{"id":3295,"date":"2023-02-10T09:57:36","date_gmt":"2023-02-10T08:57:36","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/garat-dominique-joseph-462-eu\/"},"modified":"2023-02-10T09:57:36","modified_gmt":"2023-02-10T08:57:36","slug":"garat-dominique-joseph-462-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garat-dominique-joseph-462-eu\/","title":{"rendered":"GARAT, Dominique-Joseph (Baiona, 1749ko irailaren 8a &#8211; Basusarri, Lapurdi, 1833ko abenduaren 9a)."},"content":{"rendered":"<p>Dominique-Joseph Garat XVIII. mendearen erdialdera jaio zen.<br \/>\nGurasoak Pierre Garat eta Marie Hiriart zituen, bigarren ezkontzan<br \/>\nezkondutakoak. Aitari buruz Espainian eta Frantzian ibilitako doktorea zela<br \/>\nesan bada ere, badirudi Pierre Garat, batik bat, abokatu aritu zela Bordeleko<br \/>\nParlamentuan, non familiako beste hainbat kide ere aritu ziren lanean,<br \/>\nbesteak beste Dominique-Joseph bera eta haren anai Dominique, \u00abzaharra\u00bb<br \/>\ngoitizenez ezaguna.<\/p>\n<p>Abokatuen dinastia horrek ez zuen jarraitasun handirik izan,<br \/>\nizan ere, Paul, Dominique-Josephen semea, ez baitzen eginkizun horietan ibili,<br \/>\ndakigunaren arabera, eta Pierre Garat, Dominique \u00abzaharra\u00bbren semea, bel can-<br \/>\ntoan aritu zen eta Frantziako kantaririk ospetsuenetako bat izatera iritsi zen,<br \/>\nXVIII.aren mendeko bigarren erdialdean. Beste alde batetik, Jacques-Joseph<br \/>\nGarat-Mailla, aurrekoaren anai eta Dominiqueren bigarren semeak, abokatu<br \/>\ntitulua eskuratzea lortu bazuen ere, ibilbide politiko gorabeheratsua izan<br \/>\nzuen, aitarekin eta osabarekin batera, Paris iraultzailean, eta gazterik hil<br \/>\nzen, ezaguna ez den data batean, Bordelen.<\/p>\n<p>Horren aurretik, Brumarioko estatu-kolpea ekarriko zuten<br \/>\nazpijokoen laguntzaile ibili zen. Haren ondorioz, Napoleonek diktadore baten<br \/>\nantzeko boterea eskuratu zuen, eta ondoren enperadore izendatu zen. Laguntza<br \/>\nhori saritzeko, Napoleonen Kontsulatuaren tribuno izendatu zuten. Hala ere,<br \/>\nlaster Bordelera erretiratu zen, han bizi izan zuen enperadorearen behin<br \/>\nbetiko gainbehera 1815ean, eta hiri hartan \u2014garbiro leinu borboitarra<br \/>\nberrezartzearen aldekoa\u2014 aritu zen Prefektura hartako idazkari nagusiaren karguan.<br \/>\nBe- launaldien jarraitasun falta ia erabateko horrek, ordea, ez zion galarazi<br \/>\nDominique-Josephi ibilbide politikoa benetan oparoa izatea bizi izan zen<br \/>\nzortzi hamarkadetan.<\/p>\n<p>1789ko uztailaren 14an hasitako garai iraultzaileak<br \/>\nDominique-Josephi eskaini zion, beste askori bezala, jarduera publikorako<br \/>\nzituen dohainak erakusteko joko-zelai zabal bat, Antzinako Erregimenean<br \/>\nizanen zuen cursus honorumetik harago. Ekintza politikoaren muin-muinean egon<br \/>\nzen Paris iraultzailean, eta ardura-postu zenbait ere bete zituen, Iraultza<br \/>\nhasi zenetik Napoleonen inperioa ezarri zen arte. 1789rako Versaillesen<br \/>\ndeitutako Estatu Orokorretan Baionako barrutiko ordezkari hautatua izan zen<br \/>\nDominique-Joseph. Batzar Nazional Konstituziogilea osatuta geratu zenean,<br \/>\nEstatu Orokor haietatik abiatuta, idazkariaren kargu garrantzitsua bete<br \/>\nzuen, 1790-1791 bitartean.<\/p>\n<p>Jakobinoen Izuaren pean, Dominique-Josephen ardura<br \/>\npolitikoak nabar- men handitu ziren, Justizia ministroa izatera iritsi baitzen<br \/>\n1792-1793 biurtekoan, eta Barne aferetakoa, behin-behinean, 1793ko<br \/>\nurtarrilaren 20tik martxoaren 14ra arte, eta egun hartatik abuztuaren 20ra<br \/>\narte, titular gisa.<\/p>\n<p>Haren ardura izan zen Luis XVI.ari jakinaraztea hiltzeko<br \/>\nzigorra ezar- tzen zion epaia, eta halaber, haren exekuzioa gainbegiratzea.<br \/>\nGertakari hartatik esamesa bat sortu zen, legenda moduko bat, harrez geroztik<br \/>\nDominique- Josephen izaera ozpindu zela zioena, halako moduz non, egun hartan<br \/>\nerabili zituen betaurrekoak, urrezko armazoidunak, tiradera batean gorde eta<br \/>\nirekitzeko debekua ezarri zuen. Dirudienez, Garat seko hila erori zen egun<br \/>\nbatean, ikusi zuenean bere ohiko bisitari batek, Uztaritzeko apaizak, hain<br \/>\nzuzen ere, betaurreko haiek hartu eta erabili zituela; hiltzeko unean esan omen<br \/>\nzuen betaurreko haiek zirela \u00abepai hartakoak\u00bb\u2026<\/p>\n<p>Ibilbide iraultzaile konprometitu hori eraman bazuen ere,<br \/>\nbeste anitz bezala, lehenik baztertu zuten botere jakobinotik, bere jatorri<br \/>\ngirondinoagatik, eta azkenik, arrazoi horregatik beragatik atxilotu zuten,<br \/>\n1793ko urrian. Garatek berak bere Memorian kontatzen duenez, Iraultzaren<br \/>\ngaraian izan zuen portaera justifikatzeko, Garat bera izan zen lehenbizikoz<br \/>\nseinalatu zuena \u00aberregezale mozorrotua\u00bb zelakoan. Egoera larri hura, ordea,<br \/>\nez zen gehiegi luzatu Garaten kasuan, eta ondorio tragikorik ere ez zuen izan,<br \/>\nbeste atxilotu askoren kasuan gertatu bezala. Aitzitik, agudo askatu zuten,<br \/>\nbaina, hala ere, hurrengo urteko erreakzio termidoriarraren denboran,<br \/>\nzalantzarik ez zuen izan botoa emateko Robespierreren eta Izu jakobinoaren<br \/>\naurka.<\/p>\n<p><span>Lerrokatze<br \/>\npolitiko berri hark kargu politiko berriak eman zizkion Direktorioaren<br \/>\ngaraian. <\/span>Eskola Normala deitu zenaren irakasle gisa aritzeko hautatu<br \/>\nzuten. Eskola Normal Gorena ospetsuaren jatorria zen eskola hura, eta<br \/>\nIraultzaren III. urtean eratu zen (egutegi kristauaren 1795. urtearen parekoa) etorkizuneko irakasle frantziarrak prestatzeko. Hark eman zuen ikasgaia \u00abUlermenaren analisia\u00bb zen. 1795ean Iraultzaren garaian izan<br \/>\nzuen portaera justifikatzeko idatzi zuen Memorian adierazi zuen garai hartan<br \/>\nInstrukzio Publikoaren komisario eginkizunean aritu zela. Eskola itxi<br \/>\nondoren, 1975an be- rean, Napolesko erresumara bidali zuten, Konbentzio<br \/>\nfrantsesaren enbaxadore-ordezkari gisa. Ez zen izan haren lehenengo misio<br \/>\ndiplomatikoa. 1792an zerbitzua eman zuen, ohorezko titulu gisa, diputatu ohia<br \/>\nbaitzen, Londresko enbaxada frantsesean.<\/p>\n<p>1799an Direktorioko Zaharren Kontseiluan sartu zen.<br \/>\nErregimena berehala aldatu zen, Brumarioaren 18ko estatu-kolpe<br \/>\nnapoleonikoaren ondoren, eta hark Bonapartek sortutako senatura eraman zuen.<br \/>\nHaren aldeko agertu zen, Lehenengo Inperio frantsesaren ezarpena ekarriko zuen<br \/>\nnoraez autori- tario hartan, eta aldaketa politiko horien alde agertzea<br \/>\nsaritzeko, Inperioaren Konde titulua eman zion Napoleonek berak, 1808an.<\/p>\n<p>Garaten atxikimendua enperadorearekiko gorabeheratsua izan<br \/>\nzen. 1814an ez zuen zalantzarik egin lehenago hainbestetan goretsi zuen enperadorearen kargugabetzearen aldeko botoa emateko (hainbeste goretsi non, Bonaparte bera ere aspertu omen zuen, hark bere maitale bati definitu baitzion \u00abhitz-kordatzaile\u00bb gisa). Haren gorespen-gutun bat ere<br \/>\nidatzi zien, bai Alexandro I.a tsarrari, bai Lord Wellingtoni ere, garai<br \/>\nhartan Frantzian egin zituen kanpainengatik. Haren sukar monarkiko hark ez zuen<br \/>\nluze iraun, Ehun Egunetara arte bakarrik, eta Luis XVIII.a ere ez zen asko<br \/>\nfidatzen hartaz, izan ere, Frantziako Pareen Ganberarako sarbidea ukatu zion<br \/>\nGarati. Aldi hartan Garat, ordurako ez baitzuen berekin enperadorearen<br \/>\nkonfiantza, Tarbeko barrutitik hautatua izan zen \u00abEhun Egunen Ganbera\u00bb deitu<br \/>\nzen erakunderako.<\/p>\n<p>Luis XVIII.aren bigarren berrezarpenak ez zion ekarri bere<br \/>\nkontrako errepresalia gehiegi, baina Frantziako Institututik apartatu zuten<br \/>\n1816ko martxoaren 21ean. Bere ospe akademikoa berreskuratu zuen, Frantziako<br \/>\nbor- boitarrak tronua behin betiko uztera behartu zirenean, 1830eko iraultzaren<br \/>\nondoren, orduan Orleanstarren monarkia parlamentarioa ezarri baitzen, eta une<br \/>\nhartan onartu zuten Garat Zientzia Moral eta Politikoen Akademiako kide gisa<br \/>\n(1832), hil baino urtebete lehenago. Horrenbestez, ostrazismotik atera zen,<br \/>\nsorlekuan itxita baitzegoen, Euskal Herrian, erlijio katolikoari emana,<br \/>\niraultzaren garaian hari uko egin ondoren.<\/p>\n<p>Ibilbide politiko moldakor samar horrek pisua izan zuen<br \/>\nharen proiektu politiko iraunkorrenetako batean: Napoleoni egindako<br \/>\nproposamena, euskal lurraldeekin Estatu independente bat sortzeko, Inperio<br \/>\nfrantsesari atxikia, Fenizia Berria izen bitxiarekin, orduan modan ziren<br \/>\nteoriekin bat eginez. Teoria haiek bilatzen zuten ospe ona ematea planteamendu<br \/>\npolitiko berriei, aureola ia mitiko batez inguratuz, Antzinako Munduko<br \/>\ngizarteen idealizazio batean oinarrituta (Egipto, Grezia, Erroma\u2026). Horri<br \/>\nzegokionez, Garatek, antzinako Erroman islatu nahi zuen garai baten seme,<br \/>\nErrepublikatik Inperiora igarotzeko eboluzioan ere bai, bere proiektua<br \/>\noinarritu zuen euskaldunen ustezko jatorri feniziar batean \u2014euskaldunen<br \/>\nmerkatari-joeretan islatzen zena\u2014, eta haren berezitasun politikoetan,<br \/>\nezaugarri horiek aski zirelakoan Estatu inde- pendente bat sortzeko, Napoleonen<br \/>\ntutela pean.<\/p>\n<p>Plan hura ez zuen onartu enperadoreak, ez baitzuen<br \/>\nbeharrezkoa ikusi erakunde politiko berezi hura antolatzea. Aski izan zuen<br \/>\nhegoaldeko euskal lurraldeetan lege martziala deklaratzea, haiekin gobernu<br \/>\nmilitar bat osatzeko, bere jeneralek zuzendua, Jose I.aren esku utzi beharrean.<br \/>\nDominique-Joseph Garatek bere planteamendua 1811n aurkeztu zion Napoleoni<br \/>\ntxosten batean, eta haren bidez arreta historiografiko eta literario berezia<br \/>\nerakarri zuen, gutxienez 1869tik hasi eta gaurdaino.<\/p>\n<p>Dominique-Joseph Garatek historialari, idazle, kazetari eta<br \/>\nsaiakeragile, filosofo eta politiko gisa egin zuen lana gogoangarria da.<br \/>\nHistoria-lanen artean azpimarragarria da \u00c9loge de Michel L\u2019Hospital.<br \/>\nErregearen mi- nistroa zen hura, Frantziako erlijio-gerra suntsigarriak<br \/>\ngeldiarazten saiatu zena, eginahal ekumeniko nabarmena eginez, arrakasta osoa<br \/>\nlortu ez ba- zuen ere. Lehenengo argitalpen hori 1778an egin zuen, eta haren<br \/>\nondotik, euskal abokatu gazte hark bere historialari-lana<br \/>\nargitaratzen jarraitu zuen, hurrengo urtean beste Laudorio bat argitaratu<br \/>\nbaitzuen, orduan Erdi Aroko gizon ospetsu bati eskainia, Suger abateari, hain<br \/>\nzuzen ere. Handik bi urtera, 1781ean, hirugarren Laudorio bat eraman zuen<br \/>\ninprimategira Garatek, Charles de Saint-Maure Montausierko kondeari eskainia.<br \/>\nLuis XIV.a umea zelarik figura politiko ospetsua zen gizon hura, eta<br \/>\nerregegaiaren irakasle prestua izan zen.<\/p>\n<p>1789ko Iraultza piztu aurretik, era hartako beste bi lan<br \/>\nidazteko denbora izan zuen Garatek: 1784an laudorio berri bat eskaini zion<br \/>\nBernard de Fontenelleyri. <span>Handik<br \/>\nhiru urtera, 1787an, beste hainbeste egin zuen M. Bonnar- den figurarekin. Lan<br \/>\nhoriengatik historialari ospea lortu zuen publikoaren artean, eta 1815ean<br \/>\nParisko Ateneoko Historia irakasle izendatu zuten. Handik hurrena, Lapurdin<br \/>\nostrazismoan zegoen unean, borboitarren Berrezarpenaren ondoren, genero<br \/>\nhistorikoa lantzen jarraitu zuen, 1820an argitaratu baitzuen Memoria historiko<br \/>\nbat, Jean-Baptiste-Antoine Suard pertsonaiari buruz. Gizon hura XVIII.<br \/>\nmendearen erdialdeko kazetari bat zen, Iraultzaren garaian Garaten arerio<br \/>\npolitikoa izan zena, haren lehenengo kazetari lanak, Mercure de France<br \/>\naldizkarian, eta erredaktore gisa, Iraultzaren aurreko garaiko Parisko<br \/>\nEncyclop\u00e9die M\u00e9thodique argitalpenean, Garatek berak lortu bazizkion ere. Garai<br \/>\nhaietan Garatek parlamentuko kronika idazten zuen Journal de Paris egunkarian,<br \/>\neta Asanbladan eta gobernu iraultzailean lan egiten zuen, Suardek modu sutsuan<br \/>\ndefendatu zuen Monarkiaren aurka. 1829an gai hura berriro landu zuen Garatek,<br \/>\nidatziko zuen azken saiakera- lan historikoan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Dominique-Joseph Garat XVIII. mendearen erdialdera jaio zen. Gurasoak Pierre Garat eta Marie Hiriart zituen, bigarren ezkontzan ezkondutakoak. Aitari buruz Espainian eta Frantzian ibilitako doktorea zela esan bada ere, badirudi Pierre Garat, batik bat, abokatu aritu zela Bordeleko Parlamentuan, non familiako beste hainbat kide ere aritu ziren lanean, besteak beste Dominique-Joseph bera eta haren anai Dominique, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[325],"class_list":["post-3295","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>GARAT, Dominique-Joseph (Baiona, 1749ko irailaren 8a - Basusarri, Lapurdi, 1833ko abenduaren 9a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garat-dominique-joseph-462-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"GARAT, Dominique-Joseph (Baiona, 1749ko irailaren 8a - Basusarri, Lapurdi, 1833ko abenduaren 9a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Dominique-Joseph Garat XVIII. mendearen erdialdera jaio zen. Gurasoak Pierre Garat eta Marie Hiriart zituen, bigarren ezkontzan ezkondutakoak. Aitari buruz Espainian eta Frantzian ibilitako doktorea zela esan bada ere, badirudi Pierre Garat, batik bat, abokatu aritu zela Bordeleko Parlamentuan, non familiako beste hainbat kide ere aritu ziren lanean, besteak beste Dominique-Joseph bera eta haren anai Dominique, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garat-dominique-joseph-462-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/garat-dominique-joseph-462-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/garat-dominique-joseph-462-eu\\\/\",\"name\":\"GARAT, Dominique-Joseph (Baiona, 1749ko irailaren 8a - Basusarri, Lapurdi, 1833ko abenduaren 9a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T08:57:36+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/garat-dominique-joseph-462-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/garat-dominique-joseph-462-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/garat-dominique-joseph-462-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"GARAT, Dominique-Joseph (Baiona, 1749ko irailaren 8a &#8211; Basusarri, Lapurdi, 1833ko abenduaren 9a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"GARAT, Dominique-Joseph (Baiona, 1749ko irailaren 8a - Basusarri, Lapurdi, 1833ko abenduaren 9a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garat-dominique-joseph-462-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"GARAT, Dominique-Joseph (Baiona, 1749ko irailaren 8a - Basusarri, Lapurdi, 1833ko abenduaren 9a). - Iura Vasconiae","og_description":"Dominique-Joseph Garat XVIII. mendearen erdialdera jaio zen. Gurasoak Pierre Garat eta Marie Hiriart zituen, bigarren ezkontzan ezkondutakoak. Aitari buruz Espainian eta Frantzian ibilitako doktorea zela esan bada ere, badirudi Pierre Garat, batik bat, abokatu aritu zela Bordeleko Parlamentuan, non familiako beste hainbat kide ere aritu ziren lanean, besteak beste Dominique-Joseph bera eta haren anai Dominique, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garat-dominique-joseph-462-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garat-dominique-joseph-462-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garat-dominique-joseph-462-eu\/","name":"GARAT, Dominique-Joseph (Baiona, 1749ko irailaren 8a - Basusarri, Lapurdi, 1833ko abenduaren 9a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T08:57:36+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garat-dominique-joseph-462-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garat-dominique-joseph-462-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garat-dominique-joseph-462-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"GARAT, Dominique-Joseph (Baiona, 1749ko irailaren 8a &#8211; Basusarri, Lapurdi, 1833ko abenduaren 9a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3295","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3295\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3295"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3295"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}