{"id":3303,"date":"2023-02-10T10:06:11","date_gmt":"2023-02-10T09:06:11","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/sarrera-466-eu\/"},"modified":"2023-02-10T10:06:11","modified_gmt":"2023-02-10T09:06:11","slug":"sarrera-466-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-466-eu\/","title":{"rendered":"SARRERA"},"content":{"rendered":"<p><span>Toki<br \/>\nguztiek erakarri ohi dituzte kanpokoen begiradak. Balirudike distantziak<br \/>\nkultura ezberdinak gerturatzeko gaitasuna duela; nolabait, kilometro gehiagora<br \/>\negonik, gertuagoko sentitzen garela; finean, urruntasunak bat egiteko balio<br \/>\nduela, dena lausotu eta denok antzekoago bihurtuko bagintu bezala.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gainerakoek<br \/>\nbezala, Baskoniak ere kanpokoen arreta deitu zuen, ia desira objektu bilakatu<br \/>\narte. <\/span>Beste leku batzuk baino erakargarriagoa izan zen baieztatzea<br \/>\nzaila den arren, hala izan zela esan daiteke, bere biztanleria urriari eta hedadura mugatuari begiratuta.<\/p>\n<p>Zenbait administrazio eremutan banaturik zeuden Araba,<br \/>\nGipuzkoa eta Bizkaia XIX. mendean zehar foru indartsu samarrak izatetik 1876ko<br \/>\nindargabetzera igaro ziren. Bestalde, mugak muga, Nafarroa erresuma bat<br \/>\nizatetik probintzia bat izatera igaro zen 1839an, aldaketari askatasun kutsua<br \/>\nematen saiatu arren. Bien bitartean, Lapurdik, Baxenabarrek eta Zuberoak beren<br \/>\ninstituzioen galera onartu beharrean hasi zuten XIX. mendea. Argi dago,<br \/>\nezinezkoa zen inork Baskoniari ez erreparatzea.<\/p>\n<p>Gertuko autoreak (espainiar eta frantziarrak) eta urrunekoak<br \/>\n(alemaniarrak, ingelesak, eta are amerikarren bat ere bai) haren historiaz,<br \/>\nhizkuntzaz, legeez eta ohiturez arduratu eta kezkatu ziren. Funtsean, Baskonia<br \/>\neta gainerakoak bereizten eta berdintzen zuena ezagutu nahi zuten.<\/p>\n<p>Heldu diren orrialdeetan Baskoniaz kanpoko 40 begirada bildu<br \/>\ndira, eta hiru multzotan bereiz daitezke: Espainian jaiotako pertsonekin<br \/>\nosatutakoa, Frantziako pertsonaiena eta gainerako autoreak biltzen dituena.<\/p>\n<p>Lekukotasun eta begirada horiek ez dute, edo ez soilik,<br \/>\npentsamenduaren mundura mugaturik egon nahi, handik atera gabe. Baskonia behar<br \/>\nzenaren edo behar ez zenaren kanpoko eredu izan zitekeen, baina aldatu<br \/>\nbeharreko adibide bezala ikusten zutenen begiradak ere erakartzen zituen.<\/p>\n<p>Euskal auziari buruzko kezkari dagokionez, harritzekoa da<br \/>\nautore espai- niarrengan sorturiko interes politiko handia, batez ere, beren<br \/>\nkide frantsesenarekin alderatuta. Espainiarren interesa ezberdina berdintzeko<br \/>\nnahiak edota ezberdintasunik eza aldarrikatzeko beharrak bultzatua zen. Agian,<br \/>\nhemeretzigarren mendeko Frantzian ez zen beharrezkoa iparraldeko<br \/>\nBaskoniara asmo uniformatzaileekin gerturatzea.<\/p>\n<p>XVIII. mende bukaeran, Iraultza Frantsesak lortua zuen<br \/>\ndeuseztatu berri zen monarkiaren helburua; hots, iparraldeko euskal probintzien<br \/>\ninstituzioak eta autonomia indargabetzea. Hala, probintzia horiek beren<br \/>\nhistoriaren eta zuzenbidearen ikuspegi propioa garatzeko behar zuten bultzada<br \/>\ninstituzionala galdu zuten. Ematen du, gainera, behin frantziar<br \/>\npotentziarekiko berezitasuna galdu ondotik, alderdi kulturalak erakarritako<br \/>\nautoreak soilik gerturatzen hasi zirela.<\/p>\n<p>Pirinioen hegoaldean, aldiz, egoera oso bestelakoa zen. Lau<br \/>\nlurraldeen berezko instituzioak indarrean zeuden oraindik, Frantziako garai<br \/>\nberriak hegoaldera noiz iritsiko ote zain. Azkenean iritsi ziren, eta egoera<br \/>\nberria 1876an ezarri zen, azken Karlistaldia bukatzearekin batera. Ordura arte,<br \/>\ngerra, gose eta miseria garaia bizi izan zuen hegoaldeko Baskoniak. Garai horretan, ezegonkortasun politikoa zen nagusi, instituzioetan gorabehera handiak zeuden, eta, tarteka, euskal lurraldeen berezitasunak egonkortzen ari<br \/>\nzirela ematen zuen arren, azkenean guztiz itxuragabetu ziren.<\/p>\n<p>Guda zelaian, politikan eta historiaren zein zuzenbidearen<br \/>\nalorretan gauzatzen ari zen borroka horrek Espainiako pertsonaia nabarmen<br \/>\naskoren arreta deitu zuen, eta gure lurraldeari begira jarri ziren. Agian,<br \/>\nhorregatik mugatzen zen interes politiko espainiarra hegoaldeko lurraldeetara.<br \/>\nHaien- dako ez zen euskal herririk existitzen, administratiboki bereizita egon<br \/>\narren. Haiendako, Espainia zen herrialde bakarra, eta Pirinioen hegoaldeko<br \/>\nzatiari vasco, vascongado, vasco-navarro, navarro\u2026 eta antzeko adjektiboak<br \/>\nezartzen zitzaizkion. Espainia politiko horretan, hegoaldeko Euskal Herria<br \/>\nexistitzen zen bakarrik, eta askorentzat beren nazioaren zati bereizezina zen.<\/p>\n<p>Aipatu bezala, badirudi Frantziako autoreen artean ez<br \/>\ndagoela espainiarren interes interesatu horren arrastorik, eta are gutxiago<br \/>\nurrunagotik etorritakoengan, arlo politikoak ez zituelako kezkatzen. Bestelako<br \/>\ninteresak zituzten: berezia zen herri hori ezagutu nahi zuten; ezberdintasuna<br \/>\naztertu eta miresten zuten; eta, batzuetan, haren antza izaten saiatzen<br \/>\nziren. Hori dela eta, euskaldunak herritzat hartzen zituzten, eta Pirinioak ez<br \/>\nziren ezberdina zena bereizten zuen mendikate bat, berdina elkartzen zuena<br \/>\nbaizik.<\/p>\n<p>Iparraldea ezagutu zuten eta Hegoaldera hurbildu ziren;<br \/>\nIparraldera bidaiatu zuten, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa bisitatu zituzten,<br \/>\neta Nafarroara abiatu ziren, Baskoniari izena ematen zion herria ezagutzeko<br \/>\nasmoz. Haientzat, Euskal Herria etorkizuna argi zezakeen antzinako<br \/>\nlekukotasun bizia zen, enigmak eta misterioak argituko zituen Rosetta harria.<\/p>\n<p>Misterioek bere horretan iraun zuten, eta Espainian<br \/>\nabsolutistak instituzio pribatiboak goraipatzen hasi ziren, ustez eta<br \/>\nErregimen Zaharreko adibiderik argiena zirela; liberal moderatuek ohitura eta<br \/>\niraultzaren arteko formula perfektutzat hartu zituzten; eta aurrerakoienek<br \/>\neuren izaera demokratikoa laudatu zuten.<\/p>\n<p>Hala ere, positiboki dena beren baitan hartzeak, negatiboki<br \/>\nere dena betetzea zekarren berarekin. Absolutistek instituzio pribatiboen<br \/>\naurka ere egin zuten, haien ustez, progresismo demokrataren adibiderik<br \/>\ngarbiena zirelako; Liberal moderatuek ohitura eta iraultzaren arteko topaleku<br \/>\ndesorekatutzat hartu zituzten; eta aurrerakoienek tradizionalak eta<br \/>\nzorrotzegiak zirela aldarrikatu zuten.<\/p>\n<p>Onerako eta txarrerako guztia barne hartze hori izan zen bai<br \/>\nkanpoko eta baita barneko ikuspegiak baldintzatu zituena. Horrek amarru<br \/>\nhistorikoak baino askoz gehiago ekarri zituen Baskoniako errealitate bakarra<br \/>\naztertzeko garaian. Bereziki, espainiarrek orduko hartan behar zuten<br \/>\nikuspegiari laguntzeko, politikak historia egiten zuen eta historiak<br \/>\npolitika. Horren eraginez legeak sortzen ziren, eta Iparraldean euskal<br \/>\nnortasuna deuseztatu zuten bezala, Hegoaldean betirako aldatu zuten.<\/p>\n<p>Esanguratsua da, 1878an, garai historiko berri baten<br \/>\nhasieran, Juan Ma\u00f1e y Flaquer, Bizkaiko probintziako aita, <i>El Oasis<\/i>. <i>Viaje al<br \/>\nPa\u00eds de los Fueros<\/i> argitaratzen hasi izana. Oasia, besteak ere desiratzen<br \/>\nzuen paradisua, ezinbestean foruei lotua zegoen. Bigarren Karlistaldia bukatu<br \/>\nberritan, Lege propioek euren momentu korapilatsuena bizi zuten, eta oasia<br \/>\nbalantzaka zegoen. Katalanek aspaldi galdua zuten oasi hori bera.<\/p>\n<p>Baina ez gaitezen hain azkar joan. XIX. mendeak \u00abbularra<br \/>\neman\u00bb zion Aro Garaikide sortu berriari, Iraultzaren eta Ohitura Zaharren<br \/>\narteko borrokaren guda zelaia izateko prest baitzegoen. Antza, guda horrek ez<br \/>\nzuen inongo asmorik presoak egiteko, elkar topaketarako lekuak bilatzeko,<br \/>\nedota atsedenik edo su-etenenik onartzeko.<\/p>\n<p>Historiaren eta nazionalismo modernoen mendea izan zen.<br \/>\nHistoria nazio gisa gorpuztu zela ematen zuen, nazioak iraganaren indarra<br \/>\nbeharko balu bezala. Sortu berri zen nazionalismoak historiaren laguntza behar<br \/>\nzuela zirudien, ikasketa historikoek aberria aurkitzen lagunduko zutelakoan-edo. <span>Garai<br \/>\nerromantikoetan, historiak eta nazioak bizileku ezin atseginagoa aurkitu<br \/>\nzuten Euskal Herrian. Bertan, egonkortasun bila zebiltzan iraultza, ohitura<br \/>\nzaharrak, historia eta nazioa; iragan mitifikatu eta bizi baten babesa zuten,<br \/>\neta baita geroz eta korapilatsuago bihurtzen ari zen oranaldi ahul baten<br \/>\nlaguntza ere. Erromantizismoak eta liskarrak, zeinek zein pizten zuen argi ez<br \/>\nbadago ere, lur emankorra aurkitu zuten Baskonian, eta batzuk eredu bila<br \/>\ngerturatu ziren bitartean, beste batzuk etekin bila gerturatu ziren.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eztabaida<br \/>\naspaldi sortua zen Hegoaldean, baina 1802. urtean kanpotik biziarazi zuten<br \/>\nGodoyk helburu argiak zituen batzar bat sortu zuenean, indarrean egotera<br \/>\niritsi ez bazen ere: foruen jatorria, zergatia eta helburuak aztertu nahi<br \/>\nzituen. Momentu hartan, Historiaren Errege Akademiak bere eskumenaren barnean<br \/>\nzeuden lurralde guztiak hartuko zituen hiztegia sortzeko egitasmo zaharrari<br \/>\nmartxan jartzeko behar zuen bultzada eman zion. <\/span><i>Diccionario<br \/>\ngeogr\u00e1fico-hist\u00f3rico de Espa\u00f1a<\/i> (1802) delakoa izan zen horren emaitza. Lehen bi<br \/>\nliburukiak Abellak, Martinez Marinak, Traggiak eta Gonzalez Arnaok idatzi zituzten, Nafarroako erresumari,<br \/>\nBizkaiko jaurerriari eta Araba eta Gipuzkoa probintziei buruz. Dirudienez,<br \/>\ndokumentaziorik osoena zuten lurraldeak zirelako hasi ziren horiekin, baina<br \/>\ntestuak zuzenean kontra egiten zion adostutako foraltasunean jatorrizko<br \/>\nsubiranotasuna eta independentzia eusten zituen mitoari. Helburu politikoa<br \/>\nlurraldeok Monarkian sartzea zen, eta ideia bera behin eta berriz errepikatu<br \/>\nzen denboran zehar: foruak pribilegioak ziren, eta ez lurraldeen ordenamendu<br \/>\nberezi, berezko eta jatorrizkoak. Hortxe bukatu zen Espainiako erakunde<br \/>\nhistoriko gorenaren hiztegia, nahiz eta horien ondotik, eta zenbait urte<br \/>\ngeroago, beste liburuki bat atera zuen Errioxa eta Burgosko hainbat herriren<br \/>\ningurukoa.<\/p>\n<p>Erregimen pribatiboen aurkako erasotzat hartua izan zen<br \/>\narren, obrak ez zuen erantzun bateraturik jaso Hegoaldeko instituzioen aldetik.<br \/>\nIsiltasuna<\/p>\n<p>\u00abhainbat modutara\u00bb uler daiteke. Nafarroari dagokionez,<br \/>\nartikuluak Aita Moreten kutsua zuela aipatu izan zen; XVII. mendean<br \/>\nerresumako kronista izan- dakoa zen, eta \u00abnahiko zentzuduna\u00bb zela esan ohi zen.<\/p>\n<p>Gainerako Hegoaldeko probintzietan, Juan Antonio Llorentek<br \/>\n1806 eta 1807an Noticias hist\u00f3ricas de las tres Provincias Vascongadas obraren<br \/>\nbost liburukiak argitaratu izanak eragina izan zuela uste da, bertakoengan<br \/>\nkezka gehiago sortu baitzuen. Errioxarraren obrak Godoyren Gobernuaren laguntza<br \/>\njaso zuen, euskal foruen indargabetzea funtsa zezan asmoz.<\/p>\n<p>1807an, Bizkaiko jaurerriko Aldundiak Fray Domingo de Lerin<br \/>\ny Clavijo kantauriarrari erantzun bat idazteko eskatu zion, baina orduko hartan<br \/>\nez zen argitaratu. Erasoei aurre egiteko bertakoek idatzitako erantzun ugari<br \/>\nargitara- gabe geratu ziren garai hartan, zentsura zela-eta.<\/p>\n<p>Berehala hasi ziren Llorenteren obra politikoki erabiltzen:<br \/>\nGaztelako Kontseiluak foruak berrikusteko asmoa agertu zuen 1807. urtean<br \/>\nbertan, eta, 1815ean, Errege Ogasunaren Gehiegikeriak Aldatzeko Batzordea sortu<br \/>\nzen Euskal Probintzietan, eta testua zerga-arloan laburtu zuten.<\/p>\n<p>Hurrengo hamarkadan, Tomas Gonzalezek Llorenteren tesien<br \/>\nalde egiten zuen dokumentazio guztia biltzeko errege agindua jaso zuen.<br \/>\nJasotakoa lau liburukitan eman zuen, <i>Colecci\u00f3n de c\u00e9dulas\u2026<\/i> izenburupean.<br \/>\n1829-1830 urteetan argitaratu zen, eta hiru lurraldeei zuzendua zen. Haren<br \/>\njarraipena, berriro ere errege aginduz, Gaztelako hainbat herrik eta udalek<br \/>\njasotako pribilegioei buruzko bi liburukitan eman zuen. Helburu bera zuten<br \/>\nbiek: ideia foruzaleak teoria erregezaleen alde azpiratzea, eta euskal erregimen<br \/>\nforala ez zela berezia frogatzea.<\/p>\n<p>Hori gutxi balitz, Godoyk foruen jatorria aztertzeko 1802an<br \/>\nsortutako komi- sioa birsortu zen. Talde berriko kideen artean Zuaznavar<br \/>\nzegoen, <i>Ensayo hist\u00f3rico-cr\u00edtico sobre la legislaci\u00f3n de Navarra<\/i> idatzi zuen<br \/>\ndonostiarra. 1820an argitaratu zen lan horretan, gipuzkoarrak Nafarroako<br \/>\nerregimenaren aurka egin zuen. Obrak nolabaiteko arrakasta izan zuen, zazpi<br \/>\nurte geroago berreditatu baitzen. Nafarroako Gorteen aholkulari sindikoak,<br \/>\nSagaseta de Ilurdoz iruindarra, erantzunean parte hartu zuen, baina ekimena<br \/>\naurrera eramateko zama Yanguas y Miranda tuterarrak hartu zuen bere gain.<br \/>\n1829an, Diputazioak artxibozain eta historialari ofizial izendatu zuen, eta,<br \/>\nNafarroako autoritate gorenaren aginduz, Historiaren Akademiako artxiboetan<br \/>\nbilaketak egiteari ekin zion. Tuterarraren erantzun zuzena 1833an ateratako<br \/>\n<i>refutaci\u00f3n jocososeria<\/i> izan zen.<\/p>\n<p>Garai hartan ez zen dena hitza, armek ere bazuten beren<br \/>\ntartea. Lehen Karlistaldia bukatzean, foruen auzia Espainiako ganberara iritsi<br \/>\nzen, besteak beste, Alvarez Mendizabal aurrerakoiaren edota Arrazola<br \/>\nmoderatuaren eskutik. Horiek biek 1839ko urriaren 25eko Foruen Berrespenerako<br \/>\nLegean parte hartu zuten. Azkenean, Monarkiaren batasuna aipatu izana<br \/>\naurrerakoien garaipentzat hartua izan zen, moderatuek foruak baldintzarik<br \/>\ngabe berrestea nahi zutelako. Beste liberal aurrerakoi bat, Manuel Cortina, Nafarroa<br \/>\n1839ko legera eramatea lortu zuen politikari espainiarretako bat izan zen,<br \/>\n1841eko abuztuaren 16ko Lege Itunduaren bitartez.<\/p>\n<p>1864ko Aurrekontuen Legearen harira Senatuan egon zen<br \/>\neztabaidak argi erakusten zuen hegoaldetik zetorren giroa. Tribunara hainbat<br \/>\npertsonaia igo ziren, tartean Sanchez-Silva aurrerakoi liberal ezaguna eta<br \/>\nforuen kontrakoa. Hark berpiztu zituen Historiaren Akademiaren hiztegia,<br \/>\nLlorenteren obra eta Tomas Gonzalezen bildumak.<\/p>\n<p>Pedro Ega\u00f1a Arabarra bere aulkitik jaiki zen sevillarrari<br \/>\nerantzuteko, eta lehen aldiz esan zituen \u00abeuskal nazionalitatea\u00bb hitzak Gorte<br \/>\nespainiarretan. Senatuko eztabaida hark oihartzuna izan zuen prentsan eta baita<br \/>\nbeste hainbat argitalpenetan ere. Hiru euskal aldundietako bakoitzak bere<br \/>\nalea prestatu zuen (1864), eta Sanchez-Silvak Garcia Gonzalezi eskatu zion<br \/>\naipatu eztabaidaren berri emateko (1864). 1865ean, Truebak ere bere obra<br \/>\naurkeztu zuen jendaurrean, izenburu oso adierazgarriarekin, <i>Defensa de un<br \/>\nmuerto<\/i>.<\/p>\n<p>Eztabaidak bere horretan iraun zuen 1867an ere. Orduko<br \/>\nhartan Cayetano Manrique izan zen foruen alde altxatu zena. Autorea, politikari<br \/>\nizateaz gain, Lege pribatiboen aldekoa izateagatik zen ezaguna. Eztabaida<br \/>\nberriak inprentara jauzi egin zuen, berriz ere, Sanchez-Silvari (1867) eta<br \/>\nCayetano Manrique berari esker (1867).<\/p>\n<p>Hitzek bertako instituzioak esnarazteko gaitasuna izan<br \/>\nzuten, eta bertako zein kanpoko autoreen lanak argitaratzeari ekin zitzaion.<br \/>\nHalaxe izan zen, adibidez, aipatu berri dugun Cayetano Manriqueren testuarekin:<br \/>\n<i>Tres rectificaciones forales a los discursos pronunciados por el se\u00f1or<br \/>\nS\u00e1nchez Silva<\/i> en los d\u00edas 28 y 29 de mayo. Bertan, Tomas Gonzalezen manipulazio<br \/>\neta gabeziak salatu zituen.<\/p>\n<p>Era berean, sortu zen polemika baliagarria izan zen<br \/>\nEspainiako Zuzenbidearen historiari buruzko lan nabarmenetako bat berpizteko:<br \/>\n<i>Historia de la legislaci\u00f3n y recitaciones del Derecho Civil de Espa\u00f1a<br \/>\n<\/i>(1861-1872). Cayetano Manriquek eta Amalio de Marichalarrek idatzia izan zen<br \/>\neta bederatzi liburuki zituen. Baskonia hegoaldeko instituzioek oso<br \/>\ninteresgarritzat jo zituzten euren lurraldeari eskainitako orrialdeak, eta<br \/>\n1868an edizio handitu eta zuzendua sustatu zuten, liburuki bakarrean:<br \/>\n<i>Historia de la legislaci\u00f3n y recitaciones del Derecho Civil de Espa\u00f1a. Historia<br \/>\nde los fueros de Navarra, Vizcaya, Guip\u00fazcoa y \u00c1lava<\/i>.<\/p>\n<p>1868ko Iraultzaren aurreko urte korapilatsuak ziren, eta<br \/>\nezegonkortasun politikoak Iraultza Loriatsuaren eztanda ekarri zuen, Isabel<br \/>\nII.aren erbestealdi behartuarekin batera. Hegoaldeko Baskonian ezinegonez<br \/>\nbizi izan ziren urte horiek, eta bertakoak kanpotik etorritakoari aurre<br \/>\neginen zion dike bat altxatzen saiatu ziren, horrelako ahuleziak foruen<br \/>\nindargabetzea ekar zezakeela sinetsita. Nafarroako Diputazioa, orduan,<br \/>\ngainerako euskal lurral- deekin bat egiten saiatu zen kanpotik iritsitako<br \/>\nzurrumurru eta ekimenei aurre egiteko: Laurak-Bat izena eman zitzaion horri.<br \/>\nEra berean, adiskide talde bat euskara babesteko elkarte bat sortzen saiatu<br \/>\nzen, baina 1868ko Iraultzak lehenik, eta Karlistaldiak ondoren, egitasmo<br \/>\nguztiak zapuztu zituzten.<\/p>\n<p>Ez guztiak. Adiskide talde horrek, adibidez, Nafarroako<br \/>\nEuskara Elkartea sortu zuen 1877an. Bestalde, 1876an Baskoniako zati batean<br \/>\nerregimen orokorra ezartzen saiatu zirenean, Llorenteren mamua Espainiako<br \/>\nGorteetako eserlekuetan barrena ibili zen berriro ere; eztabaidak luze jo zuen.<\/p>\n<p>Harrigarria da, bertakoaren eta kanpokoaren arteko lehia<br \/>\nhorretan, batzuetan paperak aldatu zirela. Manrique eta Marichalar bezalako<br \/>\nkanpotarrek, esaterako, euskal instituzioak defendatu zituzten kanpoko<br \/>\npertsonaiek egindako erasoen aurrean; aitzitik, bertako zenbaitek, Zuaznavarrek<br \/>\nbezala, foruen aurka egin zuten, bertako autoreen kontra.<\/p>\n<p>Espainian askotariko iritzi eta argudioak biltzen zituen<br \/>\nauzi politikoa zen. Canga Arg\u00fcelles liberal moderatuaren iritziz, mendearen<br \/>\nargiak ere antolaketa sozialaren oinarrien kontrako ohiturak indargabetzearen<br \/>\nalde zeuden. Justo Caminorentzat absolutismo monarkikoak talka egiten zuen<br \/>\nberak onar- tzen ez zuen Nafarroako erregimen instituzionalarekin.<\/p>\n<p>Baziren neurritsuagoak ziren beste liberal batzuk ere.<br \/>\nSegismundo Moretek eta Luis Silvelak zuzenbide orokorraren eta foralaren<br \/>\narteko elkarbizitzaren alde egiten zuten, haien ustez, lehenak gorde ez<br \/>\nzituen familia ohiturak gordetzen baitzituen azkenak. Rodriguez Ferrer<br \/>\nsevillarra, liberal kontserbadorea, erregimen forala mantentzearen eta barne<br \/>\ndeszentralizazioaren aldekoa zen. Rodriguez Garcia liberala ere foruen<br \/>\naldekoa zen. Pedro Sainz de Andinok, aldiz, Monarkia konstituzionala<br \/>\ndefendatzen zuen: tronurik ez kons- tituziorik gabe, konstituziorik ez tronurik<br \/>\ngabe, eta konstituzioa, 1845ekoa.<\/p>\n<p>Bestalde, Nafarroa Espainiarentzako eredu izatea nahi zuen<br \/>\nHermida ilustratuak. \u00abKonstituzio zaharra\u00bb aurkitu zuen bertan, arrazoiak eta<br \/>\ndenborak hobetutako gobernu mota baten azken gotorlekua: erregearen eta<br \/>\nerresumaren artean adostutako Monarkia moderatu bat. Erresumaren askatasuna<br \/>\nIngalaterrako Lege Nagusia baino zaharragoa zen. Kontua ez zen foru pribilegiatu batzuk defendatze hutsa: iraultzaren indarrari aurre egiteko, iraganaren<br \/>\nhoberena bilatzen zen; Espainiako monarkiaren konstituzio orokorrarentzako<br \/>\neredua izanen zena.<\/p>\n<p>Politikatik kanpo, baina Baskonia, objektu baino, eredu<br \/>\nbezala ikusten zuten horien taldekoa zen Hervas jesuita. Eusko-iberismoaren<br \/>\ndefendatzailea zenez, euskara penintsulako lehen hizkuntza zela uste zuen,<br \/>\neta baita ere Espainiako eta Europa guztiko historia zaharra ezagutzeko<br \/>\ngiltza.<\/p>\n<p>Datozen orrialdeek erakutsi eta frogatuko digute kanpoko<br \/>\nikuspegiak ere askotarikoak zirela, batzuetan berdintsuak izan arren. <span>Lehen Karlistaldian, Espainiakoak ez<br \/>\nziren autore askok karlistekin bat egin zuten. Alderdi karlistan izen eman<br \/>\nzuten Loning alemaniarrak, jatorri belgikarreko Frederick Henningsen<br \/>\ningelesak edota Alphonse Barres de Molard eta Alexis Sabatier frantziarrek.<br \/>\nGudako pasarte horiek gudari buruzko azterketetan eta Nafarroako eta Euskadiko<br \/>\nforuei buruzkoetan jaso ziren. Karlisten aldeko Stephens guda berriemaileak<br \/>\negindako azterketak horren eredu dira; Gruneisen ingelesak ere Don Karlosen<br \/>\nalde armak hartu zituen. Beste aldean, 1830 eta 1837 artean Bilbon Britainiako<br \/>\nkontsul aritu zen Francis John Bacon dago, liberalen aldeko kanpotarren buru.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Cenac-Moncaut<br \/>\nautore gaskoia ez zen hainbeste nahasi. Bere lanak lurralde guztia hartu zuen<br \/>\neta bere aurrera egin, baina ohitura zaharrak ohoratuz lemak hobeki ematen zuen<br \/>\neuskaldunen askatasuna goraipatzean. Beretzat, askatasun hori hiritar guztiak<br \/>\nhartzen zituen \u00abnazio batzarretan\u00bb irudikatzen zen. Victor Hugok askatasun<br \/>\nzaharren eta berrien arteko borroka aurreikusi zuen, eta baita estatu handiek<br \/>\ntxikiak irentsiko zituztela ere: historiak eta naturak hala erakusten zuten,<br \/>\nhori zen legea. <\/span>John Adams, Amerikako Estatu Batuetako bigarren<br \/>\npresidentea izan zena, Europako gobernu motak aztertzen aritu zen, sistema<br \/>\npolitikorik onenaren bila, ondoren Estatu Batuetan ezartzeko. Bizkaia<br \/>\nerrepublika demokratiko aberats bezala deskribatu zuen. Euskoiberismoak ere<br \/>\nPirinioetako muga gainditu zuen, Baudrimont frantsesari esker.<\/p>\n<p>Ondorio politikoak zituen eztabaida politikoa zen, eta<br \/>\nhistoriak arrazoia eman edo kentzeko boterea bereganatu zuen; edo, agian,<br \/>\nhistoriak arrazoia eman edo kendu ahal izatea bilatzen zen. Horretarako, baina,<br \/>\nbeharrezkoak ziren bitartekoak, ahalegina, interesa eta tokian tokiko elite<br \/>\ntrebe eta prestatua. Bertakoek kanpokoen mailan aritu beharra zuten.<\/p>\n<p>Ikusi ahal izan dugun bezala, mende hasieran, euskal<br \/>\nberezitasuna lurperatzeko asmoz sortutako ekoizpen historiografikoek,<br \/>\nHistoriaren Akademiaren hiztegia barne, bertako autore asko idazluma hartzera<br \/>\nbehartu zituen, etxekoa defendatzeko.<\/p>\n<p>Mende erdialdera zenbait gauza aldatu ziren. Hala izan zen,<br \/>\nbehintzat, Historiaren Errege Akademiaren paperaz den bezainbatean, bere<br \/>\njarduna elitea bultzatzeko ezinbestekoa izan baitzen, baita Baskonia hegoaldean<br \/>\nere. Orduan, Espainiako instituzio historiko gorena Europako gainerako herrialdeetakoen erritmo berean berrantolatzen hasi zen, eta ordura arte izan ez zuen<br \/>\nkanpoko eta barneko prestigioa lortu zuen.<\/p>\n<p>Madrilen bizi ziren kide osoez eta atzerriko ohorezko<br \/>\nakademikoez gain, erakundeak akademiko urgazleak zituen Espainiako eta kanpoko<br \/>\ntoki askotan. 1856an onarturiko Estatutuek eta Araudiak jasotzen zutenez,<br \/>\nizendapen horiek \u00abospea\u00bb eta azterketa historiografikoekiko \u00abzaletasun<br \/>\nnabarmena duten norbanakoen\u00bb artean banatu behar ziren, betiere azterketaren<br \/>\nbat argitaratu edo aurkeztu bazuten.<\/p>\n<p>Berrantolaketa hori, gainera, Monumentu Historiko eta<br \/>\nArtistikoen probintzia-batzordeen araudi berriarekin batera iritsi zen, eta,<br \/>\nhorren arabera, kide izateko aukera ematen zitzaien Historiaren Akademiako<br \/>\nkideei eta San Fernandoko Arte Ederretako Akademiakoei.<\/p>\n<p>Horri guztiari esker, 1865etik aurrera urgazleen kopuruak<br \/>\ngora egin zuen eta hala egin zuen bertako elitearen bultzadak ere. Eliteak<br \/>\nEuropan hasia zen zientzia historikoaren profesionalizazioak markatutako<br \/>\nerritmoaren eraginpean zeuden. Kutsu europar eta akademiko (instituzional)<br \/>\nhorri esker, beste toki batzuetako eliteekin harremanetan jarri ahal izan<br \/>\nziren, Espainiako erakunde historiko goreneko kide ziren aldetik, eta<br \/>\nhistoriografia akademiko eta erudituaren barnean kokatu ziren, ospe kultural eta<br \/>\nzientifikoa lortuz. Baliteke Historiaren Akademiako urgazle horiek garai<br \/>\nberria bultzatu izana, edo bultzatzaile horietako batzuk Akademiako urgazle<br \/>\nizatea lortu izana; argi dago, behintzat, kanpoko aintzatespena lortu zutela.<\/p>\n<p>Garai berriak mugimendu historikoaren eta nazio<br \/>\nkontzeptuaren arteko lotura estua ezarri zuen, eta aurreikus zitekeen<br \/>\nbidegurutze politiko eta kulturalean eragina izan zuen elite berriengan.<br \/>\nBaldintza materialak ez ziren egokienak, Bigarren Karlistaldia bukatu berri<br \/>\nbaitzen; gerra gehiegi urte gutxian. Agian, desio ez zen etorkizun baterantz<br \/>\nbideratutako garai batean bizitzearen kontzientziak eraman zuen elkarteak,<br \/>\nsozietateak, zirkuluak eta antzekoak sortzera, euskara sustatzera, kultur<br \/>\nlehiaketak antolatzera, liburuak, aldizkariak eta egunkariak argitaratzera,<br \/>\nhistoria, poesia eta eleberriak idaztera. Taldea indartzearekin batera,<br \/>\nbertakoa defendatzeko mugimendua sortu zen, eta hura sortu zutenentzat<br \/>\naitzindaria zen.<\/p>\n<p>Gerra bukatutakoan ireki zen garai berriari itxoin beharra<br \/>\nizan zenez, momentu hori 1876an iritsi zen. Espainiako autore baten laguntza<br \/>\nezinbestekoa izan zen, eta urrutiagotik iritsitako beste batenarengandik oso<br \/>\ndesberdina. Canovas del Castillo politikari liberal eta historialari<br \/>\nespainiarra eta Wilhem von Humboldt alemaniar polifazetikoa espainiarren eta<br \/>\nurrutiagokoen arteko dikotomiaren adibiderik argiena dira, akaso.<\/p>\n<p>Batak ederki irudikatzen zuen historia eta politikaren<br \/>\ngorpuztea bere botere-posiziotik euskalduntasunaz zuen ikuspegia agertuko<br \/>\nzuen pertsona batengan. Hegoaldeko euskalduntasunaz ari zen, noski, betiere<br \/>\nEspainiako zati banaezintzat harturik, legeei, usadioei eta ohiturei<br \/>\ndagokienez, behinik behin.<\/p>\n<p>Canovasen Errestaurazioaren oinarria Espainia nazio<br \/>\nbateratu, iraunkor eta banaezin bezala ulertzea zen; foruak indarrean mantendu<br \/>\nnahi zituztenen eta indargabetu nahi zituztenen arteko oreka bilatzen saiatzea.<br \/>\n1841ean Nafarroarentzat baliagarria izan zen irtenbideak Araba, Bizkaia eta<br \/>\nGipuzkoan porrot egin eta gero, euskal foruak bertan behera utzi zituen 1876ko<br \/>\nuztailaren 21eko Legeak. Ondoren, 1878an, Canovasek hiru probintzietan<br \/>\nKontzertu ekonomikoen erregimena ezartzea ahalbidetu zuen: foraltasun berria.<\/p>\n<p>Besteak ideien mundura mugatu zuen bere azterketa. Kanpotik<br \/>\netorrita, politikari jaramonik egin gabe eta Baskonia herri bezala ulertuz<br \/>\nhurbildu zen autorearen adibide ezin hobea da.<\/p>\n<p>Euskaldunek herri bezala zituzten berezitasunak nabarmendu<br \/>\nzituen Wilhem von Humboldtek. Herriaren nortasun \u00abetniko\u00bb eta \u00abnazionala\u00bb goraipatu zuen, bere \u00abkonstituzio politiko autonomoa\u00bb-ren bitartez Europako<br \/>\nilustrazioaren lorpen ugari erdietsi zituelako. Alemaniarra, ordea, ez zen oso<br \/>\nbaikorra; kanpoko eraginengatik herritarrek beren hizkuntza bazterturik zeukatelako, eta, harekin batera, baita euren \u00abberezitasun nazionala\u00bb ere. Gobernu espainiarrak, gainera, foruak erasotzen zituen, eta horiek ziren herria-<br \/>\nren nortasunaren bermea.<\/p>\n<p>Bere iritziz, euskal nazioa bitan banaturik zegoen, eta<br \/>\n\u00abkasualitate hutsagatik\u00bb zegoen bi estatu horien menpe. Guztiz arbitrarioa<br \/>\nzen kanpo mugari baino, hizkuntzari eta kulturari erreparatzen zien,<br \/>\nberarentzat hori zelako nazioen arteko muga naturala. Horrek erakusten zuen<br \/>\neuskaldunak unitate berezi eta bereizia zirela. Argi adierazi zuen:<br \/>\n\u00abeuskaldun guztiek nazio bakarra osatzen dute\u00bb, nazio kulturala, ia naturala,<br \/>\nestatuen sorkuntza politikoen aurrean.<\/p>\n<p>Canovasetik Humboldtera, espainiarretik alemaniarrera,<br \/>\nBaskonia ulertzen saiatu ziren kanpoko autore sorta handia bildu dira atal<br \/>\nhonetan. Autore horien iritzietan, horietako batzuk aski ezezagunak, xeheki<br \/>\njaso da kanpokoek herrialde honetaz zuten ikuspegia. Batzuengan begirada lasaia<br \/>\nantzematen da, beste batzuengan ez hainbeste, baina guztiak ala guztiak dira<br \/>\ninteresgarriak.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Toki guztiek erakarri ohi dituzte kanpokoen begiradak. Balirudike distantziak kultura ezberdinak gerturatzeko gaitasuna duela; nolabait, kilometro gehiagora egonik, gertuagoko sentitzen garela; finean, urruntasunak bat egiteko balio duela, dena lausotu eta denok antzekoago bihurtuko bagintu bezala. Gainerakoek bezala, Baskoniak ere kanpokoen arreta deitu zuen, ia desira objektu bilakatu arte. Beste leku batzuk baino erakargarriagoa izan zen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[327],"class_list":["post-3303","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SARRERA - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-466-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SARRERA - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Toki guztiek erakarri ohi dituzte kanpokoen begiradak. Balirudike distantziak kultura ezberdinak gerturatzeko gaitasuna duela; nolabait, kilometro gehiagora egonik, gertuagoko sentitzen garela; finean, urruntasunak bat egiteko balio duela, dena lausotu eta denok antzekoago bihurtuko bagintu bezala. Gainerakoek bezala, Baskoniak ere kanpokoen arreta deitu zuen, ia desira objektu bilakatu arte. Beste leku batzuk baino erakargarriagoa izan zen [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-466-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"16 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-466-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-466-eu\\\/\",\"name\":\"SARRERA - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T09:06:11+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-466-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-466-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-466-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SARRERA\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SARRERA - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-466-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SARRERA - Iura Vasconiae","og_description":"Toki guztiek erakarri ohi dituzte kanpokoen begiradak. Balirudike distantziak kultura ezberdinak gerturatzeko gaitasuna duela; nolabait, kilometro gehiagora egonik, gertuagoko sentitzen garela; finean, urruntasunak bat egiteko balio duela, dena lausotu eta denok antzekoago bihurtuko bagintu bezala. Gainerakoek bezala, Baskoniak ere kanpokoen arreta deitu zuen, ia desira objektu bilakatu arte. Beste leku batzuk baino erakargarriagoa izan zen [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-466-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"16 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-466-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-466-eu\/","name":"SARRERA - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T09:06:11+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-466-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-466-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-466-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SARRERA"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3303","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3303\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3303"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3303"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}