{"id":3307,"date":"2023-02-10T10:08:17","date_gmt":"2023-02-10T09:08:17","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/adams-john-468-eu\/"},"modified":"2023-02-10T10:08:17","modified_gmt":"2023-02-10T09:08:17","slug":"adams-john-468-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/adams-john-468-eu\/","title":{"rendered":"ADAMS, John (Braintree [egun, Quincy], Massachusetts, Amerikako Estatu Batuak, 1735eko urriak 30 &#8211; Braintree, Amerikako Estatu Batuak, 1826ko uztailak 4)."},"content":{"rendered":"<p><span>John gaztea<br \/>\nMassachusettseko familia ezagun baten baitan hazi zen. Bere aita John Adams<br \/>\nartzain kongregazionista zen, diakonoa, lur-jabea, eta bertako gobernuko eta<br \/>\nmiliziako karguduna. <\/span>Ama, aldiz, Susana Boylston Adams zen, artzain<br \/>\nprotestante baten alaba. Tokiko tutoreek hezi zuten, eta 1755ean Harvarden<br \/>\ngraduatu zen.<\/p>\n<p>1756az geroztik, Worcesterren lan egin zuen eskolako<br \/>\nirakasle, eta legeak ikasten hasi zen, irakasletza eskuratuz. 1760ko hamarkadan<br \/>\nhainbat auzitan parte hartzeko eskatu zioten. 1764an Abigail Smithekin ezkondu<br \/>\nzen, artzain baten alaba bera ere. Ordutik, etengabe bidali zizkioten gutunak<br \/>\nelkarri, eta hainbat biografok informazio iturri emankor hori baliatu du<br \/>\nAdamsen bizitzari buruzko azterketak egiteko.<\/p>\n<p>1768an familia Bostonera mugitu zen. Bertan, Adamsek hainbat<br \/>\nartikulu idatzi zituen Stamp Act delakoa kritikatzeko, Amerika britaniarrean<br \/>\nerabilitako paperari zerga ezartzen zion legea. Parte hartu ohi zuen<br \/>\nirakurketa eta eztabaida elkarte batek saria eman zion idatzi horiengatik.<br \/>\nHorri esker, bere disertazioa hainbat egunkaritan argitaratzea lortu zuen, eta<br \/>\n1768an liburu formatuan<br \/>\nargitaratu zen, <i>A dissertation on the canon and Feudal Law<\/i> izenburuarekin.<br \/>\nAbokatu independente bezala jarri zen, eta bere aginte britaniarraren kontrakoa<br \/>\nizateko ospea hazi egin zen Ameriketako hamahiru kolonien eta Londresen arteko<br \/>\ntentsioa hazten ari zen une berean. John Adamsek bertatik bertara ikusi zuen,<br \/>\neta ez hori bakarrik, tentsioak gora egin zuen momenturik erabakigarrienetan<br \/>\nparte hartzera iritsi zen. Adibidez, 1770ean \u00abBostongo Sarraskia\u00bb egiteagatik<br \/>\nauzipetutako soldadu britaniarren abokatua izan zen, manifestari batzuen aurka<br \/>\noldartu eta horietako batzuk hil izana leporatzen zieten. Gaixotasun batetik<br \/>\nosatzeko Braintreera erretiratu ondoren, 1773an Massachusettseko<br \/>\ngobernadorearen kontseiluko kide izateko proposatu zuten, baina gobernadoreak<br \/>\nbetoa ezarri zion.<\/p>\n<p><span>Urte beran<br \/>\nTea Partya gertatu zen, tearen gaineko zergaren aurrean Bostongo biztanleek<br \/>\negindako protesta ezaguna. Gertakari horren ondorioz, salbuespen egoera ezari<br \/>\nzen, eta britaniar koroak portua blokeatu zuen. Horri erantzuteko, hamahiru<br \/>\nkoloniek estrategia bateratua adosten saiatu ziren, euren ordezkariak<br \/>\nFiladelfiako Lehen Batzar Kontinentalera bidaliz, eta John Adams bertan izan<br \/>\nzen, Massachusettsen izenean. <\/span>Bostonera itzulita, gogotsu aritu zen<br \/>\npublizista bezala, eta, 1775ean, berriro ere ordezkari izateko hautatu zuten,<br \/>\nBigarren Batzar Kontinentalera joateko. Britaniarren kontrako guda agerian<br \/>\njarrita, kongresu horretan Amerikako Estatu Batuen independentzia sinatu zuten,<br \/>\n1776. urtean.<\/p>\n<p>Batzar Kontinentalak hala aginduta, Adams Parisera joan zen<br \/>\n1778an, Frantziarekin harreman estuagoa lortzen saiatzeko. Hurrengo urtean,<br \/>\nMassachusettseko konbentzio konstituzionalak konstituzio zirriborro bat<br \/>\nidazteko eskatu zion, eta eragin handia izan zuen gerora etorri zen Estatu<br \/>\nBatuetako konstituzioan. Urte hartan bertan, Parisera abiatu zen berriro,<br \/>\nBritainia Handiarekin bake negoziazioak hasteko helburuarekin, eta, bidaia<br \/>\nprobestuz, Holandarekin mailegu onuragarriak hitzartu zituen. Britainiarrekin<br \/>\nizandako negoziaketei esker, Parisko Ituna sinatu zuten, 1783an, bakea adosteko<br \/>\neta Eskatu Batuak herrialde independente bezala onartzeko. Bidai horietan,<br \/>\nhiri- buru frantziarrean diplomatu bezala zebilen Benjamin Franklinekin<br \/>\nizandako desadostasunak ezagunak izan ziren; gainera, Parisko agintariek<br \/>\ningelesen aldekoa izatea leporatu zioten Adamsi.<\/p>\n<p>1785ean Britainia Handian Amerikako enbaxadore izateko<br \/>\nhautatu zuten, eta, hala, aspaldi desio zuen postua eskuratu zuen. Nolanahi<br \/>\nere, britainiarrak konbentzitzen saiatzeko negoziaketetan, ez zuen lortu Estatu<br \/>\nBatuak harremanak egiteko lehentasunezko nazioa izaterik, ez eta mendebaleko<br \/>\nlurraldeak uzterik ere. Adams Bostonera itzuli zen 1778. urtean.<\/p>\n<p>Europara egin zuen bigarren bidai diplomatikoaren joanekoan<br \/>\nBilbon izan zen epe labur batez, 1780ko urtarrilaren 15etik 20ra. Orduko<br \/>\nhartan, Diego Gardoquiren familiarekin harremana egin zuen. Merkatariak ziren<br \/>\neta dagoeneko tratuak zituzten Ingalaterrarekin eta Ipar Amerikarekin.<br \/>\nAurrerago, kargu diplomatikoak bete zituzten Estatu Batuetan. Bidai hartan,<br \/>\nAdamsek interesa agertu zuen Bizkaiko Jaurerriak zuen gobernu egiturarekiko,<br \/>\neta hala adierazi zuen 1787an argitaratu zuen liburuan: Defence of the Constitutions\u00a0<span>of the<br \/>\nUnited States. <\/span>Lan horretan Europako gobernu modu ugari aztertu zituen, eta Bizkaia errepublika demokratikotzat hartutakoen artean sartu zuen.<br \/>\nAtal labur bat eskaini zion, eta, bertako sistema politikoa azaltzerakoan, botere banaketa argiko merkataritza errepublika aberatsa zela esan zuen. Itxuraz sistema liberal-demokratikoa omen zen, baina kontratu bidezko aristokrazia bezala definitzen du, kargu publikoetara aurkezten ziren hautagaiek bete<br \/>\nbeharreko baldintzak zirela-eta.<\/p>\n<p>Lan hori Londresen argitaratu eta Filadelfian berrargitaratu<br \/>\nzen, eta Turgotek estatu berriari egindako kritikei erantzuteko idatzi zuen,<br \/>\nez gobernu moduen tratatu teoriko huts bezala. Sistema zahar eta berrien arteko<br \/>\nalde- raketen bidez, bere ustez Estatu Batuetan ezarri beharreko sistema<br \/>\npolitikoa justifikatzea bilatzen zuen, eta, oro har, 1878ko konstituzioan<br \/>\ngaingiroki onartzea lortu zuela esan liteke. Herrialdean konstituzio berriaren<br \/>\nmenpeko lehen gobernua 1789an eratu zen, George Washington presidente eta John<br \/>\nAdams presidenteorde zirela.<\/p>\n<p>1790eko hamarkadan, banaketa sortu zen Estatu Batuetako<br \/>\npolitikagintzan. Gobernu zentral indartsua izatea eta Ingalaterrarekin ituna<br \/>\nsinatzea bilatzen zutenak, batetik (federalistak); eta gobernu<br \/>\ndeszentralizatuagoa eta ituna Frantziarrekin sinatzea nahiago zutenak, bestetik<br \/>\n(errepublikanoak). Adamsek lehen taldearekin egin zuen bat, eta hurrengo<br \/>\nhauteskundeak irabazi zituen. Gauzak horrela, 1797an, kargua zin egin zuen, eta<br \/>\nEstatu Batuetako bigarren presidente bilakatu zen, Thomas Jefferson errepublikanoa<br \/>\npresidenteorde zela.<\/p>\n<p>Herrialde berriaren politikan gertatutako barne zatiketak<br \/>\neta kanpo-harreman korapilatsuek markatu zuten Adamsen agintaldia.<br \/>\nPresidenteak kabinetearen esku utzi zituen gobernuaren egitekoak, askotan,<br \/>\nbere baserrira alde egin zuelako. <span>1801ean, Jeffersonen aurka hauteskundeak galdu zituenean, behin betiko<br \/>\njoan zen Braintreera. <\/span>Bi aldeen artean egindako botere aldaketa baketsua<br \/>\nsortu berri zen sistema amerikarraren lorpen nagusietako bat bezala hartua izan<br \/>\nda. Esan ohi da, meriturik handiena Adamsena izan zela, trantsi- zioa asko<br \/>\nerraztu baitzuen. Behin erretiraturik, bere autobiografia eta kazetaritza<br \/>\nartikuluak idazten hasi zen, eta lankide ohiekin gutun-truke oparoa izan zuen,<br \/>\ntartean Jeffersonekin. <span>Biak<br \/>\n1826ko uztailaren 4an hil ziren.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Adamsen<br \/>\nlanak bere ondorengoek editatu zituzten, hamar liburukitan,\u00a0<\/span><span>XIX. mende<br \/>\nerdialdera. Bere funts pertsonaleko dokumentazio originala Massachusettseko<br \/>\nHistoria Elkarteari utzi zion bere familiak XX. mendearen erdialdean. Estatu<br \/>\nBatuetako presidentea izan zenez, eta bere inguruan bildutako iturrien<br \/>\nkopuruaren tamainagatik, autore ugari gerturatu dira ikuspegi gutxi-asko<br \/>\nakademikoetatik. <\/span>Nolanahi ere den, esan beharra dago, orokorrean,<br \/>\nAdamsen oroitzapena oso lausoturik zegoela XXI. mendearen hasierara arte.<br \/>\nMomentu horretan, David McCulloughek Pulitzer saria irabazi zuen John Adams<br \/>\n(2001) best-seller biografikoarekin, eta horren atzetik hainbat Emmy irabazi<br \/>\nzituen izen bereko telesail laburra sortu zelako (2008). Gizarte zibilak<br \/>\negindako oroitzapen-ziklo horren baitan, Bilboko Udalak haren omenezko<br \/>\nestatua bat inauguratu zuen 2011. urtean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregiaren<br \/>\nondoan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>John gaztea Massachusettseko familia ezagun baten baitan hazi zen. Bere aita John Adams artzain kongregazionista zen, diakonoa, lur-jabea, eta bertako gobernuko eta miliziako karguduna. Ama, aldiz, Susana Boylston Adams zen, artzain protestante baten alaba. Tokiko tutoreek hezi zuten, eta 1755ean Harvarden graduatu zen. 1756az geroztik, Worcesterren lan egin zuen eskolako irakasle, eta legeak ikasten hasi [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[327],"class_list":["post-3307","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ADAMS, John (Braintree [egun, Quincy], Massachusetts, Amerikako Estatu Batuak, 1735eko urriak 30 - Braintree, Amerikako Estatu Batuak, 1826ko uztailak 4). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/adams-john-468-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ADAMS, John (Braintree [egun, Quincy], Massachusetts, Amerikako Estatu Batuak, 1735eko urriak 30 - Braintree, Amerikako Estatu Batuak, 1826ko uztailak 4). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"John gaztea Massachusettseko familia ezagun baten baitan hazi zen. Bere aita John Adams artzain kongregazionista zen, diakonoa, lur-jabea, eta bertako gobernuko eta miliziako karguduna. Ama, aldiz, Susana Boylston Adams zen, artzain protestante baten alaba. Tokiko tutoreek hezi zuten, eta 1755ean Harvarden graduatu zen. 1756az geroztik, Worcesterren lan egin zuen eskolako irakasle, eta legeak ikasten hasi [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/adams-john-468-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/adams-john-468-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/adams-john-468-eu\\\/\",\"name\":\"ADAMS, John (Braintree [egun, Quincy], Massachusetts, Amerikako Estatu Batuak, 1735eko urriak 30 - Braintree, Amerikako Estatu Batuak, 1826ko uztailak 4). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T09:08:17+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/adams-john-468-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/adams-john-468-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/adams-john-468-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ADAMS, John (Braintree [egun, Quincy], Massachusetts, Amerikako Estatu Batuak, 1735eko urriak 30 &#8211; Braintree, Amerikako Estatu Batuak, 1826ko uztailak 4).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ADAMS, John (Braintree [egun, Quincy], Massachusetts, Amerikako Estatu Batuak, 1735eko urriak 30 - Braintree, Amerikako Estatu Batuak, 1826ko uztailak 4). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/adams-john-468-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ADAMS, John (Braintree [egun, Quincy], Massachusetts, Amerikako Estatu Batuak, 1735eko urriak 30 - Braintree, Amerikako Estatu Batuak, 1826ko uztailak 4). - Iura Vasconiae","og_description":"John gaztea Massachusettseko familia ezagun baten baitan hazi zen. Bere aita John Adams artzain kongregazionista zen, diakonoa, lur-jabea, eta bertako gobernuko eta miliziako karguduna. Ama, aldiz, Susana Boylston Adams zen, artzain protestante baten alaba. Tokiko tutoreek hezi zuten, eta 1755ean Harvarden graduatu zen. 1756az geroztik, Worcesterren lan egin zuen eskolako irakasle, eta legeak ikasten hasi [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/adams-john-468-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/adams-john-468-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/adams-john-468-eu\/","name":"ADAMS, John (Braintree [egun, Quincy], Massachusetts, Amerikako Estatu Batuak, 1735eko urriak 30 - Braintree, Amerikako Estatu Batuak, 1826ko uztailak 4). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T09:08:17+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/adams-john-468-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/adams-john-468-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/adams-john-468-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ADAMS, John (Braintree [egun, Quincy], Massachusetts, Amerikako Estatu Batuak, 1735eko urriak 30 &#8211; Braintree, Amerikako Estatu Batuak, 1826ko uztailak 4)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3307","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3307\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3307"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3307"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}