{"id":3275,"date":"2023-02-10T09:41:40","date_gmt":"2023-02-10T08:41:40","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/otazu-balencegui-fausto-452-eu\/"},"modified":"2023-02-10T09:41:40","modified_gmt":"2023-02-10T08:41:40","slug":"otazu-balencegui-fausto-452-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/otazu-balencegui-fausto-452-eu\/","title":{"rendered":"OTAZU BALENCEGUI, Fausto (Fausto Otazu Balentzegi) (Gasteiz, Araba, 1789ko irailak 18 &#8211; Gasteiz, 1869ko abenduak 11)."},"content":{"rendered":"<p>Bere aita Rondako zaldun-elkarteko kide Saturnino Otazu<br \/>\nSalamanca Moyua y Ruiz del Castillo zen, Briviescakoa (Burgos); bere ama<br \/>\nMaria Agueda Balencegui Araoz Lazarraga Davalos, Segurakoa (Gipuzkoa). Aita<br \/>\nbezala, Fausto ere Rondako Errege Zaldun-Elkarteko kide izan zen. Legeak ikasi<br \/>\nzi- tuen Valladolideko unibertsitatean, baina 1808an ikasketak utzi behar izan<br \/>\nzituen, Napoleonen okupazioak eragindako gerra zela-eta. Ezkongabea eta hipokondriakoa zen, eta mina baretzeko, itsasoan bainatzen zen udan, buruan<br \/>\nolatuen kolpeak jasotzeko. Europako hainbat herri ezagutu zituen (Frantzia,<br \/>\nBelgika, Ingalaterra, Prusia), eta, Euskal Herrian zegoenean, bereak ziren<br \/>\netxeen artean aldatuz bizi zen. 1834 eta 1842 artean Madrilen bizi izan zen eta<br \/>\nSalazar Kondearen mahai-inguruetan parte hartzen zuen. Mahai-inguru horiek<br \/>\nMontehermoso markesak antolatzen zituen, Beireko Ezpeleta Kondearen emazteak. Fausto Otazu Arabako aberatsenetakoa zen eta<br \/>\nonibarrak zituen Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan. Fernando VII.aren seiurteko<br \/>\nabsolutistan (1814-1820) hainbat kargu publiko bete zituen bere jaioterrian,<br \/>\nhala baitzego- kien bere gizarte maila zutenei. Gauzak horrela, 1817an<br \/>\nGasteizko erregidore izatera iritsi zen. Urte bereko martxoaren 5ean Nafarroako<br \/>\njaiotza-titulua jaso zuen, Nafarroako Gorteetan noblezia-estamentuaren<br \/>\nordezkari izateko pribilegioa jaso baitzuen oinordetzan, eta Vianako bizilaguna<br \/>\nzela aitortu ziotelako. 1817ko maiatzaren 4an, Arabako Batzar Nagusiak<br \/>\nelkartu ziren Zurbaon zuen jauretxean, eta 1818ko Batzarretan prokuradore<br \/>\nnagusi izan zen Gasteizko anaidiaren izenean.<\/p>\n<p>Hirurteko liberalean, Gasteizko alkate konstituzional izan<br \/>\nzen 1821. urtean; urte bereko uztailaren 11n, presidente aritu zen hiriko<br \/>\nMerkataritza Batzordean; eta 1822ko ekainaren 10ean Arabako Foru Aldundiko<br \/>\nbatzordekide izan zen. Hirurteko liberalean jarrera liberal moderatu edo<br \/>\norekatua agertu zuen liberal asaldatuen aurrean, baina, hala eta guztiz ere,<br \/>\nerregezaleen altxamendu armatuari aurre egin zion.<\/p>\n<p>Hamarkada Gaitzesgarrian (1823-1833), ustez jazarria<br \/>\nizatetik Ahaldun Nagusiaren ordezko izatera igaro zen Otazu. Ustezko jazarpen<br \/>\nhori soilik lehen bi urteetako nahasmendu eta errepresio gogorraren baitan<br \/>\npairatu zuen. 1823ko apirilaren 7an hasi zen, San Luisen Ehun Mila Semeak<br \/>\ndeitutakoak Espainiara sartu, Cadizen liberalak amore ematera behartu eta<br \/>\nurriaren 1ean Fernando VII.a askatu ondotik. Ikerlariak ez datoz bat Fausto de<br \/>\nOtazuk egoera eta testuinguru historiko horren aurrean hartutako jarreraz den<br \/>\nbezainbatean. Batzuek diotenaren arabera, Monarkia absolutua berrezarri zenean<br \/>\njazarria izan zen, liberalekin bat egiteagatik. Besteen ustez, 1823an, tropa<br \/>\nfrantziarren esku-hartzearen ondorioz sistema konstituzionala indargabetu eta<br \/>\nmonarkia absolutua berrezarri zenean, agintari liberalek ihes egin zuten eta<br \/>\nGasteizko alkate aritu behar izan zuen maiatzaren 15etik 24ra, baina, azkenean,<br \/>\ndimititzea erabaki zuen. Bere nekrologikoan (1869) ageri denez, ordea,<br \/>\nHirurtekoan izandako karguengatik eta bere ideia liberalengatik jazarri zuten.<br \/>\nLitekeena da jazarpen horrek Donostiara mugitzera eraman izana eta, behin hara<br \/>\niritsita, arretarik deitu gabe bizitzen saiatu zen.<\/p>\n<p>Hamarkada Gaitzesgarriak iraun bitartean, Otazuk ardura<br \/>\nhandiko kargu politikoak bete zituen Euskal Herrian. Horrek erakusten duenez,<br \/>\nezinbestean Fernando VII.aren politika absolutistaren laguntzaile izan<br \/>\nbeharra zuen, eta pentsatzekoa da ez zuela jazarpena pairatzeko beldurrik izan<br \/>\nbeharrik. 1826tik aurrera, politikoki nabarmentzen hasi zen berriro,<br \/>\nprobintziako diputatu-orde aritu baitzen Batzar Nagusietan, Valentin de<br \/>\nVerastegui Arabako ahaldun nagusi zela. Gainera, bere esku utzi zituzten Arabako<br \/>\ninstituzioen ku- deaketa-konpromisoak. 1828an, Aldundiak Gorteko eskudun<br \/>\nizendatu zuen eta Fernando VII.a erregeak Euskal Herrira egindako bisitan<br \/>\nordezkari izan zen.<\/p>\n<p>Absolutismoarekiko zuen lotura geroz eta handiagoa zen, eta<br \/>\n1829ko aza- roaren 25ean Arabako ahaldun nagusi izateko hautatu zuten, baina,<br \/>\negunerokoan, kudeaketa Diego Manuel Arriola Esquivel ordezkoaren esku egon<br \/>\nzen, Otazu absente zegoelako. Behin eta berriro ahaldun<br \/>\nnagusiaren kargua hartzeko eskatu zioten arren, ezin zuela adierazten zuen,<br \/>\nosasun arazoak zirela medio, eta betiere medikuaren agiria aurkeztuta. Azkenik,<br \/>\n1830ean, Batzar Nagusiak uko egitea onartu zion, eta handik aurrera Diego<br \/>\nArriola izan zen ahaldun nagusia.<\/p>\n<p>1831. urtean Gasteizko alkate izateari uko egin zion, orduko<br \/>\nhartan ere osasun arazoak aipatuz. Dirudienez, baina, osasuntsu zegoen eta<br \/>\nDonostian bolada bat igarotzen ari zen. Azkenean, Gasteizera itzultzeko<br \/>\neskatu zio- ten, eta kargua zin egin behar izan zuen. Lehen Karlistaldiak iraun<br \/>\nbitartean (1833-1840), Madrilen babestea erabaki zuen, Gorteko Arabako<br \/>\nordezkari arituta. Gutun ugari bidali zizkion I\u00f1igo Ortes de Velasco ahaldun<br \/>\nnagusiari, bere ideia politikoak agertuz eta argi erakutsiz egoera politikoaren<br \/>\ngaineko iritzia emateko eta analisia egiteko gai zela; bereziki, 1840. urtetik<br \/>\naurrera, baldintza liberaletan konstituzio forala eguneratzeari buruz.<\/p>\n<p>Otazu izan zen, liberalismo konstituzionaletik abiatuta,<br \/>\n1834an foruzaletasuna edo Euskal Herriko autogobernuaren foru erregimena<br \/>\nformulatu zuten politikari eta ideologoetako bat. Ikuspegi liberal batetik,<br \/>\nerregimen forala politikoki eta ekonomikoki mantentzearen alde egin zuen,<br \/>\nBlas Domingo Lopez aholkulariarekin eta I\u00f1igo Ortes de Velascorekin batera.<br \/>\n1834an Espainiako erregimen liberal konstituzional berria eta erregimen forala<br \/>\naldi berean inda- rrean egon zitezkeela eta are bateragarriak zirela defendatu<br \/>\nzuten. Euren aukera 1834ko maiatzaren 8an argitaratutako idatzian defendatu<br \/>\nzuten: Apuntes sobre el modo de conciliar la convocaci\u00f3n de las Provincias de<br \/>\nBizkaia, Gipuzkoa y \u00c1lava a las Cortes generales del reyno, con la<br \/>\nconservaci\u00f3n de las especiales instituciones administrativas, de forma que los<br \/>\nprocuradores en Madrid fueran representantes electos de las Juntas Generales<br \/>\nizenburupean. Idatzi hori joera politiko berri baten sorreratzat har daiteke,<br \/>\ndoktrinari dagokionez behinik behin: liberalismo foruzalea. Esan beharra dago<br \/>\nJoseba Agirreazkuenagaren ustez testu hori idatzi zutenak Fausto Otazu Arabako<br \/>\nordezkaria, Casimiro Loizaga Bizkaikoa eta Gipuzkoako Juan Esteban Izaga eta<br \/>\nMonterrongo kon- dea izan zirela, izenburua Otazuk jarri bazion ere. Dokumentu<br \/>\nhori 1834ko azaroan editatu zen eskuorri ezaguna baino lehenagokoa da; bestela<br \/>\nesan, <i>Observaciones sobre la necesidad de examinar el r\u00e9gimen administrativo<br \/>\nde las Provincias Vascongadas para fallar con acierto en esta materia<\/i><br \/>\nzaharragoa da. Nolanahi ere den, tesi foruzaleak lehenago hedatzen hasi<br \/>\nziren, eskuorri baten bitartez. Eskuorri horren sortzailea patrizio arabar<br \/>\nbatzuen eragina zuen Arabako elite politiko eta intelektualez osatutako talde<br \/>\ntxiki bat izan zen, I\u00f1igo Ortes de Velasco, Fausto de Otazu eta Blas Lopez<br \/>\nabokatu eta aholkularia buru.<\/p>\n<p>1837an, M. Urioste de la Herran, M.M. de Uhagon eta F. de<br \/>\nHormaecheren El Bilbaino egunkariak \u2014foruzale liberalen prentsa organo<br \/>\nnagusia\u2014 publizitate-kanpaina hasi zuen bi tesi defendatzeko. Lehena: marko<br \/>\nkonstituzional berrian, erregimen zaharraren eta berriaren arteko transakzioa<br \/>\nposiblea zen, foru egitura zaharren zati handi bat mantentzeko. Bigarrena:<br \/>\nkonponbide transakzional horren helburuak liberal eta absolutisten asmoen erdibidean kokatuz, guda zibila \u00abirabazle eta galtzaile\u00bb<br \/>\ngabe buka zitekeen. Haien aurkari aurrerakoiek konstituzionalismoaren erabateko<br \/>\ngaraipena espero zuten oraindik, eta Arabako foruzale-moderatuei<br \/>\n\u00abkarlo-kristino\u00bb deitzen hasi ziren, ustez eta bere pribilegioei atxikia<br \/>\nzegoen \u00abaristokrazia ergelaren\u00bb botere eta prestigioa kosta ahala kosta<br \/>\nsalbatu nahi zituztela. Haien iritziz, hirugarren bide foruzale-moderatua<br \/>\nborroka armatuaren txorimaloa astintzeko aitzakia besterik ez zen, euren<br \/>\nposizioa indartzeko; hau da, karlismo erreboltariaren urak oligarkia<br \/>\nforuzalearen errotara bideratzeko saia- kera hutsa. Horregatik esaten zuen<br \/>\ngaraiko euskal ezker liberalak (argi eta garbi foruen kontrakoa) El Bilbaino<br \/>\n\u00abforuzale, moderatu, atzerakoi eta absolutista hitzak sinonimo bilakatu<br \/>\nnahian\u00bb zebilela.<\/p>\n<p>Lehen Karlistaldiak iraun bitartean (1833-1840) Madrilen<br \/>\nbabestu zen, eta espainiar parlamentarismoan murgildu. Gorteetako prokuradore<br \/>\nizan zen 1834tik 1835era. 1837. urtean ahaldun nagusi izateko hautatu zuten,<br \/>\nbaina ez zuen sekula kargua zin egin, handik gutxira foru instituzioak<br \/>\nindargabetu eta probintzia Diputazioa indarrean jarri zelako. 1837ko irailaren<br \/>\n22an, 451 botorekin senatari izateko proposatu zuten, I\u00f1igo Ortes de<br \/>\nVelascorekin (471 boto) eta Manuel Aranguren Monterrongo kondearekin batera (412<br \/>\nboto). 1838ko urtarrilaren 4ko errege Dekretuaren bitartez, Maria Kristina<br \/>\nerregina agintariak, Arabako senatari izendatu zuen, ministroen Kontseilua<br \/>\nadituta. 1839an Batzar Nagusiak berrezarri zirenean, \u00abProbintziako aita\u00bb<br \/>\nizendatu zuten.<\/p>\n<p>Otazu nabarmendu ohi zen parlamentaria zen; hala uste du,<br \/>\nbehinik behin,<i> Fisonom\u00eda natural y pol\u00edtica de los procuradores en las Cortes<br \/>\nde 1834, 1835 y 1836<\/i> lanaren idazleak, honela deskribatu baitzuen:<br \/>\n\u00abprokuradoreen zerrendako alpha: bozketen kapera-maisua: eta, askotan,<br \/>\neztabaidatzen ari ziren kontuez ohartzen lehena zela ematen zuen, puntua<br \/>\nnahikoa eztabaidaturik zegoenetz galdetzeko eskatzen zuenean erakusten zuen<br \/>\nezinegona ikusita. [\u2026] Eite handikoa zen bere tamainari esker; mihi lodikoa eta<br \/>\ntotel samarra, fisio- nomia nabarikoa, engainatzen ez duten horietakoa\u00bb<\/p>\n<p>Probintziako politikarekin zerikusia zuen jardunari<br \/>\ndagokionez, Fausto Otazuren egitekorik garrantzitsuena foru erregimena 1839ko<br \/>\nurriak 25eko legeari egokitzeko negoziaketan Batzar Nagusietako ordezkari<br \/>\naritzea izan zen. Otazu Parisen zegoen izendapen hori jaso zuenean, diruz eskas<br \/>\nbizi zen Bruno de Villarreal jeneral karlistari gobernu zentralak onartutako<br \/>\npentsio bat emateko, horrela monarkia liberalaren kontrakoa izateari utziko<br \/>\nziolakoan. 1840ko urtarrilaren 25ean, Arabako Batzar Nagusien izendapenaren<br \/>\nofizioa jaso zuen: Pedro Ega\u00f1a eta Blas Domingo Lopezekin batera, gobernuarekin negoziatzeko hautatu zuten, 1839ko urriaren 25eko legeak agintzen zuen<br \/>\nbezala, erregimen forala Espainiako marko konstituzionalari egokitzeko.<\/p>\n<p>Fausto Otazu maiatzaren 4an iritsi zen Madrilera, eta<br \/>\n1841eko apirilaren 3ra arte Ortes de Velascori bidalitako gutunek argi<br \/>\nerakusten dituzte errejimen forala monarkiaren errejimen konstituzionalarekin<br \/>\nbateragarri egiteko negoziaketaren nondik norakoak. Arabako ordezkariek, foru<br \/>\nerregimena osoki mantentzeko asmoz, \u00abforu auzia deitutakoa konpontzeko lege<br \/>\nproiektu zirriborro\u00bb bat idatzi zuten, Gipuzkoako Gorteetako diputatu Valentin<br \/>\nOlanorekin batera. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ordezkariek<br \/>\nadostasun maila handia lortu zuten eta bat etorri ziren foruak aldatzeko lege<br \/>\nberriaren helburu eta estrategietan. Ordezkari nafarrek, ordea, eremu<br \/>\nekonomiko-fiskal- administratibora mugatu zuten erregimen foralaren jarraipena.<br \/>\nNafarrekin askotan bildu arren, ezin izan zen fronte foruzale amankomunik<br \/>\nsortu. Ota- zuk leporatzen zienez, \u00abnola edo halako teoria izpiritua zuten,<br \/>\nnire ustez, izpiritu kontserbatzailea nagusi izan behar zenean [\u2026]. Hemen<br \/>\ndauden hiru ordezkari nafarrek, ez dute loturarik hemengoarekin, ez dute hau<br \/>\nezagutzen eta ez dakite hemengo negozioak nola kudeatu behar diren ere\u00bb.<br \/>\nOtazuren iritziz, negoziazioaren ardatza \u00abgureari eustea\u00bb izan behar zen. Hala<br \/>\nere, komisioetan eta Batzar Nagusiek eskatutako beste hainbat egitekotan aritu<br \/>\nzen. Horrez gain, hainbat proiekturen alde egin zuen: 1860an Afrikara bidal-<br \/>\ntzeko tertzio arabarra sortzea, 1862an apezpiku-egoitza erdiestea, instrukzio<br \/>\npublikoko batzordea eta eredu baserria. Guztiarekin ere, ez zuen konde-<br \/>\nkoraziorik, gurutzerik, saririk edo graziarik jaso, \u00abprobintziako aita\u00bb izateaz<br \/>\nbeste.<\/p>\n<p>Nolanahi ere den, Blas Lopezekin batera, Otazu foruzaletasun<br \/>\nliberalaren autorerik garrantzitsuenetakoa izan zen, biak ala biak joera<br \/>\nmoderatu eta foruzalekoak. Arabako taldea osatzen zuten, eta sortu zituzten<br \/>\nproiektuei begiratuta, berrogeiko hamarkadan politikak hartuko zuen bidea<br \/>\nargien ikusi zutenak izan ziren, zalantzarik gabe. Haien helburua, argi eta<br \/>\ngarbi, foruak eta konstituzioa parez pare jartzea zen.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bere aita Rondako zaldun-elkarteko kide Saturnino Otazu Salamanca Moyua y Ruiz del Castillo zen, Briviescakoa (Burgos); bere ama Maria Agueda Balencegui Araoz Lazarraga Davalos, Segurakoa (Gipuzkoa). Aita bezala, Fausto ere Rondako Errege Zaldun-Elkarteko kide izan zen. Legeak ikasi zi- tuen Valladolideko unibertsitatean, baina 1808an ikasketak utzi behar izan zituen, Napoleonen okupazioak eragindako gerra zela-eta. Ezkongabea [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[321],"class_list":["post-3275","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>OTAZU BALENCEGUI, Fausto (Fausto Otazu Balentzegi) (Gasteiz, Araba, 1789ko irailak 18 - Gasteiz, 1869ko abenduak 11). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/otazu-balencegui-fausto-452-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"OTAZU BALENCEGUI, Fausto (Fausto Otazu Balentzegi) (Gasteiz, Araba, 1789ko irailak 18 - Gasteiz, 1869ko abenduak 11). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Bere aita Rondako zaldun-elkarteko kide Saturnino Otazu Salamanca Moyua y Ruiz del Castillo zen, Briviescakoa (Burgos); bere ama Maria Agueda Balencegui Araoz Lazarraga Davalos, Segurakoa (Gipuzkoa). Aita bezala, Fausto ere Rondako Errege Zaldun-Elkarteko kide izan zen. Legeak ikasi zi- tuen Valladolideko unibertsitatean, baina 1808an ikasketak utzi behar izan zituen, Napoleonen okupazioak eragindako gerra zela-eta. Ezkongabea [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/otazu-balencegui-fausto-452-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/otazu-balencegui-fausto-452-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/otazu-balencegui-fausto-452-eu\\\/\",\"name\":\"OTAZU BALENCEGUI, Fausto (Fausto Otazu Balentzegi) (Gasteiz, Araba, 1789ko irailak 18 - Gasteiz, 1869ko abenduak 11). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T08:41:40+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/otazu-balencegui-fausto-452-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/otazu-balencegui-fausto-452-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/otazu-balencegui-fausto-452-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"OTAZU BALENCEGUI, Fausto (Fausto Otazu Balentzegi) (Gasteiz, Araba, 1789ko irailak 18 &#8211; Gasteiz, 1869ko abenduak 11).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"OTAZU BALENCEGUI, Fausto (Fausto Otazu Balentzegi) (Gasteiz, Araba, 1789ko irailak 18 - Gasteiz, 1869ko abenduak 11). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/otazu-balencegui-fausto-452-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"OTAZU BALENCEGUI, Fausto (Fausto Otazu Balentzegi) (Gasteiz, Araba, 1789ko irailak 18 - Gasteiz, 1869ko abenduak 11). - Iura Vasconiae","og_description":"Bere aita Rondako zaldun-elkarteko kide Saturnino Otazu Salamanca Moyua y Ruiz del Castillo zen, Briviescakoa (Burgos); bere ama Maria Agueda Balencegui Araoz Lazarraga Davalos, Segurakoa (Gipuzkoa). Aita bezala, Fausto ere Rondako Errege Zaldun-Elkarteko kide izan zen. Legeak ikasi zi- tuen Valladolideko unibertsitatean, baina 1808an ikasketak utzi behar izan zituen, Napoleonen okupazioak eragindako gerra zela-eta. Ezkongabea [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/otazu-balencegui-fausto-452-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/otazu-balencegui-fausto-452-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/otazu-balencegui-fausto-452-eu\/","name":"OTAZU BALENCEGUI, Fausto (Fausto Otazu Balentzegi) (Gasteiz, Araba, 1789ko irailak 18 - Gasteiz, 1869ko abenduak 11). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T08:41:40+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/otazu-balencegui-fausto-452-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/otazu-balencegui-fausto-452-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/otazu-balencegui-fausto-452-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"OTAZU BALENCEGUI, Fausto (Fausto Otazu Balentzegi) (Gasteiz, Araba, 1789ko irailak 18 &#8211; Gasteiz, 1869ko abenduak 11)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3275","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3275\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3275"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3275"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}