{"id":3329,"date":"2023-02-10T10:23:38","date_gmt":"2023-02-10T09:23:38","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/de-la-vega-martinez-juana-479-eu\/"},"modified":"2023-02-10T10:23:38","modified_gmt":"2023-02-10T09:23:38","slug":"de-la-vega-martinez-juana-479-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/de-la-vega-martinez-juana-479-eu\/","title":{"rendered":"DE LA VEGA MARTINEZ, Juana (Coru\u00f1a, 1805eko martxoak 7 &#8211; Coru\u00f1a, 1872ko ekainak 22)."},"content":{"rendered":"<p>Juana de la Vegaren bizitza eta ibilbide profesionala<br \/>\nkultura liberalera aldatzerakoan protagonista izan ziren eta estatu berriaren<br \/>\npolitika zuzendu zuten gizonenaren antzekoa da. Zehazki, bere liberalismoa<br \/>\nberdina da pro- gresismorantz aldatu ziren iraultzaile eta hamabizaleenarekin<br \/>\n(1812ko konstituzioaren jarraitzaileak). Bere jardunik gogokoena politika<br \/>\nsoziala, ongintzakoa edo asistentziakoa izan zen, behartsuen zerbitzura, uste<br \/>\nbaitzuen, zaintza eta hezkuntzari esker \u00abgizartearentzat baliagarri\u00bb izan<br \/>\nzitezkeela. Bere ustez, egiten zuen lana \u00abguztiontzat onuragarria\u00bb zen,<br \/>\n\u00ababerriaren hobe beharrez\u00bb. Gainera, bere obra intelektual propioa sortu, eta<br \/>\nlekukotasun historikotzat aurkeztu zuen. Baina, hori baino gehiago, gorabehera<br \/>\nhandieneko garaietan bere jarduna eta jarrera justifikatzeko aitzakia da (bere<br \/>\n<i>Memorias <\/i>1833ra arte, eta <i>Apuntes<\/i> 1841etik 1843ra).<\/p>\n<p>Coru\u00f1an bizi zen merkatari aberats baten alaba zen \u2014Jose<br \/>\nAntonio de Vega y Rio\u2014, jatorri xumekoa, eta Kuban aberastua. Juanak beti<br \/>\nnabarmendu zuen bere jatorria herrian zegoela (\u00abherriaren klasekoa naiz\u00bb),<br \/>\nnolabait, bere lanaren meritua, luxurik gabeko bizimodua eta behartsuei<br \/>\nemandako laguntza balioan jartzeko. Beti izan zituen gogoan bere gurasoak<br \/>\n(bere ama Josefa Martinez Losada izan zen), eta eskerrak ematen zizkien \u00abeman<br \/>\nzidaten heziketa liberalarengatik\u00bb. Bere familiarekin bizi izan zuen Independentzia<br \/>\ngerra, bere aita, alderdi iraultzailekoa, toki- eta probintzia-gobernuko kide<br \/>\nbihurtu zenean. 1821eko abenduan ezkondu zen, aberriko heroi nagusietako<br \/>\nbatekin: Espoz y Mina. Bere aita eta senarrarekin Ingalaterrara erbesteraturik<br \/>\njoan zen (1830ean Frantzian egonaldi labur bat egin eta gero). Bertan izan<br \/>\nziren Euro- pako politikari liberal entzutetsuenekin, helburu bera zuten<br \/>\naskorekin \u2014ordena konstituzionala berrezartzea, alegia\u2014, eta zenbait lagun<br \/>\nminekin, besteak beste, Agustin Arguellesekin. Bost urte horiek oso<br \/>\ngarrantzitsuak izan ziren bere heziketa eta jardun politikoari zegokionez, eta<br \/>\nbertan hasi zen publiko zabalarentzat idazten, nahiz eta bere senarraren<br \/>\nidazkari bezala izan.<\/p>\n<p>1835ean itzuli zenean, Espoz hil ondoren, bere kide<br \/>\nliberalek gobernu kargu nagusiak betetzen zituzten bitartean, bera<br \/>\nlaguntza-zerbitzuetan hasi zen, eta hala jarraitu zuen betirako. Horrez gain,<br \/>\nhala eskatu ziotenean, Na- zio-Monarkiaren esanetara jarri zen; zehazki,<br \/>\n1841ean, Isabel II.aren haurtzain izendatu zutenean. Heziketa liberala<br \/>\nemateko ardura zuen hezitzaile tal- deko kide izan zen, Arguelles tutorea buru<br \/>\nzuela, eta Jose Manuel Quintana haurtzainarekin batera. Handik urtebetera,<br \/>\nJauregiko Zerbitzari Nagusi kargua jabetzan eskuratu zuen. Aurrerakoi eta moderatuen arteko<br \/>\ndeman, Arguellesekin batera dimititu zuen, Espartero erori zenean, 1843ko<br \/>\nuztailean.<\/p>\n<p>Sekula ez zuen alderdi progresista utzi, baina Coru\u00f1ara joan<br \/>\nzen, eta bere ongintza lana bertan egin zuen. Osasungintza eta hezkuntzaz<br \/>\narduratzeko sortu berri zen gizarte-laguntzaren gabeziak gainditzeko, bere<br \/>\nondasunak eta beste norbanako batzuek emandakoak erabili zituen, karitate<br \/>\npribatuaren nagusitasuna agerian utziz. Juanak beti agertu zuen bere<br \/>\nlanarekin aurrera egi- teko asmoa, gobernua noren eskutan zegoen begiratu gabe.<br \/>\nBere esanetan, \u00abdenborak aurrera egin ahala, korporazioek fundatzaileen<br \/>\nborondatea betetzeari uzten diotelako, eta, azkenean, iruzur hutsa diren<br \/>\nkaritatezko eta onura publikoko obrak geratzen baitira\u00bb.<\/p>\n<p>1838an Coru\u00f1ako Ongintza Emakumeen Elkartea sortu zuenetik,<br \/>\nbera izan zen presidente, arloa zuzendu eta ikuskatzeko. 1856an, Isabel II.ak<br \/>\nGaliziako ongintza etxeetako babesleorde izendatu zuen, eta haren esku utzi<br \/>\nzuen \u00abmaila txi- roenen beharrak aztertzea, eta horiek konpontzeko irtenbiderik<br \/>\nonena bilatzea\u00bb. Bere obra ugarien artean, honakoak nabarmendu zituen bere<br \/>\ntestamentuan: Vilanovako parrokian zahar behartsuentzako etxea, Noseko San<br \/>\nPedron; Coru\u00f1ako \u00abhaur txiroentzako Espoz y Mina doako eskola\u00bb, 1863an<br \/>\nsortua, eta 3tik 6 urtera arteko 120 haurrentzat; jende faltagatik arrakastarik<br \/>\nizan ez zuen jornalari helduen eskola, 1864an sortua; eta nekazaritzan<br \/>\naritzeko egokiak ziren umezurtz etxeko gazteei eta kaxako umeei zuzendutako<br \/>\nnekazaritza eskola teoriko-praktikoa, bere etxea zen San Pedro de Nos<br \/>\nbaserrian. \u00abEmakume ororen hezkuntzak\u00bb pairatzen zuen arduragabekeria<br \/>\narintzeko, zati bat, parrokiako neskentzako gorde zuen. Bere fundazioari<br \/>\n\u00abVegako doako nekazaritza eskola\u00bb izena eman zion, eta eredutzat Diputazioak<br \/>\nkudeatutako Gasteizko Baserria hartu zuen.<\/p>\n<p>1872ko ekainaren 22an hil zen, bere lehengusina Agustina<br \/>\nMartinez y Losada alboan zuela. Bere nahia zen karitateko alabaren abituaz<br \/>\njantzirik lurpera zezaten, Parisko San Vicente de Paulen Kongregazioko ahizpa<br \/>\nzelako (1854ko abuztutik), eta halakorik ezean, alargundu zenetik jantzita<br \/>\nzeraman arropa beltzaz. Bere gurasoekin hobiratzea nahi zuen, eta bere izena<br \/>\neta egoera aipatzen zituen inskripzioaren azpian honakoa jartzea eskatu zuen: \u00abFrancisco Espoz y Mina jeneralaren alarguna, hemen datza<br \/>\nbere bihotza\u00bb.<\/p>\n<p>Bere idatzietan, Juanak bere senarrarekin loturik aipatzen<br \/>\ndu Nafarroa, haren jaioterria izan zelako eta bertan egin zuelako bere lehen<br \/>\njardun militarra. Bartzelonan hil zenean, Espoz y Minaren gorputza Coru\u00f1ako<br \/>\netxean baltsamaturik gordetzeko baimena eskatu zion Gregorio XVI.ari. Bere<br \/>\ntestamentuan, gorpuzkiak Idozinera eraman zitzaten eskatu zuen, nekazaritza<br \/>\ntresnak eta garaikur militarrak elkarri loturik zituen monumentu xume batean<br \/>\ngordetzeko.<\/p>\n<p>Bere obraren balorazioa egiterakoan, Juana de la Vega idazle<br \/>\neta kronikaritzat hartzea erabaki dugu, eta ez historialaritzat. Bere idatzi<br \/>\npublikoetan, berak bizitako gertakari politikoak kontatu zituen, batez ere,<br \/>\nbere ekintzak justifikatzeko, eta ez hainbeste historikoki oroituak izateko.<br \/>\nPolitikaritzat har genezake, alderdi aurrerakoiaren kide nabarmena izan<br \/>\nbaitzen, eta bere kideen goresmena ez ezik, Gobernuaren aintzatespena ere<br \/>\neskuratu baitzuen.<\/p>\n<p>Bere aurkarien mespretxua ere jaso zuen, eta erreginaren<br \/>\nhezitzaile izateari utz ziezaion saiatu ziren, nahikoa argia ez zela eta bere<br \/>\nsenarra hil zenetik burua galdu zuela esanez.<\/p>\n<p>Oso bestelakoa da bere ongintza lanaren balorazioa.<br \/>\nEtxekoaren eta publikoaren arteko esparrua izanik, emakumeei bertan aritzeko<br \/>\naukera eskaintzen zien, eta, hala, gizon eta emakumez osatutako talde baten<br \/>\nburu izan zen. Bere garaian oso baloratua zen, honako deskribapenek ongi<br \/>\nerakusten duten bezala: \u00abpobreentzako babesa, ahulentzako laguntza eta<br \/>\numezurtz babesgabeen- tzako ama errukiorra\u00bb (<i>La Ilustraci\u00f3n de Madrid<\/i>, 25,<br \/>\n1871); \u00abama deitzen du- ten zorigaiztoko seme-alaben aingeru babeslea\u00bb, \u00abongia<br \/>\negiteko miragarriro antolatua den izakia\u00bb eta \u00abSan Pabloren karitatearen<br \/>\npertsonifikazioa\u00bb Concepcion Arenalen esanetan (<i>La beneficencia, la<br \/>\nfilantrop\u00eda y la caridad<\/i>, kondeari eskainia, 1860an). Hain zuzen ere,<br \/>\nArenalekin batera, Juana de Vega Galiziako berpizkunde kulturalarekin eta<br \/>\n\u00abfeminismo hispanikoarekin\u00bb lotu ohi da (Cristobal de Castro, Blanco y Negro,<br \/>\n1926ko abuztuak 1).<\/p>\n<p>Heroi liberal eta Espainiako aberriaren eta nazioaren<br \/>\ndefendatzaile bezala, hainbat aitorpen jaso zituen, artean bizirik zela: Espoz<br \/>\ny Mina kondesa titulua (1837ko maiatzak 12), eta berak hala hautatuta:<br \/>\nGoldearen bizkondesa, \u00abbere senarraren jatorri xume eta bertutetsua<br \/>\nbetikotzeko\u00bb; Lehen Mailako Handitasun Pertsonala (1842ko urriak 3);<br \/>\nKaritatearen Dukesa (1854ko azaroak 24), \u00abgizateriari emandako zerbitzu bikainengatik\u00bb; eta<br \/>\nOngintzako Ordena Zibilaren Lehen Maila (1871ko otsailak 17), \u00abospitale eta<br \/>\nongintza-etxeetako babesgabeen alde egindako pairamen eta karitate<br \/>\nekimenengatik\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juana de la Vegaren bizitza eta ibilbide profesionala kultura liberalera aldatzerakoan protagonista izan ziren eta estatu berriaren politika zuzendu zuten gizonenaren antzekoa da. Zehazki, bere liberalismoa berdina da pro- gresismorantz aldatu ziren iraultzaile eta hamabizaleenarekin (1812ko konstituzioaren jarraitzaileak). Bere jardunik gogokoena politika soziala, ongintzakoa edo asistentziakoa izan zen, behartsuen zerbitzura, uste baitzuen, zaintza eta hezkuntzari [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[327],"class_list":["post-3329","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>DE LA VEGA MARTINEZ, Juana (Coru\u00f1a, 1805eko martxoak 7 - Coru\u00f1a, 1872ko ekainak 22). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/de-la-vega-martinez-juana-479-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"DE LA VEGA MARTINEZ, Juana (Coru\u00f1a, 1805eko martxoak 7 - Coru\u00f1a, 1872ko ekainak 22). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Juana de la Vegaren bizitza eta ibilbide profesionala kultura liberalera aldatzerakoan protagonista izan ziren eta estatu berriaren politika zuzendu zuten gizonenaren antzekoa da. Zehazki, bere liberalismoa berdina da pro- gresismorantz aldatu ziren iraultzaile eta hamabizaleenarekin (1812ko konstituzioaren jarraitzaileak). Bere jardunik gogokoena politika soziala, ongintzakoa edo asistentziakoa izan zen, behartsuen zerbitzura, uste baitzuen, zaintza eta hezkuntzari [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/de-la-vega-martinez-juana-479-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/de-la-vega-martinez-juana-479-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/de-la-vega-martinez-juana-479-eu\\\/\",\"name\":\"DE LA VEGA MARTINEZ, Juana (Coru\u00f1a, 1805eko martxoak 7 - Coru\u00f1a, 1872ko ekainak 22). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T09:23:38+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/de-la-vega-martinez-juana-479-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/de-la-vega-martinez-juana-479-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/de-la-vega-martinez-juana-479-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"DE LA VEGA MARTINEZ, Juana (Coru\u00f1a, 1805eko martxoak 7 &#8211; Coru\u00f1a, 1872ko ekainak 22).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"DE LA VEGA MARTINEZ, Juana (Coru\u00f1a, 1805eko martxoak 7 - Coru\u00f1a, 1872ko ekainak 22). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/de-la-vega-martinez-juana-479-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"DE LA VEGA MARTINEZ, Juana (Coru\u00f1a, 1805eko martxoak 7 - Coru\u00f1a, 1872ko ekainak 22). - Iura Vasconiae","og_description":"Juana de la Vegaren bizitza eta ibilbide profesionala kultura liberalera aldatzerakoan protagonista izan ziren eta estatu berriaren politika zuzendu zuten gizonenaren antzekoa da. Zehazki, bere liberalismoa berdina da pro- gresismorantz aldatu ziren iraultzaile eta hamabizaleenarekin (1812ko konstituzioaren jarraitzaileak). Bere jardunik gogokoena politika soziala, ongintzakoa edo asistentziakoa izan zen, behartsuen zerbitzura, uste baitzuen, zaintza eta hezkuntzari [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/de-la-vega-martinez-juana-479-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/de-la-vega-martinez-juana-479-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/de-la-vega-martinez-juana-479-eu\/","name":"DE LA VEGA MARTINEZ, Juana (Coru\u00f1a, 1805eko martxoak 7 - Coru\u00f1a, 1872ko ekainak 22). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T09:23:38+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/de-la-vega-martinez-juana-479-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/de-la-vega-martinez-juana-479-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/de-la-vega-martinez-juana-479-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"DE LA VEGA MARTINEZ, Juana (Coru\u00f1a, 1805eko martxoak 7 &#8211; Coru\u00f1a, 1872ko ekainak 22)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3329","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3329\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3329"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3329"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}