{"id":3281,"date":"2023-02-10T09:45:00","date_gmt":"2023-02-10T08:45:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/verastegui-varona-valentin-de-455-eu\/"},"modified":"2023-02-10T09:45:00","modified_gmt":"2023-02-10T08:45:00","slug":"verastegui-varona-valentin-de-455-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/verastegui-varona-valentin-de-455-eu\/","title":{"rendered":"VERASTEGUI VARONA, Valentin de (Valentin de Berastegi Barona) (Gasteiz,  1789ko otsailak 14 &#8211; Gasteiz, 1818ko urriak 1)."},"content":{"rendered":"<p>Valentin de Verasteguiren gurasoak Prudencio Maria de<br \/>\nVerastegui, Arabako ahaldun nagusi ohia eta Maria Casilda de Varona y Sarabia<br \/>\nde Rueda ziren, jatorriz Berastegiko jauregikoa (Gipuzkoa) eta XV. mendetik<br \/>\nGasteizen errotutako familiako kidea.<\/p>\n<p>Zuzenbidean lizentziatu zen Zaragozan. Independentzia gerrak<br \/>\niraun bitartean ibilbide militarra hasi zuen, eta Zalditeriako kapitaina zen<br \/>\n1818an Gasteizko bigarren alkate izateko erretiratu zenean. Ribabellosan<br \/>\nezkondu zen (Araba) 1820ko otsailaren 11n, bere lehengusina zen Antonia de<br \/>\nAvila y Varonarekin. Sei seme-alaba izan zituzten eta horietatik lau bizi izan<br \/>\nziren.<\/p>\n<p>1821ean, Hirurteko Liberal bete-betean, Araban sortu ziren<br \/>\nmilizia erregezaleen bi batailoietatik batean komandante izendatu zuten.<br \/>\n1823an Angule- mako dukearen armada sartu ondotik, ahaldun nagusiaren ordezko<br \/>\nizendatu zuten apirilaren 25ean, Gasteizen egin ziren Batzar Nagusietan.<br \/>\nTitularrak sistematikoki kale egiten zuenez, Verasteguik kargua bere gain hartu<br \/>\nzuen, eta agintari zorrotza izan zen 1823tik 1826ra arte.<\/p>\n<p>Valentin de Verasteguiren familian joera liberalak eta<br \/>\nkarlistak bat egiten zuten, lehena aitaren aldetik, eta bigarrena amarenetik.<br \/>\nAzkenean, Varonatarren eragina handiagoa izan zen, eta are, bide eman zien<br \/>\nValentinen eta bere arreba Margaritaren ezkontzei ere, lehengusina eta<br \/>\nlehengusu banarekin. Orduko berriemaileek idatzitakoaren arabera, izaera<br \/>\ngogorreko gizona zen, eta ideia eta jarrera antiliberal eta absolutista argiak<br \/>\nzituen. Arabako jarduneko ahaldun nagusia zela (1823-1826) hartutako lehen neurrietako<br \/>\nbat Hirurte- koan beren burua liberaltzat agertu zutenei \u00abProbintziako Aita\u00bb<br \/>\nizendapena kentzea izan zen. Bere agintaldiak iraun zuen tartean, aurreko<br \/>\nhirurtekoko kargu publiko eta pertsonaia nabarmen ugari erbesteratu,<br \/>\nespetxeratu edota exekutatu zituen; elkarte politiko eta hausnarketa talde asko<br \/>\ndesagerrarazi, eta Gasteizko Antzokia erdizka eraitsi zuen, perbertsio gunea<br \/>\nzela iritzita.<\/p>\n<p>1826ko Batzar Nagusietan, Verastegui Arabako ahaldun nagusi<br \/>\nizateko hautatu zuten, eta Fausto Otazu liberala izendatu zuten ordezko,<br \/>\naurreko hirurtekoan Verasteguiren larderia antiliberala nola hala<br \/>\nkontrolatzeko gai zela erakutsi zuelako. Hain ezberdina zen bikote horrek jaso<br \/>\nzituen errege-erreginak Gasteizen, 1828ko ekainaren 26an. Ahaldun nagusi<br \/>\nbezala egon zen hiru Aldundiek, 1824 eta 1828 artean, Bilbon, Gasteizen eta<br \/>\nMadrilen egin zituzten batzarretan. 1827ko irailean, Kataluniako malcontents-en<br \/>\nmatxinada gertatu zenean, mendean hartu zuen mugimendu hari babesa adierazteko<br \/>\nUribarri- Arrazua herriaz jabetu zen partida. 1829ko azaroan ahaldun nagusi<br \/>\nizateari utzi zion, baina Arabako milizia erregezaleen buru izaten jarraitu<br \/>\nzuen, ko- mandante jeneral bezala, eta koronel mailarekin. Bederatzi mila<br \/>\nsoldadu in- guru ziren, eta Verasteguik bere gertuko pertsonak jarri zituen<br \/>\nagintean.<\/p>\n<p>1830ean, Francisco Espoz y Mina jenerala partida liberal<br \/>\nbatekin Frantziatik Nafarroara sartzen saiatu zen, baina ez zuen halakorik<br \/>\nlortu, Verasteguik Beran garaitu baitzuen. Irabazle zen beste behin ere,<br \/>\neta erregeak konde- koratu eta herriko heroi izendatu zuten.<\/p>\n<p>Fernando VII.a erregea hil ondoren, Verastegui Gardelegin<br \/>\nmatxinatu zen 1833ko urriaren 7an. Arabako Boluntario Erregezaleen buru,<br \/>\nGasteizen sartu eta Carlos errege izendatu zuen, Foruen defentsaren aldeko<br \/>\nhainbat aldarrikapen zabaltzearekin batera. Udal berria osatu zuen politikoki<br \/>\nbere gertukoak ziren pertsonekin, eta, Aldundiak bat egiten ez zuela ikusita<br \/>\n\u2014orduko hartan I\u00f1igo Ortes de Veslasco buru baitzen\u2014, Arabako Batzar Gorena<br \/>\nsortu zuen, bera buru zela, probintziako gobernuaren ordez aritzeko. Azaroaren<br \/>\n21ean Gasteiz berreskuratu zuen Sarsfield jeneralak aurrera egiten zuela<br \/>\nikusita, Verasteguik amore ematea erabaki zuen, eta bere jarraitzaileak<br \/>\nZumalacarreguiren esanetara zeuden indar bateratuetara bideratu zituen.<br \/>\nMatxinadan izan- dako parte hartzeagatik zigortzeko, ondasun guztiak kendu<br \/>\nzizkioten eta bere familia Gasteiztik kanporatu zuten 1834. urtean.<\/p>\n<p>Verastegui karlismo arabarraren buru izan zen ia Lehen<br \/>\nKarlistaldi guztian zehar (1833-1840) eta Arabako Gobernu Batzarreko<br \/>\npresidente ere izan zen. Brigadier maila lortu zuen eta 1836ko uztailaren 23an<br \/>\nArabako koman- dante jeneral izendatu zuten. Urizaharrako gudan, 1837ko<br \/>\nirailaren 5ean, Martin Zurbanoren esanetara zeuden liberalek preso hartu zuten,<br \/>\nbere bizkartzainarekin batera, Santikurutze-Kanpezun zegoela. Bere emaztea<br \/>\nere berarekin zegoen, eta handik lau egunera hil zen. Atzeman zutenetik aurrera,<br \/>\nbizitza publikotik at egon zen.<\/p>\n<p>Guda bukatu zenean, Verastegui Bilbora aldatu zen, eta<br \/>\n1850ean Gasteizera itzuli zen, bere familiarekin lasai bizitzeko asmoz.<br \/>\nHarrezkero, eta hil arte, ez zen bizitza publikoan ibili \u2014tarte labur batez<br \/>\nizan ezik, euskal dipu- tazioek 1864 eta 1865ean Bergaran eta Tolosan egindako<br \/>\nbatzarretan, Probintziako Aita bezala aritu baitzen\u2014.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Valentin de Verasteguiren gurasoak Prudencio Maria de Verastegui, Arabako ahaldun nagusi ohia eta Maria Casilda de Varona y Sarabia de Rueda ziren, jatorriz Berastegiko jauregikoa (Gipuzkoa) eta XV. mendetik Gasteizen errotutako familiako kidea. Zuzenbidean lizentziatu zen Zaragozan. Independentzia gerrak iraun bitartean ibilbide militarra hasi zuen, eta Zalditeriako kapitaina zen 1818an Gasteizko bigarren alkate izateko erretiratu [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[321],"class_list":["post-3281","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>VERASTEGUI VARONA, Valentin de (Valentin de Berastegi Barona) (Gasteiz, 1789ko otsailak 14 - Gasteiz, 1818ko urriak 1). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/verastegui-varona-valentin-de-455-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"VERASTEGUI VARONA, Valentin de (Valentin de Berastegi Barona) (Gasteiz, 1789ko otsailak 14 - Gasteiz, 1818ko urriak 1). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Valentin de Verasteguiren gurasoak Prudencio Maria de Verastegui, Arabako ahaldun nagusi ohia eta Maria Casilda de Varona y Sarabia de Rueda ziren, jatorriz Berastegiko jauregikoa (Gipuzkoa) eta XV. mendetik Gasteizen errotutako familiako kidea. Zuzenbidean lizentziatu zen Zaragozan. Independentzia gerrak iraun bitartean ibilbide militarra hasi zuen, eta Zalditeriako kapitaina zen 1818an Gasteizko bigarren alkate izateko erretiratu [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/verastegui-varona-valentin-de-455-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/verastegui-varona-valentin-de-455-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/verastegui-varona-valentin-de-455-eu\\\/\",\"name\":\"VERASTEGUI VARONA, Valentin de (Valentin de Berastegi Barona) (Gasteiz, 1789ko otsailak 14 - Gasteiz, 1818ko urriak 1). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T08:45:00+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/verastegui-varona-valentin-de-455-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/verastegui-varona-valentin-de-455-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/verastegui-varona-valentin-de-455-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"VERASTEGUI VARONA, Valentin de (Valentin de Berastegi Barona) (Gasteiz, 1789ko otsailak 14 &#8211; Gasteiz, 1818ko urriak 1).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"VERASTEGUI VARONA, Valentin de (Valentin de Berastegi Barona) (Gasteiz, 1789ko otsailak 14 - Gasteiz, 1818ko urriak 1). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/verastegui-varona-valentin-de-455-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"VERASTEGUI VARONA, Valentin de (Valentin de Berastegi Barona) (Gasteiz, 1789ko otsailak 14 - Gasteiz, 1818ko urriak 1). - Iura Vasconiae","og_description":"Valentin de Verasteguiren gurasoak Prudencio Maria de Verastegui, Arabako ahaldun nagusi ohia eta Maria Casilda de Varona y Sarabia de Rueda ziren, jatorriz Berastegiko jauregikoa (Gipuzkoa) eta XV. mendetik Gasteizen errotutako familiako kidea. Zuzenbidean lizentziatu zen Zaragozan. Independentzia gerrak iraun bitartean ibilbide militarra hasi zuen, eta Zalditeriako kapitaina zen 1818an Gasteizko bigarren alkate izateko erretiratu [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/verastegui-varona-valentin-de-455-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/verastegui-varona-valentin-de-455-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/verastegui-varona-valentin-de-455-eu\/","name":"VERASTEGUI VARONA, Valentin de (Valentin de Berastegi Barona) (Gasteiz, 1789ko otsailak 14 - Gasteiz, 1818ko urriak 1). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T08:45:00+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/verastegui-varona-valentin-de-455-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/verastegui-varona-valentin-de-455-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/verastegui-varona-valentin-de-455-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"VERASTEGUI VARONA, Valentin de (Valentin de Berastegi Barona) (Gasteiz, 1789ko otsailak 14 &#8211; Gasteiz, 1818ko urriak 1)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3281","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3281\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3281"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3281"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}