{"id":3319,"date":"2023-02-10T10:13:22","date_gmt":"2023-02-10T09:13:22","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/canga-arguelles-y-cifuentes-jose-474-eu\/"},"modified":"2023-02-10T10:13:22","modified_gmt":"2023-02-10T09:13:22","slug":"canga-arguelles-y-cifuentes-jose-474-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/canga-arguelles-y-cifuentes-jose-474-eu\/","title":{"rendered":"CANGA ARG\u00dcELLES Y CIFUENTES, Jose (Oviedo, 1771eko uztailak 11 &#8211; Madril, 1842ko abenduak 2)."},"content":{"rendered":"<p>Jose Canga Arg\u00fcelles Ogasun Publikoari buruz argitaratutako<br \/>\nikerketengatik da ezaguna; besteren artean Diccionario de Hacienda lanagatik.<br \/>\nOgasun Publikoaz, Ekonomia Politikoaz eta Estatistikaz gain, Canga Arg\u00fcellesek<br \/>\nbes- telako alor batzuk ere ukitu zituen, hala nola Historia, Filosofia edota<br \/>\nLiteratura. Hogei urterekin lege doktoretza eskuratu zuen, eta 1798. urtean<br \/>\nbere ibilbide administratiboari ekin zion, Ogasunean, garai hartako arazo<br \/>\nekonomiko eta fiskalei buruzko ikerketekin batera. 1804. urtean Armadako<br \/>\nkontu- laritza nagusian aritu zen Valentzian, eta bertan ezkondu zen.<br \/>\nFrantziarren inbasioaren aurka borrokatu zuen eta 1811.ean Ogasun ministro<br \/>\nizendatu zuten (Estatu Idazkaritza eta Ogasun Bulegoan) eta bertan izan zen<br \/>\n1811ko urtarriletik 1812ko otsailera. 1812ko konstituzioa onartu zenean,<br \/>\nSoriako gober- nadore zibil izendatu zuten, abenduan. Hurrengo urtean, kargua<br \/>\nutzi zuen, Gorteetan Asturiasko Printzerriaren ordezkari izateko hautatu<br \/>\nzutelako. Bederatzi komisiotan izan zen, tartean, Ogasunekoa, eta bertako<br \/>\npresidente ere izan zen.<\/p>\n<p>1814ko aldaketa politikoak espetxera eraman zuen. Urtebete<br \/>\ngeroago iritsi zen behin betiko sententziak zortzi urteko espetxealdia ekarri<br \/>\nzion. Liberalismoak boterea berreskuratu zuenean, Ogasun Ministro izendatu<br \/>\nzuten berriro (1820ko martxotik 1821eko martxora), eta, ondoren, Asturiasko<br \/>\nPrintzerriko Hauteskunde Batzorde Probintzialak beste behin diputatu izateko<br \/>\nhautatu zuen, 1822-1823 legealdirako, eta hainbat hitzaldi gogoangarri egin<br \/>\nzituen. Hirurteko Liberala bukatzean jaso zuen kondena ohiko garrote zigorra<br \/>\neta ondasunen konfiskazioa izan zen, baina ordurako Londresen erbesteraturik<br \/>\nzegoen, garai hartako beste hainbat liberal bezala. Ordutik aurrera bere<br \/>\niritzi politikoak neurtzeko hautua egin zuen (aurrerago, 1852an, bere semeak<br \/>\nCanga-Arg\u00fcelles konderria jaso zuen Isabel II.aren eskutik, eta jarrera<br \/>\nkontserba- tzailea hartu zuen. Hurrengo kondeak karlistekin bat egin zuen).<br \/>\n1838ko apirilean, Historiako Errege Akademiako kide oso izendatu zuten, eta<br \/>\nsarrera ekitaldian <i>Sobre la necesidad que los hacendistas tienen de dedicarse<br \/>\nal estudio de la Historia <\/i>hitzaldia eman zuen. Londresen behartuta egin behar<br \/>\nizan zuen garaian bukatu eta argitaratu zituen bere lanik garrantzitsuenak:<br \/>\n<i>Elementos de la Ciencia de la Hacienda eta Diccionario de Hacienda<\/i> (bigarren<br \/>\nedizioa Madrilen argitaratu zen; bere eta beste autore batzuen aurreko<br \/>\nmemoria eta txosten ugari dauzka).<\/p>\n<p><i>Diccionario de Hacienda<\/i> lanean, Canga Arg\u00fcellesek datu<br \/>\nestatistiko asko bildu zituen, batzuen ustez, modu sobera asistematikoan.<br \/>\nAutorea, funtsean, bere ezagutza guztia laburbiltzen saiatu zen, alorraren<br \/>\ngarapenerako beharrezkoa zela uste zuelako. Gainera, lanean zehar Ogasunaren<br \/>\nzientziari buruzko hainbat ohar eman zituen. Baskoniari dagokionez, <i>Diccionario<\/i><br \/>\ndelakoan bere estatusari buruzko erreferentzia informatibo hutsak ageri dira<br \/>\n(esaterako, \u00abEstad\u00edstica de Espa\u00f1a\u00bb sarreran, \u00abDivisi\u00f3n pol\u00edtica de Espa\u00f1a\u00bb<br \/>\ngoiburuan honakoa eman zuen: \u00abProbintziak, beren gobernu zibilarekiko duten<br \/>\nharremanaren arabera, salbuetsi eta ez-salbuetsi artean banatzen dira. Bizkaia,<br \/>\nAraba, Gipuzkoa eta Nafarroa, euren foru zaharrei jarraituz aritzen<br \/>\ndirenez, eta ez daudenez gainerako probintzien sistema fiskal beraren menpe,<br \/>\nlehendabiziko talde- koak dira\u00bb). Horrez gain, autoreak estatus berezi horren<br \/>\nbalorazioa ere eman zuen \u2014batez ere, \u00abNavarra\u00bb eta \u00abProvincias exentas\u00bb<br \/>\nsarreretan (bestelako probintzia eta hiriburuei eskainitako gainerako<br \/>\nsarreretan datu hutsak ematen baititu)\u2014. Indargabetzearen alde agertu zen,<br \/>\narrazoi ideologikoak aipatuz, eta, obraren izaera kontuan harturik, espero zitekeen<br \/>\nbezala, ogasunaren alorreko hainbat datu eta ohar ere eman zituen.<\/p>\n<p>Hala, honakoa idatzi zuen \u00abProvincias exentas\u00bb sarreran<br \/>\n(\u00abNavarra\u00bb sarreran jasotakoa antzekoa da): \u00abIzen hori daramate Nafarroak,<br \/>\nBizkaiak, Arabak eta Gipuzkoak, Vascongadas bezala ere ezagunak: bertan foru<br \/>\nbereziak dituztenez, ez dituzte penintsulako gainerako probintziek ordaintzen<br \/>\ndituzten errege zergak ordaintzen, eta ez daude nazioak onartutako sistema<br \/>\norokorraren menpe\u00bb. Jarraian, euskal foru sistemaren ezaugarriak laburki azaldu<br \/>\nzituen eta bere balorazioa eman zuen: \u00abSistema higuingarri horrek Espainiaren<br \/>\nbarruko nazio arraro bilakatzen ditu aipatu probintziak; eta bertan datza<br \/>\nberen izaera matxinoaren jatorria\u00bb. Egoera horrek bere horretan zergatik<br \/>\njarraitu zuen azaldu zuen ondoren, eta horrek altxor publikoari era- gindako<br \/>\nkaltea ere kalkulatu zuen. Bere ustez, \u00abEz dago Espainiarentzako deus ere<br \/>\nkaltegarriagorik, euskal lurraldeen salbuespenek eragindako ondorioak baino\u00bb.<br \/>\nHonela bukatu zuen: \u00abIndargabetzearen alde egiten dute arrazoiak, estatuaren<br \/>\nonura orokorrak, duintasun burujabearen begiruneak, gobernu on baten<br \/>\nsortzezko oinarriek eta mendearen argiek. Ez dira pribilegio atzeraezinak,<br \/>\ngizarte antolaketaren oinarrien kontrako ohiturak baizik, eta, bertan behera<br \/>\nutziz gero, gizarteak sufritzen ari duen kaltearekin bukatuko dugu\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jose Canga Arg\u00fcelles Ogasun Publikoari buruz argitaratutako ikerketengatik da ezaguna; besteren artean Diccionario de Hacienda lanagatik. Ogasun Publikoaz, Ekonomia Politikoaz eta Estatistikaz gain, Canga Arg\u00fcellesek bes- telako alor batzuk ere ukitu zituen, hala nola Historia, Filosofia edota Literatura. Hogei urterekin lege doktoretza eskuratu zuen, eta 1798. urtean bere ibilbide administratiboari ekin zion, Ogasunean, garai hartako [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[327],"class_list":["post-3319","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>CANGA ARG\u00dcELLES Y CIFUENTES, Jose (Oviedo, 1771eko uztailak 11 - Madril, 1842ko abenduak 2). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/canga-arguelles-y-cifuentes-jose-474-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"CANGA ARG\u00dcELLES Y CIFUENTES, Jose (Oviedo, 1771eko uztailak 11 - Madril, 1842ko abenduak 2). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Jose Canga Arg\u00fcelles Ogasun Publikoari buruz argitaratutako ikerketengatik da ezaguna; besteren artean Diccionario de Hacienda lanagatik. Ogasun Publikoaz, Ekonomia Politikoaz eta Estatistikaz gain, Canga Arg\u00fcellesek bes- telako alor batzuk ere ukitu zituen, hala nola Historia, Filosofia edota Literatura. Hogei urterekin lege doktoretza eskuratu zuen, eta 1798. urtean bere ibilbide administratiboari ekin zion, Ogasunean, garai hartako [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/canga-arguelles-y-cifuentes-jose-474-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/canga-arguelles-y-cifuentes-jose-474-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/canga-arguelles-y-cifuentes-jose-474-eu\\\/\",\"name\":\"CANGA ARG\u00dcELLES Y CIFUENTES, Jose (Oviedo, 1771eko uztailak 11 - Madril, 1842ko abenduak 2). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T09:13:22+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/canga-arguelles-y-cifuentes-jose-474-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/canga-arguelles-y-cifuentes-jose-474-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/canga-arguelles-y-cifuentes-jose-474-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"CANGA ARG\u00dcELLES Y CIFUENTES, Jose (Oviedo, 1771eko uztailak 11 &#8211; Madril, 1842ko abenduak 2).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"CANGA ARG\u00dcELLES Y CIFUENTES, Jose (Oviedo, 1771eko uztailak 11 - Madril, 1842ko abenduak 2). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/canga-arguelles-y-cifuentes-jose-474-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"CANGA ARG\u00dcELLES Y CIFUENTES, Jose (Oviedo, 1771eko uztailak 11 - Madril, 1842ko abenduak 2). - Iura Vasconiae","og_description":"Jose Canga Arg\u00fcelles Ogasun Publikoari buruz argitaratutako ikerketengatik da ezaguna; besteren artean Diccionario de Hacienda lanagatik. Ogasun Publikoaz, Ekonomia Politikoaz eta Estatistikaz gain, Canga Arg\u00fcellesek bes- telako alor batzuk ere ukitu zituen, hala nola Historia, Filosofia edota Literatura. Hogei urterekin lege doktoretza eskuratu zuen, eta 1798. urtean bere ibilbide administratiboari ekin zion, Ogasunean, garai hartako [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/canga-arguelles-y-cifuentes-jose-474-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/canga-arguelles-y-cifuentes-jose-474-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/canga-arguelles-y-cifuentes-jose-474-eu\/","name":"CANGA ARG\u00dcELLES Y CIFUENTES, Jose (Oviedo, 1771eko uztailak 11 - Madril, 1842ko abenduak 2). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T09:13:22+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/canga-arguelles-y-cifuentes-jose-474-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/canga-arguelles-y-cifuentes-jose-474-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/canga-arguelles-y-cifuentes-jose-474-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"CANGA ARG\u00dcELLES Y CIFUENTES, Jose (Oviedo, 1771eko uztailak 11 &#8211; Madril, 1842ko abenduak 2)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3319","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3319\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3319"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3319"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}