{"id":3267,"date":"2023-02-10T09:31:19","date_gmt":"2023-02-10T08:31:19","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/moraza-ruiz-de-garibay-mateo-benigno-de-448-eu\/"},"modified":"2023-02-10T09:31:19","modified_gmt":"2023-02-10T08:31:19","slug":"moraza-ruiz-de-garibay-mateo-benigno-de-448-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/moraza-ruiz-de-garibay-mateo-benigno-de-448-eu\/","title":{"rendered":"MORAZA RUIZ DE GARIBAY, Mateo Benigno de (Mateo Benigno de Moraza de Garibai) (Gasteiz, Araba, 1817ko irailak 21 &#8211;  Gasteiz,  1878ko urtarrilak 17)."},"content":{"rendered":"<p>Agustin Moraza y Lafuente eskribauaren eta Sinforosa Ruiz de<br \/>\nGaribay y Mo\u00f1inoren semea, biak gasteiztarrak. Hogeita sei urterekin, 1843ko<br \/>\naben- duaren 10ean, abokatu zela, Done Bikendi Aranako (Araba) Josefa Fernandez<br \/>\nde Lecetarekin ezkondu zen, hogeita zortzi urtekoa. Bere aitaginarreba Na-<br \/>\npoleonen kontrako gerran aritua zen, eta erregezaleek fusilatu zuten 1822an.<br \/>\n1846ko abenduaren 26an, bere emaztea hil zen, hilabete bateko Maria Paz alaba<br \/>\nutzita, eta hura 1847ko uztailaren 25ean hil zen elgorriagatik.<\/p>\n<p>Humanitateak ikasi zituen Gasteizko Santo Domingo Komentuan.<br \/>\nOndo- ren, 1828an, Filosofia ikasketak hasi zituen O\u00f1atiko Unibertsitatean, eta<br \/>\nbatxiler bezala graduatu zen 1832ko abuztuaren 27an. Hala ere, O\u00f1atin ikas-<br \/>\nten jarraitu zuen 1834ra arte. Agirreazkuenagak jasotakoaren arabera, Lehen<br \/>\nKarlistaldiak O\u00f1atiko Unibertsitateko ikasle zela harrapatu zuen, baina Ur-<br \/>\nquijo Goitiak dioenez, denboraldi batez eliza-ikasketek erakarria izan zen, eta<br \/>\n1834ko martxoaren 2an koroa jaso zuen, nahiz eta San Ildefonsoko pa-<br \/>\nrrokiarekin izan zuen lotura oso laburra izan. Aurrerago, 1834ko ekainaren 8an,<br \/>\nBergarako hiri-milizian boluntario bezala izena eman, eta zenbait ekintza<br \/>\narmatutan parte hartu zuen. Handik hilabete batzuetara (urriaren 31n), milizia<br \/>\nutzi, eta Zuzenbide Espainiarra ikasteari ekin zion Alcala de Henaresko<br \/>\nUnibertsitatean, 1834-1835 ikasturtean. Hortik, Valladolideko Uniber- tsitatera<br \/>\naldatu, eta 1835eko urriaren 27an matrikulatu zen (1835-1836 ikasturterako).<br \/>\nLege batxiler titulua eskuratu zuen, nemine discrepante, 1836ko ekainaren 4an,<br \/>\neta Zuzenbide doktoretza 1840an. Gasteiza itzuli eta Udalak O\u00f1atiko<br \/>\nUnibertsitateko bitarteko katedratiko izendatu zuen (1838ko azaroaren 21ean).<br \/>\nKarlistaldiak iraun bitartean, Unibertsitate hartako klaustroaren zati bat<br \/>\nArabako hiriburura aldatu behar izan zen. Hainbat materia eman zituen<br \/>\n(Matematikak, Zuzenbide erromatarra, Filosofia Morala eta Literatura), eta<br \/>\n1837ko apirilaren 19an, Gasteizko nazio-milizian izen eman zuen boluntario<br \/>\nbezala, 1841eko urrira arte.<\/p>\n<p>Gerra 1839an bukatu zen, eta 1840ko abuztuaren 19an abokatu<br \/>\ntitulua eskuratu zuen Burgosko Audientziaren eskutik. Abokatu bezala aritzeko,<br \/>\nurte bereko azaroaren 16an Arabako Abokatuen Elkargoko kide bihurtu zen, eta<br \/>\nelkarte hartan zenbait kargu bete zituen: bigarren diputatu (1842), diruzain (1845) eta dekano (1856-58 y 1871-72). Horiez gain,<br \/>\ngaur egun ibilbide juridiko-militar bezala ezagutzen dugun horretan ere hainbat<br \/>\nkargu bete zituen, gobernu moderatuak indarrean egon ziren bitartean: fiskala<br \/>\n(1844), jabetza aholkularia ingeniarien epaitegi pribatiboan (1852) eta<br \/>\njabetza fiskala intendentzia militarreko epaitegian (1847). 1864an fiskaltza<br \/>\nmilitar eta gerra ikuskaritzako arduradun izan zen, bitarteko bezala; aurretik,<br \/>\n1854an, komisio militar iraunkorreko aholkulari izan zen eta 1851n Zigor<br \/>\nKodeko komisioko kide.<\/p>\n<p>Bere ibilbide politiko-administratiboa 1841ean hasi zen,<br \/>\nbere jaioterriko Udaleko idazkari izateko hautatu zutenean. Kargu horretan,<br \/>\negiteko garrantzitsuak bete izan zituen hamasei urtez. Pixkanaka, Arabako<br \/>\nprobintziako konfiantza gizon bihurtu zen, 1862an Probintziako Aita izendatu<br \/>\nzuten arte. Urte horietan, dagoeneko hainbat komisiotako kide zen, besteak<br \/>\nbeste, zienti- fikoan eta artistikoan, monumentu historikoenean, antzerki<br \/>\nbatzordean, etab. 1848an Diputazioak izendatu zuenetik, hogeita hamar urtez probintziako<br \/>\naholkulari izan zen, eta auzi larri eta muturreko egoera ugari konpondu zituen (1854ko irailaren 19an kargua utzi eta 1855eko abenduaren 6an berriro<br \/>\nhartu arteko tartea ezik). 1853an Madrilera zihoan nazioarteko trenbidea<br \/>\nGasteiztik igaro zedin bidalitako ordezkaritzako kide izan zen. Era berean,<br \/>\nGasteizen justizia-Auzitegia eta apezpiku-egoitza ezar zitezen lan egin zuen.<br \/>\nKargu ugari bete zituen era guztietako korporazioetan. Probintziako Gobernu<br \/>\nZibileko idazkaritza ere hartu zuen, urte berean kargua utzi zuen arren<br \/>\n(1853an). 1861eko abenduaren 23an, Blas Domingo Lopez legelari eta politikari<br \/>\nforuzale liberala hil zenean, probintziako lehendabiziko aholkularitzaren buru<br \/>\nzena, Arabako Batzar Nagusiak Moraza jarri zuen bere ordez, 1862ko azaroaren<br \/>\n23an, eta, bide batez, \u00abProbintziako Aita\u00bb izendatu zuten. Izendapen<br \/>\nhorrekin, Arabako administrazioko maila gorena eskuratu zuen. Handik aurrera,<br \/>\nlegelari adituena zen aldetik, Araban, erregimen foralaren interprete nagusi<br \/>\nbilakatu zen. Aholkulari lanean, parte-hartze nabarmena izan zuen bi- lera<br \/>\namankomunetan, \u00abKonferentzia\u00bb deiturikoak, hots, Gipuzkoa eta Bizkaiko<br \/>\nordezkariekin egiten zirenetan.<\/p>\n<p>1869an, Udalak Gasteizko Unibertsitate Literario Askea<br \/>\nsortzea erabaki zuenean, Moraza bitarteko errektore izendatu zuten. Horri<br \/>\nesker, aholkulari lanak apur bat murriztea lortu zuen, baina berriro lanpeturik<br \/>\nibili zen, Seiur- teko iraultzailean (1868ko iraila-1874ko abendua), Gorte<br \/>\nKonstituziogiletarako hautatu zutenean. Egoera politikoak okerrera egin zuen<br \/>\norduko hartan, eta sumo txarra eta segurtasunik eza nagusitu zirenean,<br \/>\nespetxean sartu zuten, 1873an, gobernadore zibilak Batzarrekiko mesfidantza zuelako<br \/>\neta Ortiz de Zarate karlista ezagunaren adiskidea zela uste zuelako.<br \/>\nGobernadore zibilak Gasteizko Udalarekin izandako bilera batean, 1873ko<br \/>\napirilaren 4an, Mo- raza \u00abGobernuaren etsaia eta oposizioaren babeslea\u00bb zela<br \/>\nesan zuen. 1873ko maiatzaren 7an espetxeratu zuten, eta, bertatik, foruen<br \/>\nbabeserako bere printzipio politikoen berri ematen zuten idatziak zabaldu<br \/>\nzituen. Konspirazioa leporatu zioten. 1873ko maiatzaren 18an, aske utzi zuten<br \/>\neta hirikideek erakutsitako elkartasuna eskertzeko manifestua idatzi zuen:<br \/>\n\u00abEz dut sekula ahaztuko, atxilotu ninduten momentutik bertatik, Arabako<br \/>\nProbintzian, eta bereziki Gasteiz hirian, nire errugabetasunaren alde zabaldu<br \/>\nzen aldarria\u00bb. Hirugarren Karlistaldian, foruzale sutsu bezala agertu zen<br \/>\n\u2014Bizkaiko gober- nadore izendatu zuten (Joseba Agirreazkuenagak uko egin ziola<br \/>\nesan digu \u00abherrian dudan egoera bereziagatik eta betebehar<br \/>\nzuhurrengatik\u00bb)\u2014, eta, hura bukatutakoan, La Pazko lehen kolaboratzaile<br \/>\nbilakatu zen.<\/p>\n<p>Morazak Gasteizko distrituko ordezkari bezala eskuratu zuen<br \/>\nGorteetako lehen diputatu akta, 1867ko hauteskundeetan, Arabako diputatu nagusi<br \/>\nPedro de Ega\u00f1ak hala eskatu ziolako. Alonso XII.aren berrezarpen borbonikoaren<br \/>\nondotik, 1876ko urtarrilaren 21ean, 22an eta 23an, Gorteetako diputatua hautatzeko hauteskundeak izan ziren karlistek okupatu gabeko herrietan. Gasteizko distrituko herrietan, Moraza hautatu zuten, eta 1876ko otsailaren 26an<br \/>\nkargua zin egin zuen. Esku hartze nabarmena izan zuen Euskal Herriarekin<br \/>\nloturiko eztabaidetan: gerraren amaiera, trenbidea eta foruen indargabetzearen auzi garrantzitsua. 1876ko uztailaren 21eko legearen aginduz Foruak indargabetu zirenean, diputatu kargua uzteko erabakia hartu zuen, osasun ara-<br \/>\nzoak zirela-eta, baina urte hartako abenduan berriro hautatu zuten.<\/p>\n<p>Bere lan politikoan, nabarmentzekoa da bere herrialdeko<br \/>\nforuen defendatzaile garbiena izan zela. 1852an, Ramon Ortiz de Zaraterekin<br \/>\nbatera, <i>Vindicaci\u00f3n de los ataques a los Fueros de las Provincias Vascongadas<\/i><br \/>\n(Madril) idatzi zuen. Gogoangarriak izan ziren 1867tik aurrera emandako<br \/>\nhitzaldiak, diputatu izendatu eta gero, bereziki 1876ko uztailaren 13tik 19ra<br \/>\nartekoak \u2014\u00abMorazaren hitzaldi handia\u00bb\u2014. Gaur egunera arte iritsi dira hitz<br \/>\nhartze haren oihartzunak: batetik, bere herrikideen aldartean foruak galtzeko<br \/>\nmehatxuak duen eraginari buruzko adierazpena da (Probintziek guda zibila<br \/>\nsustatu eta bultzatu izanagatik jasotako zigor bezala); eta, bestetik,<br \/>\nprobintzia horien defentsa abertzale sutsua. Karlista eta foruzale terminoak<br \/>\nsinonimotzat hartzea zein okerra den erakutsi nahi dio Camarari, eta euskal<br \/>\nautogobernua indarga- betzea bidegabea zela oso. Hirugarren Karlistaldiko<br \/>\naltxamenduak, dio, oinarri erlijiosoa izan du, ez foruzalea, eta, horregatik,<br \/>\nforuak mantendu beharra dago. 1876ko uztailaren 13an foruen indargabetze<br \/>\nproiektuari aurre egiteko aurkeztu zuen hitzaldian, argi erakutsi zuen<br \/>\nlegelaria zela, eta foru legedian aditua. Morazak printzipio batzuk erabiliz<br \/>\ndefendatu zituen: Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko jatorrizko independentzia<br \/>\n(\u00abEuskal probintzien Foruak euren berezko independentziak sortu ditu, ez dira<br \/>\ninork emanak\u00bb); euskal lurraldeak Gaztelako Koroari \u00abatxiki\u00bb zitzaizkion,<br \/>\nalde biek sinaturiko \u00abhitzarmen\u00bb baten bitartez; euskal herritarrek Espainiaren<br \/>\nlorpen eta ekintza gogoangarrienetan parte hartu dute, beren espainiartasun<br \/>\nargia erakutsiz; Espainiako Parlamentuak onarturiko 1839ko urriaren 25eko legea<br \/>\n\u00abherrialde horren eta Botere Zentralaren arteko harremanaren arautzea\u00bb da.<\/p>\n<p>Hortaz, \u00abdagozkien eskubideak mantenduz, Estatu bati<br \/>\natxikitzen zaizkion herri eta probintziek eskubide horiek betirako mantentzen<br \/>\nbadituzte, betiere botere gailenari, Erregeak denboran duen aginte absolutuari,<br \/>\nkontra egiten ez badiote, Euskal Probintzien kasuan Foruak eta askatasunak<br \/>\nerrespetatzea beste biderik ez dago\u00bb. Garai hartako prentsaren arabera, bere<br \/>\ndiskurtsoak ez zuen ia interesik piztu parlamentarien artean, gehienak<br \/>\nhemiziklotik kanpo baitzeuden. Morazak ongi zekien esan<br \/>\nbeharrekoak esanda eta egin beharrekoak eginda zeudela, eta hala adierazi zuen:<br \/>\n\u00abForuak indargabetuko dituzte, horretarako arrazoi argirik gabe, eta herriak<br \/>\netsipenez onartuko du sekula izan duen ezbeharrik handiena, inoiz, Koroak eta<br \/>\nnazioak merezi duen erreparazioa onartuko diotelakoan\u00bb.<\/p>\n<p><span>Abolizio<br \/>\nlegea 1876ko uztailaren 21ean onartu zen. Morazak bere par- lamentuko aulkiari<br \/>\nuko egin zion eta 1876ko azaroaren 7an Kongresua utzi zuen. Urte bereko<br \/>\nabenduaren 2, 3 eta 4an, utzitako lekua betetzeko hauta- keta partziala egin<br \/>\nzen, baina berriro ere Moraza atera zen garaile, eta karguaren zina egin zuen<br \/>\n1877ko maiatzaren 4an. Beste behin ere, denbora gutxi eman zuen bertan, baina<br \/>\nnahikoa izan zen, 1876ko uztailaren 21eko foru sistemaren indargabetzerako<br \/>\nlegeari zuzenketa bat aurkezteko. Bere hitzartze bakarrean, 1877ko maiatzaren<br \/>\n8an, Ganberan zeuden beste bost parlamentariekin batera, legea baliogabetu<br \/>\nzezaten eskatu zuen. Ez zuen bere helburua lortu, eta horregatik kargua utzi<br \/>\nzuen berriro ere.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Morazak<br \/>\nidatzitako testurik garrantzitsuenak espezialitate juridikoarekin lotutakoak<br \/>\ndira, bereziki, legegintzaren historiarekin eta Foruekin. <\/span>Artikulu<br \/>\nzientifikoak bere adiskide Fermin Herranek zuzentzen zuen Revista de las Provincias Euskaras aldizkarian argitaratu zituen.<\/p>\n<p>Bere sorkuntza gehiena sakabanaturik dago Aldundiaren eta<br \/>\nGasteizko Udalaren Artxiboetan: zenbatezinezko txosten kopurua, alegatuak,<br \/>\nhitzaldiak, irizpenak, etab. Zenbait aldizkaritako kolaboratzaile izan zen<br \/>\nartikuluak idatziz: 1845 eta 1846an El Lirio aldizkarian, eta gero El<br \/>\nPorvenir Alav\u00e9s, La Naci\u00f3n eta La Paz egunkarietan.<\/p>\n<p>1869an Gasteizko Unibertsitate Askearen inaugurazioan<br \/>\nirakurritako diskurtsoa idatzi zuen, eta 1874an, <i>\u00abCervantes moralista y<br \/>\nfil\u00f3sofo cristiano\u00bb<\/i> izenburupean argitaratu zena, Espainiako Akademia<br \/>\nCervantikoko kide oso eta merezimenduzkoa bihurtu zenekoa. Bere idatzien<br \/>\nartean, Gobernuek Foruekin egindako irregulartasunak jasotzen dituen txosten<br \/>\nugari ere aurki daitezke. Amalio Marichalar (Montesako Markesa) eta Cayetano<br \/>\nManriquek idatzitako <i>Historia de la legislaci\u00f3n y recitaciones del derecho civil<br \/>\nde Espa\u00f1a<\/i>ren VIII. liburukiari egindako eransketak eta zuzenketak ere<br \/>\ngorde dira.<\/p>\n<p>Morazarekin batera, eusko-iberismoak eta foruzaletasunak une<br \/>\ngorena erdietsi zuten Aita Larramendi, Pablo Pedro Astarloa, Ortiz de Zarate,<br \/>\nSagarminaga, Novia de Salcedo, Soraluce, Blas Domingo Lopez eta Baskoniako<br \/>\nbeste hainbat seme gaindituz. Nazionalismoaren mugan dago, eta ezin dugu,<br \/>\ninolaz ere, Sabino Aranak, mespretxuz, foruzaleez aritzean esan ohi zuenarekin<br \/>\nlotu; hots, \u00abeuren aberria ezagutu bai, baina maitatu ez zutenak, baizik eta<br \/>\netsaia- ren esku utzi zutenak\u00bb. 1876ko uztailean izan zuen jarduna oroitzea<br \/>\nbesterik ez dago.<\/p>\n<p>Bizi zela, Morazak jasotako ohore, kargu eta beste<br \/>\nizendapenak jaso zituen Herranek argitaratutako biografian. 1856ko apirilaren<br \/>\n22an, Amerikako Errege Ordenako Zaldun izendatu zuen Isabel Katolikoak, aurreko<br \/>\nurteko kolera izurritean egindako lana eskertzeko. 1863ko martxoaren 14an<br \/>\nKarlos III. aren Errege Ordena Goreneko Zaldun titulua eskuratu zuen.<br \/>\nRamon Ortiz de Zaratek eskatu zuelako eman zitzaion, haren esanetan, ohitura<br \/>\nzelako Arabako probintziako lehen aholkulariak \u00abMagistratu ohoreak edo<br \/>\nB.M.aren Go- bernuak emandako gurutze edo kondekorazioren bat izatea\u00bb. 1866ko<br \/>\nurriaren 19an, Historia Akademiako urgazle izendatu zuten, Amador de los Rios y<br \/>\nFor- tek proposaturik. Foruen alde egindako lanagatik \u00abProbintziako Aita\u00bb izen-<br \/>\ndatu zuten, 1862ko azaroaren 23an Diputazioak onartu ondotik. Espainiako<br \/>\nAkademia Cervantikoko kide izendatu zuten (1873) eta Nafarroako Euskara<br \/>\nElkartekoa (1877).<\/p>\n<p>Diputatu izateari utzi eta urtebetera hil zen, 1878ko<br \/>\nurtarrilaren 17an, Gasteizko Prado kaleko 10. zenbakian zuen etxean. Bere<br \/>\nheriotza gizartean eragin handia izan zuen gertakari politikoa izan zen, foru<br \/>\nerregimenaren bukaerarekin batera iritsi baitzen. Ordurako, euskal<br \/>\nforuzaletasun intrantsigentearen ordezkari bihurtua zen. Gasteiztik haratago,<br \/>\nbere heriotzagatik Euskal Herri guztian atsekabea zabaldu zen, eta euskal<br \/>\nhiriburu askotan kale bat eskaini zioten. Urtarrilaren 25ean bere hileta egin zen<br \/>\nBilboko Santiago basilikan, agintarien eta herritarren artean. Hileta hura<br \/>\nmanifestazio foruzalea izan zela esan liteke. Prentsak gorazarre sutsuak<br \/>\neskaini zizkion, bere ekintza patriotiko ugariak eta Madrilgo Gortean Euskal<br \/>\nHerria defendatzeko erabilitako hitzak gogoratuz. El Noticiero Bilba\u00ednok<br \/>\nordura arte sekula egin ez zen bezala, lehen orrialde osoa hartzen zuen eskela<br \/>\neskaini zion, euskal herritarrek Morazari zioten aintzatespenaren<br \/>\nerakusgarri. 1878ko otsailaren 12an Fermin Herranek artikulu bat eskaini zion<br \/>\nMadrilgo La Paz egunkarian, eta, Morazaren oroimenerako adosturiko egitasmoen<br \/>\nberri eman zuen; nabarmenena bere omenez plaza publiko batean monumentu bat<br \/>\neraikitzea zen, brontzezko estatua batekin, eta halaxe egin zen, 1895ean,<br \/>\nAgapito Vallmitjanaren lanari esker.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Agustin Moraza y Lafuente eskribauaren eta Sinforosa Ruiz de Garibay y Mo\u00f1inoren semea, biak gasteiztarrak. Hogeita sei urterekin, 1843ko aben- duaren 10ean, abokatu zela, Done Bikendi Aranako (Araba) Josefa Fernandez de Lecetarekin ezkondu zen, hogeita zortzi urtekoa. Bere aitaginarreba Na- poleonen kontrako gerran aritua zen, eta erregezaleek fusilatu zuten 1822an. 1846ko abenduaren 26an, bere emaztea [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[321],"class_list":["post-3267","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>MORAZA RUIZ DE GARIBAY, Mateo Benigno de (Mateo Benigno de Moraza de Garibai) (Gasteiz, Araba, 1817ko irailak 21 - Gasteiz, 1878ko urtarrilak 17). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/moraza-ruiz-de-garibay-mateo-benigno-de-448-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"MORAZA RUIZ DE GARIBAY, Mateo Benigno de (Mateo Benigno de Moraza de Garibai) (Gasteiz, Araba, 1817ko irailak 21 - Gasteiz, 1878ko urtarrilak 17). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Agustin Moraza y Lafuente eskribauaren eta Sinforosa Ruiz de Garibay y Mo\u00f1inoren semea, biak gasteiztarrak. Hogeita sei urterekin, 1843ko aben- duaren 10ean, abokatu zela, Done Bikendi Aranako (Araba) Josefa Fernandez de Lecetarekin ezkondu zen, hogeita zortzi urtekoa. Bere aitaginarreba Na- poleonen kontrako gerran aritua zen, eta erregezaleek fusilatu zuten 1822an. 1846ko abenduaren 26an, bere emaztea [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/moraza-ruiz-de-garibay-mateo-benigno-de-448-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"9 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/moraza-ruiz-de-garibay-mateo-benigno-de-448-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/moraza-ruiz-de-garibay-mateo-benigno-de-448-eu\\\/\",\"name\":\"MORAZA RUIZ DE GARIBAY, Mateo Benigno de (Mateo Benigno de Moraza de Garibai) (Gasteiz, Araba, 1817ko irailak 21 - Gasteiz, 1878ko urtarrilak 17). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T08:31:19+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/moraza-ruiz-de-garibay-mateo-benigno-de-448-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/moraza-ruiz-de-garibay-mateo-benigno-de-448-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/moraza-ruiz-de-garibay-mateo-benigno-de-448-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"MORAZA RUIZ DE GARIBAY, Mateo Benigno de (Mateo Benigno de Moraza de Garibai) (Gasteiz, Araba, 1817ko irailak 21 &#8211; Gasteiz, 1878ko urtarrilak 17).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"MORAZA RUIZ DE GARIBAY, Mateo Benigno de (Mateo Benigno de Moraza de Garibai) (Gasteiz, Araba, 1817ko irailak 21 - Gasteiz, 1878ko urtarrilak 17). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/moraza-ruiz-de-garibay-mateo-benigno-de-448-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"MORAZA RUIZ DE GARIBAY, Mateo Benigno de (Mateo Benigno de Moraza de Garibai) (Gasteiz, Araba, 1817ko irailak 21 - Gasteiz, 1878ko urtarrilak 17). - Iura Vasconiae","og_description":"Agustin Moraza y Lafuente eskribauaren eta Sinforosa Ruiz de Garibay y Mo\u00f1inoren semea, biak gasteiztarrak. Hogeita sei urterekin, 1843ko aben- duaren 10ean, abokatu zela, Done Bikendi Aranako (Araba) Josefa Fernandez de Lecetarekin ezkondu zen, hogeita zortzi urtekoa. Bere aitaginarreba Na- poleonen kontrako gerran aritua zen, eta erregezaleek fusilatu zuten 1822an. 1846ko abenduaren 26an, bere emaztea [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/moraza-ruiz-de-garibay-mateo-benigno-de-448-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"9 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/moraza-ruiz-de-garibay-mateo-benigno-de-448-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/moraza-ruiz-de-garibay-mateo-benigno-de-448-eu\/","name":"MORAZA RUIZ DE GARIBAY, Mateo Benigno de (Mateo Benigno de Moraza de Garibai) (Gasteiz, Araba, 1817ko irailak 21 - Gasteiz, 1878ko urtarrilak 17). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T08:31:19+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/moraza-ruiz-de-garibay-mateo-benigno-de-448-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/moraza-ruiz-de-garibay-mateo-benigno-de-448-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/moraza-ruiz-de-garibay-mateo-benigno-de-448-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"MORAZA RUIZ DE GARIBAY, Mateo Benigno de (Mateo Benigno de Moraza de Garibai) (Gasteiz, Araba, 1817ko irailak 21 &#8211; Gasteiz, 1878ko urtarrilak 17)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3267","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3267\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3267"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3267"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}