{"id":3289,"date":"2023-02-10T09:54:53","date_gmt":"2023-02-10T08:54:53","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/balasque-jules-459-eu\/"},"modified":"2023-02-10T09:54:53","modified_gmt":"2023-02-10T08:54:53","slug":"balasque-jules-459-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/balasque-jules-459-eu\/","title":{"rendered":"BALASQUE, Jules (Fran\u00e7ois-Jules-Evariste Balasque) (Baiona, 1815-1871ko martxoaren 25a)."},"content":{"rendered":"<p>Jules Balasque 1815ean jaio zen. Haren aita Fran\u00e7ois<br \/>\nBalasque zen, Baionako alkatea, 1833ko ekainaren 9ko errege Ordenantzan<br \/>\nizendatu ondoren, eta 1848ra arte. Fran\u00e7ois Balasque (1787-1864) Oloroen<br \/>\n(Bearno) jaio zen, eta hark aginduta eraiki zen Baionako Udaletxea. Lehenengo<br \/>\nharria 1837an eza- rri zen, eta hasierako urteetan aldi berean izan zen<br \/>\nudaletxe, antzoki eta hotela. Fran\u00e7ois Balasque bera izan zen, orobat, Aturri<br \/>\nibaiaren gaineko Espiritu Santuaren zubia eraikiarazi zuena.<\/p>\n<p>1838an, Jules Balasque, 23 urte doi zituela, ikasketak<br \/>\nParisko Louis-le- Grand Ikastetxean egin ondoren, eta tokiko historiak eragiten<br \/>\nzion lilurak motibatuta, bere adiskide Eug\u00e8ne Daguerre Dospitalekin batera hasi<br \/>\nzen sail- kapen-lanak egiten Baionako udal-artxiboetan, erabateko<br \/>\nutzikeria-egoeran baitzeuden. Baziren han 70en bat kutxa; 4.000ren bat agiri.<br \/>\nHaiek guztiak banan-banan aztertu eta haien inbentarioa egin zuten. Udalak<br \/>\nerabaki zuen 700 liberako diru-laguntza ematea lana ordaintzeko, baina bi historialari<br \/>\ngazteek ez zuten dirurik hartu nahi izan. 1837tik 1840ra arte, Jules Balasque<br \/>\nHistoria eta Zientzia Obren Batzordeko (CTHC, frantsesezko siglak) kide izan<br \/>\nzen.<\/p>\n<p>Merkatari-lanbidean hasi zen lanean, baina handik urte<br \/>\nbatzuetara Zuzen- bidean lizentziatu zen eta abokatu aritu zen, 1852an<br \/>\nmagistratu izatea erabaki zuen arte. Agosti Chahoren<i> L\u2019Ariel <\/i>(1844-1852)<br \/>\nkazetan kolaborazioak idatzi zituen, batik bat, Baionako Udal Artxiboari<br \/>\nburuzko artikuluak. \u00abBalasque oso gizon berezia zen, izan ere, legegizon<br \/>\nbaten zehaztasuna, jakintsu baten jakinduria eta kazetari baten sen<br \/>\nziztakaria baitzituen berekin\u00bb.<\/p>\n<p>Baionako Lehen Instantziako Auzitegi Zibilean zituen<br \/>\neginkizun garrantzitsuek ez zioten galarazi Balasqueri bere denbora-tarte<br \/>\nlibreetan, Udaleko artxibozain Edouard Dulaurensekin (1804-1880) lankidetzan,<br \/>\n<i>Etudes histo- riques sur la ville de Bayonne<\/i> lana idaztea. Hiru liburukiz<br \/>\nosatutako lana da, haietako bakoitzaren amaieran jasotzen direla latinez,<br \/>\nokzitanieraz eta frantsesez idatzitako hainbat agiri. Ferdinand Barberen<br \/>\nhitzetan: \u00abdokumentazio bikainagatik, kritika zentzuzkoagatik eta estilo dotore eta<br \/>\nzehatzagatik, ikerlan hauek \u2014zoritxarrez 1451n gelditzen direnak (frantsesak<br \/>\nBaionan sartzea- rekin)\u2014 Baionako historia orokorrari buruz inoiz idatzi den<br \/>\nobrarik onena osatzen dute\u00bb.<\/p>\n<p>Lehenengo liburukia Lasserre argitaletxeak argitaratu zuen<br \/>\nBaionan 1862an; 496 orrialde ditu eta hiriaren historia jasotzen du antzinako<br \/>\ngaraietatik 1216ra arte. Ehun bat orrialdetan jasotzen ditu Baionako Andre<br \/>\nMaria katedraleko Kartulario edo Urrezko Liburutik eta hiriko artxiboetatik<br \/>\nheldu diren hainbat dokumentu.<\/p>\n<p>Bigarren liburukiak 707 orrialde ditu, Lasserre<br \/>\nargitaletxeak berak argitaratu zuen, eta 1216tik 1311ra arteko aldia<br \/>\naztertzen du, era berezian 1273ko Usadioaren testu erromanikoa. Hiru ataletan<br \/>\nbanatuta dago: familiaren instituzioa Baionan, jabegoa eta<br \/>\njustizia-administrazioa.<\/p>\n<p>Hirugarren liburukia ere Lasserre argitaletxeak argitaratu<br \/>\nzuen egilea hil ondoren, 1875an editatu baitzen. 642 orrialde ditu eta 1451ean<br \/>\namaitzen den aldia aztertzen du. Hiru liburukiak berrargitaratu zituen 2000.<br \/>\nurtean Paul Manuciusek.<\/p>\n<p>Edouard Dulaurensek <i>Inventaire sommaire des archives<br \/>\ncomunales. Ville de Bayonne <\/i>(1894-97) lana idatzi zuen bi liburukitan, eta<br \/>\nharen eta Jules Balasqueren arteko lankidetza eredugarria izan zen. Charles<br \/>\nBernadouren arabera,<\/p>\n<p>\u00abNekez aurki daitezke tokiko historia aztertzeko halako<br \/>\ngrina sutsua duten eta elkar hain ongi hartzen duten bi gizon, burura eraman<br \/>\nbaitzuten enpresa benetan zaila, alegia, Baionaren sorrera azaltzea, haren<br \/>\ngarapena, udalerriaren antolamendua, barne bizitza, haren merkataritzaren<br \/>\nhanditasuna eta hango itsasgizonen ausardia; multzo harmoniatsu horrengatik,<br \/>\n<i>Etudes historiques sur la ville de Bayonne<\/i> lanaren hiru liburukiak Frantziako<br \/>\nhego-mendebaldeko erudizio historikoaren adierazpen-mailarik gorenean daude\u00bb.<br \/>\nArtikulu horre- tan berean, Charles Bernadouk Balasqueri buruz dio \u00ablegelari<br \/>\nospetsua da, espiritu fin eta sotilekoa, liberalismo argi eta ilustratuaren<br \/>\ntradiziorik jatorrenetan ikasia; idazle delikatu eta liluragarria\u00bb.<\/p>\n<p>1869ko maiatzean, Jules Balasquek Zientzietako Akademiaren<br \/>\nurrezko dominaz saritu zuten, eskubide osoko kide titulua ematearekin batera.<br \/>\nHaren andrea eta alaba ia aldi berean hil ziren, eta atsekabeak hondatuta hil<br \/>\nzen Baionan, 1872ko martxoaren 24an.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jules Balasque 1815ean jaio zen. Haren aita Fran\u00e7ois Balasque zen, Baionako alkatea, 1833ko ekainaren 9ko errege Ordenantzan izendatu ondoren, eta 1848ra arte. Fran\u00e7ois Balasque (1787-1864) Oloroen (Bearno) jaio zen, eta hark aginduta eraiki zen Baionako Udaletxea. Lehenengo harria 1837an eza- rri zen, eta hasierako urteetan aldi berean izan zen udaletxe, antzoki eta hotela. Fran\u00e7ois Balasque [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[325],"class_list":["post-3289","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>BALASQUE, Jules (Fran\u00e7ois-Jules-Evariste Balasque) (Baiona, 1815-1871ko martxoaren 25a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/balasque-jules-459-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"BALASQUE, Jules (Fran\u00e7ois-Jules-Evariste Balasque) (Baiona, 1815-1871ko martxoaren 25a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Jules Balasque 1815ean jaio zen. Haren aita Fran\u00e7ois Balasque zen, Baionako alkatea, 1833ko ekainaren 9ko errege Ordenantzan izendatu ondoren, eta 1848ra arte. Fran\u00e7ois Balasque (1787-1864) Oloroen (Bearno) jaio zen, eta hark aginduta eraiki zen Baionako Udaletxea. Lehenengo harria 1837an eza- rri zen, eta hasierako urteetan aldi berean izan zen udaletxe, antzoki eta hotela. Fran\u00e7ois Balasque [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/balasque-jules-459-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/balasque-jules-459-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/balasque-jules-459-eu\\\/\",\"name\":\"BALASQUE, Jules (Fran\u00e7ois-Jules-Evariste Balasque) (Baiona, 1815-1871ko martxoaren 25a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T08:54:53+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/balasque-jules-459-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/balasque-jules-459-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/balasque-jules-459-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"BALASQUE, Jules (Fran\u00e7ois-Jules-Evariste Balasque) (Baiona, 1815-1871ko martxoaren 25a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"BALASQUE, Jules (Fran\u00e7ois-Jules-Evariste Balasque) (Baiona, 1815-1871ko martxoaren 25a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/balasque-jules-459-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"BALASQUE, Jules (Fran\u00e7ois-Jules-Evariste Balasque) (Baiona, 1815-1871ko martxoaren 25a). - Iura Vasconiae","og_description":"Jules Balasque 1815ean jaio zen. Haren aita Fran\u00e7ois Balasque zen, Baionako alkatea, 1833ko ekainaren 9ko errege Ordenantzan izendatu ondoren, eta 1848ra arte. Fran\u00e7ois Balasque (1787-1864) Oloroen (Bearno) jaio zen, eta hark aginduta eraiki zen Baionako Udaletxea. Lehenengo harria 1837an eza- rri zen, eta hasierako urteetan aldi berean izan zen udaletxe, antzoki eta hotela. Fran\u00e7ois Balasque [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/balasque-jules-459-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/balasque-jules-459-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/balasque-jules-459-eu\/","name":"BALASQUE, Jules (Fran\u00e7ois-Jules-Evariste Balasque) (Baiona, 1815-1871ko martxoaren 25a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T08:54:53+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/balasque-jules-459-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/balasque-jules-459-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/balasque-jules-459-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"BALASQUE, Jules (Fran\u00e7ois-Jules-Evariste Balasque) (Baiona, 1815-1871ko martxoaren 25a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3289","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3289\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3289"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3289"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}