude. Komunikazio sareak ere ageri dira eta herrien arteko distantzia ere<br \/>\nematen du legoatan; gainera, hiriguneak tamaina desberdineko borobilez<br \/>\nirudikatu zituen, garrantziaren arabera. Zatiketa politiko administratiboa<br \/>\nkolorez marraztu zuen, eta baita ibai nagusiak ere. Toponimia asko jaso zuen<br \/>\neta kosta marra finez nabarmendurik ageri da.<\/p>\n<p>Aipatu beharra dago, Atlasean jasotako Pirinioetako beste<br \/>\neskualde espainiarretan egin bezalaxe, mugaren alde frantziarreko lurraldeak<br \/>\naskoz xehekiago marrazturik eman zituela, nazio barruko mugakideak baino. Hori<br \/>\nespero izatekoa zen, frantziar aldekoak xehetasun osoz irudikatu baitzituen<br \/>\nbakoitza bere mapan. Maparen beheko aldean adierazi zuen probintziak Iru\u00f1ea,<br \/>\nGasteiz, Bilbo eta Donostia zirela, baina izen horiek ezarri ordez, Nafarroa,<br \/>\nAraba, Bizkaia eta Gipuzkoa mantendu zituen.<\/p>\n<p>Atlasaren gainerako eskualde mapetan bezala, eskuineko<br \/>\naldean hainbat ohar aurki daitezke: kokapen astronomikoa; neurriak eta mugak;<br \/>\ningurune fisikoa (mendiak, ibaiak, meteorologia, zoologia, botanika,<br \/>\nmineralogia); gizartea (etnografia, erlijioa, indarguneak, industria);<br \/>\nestatistikak (hiri nagusiak eta haien ezaugarri sozioekonomiko eta<br \/>\ndemografiko nabarmenenak); eta, azkenik, laburpen historiko motz bat.<\/p>\n<p>Nafarroa frantziar modura idatzirik ageri da beti, hots, La<br \/>\nartikulua aurretik duela. Nafarroa Garaiko mapan, bost merindade historikoak<br \/>\nageri dira: Iru\u00f1ea, Zangoza, Lizarra, Erriberri eta Tutera.<\/p>\n<p>Gorago aipatutako oharretan jasotako informazioa nahiko<br \/>\norokorra izan ohi da, salbuespenak salbuespen. Hala dagokio, lehenago esan<br \/>\ndugun bezala, halako perfekzio teknikoa duen irudikapen kartografikoa<br \/>\nhelburu duen do- kumentu bati. Adibidez, meteorologiaz ari denean, honakoa<br \/>\nbaino ez du aipatzen: \u00abhotz handia egiten du mendietan, baina Ebrotik gertu<br \/>\ndauden lautadetan eta ibar gehienetan tenperatura goxoa dago. Airea garbia da<br \/>\nprobintzia guztian\u00bb.<\/p>\n<p>Informazio nabarmenenak aztertuta, botanikaren atalean,<br \/>\nlaboreak zein ziren ezagutu daiteke. <span>Lehenik, ia zereal guztiak aipatzen ditu, \u00abkalitate oneko\u00bb ardoen<br \/>\naurretik. <\/span>Jarraian, frutak datoz, batez ere, distritu batzuetan sagardoa<br \/>\negiteko erabiltzen ziren sagarrak, olioa, lihoa eta kalamua. Probintziaren hegoaldean zeuden erregaliz laborantza zaharrari erreferentzia egiten dio gero.<br \/>\nProduktu hori sukaldean eta farmazian erabiltzen zen, eta Europako beste leku<br \/>\nbatzuetara esportatzen zen, batez ere Frantziara XVI. mendeaz geroztik.<\/p>\n<p>Industriaz jardutean, hainbat datu jakingarri bildu zituen:<br \/>\n\u00abBadira oihalak, papera, xaboia, zapiak eta 500.000 arroa pattar ekoizten<br \/>\ndituzten fabrikak. 67 larru-zurraketa fabrika daude, eta 30 batek burdina<br \/>\nlantzen dute. Lurraldeko merkataritza eta industria aberastasuna 154.147.866<br \/>\nerrealekoa da\u00bb. Industria jarduerak, osoki endogenoak, mahastiaren<br \/>\nlaborantzaren eta abeltzaintzaren garrantziaren erakusgarri argiak dira,<br \/>\nzuzenean horri buruz ezer aipatzen ez bada ere.<\/p>\n<p>Estatistikaren atalean, interesgarrienetakoa da, zalantzarik<br \/>\ngabe, Nafarroako biztanleriari buruzko datuak ematen direla, 230.925<br \/>\nbiztanle, eta baita bertako lau hiri nagusietakoak. Hala, 15.000 biztanle<br \/>\ndituen Iru\u00f1eari buruz, aipagarriena bere gotzain-egoitza eta kapitaintza<br \/>\ndirela esaten du, eta baita bere gotorleku izaera ere, ezker aldeko planoan<br \/>\nongi ikus daitekeen bezala. Tuterak, 8.150 biztanle, zeramika eta ehungintza industria dauzka eta<br \/>\napezpikutza. Tafalla, Lizarra eta Corellak 4.000 eta 5.000 biztanle artean<br \/>\ndituzte eta bertako pattar fabrikak aipatzen ditu. Nafarroa hartan nekazaritzak<br \/>\neta merkataritzak zuten garrantzia agerikoa da, 5 hirietan feriak noiz ziren<br \/>\nadierazten baitu.<\/p>\n<p>Hiru euskal probintziei buruzko oharretan jasotako edukiak<br \/>\nnahiko orokorrak dira, Nafarroaren kasuan esan den bezala. Hala ere,<br \/>\nazkenarekin gertatu ez bezala, informazio kuantitatiboa urria da, salbu eta<br \/>\nEstatistikaren atalekoa.<\/p>\n<p>Erliebea deskribatzean, arreta handia eskaintzen dio<br \/>\nkostaren ezaugarriak eta garrantzia azaltzeari: \u00ab[\u2026] 20 legoa inguruko zabalera<br \/>\ndu, eta haitzek babesten dute. Haitz horien muturrek badia txikiak sortzen<br \/>\ndituzte, eta horietan hamahiru portu daude: Donostia, Pasaia, Hondarribia,<br \/>\nMutriku, Deba, Zumaia, Getaria, Bermeo, Plentzia, Mundaka, Orio, Lekeitio eta<br \/>\nPortugalete. Lehendabiziko hirurak dira garrantzitsuenak\u00bb. Azpiegitura horien<br \/>\nkalitatea ikusirik, aise ulertzen da zergatik ziren bertakoak \u00abEspainiako<br \/>\narrantzalerik onenak\u00bb, bereziki sardinak, hegaluzeak, arraiak eta izokinak<br \/>\nharrapatzeari zegokionez.<\/p>\n<p>\u00ab[\u2026] Txakolin deitzen duten ardo bat, fruta mota ugari, eta<br \/>\nbereziki sagardoa egiteko erabiltzen dituzten sagarrak\u00bb besterik ez zituen<br \/>\naipatu botanikaren alorrean, nekazaritzak zuen garrantzia xumearen<br \/>\nerakusgarri.<\/p>\n<p>Azpimarratzekoak dira burdinolen garrantzia handia, batez<br \/>\nere, armadarentzako armak eta aingurak ekoizten zituztenak (kanoiak, bonbak,<br \/>\nsu- armak), eta hain garrantzitsuak ez ziren ehungintzakoak (zapiak, kapelak,<br \/>\netab.). 1850. urte ingurua zen, batez ere Nerbioi itsasadarrean gertatu zen<br \/>\njauzi industrialaren aurreko momentua.<\/p>\n<p>Estatistikari eskainitako atalak informazio aberatsagoa eta<br \/>\nxeheagoa zuen, batez ere kuantitatiboki, Nafarroan bezala. Hala, probintzia<br \/>\nbakoitzeko herri garrantzitsuenen zerrenda egin zuen, bakoitzaren ezaugarri<br \/>\nesanguratsuenak jasoz.<\/p>\n<p>Gasteizek 12.000 biztanle zituen eta eraikin erlijioso<br \/>\nugari. Bere jarduera ekonomiko nagusiak larrua, egurra eta buztina lantzea<br \/>\nziren. Agurain ere ai- patzen da; 1.560 biztanle zituen eta larru fabrikak.<\/p>\n<p>9.720 biztanledun Donostiak portua zuen, eta azoka gune<br \/>\ngarrantzitsua zen, behean ezker aldean dagoen planoak erakusten duenez, eta<br \/>\nHondarribiak ere ezaugarri berak ditu (2.035 biztanle).<\/p>\n<p>4.000 eta 5.000 biztanle dituztenen artean, 3 hiri gipuzkoar<br \/>\ndaude. Tolosa dago buruan, bertan hainbat eraikin erlijiotsu eta \u00abkapela<br \/>\nfinen\u00bb, paperaren, ebanisteriaren, larruaren eta kobrezko objektuen industria<br \/>\ndago, eta asteroko azoka. O\u00f1ati eta Bergara euren ikastetxeengatik dira<br \/>\nezagunak: Izpiritu Santuaren Unibertsitatea izeneko ikastetxea zuen lehenak,<br \/>\neta apaizgaitegia bigarrenak.<\/p>\n<p>Bilbo, 15.000 biztanlerekin (Iru\u00f1eak bezain beste), \u00aboso<br \/>\nhiri merkataria\u00bb dela esaten du, eraikin erlijiotsu eta ikastetxe asko dituena.<br \/>\nHorien artetik nabarmentzekoak dira marrazketa, hizkuntzak \u2014frantsesa eta<br \/>\ningelesa\u2014 eta pilotajea ardatz zituztenak, Bizkaiko hiriburuaren izaera<br \/>\nmerkatariaren erakusle argia. Nolanahi ere den, jarduera nagusiak ontziolak<br \/>\neta ebanisteria dira, eta horiek izan ziren itsasadarraren hurrengo eklosioaren<br \/>\noinarri.<\/p>\n<p>Jaurerriko hiriburutik at, Somorrostro aipatzen da batetik,<br \/>\n\u00abTriano Menditik gertu egoteagatik ezaguna delako; agortzen ez direla<br \/>\ndiruditen burdin meatzeak dituen mendia, eta metal hori lantzen duten hamaika<br \/>\nfabrikaren hornitzailea\u00bb. Burdina ezinbestekoa zen jarduera industrialarentzat,<br \/>\neta, aldi berean, bere sorburua. Bestetik, Urdu\u00f1a dakar, 3.400 biztanleko hiri<br \/>\nmerkataria.<\/p>\n<p>Lurralde batzuk nabarmenki aldatu zituen iraultza<br \/>\nindustriala gertatu baino apur bat lehenago, Euskadik 287.525 biztanle zituen<br \/>\n\u2014Nafarroak baino 56.600 gehiago besterik ez\u2014, eta Espainian jarduera ekonomiko<br \/>\nberriaren gune nagusietako bat izan zen.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Egile emankorra, Atlasen eta bestelako ekoizpen kartografiko ugariren autorea. Pierre Lapie kartografo militar ospetsuarekin ikasi zuen lanbidea, eta harekin elkarlanean Frantziako Itsas Armadako zerbitzu kartografikoaren mapak prestatu zituen. Ia 700 lanetan parte hartu zuen, horien artetik 171tan kartografo bezala, eta 441etan literatura autore bezala, Frantziako Biblioteka Nazionalak jasotakoaren arabera. Lan horietako asko beste kartografo, editore [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[327],"class_list":["post-3331","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>DUFOUR, Auguste-Henri (Paris, 1798 - Paris, 1865). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dufour-auguste-henri-480-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"DUFOUR, Auguste-Henri (Paris, 1798 - Paris, 1865). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Egile emankorra, Atlasen eta bestelako ekoizpen kartografiko ugariren autorea. Pierre Lapie kartografo militar ospetsuarekin ikasi zuen lanbidea, eta harekin elkarlanean Frantziako Itsas Armadako zerbitzu kartografikoaren mapak prestatu zituen. Ia 700 lanetan parte hartu zuen, horien artetik 171tan kartografo bezala, eta 441etan literatura autore bezala, Frantziako Biblioteka Nazionalak jasotakoaren arabera. Lan horietako asko beste kartografo, editore [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dufour-auguste-henri-480-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/dufour-auguste-henri-480-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/dufour-auguste-henri-480-eu\\\/\",\"name\":\"DUFOUR, Auguste-Henri (Paris, 1798 - Paris, 1865). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T09:24:19+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/dufour-auguste-henri-480-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/dufour-auguste-henri-480-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/dufour-auguste-henri-480-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"DUFOUR, Auguste-Henri (Paris, 1798 &#8211; Paris, 1865).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"DUFOUR, Auguste-Henri (Paris, 1798 - Paris, 1865). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dufour-auguste-henri-480-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"DUFOUR, Auguste-Henri (Paris, 1798 - Paris, 1865). - Iura Vasconiae","og_description":"Egile emankorra, Atlasen eta bestelako ekoizpen kartografiko ugariren autorea. Pierre Lapie kartografo militar ospetsuarekin ikasi zuen lanbidea, eta harekin elkarlanean Frantziako Itsas Armadako zerbitzu kartografikoaren mapak prestatu zituen. Ia 700 lanetan parte hartu zuen, horien artetik 171tan kartografo bezala, eta 441etan literatura autore bezala, Frantziako Biblioteka Nazionalak jasotakoaren arabera. Lan horietako asko beste kartografo, editore [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dufour-auguste-henri-480-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dufour-auguste-henri-480-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dufour-auguste-henri-480-eu\/","name":"DUFOUR, Auguste-Henri (Paris, 1798 - Paris, 1865). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T09:24:19+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dufour-auguste-henri-480-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dufour-auguste-henri-480-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/dufour-auguste-henri-480-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"DUFOUR, Auguste-Henri (Paris, 1798 &#8211; Paris, 1865)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3331","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3331\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3331"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3331"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}