{"id":3277,"date":"2023-02-10T09:42:26","date_gmt":"2023-02-10T08:42:26","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/urquijo-landaluce-estanislao-de-453-eu\/"},"modified":"2023-02-10T09:42:26","modified_gmt":"2023-02-10T08:42:26","slug":"urquijo-landaluce-estanislao-de-453-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urquijo-landaluce-estanislao-de-453-eu\/","title":{"rendered":"URQUIJO LANDALUCE, Estanislao de (Estanislao Urkixo Landaluze). Urkixoko lehen markesa (Murga, Aialako Lurra, Araba, 1816ko maiatzak 7 &#8211; Madril, 1889ko apirilak 30)."},"content":{"rendered":"<p>Estanislao de Urquijo landa eremuko familia ugari batean<br \/>\njaio zen, Arabako ipar-mendebalean. Bere gurasoek Madrilera bidali zuten,<br \/>\nartean hamahiru urte zituela, Antonio Landaluce osabaren etxera. Nerabe zela,<br \/>\noihalak saltzen ikasi zuen Toledo kalean zegoen denda bateko erakusmahai<br \/>\nbatean. Denda hori bere koinatuarena zen, bere arreba Ceciliarekin ezkonduta<br \/>\nzegoen Martin Francisco Ericerena, hain zuzen ere. Bere koinatua eta osaba<br \/>\nburtsako agenteak ziren, eta gazteak zuen talentuaz oharturik, Madrilgo Burtsan<br \/>\nibil- tzen irakatsi zioten.<\/p>\n<p>Bere familiarekin Laudiora mugitu zenez, lehen letrak bertan<br \/>\nikasi zituen, eta, gerora, merkataritza Madrilen. Han, ospe handia eskuratu<br \/>\nzuen bankuen eta burtsaren munduan, bertako etxeekin zein atzerrikoekin lan<br \/>\negi- ten zuen bitartean; esaterako, 1835etik aurrera, Rothschild familiarekin<br \/>\naritu zen. Horiekin guztiekin, diruak ez zuela kolore politikorik ikasi zuen,<br \/>\neta laguntza finantzarioa behar zuen edozein alderdi edo kausa bultzatu zuen<br \/>\nbere diruarekin. Momentu hartatik aurrera, haren dirua jaso zuten bezeroen zerrenda nabarmen hazi zen, eta etxebizitza zein negozioetan inbertitzeari ekin<br \/>\nzion.<\/p>\n<p>1840ko hamarkadako lehendabiziko bosturtekoan, Espainiako<br \/>\neta atzerriko bankuentzat ospe handiko burtsa agente bilakatu zen (1843tik<br \/>\n1849ra). 1848ko finantza-krisiak espekulazio arriskutsuetan zeuden negozioak<br \/>\neta en- titate urriko elkarteak astindu zituen, baina berak onik ateratzea<br \/>\nlortu zuen. 1840ko hamarkada bukaeran, bere ondasunek gora egin zuten, eta<br \/>\nhalaxe egin zuen burtsa agente kementsu bezala zuen ospeak ere. 1850eko<br \/>\nhamarkadan, nagusiki banku operazioak egiten aritu zen, eta, aldi baterako, Madrilgo<br \/>\nBurtsako zereginak alde batera utzi zituen. 1855ean, ordea, Espainiako Bankuko aholkulari izendatu zutenean, behin betiko baztertu zituen zereginok.<\/p>\n<p>\u00abFerrocarriles de Mediod\u00eda\u00bb enpresa sortu zuen, eta, bazkide<br \/>\nnagusi zen, besteren artean, \u00abS.A. La Plata\u00bb eta \u00abSociedad Valle de Alcudia\u00bb<br \/>\nenpresetan.<\/p>\n<p>1860 eta 1870eko hamarkadetan, finantza-arazoak zituzten<br \/>\naristokrata askok harengana jo zuten diru eta aholku eske, hala nola,<br \/>\nSalamancako Markesa (1875ean porrot egin zuen, eta ordainetan, hainbat<br \/>\neraikin eman behar izan zizkion bankari euskaldunari, egun Madrilgo \u00abSalamanca<br \/>\nauzoa\u00bb deritzonean), Osunako dukea edota Sestokoa (alfonsindarren helburuak<br \/>\ndiruz lagundu nahi zituen, zehazki 1874ko abenduaren 29an Martinez Camposek<br \/>\nSagunton zuzendutako altxamendua). Mailegu bat eman zion Pe\u00f1afloridako kondeari,<br \/>\nnoble lur-jabea zenari, bere ondasunen herena galdu zuenean. Beste maila batean<br \/>\nzeuden haren laguntza ekonomikoa jasotzen zuten politikariak; adibidez, 100.000<br \/>\npezetako kredituak eman zizkien Emilio Castelar lagun minari, Morety<br \/>\nministroari edota Marfori senatariari.<\/p>\n<p>Hainbat kargu politiko eta ohoreri uko egin zien Espainia<br \/>\nmailan, beste batzuk onartu bazituen ere: Saboiako Amadeo erregeak Markesatua<br \/>\neman zion, 1871ko otsailaren 18an, Ogasun Publikoari egindako jesapenak ordaintzeko-edo. 1873. urtean, Lehendabiziko Errepublika garaian, Castelar presidenteak, bere aspaldiko lagunak, Madrilgo Ongintzako Probintzia Batzordeko<br \/>\npresidenteordetza eskaini zion, eta Urquijok onartu egin zuen. Madrilgo alkate<br \/>\nizan zen 1883an eta, aurrerago, Avila probintzia gaztelarreko senatari<br \/>\n(1886-1889). Sei hilabeteko udal kudeaketa laburrean (1883ko martxoaren 11- tik<br \/>\nurte bukaerara) Mendebaldeko parkearen lehen urratsak eman zituen, eta, gerora,<br \/>\nbere dohainez ordaindua izan zen.<\/p>\n<p>Nabarmentzekoa da bere bizitza guztian zehar bere<br \/>\nsorterriarekin, Arabarekin, izandako harremana eta hari erakutsitako<br \/>\nmaitasuna. Hainbat ohorezko kargu bete izan zituen bertan, eta 1871 eta 1873<br \/>\nartean, Hirugarren Karlistaldian, foru erregimena babestea egokitu zitzaion,<br \/>\nahaldun nagusi zela. 1856. urtean Madrilgo San Ignazioren elizako Errege<br \/>\nKongregazioko diruzain izendatu zuten, jatorri euskalduna zuten pobreei<br \/>\nlaguntzeko. Antonio Landaluce osabak eraman zuen hara, bertan elkartzen<br \/>\nbaitziren hiriburuan bizi ziren euskaldunak otoitz egiteko. Han Euskal<br \/>\nHerriko merkatari, politikari eta handiki askorekin egin zuen harremana.<br \/>\nUrquijo bere diruaren zati bat Laudion inbertitzen hasi zen, aberatsago egin<br \/>\nzenean. Urteek aurrera egin ahala, lur-jabe bilakatu zen, Aialako haranaz<br \/>\nharatago, eta 1870ean Arabako landa-zergadun handiena izatera iritsi zen.<\/p>\n<p>1876. urtean, probintziako aita izendatu zuten, arabarren<br \/>\ninteresak defendatu zituelako. Aholkulari kargu hori Arabako pertsona<br \/>\nospetsuentzat gordeta zegoen, eta izendapenak lotura zuen<br \/>\nprobintzia-korporazioaren zor publikoa erosi izanarekin ere. 1868an Gorteko<br \/>\nordezkari hautatu zuten Arabako Batzar Nagusiek. 1870eko azaroaren 20an,<br \/>\nerakunde horrek berak ahaldun nagusi izendatu zuen, hau da, probintziako<br \/>\nautoritate goren eta erregimen foralaren ardatz, eta horretan aritu zen<br \/>\nHirugarren Karlistaldia bukatu arte; ondoren, euskal lurraldeen eta Batzorde<br \/>\nLiberal Foruzalearen ordezkari aritu zen, fo- ruak indarrean mantentzen<br \/>\nsaiatzeko.<\/p>\n<p>1876ko irailaren 4an hitzaldia eskaini zuen Batzar<br \/>\nNagusietako diputatu izateari utzi behar zionean. Urte hartako uztailaren<br \/>\n21eko lege berria izan zuen hizpide, indargabe utzi baitzuen foru erregimena,<br \/>\neta \u2014bere hitzetan\u2014 \u00abgure askatasunaren galera\u00bb suposatzen zuelako. Bera<br \/>\nbezala Probintziako Aita zen Mateo Benigno Moraza diputatu arabarrarekin bat<br \/>\negin zuen, foruak sutsuki defendatu baitzituen aurreko uztaileko 13 eta 19an<br \/>\nemandako bi hitzaldi gogoangarrietan. Gauzak horrela, jatorri apalekoa izaki,<br \/>\neta Ara- bako landa-zergadun izatera iristeaz gain, 1870eko lehen bosturtekoan<br \/>\npolitikari nagusia izatera iritsi zen. 1872. eta 1876. urteetan Bergaran eta<br \/>\nGasteizen egindako Hiru Aldundien Konferentzietara joan zen, ahaldun nagusi<br \/>\ngisa.<\/p>\n<p>1882an Bilboko Labe Garaiak jaio zen, Ibarratarren eta<br \/>\nZubiriarren sidelurgiek bat-egitearen ondorioz, eta egoitza nagusia Bizkaiko<br \/>\nhiriburuan ezarri zuten. Euskal enpresari horiek Urquijoko Markesaren kapitala<br \/>\nbaliatu zuten. 1880ko hamarkadan, berrikuntza teknikoei eta diru laguntzari<br \/>\nesker, produkzioak eta esportazioek gora egin zuten. Burdinbideek ere eragin<br \/>\nhandia izan zuten, horien bitartez ateratzen baitzen ekoizpen siderurgikoa.<br \/>\n1884an Bilbo eta Portugalete elkartzen zituen Trenbide Konpainia sortu zen, bi<br \/>\nmilioiko ka- pitalarekin; Urquijok hirurogeita hamabost akzio zituen, eta<br \/>\nZornotza-Gernika Trenbide Konpainiak, aldiz, berrogeita hamar.<\/p>\n<p>Izaera soila, filantropikoa eta biziki katolikoa zuen, eta<br \/>\neskuzabalki lagundu zuen hainbat egitasmo pedagogiko eta sozialetan, bai<br \/>\nAraban eta baita Madrilen ere. Diru kopuru handia eman zuen eskola arabar eta<br \/>\nmadrildarrak eraiki eta hornitzeko; jardunean zein erretiratuta zeuden irakasle<br \/>\naskori laguntzak eman zizkien, eta baita Arabako Instrukzio Publikoko<br \/>\nProbintzia Ba- tzarraren bitartez banatu ziren zenbait diru-laguntza ere.<br \/>\nBabes-etxeak eta ospitaleak eraiki zituen, elizak konpontzen eta eraikitzen<br \/>\nlagundu zuen eko- nomikoki. Laguntzak eman zizkien nekazariei eta sariak<br \/>\nikasleei. Isabel Katolikoaren Gurutze Handia eman zioten irabazi osoz,<br \/>\nMadrilen eta Araban eskola publikoak sortzeagatik.<\/p>\n<p>Bizkaiko gobernadore zibilarekin harreman estua izan zuen;<br \/>\nMiguel Rodriguez Ferrer euskaltzale sevillarra, Los Vascongados, su lengua y<br \/>\nel pr\u00edncipe L. L. Bonaparte liburuaren autorea. Liburu horretan,<br \/>\nMarkesari egindako es- kaintza ageri da. Aberatsa eta ezkongabea zenez,<br \/>\nUrquijoko bere iloba Juan Manuel Urquijo Urrutia deitu zuen (Murga,<br \/>\n1843-Madril, 1914), eta bere ezagutza guztia helarazten saiatu zen, bere<br \/>\nondorengo eta oinordekoa izan zedin.<\/p>\n<p>Ezin uka daiteke Lehen Markesak izan zuen meritua: hutsetik<br \/>\naberastasun handia pilatzea lortu zuen, hil baino apur bat lehenago<br \/>\nberrogeita hamar milioi pezeta ingurura iritsiz, eta Espainiako pertsona<br \/>\naberatsenetakoa izatea lortu zuen. Hortaz, bankari argia izan zela esan<br \/>\nliteke, gobernuei, instituzioei eta norbanakoei emandako mailegu onuragarriei<br \/>\nesker eta askotariko negozioetan inbertitzeagatik aberats egitea lortu<br \/>\nbaitzuen. Bere arrakasta- ren arrazoien artean ezin da alde batera utzi,<br \/>\nbatetik, Rothchildarren babes- pean ikasitakoa eta eskuratutako eskarmentua;<br \/>\nbestetik, negozioetan erakutsi zuen zuhurtzia eta konfiantza; eta azkenik,<br \/>\nelite politiko zein finantzarioekin ereindako harremanak. Biografia<br \/>\nzirraragarri eta eleberri kutsuko baten az- ken atalak 1889ko martxoaren 8an,<br \/>\nudal-akordio bitartez, Madrilen eskainitako kalea eta Idazle eta Artisten<br \/>\nElkarteak 1890ean eskainitako plaka oroigarria izan ziren.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Estanislao de Urquijo landa eremuko familia ugari batean jaio zen, Arabako ipar-mendebalean. Bere gurasoek Madrilera bidali zuten, artean hamahiru urte zituela, Antonio Landaluce osabaren etxera. Nerabe zela, oihalak saltzen ikasi zuen Toledo kalean zegoen denda bateko erakusmahai batean. Denda hori bere koinatuarena zen, bere arreba Ceciliarekin ezkonduta zegoen Martin Francisco Ericerena, hain zuzen ere. Bere [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[321],"class_list":["post-3277","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>URQUIJO LANDALUCE, Estanislao de (Estanislao Urkixo Landaluze). Urkixoko lehen markesa (Murga, Aialako Lurra, Araba, 1816ko maiatzak 7 - Madril, 1889ko apirilak 30). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urquijo-landaluce-estanislao-de-453-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"URQUIJO LANDALUCE, Estanislao de (Estanislao Urkixo Landaluze). Urkixoko lehen markesa (Murga, Aialako Lurra, Araba, 1816ko maiatzak 7 - Madril, 1889ko apirilak 30). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Estanislao de Urquijo landa eremuko familia ugari batean jaio zen, Arabako ipar-mendebalean. Bere gurasoek Madrilera bidali zuten, artean hamahiru urte zituela, Antonio Landaluce osabaren etxera. Nerabe zela, oihalak saltzen ikasi zuen Toledo kalean zegoen denda bateko erakusmahai batean. Denda hori bere koinatuarena zen, bere arreba Ceciliarekin ezkonduta zegoen Martin Francisco Ericerena, hain zuzen ere. Bere [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urquijo-landaluce-estanislao-de-453-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/urquijo-landaluce-estanislao-de-453-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/urquijo-landaluce-estanislao-de-453-eu\\\/\",\"name\":\"URQUIJO LANDALUCE, Estanislao de (Estanislao Urkixo Landaluze). Urkixoko lehen markesa (Murga, Aialako Lurra, Araba, 1816ko maiatzak 7 - Madril, 1889ko apirilak 30). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T08:42:26+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/urquijo-landaluce-estanislao-de-453-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/urquijo-landaluce-estanislao-de-453-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/urquijo-landaluce-estanislao-de-453-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"URQUIJO LANDALUCE, Estanislao de (Estanislao Urkixo Landaluze). Urkixoko lehen markesa (Murga, Aialako Lurra, Araba, 1816ko maiatzak 7 &#8211; Madril, 1889ko apirilak 30).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"URQUIJO LANDALUCE, Estanislao de (Estanislao Urkixo Landaluze). Urkixoko lehen markesa (Murga, Aialako Lurra, Araba, 1816ko maiatzak 7 - Madril, 1889ko apirilak 30). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urquijo-landaluce-estanislao-de-453-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"URQUIJO LANDALUCE, Estanislao de (Estanislao Urkixo Landaluze). Urkixoko lehen markesa (Murga, Aialako Lurra, Araba, 1816ko maiatzak 7 - Madril, 1889ko apirilak 30). - Iura Vasconiae","og_description":"Estanislao de Urquijo landa eremuko familia ugari batean jaio zen, Arabako ipar-mendebalean. Bere gurasoek Madrilera bidali zuten, artean hamahiru urte zituela, Antonio Landaluce osabaren etxera. Nerabe zela, oihalak saltzen ikasi zuen Toledo kalean zegoen denda bateko erakusmahai batean. Denda hori bere koinatuarena zen, bere arreba Ceciliarekin ezkonduta zegoen Martin Francisco Ericerena, hain zuzen ere. Bere [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urquijo-landaluce-estanislao-de-453-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urquijo-landaluce-estanislao-de-453-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urquijo-landaluce-estanislao-de-453-eu\/","name":"URQUIJO LANDALUCE, Estanislao de (Estanislao Urkixo Landaluze). Urkixoko lehen markesa (Murga, Aialako Lurra, Araba, 1816ko maiatzak 7 - Madril, 1889ko apirilak 30). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T08:42:26+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urquijo-landaluce-estanislao-de-453-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urquijo-landaluce-estanislao-de-453-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urquijo-landaluce-estanislao-de-453-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"URQUIJO LANDALUCE, Estanislao de (Estanislao Urkixo Landaluze). Urkixoko lehen markesa (Murga, Aialako Lurra, Araba, 1816ko maiatzak 7 &#8211; Madril, 1889ko apirilak 30)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3277","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3277\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3277"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3277"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}