{"id":3323,"date":"2023-02-10T10:15:04","date_gmt":"2023-02-10T09:15:04","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/cenac-moncaut-justin-edouard-mathieu-476-eu\/"},"modified":"2023-02-10T10:15:04","modified_gmt":"2023-02-10T09:15:04","slug":"cenac-moncaut-justin-edouard-mathieu-476-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/cenac-moncaut-justin-edouard-mathieu-476-eu\/","title":{"rendered":"CENAC-MONCAUT, Justin Edouard Mathieu (Saint-\u00c9lix-Theux, Gers, Frantzia, 1814ko martxoak 1 &#8211; Saint-\u00c9lix-Theux, Gers, 1871ko otsailak 21)."},"content":{"rendered":"<p>Bere entseina Progredi sed patres honorare izan zen, hau da,<br \/>\naurrera egin, baina tradizioa ohoratuz. Izan ere, bere familia leku berean bizi<br \/>\nizan zen, gutxienez, XVI. mendeaz geroztik. Nekazari izatetik lur-jabe<br \/>\nizatera igaro ziren, iraultza garaian desjabetutako ondasunak erosiz. Bere<br \/>\naita, Jean-Pierre Cenac-Moncaut (1766-1840), Mirandeko magistratua izan zen,<br \/>\neta Gersko diputatu Ehun Egunetan. Izaera burges horrek eragin handia izan<br \/>\nzuen Justin gaztearen heziketan; hala, Okzitaniako Tolosan ikasi zuen, eta<br \/>\n1836an zuzenbidean lizentziatu ondoren, Parisera joan zen. Nolanahi ere,<br \/>\nFamilian izandako gorabehera batzuengatik, bi urte geroago itzuli behar izan<br \/>\nzen. Gauzak horrela, oso gazterik kokatu zen bere jaioterrian, eta laster<br \/>\ninperioko prokuradore eta Mirandeko epaile izendatu zuten. Bi aldiz ezkondu<br \/>\nzen; lehena Saint-Gaudensko Lapenne anderearekin, eta harekin izan zuen semea,<br \/>\nAuguste, Villeneuve-sur-Loteko prokuradore eta Saint-Elixko lur-jabe eta<br \/>\nalkatea izan zen. Bigarren ezkontidea Anna\u00efs Laporte izan zen, Mirandeko<br \/>\nsupre- fetaren alaba. Harekin, bi alaba izan zituen: Therese Louise Odette,<br \/>\ninperioko koronel baten seme Felix Manentekin ezkondua; eta Edith, Stanislas de<br \/>\nTholomese de Prinsac baroiarekin ezkondu zena, ofizial ohia eta arkeologo<br \/>\nospetsua.<\/p>\n<p>Jaioterriarekiko lotura sendoa zuen, eta bizitzaren zati<br \/>\nhandi bat bertan geroz eta ondasun gehiago eskuratzen eta bertako ingurua<br \/>\nhobetzen eman zuen. 1843an Saint-Elixko alkate izatea lortu zuen, eta horretan<br \/>\naritu zen 1869ko irailera arte. Errepideak eraiki zituen, eta, berak utzitako<br \/>\nlurretan, biztanle berrientzako etxeak, eliza bat, eskola bat, plazak,<br \/>\nlorategiak eta azoka bat. Posta bulego bat lortu zuen, baina ez, ordea, helburu<br \/>\nzuen jendarmeria. Industria txiki batzuk ere ezarri zituen, batez ere lurrarekin<br \/>\nlotuak, eta, landa eremuko jende hustuketa saihesteko, nekazariak teknika<br \/>\nberrietan hezten saiatu zen, eta horiek erabiltzera bultzatu zituen. Horrekin<br \/>\nloturik, Soci\u00e9t\u00e9 d\u2019Agriculture de Mirandeko sortzaile izan zen eta lehen<br \/>\npresidentea 1848tik 1851ra. Esan daiteke hobetzeko borondatea Departamendu<br \/>\nguztira zabaltzea lortu zuela.<\/p>\n<p>1848ko Iraultza bitartean, Italiaren independentziaren alde<br \/>\nagertu zen, eta eztabaida sutsuak izan zituen aurka zeudenekin. Urte horretan<br \/>\nbertan, Conseil g\u00e9n\u00e9ralera aurkeztu zen eta Mirandeko barrutia ordezkatzeko<br \/>\nhautatu zuten; 22 urte eman zituen kargu horretan. Jarrera eta jarduteko modu<br \/>\nhoriek kristau liberalenekin bat egiten zuten: gizartearen aurrerapausoak<br \/>\nikuspuntu paternalista batetik ikusten zituen, eta 1851ko inperioa babestu<br \/>\narren, bere aurka kokatu zen laster. Tolosan,<i> Acad\u00e9mie des Inscriptions et<br \/>\nBelles-Lettres eta Soci\u00e9t\u00e9 des gens de lettres<\/i> elkarteetako kide izan zen, eta,<br \/>\nParisen, Soci\u00e9t\u00e9 philotechnique eta Institut historiquekoa. Azkenekoaren<br \/>\npresidente izan zen 1869an, eta Heziketa Publikoko Ministerioko urgazle<br \/>\nizendatu zuten.<\/p>\n<p>Naturaren defendatzaile sutsua izan zen, eta, batez ere,<br \/>\nbasoak defendatu zituen, \u00abhaiek mantentzea oso lagungarria delako airea<br \/>\ngarbitzeko, uholdeen sarraskiak ekiditeko eta landare-geruza babesteko. Gersko<br \/>\ndepartamenduan, bereziki, urtero ari da murrizten baso-lurra, eta, murriztu<br \/>\nahala, eguraldi al- daketak eta izurriteak areagotzen ari dira, egur guztiaren<br \/>\nprezioak etengabe gora egiten duen bitartean\u00bb. Horrez gain, antzinakoaren<br \/>\nbabesle porrokatua izan zen, eta ondare historikoa babesteko neurriak sustatu<br \/>\nzituen, \u00abbatik bat, herri txikietan, feudalarekiko gorrotoak bat egiten duelako<br \/>\nkale luzeak eta lerrokatze bihozgabeak maitatzearekin eta agerian utzi du<br \/>\nazken urteetan sortu ez den ororekiko ezinikusia\u00bb. Kezka hori argi hauteman<br \/>\ndaiteke bere obra literario oparoan, bai eleberri historikoetan, eta baita<br \/>\nbere idatzi historiko, po- litiko, soziologiko, etnografiko edo filologikoetan.<br \/>\nLehendabizikoengatik Walter Scott gaskoia bezala ezagutua izan da.<\/p>\n<p>Bere lehendabiziko nobela, La courtisane et le martyr<br \/>\n(1837), \u00abEdouard F\u00e9al\u00bb ezizenez sinatu zuen (abizen horrek \u2018leial\u2019 esanahia<br \/>\ndu), eta ekintza, Erdi Aroan eta bere sorterrian gertatzen da. San Saturnino<br \/>\nMedellan egon zeneko garaiaz idatzita, Gaskoniako kristautzea jorratu zuen<br \/>\n(1843). Bere no- bela guztietan, behin eta berriz hartu zuen jaioterria ardatz,<br \/>\nhala nola, <i>J\u00e9r\u00f4me Lafriche o\u00f9 le paysan gentilhomme<\/i> (1859) eta Le <i>Colporteur<br \/>\ndes Pyr\u00e9n\u00e9es<\/i> (1866) liburuetan. Poesia ere argitaratu zuen, besteren artean,<br \/>\nKrimeako gerrari es- kainitako L\u2019Europe et l\u2019Orient (1857).<\/p>\n<p>Literarioaz haratago, bere ekoizpena oso zabala eta<br \/>\naskotarikoa da. Baditu auzi politikoak lantzen dituzten lanak, esaterako,<br \/>\nerlijio katolikoa babesteko Quineti egindako erasoa, 1845ean argitaratua, edota<br \/>\n1848ko aitasantutzaren aipamena. Baditu ere praktikoagoak diren kontuei<br \/>\nburuzkoak: R<i>ichesses des Pyr\u00e9n\u00e9es Fran\u00e7aises et Espagnoles<\/i>, ce qu\u2019elles furent,<br \/>\nce qu\u2019elles sont, ce qu\u2019elles peuvent \u00eatre (1864); edo positibismorantz<br \/>\naldatzen ari zen erromantizismo berantiarraren garaiarekin lotutako karakterologiari<br \/>\nburuzko <i>Histoire du caract\u00e8re et de l\u2019esprit fran\u00e7ais depuis les temps les<br \/>\nplus recul\u00e9s jusqu\u2019\u00e0 la Renais- sance<\/i> (1867-8); Saiakera izaera nabarmenagoa du<br \/>\nHistoire de l\u2019amour (1863-4) lanak. Filologiari dagokionez, bere garaiko<br \/>\njoeraren aurka ibili zen. Jatorri la- tindarraren aurrean, frantsesaren<br \/>\ndialektoen jatorria galiarra zela proposatzen zuen, eta momentu horretan<br \/>\nmodan zegoen zeltismoaren alde egin zuen, etengabe ospea galtzen ari zen arren.<br \/>\nFrantsegaskoi hiztegi bat (1863) eta bere eskualdeko toponimoen jatorriari<br \/>\nburuzko azterketa ugari argitaratu zituen, beste hainbat bildumekin batera;<br \/>\nadibidez, <i>Litt\u00e9rature populaire de la Gascogne, contes, myst\u00e8res, chansons,<br \/>\nrondeaux, recueillis dans l\u2019Astarac, le Pardiac, le B\u00e9arn et le Bigorre, texte<br \/>\npatois et la musique des principaux chants<\/i> (1868). Garai hartako<br \/>\nerromantizismoarekin guztiz bat eginik, obra horren hasieran idatzi zuen XIX.<br \/>\nmendearen hasieran ateak ireki zitzaizkiela historian sekula agertu ez ziren<br \/>\npertsonei; eta nekazariei buruz: \u00abpentsatu, pentsatzen dute, baina ez dute<br \/>\nidazten\u2026 serioski hausnartzen dute; bizitakoaren ondorioak sakonki gordetzen<br \/>\ndituzte gogoan, eta hortxe aurki ditzakegu, ipuinaren soineko barregarriaz<br \/>\njantzita, euren kezka eta sinesmenen, beldur eta usteen arrastoak\u00bb.<\/p>\n<p>Testu horiek guztiek kritika zorrotzak jaso zituzten bere<br \/>\ngaraian. Ekoizpen guztia azalekoa eta oinarri gabekoa zela esan izan zen,<br \/>\njasotako kontakizunen transkripzioa pertsonalegia zela, irizpide argirik<br \/>\ngabekoa, ez zuela ber- tsio leialagorik bilatu, eta, finean, benetakoak ez<br \/>\nziren narrazioak errepikatu besterik ez zuela egin. Bere alde, esan beharra<br \/>\ndago material argitaragabeak jaso zituela eta bere sorterriko ohiturak<br \/>\ndokumentatu eta ikertzeko interes bi- zia erakutsi zuela.<\/p>\n<p>Era berean, hainbat eskualdetako ondarea eta arkeologia<br \/>\naztertu zuen eta hainbat liburukitako bilduma osatu zuen. Liburuki bakoitzari<br \/>\n<i>Voyage arch\u00e9ologique<\/i> eta aztertutako eskualdearen izena ezarri zion<br \/>\nizenburutzat. Horiek ere, gogor kritikatu zituzten bere garaikideek, hain alor<br \/>\nzehatzetan zuen prestakuntza faltagatik eta erabilitako iturrien<br \/>\nahultasunagatik. Atal filologiko eta etnografikoari buruz esan izan den bezala,<br \/>\nagian, positiboena gerora desagertu diren materialak bildu zituela izan zen.<br \/>\nBaina, agian, bere ekoizpenaren alderdirik ezagunena Pirinioetako ikerketak<br \/>\nizan ziren, bereziki, historiari buruzko bost liburukiak (1853-1854 eta<br \/>\n1860). Bertan, bere aurreko lanen zati handi bat txertatu zuen, berriro ere<br \/>\nkritika zorrotzenak alderdi epigrafiko eta filologikoei zuzendutakoak izan<br \/>\nziren. 1861. urtean Alfred Mauryk Acad\u00e9mie des inscriptions lanean esaten<br \/>\nzionez: \u00abHistorialari bezala, autoreak badu nola-halako gaitasuna, baina<br \/>\nantikuarioarenak ez ditu oso garaturik eta filologoarenak guztiz falta dira\u00bb.<br \/>\nGuztiarekin ere, aintzatespenak ere jaso zituen, adibidez, Karlos III.aren<br \/>\nOrdena, eta geroago Frantziako Ohorezko legioa (1866). Pirinioekiko lotura<br \/>\nhorrengatik hispanistatzat hartua izan daiteke, hainbat lanetan mendikatearen<br \/>\nhegoaldeari buruz aritu zelako, batez ere mendebaldeari buruz.<\/p>\n<p>Bere heriotzak ez zuen espero zitekeen arreta jaso,<br \/>\nFrantziak Alemaniarekin zuen krisialdi larriaren erdian gertatu zelako. Hil<br \/>\neta ondorengo urteetan omenaldiren bat jaso zuen, baina ahanzturan gelditu den<br \/>\npertsonaia da.<\/p>\n<p>Historialari gaskoi eta piriniarra zen aldetik, euskal gaiez<br \/>\nere arduratu zen, esaterako, <i>Histoire des Pyr\u00e9n\u00e9esen<\/i>, bertako historia, artea,<br \/>\netnografia eta hizkuntza zehatz-mehatz aztertzen zuen lanean, eta baita<br \/>\nberariazko beste batzuetan ere. Hala, Espainia ezezaguna xeheki aztertu<br \/>\nzuenean, Madril eta Andaluziaz bestelakoa, aipatu zituen Espainietako bat,<br \/>\npluralean, Pirinioetako lurraldeei zegokiena zen. Euskadi, Nafarroa, Aragoi eta<br \/>\nKatalunia hartzen zuen lurraldearen espainiartasuna justifikatzeaz gain,<br \/>\nFrantziarekin zuen lotura ere azpimarratu zuen, batez ere nafar eta gaskoien<br \/>\nartekoa, anai-arrebatzat hartzen baitzituen. Lan horretan aipatzen zuenez,<br \/>\n\u00abEuskal Herria ez zen sekula ezein arraza konkistatzaileren zitadela<br \/>\nzapaltzaileen menpe egon\u00bb. Bere mendietan ez zegoen dorre edo gaztelu feudalen<br \/>\narrastorik, eta, hortaz, gobernua \u00abhiritar guztiak biltzen zituzten nazio<br \/>\nbatzarrak ziren; hiritar nobleez gain, independenteak eta libreak ere bai;<br \/>\nbeheragokoak soilik entzutez, aberastasunez eta lehentasunez\u00bb. Askatasun horrek<br \/>\nharresiei eta zaintza-do- rreei jaramonik ez egitea zekarren \u00abeuskaldunen<br \/>\naskatasunak beste santutegi bat zuelako; herritarrak bere bihotzean duena, eta<br \/>\nbere etxeko harrian grabatu ohi duena\u00bb.<\/p>\n<p>Arreta berezia eskaini zion 1857an ateratako <i>Voyages<br \/>\narch\u00e9ologiquesean<\/i>, arkeologia antzinako eta Erdi Aroko artetzat hartzen zuen,<br \/>\nkutsu erromantiko nabarmenaz, Errenazimenduari zion mespretxuak adierazi<br \/>\nbezala. Argitaratutako liburuki ugarietatik bat Gipuzkoari eskaini zion, eta<br \/>\nbeste bat Nafarroari. Bietan, Erdi Arotik hasi, eta modernitatera iritsitakoan<br \/>\nbukatu zuen. Nafarroaren kasuan, konkista izan zen landutako azken gertakaria,<br \/>\ngazteluen suntsiketa, nobleziak egoera berrira egokitzeko egin behar izan zuena: \u00abberen ondasunak gazteluak eraikitzeko erabili<br \/>\nzituzten, eta beren menpekotasuna agertu zuten ordura arte erabilitako<br \/>\narmarrien sinpletasu- nari muzin eginez, eta erregearen armarrian hautemandako<br \/>\nheraldika kora- pilatsuak bere eginez\u00bb. Kasu bietan, eta haren iritziz, gehiegi<br \/>\napaindutako heraldikek argi adierazten zuten antzinako nortasunaren galera, eta<br \/>\nhala adierazi zuen Gipuzkoari buruzko liburuan: \u00abeuskaldun hutsak ziren fami-<br \/>\nliek lehen armarriaren sinpletasunari atxiki zitzaizkion; Nafarroako, Aragoiko eta, batez ere, Gaztelako etxeekin lotura zutenek, aldiz, beren arma-<br \/>\nrriak zenbatezinezko zati eta xehetasunekin bete zituzten\u00bb<\/p>\n<p>Gainera, askotariko gai zehatzei buruzko hainbat ikerketa<br \/>\npartzial argitaratu zituen: Tuterako Gilenen gurutzada kantuari (autorea<br \/>\nproposatu zuen eta <i>Histoire du caract\u00e8re et de l\u2019esprit fran\u00e7ais<\/i> lanean jaso<br \/>\nzuen); Nafarroako errege-erreginek Tafallan zituzten lorategiak aztertu zituen,<br \/>\neta Guillaume de Lorisek Roman de la Rosen margotutakoak zirela proposatu zuen:<br \/>\n\u00abErdi Aroko jarraitzaile sutsuek, guk, egun, Shakespearen obrak antzezten<br \/>\nditugun bezala antzezten saiatuko balira, antzoki bat legoke Tafallako lorategi<br \/>\nzaha- rretan\u00bb. \u00abAltabiskarreko Kantua\u00bb delakoaren egiazkotasuna ere defendatu<br \/>\nzuen 1869ko artikulu batean, faltsua zela esaten zutenen argudio nagusiari<br \/>\nerantzunez, hots, aurkitu zen garaiko euskara eta kantuan jasotakoa berdi- nak<br \/>\nzirela. Hizkuntzek bere horretan iraun dezaketela esan zuen, aldatu gabe,<br \/>\nbaldin eta aldatuko dituen kanpo eragilerik ez badago. Bere ustez, hori zen<br \/>\neuskara-iberoaren kasua, Cenacek bat egiten baitzuen garai hartan bolo-bolo<br \/>\nzebilen euskoiberismoaren teoriarekin. Hortaz, kantuaren benetakotasunaren<br \/>\nfrogarik argiena gorde izana bera zen: \u00abZumalakarregiren soldaduen hizkuntza,<br \/>\nAugustoren aurka aritu zirenena eta Orreagan Roland menpean hartu zutenena<br \/>\nberdina baitzen\u00bb. Beste argudio historiko bat ere gaineratu zuen: \u00abEuskaldunek nazio kantak izan behar zituzten derrigor, ez<br \/>\nbaitago herririk bere sentimenduak kantuetan adierazi ez dituenik\u00bb, eta<br \/>\nezagutzen ziren herriaren gertakari gogoangarriak hiru zirenez, ezinezkoa da<br \/>\nhorietarako sortu- tako kantuak ahaztu izana.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bere entseina Progredi sed patres honorare izan zen, hau da, aurrera egin, baina tradizioa ohoratuz. Izan ere, bere familia leku berean bizi izan zen, gutxienez, XVI. mendeaz geroztik. Nekazari izatetik lur-jabe izatera igaro ziren, iraultza garaian desjabetutako ondasunak erosiz. Bere aita, Jean-Pierre Cenac-Moncaut (1766-1840), Mirandeko magistratua izan zen, eta Gersko diputatu Ehun Egunetan. Izaera burges [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[327],"class_list":["post-3323","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>CENAC-MONCAUT, Justin Edouard Mathieu (Saint-\u00c9lix-Theux, Gers, Frantzia, 1814ko martxoak 1 - Saint-\u00c9lix-Theux, Gers, 1871ko otsailak 21). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/cenac-moncaut-justin-edouard-mathieu-476-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"CENAC-MONCAUT, Justin Edouard Mathieu (Saint-\u00c9lix-Theux, Gers, Frantzia, 1814ko martxoak 1 - Saint-\u00c9lix-Theux, Gers, 1871ko otsailak 21). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Bere entseina Progredi sed patres honorare izan zen, hau da, aurrera egin, baina tradizioa ohoratuz. Izan ere, bere familia leku berean bizi izan zen, gutxienez, XVI. mendeaz geroztik. Nekazari izatetik lur-jabe izatera igaro ziren, iraultza garaian desjabetutako ondasunak erosiz. Bere aita, Jean-Pierre Cenac-Moncaut (1766-1840), Mirandeko magistratua izan zen, eta Gersko diputatu Ehun Egunetan. Izaera burges [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/cenac-moncaut-justin-edouard-mathieu-476-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/cenac-moncaut-justin-edouard-mathieu-476-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/cenac-moncaut-justin-edouard-mathieu-476-eu\\\/\",\"name\":\"CENAC-MONCAUT, Justin Edouard Mathieu (Saint-\u00c9lix-Theux, Gers, Frantzia, 1814ko martxoak 1 - Saint-\u00c9lix-Theux, Gers, 1871ko otsailak 21). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T09:15:04+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/cenac-moncaut-justin-edouard-mathieu-476-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/cenac-moncaut-justin-edouard-mathieu-476-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/cenac-moncaut-justin-edouard-mathieu-476-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"CENAC-MONCAUT, Justin Edouard Mathieu (Saint-\u00c9lix-Theux, Gers, Frantzia, 1814ko martxoak 1 &#8211; Saint-\u00c9lix-Theux, Gers, 1871ko otsailak 21).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"CENAC-MONCAUT, Justin Edouard Mathieu (Saint-\u00c9lix-Theux, Gers, Frantzia, 1814ko martxoak 1 - Saint-\u00c9lix-Theux, Gers, 1871ko otsailak 21). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/cenac-moncaut-justin-edouard-mathieu-476-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"CENAC-MONCAUT, Justin Edouard Mathieu (Saint-\u00c9lix-Theux, Gers, Frantzia, 1814ko martxoak 1 - Saint-\u00c9lix-Theux, Gers, 1871ko otsailak 21). - Iura Vasconiae","og_description":"Bere entseina Progredi sed patres honorare izan zen, hau da, aurrera egin, baina tradizioa ohoratuz. Izan ere, bere familia leku berean bizi izan zen, gutxienez, XVI. mendeaz geroztik. Nekazari izatetik lur-jabe izatera igaro ziren, iraultza garaian desjabetutako ondasunak erosiz. Bere aita, Jean-Pierre Cenac-Moncaut (1766-1840), Mirandeko magistratua izan zen, eta Gersko diputatu Ehun Egunetan. Izaera burges [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/cenac-moncaut-justin-edouard-mathieu-476-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/cenac-moncaut-justin-edouard-mathieu-476-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/cenac-moncaut-justin-edouard-mathieu-476-eu\/","name":"CENAC-MONCAUT, Justin Edouard Mathieu (Saint-\u00c9lix-Theux, Gers, Frantzia, 1814ko martxoak 1 - Saint-\u00c9lix-Theux, Gers, 1871ko otsailak 21). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T09:15:04+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/cenac-moncaut-justin-edouard-mathieu-476-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/cenac-moncaut-justin-edouard-mathieu-476-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/cenac-moncaut-justin-edouard-mathieu-476-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"CENAC-MONCAUT, Justin Edouard Mathieu (Saint-\u00c9lix-Theux, Gers, Frantzia, 1814ko martxoak 1 &#8211; Saint-\u00c9lix-Theux, Gers, 1871ko otsailak 21)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3323","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3323\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3323"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3323"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}