{"id":3271,"date":"2023-02-10T09:34:04","date_gmt":"2023-02-10T08:34:04","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/ortes-de-velasco-esquivel-inigo-450-eu\/"},"modified":"2023-02-10T09:34:04","modified_gmt":"2023-02-10T08:34:04","slug":"ortes-de-velasco-esquivel-inigo-450-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortes-de-velasco-esquivel-inigo-450-eu\/","title":{"rendered":"ORTES DE VELASCO ESQUIVEL, I\u00f1igo (I\u00f1igo Ortes de Belasko Eskibel). Alamedako III. Markesa (Urdu\u00f1a, Bizkaia, 1787ko maiatzak 2 &#8211; Gasteiz, 1858ko ekainak 17)."},"content":{"rendered":"<p>I\u00f1igo Ortes familia ilustratu aberats batean jaio zen. I\u00f1igo<br \/>\nJavier Ortes de Velasco eta Maria Tomasa Esquivelen semea, aita Urdu\u00f1akoa zuen,<br \/>\nBerorren Maiestatearen Kontseilukoa eta bere epailea Granadako Errege<br \/>\nKantzelaritzan. Bere ama Gasteizkoa zen, J. M. Esquivelen alaba, Legardako<br \/>\nMarkesa, Valtierros, Mingorria eta San Esteban de los Patos hiribilduetako eta<br \/>\nSalcedoko dorre gotorlekuko jauna eta Berastegiko jauregiaren jabea.<\/p>\n<p>XVIII. mendearen bigarren erdiko euskal aristokraziako<br \/>\nfamilia prototipiko bateko kidea zen, ondare-ondasunetan oinarrituriko<br \/>\nzergarik gabeko aberastasun baten jabe. Espainiako luze-zabalean zituen<br \/>\nmaiorazkoek<\/p>\n<p>178.478 erreal ematen zizkioten urtero. I\u00f1igok, 1845ean,<br \/>\n88.000 errealeko errenta zuen. 1809az geroztik Gasteizen bizi zen eta Teotiste<br \/>\nUrbina Gaytan de Ayalarekin ezkondu zen. Alamedako III. markesaren titulua<br \/>\njaso zuen 1824an, bere aita, Ramon Maria de Urbina y Gaytan de Ayala hil<br \/>\nzenean. Ez zuen titulua denbora luzez atxiki, ordea, jaso eta hurrengo urtean,<br \/>\n1825ean, hil baitzen. Gauzak horrela, Ortes \u00abAlamedako Markes alarguna\u00bb bezala<br \/>\nizan zen ezaguna. Lau seme-alaba izan zituzten: Maria Josefa, Francisco Javier \u2014Alamedako IV. Markesa\u2014, Carmen eta Ramon Ortes de Velasco y<br \/>\nUrbina.<\/p>\n<p>1799ko urriaren 20an, I\u00f1igo Ortes Bergarako Nobleen Euskal<br \/>\nErrege Apaizgaitegi Patriotikoan sartu zen, eta instituzio akademiko hartan<br \/>\nhezkuntza zaindua jaso zuen. 1805eko abuztuaren 29an bukatu zituen ikasketak.<br \/>\nHezkuntzarekin lotutako gaiekiko interesa aurrerago piztu zitzaion. Hala,<br \/>\n1818an, Gasteizko Marrazketa Akademia sortu zuen arrakasta handiz, artisautzan aritu nahi zutenek heziketa egokia jaso zezaten eta arkitektura edo<br \/>\ningeniaritza bezalako karrerak egiteko prestatzeko. I\u00f1igo Ortes Euskalerriko Adiskideen Elkartea berpizten saiatu zen, arrakastarik gabe,<br \/>\n1819ko azaroaren 20an, eta harekin batera izan ziren Ramon Zubia, Miguel<br \/>\nRicardo de Alava eta Prudencio Maria de Verastegui. Arabako Batzar Nagusiei<br \/>\nurtero Euskalerriko Adiskideen Elkarteari bederatzi mila erreal emateko eskatu<br \/>\nzieten, berriro abian jartzeko eta Arabako nekazaritzaren hobekuntza<br \/>\naztertzen laguntzeko. Funtsean, Elkartea biziberritu nahi zuten, bizirik zeuden<br \/>\nkideen laguntzarekin. Gorago aipatu ditugunez gain, Arabako, Bizkaiko eta<br \/>\nGipuzkoako ordezkariek. ere egitasmoa babestu zuten. Guztiarekin ere, Arabako<br \/>\nBatzar Nagusiek hurrengo Batzarrean erabakitzeko utzi zuten diru-laguntzaren<br \/>\nauzia, baina ez zen sekula horretaz hitz egin.<\/p>\n<p><span>Oso<br \/>\ngazterik hasi zen kudeaketa publikoan, 1808an Napoleonen tropek Urdu\u00f1a inguratu<br \/>\nzutenean. I\u00f1igo gazteak, udalbatzaren buru bezala, Napoleonen tropekin<br \/>\nnegoziatu zuen hiria haien esku uztea eta ondorengo irteera, arpilaketa<br \/>\nekiditeko. Politikagintzan Gasteizen jardun zuen, eta bertan, 1817an, frantziar<br \/>\nadministrazioarekin negoziatzeko sortutako komisioko kide izendatu zuten,<br \/>\netengabeko inbasio napoleonikoetatik eratorritako zorren auzia bideratu eta<br \/>\nkonpontzeko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hirurteko<br \/>\nLiberalean, 1820ko uztailean, Ortes Gasteizko bigarren alkate izendatu zuten,<br \/>\neta hurrengo urtean utzi zuen kargua, Fausto Otazu alkate zela. <\/span>1823an<br \/>\nUdaleko errejidore edo zinegotzi kargua berreskuratu zuen, eta baita berehala<br \/>\nonartu ere. Absolutistei zien beldurragatik, baina, erbestera ihes egin zuen,<br \/>\neta urtebete inguru eman zuen horrela. Ez dago argi zenbat iraun zuen<br \/>\nerbestealdiak, ez eta noiz itzuli zen Gasteizera: 1824ko abenduan, edo 1826ko<br \/>\napirilean.<\/p>\n<p>Handik Gutxira, Gasteizko alkate izateko hautatu zuten,<br \/>\n1827ko abenduaren 29an. Bitxia da oso, zeren eta, aurrekari liberal ezagunak<br \/>\nzituen, horiengatik erbesteratzea jasan zuen eta Hirurteko Liberalaren<br \/>\npolitikan parte hartze ak- tiboa. Guztiarekin ere, Fernando VII.aren<br \/>\nabsolutismo betean, kargu politikoak betetzen jarraitu zuen. 1828an, Ortesek<br \/>\nongietorria prestatu zuen erregearen- tzat, euskal lurraldeetan barrena<br \/>\negindako ibilbidean. Su-artifizialak eta bestelako ikuskizunak izan ziren,<br \/>\neta Hirurtekoan liberal izateagatik ospetsuak ziren hainbat pertsona agertu<br \/>\nziren erregearen ondoan; besteak beste, berriro instituzio publikoetan zeuden<br \/>\nI\u00f1igo Ortes eta Fausto Otazu.<\/p>\n<p>Gasteizko alkate izatetik, Arabako ahaldun nagusi izatera<br \/>\nigaro zen laster, baina bada nahasmen apur bat izan zituen karguetan eta<br \/>\nhaiek hartzeko datetan. Carmen Castellsen arabera, 1830eko maiatzaren 6an<br \/>\nteniente, lan- da-maisu, komisario eta ahaldun nagusi izendatu zuten; irailean,<br \/>\nGorteko komisario, eta, hurrengo hirurtekoan, ahaldun kargua hartu zuen<br \/>\nberriro. Agirreazkuenagak, aldiz, 1830-1832ko hirurtekoan diputatu teniente<br \/>\nizan zela dio, ahaldun nagusia Diego Arriola zelako. Era berean, Gorteetako<br \/>\nordezkari izan zen 1830ean. Hurrengo hirurtekoan, Ortes ahaldun nagusi hautatu<br \/>\nzuten, eta Diego Arriola teniente. Ortes ahaldun nagusi izendatzea are<br \/>\nkorapilatsuagoa da Agirreazkuenagaren 1993ko artikulura jotzen badugu,<br \/>\nhonakoa baitio bertan: \u00abGeroago, 1830eko maiatzaren 6an, ahaldun nagusi hautatu<br \/>\nzuten, eta hala izan zen berriro 1832an\u00bb. Espainiar Hiztegi Bibliografikoan<br \/>\njasotakoa guztiz kontrakoa da, ordea; haren arabera, 1830ean<br \/>\nGorteetako ordezkari eta ahaldun nagusiaren teniente baitzen.<\/p>\n<p>Lehen Karlistaldiak Arabako Probintziako buru zela harrapatu<br \/>\nzuen Ortes, Arabako ahaldun nagusia baitzen. 1833ko urriaren 7an, foru<br \/>\nmiliziako buru Valentin de Verastegui karlisten alde jarri zen, eta Karlos V.a<br \/>\naldarrikatzeko, Gasteiztik Gardelegira mugitu zen Badayozko, Bernedoko<br \/>\nGuardiako eta Gaubeako naturalen taldeen buru. Mugimendua Bilboko urriaren 3ko<br \/>\nerregezale eta karlistekin koordinaturik egin zuten. Horrela hasi zen Guda<br \/>\nKarlista. Lehendabiziko bi hilabeteetan, Valentin Verastegui izan zen matxinatuen buru, eta aginte gorena hartzen saiatu zen. Ortesek, ordea, ahaldun<br \/>\nnagusi legitimoa zen aldetik, bere karguari eutsi zion, eta honela zuzendu zitzaion Verasteguiri: \u00abnigan ez dago ordena publikoa mantentzeaz bestelako<br \/>\nasmorik, indarkeria guztia Valentin de Verastegui jaunarena baita [\u2026] espero<br \/>\ndut zure zuhurtziak ondorio larriak ekar litzakeen borroka ekidingo duela,<br \/>\ndesoreka handia baita\u00bb. Gasteizko arma-komandanteak hiritik alde egin zuen 110<br \/>\nsoldadurekin Gipuzkoara bidean. Kanpoan zeuden Verasteguiren<\/p>\n<p>4.000 soldaduek, hori ikusita, berehala sartu ziren hirira<br \/>\neta menpean hartu zuten. Egoera horretan, Ortes ahaldun nagusiak batzorde<br \/>\nberezia deitu zuen, eta erasoari aurre egitea erabaki zuten, betiere hiri<br \/>\nbarneko lasaitasuna eta ordena mantenduz. Horrekin batera, Verasteguiri bere<br \/>\nekintzak foruen kon- trakoak zirela jakinarazi zioten. Alamedako Markes<br \/>\nalargunak aldiro aldarrikatu zuen bera zela ahaldun nagusia, altxamendua<br \/>\nlegez kanpokoa zela argi gera zedin eta foru legediaren alde agertu zen behin<br \/>\neta berriro. 1833ko azaroaren 18ko Ohiko Batzarrean, Sarsfield jeneralaren<br \/>\narmada liberalak natural armatuak garaitu zituenean, Aldundi Nagusiak eta<br \/>\nBatzorde Bereziak ahalmen guztia erabiltzeko eskumena lortu zuten, ez<br \/>\nbaitzegoen gerra giroa baretzerik. 1833ko abenduaren 17an, Ezohiko Batzar<br \/>\nNagusiak Isabel II.a alda- rrikatu zuen. 1834an ahalegin handia egin zuen<br \/>\nArabako lurraldea Isabel II.a erreginaren aldekoa izaten jarraitzeko, baina,<br \/>\nazkenik, 1835ean Baionara erbesteratu behar izan zuen bigarren aldiz.<\/p>\n<p>Bere alabaren ezkontzara Madrilera joan ondoren, Ortes<br \/>\nBaionara abiatu zen berehala, 1836an, eta hiri hartan erbesteratutako euskal<br \/>\nnobleziaren taldean sartu zen. Gerraren bukaeran sutsuki aritu zen lanean<br \/>\nBaionako Batza- rra sortzeko, foru sistemarekiko errespetuan oinarriturik, eta<br \/>\nMu\u00f1agorriren Bakea eta Foruak formularekin gerra bukatzen lagundu zuena.<br \/>\nAurrerago, garai isabeldarrean, nagusitu zen Liberalismo kontserbadorean<br \/>\noinarrituriko foruzaletasuna proposatu zuen.<\/p>\n<p>Bergarako Hitzarmenaren ondoren, 1839ko abuztuaren 28ko<br \/>\nErrege Dekretuaren bitartez, senatari izendatu zuten Fausto Otazuren ordez.<br \/>\n1839ko abuztuaren 5eko hauteskundeetan I\u00f1igo Ortes eta Fausto Otazu proposatu<br \/>\nzituzten Arabako senatari izateko. Senatuaren artxibo historikoan I\u00f1igo Ortes<br \/>\nde Velasco ageri da Arabako senatari honako legealdietan: 1839, 1840, 1841;<br \/>\nbizi artekoa 1845-1846, 1846-1847, 1847-1848, 1848, 1848-1849, 1849-1850, 1850-1851, 1851-1852, 1852, 1853[1.], 1853[2.], 1857 eta<br \/>\n1858. 1839ko aben-duko Batzar Nagusietan, Ortes, orduko hartan senatari<br \/>\nhautetsia, ahaldun nagusi hautatu zuten aho batez, eta Fausto Otazu teniente<br \/>\neta Gorteetako ordezkari, konstituzioaren baitan, foru erregimena negoziatu<br \/>\neta aldatzeko. Lau hilabeteetako kudeaketa gogorraren ostean, Ortes ahaldun<br \/>\nnagusiak foru gobernuko organo guztiak berrezartzea lortu zuen, eta baita<br \/>\nforu administrazio publikoaren ohiko dinamika berreskuratzea ere. Batzar<br \/>\nnagusietan eman- dako hurrengo hitzaldiek argi erakusten dituzte guda zibil<br \/>\ntraumatikoaren ondoren Ortesek zituen ideia politikoak eta egin zuen kudeaketa<br \/>\npublikoa, lehenago arabarrei eta euskal herritarrei egozten zizkien dohain<br \/>\nidealizatuen kontrakoak. Ideologikoki, alderdien banaketa gainditzeko beharra<br \/>\neta foruza- letasuna irakurketa liberalean sublimatzea defendatzen zuen,<br \/>\nbatasun konstituzionalaren baitan, arabar eta euskal herritar guztiena<br \/>\nbaitzen. 1839ko abuztuaren 28ko Errege Dekretuaren bitartez, senatari<br \/>\nizendatu zuten.<\/p>\n<p>Espartero agintean zegoela, Ortes bere foruen kontrako<br \/>\npolitikatik aldentzen joan zen pixkanaka, azkenean hura boteretik kentzeko<br \/>\nkonspiratzera iritsi arte. 1841eko martxoaren 30ean senatari izateari utzi<br \/>\nzion, eta kargua 1845ean hartu zuen berriro. Horretarako erabili zuen argudioa,<br \/>\nahaldun nagusi izateak ez ziola Arabatik ateratzen uzten izan zen. 1841eko<br \/>\nmaiatzaren 4an Arabako Batzar Nagusietan egoera aztertzeko eman zuen<br \/>\nhitzaldian, atsekabea antzeman daiteke, gobernu zentralak aldebakarrez erabaki<br \/>\nzuelako Arabako erregimen forala sakonki eraldatuko zuen prozesua hasiko zuela.<br \/>\n1841eko urrian, Gasteizen Esparteroren kontrako altxamendua antolatu zuten<br \/>\npolitikarietako bat izan zen, Pedro Ega\u00f1a, M. Ciorraga eta Montes de Ocarekin<br \/>\nbatera. Porrot egin zutenean, 1841ean, erbestera ihes egin behar izan zuen<br \/>\nhirugarren aldiz.<\/p>\n<p>1843an itzuli zen, baina politikagintza aktiboari muzin<br \/>\neginez. Hala ere, 1844ko irailaren 14ko hauteskundeetan Arabako senatari<br \/>\nizateko proposatua izan zen. Hurrengo urtean, 1845ean, bizi arteko senatari<br \/>\nizendatu zuten hauteskundeen lege berria baliatuz eta 1846ko otsailaren 21ean<br \/>\nkarguaren zina egin zuen. Senatari eta Arabako patrizio errespetatua zelarik,<br \/>\neguneroko politikan eragina izaten jarraitu zuen, eta Pedro de Ega\u00f1arekin<br \/>\nbatera, trenbidea Gasteiztik pasa zedin lortu zuen. Euskal foruzaletasun<br \/>\nliberalarentzako garrantzi handikoa izan zen gertakari batean ere protagonista<br \/>\nizan zen beste batzuekin batera: 1850eko euskal politikagintzan Foruak egokitu<br \/>\nedo aldatzea eztabaidatzen ari zirenean, Bizkaiko Batzar Nagusiei zuzendutako<br \/>\nma- nifestu bat sinatu zuen, senatari bezala, Arabako eta Gipuzkoako beste<br \/>\nordez- kari batzuekin batera (Benito Maria Vivanco, Pedro Ega\u00f1a, Ladislao<br \/>\nZavala, Bruno Martinez de Aragon eta Francisco Palacios). Euren helburua<br \/>\nproiektua onar zezaten zen, marko konstituzional berriaren baitan, Foruen<br \/>\nnegoziazio estrategia bateratu bat adostu ahal izateko. Finean, 1840-1850<br \/>\nhamarkadan jarraitutako luzamenduzko, behin-behineko eta biziraute estrategia<br \/>\nalde batera utzi, eta behin betiko akordioa bilatuko zuen beste bat hartzea proposa-<br \/>\ntzen zuten, dagoeneko ezarrita-edo zeuden oinarrietatik abiatuta. Karlismotik<br \/>\ngertu zegoen Bizkaiko Batzar Nagusietako sektore batentzat, ordea, proposamen<br \/>\nhori traidorea eta Madrilgo Gobernuaren interesen aldekoa zen. Azkenean,<br \/>\nBizkaiko Batzar Nagusiek atzera bota zuten proiektua, Arabako eta Gipuzkoako<br \/>\nordezkarien etsipenerako.<\/p>\n<p><span>\u00a0<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>I\u00f1igo Ortes familia ilustratu aberats batean jaio zen. I\u00f1igo Javier Ortes de Velasco eta Maria Tomasa Esquivelen semea, aita Urdu\u00f1akoa zuen, Berorren Maiestatearen Kontseilukoa eta bere epailea Granadako Errege Kantzelaritzan. Bere ama Gasteizkoa zen, J. M. Esquivelen alaba, Legardako Markesa, Valtierros, Mingorria eta San Esteban de los Patos hiribilduetako eta Salcedoko dorre gotorlekuko jauna eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[321],"class_list":["post-3271","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ORTES DE VELASCO ESQUIVEL, I\u00f1igo (I\u00f1igo Ortes de Belasko Eskibel). Alamedako III. Markesa (Urdu\u00f1a, Bizkaia, 1787ko maiatzak 2 - Gasteiz, 1858ko ekainak 17). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortes-de-velasco-esquivel-inigo-450-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ORTES DE VELASCO ESQUIVEL, I\u00f1igo (I\u00f1igo Ortes de Belasko Eskibel). Alamedako III. Markesa (Urdu\u00f1a, Bizkaia, 1787ko maiatzak 2 - Gasteiz, 1858ko ekainak 17). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"I\u00f1igo Ortes familia ilustratu aberats batean jaio zen. I\u00f1igo Javier Ortes de Velasco eta Maria Tomasa Esquivelen semea, aita Urdu\u00f1akoa zuen, Berorren Maiestatearen Kontseilukoa eta bere epailea Granadako Errege Kantzelaritzan. Bere ama Gasteizkoa zen, J. M. Esquivelen alaba, Legardako Markesa, Valtierros, Mingorria eta San Esteban de los Patos hiribilduetako eta Salcedoko dorre gotorlekuko jauna eta [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortes-de-velasco-esquivel-inigo-450-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ortes-de-velasco-esquivel-inigo-450-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ortes-de-velasco-esquivel-inigo-450-eu\\\/\",\"name\":\"ORTES DE VELASCO ESQUIVEL, I\u00f1igo (I\u00f1igo Ortes de Belasko Eskibel). Alamedako III. Markesa (Urdu\u00f1a, Bizkaia, 1787ko maiatzak 2 - Gasteiz, 1858ko ekainak 17). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T08:34:04+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ortes-de-velasco-esquivel-inigo-450-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ortes-de-velasco-esquivel-inigo-450-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ortes-de-velasco-esquivel-inigo-450-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ORTES DE VELASCO ESQUIVEL, I\u00f1igo (I\u00f1igo Ortes de Belasko Eskibel). Alamedako III. Markesa (Urdu\u00f1a, Bizkaia, 1787ko maiatzak 2 &#8211; Gasteiz, 1858ko ekainak 17).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ORTES DE VELASCO ESQUIVEL, I\u00f1igo (I\u00f1igo Ortes de Belasko Eskibel). Alamedako III. Markesa (Urdu\u00f1a, Bizkaia, 1787ko maiatzak 2 - Gasteiz, 1858ko ekainak 17). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortes-de-velasco-esquivel-inigo-450-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ORTES DE VELASCO ESQUIVEL, I\u00f1igo (I\u00f1igo Ortes de Belasko Eskibel). Alamedako III. Markesa (Urdu\u00f1a, Bizkaia, 1787ko maiatzak 2 - Gasteiz, 1858ko ekainak 17). - Iura Vasconiae","og_description":"I\u00f1igo Ortes familia ilustratu aberats batean jaio zen. I\u00f1igo Javier Ortes de Velasco eta Maria Tomasa Esquivelen semea, aita Urdu\u00f1akoa zuen, Berorren Maiestatearen Kontseilukoa eta bere epailea Granadako Errege Kantzelaritzan. Bere ama Gasteizkoa zen, J. M. Esquivelen alaba, Legardako Markesa, Valtierros, Mingorria eta San Esteban de los Patos hiribilduetako eta Salcedoko dorre gotorlekuko jauna eta [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortes-de-velasco-esquivel-inigo-450-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortes-de-velasco-esquivel-inigo-450-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortes-de-velasco-esquivel-inigo-450-eu\/","name":"ORTES DE VELASCO ESQUIVEL, I\u00f1igo (I\u00f1igo Ortes de Belasko Eskibel). Alamedako III. Markesa (Urdu\u00f1a, Bizkaia, 1787ko maiatzak 2 - Gasteiz, 1858ko ekainak 17). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T08:34:04+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortes-de-velasco-esquivel-inigo-450-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortes-de-velasco-esquivel-inigo-450-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortes-de-velasco-esquivel-inigo-450-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ORTES DE VELASCO ESQUIVEL, I\u00f1igo (I\u00f1igo Ortes de Belasko Eskibel). Alamedako III. Markesa (Urdu\u00f1a, Bizkaia, 1787ko maiatzak 2 &#8211; Gasteiz, 1858ko ekainak 17)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3271","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3271\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3271"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3271"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}