{"id":3297,"date":"2023-02-10T09:58:32","date_gmt":"2023-02-10T08:58:32","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/garay-monglave-eugene-463-eu\/"},"modified":"2023-02-10T09:58:32","modified_gmt":"2023-02-10T08:58:32","slug":"garay-monglave-eugene-463-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garay-monglave-eugene-463-eu\/","title":{"rendered":"GARAY MONGLAVE, Eugene (Eugene Garai Monglave) (Baiona, 1796ko martxoaren 3a, otsailaren 28a? &#8211; Paris, 1873ko apirilaren 21a)."},"content":{"rendered":"<p>Merkatari baten seme, haren gaztaroari buruz ez dakigu<br \/>\nGaraik, gezurti amorratua denak, bere buruari buruz kontatzen diguna baizik.<br \/>\nBeraz, haren datu biografikoak zuhurtasun handiz hartu behar dira. Camille<br \/>\nPitolle- ten arabera, bere bigarren abizena, Hiriarte, aldatu zuen \u00abMonglave\u00bb<br \/>\nedo Montglave hartzeko, eufonikoa eta Erdi Arokoagoa, nonbait. Zuzenbidea ikasi<br \/>\nzuen, gaztetan Brasilen eta Portugalen bizi izan zen, eta hango Estatu Nagusiko<br \/>\nedo Goreneko ofiziala zela esaten zuen, inongo frogarik gabe. Haren fantasien<br \/>\narabera, Espainian bandera napoleondarraren alde borrokatu ondoren, Brasilera<br \/>\njoan zen, instrukzio publikoko zuzendari eta Estatu nagusiko ofizial gisa,<br \/>\nDon Pedroren armadan zerbitzua ematera. Don Pedro liberalismoaren defendatzaile<br \/>\nsutsua zen, ordezkaritzako monarkia konstituzional baten aldekoa. 1819an<br \/>\nPortugalera joan zen, eta mugimendu konstituzionalean sartu zen. 1820an hasi<br \/>\nzen mugimendu hura, \u00abPortoko iraultza liberala\u00bb deitu zenarekin, eta haren<br \/>\nhelburua zen Konstituzio nazional demokratiko bat prestatzea. Portugalen izan<br \/>\nzuen esperientziaren emaitza dira hainbat itzulpen-lan, esaterako Francisco<br \/>\nMoraesen eleberriaren itzulpena, Palmerin d\u2019Angleterre, chronique portugaise<br \/>\n(1824, 4 libk.).<\/p>\n<p>Frantziara itzuli eta kazetaritzan aritu zen, berak sortu<br \/>\neta zuzendutako<i> L\u2019Arm\u00e9e, consacr\u00e9 aux lois, aux besoins, \u00e0 la gloire de nos<br \/>\narm\u00e9es de terre et de mer<\/i> (1837-1841) astekarian,<i> Le Mouvement, journal<br \/>\npolitique, litt\u00e9raire, historique, scientifique, industriel et commercial<\/i><br \/>\n(1845) izeneko egunkarian eta 1823an sortutako <i>Le Diable Bo\u00eeteux i<\/i>zeneko tokiko<br \/>\negunkari txiki batean, be- rak berpiztu zuena 1832an eta 1833an, bere artikulu<br \/>\neta liburuen bitartez, Berrezarpenaren aurkako borroka latzari ekinez. Garaik<br \/>\nbehin baino gehiagotan ordaindu zuen bere aurkaritza, kartzela eta isun<br \/>\ngogorrak jaso baitzituen, eta hainbat ezizen erabili behar izan zituen bere<br \/>\nburua ezkutatzeko, haietako bat, ziurrenik, Eugene de Moncla. Berak 1835ean<br \/>\nsortutako Journal de l\u2019Institut historique egunkariaren ohiko<br \/>\nkolaboratzaileetako bat izan zen, eta Dic- tionnaire de la conversation et de<br \/>\nla lecture argitalpenean ere argitaratu zituen hainbat artikulu, esaterako<br \/>\n\u00abBasques\u00bb izenburuko artikulua, 1833an.<\/p>\n<p>Julie Octavie Delcasso idazle eta euskalzalearekin, Maytena<br \/>\nou la petite basquaise lanaren egilearekin, ezkondu zen eta seme bat izan<br \/>\nzuten. Maiz joan zen Baionako sorterrira, ia bizi guztia Parisen eman bazuen<br \/>\nere, bere idazki sutsuek piztutako eztabaidez inguratuta. Dirudienez, Garai<br \/>\nmagistraturan sartu zen II. Inperioaren garaian, eta lanbidea tartekatu zuen<br \/>\nbere historia zaletasunarekin.<\/p>\n<p>Literatura-ekoizpen anitza eta joria eman zuen, batik bat<br \/>\ngai espainiarrak eta Euskal Herrikoak landuz. Foy jeneralarekin harremana izan<br \/>\nzuenez, Kadizen Napoleonek egindako setioari buruz idatzi zuen. 1835ean sortu<br \/>\nzuen bere Institut Historique, eta haren buru aritu ziren bera, Martinez de la<br \/>\nRosa politikari espainiarra (1843) eta Lamartine (1848). Bien biografiak idatzi<br \/>\nzituen Garaik. Hainbat egunkari politikorekin kolaboratu zuen. Parisen idazle<br \/>\nanitzekin izan zuen harremana, eta erruz argitaratu zituen bere idazkiak, tartean eleberriak eta poemak ere. Sainte Pelagie kartzelan egon zen, konspiratzaile izatea leporatuta. Bizitzaren azken urteetan albiste biografikoak idatzi<br \/>\nzituen, laburrak, oro har, pertsonaia garrantzitsuen eta ez hain garrantzitsuen inguruan.<\/p>\n<p>Gai espainiarren sailean idatzi zituen <i>Si\u00e8ge de cadix par<br \/>\nl\u2019Arm\u00e9e Fran\u00e7aise en 1810<\/i> (1823); <i>Histoire de l\u2019Espagne<\/i> (1825), <i>Histoire du<br \/>\nMexique<\/i>, laburpen txar bat, Mexikoko irakaskuntzako lehen mailarako egokitu<br \/>\nzena 1826an; <i>Rep\u00fablica del Nuevo Mundo<\/i> (1826, Hego Amerikaren historia bat);<br \/>\n<i>Fantaisie po\u00e9tique sur l\u2019Espagne <\/i>(1853), 289 bertso alejandrinoz osatua,<br \/>\nhasieran Maria Kristina erreginari eskaini eta zezenketa aipatzen duten<br \/>\nbertso-sorta batekin hasten dena; <i>R\u00eaveries Andalouses<\/i>; <i>Voyage en Espagne<\/i>; <i>Veill\u00e9es<br \/>\nAragonaises<\/i>\u2026 eta espainiarren biografia ugari ere bai, besteak beste, <i>Le compte<br \/>\nde Toreno <\/i>(1843), <i>Mart\u00ednez de la Rosa <\/i>(1843) eta <i>Antonio Gil y Zarate, po\u00e8te<br \/>\ndistingu\u00e9 <\/i>(1856).<\/p>\n<p>Euskaltzale gisa, berriz, <i>De l\u2019origine et du m\u00e9canisme de la<br \/>\nlangue basque<\/i> (1829), non Manuel Larramendi jesuitaren mireslea dela aitortzen<br \/>\nduen; <i>Dissertation sur les basques. Leur antiquit\u00e9 et excellence de leur<br \/>\nlangue<\/i> (1835), aurrekoaren egokitzapena zena, baina barne hartzen zuena<br \/>\nondoren ospe handia izanen zuen <i>Altabi\u00e7caren cantua<\/i> edo Cantar de Altabizkar.<br \/>\nOndoren argitaratu ziren <i>Chants Nationaux basques<\/i> (1846) eta<i> Les l\u00e9gendes des<br \/>\nPyr\u00e9n\u00e9es <\/i>(1857).<\/p>\n<p>Garai historiara pasatu da <i>Cantar de Altabizkar <\/i>edo<br \/>\nAltabi\u00e7caren kantuagatik, 1835ean argitaratua Journal de l\u2019Institut<br \/>\nhistorique egunkarian, Orreagako borrokaren garaiko gesta-kantua balitz bezala.<br \/>\nGaraik asmatutako legenda irudimentsua zen, hark esan baitzuen pergaminoa ikusi<br \/>\nzuela Dominique-Joseph Garat kondearen etxean (ministro, senatari eta<br \/>\nInstitut de Franceko kide izandako pertsonaia hura bi urte lehenago hil zen,<br \/>\n1833an alegia, Uztaritzen, eta beraz, ezin ukatu zuen datu hori. Garairen arabera,<br \/>\nLatour d\u2019Auvergnek eskuratu izanen zion dokumentua kondeari). Kantuaren edizioa<br \/>\nprestatzen parte hartu zuten Garaik berak, frantsesezko kantua eginez,<br \/>\neuskararen eza- gutza oso eskasa baitzuen, eta Louis Duhalde Ezpeletak,<br \/>\neuskarazko bertsioa, jatorrizkotzat ematen zena, egin baitzuen bertso librean.<\/p>\n<p>Altabi\u00e7caren kantuaren iruzurraren salaketak Alexandre du<br \/>\nMegeren eskutik jarraitu zuen aurrera, 1858an salatu baitzuen Archeologie<br \/>\nPyr\u00e9n\u00e9enne lanean. 1865ean Gaston Parisek Histoire politique de Charlemagne<br \/>\nlanean zalantzan jartzen zuen poemaren egiazkotasuna. Polemikak iraun zuen,<br \/>\nharik eta 1883an Wentworth Websterrek erabat egiaztatu zuen arte hura faltsua<br \/>\nzela. Iruzurrak defendatzaile eta ukatzaile ugari izan zituen, etimologiei eta<br \/>\nGaraik euskaratik egindako itzulpenei buruz, ez baitzuen hizkuntza ongi ezagutzen. Garaik defendatzaile ugari eta ospetsuak izan<br \/>\nzituen Frantzian, Espainian eta mendebaldeko Europako gainerako herrialdeetan,<br \/>\nhari sinistu baitzioten, tartean hainbat historialari handi ere, esaterako<br \/>\nCesar Cantu, bere Historia Universal ospetsuan, Vicente de la Fuente, Victor<br \/>\nBalaguer edo Amador de los Rios, eta Euskal Herriko esparruan, Revista<br \/>\nEuskararen editoreak, eta Jose Manterola, Altabi\u00e7caren cantua itzuli zuena<br \/>\ngaztelaniara Cancionero Vasco lanean.<\/p>\n<p>1842an Abel-Fran\u00e7ois Villemain, Instrukzio Pubikoko ministro<br \/>\nfrantsesa eta literaturaren zale handiak Eug\u00e8ne Garairi enkargatu zion Ipar<br \/>\nEuskal Herriko artxiboetako dokumentuak arakatzeko, bi tomo handi eta atlas<br \/>\nbatean argitaratzeko. 1847an plan hori errefusatu zuen Charles Athanase<br \/>\nWalckenaerrek, Antzinako inskripzioen eta hizkuntzen Akademiako idazkari<br \/>\niraunkorrak eta Parisko Errege Liburutegiko Mapen Departamentuko<br \/>\nkontserbatzaileak. Garaik balio gutxiko dokumentuak aurkeztu zituen, eta 1848ko<br \/>\ngertaerekin, haien proiektuek hondoa jo zuten.<\/p>\n<p>Beste bi faltsifikazio ere egin zituen Eugene Garaik, <i>El<br \/>\nCanto de Annibal<\/i> eta <i>La Queja de Domingo<\/i>, gehi beste hainbat plagio, Pitolleten<br \/>\narabera. Horregatik guztiagatik, Vapereauk bere Dictionnaire de Contemporains<br \/>\nlanean Garai kalifikatzeko hitz hauek erabili zituen: expert en pamphlets et<br \/>\nquelque peu fili- bustier.<\/p>\n<p>1857ko irailaren 15ean Garaik bearnotarra zela aldarrikatu<br \/>\nzuen, betidanik aiton-amonengatik eta maitasunagatik, eta Pirinio Beheretatik<br \/>\ndiputatu izan nahi zuela adierazi zuen. Urte hartan berean argitaratu zuen <i>Les<br \/>\nl\u00e9gendes des Pyrenn\u00e9es<\/i>, Espainiako Maria Kristina erregina erbesteratuari<br \/>\neskainia. Lan hartan berean esan zuen beste hainbeste argitaratuko zituela,<br \/>\nbaina ez zen halakorik gertatu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Merkatari baten seme, haren gaztaroari buruz ez dakigu Garaik, gezurti amorratua denak, bere buruari buruz kontatzen diguna baizik. Beraz, haren datu biografikoak zuhurtasun handiz hartu behar dira. Camille Pitolle- ten arabera, bere bigarren abizena, Hiriarte, aldatu zuen \u00abMonglave\u00bb edo Montglave hartzeko, eufonikoa eta Erdi Arokoagoa, nonbait. Zuzenbidea ikasi zuen, gaztetan Brasilen eta Portugalen bizi izan [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[325],"class_list":["post-3297","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>GARAY MONGLAVE, Eugene (Eugene Garai Monglave) (Baiona, 1796ko martxoaren 3a, otsailaren 28a? - Paris, 1873ko apirilaren 21a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garay-monglave-eugene-463-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"GARAY MONGLAVE, Eugene (Eugene Garai Monglave) (Baiona, 1796ko martxoaren 3a, otsailaren 28a? - Paris, 1873ko apirilaren 21a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Merkatari baten seme, haren gaztaroari buruz ez dakigu Garaik, gezurti amorratua denak, bere buruari buruz kontatzen diguna baizik. Beraz, haren datu biografikoak zuhurtasun handiz hartu behar dira. Camille Pitolle- ten arabera, bere bigarren abizena, Hiriarte, aldatu zuen \u00abMonglave\u00bb edo Montglave hartzeko, eufonikoa eta Erdi Arokoagoa, nonbait. Zuzenbidea ikasi zuen, gaztetan Brasilen eta Portugalen bizi izan [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garay-monglave-eugene-463-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/garay-monglave-eugene-463-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/garay-monglave-eugene-463-eu\\\/\",\"name\":\"GARAY MONGLAVE, Eugene (Eugene Garai Monglave) (Baiona, 1796ko martxoaren 3a, otsailaren 28a? - Paris, 1873ko apirilaren 21a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T08:58:32+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/garay-monglave-eugene-463-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/garay-monglave-eugene-463-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/garay-monglave-eugene-463-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"GARAY MONGLAVE, Eugene (Eugene Garai Monglave) (Baiona, 1796ko martxoaren 3a, otsailaren 28a? &#8211; Paris, 1873ko apirilaren 21a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"GARAY MONGLAVE, Eugene (Eugene Garai Monglave) (Baiona, 1796ko martxoaren 3a, otsailaren 28a? - Paris, 1873ko apirilaren 21a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garay-monglave-eugene-463-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"GARAY MONGLAVE, Eugene (Eugene Garai Monglave) (Baiona, 1796ko martxoaren 3a, otsailaren 28a? - Paris, 1873ko apirilaren 21a). - Iura Vasconiae","og_description":"Merkatari baten seme, haren gaztaroari buruz ez dakigu Garaik, gezurti amorratua denak, bere buruari buruz kontatzen diguna baizik. Beraz, haren datu biografikoak zuhurtasun handiz hartu behar dira. Camille Pitolle- ten arabera, bere bigarren abizena, Hiriarte, aldatu zuen \u00abMonglave\u00bb edo Montglave hartzeko, eufonikoa eta Erdi Arokoagoa, nonbait. Zuzenbidea ikasi zuen, gaztetan Brasilen eta Portugalen bizi izan [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garay-monglave-eugene-463-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garay-monglave-eugene-463-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garay-monglave-eugene-463-eu\/","name":"GARAY MONGLAVE, Eugene (Eugene Garai Monglave) (Baiona, 1796ko martxoaren 3a, otsailaren 28a? - Paris, 1873ko apirilaren 21a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T08:58:32+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garay-monglave-eugene-463-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garay-monglave-eugene-463-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garay-monglave-eugene-463-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"GARAY MONGLAVE, Eugene (Eugene Garai Monglave) (Baiona, 1796ko martxoaren 3a, otsailaren 28a? &#8211; Paris, 1873ko apirilaren 21a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3297","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3297\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3297"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3297"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}