{"id":3285,"date":"2023-02-10T09:50:08","date_gmt":"2023-02-10T08:50:08","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/abbadie-thompson-antoine-d-457-eu\/"},"modified":"2023-02-10T09:50:08","modified_gmt":"2023-02-10T08:50:08","slug":"abbadie-thompson-antoine-d-457-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/abbadie-thompson-antoine-d-457-eu\/","title":{"rendered":"ABBADIE THOMPSON, Antoine d\u2019 (Antonio Abadia) (Dublin, 1810eko urtarrilaren 13a &#8211; Paris, 1897)."},"content":{"rendered":"<p><span>Antonio<br \/>\nAbadia Thompson Dublinen jaio zen, 1810eko urtarrilaren 13an. Ama Elisabeth<br \/>\nThompson of Parck irlandarra eta aita Michel-Arnaud d\u2019Abbadie (\u00dcrr\u00fcxtoi,<br \/>\nZuberoa) zuberotarra zituela. <\/span>Bera izan zen haien lehen semea, eta<br \/>\nondotik etorriko ziren Elise, Celine, Arnaud-Michel, Julienne eta Charles-<br \/>\nJean.<\/p>\n<p>Aita atzerriratu zen frantziar iraultzaren garaian, lehenik<br \/>\nEspainiara eta ondoren Ingalaterrara. Handik Frantziara itzuli zen<br \/>\nfamiliarekin, eta 1820an Okzitaniako Tolosan kokatuta zeuden. Han, Antoniok<br \/>\nlehenengo ikasketak egin zituen, eta nabarmendu zen hizkuntzen ezagutzan<br \/>\n(gaelikoa, ingelesa, euskara, frantsesa, latina, greziera\u2026), Matematikan,<br \/>\nFisikan, Kimikan, Botanikan, Geografian eta Astronomian. Dirudienez, haien<br \/>\naitak irakatsi zien euskara maitatzen, aita izan zelako, hain zuzen ere,<br \/>\nLecluse greziera irakas- leari diruz lagundu ziona haren Grammaire Basque<br \/>\n(1827) lana argitaratzen; lan hartan, d\u2019Abbadie Arrastoitarra izenaz sinatu<br \/>\nzituen Astarloa saiakera egile bizkaitarraren aurkako bertso satiriko batzuk.<\/p>\n<p>Abadia familia Parisera, St. Dominique kalera, joan zen<br \/>\nbizitzera, eta handik Arnaud-Michel anaiak sustatu zuen Volney saria,<br \/>\nBaionako Darrigol abadearen Syst\u00e8me Grammatical de la Langue Basque (1829)<br \/>\nlanerako. Antoinek Legeak eta Zientzia Zehatzak ikasi zituen, eta bere garaiko<br \/>\ngazte erromantikoen erara, hainbat poema idatzi zituen ingeleraz eta<br \/>\nfrantsesez, haietako batzuk euskal melodien ereduari jarraikiz.<\/p>\n<p>1832an haren aita hil eta Arnaud Aljeriako gerrara joan zen.<br \/>\nAntonio, berriz, Ekialderako bidaia prestatzen ari zen. Astronomia-tresnen<br \/>\nerabilera ikasi zuen, arabiera ere bai, eta sasoi fisikoa ere zaindu zuen.<br \/>\n1833an bidaia egin zuen Bretainian barna, eta handik bi urtera ere, beste<br \/>\nbidaia bat egin zuen Ingalaterra, Irlanda, Eskozia, eta Euskal Herrian barna,<br \/>\nbere koadernoan jasoz era guztietako xehetasunak. Dublinera iritsi zen, amaren<br \/>\narbasoen lurraldera, eta lurren balioa aztertu zuen, kartzelen funtzionamendua,<br \/>\neta beste hainbat gai. Irlandatik Eskoziara eta Ingalaterrara joan zen.<\/p>\n<p>Parisera iritsi zenean, Ekialderako bidaia zehaztu zuen, eta<br \/>\nmodari jarraikiz, Niloren iturriak aurkitzea amestu zuen, haiek omen zirelako<br \/>\nzibilizazioaren sorlekua. 1836an Agosti Chaho lagunarekin argitaratu zuen<br \/>\n<i>Etudes grammaticales sur la langue euskarienne<\/i> lana, non saiatu zen euskarari<br \/>\nburuzko ikerlanak txertatzen hizkuntzalaritzaren korronte konparatistaren<br \/>\nbarnean.<\/p>\n<p>Liburua eskaini zieten <i>Zazpi Uskal Herrietako Uskalduner<\/i>,<br \/>\neta Antoinek hasierako azterlanean aipatzen ditu horren aurretik egindako beste<br \/>\nhainbat euskal gramatika (Oihenart, Harriet, Larramendi, Humboldt, Lecluse),<br \/>\neta euskara konparatzen du hungarierarekin, suomierarekin, hebraierarekin, la-<br \/>\nponierarekin, georgierarekin eta ketxuerarekin. Humboldten bidetik, <i>-tasun<\/i> eta<br \/>\n<i>-keria<\/i> atzizkiak aztertu zituen, eta euskaraz argitaratutako liburuen biblio-<br \/>\ngrafia bat aurkeztu zuen.<\/p>\n<p>Aurrerago, gaztelu eder bat erosi zuen Bearnoko Audaux<br \/>\nherrian, aitaren jaioterri \u00dcrr\u00fcstoi-Arrastetik hurbil. Han egin zuen lanetako<br \/>\nbat izan zen bere bidaietan eskuratzen ari zen liburutegi oparoa antolatzea.<br \/>\nHandik ateratzen zen txangoak egitera Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdin<br \/>\nbarna. Getarian pilotan aritu zen, eta Sokoa-Hendaia inguruan paseoan ibiltzen<br \/>\nzen, eta marrazkietan ere jaso zuen, Irlandako itsasertza ekartzen baitzion<br \/>\ngogora. Konposatu zituen ingelerazko eta frantsesezko poemen artean hainbat<br \/>\neuskal kantu aipatu zituen, esaterako Mendian zoinen eder epher xango gorri eta<br \/>\nAitarik ez dut eta ama ere zahartu, Salaberry abokatuak jasoko<br \/>\nzituenak 1870eko bere Kantutegian.<\/p>\n<p>Fran\u00e7ois Arago astronomoak aginduta, Lorient portutik abiatu<br \/>\nzen Brasilera, in situ ikasteko, frantziskotarren Olinda komentuan, hain<br \/>\nzuzen ere, eguzkiak lurraren magnetismoan dituen eraginak.<\/p>\n<p>Euskal Herrian egonaldi labur bat egin ondoren, ordurako<br \/>\nongi hornitua bidaiatzeko, Ekialdeko ibilbideari eman zion hasiera. Han barna<br \/>\nluze ibili ondoren, Parisera itzuli zen, eta hango Geografia Elkartean<br \/>\naurkeztu zituen ordura arte egindako aurkikuntzak.<\/p>\n<p>1843-44 bitartean Etiopiako <i>falaxa<\/i> izeneko juduak, haien<br \/>\nohiturak, erlijioa eta hizkuntza aztertu zituen. 1847ko urtarrilaren 19an<br \/>\nAbadia anaiek Frantziako bandera ezarri zuten haien ustez Nilo Zuriaren<br \/>\niturria zen lekuan, alegia, Bubbia, Inarya eta Jimma oihanen artean. Bi<br \/>\nanaien berririk ez zuela-eta, amak haien anaia Jean-Charles bidali zuen haien<br \/>\nbila, eta 1847ko uztailaren 25ean Antonio aurkitu zuen Missawan. Hainbat<br \/>\ngorabeheraren ondoren, Kairora iritsi ziren 1848ko udazkenean, eta Marseillara<br \/>\n1849an.<\/p>\n<p>Bidaiari nekaezina, <i>Institut de France<\/i> erakundean bere<br \/>\nikerlanak aurkeztu ondoren, Norvegiara joan zen 1851n Antonio, Frederiks-vaern<br \/>\nizeneko lekura, uztailaren 28ko eklipse osoa aztertzera. Hurrengo urteetan ere<br \/>\nbeste hainbat eklipse aztertu zituen munduko beste hainbeste lekutan.<\/p>\n<p>Antonio Abadiak aspaldi erosia zuen 340 hektareako eremu<br \/>\nzabal bat Urru\u00f1an, Hendaia eta Donibane Lohizune arteko itsasertzean. Hango<br \/>\neraikuntzak Viollet-le-duc arkitektuak egindako planoen arabera egin ziren,<br \/>\neta Duthoit arkitektuak gauzatu zituen, ekialdeko erako eta eragin neogotikoko<br \/>\njauregia eginez. Kanpoan apaingarri afrikarrak aurkitzen dira, eta barneko aldean, berriz, etiopiarren bizitza irudikatzen duten freskoak, eta haren zerbitzari Abdularen eskultura.<\/p>\n<p>Gelak eta beirateak ezin ederragoak dira. Sarrera,<br \/>\nliburutegia eta beste hainbat gela beste hainbeste hizkuntzatan idatzitako<br \/>\nerran zaharrez apainduta daude, esaterako, <i>Zunbat ageri izan aboro<\/i> (iruditu<br \/>\nbaino izan hobe) <i>Erho bat aski da harri kantoin baten putzura egozteko baina<br \/>\nsei zuhur behar dira haren hantik itoiteko<\/i>, (Ero bat aski da harri bat<br \/>\nputzura botatzeko, baina sei zuhur behar dira hura handik ateratzeko), <i>Orratzak<br \/>\nmundu oro du beztitzen eta bera biluz gelditzen, Ez ikusi ez ikasi, eta Behartsuaren<br \/>\nadierazpidea bere malkoak dira<\/i>, Etiopiako <i>amarika<\/i> hizkuntzan.<\/p>\n<p>1852an Zientzietako Akademiako kide eta Geografia eta<br \/>\nNabigazioa ataeko akademiakide aukeratu zuten. Handik urte batzuetara<br \/>\nTolosako Akademiako kide, Zientzien Aurrerabiderako Britainiar Elkartekoa,<br \/>\nParisko Filologia Elkarteko buru, Bruselako Soci\u00e9t\u00e9 Scientifiqueko kide,<br \/>\nBureau des Longitudes erakundeko funtzionarioa\u2026 beraz, elkarte zientifikoetako<br \/>\nkide eta laguntzailea da, Frantzian ez ezik, Ingalaterran, Alemanian, Italian,<br \/>\nBelgikan, Irlandan, Espainian, Estatu Batuetan, Egipton, Euskal Herrian\u2026<\/p>\n<p>Hain zuzen ere, 1851ko udan Euskal Herrira egindako bidaian<br \/>\nekin zion mezenas lanari, euskarazko <i>Concours de Po\u00e9sie<\/i>, Lore Jokoak, <i>Koplarien<br \/>\ngu- duak<\/i> antolatuz urtez urte, Provence eskualdeko Erdi Aroko ereduari<br \/>\njarraikiz, besteak beste, Intxauspe eta Duvoisin handikien laguntzaz. Lapurdi,<br \/>\nNafarroa Behere eta Zuberoako herrietan ez ezik, Nafarroa Garaiko, Gipuzkoako<br \/>\neta Bizkaiko hainbat herritan ere antolatu ziren lehiaketa horiek XIX.<br \/>\nmendearen bigarren erdialdean, eta poeta anitzek jaso zuten <i>ohorezko makila<\/i><br \/>\nsari gisa.<\/p>\n<p>1864an argitaratu zuen Zubernoatikako Gutun bat, Urru\u00f1ako<br \/>\nUdaleko kontseiluko kideei eskainia, egiten ari ziren eta haren lurraldeak<br \/>\nzeharkatzen zituzten bideen kontura sortutako arazoen karietara. Perpinyan,<br \/>\n1879ko irai- laren 21ean, hitzaldi bikaina eman zuen Fran\u00e7ois Aragoren<br \/>\nmonumentuaren aurrean. Gizon hura astronomia irakasle izan zuen, eta 1848an,<br \/>\nministroa zenean, esklabutza abolitu zuen. 1892an <i>Acad\u00e9mie des Sciences<\/i><br \/>\ndelakoaren buru aukeratu zuten, eta haren lagun Lavigerie kardinalak esklabutzaren<br \/>\naurka Bruselan antolatu zuen kongresuan parte hartu zuen.<\/p>\n<p>Langile nekaezina izaki, bizitzaren amaieran gaindituta<br \/>\nzegoen bere garaiko jakintsu anitzekin trukatzen zituen gutunen oldeagatik<br \/>\n(gutuneria hori interes handikoa da, eta oraindik ere argitaratu gabea), eta<br \/>\nheriotza iritsi zitzaion arabieratik frantsesera itzultzen ari zelarik Ahmed<br \/>\n\u00abGragne\u00bb Imanaren konkisten eta espedizioen memoriak. Lan hura amaitu eta<br \/>\nargitaratu zuen (1898) Vienako Unibertsitateko Philippe Paulitschke irakasleak.<\/p>\n<p>Euskararen eta euskal literaturaren alde, eta Lore Jokoak<br \/>\nsustatzeko egindako mezenas lanagatik, pizgarria izan baitzen XIX. mendeko<br \/>\nbigarren erdialdean euskal literaturak bizi izan zuen aldi berrirako, Antonio<br \/>\nAbadia Eskualdunen aita jo zuten anitzek.<\/p>\n<p>Euskal zuzenbideari egin zion ekarpena, oso ugaria izan ez<br \/>\nbazen ere, aipagarria da. Gregorio Monrealek adierazi zuenez, Abadia XIX.<br \/>\nmendeko konstituzionalismo kontinentalaren aurka eta Zuzenbide Naturalaren<br \/>\nEskolak eta Iraultza frantziarrak sortutako mugimendu kodifikatzailearen aurka<br \/>\nagertu zen, eta adierazi zuen nahiago zituela Ingalaterrako eta hegoaldeko<br \/>\nEuskal Herriko konstituzionalismo historikoak. 1880an Iru\u00f1eko Revista Euskara<br \/>\naldizkarira igorritako gutun batean, espainiar kodifikazio zibilaren aurka<br \/>\nagertu zen, eta euskal lurraldeetarako foru legedia gordetzearen alde. 1898an<br \/>\nDonostiako Euskal Erria Aldizkarian argitaratutako artikulu batean, ekarpen<br \/>\ninteresgarri zenbait egin zituen gobernuaren erreformaren eta<br \/>\nlanda-udalerrien administrazioaren inguruan, ikuspuntu orijinalak eskainiz.<br \/>\nBeste alde batetik, inkesta garrantzitsu bat egin zuen Euskal Herriko<br \/>\nohiturazko zuzenbideari buruz, eta interes handia erakutsi zuen herrialdeko<br \/>\noinordetzako zuzenbidearen inguruan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Antonio Abadia Thompson Dublinen jaio zen, 1810eko urtarrilaren 13an. Ama Elisabeth Thompson of Parck irlandarra eta aita Michel-Arnaud d\u2019Abbadie (\u00dcrr\u00fcxtoi, Zuberoa) zuberotarra zituela. Bera izan zen haien lehen semea, eta ondotik etorriko ziren Elise, Celine, Arnaud-Michel, Julienne eta Charles- Jean. Aita atzerriratu zen frantziar iraultzaren garaian, lehenik Espainiara eta ondoren Ingalaterrara. Handik Frantziara itzuli zen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[325],"class_list":["post-3285","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ABBADIE THOMPSON, Antoine d\u2019 (Antonio Abadia) (Dublin, 1810eko urtarrilaren 13a - Paris, 1897). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/abbadie-thompson-antoine-d-457-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ABBADIE THOMPSON, Antoine d\u2019 (Antonio Abadia) (Dublin, 1810eko urtarrilaren 13a - Paris, 1897). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Antonio Abadia Thompson Dublinen jaio zen, 1810eko urtarrilaren 13an. Ama Elisabeth Thompson of Parck irlandarra eta aita Michel-Arnaud d\u2019Abbadie (\u00dcrr\u00fcxtoi, Zuberoa) zuberotarra zituela. Bera izan zen haien lehen semea, eta ondotik etorriko ziren Elise, Celine, Arnaud-Michel, Julienne eta Charles- Jean. Aita atzerriratu zen frantziar iraultzaren garaian, lehenik Espainiara eta ondoren Ingalaterrara. Handik Frantziara itzuli zen [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/abbadie-thompson-antoine-d-457-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/abbadie-thompson-antoine-d-457-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/abbadie-thompson-antoine-d-457-eu\\\/\",\"name\":\"ABBADIE THOMPSON, Antoine d\u2019 (Antonio Abadia) (Dublin, 1810eko urtarrilaren 13a - Paris, 1897). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T08:50:08+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/abbadie-thompson-antoine-d-457-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/abbadie-thompson-antoine-d-457-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/abbadie-thompson-antoine-d-457-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ABBADIE THOMPSON, Antoine d\u2019 (Antonio Abadia) (Dublin, 1810eko urtarrilaren 13a &#8211; Paris, 1897).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ABBADIE THOMPSON, Antoine d\u2019 (Antonio Abadia) (Dublin, 1810eko urtarrilaren 13a - Paris, 1897). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/abbadie-thompson-antoine-d-457-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ABBADIE THOMPSON, Antoine d\u2019 (Antonio Abadia) (Dublin, 1810eko urtarrilaren 13a - Paris, 1897). - Iura Vasconiae","og_description":"Antonio Abadia Thompson Dublinen jaio zen, 1810eko urtarrilaren 13an. Ama Elisabeth Thompson of Parck irlandarra eta aita Michel-Arnaud d\u2019Abbadie (\u00dcrr\u00fcxtoi, Zuberoa) zuberotarra zituela. Bera izan zen haien lehen semea, eta ondotik etorriko ziren Elise, Celine, Arnaud-Michel, Julienne eta Charles- Jean. Aita atzerriratu zen frantziar iraultzaren garaian, lehenik Espainiara eta ondoren Ingalaterrara. Handik Frantziara itzuli zen [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/abbadie-thompson-antoine-d-457-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/abbadie-thompson-antoine-d-457-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/abbadie-thompson-antoine-d-457-eu\/","name":"ABBADIE THOMPSON, Antoine d\u2019 (Antonio Abadia) (Dublin, 1810eko urtarrilaren 13a - Paris, 1897). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T08:50:08+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/abbadie-thompson-antoine-d-457-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/abbadie-thompson-antoine-d-457-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/abbadie-thompson-antoine-d-457-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ABBADIE THOMPSON, Antoine d\u2019 (Antonio Abadia) (Dublin, 1810eko urtarrilaren 13a &#8211; Paris, 1897)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3285","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3285\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3285"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3285"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}