{"id":3269,"date":"2023-02-10T09:32:03","date_gmt":"2023-02-10T08:32:03","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/olozaga-almandoz-salustiano-449-eu\/"},"modified":"2023-02-10T09:32:03","modified_gmt":"2023-02-10T08:32:03","slug":"olozaga-almandoz-salustiano-449-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olozaga-almandoz-salustiano-449-eu\/","title":{"rendered":"OLOZAGA ALMANDOZ, Salustiano (Oion, Araba, 1805eko ekainak 8 &#8211; Enghien, Frantzia, 1873ko irailak 26)."},"content":{"rendered":"<p>Salustiano Olozaga Arabako Oion herrian jaio zen, ideologia<br \/>\nliberala zuen Gipuzkoatik etorritako familia batean. Celestino Olozaga Saenz<br \/>\neta Clara Almandoz Lasaguiren semea, haurtzaroa hainbat herritan eman zuen,<br \/>\nbere aita medikua zenez, hainbat herritan lan egitea egokitu zitzaiolako. 1806.<br \/>\nurte amaieran, bost hilabete inguru zituenean, familia Arnedora aldatu zen<br \/>\n(Errioxa), eta Salustianok bertan ikasi zituen lehen letrak. Olozagak berak gogoratu ohi zuenez, bere aitak 1812ko Konstituzioaren artikuluak erabiltzen<br \/>\nzituen irakurtzen irakasteko. Txikia zenean, Salustianok ezohiko dohain inte-<br \/>\nlektualak erakutsi zituen, besteak beste, Vicoko komentuko frantziskotarrek<br \/>\nantolatutako Latin lehiaketa bat irabazi zuenean.<\/p>\n<p>Celestino Olozagak mediku plaza osoa lortu zuen Madrilgo<br \/>\nOspitale Nagusian, eta familia osoa bertara aldatu zen 1819. urte bukaeran.<br \/>\nSalustiano Olozagak Filosofia ikasi zuen Zaragozan eta Madrilen.<\/p>\n<p>Milizia Nazionaleko ofiziala eta liberal porrokatua, 1823an<br \/>\nHirurteko Liberaleko Gorteekin joan zen Sevilla eta Cadizera mugitu zirenean,<br \/>\nSan Luisen Ehun Mila Semeen interbentzio absolutistatik ihesi. Liberalen<br \/>\nporrotaren ondotik, ezkutaturik egon zen Malagan eta Granadan. Madrilera<br \/>\nitzuli, eta Zuzenbide ikasketak egin zituen Complutense Unibertsitatean, eta<br \/>\nondoren, Madrilen, Logro\u00f1on eta Valladolideko Kantzelaritzan.<\/p>\n<p>1831. urtean konspirazio liberaletan parte hartu zuen, eta<br \/>\nhorregatik Donibane Lohitzunen (Lapurdi) erbesteratu behar izan zuen.<br \/>\nFernando VII.a hil zenean itzuli zen, eta Alderdi Liberalak Merkataritza Kodea<br \/>\nikuskatzeko komisioko kide izendatu zuen. Madrilgo gobernadore zibil izan zen<br \/>\nMendizabalekin eta sekularizazioa eta eraikin erlijiosoen desjabetzea<br \/>\nbizkortu zituen.<\/p>\n<p>Bere ibilbide politikoan, Madrilgo eta Logro\u00f1oko diputatu<br \/>\naritu zen 1836tik 1873ra bitarteko hauteskunde parlamentarioetan. Parlamentuan<br \/>\nlortu zuen hizlari elokuentearen ospea. 1837ko Konstituzioa idazten lagundu<br \/>\nzuen, 1812koarekin eta 1834ko Errege Estatutuarekin sortutako liskarrak<br \/>\ngainditu behar zirela sinetsita.<\/p>\n<p>Logro\u00f1oko distrituko diputatu hautatu zuten 1839ko abuztuko<br \/>\nhauteskundetan, eta eragin handia izan zuen legealdi hartan emandako euskal<br \/>\nforuei buruzko eztabaidan. Moderatuek proposatutako Foruen berrespen<br \/>\nproiektuaren kontra zeudenen buru izan zen. Auzi horretan izan zuen esku<br \/>\nhartzea erabakigarria izan zen, urte bereko urriaren 7an, eztabaida ez<br \/>\naurrera eta ez atzera zegoela zirudienean, Olozagak, oposizio progresistaren<br \/>\nburu, Gobernuaren eta Parlamentuaren arteko harreman korapilatsua askatzea lortu<br \/>\nbaitzuen, eta Ganberaren banatzea ekidin, Isidro Alaix Gerra ministroarekin<br \/>\nemandako besarkada ospetsuarekin. Horri esker, Foruak Konstituzio unitatearen<br \/>\nmenpe zeudela jasotzen zuen klausula txertatu zen, 1839ko urriaren 25eko Legean<br \/>\njasota dagoen bezala.<\/p>\n<p>1840an, Parisera bidali zuten enbaxadore, Esparterori aurre<br \/>\negiteko itzuli zen arte. Jeneralaren kontrako oposizioaren buru izan zen eta<br \/>\nhura kanpora- tzea lortu zuen 1843an. Isabel II.a adinez nagusi izan zenean,<br \/>\neta Erregina izendatu zutenean, Olozaga Ministro Kontseiluko presidente<br \/>\nizendatu zuten. Hala ere, Gorteen banaketa indarrez eta erregina beldurtuz<br \/>\nlortu zuela leporatu ostean, Frantziara ihes egin behar izan zuen berriro,<br \/>\n1843ko azaroaren 29an.<\/p>\n<p>Europako hainbat herrialdetan bizi ondoren, Espainiara<br \/>\nitzuli zen, eta berriro ere diputatu hautatu zuten, berriro atxilotu, eta<br \/>\nberriro mugaz bestaldera erbesteratu zuten. 1848an itzuli zen, eta<br \/>\naurrerakoien buru bezala eseri zen Kongresuan. Biurteko Progresistan Parisko<br \/>\nenbaxadore izan zen eta Gorte Kostituziogileetako kide. Aurrerakoi hutsen buru<br \/>\nzela, Kongresuko Batasun Liberalaren kontra agertu zen bere aulkitik.<br \/>\nParisera aldaturik, O\u2019Donelli aurre egiten jarraitu zuen. 68ko iraultzarekin<br \/>\nbatera itzuli zen, baina uko egin zion behin-behineko gobernuko kide izateari,<br \/>\neta, hortaz, Parisera bidali zuten hirugarren aldiz. Frantzian Espainiako<br \/>\nenbaxadore lanetan zebilela hil zen, 1873ko irailaren 26an, Parisen.<\/p>\n<p>Intelektual bezala, Historiako, Zientzia Moraletako eta<br \/>\nPolitikako Espainiako Errege Akademiako kide izan zen. Olozaga Amigos de la<br \/>\nLibertad elkarte patriotikokoa izan zen, Puerta del Soleko Lorencini kafekoa<br \/>\neta Madrilgo Santo Tomas Komentuan elkartzen zen Elkarte Landaburiarrekoa.<\/p>\n<p>Editatu ziren bere hitzaldi andanan antzeman daiteke zuen<br \/>\noratoria bikaina. Euskal Foruekin lotutako hainbat artikulu ere idatzi<br \/>\nzituen, hala nola,<\/p>\n<p><i>\u00abCartas dirigidas a Su Majestad la Reina do\u00f1a Mar\u00eda Cristina<br \/>\nde Borb\u00f3n<\/i> (Euskal Herriko egoera politikoari buruzkoa)\u00bb, 1841ean Revista de<br \/>\nMadrid aldizkarian argitaratu zena, edo \u00abJuicio sobre los fueros vascos,<br \/>\n1839\u00bb, 1881ean Euskal Errian argitaratua.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Salustiano Olozaga Arabako Oion herrian jaio zen, ideologia liberala zuen Gipuzkoatik etorritako familia batean. Celestino Olozaga Saenz eta Clara Almandoz Lasaguiren semea, haurtzaroa hainbat herritan eman zuen, bere aita medikua zenez, hainbat herritan lan egitea egokitu zitzaiolako. 1806. urte amaieran, bost hilabete inguru zituenean, familia Arnedora aldatu zen (Errioxa), eta Salustianok bertan ikasi zituen lehen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[321],"class_list":["post-3269","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>OLOZAGA ALMANDOZ, Salustiano (Oion, Araba, 1805eko ekainak 8 - Enghien, Frantzia, 1873ko irailak 26). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olozaga-almandoz-salustiano-449-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"OLOZAGA ALMANDOZ, Salustiano (Oion, Araba, 1805eko ekainak 8 - Enghien, Frantzia, 1873ko irailak 26). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Salustiano Olozaga Arabako Oion herrian jaio zen, ideologia liberala zuen Gipuzkoatik etorritako familia batean. Celestino Olozaga Saenz eta Clara Almandoz Lasaguiren semea, haurtzaroa hainbat herritan eman zuen, bere aita medikua zenez, hainbat herritan lan egitea egokitu zitzaiolako. 1806. urte amaieran, bost hilabete inguru zituenean, familia Arnedora aldatu zen (Errioxa), eta Salustianok bertan ikasi zituen lehen [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olozaga-almandoz-salustiano-449-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/olozaga-almandoz-salustiano-449-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/olozaga-almandoz-salustiano-449-eu\\\/\",\"name\":\"OLOZAGA ALMANDOZ, Salustiano (Oion, Araba, 1805eko ekainak 8 - Enghien, Frantzia, 1873ko irailak 26). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T08:32:03+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/olozaga-almandoz-salustiano-449-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/olozaga-almandoz-salustiano-449-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/olozaga-almandoz-salustiano-449-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"OLOZAGA ALMANDOZ, Salustiano (Oion, Araba, 1805eko ekainak 8 &#8211; Enghien, Frantzia, 1873ko irailak 26).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"OLOZAGA ALMANDOZ, Salustiano (Oion, Araba, 1805eko ekainak 8 - Enghien, Frantzia, 1873ko irailak 26). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olozaga-almandoz-salustiano-449-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"OLOZAGA ALMANDOZ, Salustiano (Oion, Araba, 1805eko ekainak 8 - Enghien, Frantzia, 1873ko irailak 26). - Iura Vasconiae","og_description":"Salustiano Olozaga Arabako Oion herrian jaio zen, ideologia liberala zuen Gipuzkoatik etorritako familia batean. Celestino Olozaga Saenz eta Clara Almandoz Lasaguiren semea, haurtzaroa hainbat herritan eman zuen, bere aita medikua zenez, hainbat herritan lan egitea egokitu zitzaiolako. 1806. urte amaieran, bost hilabete inguru zituenean, familia Arnedora aldatu zen (Errioxa), eta Salustianok bertan ikasi zituen lehen [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olozaga-almandoz-salustiano-449-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olozaga-almandoz-salustiano-449-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olozaga-almandoz-salustiano-449-eu\/","name":"OLOZAGA ALMANDOZ, Salustiano (Oion, Araba, 1805eko ekainak 8 - Enghien, Frantzia, 1873ko irailak 26). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T08:32:03+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olozaga-almandoz-salustiano-449-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olozaga-almandoz-salustiano-449-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olozaga-almandoz-salustiano-449-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"OLOZAGA ALMANDOZ, Salustiano (Oion, Araba, 1805eko ekainak 8 &#8211; Enghien, Frantzia, 1873ko irailak 26)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3269","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3269\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3269"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3269"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}