{"id":3293,"date":"2023-02-10T09:56:36","date_gmt":"2023-02-10T08:56:36","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/chaho-lagarde-joseph-auguste-461-eu\/"},"modified":"2023-02-10T09:56:36","modified_gmt":"2023-02-10T08:56:36","slug":"chaho-lagarde-joseph-auguste-461-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chaho-lagarde-joseph-auguste-461-eu\/","title":{"rendered":"CHAHO LAGARDE, Joseph-Auguste (Joseph-Augustin Chaho, Agosti Chaho) (Atharratze, Zuberoa, 1811ko urriaren 10a &#8211; Baiona, 1858ko urriaren 22a)."},"content":{"rendered":"<p>Joseph-Auguste Chaho Lagarde \u2014euskaraz Agosti Chaho izenaz<br \/>\nsinatzen zuen\u2014 Atharratzen jaio zen, Zuberoan, 1811n, eta Baionan hil zen,<br \/>\n1858an. Bi data horien artean bizitza bete-betekoa izan zuen, literaturari<br \/>\nemana, alderdi anitz landuz, besteak beste, hizkuntzalaria, historialaria,<br \/>\nitzultzailea, poeta, narratzailea, saiakera egilea, eta batik bat, kazetaria,<br \/>\nbere garaiko mu- gimendu erromantiko eta politikoan murgildua.<\/p>\n<p>Haen aita Andre Chahok huissier kargua zuen \u2014kargu<br \/>\nespezifiko frantziarra, agente judiziala edo prokuradore modukoa\u2014 herrian,<br \/>\neta ama Rosa Lagarde Maulen jaio zen, Zuberoako hiriburuan, Arnaud Oihenart<br \/>\nhistorialari ospetsua bizi izan zen etxe berean. Beraz, gizarte-maila<br \/>\nhorri esker, umetatik izan zituen eskura kultura eta liburuak. Zazpi anaietatik<br \/>\nzaharrena zen (Jean- Baptiste, 1815; Marie-Louise, 1817; Marie-Jeanne, 1819;<br \/>\nJean Pierre, 1821; Henriette, 1822; eta Pierre-Eudore, 1825). Haietatik,<br \/>\nJean-Baptistek eta Jean- Pierrek ere idatzizko lanak utzi zizkiguten.<\/p>\n<p>Chaho umetatik izan zen oso irakur zalea, eta bigarren<br \/>\nmailako ikasketak egin zituen Oloroeko apaizgaitegian, non Le p\u00e9tit philosophe<br \/>\ngoitizena jarri zioten.<\/p>\n<p>Apaizgaitegi haren zuzendaria Pierre Soubielle aita izan<br \/>\nzen, batxilerra letra eta zientzietan. 1824-1834 aldian aritu zen karguan,<br \/>\neta Joseph-Auguste izan zen haren ikasle kutunetako bat. Dirudienez, haren<br \/>\nbiografo eta adiskide Gustave Lanberten arabera, familiar batek nahi izan<br \/>\nzuen Pauen finantza mundura dedikatzea, baina Intxauspek jasotako gutun<br \/>\nbatean argitzen da Pauen ez baina Donapaleun, Nafarroa Behereko probintziako<br \/>\nhiriburuan, aritu zela aldi batez, abokatu-laguntzaile, Ganderats notarioaren<br \/>\nbulegoan. Lan hark nonbait ez zuen betetzen, eta Oloroera itzuli zen<br \/>\nHumanitate-ikas- ketak bukatzera, Parisera abiatu aurretik, abokatu-ikasketak<br \/>\negitera, aldez aurretik \u2014les secrets du rythme et les r\u00e8gles de l\u2019harmonie du<br \/>\nstyle\u2014 ikasi ondoren, hau da, dotore idazten ikasi ondoren, XVII. eta XVIII.<br \/>\nmendeetako idazleak irakurriz.<\/p>\n<p>Parisen ezagutu zituen irakasleetako batzuk ziren Eugene<br \/>\nLerminier, Charles Nodier, bere burua haren dizipulu apaltzat baitzuen, Antoine<br \/>\nPawels, etab.; eta liburuz inguratua irudikatzen dugu, Villedo kaleko 5.ean<br \/>\nzuen etxean, Richelieu kaleko Liburutegi Nazionaletik hurbil, eta Arsenalekotik<br \/>\nere hurbil, haren zuzendaria Nodier baitzen; han zegoen La grande boutique Romantique, eta han topatu zituen Alfred Musset, Victor Hugo, Alexandre Dumas,<br \/>\nAlfred de Vigny eta beste hainbeste idazle ospetsu. Chahok berak aitortzen du<br \/>\ngarai hartan poesiazale handia zela: 1832an bertsoak inprobisatzen zituen<br \/>\nParisen, bostehun edo seiehun bat, estenografiatu eta lau oinen gainean<br \/>\nibiltzen zirenak.<\/p>\n<p>Hona hemen haren adiskide Lambertek emandako erretratua:<br \/>\nChaho altua zen, lerdena, gorputz eder eta finekoa, haren jantziak azken<br \/>\nxehetasuneraino zainduta, mahuka brodatuekin. Haren irudia aristokratikoa eta<br \/>\ndotorea zen, eta hitz egiteko haren modua zoragarria, modua baino gehiago<br \/>\nnabarmentzen baitzen haren garbitasuna, eta entzulea ez zuen inoiz nekatzen,<br \/>\nbazuelako beste talentu arraro bat, alegia, entzuten ere bazekien. Hitz batez<br \/>\nesanda, guztiz liluragarria zen.<\/p>\n<p>Ziurrenik Sorbonako Zuzenbide Fakultatean lotuko zuen<br \/>\nAntonio Abadiarekiko adiskidetasuna. Dublinen jaio zen Abadia, ama irlandarra<br \/>\neta aita zuberotarra zituela. Abadiarekin lanean aritu zen Chaho, haren lan<br \/>\nbaten argitalpena prestatzen. 1833an Montpellierreko R\u00e9vue du Midi<br \/>\naldizkarian artikulu bat plazaratu zuen euskaldunen jatorriari buruz, eta<br \/>\n1834an hasi zen artikuluak argitaratzen La France Litt\u00e9raire aldizkarian, non,<br \/>\nbesteak beste, kolaborazioak idazten aritzen ziren Achile Jubinal Erdi Aroko poesian<br \/>\neta antzerkian aditua, Theophile Gautier modako poeta<br \/>\nerromantikoa, Alfred Desessarts kazetari, nobelagile eta Sainte Genevieveko<br \/>\nliburuzaina, Ana\u00efs Segalas, antzerkigile, nobelagile eta poeta, etab.; parte<br \/>\nhartu zuen bere babesle Charles Nodier idazleak Arsenalean antolatzen zituen<br \/>\ngaualdietan, han elkartzen zirela Alfred de Musset, Alexandre Dumas, Victor<br \/>\nHugo\u2026<\/p>\n<p><span>Haren<br \/>\nlehenengo liburua 1834an argitaratu zen, Azti Begia izenburuarekin. Egileak<br \/>\nberak aurrerago adierazi zuenez, euskal kosmologiari buruzko saiakera bat zen,<br \/>\nnon agertzen ziren Uholde Handia, Sugea, Kristo, Bildotsa, Usoa, Tximeleta,<br \/>\nArrautza, etab. Marc Ergeldinger kritikoak, Rimbaud baino lehenagoko Bidentzia<br \/>\naztertzean, adierazi zuen bidentea poeta bihurtzen dela, eta bere buruari<br \/>\naitortzen diola gaitasuna ezagutzeko eta sentitzeko gainerako gizakientzat<br \/>\nezinezkoa dena. <\/span>Eta haren iritziz, Novalis poeta alemaniarra (1772-1801)<br \/>\nizan zen, bere Gaueko Kantuak lanarekin, lehenengoa lortzen bidentziaren eta<br \/>\npoesiaren arteko sintesia. Novalisen ustetan, poetek herrien bidenteak izateko<br \/>\nmisioa jaso zuten. Chahok, eskola horri jarraikiz, euskal herriaren poeta izan<br \/>\nnahi izan zuen, eta hizkuntz-jolasa eginez ekhia eta egia hitzekin, onetsiko<br \/>\ndu hori dela poeten eginkizunik behinena, alegia, bidentziaren eta poesiaren<br \/>\narteko sintesia lortzea, egia eguzkia bezain argia izan dadin.<\/p>\n<p>1834an ere argitaratu zuen Paroles d\u2019un voyant idazkia,<br \/>\nerantzuna eman nahian Felicite de Lammenais apaizak idatzitako <i>Paroles d\u2019un<br \/>\ncroyant<\/i> lanari. Chahoren lan horrek kritika zorrotzak jaso zituen garai hartako<br \/>\naldizkarietan, adibidez, France Litt\u00e9raire aldizkarian. Lan haren tonu<br \/>\ninspiratua, estilo profetikoa, egileak aurrerago aitortu zuenez,<br \/>\nhizkuntza-baliabide hutsak ziren, besterik ez, fikzio literarioa, erabili zuena<br \/>\nhobeki erakutsi nahian erlijioen sortzaile handien eginkizuna, eta haiei imitatzeko<br \/>\naskatasuna ere hartu zuen, batzuetan, bere erretorikan.<\/p>\n<p>1834ko urte hartan berean argitaratu zuen Paroles d\u2019un<br \/>\nBiska\u00efen aux lib\u00e9raux de la reine Cristine izeneko lana, non sofista<br \/>\nmadrildarrei galdetzen dien ea euskaldunen historia ezagutzen duten, horri<br \/>\nerantsiz euskaldunak inoiz ez dituela inork garaitu eta haien nazioa ez dela<br \/>\ninoiz desagertuko. Demokrazia eta askatasuna hitz sinonimoak direla, eta<br \/>\neuskal gizartea askatasunaren eredu argiena izan dela, eta horregatik merezi<br \/>\nduela tratu hobea, eta bere historiagatik eta antzinako zibilizazio baten aztarnak<br \/>\ngordetzen jakin duelako, askatasunaren sinbolo bihurtu dela. Braulio Foz<br \/>\nkazetari aragoiarrak itzuli zuen lan hura, bai eta haren inguruko iruzkin<br \/>\npolemikoak erantsi ere, honako hauek esanez: \u00abBai jauna, gizon hau iraultzaile<br \/>\nbaino gehiago da, eta errepublikarra baino gehiago ere bai: gutxienez<br \/>\nanarkiko-demokratiko-sansimo- niano da. Gizaki-erregea da bere sekta<br \/>\npolitikoan, eta lurra-zerua bere sekta filosofiko-erlijiosoan. Ez Jainkorik, ez<br \/>\nerregerik, ez legerik, hori da gizon honen lanbidea\u00bb. Sansimonianoak ez ziren<br \/>\nChahoren gustukoak, aurrerago esan zuenez, errusiar inperialismoaren menpeko<br \/>\nsekta erlijiosotzat baitzituen. Paristar batzuei ere ez zitzaien gustatu<br \/>\ninork barbarotzat jotzea, eta haren ustez, Errepublikaren gizonak berriro<br \/>\neseriko dira askatasunaren zuhaitzaren ingu- ruan, harrizko eserlekuetan. Haren<br \/>\nlagun Charles Lassaillyk, Parisko Palais Royaleko saioetako adiskideak, bere <i>L\u2019Independant<\/i> kazetan<br \/>\nesan zuen haren lana oso gaizki ulertu zela, eta eransten zuen ezen, Chahok<br \/>\nprintzipio demokratikoa besterik onartzen ez bazuen ere, ondorengo gertaerek<br \/>\nerakutsi zuten egiaren ebidentzia noren alde zegoen.<\/p>\n<p>1835ean beste saiakera-lan bat argitaratu zuen Chahok,<br \/>\noraingoan tamaina handiagokoa, Philosophie des r\u00e9v\u00e9lations, eta aurrerago<br \/>\nosatu zuena Philosophie des r\u00e9ligions compar\u00e9es lanarekin, non Errepublika<br \/>\negiaz erlijio laiko bihurtzen den. Paroles d\u2019un voyant lana bezala,<br \/>\nVatikanoak bere Indexean sartu zuen, sistema panteistiko bat aldezten zuela<br \/>\niritzita.<\/p>\n<p>1836an argitara atera zen haren lanik ospetsuenetakoa eta<br \/>\ngehien itzuli dena, gutxienez gaztelaniara, alemanierara eta euskarara, Voyage<br \/>\nen Navarre pendant l\u2019insurrection des basques (1830-1835) \u00abBidaia Nafarroara<br \/>\neuskaldunen oldartzearen denboran (1830-1835)\u00bb. Bidaia haren asmoa zen<br \/>\nmunduari erakustea Nafarroaren egoera politikoa Lehen Gerra Karlistaren<br \/>\ndenboran. Martxoaren 15ean abiatu zen Parisetik, eta Baionara hilaren 24an<br \/>\niritsi zen. Sara, Larrun, Bera, Lesaka, Goizueta, Leitza, Ezkurra, Eratsun eta<br \/>\nUitzin barna ibili ondoren, Lekunberrin izan zuen amaiera. Han, ustez,<br \/>\nelkarrizketa izan zuen Zumalakarregi jeneralarekin, baina arrakasta handirik<br \/>\ngabe, izan ere, haren arrazoiak eskatu ondoren, apirilaren 8ko Errege Agindu<br \/>\nbatek berehala Frantziara itzultzeko agindu baitzion. Dirudienez, afera<br \/>\nhorretan zerikusia izan zuten M. Dufour eta Rochemeure bizkondeek, Maroto<br \/>\njeneralaren kontseilariak biak, gazte kazetari erromantikoarengan<br \/>\nkonfiantzarik ez zutenak. Lana hamabi ataletan banatuta dago, haietako<br \/>\nlehenengo hirurak lehendik argitaratuta zeudela<i> La France Litt\u00e9raire<\/i><br \/>\naldizkariko aipatutako artikuluan. Zumalakarregi jeneral karlista, Ezpata<br \/>\nHandiko Gizona, omentzen da lan horretan, eta honako tesi hau garatzen du:<br \/>\neuskaldunak Karlos erregegaiaren alde lerrokatu zirela liberalismoak<br \/>\narriskuan jarri zituelako Forua eta haien askatasunak. Euskaldunen<br \/>\nberezitasunari buruz zuen tesia lau zutaberen gainean oinarritzen zuen<br \/>\nChahok: geografia, historia, zuzenbidea eta hizkuntza.<\/p>\n<p>Obra hori iragarri zen Journal des d\u00e9bats politiques et<br \/>\nlitt\u00e9raires (Paris, 1836ko maiatzaren 20a) egunkarian, eta halako harrera ona<br \/>\nizan zuen, haren adiskide Lassaillyk, L\u2019independant egunkarikoak, liburua<br \/>\nirakurri ondoren, esan zuen bere burua nafartzat zuela, lehen eskoziartzat<br \/>\nizan zuen gisa berean, Walter Scott irakurri ondoren. Antonio Abadiak, Bulletin<br \/>\nde la Soci\u00e9t\u00e9 de G\u00e9ographie buletinerako egin zuen aipamen batean esan zuen lan<br \/>\nhorrek gutxi irakatsiko zigula nafar geografiari buruz, filosofia lauso eta<br \/>\nmistiko batez betea dagoelako, baina mirestekoa dela zuberotarrak bere<br \/>\nsorterriarekiko adierazten duen maitasuna, haren abertzaletasuna, ez baita<br \/>\nakatsa, bidaiaria lan handietarantz bultzatzen duen zerbait baizik. Urte hartan<br \/>\nberean, beste hispanista frantziar erromantiko batek, Louis Viardotek<br \/>\n(1800-1883), <i>R\u00e9vue des Deux Mondes<\/i> aldizkarian, proposatu zuen Suitza moduko<br \/>\nbat, Nafarroaren eta Euskal Probintzien konfederazioa sortzeko. Eta Karl Marx<br \/>\nberak ere jaso zuen, New Yorkeko Daily Tribune egunkarian (1854), auziaren<br \/>\noihartzuna, alegia, karlismoa herri mugimendu bat zela, eta ez mugimendu<br \/>\natzerakoi erregezalea. Lan hori oraindik ere gustura irakurtzen<br \/>\nda, bizia, koloretsua eta irudimen handikoa delako.<\/p>\n<p>Chahok 1836an Abadiarekin elkarlanean argitaratu zuen Etudes<br \/>\nGrammaticales sur la langue euskarienne lana, Zazpi Uskal-Herrietako<br \/>\nUskalduner eskainia. Han saiatu ziren euskal hizkuntzalaritza-ikerlanak<br \/>\nfilologia konparatistaren korronte europarraren markoan kokatzen, eta aldi<br \/>\nberean Zuberoako euskalkiaren azterlan zehatza egin zuten. 1836an argitaratu<br \/>\nzuen, baita ere, Xavier Ramond hizkuntzalariari zuzendutako gutun bat,<br \/>\neuskararen eta sanskritoaren arteko analogiei buruz. Eta hurrengo urtean bi<br \/>\nlan txiki idatzi zituen, bat hizkuntza latinoaren jenioari buruz, eta beste<br \/>\nbat Errusiak Parisen egiten zuen propagandari buruz.<\/p>\n<p>Ondoren <i>Revue des voyants <\/i>(1838) izeneko literatur<br \/>\naldizkaria zuzendu zuen, non kolaborazio-lanak idatzi zituzten haren bi anai<br \/>\nJean Pierrek eta Jean Baptistek, Waldemarko Adelaida printzesak, Ana\u00efs Segales,<br \/>\nAlexandre Daumont eta beste hainbatek. 1840an izenburu luzeko beste lan bat<br \/>\nargitaratu zuen, L\u2019Espagnolette de Saint Leu\u2026 Borboiko dukearen \u2014Condeko<br \/>\nprintzea\u2014 amaiera tragikoari buruz.<\/p>\n<p>Parisko egonaldia amaituta, Chaho Euskal Herrira itzuli zen<br \/>\n1843 aldean, urte hartan aurkitzen baitugu Hortense Karrikaburu andreari<br \/>\nfrantsesezko eskola ematen, Soh\u00fctako gazteluan. Gazte hark Mme de Villehelio<br \/>\ndeitura hartu zuen ezkontzagatik, eta inprimategira eraman zuen, 1869an,<br \/>\nlehenbiziko euskal kantutegietako bat. Kantu-bilduma egiteko, inguruko<br \/>\nbaserritar eta nekazariak gaztelura eramaten zituen, haien kantuak kantatzeko<br \/>\neskatzen zien, eta haiek kantatu ahala, pianoa jotzen zuen berak, eta gero<br \/>\npaperera eramaten zituen doinu haiek.<\/p>\n<p>Bere jaioterritik alde egin ondoren, Chaho kazetari aritu<br \/>\nzen, hori baitzuen zaletasun kuttuna, 1844tik 1852ra. Lehenbizi Tr\u00edlby<br \/>\negunkarian aritu zen lanean. Izenburu hori bera zuen haren maisu Charles<br \/>\nNodierrek 1822an idatzitako nobelak. Egunkari hura Lespes inprimatzaile<br \/>\nliberalaren babesean argitaratzen zen, eta han plazaratu zen Chahoren<br \/>\nlehenengo aldarria, euskal kantuak bilatzeko eta editatzeko, hain zuzen ere,<br \/>\n1844ko abuztuaren 11ko 5. zenbakian. Aldarri hartan era honetan azaldu zituen<br \/>\nkantuen bilduma egiteko arrazoiak: \u00abC\u2019est pour d\u00e9rober \u00e0 ce grand naufrage ce<br \/>\nqui nous reste encore de nos chants nationaux et de notre m\u00e9lodie primitive que<br \/>\nnous avons r\u00e9solu de hasarder cette publication, malgr\u00e9 des difficult\u00e9s de plus<br \/>\nd\u2019un genre\u00bb. Alegia, herri-musikaren ondarea hondamenditik salbatzeko ahalegina egiteko eskatzen zuen.<\/p>\n<p>1844an bere egunkaria argitaratu zuen, ARIEL, <i>Courrier des<br \/>\nPyr\u00e9n\u00e9es<\/i> izenekoa. Napoleon III.aren estatu-kolpearen ondoren itxi zioten,<br \/>\neta zuzendariak atzerrira alde egin behar izan zuen, prentsa errepublikarreko<br \/>\nbeste hainbat zuzendari ospetsurekin batera. Egunkari hartan hasi zen<br \/>\nargitaratzen, 1845etik aurrera, ondoren bere Kantutegian jasoko zituen kantuak.<br \/>\nARIELen argitaratu zuen, orobat, A\u00eftor, l\u00e9gende cantabre lana (1845 VI: 8, 15,<br \/>\n22, 29; VII:6). Arturo Campionek itzuliko zuen gaztelaniara Revista Euskara<br \/>\naldizkarian (1878-1879), eta arrakasta handia lortu zuen, handik<br \/>\naurrera euskaldunen aita Tubal ez baina Aitor izanen zelako. Arrakasta horren<br \/>\nerakusgarria da Aitor izenak ondorengo belaunaldietan izan duen harrera ona.<br \/>\n1846an ar- gitaratu zuen beste lan bat Les Mist\u00e8res de Madrid izan zen,<br \/>\negunkariko folletoi gisa, baina penagarria da nobela hura, ez ekialdeko<br \/>\nerakoa, ez legenda erakoa, errealistatzat jo daitekeena, amaitu gabe egotea,<br \/>\nzazpi kapitulu besterik ez baitu.<\/p>\n<p>Beltzuntzeko bizkondearekin elkarlanean aritu zen, haren<br \/>\ngazteluan egon baitzen informazioa biltzen, eta argitara eman zuen Histoire<br \/>\nprimitive des Euskariens-Basques\u2026 (1847). Lehenengo liburukian hizkuntza,<br \/>\npoesia, ohiturak eta izaera aztertu zituen, eta bigarrenean, berriz,<br \/>\neuskaldunen historia, mendebaldeko Pirinioetan ezarri zirenetik gaur arte,<br \/>\naztertzeko egin zituen ikerketak bildu zituen.<\/p>\n<p>Chahok inprimatu zuen euskarazko lehenengo egunkaria,<br \/>\nUscal-herrico Caseta izena eman zion, eta bi zenbaki besterik ez zuen izan, non<br \/>\nazaltzen zuen zer zen ARIEL, zer zen errepublika, Parisen aldarrikatu berria,<br \/>\nzer berri zegoen Espainia aldetik, etab. 1851n argitaratu zuen Lelo ou les<br \/>\nmontagnards eleberria, Walter Scotten erara idatzia, hitzaurrean bere burua<br \/>\nharen dizipulutzat aitortu ondoren. Eleberri historikoa da, Cesar Borgiaren<br \/>\ngaraian kokatua, 1506an, hain zuzen ere. Chahok 1844an sortutako egunkariak,<br \/>\n1848- tik aurrera, <i>Ariel Le R\u00e9publicain de Vasconie<\/i> izena eraman zuen, eta han<br \/>\nidatzi zuen egunero-egunero, eztabaidak ezker-eskuin piztuz, euskaraz,<br \/>\ngaztelaniaz nahiz frantsesez, eta hantxe idatzi zuen Konstituzio bat Espainia<br \/>\neta Portugalentzat, izen hau jarrita: <i>Organizaci\u00f3n de la Rep\u00fablica Federal<br \/>\nIb\u00e9rica (<\/i>Ariel, 1851ko irailaren 30a). Haren 3. artikuluak hitzez hitz esaten<br \/>\nzuen \u00abLegea herriaren borondatearen adierazpena da\u00bb,<\/p>\n<p>Bilboko kontsulatua eta Gasteiz bisitatu ondoren, erbestetik<br \/>\nitzuli zen 1853an, aitaren heriotzagatik, eta zin egin ondoren ez zuela parte<br \/>\nhartuko politikan, hainbat lan idatzi zituen, haien artean Safer ou les<br \/>\nHourins espagnoles, eleberri historikoa, non kontatu zituen Nafarroako<br \/>\nerrege-erreginen eta Kordobako kalifa Alhaken II.aren arteko harremanak. Eta<br \/>\nBiarritz entre les Pyr\u00e9n\u00e9es et l\u2019Oc\u00e9an; itin\u00e9raire pittoresque (1855) laneko bi<br \/>\nliburukietan aurkezten digu Euskal Herria, bai historialariaren ikuspuntutik,<br \/>\nbai folkloristaren eta bai antropologoaren ikuspuntuetatik ere, modu koloretsu<br \/>\neta erakargarrian. Gida turistikoa da, albiste interesgarriz betea, Biarritz<br \/>\neta inguruei buruz.<\/p>\n<p>Amaieran, <i>Dictionnaire basque, fran\u00e7ais, espagnol et latin<\/i><br \/>\nizeneko lana argitaratu zuen 1857an, baina ezin izan zuen amaitu, Maisu<br \/>\nhitzean geratu baitzen, Neologismoen lehenengo zatian. Lan haren hitzaurrean<br \/>\nerakusten du hizkuntzalaritza orokorrari nahiz euskarazkoari buruz duen<br \/>\nezagutza handia, eta aldi berean proposatu zuen \u00abInstitutu nazional bat,<br \/>\nAkademia bat atalez atal, zientzia eta arte guztiena, hau da, zibilizazio<br \/>\nindependente bat, Instrukzio Publikoko ministerio bat, \u2014<i>que nous n\u2019aurons peut-\u00eatre<br \/>\njamais<\/i>\u2014, behar- bada inoiz izanen ez duguna, eskoletan euskara bakarrik<br \/>\nerabiltzea, eta horren ondoan liburutegiak, literatura, eta falta ditugun<br \/>\nliburuak\u2026\u00bb.<\/p>\n<p>Bizitza amaitu zuen, txoriak airea bezala behar zuen<br \/>\njarduera politikotik aparte, 1858ko urriaren 23an, Baionako sabai apal batean,<br \/>\nErrobi ibaiaren ertzean.<\/p>\n<p>Haren eragina handia izan da. Batik bat, Arturo Campionek<br \/>\nitzulitako Aitorren legendaren bidez, Amaia edo euskaldunak VIII. mendean<br \/>\neleberri arrakastatsuaren bidez, haren dizipulu Francisco Navarro Villosladak<br \/>\n(Viana 1818-1895) idatzi baitzuen, Karmelo Etxegarairen eleberrien bidez,<br \/>\nSabino Aranarengan izan zuen eraginaren bidez, Ziriako Andonegik konposatutako<br \/>\nAitorren izkuntz zarra kantuaren bidez, eta Agosti Chaho pastoralaren bidez,<br \/>\nJean Michel Bedaxagarrek idatzi eta 1988an Urdi\u00f1arben antzeztu zena, etab.<br \/>\nHorrek guztiak, eta orobat, haren lanak frantsesez berrargitaratzeak eta euskarara eta gaztelaniara itzultzeak erakusten digute haren lanak bizirik irauten<br \/>\nduela eta haren eragina ez dela itzali. Euskal abertzaletasunaren sustatzaileetakotzat hartzen da.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Joseph-Auguste Chaho Lagarde \u2014euskaraz Agosti Chaho izenaz sinatzen zuen\u2014 Atharratzen jaio zen, Zuberoan, 1811n, eta Baionan hil zen, 1858an. Bi data horien artean bizitza bete-betekoa izan zuen, literaturari emana, alderdi anitz landuz, besteak beste, hizkuntzalaria, historialaria, itzultzailea, poeta, narratzailea, saiakera egilea, eta batik bat, kazetaria, bere garaiko mu- gimendu erromantiko eta politikoan murgildua. Haen aita [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[325],"class_list":["post-3293","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>CHAHO LAGARDE, Joseph-Auguste (Joseph-Augustin Chaho, Agosti Chaho) (Atharratze, Zuberoa, 1811ko urriaren 10a - Baiona, 1858ko urriaren 22a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chaho-lagarde-joseph-auguste-461-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"CHAHO LAGARDE, Joseph-Auguste (Joseph-Augustin Chaho, Agosti Chaho) (Atharratze, Zuberoa, 1811ko urriaren 10a - Baiona, 1858ko urriaren 22a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Joseph-Auguste Chaho Lagarde \u2014euskaraz Agosti Chaho izenaz sinatzen zuen\u2014 Atharratzen jaio zen, Zuberoan, 1811n, eta Baionan hil zen, 1858an. Bi data horien artean bizitza bete-betekoa izan zuen, literaturari emana, alderdi anitz landuz, besteak beste, hizkuntzalaria, historialaria, itzultzailea, poeta, narratzailea, saiakera egilea, eta batik bat, kazetaria, bere garaiko mu- gimendu erromantiko eta politikoan murgildua. Haen aita [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chaho-lagarde-joseph-auguste-461-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"11 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/chaho-lagarde-joseph-auguste-461-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/chaho-lagarde-joseph-auguste-461-eu\\\/\",\"name\":\"CHAHO LAGARDE, Joseph-Auguste (Joseph-Augustin Chaho, Agosti Chaho) (Atharratze, Zuberoa, 1811ko urriaren 10a - Baiona, 1858ko urriaren 22a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T08:56:36+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/chaho-lagarde-joseph-auguste-461-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/chaho-lagarde-joseph-auguste-461-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/chaho-lagarde-joseph-auguste-461-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"CHAHO LAGARDE, Joseph-Auguste (Joseph-Augustin Chaho, Agosti Chaho) (Atharratze, Zuberoa, 1811ko urriaren 10a &#8211; Baiona, 1858ko urriaren 22a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"CHAHO LAGARDE, Joseph-Auguste (Joseph-Augustin Chaho, Agosti Chaho) (Atharratze, Zuberoa, 1811ko urriaren 10a - Baiona, 1858ko urriaren 22a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chaho-lagarde-joseph-auguste-461-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"CHAHO LAGARDE, Joseph-Auguste (Joseph-Augustin Chaho, Agosti Chaho) (Atharratze, Zuberoa, 1811ko urriaren 10a - Baiona, 1858ko urriaren 22a). - Iura Vasconiae","og_description":"Joseph-Auguste Chaho Lagarde \u2014euskaraz Agosti Chaho izenaz sinatzen zuen\u2014 Atharratzen jaio zen, Zuberoan, 1811n, eta Baionan hil zen, 1858an. Bi data horien artean bizitza bete-betekoa izan zuen, literaturari emana, alderdi anitz landuz, besteak beste, hizkuntzalaria, historialaria, itzultzailea, poeta, narratzailea, saiakera egilea, eta batik bat, kazetaria, bere garaiko mu- gimendu erromantiko eta politikoan murgildua. Haen aita [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chaho-lagarde-joseph-auguste-461-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"11 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chaho-lagarde-joseph-auguste-461-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chaho-lagarde-joseph-auguste-461-eu\/","name":"CHAHO LAGARDE, Joseph-Auguste (Joseph-Augustin Chaho, Agosti Chaho) (Atharratze, Zuberoa, 1811ko urriaren 10a - Baiona, 1858ko urriaren 22a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T08:56:36+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chaho-lagarde-joseph-auguste-461-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chaho-lagarde-joseph-auguste-461-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chaho-lagarde-joseph-auguste-461-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"CHAHO LAGARDE, Joseph-Auguste (Joseph-Augustin Chaho, Agosti Chaho) (Atharratze, Zuberoa, 1811ko urriaren 10a &#8211; Baiona, 1858ko urriaren 22a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3293","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3293\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3293"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3293"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}