{"id":3327,"date":"2023-02-10T10:22:14","date_gmt":"2023-02-10T09:22:14","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/cortina-y-arenzana-manuel-478-eu\/"},"modified":"2023-02-10T10:22:14","modified_gmt":"2023-02-10T09:22:14","slug":"cortina-y-arenzana-manuel-478-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/cortina-y-arenzana-manuel-478-eu\/","title":{"rendered":"CORTINA Y ARENZANA, Manuel (Sevilla, 1802ko abuztuak 20 &#8211; Madril, 1879ko apirilak 12)."},"content":{"rendered":"<p>Miliziano nazional goiztiarra izan zen, eta hortik politika<br \/>\naktibora aldatu zen, hasieran, jendearengandik gertu, eta gero, lehendabiziko<br \/>\nlerroan. Guztiaren gainetik, baina, Manuel Cortina y Arenaza, abokatua zen,<br \/>\nbere garaiko ospetsuenetakoa. Cayetano Cortinaren eta Maria Dolores Arenazaren<br \/>\nsemea, Sevillan jaioa 1802an. Aita lurjabea zuen, jatorriz Matarokoa<br \/>\n(Bartzelona) eta ama merkatarien familia bateko kide. Jose Santos Torresek<br \/>\ndioenez, amaren familia gutxienez XVIII. mende erdi aldetik bizi zen Sevillan,<br \/>\namona bertan bizi zelako, jatorriz Gaztela Zaharrekoa bazen ere, eta Francisco<br \/>\nArenaza, aitona, bertara aldatu zelako Valdaranetik (Gaztelako erresuma).<\/p>\n<p>Manuel ikasle bikaina izan zen gaztetan; hainbeste, non<br \/>\nhamabi urte ere ez zituela jada arteetan lizentziaduna zen. Une horretan,<br \/>\nEliza-ibilbidea has zezakeen, Juan Prok jasotakoaren arabera, hamabost<br \/>\nurterekin Sevillako Sal- batzailearen Kolegiatako doktoregorako oposizioa egin<br \/>\nbaitzuen; baina horren ordez, Zuzenbidea ikasteari ekin zion, eta Legeen<br \/>\nbatxiler eta lizentziadun tituluak eskuratu zituen 1818ko apirilean Sevillako<br \/>\nUnibertsitatean. 1823an, nahitaezko lau laguntzaile urteak igarota, Sevillako<br \/>\nAbokatuen Elkar- goko kide bihurtu zen.<\/p>\n<p>Baina legelari heziketa jaso zuen urte horietan, lehen<br \/>\nhartu-emana izan zuen politikarekin. Hirurteko Liberalaren hasierako urteetan<br \/>\n(1820-1823) Sevillako Milizia Nazionalean izen eman zuen. Liberalismo<br \/>\nerradikalarekin izan zuen lotura agerian geratzen da, bertan izan zuen igoera<br \/>\nazkarrari erreparatuta, 1821ean fusilarien kapitain baitzen. Horrez gain,<br \/>\nurte horietan guztie- tan Andaluzian gertatutako gerra gertakari guztietan<br \/>\nesku-hartze aktiboa izan zuen, eta horregatik hautatu zuten, 1823an, Fernando VII.ari<br \/>\neskolta ema- teko Sevillatik Cadizerako bidean. Hiri hartan, armada<br \/>\nerregezaleak setiaturik zuela, Trocaderoko gotorlekua babestuko zuen<br \/>\nkonpainiaren buruan jarri zen; Natalio Rivasen arabera, heroietako bat izan<br \/>\nzen. Eraso hartan zauritu zuten, eta ozta-ozta lortu zuen ihes egitea, Jose Santosen arabera,<br \/>\nbere burua itsasora bota, eta igerian Asia lurrunontzira iritsi zenean lortu<br \/>\nzuen salbatzea.<\/p>\n<p>Guztiarekin ere, Hirurtekoko politikari liberal gehienek ez<br \/>\nbezala, ez zuen absolutisten haserre bizia pairatu. Bolada batez ezkutaturik<br \/>\negon behar izan zen, eta gainerakoei bezala, 1824ko otsailean kargu publikoak<br \/>\nbetetzeko eta abokatu bezala jarduteko desgaikuntza ezarri zioten. Handik<br \/>\ngutxira, ordea, 1825ean, zigorra kendu zioten eta bere jarduera profesionalari<br \/>\nekin zion berriro, geroz eta entzute eta etekin handiagoak lortuz. Sevillako<br \/>\nmuga gainditu eta Andaluzia gehienean aritu zen lanean, batez ere,<br \/>\nmerkataritza- eta zigor- auzietan. Pentsatzekoa da bere lanarekin diru asko<br \/>\nlortuko zuela, Perez Bustamantek jakin ahal izan zuenez, 1828an 253.045<br \/>\nerrealeko kapitala zuelako. Urte hartan ezkondu zen, Sevillan, Manuela Antonia<br \/>\nRodriguez Ruizekin, bertako industrialarien familia bateko kidearekin.<br \/>\nEzkontza horri esker, Ignacio Vazquezen senide bihurtu zen, bere emaztearen<br \/>\nahizpa Candelariaren senarra baitzen; Juan Prok dioenez, aliantza politiko<br \/>\neta ekonomiko sendoa lortu zuen horrela.<\/p>\n<p>Fernando VII.a hil eta gero Espainian gertatutako erregimen<br \/>\naldaketaren ondoren, itzuli zen, bai eta itzuli ere, Manuel Cortina jardun<br \/>\npolitikora. 1834an, Errege Estatutuaren lehendabiziko hauteskundeetan Sevillako<br \/>\npro- kuradore izateko hautatu zuten. Estamentukoa izateko Estatutuan eskatzen<br \/>\nzen errentaren gutxienekora ez iristeagatik kargua utzi behar izan zuela esan<br \/>\nizan den arren, egiantzekoa dirudi arrazoia Nicomedes Pastor Diaz eta Francisco de Cardenas garaikideek <i>Galer\u00eda de espa\u00f1oles c\u00e9lebres contempor\u00e1neos<\/i><br \/>\nlanean aipatzen dutena izan zela; hau da, ez zuela bere foroko ibilbidearekin<br \/>\nbateragarri ikusten. Nolanahi ere den, urte horretan bertan, Hiri Milizia sortzearekin batera (\u00abhamabiurtekoaren\u00bb Milizia Nazionalaren imitazio hutsa),<br \/>\ngranadarien kapitain izateko hautatu zuten, eta, handik gutxira, miliziaren arduradun Sevillan. Horrekin loturik, 1835eko udako altxamenduan parte hartu<br \/>\nzuen, eta Mendizabal Ministroen Kontseiluko presidente jarriz, Espainia guztian sortutako batzar iraultzaileak instituzionalizatzen saiatzeko, probintzia<br \/>\ndiputazioak berrezarri zituen. 1835. urte gorabeheratsuaren bukaeran, hasi zen<br \/>\nCortina bere lehen kargu politikoak betetzen: Sevillako erregidore izan zen<br \/>\nazarotik aurrera, eta abenduaren 25etik probintzia diputatua. Kargu ho- rietan<br \/>\nzela, eta bere abokatu jarduna alde batera utzi gabe, 1812ko Konstituzioa<br \/>\nberrezartzea lortu zuen, 1836ko matxinadan parte hartuz. Pastor Diaz eta<br \/>\nCardenas garaikideek esaten dutenaren arabera, ordea, ez zuen guztiz egoki<br \/>\nikusten Cadizko Konstituzioa berrezartzea (\u2026), baina bere liberalismoarekiko<br \/>\natxikimenduari buruz zenbait jendek zituen zalantzak areagotuko zirelako<br \/>\nbeldurrez-edo, gainerakoek bezala, Cadizko kodea aldarrikatu zuen. Era berean,<br \/>\nberrezarritako Milizia Nazionaleko batailoi baten buru zela, ospea irabazi zuen<br \/>\nAndaluzian barrena hainbat talde karlista jazartzeagatik. Bere ekintza<br \/>\nentzutetsuena Narvaezen armadarekin Majaceiteko (Cadiz) gudan emandako laguntza<br \/>\nizan zen, Gomezen espedizioa garaitzea lortu baitzuten. Ekimen horri esker,<br \/>\nIsabel Katolikoaren Enkomienda jaso zuen eta, horrez gain, Prok dioenez,<br \/>\nIntendentziaren eta Sevillako fabrika nazionalen Errenta Auzitegiko aholkulari<br \/>\nizateko baliagarri izan zitzaion. Urte horietan ere, 1838 bukaeran, Sevillako Milizia Nazionalak Friasko Duke moderatuaren<br \/>\nkabinetearen aurka egindako altxamenduan parte hartu zuen. Altxamendu horretan,<br \/>\nhainbat arra- zoi zirela medio, bereziki aurrerakoiak ez ziren bi pertsonaia<br \/>\nospetsuren laguntza izan zuen: bere lagun Ramon Maria Narvaezena eta<br \/>\nKordobako Luis Fernandezena. Juan Prok jasotakoaren arabera, matxinadak porrot<br \/>\negin eta gero, biek erbesterako bidea hartu behar izan zuten, eta Cortina<br \/>\natxilo hartu zuten hainbat egunez Sevillako artilleriaren kuartelean, Sanjuanena<br \/>\njeneralak bidalitako gobernu-tropei aurre egin ostean. Handik gutxira, eta,<br \/>\nagian, bertako liberalismoaren liderretako bat izatera eraman zuen gertakari<br \/>\nhorri esker, Sevillako alkate izateko hautatu zuten, 1839ko urtarrilean.<br \/>\nHorretan eman zuen abuztura arte, Gorteetako diputatu izateko hautatu zuten<br \/>\narte, eta bere ordez Ignacio Vazquez, bere koinatua, izan zen alkate.<\/p>\n<p>Horrela, bulegoko egitekoak beste batzuen esku utzita,<br \/>\nbukatutzat eman zuen Sevillan emandako garaia, eta Madrilgoari hasiera eman<br \/>\nzion. Aro horretan, ospe handia lortu zuen, ez soilik goi-politikan, baita<br \/>\nabokatu aintzatetsi eta prestigiotsu bezala ere. Nazioko aurrerakoien talde<br \/>\nbateko buru izan zen, eta goiz izan zuen bere gaitasun politikoa erakusteko<br \/>\naukera. Protagonismo handia izan zuen 1840ko uda bukaerako krisian, eta,<br \/>\ndagoeneko Gobernazio ministro zela, bera izan zen Valentzian gobernu berriaren proposamenak<br \/>\nMa- ria Kristina erreginari helarazi zizkiona. Proposamenak onartu ez zituenez,<br \/>\nerreginak erbestera joatera beharturik ikusi zuen bere burua. Proren ustez,<br \/>\nCortina Esparteroren kabineteko ministerio horren ardatza izan zen: udalen<br \/>\nlegea bertan behera utzi zuen, probintzia diputazioen berritzea agindu zuen,<br \/>\nprobintzia-batzar iraultzaileek onartutako xedapenak legeztatu zituen,<br \/>\npolizia kendu zuen eta inprenta askatasuna mantentzeko arauak ezarri zituen.<\/p>\n<p>Horrez gain, Gobernazio-zorroaren arduradun zen garaian,<br \/>\nforu-akordioaren negoziazioan parte hartu zuen, eta bere esku-hartzeak<br \/>\ngarrantzi handia izan zuen Nafarroako akordioan. Orduko Gobernazio ministro<br \/>\nzela, 1841eko martxoaren 4an foruen negoziaketarako oinarriak bidali zituen<br \/>\neuskal hiriburuetara. Azkenean, Facundo Infantek sinatu zuen 1841eko<br \/>\nabuztuaren 16ko Nafarroako Lege Itundua, urte hartako maiatzetik, arlo<br \/>\nhorretako ministroa bera baitzen. Joseba Agirreazkuenagak dakarrenez, honakoa<br \/>\njasotzen zuen akordioak: 1. Estatuaren kargetan laguntzea, odolezkoak alde<br \/>\nbatera utzi gabe, gure biztanle kopuruaren eta aberastasunaren arabera<br \/>\nproportzionalki. 2. Penintsulako gainerako lurraldean indarrean dagoen<br \/>\nsistema judiziala onartzea, alderdi organikoan, nahiz prozedurazkoan. 3.<br \/>\nUdalak hautatzeko, Espainiako gainerako herrietan erabiltzen den metodo<br \/>\nberbera erabiltzea. 4. Diputazio Nagusiak desegin eta lege komunaren araberako<br \/>\nprobintzia Diputazioak sortzea. 5. Probintzia bakoitzean gobernu gorenaren<br \/>\ngoi-mailako ordezkari bat egonen da, eta buruzagi edo korrejidore politiko<br \/>\ntitulua izanen du. 6. Bizkaia eta Gipuzkoako kostalde eta mugetan aduanak<br \/>\nezarriko dira.<\/p>\n<p>Izan ere, Cortinarentzat gaia ez zen arrotza, ez zen berria.<br \/>\nJose Maria Portillok azaltzen duen bezala, urte batzuk lehenago, 1839ko<br \/>\nurrian, foru-auziarekin loturiko eztabaidak hasi zirenean, Espainiako<br \/>\nKongresua lurralde hispanoak<span>\u00a0<br \/>\n<\/span>konstituzionalki<span>\u00a0<br \/>\n<\/span>integratzeari<span>\u00a0 <\/span>buruz<span>\u00a0 <\/span>lehen<span>\u00a0<br \/>\n<\/span>aldiz<span>\u00a0 <\/span>hausnartzen<span>\u00a0 <\/span>ari<span>\u00a0<br \/>\n<\/span>zen,\u00a0<span>berezkoa<br \/>\nzuten eskubide bat onartzearen bitartez. <\/span>Calatrava Zuzenketa bezala<br \/>\nezagutu zen, eta sinatu zuten diputatuetako bat izan zen, Zazpi Kolosoetako<br \/>\nbat: Jose Maria Calatrava, Joaquin Maria Lopez, Salustiano de Olozaga, Vi-<br \/>\ncente Sancho, Miguel de Roda, Fermin Caballero eta Manuel Cortina. Hala ezagutzen<br \/>\nzituzten parlamentuan izan zuten garrantzi handiagatik, eta aulki aurrerakoien<br \/>\nartean izan zuten ospeagatik. Zuzenketa hori erabakigarria izan zen foru-auzi<br \/>\nkorapilatsuari heltzeko garaian, 1839ko abuztuko Bergarako Akordioa eta gero.<br \/>\nLegebiltzarrean izandako eztabaida bizi baten ondoren, proposamen<br \/>\ntransakzionala gainditua izan zen, Agustin Arguellesek berak gidatutako<br \/>\nbatzorde baten gehiengoa alde izan baitzuen. Hortik aurrera, aurre- rakoien<br \/>\nartean aparta menpean hartuta, zuzenketa proposatu zutenen esku geratu zen<br \/>\nforuen inguruko eztabaida. Berrezartzea onartzen zuten, betiere,<br \/>\nKonstituzioaren eta Monarkiaren batasunaren aurka jotzen ez bazuen. Kolosoentzat ezinbesteko baldintza zen hori. Lurralde horietako usadioak, legeak<br \/>\neta ohiturak errespeta zitezen onar zezaketen; eta are, legea tramitatu bitartean, udaletan eta barne kudeaketa ekonomikoaren alorretan foruak berrezar-<br \/>\ntzea, baina konstituzioak ezarritako mugen barnean izan behar zen. Cortina<br \/>\nforuen eta konstituzioaren arteko loturaren bila aritu zen, eta honakoa defendatu zuen tribunatik: foruak aldatzea, mendearen ilustrazioari egokitzea eta<br \/>\nEs- tatuan egun indarrean dagoen gobernu motarekin uztartzea komeni ez ezik,<br \/>\ngarrantzitsua ere bada; bereziki konstituzioari dagokionez, hori guztia bere<br \/>\ngain hartu eta berresten baitu. Baina zuzenketa sinatu zutenek ez, eta euren<br \/>\nparlamentuko babesle gehienek ere ez, ez zuten onartu Konstituzioaren funtsa<br \/>\naldatu edo eraldatzerik; Cortinak ganberan adierazi bezala, Estatuko<br \/>\nKonstitu- zioak osorik eta ukigabe jarrai dezala.<\/p>\n<p>Eztabaida horietan izan zuen jarrera goresgarriagatik eta<br \/>\nurte horietan politikan buru-belarri aritzeagatik, Esparteroren agintaldian<br \/>\nardura handia izatera iritsi zen. Mantxako jenerala agintari bakarra izatea<br \/>\ndefendatu zue- netakoa izan zen, hiru kideren arteko gobernuaren alde zeudenen<br \/>\naurka. 1841eko urrian Madrilgo Milizia Nazionala mugiarazi eta zuzendu zuen,<br \/>\nhiriburuan Diego de Leon eta Manuel de la Concha jeneralen gidaritzapean<br \/>\nsortutako altxatze moderatua mendean hartzeko. Hala eta guztiz ere, zapuztutako<br \/>\nsaiakera horregatik auzipetutakoen abokatu izan zen. Esparteroren Hirurtekoan<br \/>\n(1840-1843), Kongresuko presidente hautatu zuten, 1843ko hauteskundeetan.<br \/>\nJoaquin Maria Lopezen hautagaitzak baino boto gehiago eskuratu zituen, eta<br \/>\nhorretan eman zuen apirilaren 30etik maiatzaren 26ra, orduan desegin baitzen<br \/>\nGanbera, arbitrarioki.<\/p>\n<p>Erregimenak hartu zuen norabide autoritarioaren aurrean,<br \/>\nharreman pertsonalak baino, bere konbikzio liberalak lehenetsi zituen, eta<br \/>\nhorregatik ez zuen 1843an Esparteroren agintaldiari azkena eman zion matxinadan<br \/>\nparte hartu. Garaile atera zen koalizio heterogeneoa sortu zuten sektore<br \/>\naurrerakoi batzuek eta tropel moderatuek, Rico y Amaten hitzetan, hezurra<br \/>\nlortzeko bildutako zakur eta katuen batzarra zena. Koalizio hori, Espainia<br \/>\nisabeldarraren testuinguru politikoan, Cortinaren garrantzi galeraren atarikoa<br \/>\nizan zen. Esparteroren erorikoaren ondoren, Lopez aurrerakoia buru zuen<br \/>\nministerio berriak erresumako Milizia Nazionalaren inspektore izendatu zuen.<br \/>\nAldi berean, zenbait hilabetez, Espainian prozesu kodetzaile bat aurrera<br \/>\neramateko sortutako Kode Batzorde berriko presidente izan zen. Badirudi,<br \/>\n1843ko azaroan uko egin ziola Joaquin Maria Lopezen ordez Ministro Kontseiluko<br \/>\npresidente izateko proposamenari. Oro har aintzatetsia izan arren, laster<br \/>\nadierazi zuen egoera politiko berriarekiko desengainua, eta betetzen ari zituen<br \/>\nkargu guztiak utzi zituen (bere aspaldiko lagun Narvaezek moderatuen<br \/>\nmugimendu indartsura erakartzen saiatu zen arren): lehena, inspektore kargua,<br \/>\nurte hartako abenduan; Kode Batzordea 1844ko maiatzean, erregimenaren norabide<br \/>\nmoderatua agerikoa egin zenean. Norabide aldaketa hori hilabete batzuk<br \/>\nlehenago salatu zuen Diputatuen Kongresuan. Erregina gazteari Ganberaren<br \/>\ndesegitea sinarazi ziola leporatu zioten Olozagari, eta Cortinak 1843ko<br \/>\nabenduaren 6an bere alde eman zuen hitzaldi luze eta bikainean, Isabel II.a<br \/>\nadinez nagusi zela zioen dokumentua legezkoa zela zalantzan jarri zuen. Horrez<br \/>\ngain, ohartarazi zuen Olozagaren ministerioa erorita, espainiar<br \/>\npolitikagintzan denbora luzez moderatuak nagusi izanen zirela, eta hala izan<br \/>\nzen. Nolanahi ere, geroz eta ahulago zeuden ideia aurrerakoiei loturik jarraitu<br \/>\nzuen, indarberritzearen alde lanean, baina bere ahalegin guztiak alferrik izan<br \/>\nziren. Agian, joera politiko horretako jarraitzaileengan utzi zuen<br \/>\narrastoagatik, ministerioaren kontra konspiratzea leporatu zioten eta<br \/>\nkartzelan sartu zuten bolada baterako. Ezin izan zuten ezer ere frogatu, eta<br \/>\nauzia artxibatu zuten. Halere, abokatu sevillarrak Espainiatik joatea erabaki<br \/>\nzuen. Joaquin Maria Lopez alderdikide eta laguna izan zen bere abokatua.<\/p>\n<p>Madrilera iritsi zenetik izandako jardun politiko bizia<br \/>\ngorabehera, inoiz ez zion abokatu bezala aritzeari utzi, ez Gobernuan<br \/>\nzegoenean, ez eta Gorteetan zegoenean ere. Zuzenbidearen alorrean prestigio<br \/>\nhandia lortu zuen, progresiboki, eta 1845ean, oraindik Frantzian bizi zela,<br \/>\nMadrilgo Abokatuen Elkargoko bosgarren diputatu izateko hautatu zuten.<br \/>\nIzendapena onartu bazuen ere, ez zuen kargua berehalakoan hartu, bolada batez<br \/>\nFrantzian bizitzen jarraitu baitzuen. Parte hartu zuen, ordea, 1846ko abenduan<br \/>\nhautatutako batzordean, eta bertan, bigarren diputatu izan zen. Ia aldi berean,<br \/>\nSevillako Sagrario distrituko Gorteetako diputatu izateko hautatu zuten. Hori<br \/>\nez zen ganberan izan zen azkeneko aldia, 1854ra arte beste hiru aldiz hautatu<br \/>\nbaitzuten diputatu izateko. Dena dela, azken urte horretatik aurrera bere<br \/>\nkide politikoek boterea berreskuratu zuten, eta politikoari geroz eta arreta<br \/>\ngutxiago eskaintzen hasi zen edo, nahi bada, gehiago eskaini zion zuzenbidearen<br \/>\nalorrari. Nolanahi ere den, oraindik parlamentuko hainbat eztabaida sutsutan<br \/>\nparte hartu zuen, batzuk nazio politikagintzan berebiziko garrantzia zutenak:<br \/>\nErrege-Ezkontzak, 1848ko Madrilgo gertakariak, Koroaren diskurtsoari eman zion<br \/>\nerantzuna, edota Maria Kristina, erregina amaren defentsa egin zuenekoa,<br \/>\nustelkeria leporatu ziotenean.<\/p>\n<p>Alderdi aurrerakoiak bere irudi nabarmenetako bat galdu zuen<br \/>\nhorrela, nahiz eta bere garapenak alderdi batetik bestera pasatzen diren<br \/>\npolitikarietako bat izatera eraman zuen, eta arazo handirik gabe buka zezakeen<br \/>\nO\u2019Donellen unionismoaren familia zoriontsuko kide izanik. Horrekin batera,<br \/>\ntribuna parlamentarioa ere galtzaile atera zen, prestakuntza handikoa eta<br \/>\nhizlari zorrotz eta fina baitzen. Carlos Petitek atsekabez esan bezala, joan<br \/>\nzen, baina bere zientzia gordeko zuen obrarik gabe, sekula ez zuelako argitaratu nahi<br \/>\nizan. Liburu batek bezain zuzen hitz egiten du, legelari baten zorroztasunez,<br \/>\neta bere bizitzaren zatirik handiena eztabaida judizial eta politikoetan eman<br \/>\nduen gizon baten trebeziaz. Joaquin Maria Lopezen ustez, abilezia ikaragarria<br \/>\nbehar da Cortina jaunaren hitzaldi bat deuseztatzeko, zati guztiak pentsa<br \/>\nlitekeen modurik estu eta bereizezinenean elkar loturik baitaude, osotasun<br \/>\ntrinko eta menderaezina osatuz, antzinako historialariek aipatzen duten falange<br \/>\n\u00abmazedoniarra\u00bb-ren antzera. Aitzitik, foroak pertsonaia baliotsu bat irabazi<br \/>\nzuen behin betirako. Auzi ugari eta ospe handikoak hartu zituen, eta garai<br \/>\nhartako legelari ospetsuenetakoa zen Pachecoren iritziz, garaiko abokaturik<br \/>\nfamatuena zen. Bere bezeroen artean, aristokraziako kideez eta hemeretzigarren<br \/>\nmende erdiko Espainiako pertsonarik aberatsenez gain, urte horietako enpresa<br \/>\ngarrantzitsuenetakoak zeuden, finantzarioak, meatzariak eta trenbidekoak.<br \/>\nMadrilgo Atocha kalean zuen bulegotik askotariko auzi garrantzitsuak igaro<br \/>\nziren, baita Espainiako historiarentzat ere. Bere bezero izan ziren Alba,<br \/>\nMedinaceli, Frias edo Osuna familiak. Narvaez eta Eu- genia de Montijo<br \/>\nenperatrizaren tankerako garai hartako pertsonaia ospetsuentzat<br \/>\ngarrantzizkoak ziren gaiak ere landu zituen, eta auziak argitzeko erakutsi zuen<br \/>\ntrebeziak Napoleon III.aren aintzatespena ekarri zion, hainbesterakoa, non<br \/>\nOhorezko Legioa eskaintzera iritsi baitzen (Cortinak onartu ez arren). Napolesko Maria Kristinak bere esku utzi zituen bere etxeari zegozkion hainbat<br \/>\nauzi zibil, artean, Fernando VII.aren testamentua. Garrantzi politiko handia<br \/>\nizan zuten gaiak ere hartu zituen. Besteak beste, 1874ko Amadeo Savoiakoaren<br \/>\nuko egiteari eta I. Errepublikaren aldarrikapenari buruz irizpena eman zuen.<br \/>\nEra berean, 1859an, Agustin Esteban Collantes defenditu zuen senatuan sortutako auzitegiaren aurrean, 1853an Lersundiren kabineteko Sustapen Minis- troa<br \/>\nizanik ustelkeriagatik akusatu zutelako, eta absolbitzea lortu zuen. Baina,<br \/>\nbatez ere, Espainia isabeldarreko enpresa handi askotako abokatu edo aholkularia izan zen: Madrildik Aranjuezerako trenbidea, Alaretik Santanderrerakoa,<br \/>\nSevillatik Jerezerakoa edota MZA trenbide enpresarena; Rothschildarren, Sa-<br \/>\nlamancatarren edo Bertr\u00e1n de Listarren interesekin lotutako gaiak; edo eragin<br \/>\nfinantziero handia izan zutenak, erakunde esanguratsuekin lotutakoak: Banco<br \/>\nEspa\u00f1ol de San Fernando, Banco de Fomento de Ultramar, edota Banco de Paris.<br \/>\nHorregatik, Zuzenbidearen alorrean lortu zuen prestigioa zela-eta, horrekin<br \/>\nlotutako erakunde eta elkarte askorentzat garrantzi handiko pertsonaia bilakatu<br \/>\nzen. Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademiako sortzaile izan zen;<br \/>\nhainbat aldiz Jurisprudentzia eta Legegintzako Akademiako presidente; Madrilgo<br \/>\nAbokatuen Elkargoko Dekano izan zen ia hil arte eta etenik gabe (31 aldiz<br \/>\nberrautatua izan zen); gorago aipatu dugun 1844ko uko-egitearen ondoren,<br \/>\nKodetze Batzordeko presidente izan zen 1856tik 1869an dimititu zuen arte. Eta,<br \/>\nbukatzeko, bizi arteko senatari izendatu zuten 1858an (baina ez zuen kargua<br \/>\nhartu).<\/p>\n<p>Manuel Cortina Madrilen hil zen, biriketako gaitz batek<br \/>\njota, 1879ko apiri- laren 12an, 76 urte zituela. 1856az geroztik alarguna zen,<br \/>\neta familiak Sevillan zuen panteoian lurperatu zuten. Bere hiru seme-alabak<br \/>\nManuel (Cortinako I. Markesa), Manuela eta Maria de los Dolores Cortina<br \/>\nRodriguez izan ziren. Azkena Jose Gomez Acebo y de la Torrerekin ezkondu zen,<br \/>\nFelipe Gomez Aceboren semea, biografia honen protagonistaren gerra-lagun<br \/>\naurrerakoia. Azken horrekin izan zen 1840ko hauteskundeetako alderdiaren<br \/>\nbatzorde nagusian eta Kongresuan, eta, pentsatzekoa da, antzeko interes<br \/>\nfinantzariak zituztela. Jose eta Maria Doloresen semea, Jose Gomez Acebo y<br \/>\nCortina, politikari liberala izan zen Errestaurazio garai bete-betean, eta<br \/>\nAlfonso XIII.aren agintaldian diputatu, senatari eta Sustapen eta Marina<br \/>\nministro izateaz gain, Espai- niako Kreditu Bankuko sustatzaile eta presidente izan<br \/>\nzen.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Miliziano nazional goiztiarra izan zen, eta hortik politika aktibora aldatu zen, hasieran, jendearengandik gertu, eta gero, lehendabiziko lerroan. Guztiaren gainetik, baina, Manuel Cortina y Arenaza, abokatua zen, bere garaiko ospetsuenetakoa. Cayetano Cortinaren eta Maria Dolores Arenazaren semea, Sevillan jaioa 1802an. Aita lurjabea zuen, jatorriz Matarokoa (Bartzelona) eta ama merkatarien familia bateko kide. Jose Santos Torresek [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[327],"class_list":["post-3327","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>CORTINA Y ARENZANA, Manuel (Sevilla, 1802ko abuztuak 20 - Madril, 1879ko apirilak 12). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/cortina-y-arenzana-manuel-478-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"CORTINA Y ARENZANA, Manuel (Sevilla, 1802ko abuztuak 20 - Madril, 1879ko apirilak 12). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Miliziano nazional goiztiarra izan zen, eta hortik politika aktibora aldatu zen, hasieran, jendearengandik gertu, eta gero, lehendabiziko lerroan. Guztiaren gainetik, baina, Manuel Cortina y Arenaza, abokatua zen, bere garaiko ospetsuenetakoa. Cayetano Cortinaren eta Maria Dolores Arenazaren semea, Sevillan jaioa 1802an. Aita lurjabea zuen, jatorriz Matarokoa (Bartzelona) eta ama merkatarien familia bateko kide. Jose Santos Torresek [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/cortina-y-arenzana-manuel-478-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"12 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/cortina-y-arenzana-manuel-478-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/cortina-y-arenzana-manuel-478-eu\\\/\",\"name\":\"CORTINA Y ARENZANA, Manuel (Sevilla, 1802ko abuztuak 20 - Madril, 1879ko apirilak 12). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T09:22:14+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/cortina-y-arenzana-manuel-478-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/cortina-y-arenzana-manuel-478-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/cortina-y-arenzana-manuel-478-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"CORTINA Y ARENZANA, Manuel (Sevilla, 1802ko abuztuak 20 &#8211; Madril, 1879ko apirilak 12).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"CORTINA Y ARENZANA, Manuel (Sevilla, 1802ko abuztuak 20 - Madril, 1879ko apirilak 12). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/cortina-y-arenzana-manuel-478-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"CORTINA Y ARENZANA, Manuel (Sevilla, 1802ko abuztuak 20 - Madril, 1879ko apirilak 12). - Iura Vasconiae","og_description":"Miliziano nazional goiztiarra izan zen, eta hortik politika aktibora aldatu zen, hasieran, jendearengandik gertu, eta gero, lehendabiziko lerroan. Guztiaren gainetik, baina, Manuel Cortina y Arenaza, abokatua zen, bere garaiko ospetsuenetakoa. Cayetano Cortinaren eta Maria Dolores Arenazaren semea, Sevillan jaioa 1802an. Aita lurjabea zuen, jatorriz Matarokoa (Bartzelona) eta ama merkatarien familia bateko kide. Jose Santos Torresek [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/cortina-y-arenzana-manuel-478-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"12 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/cortina-y-arenzana-manuel-478-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/cortina-y-arenzana-manuel-478-eu\/","name":"CORTINA Y ARENZANA, Manuel (Sevilla, 1802ko abuztuak 20 - Madril, 1879ko apirilak 12). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T09:22:14+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/cortina-y-arenzana-manuel-478-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/cortina-y-arenzana-manuel-478-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/cortina-y-arenzana-manuel-478-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"CORTINA Y ARENZANA, Manuel (Sevilla, 1802ko abuztuak 20 &#8211; Madril, 1879ko apirilak 12)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3327","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3327\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3327"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3327"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}