{"id":3263,"date":"2023-02-10T09:29:29","date_gmt":"2023-02-10T08:29:29","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/lopez-y-lopez-de-torre-blas-domingo-446-eu\/"},"modified":"2023-02-10T09:29:29","modified_gmt":"2023-02-10T08:29:29","slug":"lopez-y-lopez-de-torre-blas-domingo-446-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-y-lopez-de-torre-blas-domingo-446-eu\/","title":{"rendered":"LOPEZ Y LOPEZ DE TORRE, Blas Domingo (Langraitz Oka, Araba, 1781eko otsailak 3 &#8211; Gasteiz, 1861eko abenduak 23)."},"content":{"rendered":"<p>Euskal Foruen defendatzaile sutsua, Arabako Batzar Nagusiko<br \/>\nahaldun izan zen 1814an, Gasteizko alkate 1843-1844an eta Gorteetako diputatu<br \/>\n1837 eta 1853 arteko lau legealditan. Legelari bikaina zen, Bartzelonako<br \/>\nAudientziako ohorezko magistratu, Arabako Aldundiko aholkulari eta karguan<br \/>\nzen bitartean ohiturazko forua idatzi zuen. Jatorri xumea zuen<br \/>\narren, XIX. men- deko Euskal Herriko pertsonaia publikorik garrantzitsuenetako<br \/>\nbat izatea lortu zuen. Bere zerbitzuengatik Probintziako aita izendatu zuten.<\/p>\n<p>Bere gurasoak Lazaro Tomas Lopez, Langraiz Okan jaioa<br \/>\n(Araba), eta Rosa Lopez de Torre, Argantzunen jaioa (Trebi\u00f1u, Burgos), ziren,<br \/>\neta familia Argantzunen bizi zen. Langraiz Oka ondoko posta bideko Lupierro<br \/>\nbentako bentarien seme eta biloba zen. O\u00f1atiko eta Valladolideko<br \/>\nUnibertsitateetan Zuzenbidean lizentziatu zen, eta Gasteizen aritu zen abokatu.<\/p>\n<p>1810eko urriaren 12an ezkondu zen Argantzungo Marcelina<br \/>\nI\u00f1iguez y Lazcanorekin, 1861eko uztailaren 3an bat batean hil zen arte.<br \/>\nHarekin bi alaba izan zituen: Joaquina eta Matilde; azkena,1843an, Francisco<br \/>\nJavier Palacios y Balzolarekin ezkondu zen, 1876. eta 1879. urteen artean<br \/>\nGipuzkoako senatari izandako Francisco Mariaren anaia.<\/p>\n<p>Bere jarduera politikoa Arabako Batzar Nagusietan hasi zen,<br \/>\n1814an, probintziako prokuradore eta aholkulari bezala, \u00abburutzeke zeuden<br \/>\nnegozio larriak eta sor litezkeen berriak bideratzeko\u00bb. Batzarretan legelari<br \/>\naritu zen nagusiki, foruekin loturiko gaietan aditua. Berak idatzi zituen<br \/>\nBatzar Nagusietan aurkeztutako txosten ugari, eta, zenbaitetan, hiru<br \/>\nAldundien bileren gaineko informazioa emateko deitu zuten, Arabako ordezkaria<br \/>\nbaitzen. Blas Domingo Lopez \u00abhiru ahizpen\u00bb bilera gehienetara joan ohi zen.<\/p>\n<p>Hirurteko Liberala iritsi zenean (1820-1823), Gasteizko<br \/>\nbigarren alkate izendatu zuten 1820ko apirilaren 4an. Denbora gutxi eman zuen<br \/>\nkargu horretan, hilaren 21ean, kargua utziko zuela jakinarazi baitzion<br \/>\nUdalari, Gasteizko eta bere 43 herrietako lehen instantziako epaitegiko epaile<br \/>\nizendatu zutelako. 1822ko abuztuaren 6an, inprenta askatasunaren legerako<br \/>\naurreikusitako epaimahaiaren bitarteko fiskal izendatu zuten.<\/p>\n<p>Hirurteko liberalean kargu publikoetan aritu izanagatik ere,<br \/>\nHamarkada Gaitzesgarriko berrezartze absolutistan ez zuen bazterketarik jasan.<br \/>\nEz hori bakarrik, Arabako Foru Aldundiaren lehen urratsetan bere laguntza<br \/>\nezinbestekoa izan zen. Laster hartu zituen probintziako eta Batzar<br \/>\nNagusietako aholkulari eta lehen kontsultari karguak bizi arterako. Foruen<br \/>\ndefentsan egin zituen hitzartze guztiak Instrucci\u00f3n para la defensa de los<br \/>\nFueros de la M.N. y M.L. Provincia de \u00c1lava (1827) lanean jaso ziren. Urte hartatik<br \/>\n1857ra hiru euskal Diputazioek egindako bilera guztietan ageri da. Eskerrak<br \/>\nemateko, 1831ko azaroaren 21ean, aholkulari karguan emandako zerbitzuengatik<br \/>\naintzatespena eskatu zioten Arabako Batzar Nagusiek erregeari. Aurrerago,<br \/>\n1833ko apirilean, Kataluniako Errege Audientziako krimenaren alkatearen<br \/>\nohorezko plaza eman zioten.<\/p>\n<p>Lehen Karlistaldian, Blas Lopezek hainbat idatzi igorri<br \/>\nzituen Madrilgo prentsara eta komisio parlamentarietara. 1833ko urriaren<br \/>\nhasieran, lehendabiziko altxamendu karlisten berriak iritsi zirenean, agintea<br \/>\nhartu nahi zuen erregegai karlistaren aldeko Arabako altxamendua ekiditen<br \/>\nsaiatu zenetakoa izan zen Blas Lopez. Horretarako Valentin de Verasteguirekin<br \/>\nelkarrizketatu ziren (1789-1878), \u00abnatural armatuen\u00bb buru baitzen. Hilabete<br \/>\nhorretan, aldi berean izan ziren indarrean Diputazioko botereak eta botere<br \/>\narmatua zuen Batzorde Karlista. Urriaren 20tik 21erako gauean, istilu larriak<br \/>\nizan ziren eta hainbat pertsona atxilotu zituzten, tartean Blas Lopez. 1834an,<br \/>\nBurgosera bidali zuten erbesteraturik, baina denbora gutxirako: maiatzaren<br \/>\nbukaeran, Madrilera joan zen eta, ekainaren 10ean, Gasteizera bidean zen.<\/p>\n<p>Arab ako Aldundiko aholkulari zen aldetik, idatzi gehien<br \/>\nidatzi zituenetako bat izan zen, eta negoziatzailerik garrantzitsuenetakoa<br \/>\nIsabel II.arekin izandako foruen inguruko eztabaidetan. 1834an, Arabako<br \/>\nAldundiak Fausto Otazu bidali zuen Gorteetara ordezkari gisa, probintziaren<br \/>\ninteresen alde egin zezan, eta Blas Lopez izan zen bere laguntzaile nagusia<br \/>\nkomisio horretarako behar zituen gai teknikoetan, eta foruak mantentzeko<br \/>\nargudio juridikoak behar izan zituenean. Otazuren gutuneria aztertuz gero, argi<br \/>\natzeman daiteke Blas Lo- pezek foru sistemarekin jarraitu nahi zuen estrategia<br \/>\nzein zen: egoera zail eta gatazkatsu horretan, aurrez aurreko eztabaida<br \/>\nekiditea zen bere helburua, bizirautea, alegia; gerora, garai lasaiago, eta,<br \/>\nprintzipioz, aldekoago batean, gaia berriro mahai gainean jartzeko.<\/p>\n<p>1836ko maiatzean, Francisco Javier de Isturizek deitutako<br \/>\nhauteskundeetan, Lopez Arabako ordezkari izateko hautatu zuten, baina,<br \/>\nazkenean, ez zituzten Gorteak ireki. Diputatu kargua galdu arren, Madrilen<br \/>\ngeratu zen den- bora luzez, baina ez geldirik, bere idatziak eta goi-karguei<br \/>\negindako bisitak ugariak izan baitziren. 1837ko udaberrian Gasteiza itzuli zen.<br \/>\nBertan, 1837ko abuztuaren 17an, tropak altxatu zirenean, ezkutatu eta bizia<br \/>\nsalbatzea lortu zuen.<\/p>\n<p>1837ko Konstituzioa onartu zenean, diputatu akta lortu zuen<br \/>\n1837-1838 eta 1838-1839 legealdietarako eta Madrilera itzuli zen. Diputatuen<br \/>\nKongresuan emandako denboran, Arabako korporazioaren aginduz, \u00abzorigaiztoko<br \/>\nherrialde hau zapaltzen duten kalte latzak leuntzen saiatzeko\u00bb urratsak<br \/>\nematen saiatu zen. Nagusiki, presio fiskala arintzeari begirako kudeaketak egin<br \/>\nzitzan eskatu zitzaion. Eragin politiko handiagoa izan zuen Bergarako<br \/>\nHitzarmenean jasotako klausulak euskal instituzioen alde indarrean jar zitezen<br \/>\negindako ku- deaketetan parte hartu zuenean. Pedro Ega\u00f1a eta Fausto Otazurekin<br \/>\nbatera, foru araudia bere horretan mantentzen saiatu ziren, ahal zen heinean.<br \/>\nParlamentuko egonaldia bukatu zuenean, 1839ko ekainaren 11n, Diputazioak komisio bat bidali zion probintziari egindako zerbitzuagatik zoriondu zezan. Era<br \/>\nberean, 1839ko abenduaren 17an Probintziako Aita izendatu zuten, \u00abArabako<br \/>\nprobintziari eskainitako arretarengatik, interesagatik eta zerbitzuengatik\u00bb.<br \/>\nArabako Abokatuen Elkargoa sortu aurreko prestaketan lagundu zuen, 1839ko<br \/>\nazaroaren 12an, eta bertan sartu zen hogeita bi abokatuetako bat izan zen.<\/p>\n<p>1840ko maiatzaren hasieran, Blas Lopez Madrilera aldatu zen<br \/>\nbere familiarekin, Gorteetako ordezkari bezala, Foruak mantentzeko<br \/>\nGobernuarekin izaten ari ziren negoziaketetan parte har zezan. Izandako esku<br \/>\nhartzeagatik, Arabako korporazioak zoriondu zuen. 1843ko urtarrilaren 1ean,<br \/>\nGasteizko lehen alkate kargua hartu zuen. Bere agintaldian ez zen istilu edo<br \/>\ngatazka nabarmenik egon hirian, baina Forurik gabeko egoerara egokitzen<br \/>\nsaiatzen ari zen.<\/p>\n<p>Espartero erregeordea agintetik kendu zuen 1843ko altxamendu<br \/>\nmoderatuaren ondotik, alkatetza utzi zuen, 1844ko martxoaren 31n. 1846ko uztailean, Gobernu zentralak eskatzen zuen kontribuzioaren auziaz aritu zen<br \/>\ngainerako probintziekin, Arabako ordezkari bezala. 1846ko urriaren 20an,<br \/>\nArabako ohiturazko foruari buruzko erreseina labur bat idatzi zuen: \u00abdocumentada s\u00edntesis del fuero alav\u00e9s\u00bb, 1926an argitaratua. 1848an, Lopezek hiru<br \/>\nprobintzien foru akordioaren oinarria idatzi zuen, gerora, probintzia bakoitzak egokitzat jo zituen aldaketak egin bazituen ere. Bizkaiaren intrantsigen-<br \/>\ntziak prozesua geldiarazi zuen, Lopezek idatzitako \u00abnegoziazio oinarriak\u00bb ez<br \/>\nbaitzituen onartu, Arabak eta Gipuzkoak ez bezala. Momentu erabakiga- rria izan<br \/>\nzen, Blas Lopezen oinarriek garai hartan foru erregimena egonkortzea bilatzen<br \/>\nzutelako, hainbat kontraforu atzeraezin onartuz. Gutxienekoen proiektua zen<br \/>\nLopezena, eta Bizkaian nagusi zen foruzaletasun maximalistak atzera bota zuen.<\/p>\n<p>1850ean, Arabako ordezkari izendatu zuten Madrilen, eta<br \/>\nLaguardiako (Araba) Gorteetako diputatu karguarekin uztartu zuen 1851, 1852 eta<br \/>\n1853an. Arabako aholkulari bezala, Pedro Ega\u00f1arekin batera proiektu bat idatzi<br \/>\nzuen Foruak Estatu espainiarrean indarrean zegoen errealitate politiko eta<br \/>\njuridiko-konstituzionalean egokitzeko. Euren asmoa, hiru euskal probintzien<br \/>\nestatutu politiko autonomikoa oinarri juridiko sendoetan egonkortzea zen. 1851.<br \/>\nurtean aurkeztu zioten memoria Ministroen Kontseiluko Presidente zen Juan Bravo<br \/>\nMurillok izendatutako \u00abForu akordioaren komisio handiari\u00bb. Hiru Diputazioek<br \/>\n1852an Gobernuarekin izan zituzten bileretan izandako esku hartzea garai<br \/>\nhartan izan zuen garrantzitsuena izan zen. Haietan, Arabako ordezkariek<br \/>\ndefendatzen zutenaren arabera (Pedro de Ega\u00f1a eta Blas Lopez), ez zegoen<br \/>\nkontraesanik foru sistemaren eta konstituzioaren artean.<\/p>\n<p>Bere heriotza bihotzez sentitu zuten askok. Arabako<br \/>\nAldundiak ezohiko batzarra deitu zuen bere irudia omentzeko. Laudorio asko jaso<br \/>\nzituen Blas Domingo Lopezek, \u00ablegelari bikain eta bertutetsua\u00bb edo \u00abarabar<br \/>\ngailen ahaztezina\u00bb zela zioten, besteak beste.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskal Foruen defendatzaile sutsua, Arabako Batzar Nagusiko ahaldun izan zen 1814an, Gasteizko alkate 1843-1844an eta Gorteetako diputatu 1837 eta 1853 arteko lau legealditan. Legelari bikaina zen, Bartzelonako Audientziako ohorezko magistratu, Arabako Aldundiko aholkulari eta karguan zen bitartean ohiturazko forua idatzi zuen. Jatorri xumea zuen arren, XIX. men- deko Euskal Herriko pertsonaia publikorik garrantzitsuenetako bat izatea [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[321],"class_list":["post-3263","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>LOPEZ Y LOPEZ DE TORRE, Blas Domingo (Langraitz Oka, Araba, 1781eko otsailak 3 - Gasteiz, 1861eko abenduak 23). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-y-lopez-de-torre-blas-domingo-446-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"LOPEZ Y LOPEZ DE TORRE, Blas Domingo (Langraitz Oka, Araba, 1781eko otsailak 3 - Gasteiz, 1861eko abenduak 23). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Euskal Foruen defendatzaile sutsua, Arabako Batzar Nagusiko ahaldun izan zen 1814an, Gasteizko alkate 1843-1844an eta Gorteetako diputatu 1837 eta 1853 arteko lau legealditan. Legelari bikaina zen, Bartzelonako Audientziako ohorezko magistratu, Arabako Aldundiko aholkulari eta karguan zen bitartean ohiturazko forua idatzi zuen. Jatorri xumea zuen arren, XIX. men- deko Euskal Herriko pertsonaia publikorik garrantzitsuenetako bat izatea [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-y-lopez-de-torre-blas-domingo-446-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lopez-y-lopez-de-torre-blas-domingo-446-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lopez-y-lopez-de-torre-blas-domingo-446-eu\\\/\",\"name\":\"LOPEZ Y LOPEZ DE TORRE, Blas Domingo (Langraitz Oka, Araba, 1781eko otsailak 3 - Gasteiz, 1861eko abenduak 23). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T08:29:29+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lopez-y-lopez-de-torre-blas-domingo-446-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lopez-y-lopez-de-torre-blas-domingo-446-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lopez-y-lopez-de-torre-blas-domingo-446-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"LOPEZ Y LOPEZ DE TORRE, Blas Domingo (Langraitz Oka, Araba, 1781eko otsailak 3 &#8211; Gasteiz, 1861eko abenduak 23).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"LOPEZ Y LOPEZ DE TORRE, Blas Domingo (Langraitz Oka, Araba, 1781eko otsailak 3 - Gasteiz, 1861eko abenduak 23). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-y-lopez-de-torre-blas-domingo-446-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"LOPEZ Y LOPEZ DE TORRE, Blas Domingo (Langraitz Oka, Araba, 1781eko otsailak 3 - Gasteiz, 1861eko abenduak 23). - Iura Vasconiae","og_description":"Euskal Foruen defendatzaile sutsua, Arabako Batzar Nagusiko ahaldun izan zen 1814an, Gasteizko alkate 1843-1844an eta Gorteetako diputatu 1837 eta 1853 arteko lau legealditan. Legelari bikaina zen, Bartzelonako Audientziako ohorezko magistratu, Arabako Aldundiko aholkulari eta karguan zen bitartean ohiturazko forua idatzi zuen. Jatorri xumea zuen arren, XIX. men- deko Euskal Herriko pertsonaia publikorik garrantzitsuenetako bat izatea [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-y-lopez-de-torre-blas-domingo-446-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-y-lopez-de-torre-blas-domingo-446-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-y-lopez-de-torre-blas-domingo-446-eu\/","name":"LOPEZ Y LOPEZ DE TORRE, Blas Domingo (Langraitz Oka, Araba, 1781eko otsailak 3 - Gasteiz, 1861eko abenduak 23). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T08:29:29+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-y-lopez-de-torre-blas-domingo-446-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-y-lopez-de-torre-blas-domingo-446-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lopez-y-lopez-de-torre-blas-domingo-446-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"LOPEZ Y LOPEZ DE TORRE, Blas Domingo (Langraitz Oka, Araba, 1781eko otsailak 3 &#8211; Gasteiz, 1861eko abenduak 23)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3263","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3263\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3263"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3263"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}