{"id":3265,"date":"2023-02-10T09:30:20","date_gmt":"2023-02-10T08:30:20","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/manteli-y-gorostiza-sotero-447-eu\/"},"modified":"2023-02-10T09:30:20","modified_gmt":"2023-02-10T08:30:20","slug":"manteli-y-gorostiza-sotero-447-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/manteli-y-gorostiza-sotero-447-eu\/","title":{"rendered":"MANTELI Y GOROSTIZA, Sotero (Gasteiz, 1820ko apirilak 21 &#8211;  Gasteiz,  1885eko maiatzak 23."},"content":{"rendered":"<p>Gasteizko Aiztogile kaleko 63. zenbakian jaio zen, 1820ko<br \/>\napirilaren 21ean, bere gurasoek, Agapito Mantelik eta Martina de Gorostizak,<br \/>\nzuten inprimategiaren eraikinean. Bertan jaso zituen giro ilustratuaren lehen<br \/>\nzipriztinak, nagusi baitzen Mantelitarren moldiztegiaren baitan. Bertan<br \/>\nelkartu ohi ziren adiskide iritzi-emaile zenbait, honetaz eta hartaz solastu<br \/>\nondoan, Gasteiz inguruan paseatzera atera ohi ziren. Angel Martinez Salazar<br \/>\nkronistaren arabera, \u00abmaizenik Ramon Arrese, Obdulio Perea, Fermin Herran eta<br \/>\nBecerro de Bengoa egon ohi ziren\u00bb. Zenbaitetan, Francisco Juan de Ayala ere<br \/>\nelkartzen zitzaien, eta, hirian zegoenean, baita Miguel Rodriguez Ferrer eta<br \/>\nbertako letren beteranoren bat ere, Francisco Fernandez de Navarrete,<br \/>\nesaterako.<\/p>\n<p>Sotero Manteliren lehendabiziko saiakera lanak bertako<br \/>\negunkari eta aldizkarietan argitaratu ziren: El Mosaico, El Lirio, El Ateneo<br \/>\nedo Revista Bascongada. Euskal elizbarrutiaren sorkuntzaz idatzitako lana<br \/>\nizan zen fami- liaren moldiztegian inprimatu zuen lehen lan garrantzitsua.<br \/>\nSoterok etxeko moldiztegian jasotako heziketa liburuzalearen eraginez, idaztera<br \/>\nbultzatzeaz gain, bertako idazleen obra ugari inprimatzeko giro aproposa<br \/>\nsortzen lagundu zion. Hori izan zen \u00abCentro Literario Vascongado\u00bb delakoaren<br \/>\nhasiera, Euskal Herriari buruzko lanak inprimatzen zituen editoriala. Ez<br \/>\nzituen soilik Manteliren tertulietan parte hartzen zutenen lanak argitaratzen;<br \/>\ngaraiko beste autore batzuen lanak, hainbat eskuizkribu, eta lan agortu edota<br \/>\nlortzen zailak zirenak ere argitaratu zituen.<\/p>\n<p>Berak idatzitako <i>La Dama de Amboto<\/i> kondaira izan zen \u00abCentro<br \/>\nLiterario Vascongadok\u00bb liburu bezala editatu zuen lehen lana. Bertan kontatzen<br \/>\ndenez, Anboto inguruko herritarrek bertako kobazuloan Urraca anderea agertzen<br \/>\nzela uste zuten, Gaztelako Alfontso VI.aren alaba, Aramaioko bailara arabarrean ibili omen zena. Fermin Herran adiskideak Sotero hil<br \/>\neta berehala idatzi zuen nekrologikoan aipatu zuenez, \u00abkazetari bezala,<br \/>\nfolletoia bere alde izan zuen; literato bezala, iaioa zen kondairan\u00bb. 1864ko<br \/>\nirailaren 23ko data duen dokumentu bitxi batean, Ramon Ortiz de Zaratek,<br \/>\nArabako ahaldun nagusiak, Sotero Manteliren proposamena eskertu eta babestu<br \/>\nzuen, hots, Arabako tradizioaren kondaira ahalik eta gehien bildu eta bilduma<br \/>\nbakarrean aurkeztea: \u00abSotero Manteli jaun ilustratu literatoak Kondairen<br \/>\nBilduma bat idatzi eta argitaratzea proposatu du, Arabako gure probintzia<br \/>\nhonetako herri guztietako tradizio herrikoi guztiak jasota\u00bb.<\/p>\n<p>Tailer tipografikoak, liburutegia eta bere gela bera Postas<br \/>\nkaleko 5. zenbakira aldatu zituen. Hiriaren erdigunean kokaturik, tertulia<br \/>\ngiroa areagotu egin zen, beste kide asko batu baitziren, batez ere literaturan<br \/>\nhastekoak ziren gazte ugari. Heraldo Alav\u00e9s egunkariko eta Euskalerriko<br \/>\nAdiskideen Elkarteko zuzendari Gregorio de Altubek jaso zuenez, XX. mendearen<br \/>\nerdian Mantelitarren moldiztegia \u00abgure epidemia erromantikoaren lazaretoa\u00bb zen.<br \/>\nGuztientzako zoritxarrez, gutxi iraun zuten kulturari gorazarre egiteko<br \/>\nliteratura erabiltzen ziren egunak Hirugarren Karlistaldia iritsi zenean<br \/>\n(1872-1876).<\/p>\n<p>1872an Soterok Ar\u00e1nzazu argitaratu zuen, bere lan<br \/>\nezagunenetakoa. Bertan, santutegiaren egoera negargarriarengatik kexu ageri<br \/>\nzen. Gogoan izan, Arantzazuko Santutegia bi aldiz erre zela (1553an eta<br \/>\n1622an), baina 1834an, liberalek berriro su eman ziotela eta makaltzen joan<br \/>\nzela XIX. mende bukaeran konpondu zen arte, eta XX. mendean berreraiketa<br \/>\nikusgarria jasan zuela. Soteroren lanean, literaturako beste pertsonaia<br \/>\nesanguratsu batek idatzi zuen atarikoa, Ricardo Becerro de Bengoak hain zuzen<br \/>\nere. Handik urte gutxira, bere <i>El Libro de \u00c1lava<\/i> Mantelirenean inprimatu zuen.<\/p>\n<p>Sotero hil zen urtean, 1885ean, Euskal-Erria aldizkariak<br \/>\nbere bi narrazio argitaratu zituen: <i>\u00abEchendea\u00bb<\/i> eta <i>\u00abEl abuelo y el nieto\u00bb<\/i>.<br \/>\nEuskal Foruekiko malenkoniari buruzkoak dira biak, Hirugarren Karlistaldiaren<br \/>\nondoren, 1876. urtean, bertan behera geratu zirelako. Ildo beretik, 1890ean La<br \/>\nIlustraci\u00f3n de \u00c1lavak \u00abJos\u00e9-Chiqui, un cuento guipuzcoano a la media noche\u00bb<br \/>\nizenburua duen ipuina argitaratu zion, burdinola zahar baten deskribapena eta<br \/>\ngaua beldurrezko istorioak kontatzen ematen zuten irule batzuen gorabeherak<br \/>\nbiltzen dituena.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gasteizko Aiztogile kaleko 63. zenbakian jaio zen, 1820ko apirilaren 21ean, bere gurasoek, Agapito Mantelik eta Martina de Gorostizak, zuten inprimategiaren eraikinean. Bertan jaso zituen giro ilustratuaren lehen zipriztinak, nagusi baitzen Mantelitarren moldiztegiaren baitan. Bertan elkartu ohi ziren adiskide iritzi-emaile zenbait, honetaz eta hartaz solastu ondoan, Gasteiz inguruan paseatzera atera ohi ziren. Angel Martinez Salazar kronistaren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[321],"class_list":["post-3265","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>MANTELI Y GOROSTIZA, Sotero (Gasteiz, 1820ko apirilak 21 - Gasteiz, 1885eko maiatzak 23. - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/manteli-y-gorostiza-sotero-447-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"MANTELI Y GOROSTIZA, Sotero (Gasteiz, 1820ko apirilak 21 - Gasteiz, 1885eko maiatzak 23. - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Gasteizko Aiztogile kaleko 63. zenbakian jaio zen, 1820ko apirilaren 21ean, bere gurasoek, Agapito Mantelik eta Martina de Gorostizak, zuten inprimategiaren eraikinean. Bertan jaso zituen giro ilustratuaren lehen zipriztinak, nagusi baitzen Mantelitarren moldiztegiaren baitan. Bertan elkartu ohi ziren adiskide iritzi-emaile zenbait, honetaz eta hartaz solastu ondoan, Gasteiz inguruan paseatzera atera ohi ziren. Angel Martinez Salazar kronistaren [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/manteli-y-gorostiza-sotero-447-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/manteli-y-gorostiza-sotero-447-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/manteli-y-gorostiza-sotero-447-eu\\\/\",\"name\":\"MANTELI Y GOROSTIZA, Sotero (Gasteiz, 1820ko apirilak 21 - Gasteiz, 1885eko maiatzak 23. - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T08:30:20+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/manteli-y-gorostiza-sotero-447-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/manteli-y-gorostiza-sotero-447-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/manteli-y-gorostiza-sotero-447-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"MANTELI Y GOROSTIZA, Sotero (Gasteiz, 1820ko apirilak 21 &#8211; Gasteiz, 1885eko maiatzak 23.\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"MANTELI Y GOROSTIZA, Sotero (Gasteiz, 1820ko apirilak 21 - Gasteiz, 1885eko maiatzak 23. - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/manteli-y-gorostiza-sotero-447-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"MANTELI Y GOROSTIZA, Sotero (Gasteiz, 1820ko apirilak 21 - Gasteiz, 1885eko maiatzak 23. - Iura Vasconiae","og_description":"Gasteizko Aiztogile kaleko 63. zenbakian jaio zen, 1820ko apirilaren 21ean, bere gurasoek, Agapito Mantelik eta Martina de Gorostizak, zuten inprimategiaren eraikinean. Bertan jaso zituen giro ilustratuaren lehen zipriztinak, nagusi baitzen Mantelitarren moldiztegiaren baitan. Bertan elkartu ohi ziren adiskide iritzi-emaile zenbait, honetaz eta hartaz solastu ondoan, Gasteiz inguruan paseatzera atera ohi ziren. Angel Martinez Salazar kronistaren [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/manteli-y-gorostiza-sotero-447-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/manteli-y-gorostiza-sotero-447-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/manteli-y-gorostiza-sotero-447-eu\/","name":"MANTELI Y GOROSTIZA, Sotero (Gasteiz, 1820ko apirilak 21 - Gasteiz, 1885eko maiatzak 23. - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T08:30:20+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/manteli-y-gorostiza-sotero-447-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/manteli-y-gorostiza-sotero-447-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/manteli-y-gorostiza-sotero-447-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"MANTELI Y GOROSTIZA, Sotero (Gasteiz, 1820ko apirilak 21 &#8211; Gasteiz, 1885eko maiatzak 23."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3265","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3265\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3265"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3265"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}