{"id":3273,"date":"2023-02-10T09:34:59","date_gmt":"2023-02-10T08:34:59","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/ortiz-de-zarate-martinez-de-galarreta-ramon-451-eu\/"},"modified":"2023-02-10T09:34:59","modified_gmt":"2023-02-10T08:34:59","slug":"ortiz-de-zarate-martinez-de-galarreta-ramon-451-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortiz-de-zarate-martinez-de-galarreta-ramon-451-eu\/","title":{"rendered":"ORTIZ DE ZARATE MARTINEZ DE GALARRETA, Ramon (Arriola, Araba, 1817ko martxoak 22 &#8211; Gasteiz, 1883ko abuztuak 12)."},"content":{"rendered":"<p>Ramon Ortiz de Zarate seme zaharrena zen. Bere aita<br \/>\nzalditeriako teniente koronel Bruno Ortiz de Zarate Ladron de Guevara zen,<br \/>\nIgoroingo patrono eta jauna, Quintanilla de la Riberako Quitapechos Jauregiko<br \/>\njauna, Bitorianoko Agirre Dorrekoa eta Oreitiako Dorre Txurikoa. Bere ama,<br \/>\nMagdalena Martinez de Galarreta Lopez de Gordoa, kapare nekazaridun<br \/>\njatorrikoa. Ignacia de Amarica Gonzalez de Otazurekin ezkondu zen 1846ko<br \/>\nazaroaren 21ean, eta ez zuten seme-alabarik izan.<\/p>\n<p>Bere aita liberalen alde aritu zen Lehen Karlistaldian, eta<br \/>\nbera ere erregimen liberalaren alde agertu zen, 1869ko gurtza askatasun legea<br \/>\nzela eta, Karlos erregegaiaren alde jartzea erabaki zuen arte; gainera,<br \/>\nHirugarren Karlistal- dia eragin zuten jardueretan lagundu zion.<\/p>\n<p>Jaioterrian hasi zituen ikasketak eta handik Gasteizera,<br \/>\nAtaunera eta Mar- kina-Zuiara igaro zen, O\u00f1atiko Unibertsitatean sartu zen<br \/>\narte. Han, beharrezko Filosofia urteak egin, eta Lege ikasketak hasi zituen<br \/>\n1833-1834 ikas- turtean, baina Guda Karlista hastearekin batera, O\u00f1atitik ihes<br \/>\negin behar izan zuen, eta ikasketak ere alde batera utzi behar izan zituen.<br \/>\nO\u00f1atiko Unibertsitatea Gasteizera aldatu zutenean, Ortiz de Zaratek ikasteari<br \/>\nekin zion berriro, 1839an Lege batxiler titulua eskuratu zuen arte. Karrerako<br \/>\nzazpigarren urtea Zaragozako Unibertsitatean egin zuen eta lizentziatura<br \/>\nMadrilgo Unibertsitate Zentralean 1840\u20141841 ikasturtean. 1841eko ekainaren<br \/>\n23an hiriburuko Audientzian abokatu bezala jaso zuten. Ikasketak<br \/>\nbukatutakoan, Gasteiza itzuli zen eta bere bulego propioa ireki zuen.<br \/>\nPixkanaka legelari ona zela zabaldu zen, bereziki, 24 urte zituela An\u00e1lisis<br \/>\nhist\u00f3rico-cr\u00edtico de la legislaci\u00f3n idatzi zuenean; 1848an argitaratu zen, eta<br \/>\n1849an unibertsitateko testuliburuetan sartu. 1848an bertan Jam\u00e1s los romanos<br \/>\nconquistaron completamente las Vascongadas idazlan erreibindikatibo eta<br \/>\neruditua idatzi zuen. Lan bietan argia da bere gainerako idazkietan jarraitu<br \/>\nzuen ildoa, luma arinez idatziak, baina doktrina oinarri sendoarekin.<br \/>\nZaragozatik iragan ondotik, prentsan argitaratutako idatziengatik egin zen<br \/>\nezaguna, hainbat hedabidetan askotariko artikuluak argitaratu baitzituen:<br \/>\ntestuinguru soziopolitikoarekin lotutakoetatik hasi, eta juridikoki<br \/>\nespezializatuetara. Bere bizitza guztian zehar ez zion sekula idazteari utzi.<\/p>\n<p>Gasteizen abokatu zela, bertako Abokatuen Elkargoko dekano<br \/>\nere izan zen, Victoria antzokiko zentsore kargua izan zuen, Gasteizko Monumentu<br \/>\nHistorikoen Batzordeko kide izan zen eta, 1845etik aurrera, sortu berri zen<br \/>\nProbintzia Kontseiluko kide ere izan zen. 1847an Probintzia Institutuko diziplina Taldeko eta Arabako Lehen instrukzioko Batzorde Nagusiko kide izan zen.<br \/>\n1848an Gasteizko Udaleko Prokuradore Sindiko izendatu zuten, eta horrela hasi<br \/>\nzuen bere ibilbide publikoa, gehien bat Foruak eta Instituzioak de- fendatzeari<br \/>\nbegirakoa, bai arabarrak eta baita Euskal Herrikoak ere. Arabako udalerri<br \/>\nhorretan betetako karguan gorpuztuko da, gerora, Foruen defentsan jarraitu zuen<br \/>\nildoa. Ildo hori argi erakutsiko du kargu publikoak bete zituenean bai<br \/>\nArabako probintzian eta baita nazio Gorteetan ere, hasieran Guar- diako<br \/>\nordezkari bezala eta 1858tik aurrera Arabakoa izan zenean, betiere Gasteizko<br \/>\nbarrutian.<\/p>\n<p>Zerbitzu publikoarenganako bokazioak etengabeko lana<br \/>\neskatzen zuen, dela publikoari begirako jardueretan edo maila intelektualean.<br \/>\nHorren adibide dira 1851ko Kode Zibilerako proiektuari egin zizkion oharrak,<br \/>\n1852an argitaratuak eta \u00abnagusiki familia, moraltasun, berdintasun eta<br \/>\naurrerapen printzipioak garatzeari begirakoak; eta baita ere Kode horrek bere<br \/>\nosotasunean eta xehetasunetan behar duen funtsezko batasun filosofiko orokorra<br \/>\nemateko\u00bb.<\/p>\n<p>Urte horietan tinko aritu zen Foruen defentsan. Esparteroren<br \/>\n1841eko urriaren 29ko dekretuaren ondotik, Foruak mantentzeko erantzukizuna<br \/>\nberen gain hartu zuten liberal moderatuek, eta Ortiz de Zarate horren aurka<br \/>\nagertu zen. Beste euskal politikari batzuekin \u00abalderdi euskaltzalea\u00bb edo<br \/>\n\u00abalderdi foruzale\u00bb deitu zuena sortu zuen. Egiazki ez zen alderdi politiko<br \/>\nbat, baizik eta izaera horizontala zuen elkarte bat, joera politiko guztietako<br \/>\npertsonak biltzen zituena. Proposamen hori <i>Consejos al pueblo vascongado<br \/>\nsobre el sistema que debe de seguirse en la defensa de los Fueros<\/i>, lanean<br \/>\nazaldu zuen; 1850. ur- tean argitaratu zen, eta Pedro de Ega\u00f1arekin liskarrak<br \/>\nizan zituen idatzi ho- rren eraginez. Euskal alderdi horren programa politikoa<br \/>\neta ildo estrategikoa Ortiz de Zaratek azaldu zuen hasieran, 1850eko bere<br \/>\nidatzian. Gobernu mo- deratuaren salaketa baten ondorioz, prozesu judiziala<br \/>\nireki zioten, baina horrek ez zuen kikildu. 1857ko ekainean berean tinko<br \/>\njarraitzen zuela erakutsi zuen euskal diputazioei zuzendutako <i>Apuntes sobre la<br \/>\ndefensa legal del Pa\u00eds vascongado<\/i> idatziarekin. Bere proposamen politikoek<br \/>\naurrera egin zuten, eta hurrengo hamarkadan Madrilera bidalitako euskal<br \/>\nmandatari eta ordezkarien ildoa markatu zuen.<\/p>\n<p>Ortiz de Zarate Arabako Batzar Nagusiko kide izan zen,<br \/>\nGasteizko Anaidiko Prokuradore bezala, 1854tik aurrera. Kargu horren inguruan<br \/>\neztabaidak izan ziren, XV. mendeko ordenantza batek espresuki debekatzen<br \/>\nbaitzuen Anaidien Batzarretako ordezkariak abokatu izatea. Hala ere, Ortiz de<br \/>\nZaratek debekua bertan behera uztea lortu zuen 1855ean, ordenantza indargabetuz, eta, hortik aurrera, abokatuek Anaidien ordezkari izateko aukera izan<br \/>\nzuten Batzar Nagusietan. Bere prestigioa Arabako ahaldun nagusia izateko<br \/>\nhautagaitza mantentzeko baliagarri izan zitzaion, jatorriz ez zenez Gasteizkoa, ez baitzegoen argi aurkeztu zitekeen ala ez. Orduko hartan ere, Foruetan<br \/>\njasotakoa gainditzeko gai izan zen, eta aho batez hautatu zuten 1861eko<br \/>\nazaroaren 29an. Gizartean zuen izen onari esker, Errege-erreginen ongietorrirako komisioko kide izatea lortu zuen, 1865eko irailean egin zuten bisitaldian. Geroago, egun horietako gorabeherak idatziz jaso zituen. Handik bi<br \/>\nurtera, Monumentu Historikoen Komisioko Presidente izendatu zuten, ahaldun<br \/>\nnagusiari, Pedro de Ega\u00f1ari, foru tradizioak berreskuratzen laguntzeko aholkuak<br \/>\nemateko. Ega\u00f1ak ahaldun nagusi bezala berrautatua izateko asmoa zuen, eta<br \/>\nOrtiz de Zaratek askotan egin zion aurre, Foruak bere asmoak baino garrantzitsuagoak<br \/>\nzirela ikustarazteko.<\/p>\n<p>Prokuradore sindiko bezala aritu zenean, abian jarri zuen<br \/>\nForuen defentsa aktiboa Antzokien Legearen aurka, bere ustez, Arabako foru<br \/>\nzuzenbidearen kontrakoa baitzen. Kontra agertze hori baiatuz, 1849an,<br \/>\nGobernadore Zibilak kargutik kendu zuen, hura hartu eta urtebetera. Horri<br \/>\nerantzuteko, Ortiz de Zaratek \u00abBiblioteca Bascongada\u00bb izeneko bilduma idatzia<br \/>\nargitaratu zuen. <i>Consejos al pueblo vascongado sobre el sistema que debe<br \/>\nseguirse en la defensa de los Fueros<\/i> argitaratu zuen lehenik, 1850ean, eta edizioa<br \/>\nbahitzeaz gain, salaketa jarri zioten epaitegian sedizioagatik. Azkenean,<br \/>\nabsolbitu egin zuten, eta Gobernu zentralak bilatzen zuenaren guztiz kontrako<br \/>\nerreakzioa eragin zuten; hots, Araban Ortiz de Zarateren irudia indartzea,<br \/>\neuskal lege- diaren babeslerik hoberenetakotzat hartua izan baitzen.<\/p>\n<p>Obra horretan bertan, proposamen berritzaile bat aurkeztu<br \/>\nzuen, Ega\u00f1a bezalako gainerako liberal moderatuengandik guztiz aldentzen zuena,<br \/>\nberak \u00abalderdi euskaltzalea\u00bb edo \u00abalderdi foruzale\u00bb deitu zuena<br \/>\nsortzeko, nahiz eta egiazki ez zen alderdi politiko bat, baizik eta izaera<br \/>\nhorizontala zuen elkarte bat, joera politiko guztietako pertsonak biltzen<br \/>\nzituena. Argitalpenak berak liskarrak eragin zizkion Pedro de Ega\u00f1arekin,<br \/>\nGobernuak berak salaketa jartzera arte, baina horrek ez zuen kikildu eta 1857ko ekainean<br \/>\nberean tinko ja- rraitzen zuela erakutsi zuen euskal diputazioei zuzendutako<br \/>\nApuntes sobre la defensa legal del Pa\u00eds vascongado idatziarekin.<\/p>\n<p>Foruen eta euskal instituzioen defentsarako, bere<br \/>\nproposamena Batzar Nagusiak ahaldun nagusiaren gainetik jartzea eta udalerrien<br \/>\nautonomia mantentzea izan zen, Ega\u00f1ak eta garai hartako beste politikari<br \/>\nbatzuek de- fendatzen zutenaren kontra. Alderdi kontserbatzaileak ere ahaldun<br \/>\nnagusia Batzar Nagusien gainetik jartzearen alde egiten zuen. Ortiz de Zaratek<br \/>\nhartutako bidea izan zen Madrilera bidalitako mandatari eta ordezkariek<br \/>\njarraitu zutena, eta, hala, Gorteetako diputatu hautatua izatea lortu zuen, alderdien<br \/>\narteko tirabiren gainetik Foruak defendatzeko. Berak zioenaren arabera, \u00abgurea euskal politika izan behar da, ez aurrerakoi, ez moderatu eta ezta errealista edo demokratikoa ere\u00bb, zeren eta \u00abalderdi guztiek hitz ematen dute gure<br \/>\ninstituzioak errespetatuko dituztela euskal herritarrak erakarri nahi dituztenean, baina denek ahazten eta jaten dute euren hitza indartsu eta seguru sentitzen direnean\u00bb. 1858tik 1872ra Gorteetako ordezkari izan zen alde handiz<br \/>\nirabazita, sekula \u00abhautagai ofizial\u00bb izan ez bazen ere, 1868. urtera arte independente bezala aurkeztu baitzen. Diputatuen Kongresuan, Ortiz de Zarateren<br \/>\negitekoa \u00abinteres orokorreko legeak eta euskal askatasunak\u00bb defendatzea izan<br \/>\nzen, bere ustez, euskal politikagintzak izan behar zituen hiru helburuen<br \/>\nbaitan: \u00ab1.) forua mantentzea, 2.) Ebro ibaiaz haragoko gure anaien ika-mika<br \/>\nsozialetan ez sartzea eta 3.) espainiar naziotasuna adorez, pertseberantziaz<br \/>\neta leialtasunez defendatzea\u00bb. Jo eta su aritu zen Madrilgo Gorteetan hiru<br \/>\nhelburu horiek betetzeko, bere heziketa juridikoa baliatuz eta, besteren artean, epaitegien antolaketan, prozedura zibiletan eta instrukzio publikoan zuen<br \/>\neskarmentua erakutsiz, parlamentuan emandako hitzaldietan ikus daitekeenez.<\/p>\n<p>Foru legediaren defentsaz gain, Ortiz de Zaratek beste<br \/>\negiteko bat izan zuen bere azken legealdietan: Espainiako batasun katolikoaren<br \/>\ndefentsa. 1868ko iraultzaz geroztik ezarritako kultu askatasunak arriskuan<br \/>\njarri zuen Espainiako batasun katolikoa, eta horrekin batera, bere jardun<br \/>\npolitikoaren ardatza aldatu zen: \u00abJaungoikoaren atzetik, deus ez dago gehiago<br \/>\ngurtzen dugunik, irrika handiagoz maite dugunik, gure Foruak, usadioak eta<br \/>\nohitu- rak baino\u00bb, eta beretzat foruzaletasunaren oinarria batasun katolikoa<br \/>\nzen. 1869ko otsailaren 11n inauguratutako Gorte Konstituziogileetan, Ortiz de<br \/>\nZaratek Elkarte Katoliko-Monarkikoarekin bat egin zuen, nahiz eta bere ohar<br \/>\nbiografikoetan idatzi zuen \u00abez dela egun Espainia banatzen duten alderdi<br \/>\npolitiko ugari horietako diputatua. Arabarren gehiengoaren desio eta helburuak ordezkatzen dituela, besterik ez: euskal Foruen zaintza eta Eliza katoli-<br \/>\nkoaren batasuna\u00bb. Eta egia zen arabar gehienen ordezkari zela, Gorteetako<br \/>\nhauteskundeetan emandako botoen % 88 jaso baitzuen. Bi egiteko horietan aritu<br \/>\nzen Ortiz de Zarate Kongresuan diputatu bezala eman zituen azken urteetan,<br \/>\n1872ko bigarren legealdian aulkia utzi zuen arte. Liburu bateko gibel solasa<br \/>\nbalitz bezala, Kongresuan emandako denbora ixteko-edo, 1881-1882 eta 1882-1883<br \/>\nlegealdietan itzuli zen, baina azkena ezin izan zuen burutu: 1882ko ekainean Kongresuko pleno batean emandako bihotzekoak<br \/>\nelbarri utzi zuen, eta urte horretan bertan, abuztuan, hil zen.<\/p>\n<p>1872tik 1881era arteko parentesian, Ortiz de Zarate<br \/>\nFrantziara joan zen Karlos erregegaiaren esanetara jartzeko. Mugako Isilpeko<br \/>\nBatzordeko kidea zen, nahiz eta hark sortutako ministerioetako bateko buru<br \/>\nizateari uko egin zion. 1876an gerra bukatu zenean, ez zen berehalakoan<br \/>\nMadrilgo bizitza publikora itzuli. Gorteetatik kanpo, eta bere pentsamolde<br \/>\neta usteek gidaturik, bere alderdikide Mateo Benigno de Morazak Diputatuen<br \/>\nKongresuan esandako hitzak idazten aritu zen euskal foru sistema bertan behera<br \/>\nuzteko 1876ko Legeari aurka egiteko.<\/p>\n<p>Ramon Ortiz de Zarate Laurak-bat edo Euskal Herriko<br \/>\nBatzordearen izpirituaren bultzatzaileetako bat izan zen 1865 eta 1870<br \/>\nartean. Araban erdietsitako autoritate morala lagun, tinko egin zuen \u00ablau<br \/>\nahizpa probintziak elkar besarkatzearen pentsamendu abertzalea bultzatzearen<br \/>\nalde\u00bb, eta \u00abeuskal arrazaren behar soziala\u00bb zela esan zuen. Orduan ekin zion<br \/>\nberriro Biblioteca Bascongada izeneko liburutegia sortzeko proiektuari, urte<br \/>\nbatzuk lehenago Gobernu Zentralak bertan behera utzi baitzuen, eta lau lurraldeetako<br \/>\nordez- karien artean aldizkako konferentziak egin zitezen lagundu zuen.<\/p>\n<p>Ramon Ortiz de Zaratek aurrera eramandako ekimen guztien<br \/>\nhelburua Foruak galtzeak ekarriko zuen kaltea agerian uztea zen, bere heziketa<br \/>\njuri- diko sendoa eta instituzioetako eskarmentua baliatuz. Foruen oinarri<br \/>\njuri- diko sozial eta politikoak adibidetzat harturik, euskal instituzioen<br \/>\nfuntzionamendu bikaina goraipatzen zuen beti. Hala, hitzekin eta ekintzekin<br \/>\nerakusten zien Foruen aurka aritzen zirenei erregimen foralak zuen balioa, hasi<br \/>\nberen oinarri historikotik, eta kudeaketa eraginkorra eta erregimen konstituzionalarekin lortutako uztartze perfektua ahaztu gabe. Benigno de Morazarekin<br \/>\nbatera, xehetasun gehiago eman zuen Vindicaci\u00f3n de los ataques a los Fueros<br \/>\nde las Provincias Vascongadas insertos en el peri\u00f3dico La naci\u00f3n idatzian,<br \/>\n1852an Madrilen argitaratua. Bere idatzi askorengatik erbesteratu zuen Gobernuak 1856an, baina Gobernadore Zibilaren esku hartzeari esker, kondena<br \/>\nbertan behera gera zedin lortu zuen.<\/p>\n<p>Ortiz de Zarateren jarduera politikoa azterturik,<br \/>\neraginkorra eta etekin handikoa izan zela esan dezakegu, izandako karguetan,<br \/>\nudalerrian edo probintzian, lorpen aipagarriak erdietsi baitzituen. Lehenik<br \/>\neta behin, 1862an trenbidea Gasteiztik igarotzea lortu zuela aipatu beharra<br \/>\ndago, eta, urte berean, Gasteizko Elizbarrutia berrezartzea, haren beharrak<br \/>\nasetzeko baliabide egokiak eskainiz. Oso esanguratsua da, ahaldun nagusi zela,<br \/>\nPio IX.aren Ineffabilis Deus euskarara itzultzeko emandako agindua. Kargu<br \/>\nberean zegoela, Arabako nekazaritza eta abeltzaintza sustatzeko hartutako<br \/>\nneurriak ere eraginkorrak izan ziren oso: nekazariak eta abeltzainak hezteko<br \/>\nbaserri-eredu bat sortu zuen, eta baita Nekazaritza Eskola bat ere, Gasteizko<br \/>\nBigarren Heziketa Institutuaren barnean. Hezkuntza orokorraz den<br \/>\nbezainbatean, berak aginduta eraiki ziren irakasleendako Eskola Normalak<br \/>\nGasteizen, lurralde osoko eskolak konpontzeko beharrezko baliabideak bideratu<br \/>\nzituen, eta irakasle eta material zientifiko nahikoa izan zezaten bermatu<br \/>\nzuen. Arabak Ortiz de Zarateri zor dio probintziako ur termalak ustiatzeko<br \/>\nekimen berri- tzailea. \u00abOro herriarentzat, ezer ere ez handikientzat\u00bb zioen<br \/>\nbere premisari jarraituz, sekula ez zuen bere lanarengatik kondekoraziorik edo<br \/>\nerrekonozimendurik onartu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ramon Ortiz de Zarate seme zaharrena zen. Bere aita zalditeriako teniente koronel Bruno Ortiz de Zarate Ladron de Guevara zen, Igoroingo patrono eta jauna, Quintanilla de la Riberako Quitapechos Jauregiko jauna, Bitorianoko Agirre Dorrekoa eta Oreitiako Dorre Txurikoa. Bere ama, Magdalena Martinez de Galarreta Lopez de Gordoa, kapare nekazaridun jatorrikoa. Ignacia de Amarica Gonzalez de [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[321],"class_list":["post-3273","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ORTIZ DE ZARATE MARTINEZ DE GALARRETA, Ramon (Arriola, Araba, 1817ko martxoak 22 - Gasteiz, 1883ko abuztuak 12). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortiz-de-zarate-martinez-de-galarreta-ramon-451-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ORTIZ DE ZARATE MARTINEZ DE GALARRETA, Ramon (Arriola, Araba, 1817ko martxoak 22 - Gasteiz, 1883ko abuztuak 12). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Ramon Ortiz de Zarate seme zaharrena zen. Bere aita zalditeriako teniente koronel Bruno Ortiz de Zarate Ladron de Guevara zen, Igoroingo patrono eta jauna, Quintanilla de la Riberako Quitapechos Jauregiko jauna, Bitorianoko Agirre Dorrekoa eta Oreitiako Dorre Txurikoa. Bere ama, Magdalena Martinez de Galarreta Lopez de Gordoa, kapare nekazaridun jatorrikoa. Ignacia de Amarica Gonzalez de [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortiz-de-zarate-martinez-de-galarreta-ramon-451-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"9 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ortiz-de-zarate-martinez-de-galarreta-ramon-451-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ortiz-de-zarate-martinez-de-galarreta-ramon-451-eu\\\/\",\"name\":\"ORTIZ DE ZARATE MARTINEZ DE GALARRETA, Ramon (Arriola, Araba, 1817ko martxoak 22 - Gasteiz, 1883ko abuztuak 12). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T08:34:59+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ortiz-de-zarate-martinez-de-galarreta-ramon-451-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ortiz-de-zarate-martinez-de-galarreta-ramon-451-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ortiz-de-zarate-martinez-de-galarreta-ramon-451-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ORTIZ DE ZARATE MARTINEZ DE GALARRETA, Ramon (Arriola, Araba, 1817ko martxoak 22 &#8211; Gasteiz, 1883ko abuztuak 12).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ORTIZ DE ZARATE MARTINEZ DE GALARRETA, Ramon (Arriola, Araba, 1817ko martxoak 22 - Gasteiz, 1883ko abuztuak 12). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortiz-de-zarate-martinez-de-galarreta-ramon-451-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ORTIZ DE ZARATE MARTINEZ DE GALARRETA, Ramon (Arriola, Araba, 1817ko martxoak 22 - Gasteiz, 1883ko abuztuak 12). - Iura Vasconiae","og_description":"Ramon Ortiz de Zarate seme zaharrena zen. Bere aita zalditeriako teniente koronel Bruno Ortiz de Zarate Ladron de Guevara zen, Igoroingo patrono eta jauna, Quintanilla de la Riberako Quitapechos Jauregiko jauna, Bitorianoko Agirre Dorrekoa eta Oreitiako Dorre Txurikoa. Bere ama, Magdalena Martinez de Galarreta Lopez de Gordoa, kapare nekazaridun jatorrikoa. Ignacia de Amarica Gonzalez de [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortiz-de-zarate-martinez-de-galarreta-ramon-451-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"9 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortiz-de-zarate-martinez-de-galarreta-ramon-451-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortiz-de-zarate-martinez-de-galarreta-ramon-451-eu\/","name":"ORTIZ DE ZARATE MARTINEZ DE GALARRETA, Ramon (Arriola, Araba, 1817ko martxoak 22 - Gasteiz, 1883ko abuztuak 12). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T08:34:59+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortiz-de-zarate-martinez-de-galarreta-ramon-451-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortiz-de-zarate-martinez-de-galarreta-ramon-451-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortiz-de-zarate-martinez-de-galarreta-ramon-451-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ORTIZ DE ZARATE MARTINEZ DE GALARRETA, Ramon (Arriola, Araba, 1817ko martxoak 22 &#8211; Gasteiz, 1883ko abuztuak 12)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3273","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3273\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3273"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3273"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}