{"id":3321,"date":"2023-02-10T10:14:08","date_gmt":"2023-02-10T09:14:08","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/canovas-del-castillo-antonio-475-eu\/"},"modified":"2023-02-10T10:14:08","modified_gmt":"2023-02-10T09:14:08","slug":"canovas-del-castillo-antonio-475-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/canovas-del-castillo-antonio-475-eu\/","title":{"rendered":"CANOVAS DEL CASTILLO, Antonio (M\u00e1laga, 1828ko otsailak 8 &#8211; Santa Agedako Bainuetxea, Arrasate, Gipuzkoa, 1897ko abuztuak 8)"},"content":{"rendered":"<p>Errestaurazioa, edo, bestela esan, 1876ko erregimena,<br \/>\nCanovas del Castilloren obra historiko eta politikoa izan zen, adostasunaren<br \/>\neta askatasunaren erregimena eta sistema konparatiboki egonkorra. Jatorri xumea<br \/>\nzuen (bere aita lehen hezkuntzako irakaslea zen), baina Madrilen zituen<br \/>\nkontaktuei esker, jurisprudentzia (zuzenbidea) ikasi ahal izan zuen. 1850.<br \/>\nurte aldera, politikan sartu zen O\u2019Donellen eta politikari kontserbadore,<br \/>\npragmatiko eta ezkor baten eskutik. Herrialdea bakean geratu zen, egiazki,<br \/>\n1876an, Bigarren Karlistaldian karlismoa galtzaile atera ondotik (1872-1876),<br \/>\neta bi urte geroago, Kuban 1868an hasitako gerra bukatu zenean. 1868an iraultza<br \/>\n\u00abloriatsua\u00bb-k Isabel II.a boteretik kentzean ekarritako Seiurteko Demokratikoa<br \/>\n(1868-1874) bi gertakari horien eraginez egin zuen porrot. Canovasek berak<br \/>\ninspiratutako 1876ko Konstituzioa konstituzio kontserbadorea izan zen hasieran,<br \/>\nbatez ere hiru ezaugarrirengatik: burujabetza Gorteen eta Erregearen esku uzten<br \/>\nzuen, erlijio katolikoa estatuaren erlijiotzat hartu eta mugatutako sufragioa<br \/>\nezartzen zuelako. 1931ra arte egon zen indarrean \u20141923 eta 1930 artean Primo<br \/>\nde Riveraren diktadurak bertan behera utzi bazuen ere\u2014. Dena den, nahikoa<br \/>\nmalgua izan zen eta denbora gutxian hainbat oinarri demokratiko txertatu zituen: gizonezkoen sufragio unibertsala (1890), epaimahai bidezko epaiketak eta<br \/>\nkatolikoaz beste erlijioen kultu pribatua onartzea.<\/p>\n<p>Canovasek \u2014fisikoki ez oso ederra, ikasia eta ironikoa ia<br \/>\ngarratza izateraino\u2014 bi alderdiko sistema sortzea lortu zuen. Alderdi<br \/>\nkontserbatzailearen eta liberalaren arteko txandaketa erregularra Espainiako<br \/>\npolitikaren ezaugarririk behinena izan zen 1876 eta 1913 artean, eta,<br \/>\nzailtasunak zailtasun, 1923ra arte. O\u2019Donellen \u00abgobernu luzean\u00bb (1858-1864)<br \/>\ngobernazio idazkariorde izan zen, eta gobernu buru 1875-81, 1884-85, 1890-92<br \/>\neta 1895-97 urteetan. Alfonso XII.aren jarrera konstituzionalak (1875-1885) eta<br \/>\ngerora bere alargun Maria Kristinak izan zuenak Monarkiari prestigioa eman<br \/>\nzioten, Isabel II.aren agintaldiak (1833-1868) koroari ekarritako ospe<br \/>\ngaleraren ondotik. Martinez Camposek 1874ko abenduan gidatutako altxamendu<br \/>\nmilitarraren bitartez lortu zuen Alfonso XII.ak berrezartzea. Canovasek<br \/>\natsekabe handiz jaso zuen altxamendu hori, orduko hartan monarkismo<br \/>\nalfonsoarraren liderra baitzen, eta berrezartze zibil eta politiko baten alde<br \/>\negiten zuelako. Azken batean, bazirudien 1808tik aurrera, Estatu nazionala<br \/>\nsortu zenetik, herrialdeak izandako arazo nagusiak Errestaurazioak konpondu<br \/>\nzituela: Koroaren interbentzionismoa politikan, altxamendu militarrak (bestela<br \/>\nesan, armada aldaketa politikorako tresna bezala erabiltzea), adostasun<br \/>\nkonstituzionalik eza eta boterearen erabilera esklusibista. 1874tik aurrera,<br \/>\nmilitarrek aldaketarako presio talde indartsua izaten jarraitu zuten eta kanpo<br \/>\nkritikek armadan eragin handia izaten jarraitu zuten. Baina, egonkortasun<br \/>\npolitikoari esker, 1923ra arte, militarrak ez ziren jardun eta aldaketa<br \/>\npolitikorako tresna izan.<\/p>\n<p>Errestaurazioaren oinarria Espainia nazio bakar eta<br \/>\nbateratutzat hartzea izan zen. Canovas historialari bikaina zen (hala erakutsi<br \/>\nzuen, behintzat, bi lanetan: El Solitario y su tiempo. Biograf\u00eda de D. Seraf\u00edn<br \/>\nEst\u00e9banez Calder\u00f3n y cr\u00edtica de sus obras, 1883, eta Estudios del reinado de<br \/>\nFelipe IV, 1888-1889), eta nazioarekiko sentimendu sakona eta aparteko<br \/>\nEstatuaren ikuspegia zituen. Beretzat, Espainia nazio bat zen \u2014\u00abnazio<br \/>\niraunkorra\u00bb\u2014 XVI. mendean Austria etxea iritsi zenetik, eta bereizezina zen<br \/>\nErrekonkistan sortutako naziona- litatean oinarriturik zegoelako, eta mendeetan<br \/>\nzehar landua izan zelako (hala adierazi zuen bere hitzaldi esanguratsuenetako<br \/>\nbatean, hain zuzen, Madrilgo Ateneoan 1882ko azaroaren 6an eman zuen hartan).<br \/>\nEspainian \u00abzentralizazioa\u00bb askatasunaren bermea zela esan zuen 1861. urtean,<br \/>\neta XIX. mende bu- kaerako Espainian estatu zentralista bat ezarri nahi zuen,<br \/>\ninstituzio politiko berezi eta berezkoak zituen lurralderik gabe, eta<br \/>\nburujabetzaren oinarri bakarrak Gorteak eta Erregea zituena: 1876ko<br \/>\nkonstituzioak ez zuen probintzia eta udalerriez beste lurralde banaketarik<br \/>\nonartzen. 1876ko otsailaren 19an, armada liberalak Lizarra hartu zuen,<br \/>\nkarlismoaren \u00abhiriburutzat\u00bb hartua zena, eta karlismoaren porrota eragin zuen.<br \/>\nHorrek foruen indargabetzea ekarri zuen, nahiz eta, dagoeneko 1839an oso<br \/>\naldaturik egon, eta erregimen oroko- rreko instituzioak jarri zituen indarrean,<br \/>\nhots, hautazko probintzia Diputazioak eta udal konstituzionalak.<\/p>\n<p>Gertakariak eta beren ondorio politikoak, oro har,<br \/>\nkonplexuak izan ziren. Esan bezala, politikari pragmatikoa zen, O\u2019Donellen<br \/>\nUnion Liberal alderdian hezitakoa. Moderatuen eta aurrerakoien arteko bide<br \/>\nbezala agertutako alderdi horrek 1874an berrezarritako Monarkia hura<br \/>\nbateratzailea izan zedin nahi zuen. Gauzak horrela, 1876an, Canovas Foruak<br \/>\nmantentzearen eta erabateko indargabetzearen arteko oreka mantentzen saiatu<br \/>\nzen. Alde batean, erregimen berriko sektore kontserbadoreena zegoen (eta<br \/>\nbaita euskal diputatu eta Diputazioak ere), eta bestean, herrialdeko ia prentsa<br \/>\nguztia \u2014foruak karlismoarekin lotzen zituztenak, behinik behin\u2014 eta gutxiengo<br \/>\nnagusien eta talde parlamentarioen ordezkariak. Oreka hori, baina, Canovasek<br \/>\nbere beharrekin uztartu nahi zuen; hau da, batasun konstituzionala euskal<br \/>\nprobintzietara za- baltzearekin eta 1872ko gudaren erantzule zen karlismoa,<br \/>\nnola edo hala, zigortzearekin. Ziurrenik, Canovasen asmoa 1841ean Nafarroan<br \/>\nlortutako irten- bidearen antzeko zerbait lortzea zen; hala zirudien,<br \/>\nbehintzat: euskal foruak ordena konstituzionalean nola egokitu adostu nahi<br \/>\nzuen, eta, ordainetan, euskal probintziei deszentralizazio administratibo eta<br \/>\nekonomiko apur bat eskaini. Nolanahi ere, ez zen adostasunik lortu; 1876ko<br \/>\nmaiatzean egindako Gobernuaren eta Diputazioko ordezkarien arteko negoziaketek<br \/>\nporrot egin baitzuten: alde bakar batek ere ez zuen etsi.<\/p>\n<p>1876ko uztailaren 21eko legeak bertan behera utzi zituen<br \/>\neuskal foruak (oroitu 1839ko urriaren 25eko dekretua ez zela dekretu<br \/>\nindargabetzailea, gerora esan zena gorabehera: foraltasun zaharraren zati bat<br \/>\nindarrean egon zen 1876ra arte; euskal Diputazio probintzialak foru Diputazio<br \/>\nizan ziren urte horretara arte). 1876ko legeak batasun konstituzionala ezarri<br \/>\nzuen Estatu espainiarreko lurralde guztian. Halarik ere, Canovasen ikuspegi<br \/>\nintegratzailea berehala geratu zen agerian: soilik bi urte geroago, 1878ko<br \/>\notsailaren 28ko Errege dekretuaren bitartez \u2014aipatu uztailaren 21eko legean<br \/>\nbertan aurreiku- sitako xedapenetan oinarriturik\u2014, Kontzertu Ekonomikoen<br \/>\nerregimena ezarri zuen euskal Probintzietan (1937ra arte indarrean egon zena),<br \/>\neuskal probin- tziei benetako autonomia fiskala eta biltzailea emanez.<br \/>\nErregimen berezi horrek jasotzen zuenaren arabera, euskal Diputazioek<br \/>\nestatuko Ogasunaren eta euskal probintzia bakoitzeko Ogasunaren artean<br \/>\nadostutako kupo ekonomiko bat ordaindu behar zuten, urtero, zerga eta<br \/>\nkontribuzioengatik; dirua jasotzea probintzia bakoitzaren egitekoa zen.<\/p>\n<p>Hala, foruen auzia pentsa litekeena baino hobe konpondu zen,<br \/>\nbatez ere, altxamenduak eta 1872 eta 1876 arteko Karlistaldiak Espainiako<br \/>\nherritarren artean sortutako haserrea kontuan hartuta (altxamendua 1868ko<br \/>\niraultzaren aurkako iraultza izan zen). Lehenik, foruen indargabetzeak haserrea<br \/>\neta sentimendu eta aurkaritza adierazpenak eragin zituen: euskal ordezkarien<br \/>\nprotesta formalak, argitalpen foruzaleak sortzea (La Paz, Euskal-Erria,<br \/>\netab.), askotariko erudizio edo dibulgazio lanak argitaratu edo berrargitaratzea,<br \/>\nforuen historiari buruzkoak eta \u00abeuskal\u00bb ohitura-literaturakoak, Foruen<br \/>\nomenezko monumentuak eraikitzea eta kaleen izenak foruei eskaintzea. Dena dela,<br \/>\nez zen haien babeserako mugimendu politiko, kultural eta asoziatibo egonkor,<br \/>\norokor edo iraunkorrik sortu. 1881etik aurrera, tokian tokiko politikatik desagertu ziren euskal alderdi (eta sasi-alderdi) foruzaleak; karlismoak berak ere<br \/>\nErrestaurazioaren joko legal eta parlamentarioa onartu zituen eta beren helburuak lortzeko bide legal eta baketsua ere bai. Bigarrenik, Kontzertu Ekonomikoen itunak oso erregimen fiskal onuragarria ekarri zien Euskadiko interes<br \/>\nekonomikoei. Kontzertu ekonomikoek, muga-zergen babesak, estatu kontratuek<br \/>\n(esaterako, Bilboko itsasadarreko ontziolak) eta esportatzeko erraztasu- nek<br \/>\n(esaterako, Bizkaiko burdin minerala) berebiziko garrantzia izan zuten XIX. mende bukaerako hamarkadetan gertatutako Bizkaiko eta<br \/>\nGipuzkoako industrializazioan; hain zuzen ere, foruak bertan behera geratu<br \/>\nzirenean. Kontzertu Ekonomikoak, edo, singularrean, Kontzertu Ekonomikoa,<br \/>\nforaltasun berria izan ziren. Abantaila ekonomikoak eskaini zizkieten memorian<br \/>\nForuak zituzten euskal probintziei. Euskal gizarteak berehala egin zuen bat<br \/>\nhaiekin. Errestaurazioan edota Alfonso XII.aren erregealdian (1902-1931), zein<br \/>\nPrimo de Riveraren diktadurapean (1923-1930) edo Bigarren Errepublikan (1931-<br \/>\n1936), Ogasun espainiarrak kupoa aldatzeko egin zituen saiakerek, edota euskal probintzietan adostu gabeko zergak ezartzeko saiakerek, protesta mobilizazio handiak izan zituzten aurrean.<\/p>\n<p>Hain zuzen, berrezarritako erregimenaren politika<br \/>\nekonomikoaren ezaugarrietako bat, esan berri den bezala, muga-zergen babes<br \/>\nhandia zen (ofizial egin zen Canovasek 1890eko <i>\u00abDe c\u00f3mo he venido yo a ser<br \/>\ndoctrinalmente proteccionista\u00bb<\/i> artikuluan eta 1891ko Canovas muga-zerga<br \/>\ndeitutakoan). Horrek baldintza egokiak sortu zituen herrialdearen<br \/>\nmodernizazio eta garapen industrialaren alde lehen urratsak emateko \u2014zalantzarik gabe<br \/>\nez zen nahikoa izan, gabezia handiak zituelako eta krisialdi koiuntural eta<br \/>\nsektorial ugari izan zituelako\u2014. 1920ra arte luzatu zen prozesu horren gune<br \/>\nnagusiak Katalunia, Gipuzkoa, Bizkaia eta Asturias izan ziren, eta batez ere<br \/>\nbanka, trenbideak eta meatzaritza (eta handik gutxira baita elektrifikazio<br \/>\nindustria) hartu zituen. Burdin mineralaren esportazioari esker, adibidez,<br \/>\nBizkaiko industrializazioa oso azkarra izan zen, eta hala, Espainian,<br \/>\nsiderometalurgia industriaren, banka kapitalaren, merkataritza-nabigazioaren,<br \/>\neta ontzigintzaren erdigunean kokatu zen. Bilboko portua herrialdeko lehen<br \/>\nportu bihurtu zen eta Europako nagusietakoa. Euskal kapitala, nagusiki Bilbo<br \/>\neta Bizkaiko bankuena, ezinbestekoa suertatu zen 1900. urtean hasitako<br \/>\nEspainiako elektrifikazio prozesuan. <span>XIX. mendeko azken hereneko Espainiako herri- tar gehienak baserritarrak<br \/>\nziren. Garatuago zegoen gainerako Europarekiko atzerapena ez zen desagertu. Oro<br \/>\nhar, soldatak oso urriak ziren; lana ezegonkorra eta prekarioa; lan<br \/>\nbaldintzak oso gogorrak; eta langile klasearen eta herritarren bizi maila<br \/>\n(etxebizitza, elikadura, bizi-itxaropena, osasun-arreta, hezkuntza) muturrekoa.<br \/>\n1876az geroztik gertatutako aldaketa, ordea, nabarmena izan zen (egundokoa<br \/>\nBizkaian eta Gipuzkoan; hainbeste, non Euskadi Espainiako gune ekonomiko<br \/>\ngarrantzitsu bilakatzea ekarri zuen). 1900. urtean, herrialdeko<br \/>\nbiztanleriaren %32 (18,6 milioi) 10.000 biztanletik gorako hiriguneetan bizi<br \/>\nzen. <\/span>Madrilek eta Bartzelonak milioi erdia gainditua zuten. 1900.ean<br \/>\nMadril banku eta merkataritza hiria zen nagusiki. Bartzelonako zabalgune<br \/>\nnagusia Europako arkitektura modernistaren bilduma nagusietakoa zen urte<br \/>\nhartan, hiriaren dinamismo ekonomiko eta kultural handiaren adierazle. Bilbo<br \/>\n1876az geroztik handitu zen, aparteko zabalgunea eraikiz. Ongi diseinatutako<br \/>\nkale zabalak, plazak eta lorategiak eta eraikin bikainak eraiki zituzten; dena,<br \/>\nhiribilduko banku eta merkataritza jarduera nagusiaren inguruan; hots, Gran<br \/>\nVia ardatz harturik. Espainia berri horretan, Donostia uda igarotzeko leku<br \/>\nelegante eta aristokratikoa bilakatu zen XIX. mende bukaeran, eta batez ere<br \/>\nHabsburgoko Maria Kristinaren agintaldiaren ondotik (1885-1902), Alfonso<br \/>\nXII.aren alarguna. Canovasek biziki maite zuen Euskal Herriko paisaia, eta<br \/>\naskotan eman zuen uda Gipuzkoan. Hain zuzen ere, 1897an, Michelle Angiolio<br \/>\nanarkista italiarrak Arrasateko Santa Ageda bai- nuetxean hil zuen, atseden<br \/>\nhartzen ari zela (berehala atxilotu, eta Bergarako espetxera eraman zuten,<br \/>\nabuztuaren 20an, epaiketa sumarisimo baten ondoren, bertan hiltzeko).<\/p>\n<p>Aldaketa horren eta 1876ko erregimenaren muga politikoen<br \/>\narteko kontraesanetatik sortu ziren, hein handi batean, herrialdearen arazoak<br \/>\n(batez ere XX. mendean geratu ziren agerian, 1900 eta 1923 artean). 1876az<br \/>\ngeroz agintean zeuden politikari monarkikoek oligarkia liberala osatzen<br \/>\nzuten, funtsean. Kontserbatzaileak eta liberalak ziren ezarritako erregimenaren<br \/>\nbi indarrak, eta gizarte maila berekoak ziren: diruaren eta prestigioaren<br \/>\nburgesiakoak, eta klase ertain profesional eta aberatsetakoak. Canovas berehala<br \/>\nsartu zen lehen taldean, politikaren eta ezkontzen bitartez. Lehendabizi,<br \/>\n1860an Concepcion Espinosa de los Monterosekin, Solar de Espinosako baroiaren<br \/>\nalaba zenarekin ezkondu zen, eta ondoren, 1887an, Joaquina de Osmarekin<br \/>\nPuenteko eta Sotomayorko markesen alabarekin. Canovasen sistemak ez zuen<br \/>\nbenetako oposiziorik onartzen (horretarako sortutako Alderdi Liberala joko<br \/>\npolitikoak eskatzen zuen oposizio \u00abmorroia\u00bb besterik ez zen). Alderdiak<br \/>\nhandikien alderdi hutsak ziren, parlamentarien konbinazioak. Kazikismoa zen<br \/>\nsistemaren muina. Tokian tokiko handikiekin lortutako akordioei esker, eta<br \/>\niruzurretan arituz, botoak erosiz, eta erroldak zein emaitzak faltsutuz,<br \/>\ngobernuek hauteskundeak \u00aberaiki\u00bb, eta behar zituzten gehiengoak eskuratzen zituzten.<br \/>\nKazikismoa eguneroko ogia zen, \u00abnaturala\u00bb, Estatua txikia eta ahula zen<br \/>\nherrialde batean. Tokian tokiko handikiek administrazioaren egitekoak bere gain<br \/>\nhar- tzen zituzten, desmobilizazio politikoa oso handia zen eta klientelismoak<br \/>\nerro sakonak zituen. Kazikismoak sistemaren egonkortasuna bermatu zuen. Errea-<br \/>\nlitatea, ordea, artifiziala eta hauskorra zen oso, eta, epe luzean, sistema<br \/>\nbabesik gabe utzi zuen, handikien oligarkia horrena salbu (eta horrek ekarri<br \/>\nzuen erregimen Canovistaren porrota 1923an)<\/p>\n<p>Agerian geratu ziren 1876ko erregimenaren gabeziak,<br \/>\nEspainiak 1898ko gudan Estatu Batuen aurrean izandako porrotarekin. Canovas<br \/>\ngobernu buru zela, 1895 eta 1896an aurre egin behar izan zieten Kuba eta<br \/>\nFilipinetako matxinatuei, eta Espainiak 300.000 soldadu itsasoz haraindi<br \/>\nbidaltzera beharturik ikusi zuen bere burua. Egia esateko, 1897an egoera<br \/>\nkontrolpean zuela zirudien \u2014bai Kubakoa eta baita Filipinetakoa ere\u2014. Orduan,<br \/>\nespainiarrek Kubako irla alanbre-hesien eta zidorren bidez zatikatu zuten eta nekazari<br \/>\nere- muetako jendea kanpamendu militarretan elkartu zuten. Hartutako neurriek<br \/>\neta matxinoen aurkako politika zorrotzak espainiarren esku-hartzearen ospea<br \/>\nzikindu zuten, nazioarteko iritzi publikoa sumindu, eta horrek Ipar Amerikaren esku-hartzea azkartzea eragin zuen. Espainiak Kuba eta Puerto Ricori<br \/>\nautonomia eman zien, baina dagoeneko berandu zen, Kubaren kasuan gu- txienez:<br \/>\n1897ko urria zen. Boterean zegoen alderdi liberalak, Sagastaren Gobernuak,<br \/>\neman zuen urratsa, Canovas eraila izan eta gero. Canovas 1897ko abuztuan hil<br \/>\nzuten, eta horren ondoren, otsailaren 15ean, Maine gerraontzi iparramerikarrak<br \/>\nHabanako portuan eztanda egitean, Estatu Batuekin gerran hasi ziren. Ipar<br \/>\nAmerikako Marinak espainiarren Ozeano Bareko ontziteria txikitu zuen (1898ko<br \/>\nmaiatzaren 1ean); eta gero (uztailaren 3an, Santiago de Kuban), armada<br \/>\nespainiar ia guztia. Espainiak 80.000-100.000 soldadu galdu zituen gudan.<br \/>\nParisko bakeagatik (1898ko abenduaren 10ean), Kuba utzi eta Puerto Rico eta<br \/>\nFilipinak Estatu Batuen esku utzi zituen.<\/p>\n<p>Espainiak, nazio apala izanik ere, 98ko krisia ongi gainditu<br \/>\nzuen: Monarkia ez zen zalantzan jarri, eta porrotak ez zuen berebiziko<br \/>\naldaketa politikorik eragin. Baina 98ak ekarritako ondorioek aparteko<br \/>\nhedadura izan zuten: Nazio sentimenduaren krisi sakona; Espainiaren eta bere<br \/>\nerrealitate historikoaren inguruko hausnarketa intelektual eta literario<br \/>\nbizia, 98ko belaunaldiaren (Unamuno, Baroja, Azorin, Maeztu, Valle Inclan,<br \/>\nMachado, Zuloaga margolaria\u2026) eta euren \u00abepigonoen\u00bb (Ortega y Gasset, Perez<br \/>\nde Ayala, Mara\u00f1on, Aza\u00f1a\u2026) obrarekin lotu zena; aldaketa eta berroneratze<br \/>\neskaerak, garai hartan bigarren hitza bolo-bolo zebilen (berroneratzea bere<br \/>\nteorialari nagusiare- kin lotzen zen, Joaquin Costa); aurreko urteetan<br \/>\nagertutako Euskal Herriko eta Kataluniako nazionalismoak agertu ziren, eta<br \/>\nlehenak gutxiengo baten babesa zuen arren, bigarrenak goranzko joera nabaria zuen (4<br \/>\ndiputatu 1901ean, eta 41 diputatu 1907an).<\/p>\n<p>Atzera begiratuta, nazioartean Espainiak izan duen krisialdi<br \/>\neta nazioarteko uzkurtasunaren erantzule bezala ageri da Canovas. Ortega y<br \/>\nGasset gaztearen iritziz, Errestaurazioa \u00abmamuen egoera\u00bb zen, eta Canovas \u00abma-<br \/>\nmuteriaren enpresaria\u00bb (Madrilgo Komedia Antzokian emandako hitzaldi entzutetsuan adierazi zuenez; \u00abVieja y nueva pol\u00edtica\u00bb, 1914ko martxoak 23).<br \/>\nAurrez aipatutakoak kontuan harturik, nahiko bidegabea zela esan liteke.<\/p>\n<p>XIX. mendeko arazorik handiena Espainia nazio Estatu bezala<br \/>\neraiki izana zen: 98ko porrota gorabehera, Nabarmentzekoa da Canovasek berak<br \/>\nsortutakoa Errestaurazioaren estatua askoz hobe egituraturik zegoela, XIX.<br \/>\nmendean zehar Espainiako Estatua sekula egon zena baino (gorago aipatutako<br \/>\nestatu txiki, txiro eta ahul hori). Argi dago, arazoak berriro sortu zirela.<br \/>\nGauzak horrela, 1900. urtean Espainiak hiru erronka zituen: demokrazia arazo<br \/>\nbat, atzerapen ekonomikoaren auzia eta Estatuaren lurralde artikulazioaren<br \/>\nkorapiloa (1900 eta 1936\/39 artean, batez ere, Katalunia eta Euskal Herrian).<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Errestaurazioa, edo, bestela esan, 1876ko erregimena, Canovas del Castilloren obra historiko eta politikoa izan zen, adostasunaren eta askatasunaren erregimena eta sistema konparatiboki egonkorra. Jatorri xumea zuen (bere aita lehen hezkuntzako irakaslea zen), baina Madrilen zituen kontaktuei esker, jurisprudentzia (zuzenbidea) ikasi ahal izan zuen. 1850. urte aldera, politikan sartu zen O\u2019Donellen eta politikari kontserbadore, pragmatiko eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[327],"class_list":["post-3321","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>CANOVAS DEL CASTILLO, Antonio (M\u00e1laga, 1828ko otsailak 8 - Santa Agedako Bainuetxea, Arrasate, Gipuzkoa, 1897ko abuztuak 8) - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/canovas-del-castillo-antonio-475-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"CANOVAS DEL CASTILLO, Antonio (M\u00e1laga, 1828ko otsailak 8 - Santa Agedako Bainuetxea, Arrasate, Gipuzkoa, 1897ko abuztuak 8) - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Errestaurazioa, edo, bestela esan, 1876ko erregimena, Canovas del Castilloren obra historiko eta politikoa izan zen, adostasunaren eta askatasunaren erregimena eta sistema konparatiboki egonkorra. Jatorri xumea zuen (bere aita lehen hezkuntzako irakaslea zen), baina Madrilen zituen kontaktuei esker, jurisprudentzia (zuzenbidea) ikasi ahal izan zuen. 1850. urte aldera, politikan sartu zen O\u2019Donellen eta politikari kontserbadore, pragmatiko eta [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/canovas-del-castillo-antonio-475-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"11 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/canovas-del-castillo-antonio-475-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/canovas-del-castillo-antonio-475-eu\\\/\",\"name\":\"CANOVAS DEL CASTILLO, Antonio (M\u00e1laga, 1828ko otsailak 8 - Santa Agedako Bainuetxea, Arrasate, Gipuzkoa, 1897ko abuztuak 8) - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T09:14:08+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/canovas-del-castillo-antonio-475-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/canovas-del-castillo-antonio-475-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/canovas-del-castillo-antonio-475-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"CANOVAS DEL CASTILLO, Antonio (M\u00e1laga, 1828ko otsailak 8 &#8211; Santa Agedako Bainuetxea, Arrasate, Gipuzkoa, 1897ko abuztuak 8)\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"CANOVAS DEL CASTILLO, Antonio (M\u00e1laga, 1828ko otsailak 8 - Santa Agedako Bainuetxea, Arrasate, Gipuzkoa, 1897ko abuztuak 8) - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/canovas-del-castillo-antonio-475-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"CANOVAS DEL CASTILLO, Antonio (M\u00e1laga, 1828ko otsailak 8 - Santa Agedako Bainuetxea, Arrasate, Gipuzkoa, 1897ko abuztuak 8) - Iura Vasconiae","og_description":"Errestaurazioa, edo, bestela esan, 1876ko erregimena, Canovas del Castilloren obra historiko eta politikoa izan zen, adostasunaren eta askatasunaren erregimena eta sistema konparatiboki egonkorra. Jatorri xumea zuen (bere aita lehen hezkuntzako irakaslea zen), baina Madrilen zituen kontaktuei esker, jurisprudentzia (zuzenbidea) ikasi ahal izan zuen. 1850. urte aldera, politikan sartu zen O\u2019Donellen eta politikari kontserbadore, pragmatiko eta [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/canovas-del-castillo-antonio-475-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"11 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/canovas-del-castillo-antonio-475-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/canovas-del-castillo-antonio-475-eu\/","name":"CANOVAS DEL CASTILLO, Antonio (M\u00e1laga, 1828ko otsailak 8 - Santa Agedako Bainuetxea, Arrasate, Gipuzkoa, 1897ko abuztuak 8) - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T09:14:08+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/canovas-del-castillo-antonio-475-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/canovas-del-castillo-antonio-475-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/canovas-del-castillo-antonio-475-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"CANOVAS DEL CASTILLO, Antonio (M\u00e1laga, 1828ko otsailak 8 &#8211; Santa Agedako Bainuetxea, Arrasate, Gipuzkoa, 1897ko abuztuak 8)"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3321","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3321\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3321"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3321"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}