{"id":3261,"date":"2023-02-10T09:26:20","date_gmt":"2023-02-10T08:26:20","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/foronda-y-gonzalez-de-echavarri-valentin-tadeo-de-445-eu\/"},"modified":"2023-02-10T09:26:20","modified_gmt":"2023-02-10T08:26:20","slug":"foronda-y-gonzalez-de-echavarri-valentin-tadeo-de-445-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/foronda-y-gonzalez-de-echavarri-valentin-tadeo-de-445-eu\/","title":{"rendered":"FORONDA Y GONZALEZ DE ECHAVARRI, Valentin Tadeo de (Valentin de Foronda) (Gasteiz, 1751ko otsailak 14 &#8211; Iru\u00f1ea, 1821eko abenduak 24)."},"content":{"rendered":"<p>Valentin de Foronda ondasun higiezin ugari zituen familia<br \/>\nnoble batean jaio zen. Bere aita, Luis Antonio de Foronda, Santiagoko ordenako<br \/>\nzalduna zen eta Gurutzada Santuko diruzain nagusi izandakoa La Paz<br \/>\ngotzaindegian; bere ama, Catalina de Echavarri, Gasteizko errejidorearen alaba<br \/>\nzen.<\/p>\n<p>Valentin de Forondaren heziketaren inguruko datu gutxi dago,<br \/>\nbaina pentsa liteke Frantzian ikasi zuela, eta bertan frantsesa ikastearekin<br \/>\nbatera, frantziar ilustrazioaren obra esanguratsuenak ezagutuko zituela,<br \/>\ngerora, eragin handia izan baitzuten bere ideologia ekonomiko eta politikoan;<br \/>\nbesteak beste, Condillac, Mably edo Batteuxen dotrinak eta testu fisiokratak.<\/p>\n<p>Ezagutzen den Forondaren lehen jarduera publikoa 1776koa da,<br \/>\nEuskalerriko Adiskideen Elkartean izen eman zuenekoa, hain zuzen. Bertako<br \/>\nkide nabarmena izan zen 1778ra arte. 1777an politikagintzan hasi zen, eta<br \/>\nGasteizko udaleko zinegotzi izateko hautatu zuten. Polizia epaile bezala aritu<br \/>\nzen, eta osasun publikoaren aldeko neurriak hartu zituen, adibidez, Gasteizko<br \/>\nElkarte Karitatetsua babestea. Neurri filantropiko horiek hartzeagatik,<br \/>\nliskarrak izan zituen Gasteizko ostalarien alde jarri zen Lorea alkatearekin,<br \/>\nhaiek ez baitzeu- den ados Valentin de Forondak harturiko neurriekin. Liskar<br \/>\nhorrengatik, Valladolideko Kantzelaritzak isuna jarri zion.<\/p>\n<p>Oso goiz piztu zitzaion ilustrazioarekiko interesa; batez<br \/>\nere, ekonomia politikoarekin lotutakoa, San Carlos Bankuaren eta Filipinetako<br \/>\nKonpainiaren sorreran izandako parte hartzeak argi erakusten dutenez. Hori<br \/>\ndela eta, 1782an Bergarara joan zen bizitzera, eta bertako Apaizgaitegi<br \/>\nPatriotikoarekin hasi zen harremanetan. Ilustrazioko beste zenbait pertsonaia<br \/>\nere, bertan izandakoak ziren, hala nola, zuzenbide penalean aditua zen Manuel<br \/>\nde Lardizabal y Uribe, zeinak, bere liburutegi oparoarekin, Valentin de<br \/>\nForondaren heziketa intelektualean lagundu zuen. Heziketa horrek, ilustratuek<br \/>\nohi zuten bezala, hainbat arlo lantzen zituen, eta, horri esker, Bordeleko<br \/>\nZientzia eta Artearen Errege Akademiako kide izan zen, eta baita Bartzelonako<br \/>\nZientzia Naturaletakoa. Gainera, Lecciones ligeras de qu\u00edmica (1791) idatzi<br \/>\nzuen eta Condillacen Logica (1794) gaztelerara itzuli zuen. Bokazio<br \/>\nunibertsalista hori aise antzematen da 1787an eta 1793an editatu zen Miscel\u00e1nea<br \/>\no Colecci\u00f3n de varios discursos lanean: bere hasierako testuetako asko jasotzen<br \/>\ndira, batez ere ekonomiarekin lotura dutenak, baina baita matematikari eta<br \/>\nfisikari buruzkoak ere.<\/p>\n<p>1788an, Valentin de Foronda prentsarekin kolaboratzen hasi<br \/>\nzen, batez ere Claderaren <i>Esp\u00edritu de los mejores diarios que se publican en<br \/>\nEuropa<\/i>rekin, 1791. urtera arte. Bere idatziak \u2014usadio ilustratuari jarraituz,<br \/>\ngutunak ba- lira bezala idatziak\u2014 liburu batean jaso ziren gerora: <i>Cartas sobre<br \/>\nlos asuntos m\u00e1s exquisitos de la Econom\u00eda Pol\u00edtica y sobre las leyes<br \/>\ncriminales<\/i>. Lehen liburukia 1789an argitaratu zen, eta bigarrena 1794ra arte<br \/>\natzeratu. 1821ean berrargitaratu zen, baina aldaketa sakonekin.<\/p>\n<p>Lan horrek argi erakusten du Forondaren<br \/>\nerradikalizazioranzko joera. Aspaldi Montesquieuren eta Gaetano Filangieriren<br \/>\nhumanismoaren jarraitzaile zena, Cartas testuan ilustrazio liberalaren baitan<br \/>\nkokatu zen, Karlos III.aren despotismo ilustratuarekin ados ez zeudenekin, eta<br \/>\nare gutxiago Karlos IV.aren absolutismoarekin. Bertan idatzi zuen euskal<br \/>\nilustratuak bere esaldi ezagunenetako bat: jabetza, askatasun eta segurtasun<br \/>\neskubideak \u00abEstatu guztien zoriontasunaren hiru iturburuak\u00bb zirela; 1821eko edizioan,<br \/>\nMably eta Rosseauren eraginez jarrera erradikalagoa zuenean, berdintasuna ere<br \/>\nsartu zuen.<\/p>\n<p>Erradikalizazio puntu horretara iritsi aurretik, Valentin de<br \/>\nForondak dagoeneko inkisizioa jasan behar izan zuen bere ideia<br \/>\naurreratuengatik. 1790ean, Epaitegi Santuak deklaratzera deitu zuen,<br \/>\ndebekatutako liburuak zituelako, eta, lau urte geroago, Frantziar iraultzaren<br \/>\nideiekin bat etortzea leporatu zioten. Azkenean, bera libre geratu zen arren,<br \/>\nbere adiskide Narrosko Markesa kondenatu zuten, eta, horregatik, 1795 eta 1798<br \/>\nartean ez zuen lanik inprimatu.<\/p>\n<p>Intelektualki erradikalizaziorantz jotzearekin batera,<br \/>\nForondak lan publikoa bilatzeari ekin zion, Floridablanca, Urquijo, Cevallos<br \/>\neta baita Carlos IV.ari ere eskatuz. Gorago aipatu ditugun bere bi proiektu<br \/>\nhandienen porrotak eragindako egoera ekonomiko zailak eraman zuen horretara:<br \/>\nSan Carlos Bankuak eta Filipinetako Konpainiak. Erantzuna 1801era arte atzeratu zen, eta, orduan, Veneziako kontsul izendatu zuten. Urte hartako irailaren 29an, Filadelfiako kontsulatu nagusia eman zitzaion, Jose Ignacio Viar<br \/>\ntitularrak dimisioa aurkeztu ondotik. Forondaren izendatzearekin, Espainiako<br \/>\ngobernuak Irujo etxeko Markesaren \u2014Espainiako ordezkaria Estatu batuetan\u2014 eta<br \/>\nIpar Amerikako gobernuaren arteko harremana goxatu nahi zuen. Harremana<br \/>\ngaiztoturik zegoen, Jeffersonek eta Madisonek ez zutelako Markesak erabili ohi<br \/>\nzuen aginduzko tonua atsegin.<\/p>\n<p>Valentin de Foronda 1808ra arte izan zen kontsul karguan.<br \/>\nEspainiaren eta Estatu Batuen arteko harremana korapilatu zenean, Napoleonek<br \/>\nSan Il- defonsoko Hitzarmenaren bitartez Louisiana eskuratu eta saldu zuelako,<br \/>\ngarrantzi handikoa izan zen Forondaren papera. Estatu Batuetan arazo per-<br \/>\ntsonal ugari izan zituen, Irujo Etxeko Markesarekin zuten elkarrenganako<br \/>\nezinikusiagatik. Garai hartan, zuzenean ezagutu zituen bertako politika, kultura eta ekonomia, eta bere ezagutzak Apuntes ligeros sobre<br \/>\nlos Estados Uni- dos de la Am\u00e9rica Septentrional (1804) lanean bildu zituen. Ez<br \/>\nzuen herrialdearen deskribapen oso positiborik egin; bereziki, ez zuen<br \/>\natsegin bertako joera politikoen arteko banaketa, bere ustez, bake giroa<br \/>\nzikintzen zuelako. Berak hain sutsuki defendatu zuen inprimatze askatasunarekin<br \/>\nere ez zegoen guztiz ados, \u00abgehiegikeriarako baimena, erokeria hutsa\u00bb<br \/>\nbilakatu zela iruditzen baitzitzaion. Jefferson eta Madisonekin hobeki moldatu<br \/>\nzen, eta sentimendua aldebikoa zen, ziurrenik arabarra kontu handiz aritzen<br \/>\nzelako Espainiaren interesak defendatzean.<\/p>\n<p>1804an, Valentin de Forondak Espainiara itzultzea eskatu<br \/>\nzuen, baina Gobernuak, bere eskariari entzungor eginez, Estatu Batuetako<br \/>\nnegozioen arduradun izendatu zuen, Irujo Etxeko Markesaren ordez. Espainiako<br \/>\nInde- pendentzia Gerrak atzerrian harrapatu zuen, eta Gobernu josefindarraren<br \/>\nzilegitasunaren inguruan izan zuen anbiguotasunagatik, frantsestutzat jo zuten. Bera ez zen inondik inora frantsesen aldekoa, eta hala adierazi zuen Filadelfian 1808an eta 1809ko urtarrilean argitaratutako bi idatzitan. Oraindik<br \/>\nEstatu Batuetan zela, Apuntes ligeros sobre la nueva Constituci\u00f3n (1809) idatzi zuen, bere iritziz erregerik gabeko tartean Estatu espainiarra antolatzeko<br \/>\nmodurik egokiena zein zen azaltzeko. Nolanahi ere, Fernando VII.aren ordez<br \/>\njarritako Batzorde Nagusiak \u2014Napoleonek Baionan bahiturik zuenean\u2014 ez zuen<br \/>\nkonstituzio berri bat sortzeko asmorik agertu. Hori bai, Gorteak deitu zituen,<br \/>\neta, deialdi horretan bertan, norbanako eta instituzioei Oinarrizko Legeetan<br \/>\negin beharreko egokitzapenen inguruko iritzia eskatu zien.<\/p>\n<p>1809. urtean, Valentin de Foronda Espainiara itzuli ahal<br \/>\nizan zen, baina zenbait ustekabeko izan zituen. Frantsestutzat hartua izatea<br \/>\ngainditu zuela uste zuen arren, bere seme bakarrak, Fausto de Foronda y<br \/>\nVidartek (1804ra arte Baltimoreko kontsul izandakoa), kargu bat onartu zuen<br \/>\nadministrazio josefindarrean, eta, hortaz, kolaborazionistatzat hartua izan zen<br \/>\nberriro ere. Horregatik, denbora tarte baterako Lisboara bizitzera joatea<br \/>\nerabaki zuen, eta gogotsu ekin zion helburu aberkoien alde lan egiteari, herrialdeak<br \/>\nbehar zituen aldaketa politikoak proposatuz. 1810ean hiriburu lusitaniarrean<br \/>\nargitaratu zuen <i>Cartas sobre varias materias pol\u00edticas<\/i>, liberalismo<br \/>\nerradikalarekin bat egiten zuela argi adierazten duen lana. Bere iturri<br \/>\nnagusiak John Locke, Jean-Jacques Rousseau eta Gabriel Bonnot de Mably izan<br \/>\nziren, Frantziako eredu konstituzionaleranzko joera nabarmena zutenak,<br \/>\nbritainiarraren eta es- tatubatuarraren kalterako \u2014azkena zuzenean ezagutzen<br \/>\nzuen eta ez zuen gogoko\u2014. Hala, eredu ilustrazionistaren aldeko apustu argia<br \/>\negin zuen, Cadizko Gorteetako liberalen artean ohikoa zen arrazoibide<br \/>\nhistorizista alde batera utziz. Valentin de Forondak osoki bat egin zuen<br \/>\nnatura-egoeraren eta hitzar- men sozialaren teoriekin, estatuen aurreko<br \/>\nnorbanakoaren eskubideen eta he- rriaren subiranotasunaren jatorria.<br \/>\nLockerekiko lotura nabari zaio ondasun eskubidea gizabanakoaren gainerako<br \/>\neskubideen euskarri dela dioenean, bere zehaztapenak besterik ez zirelako.<br \/>\nZenbait hausnarketa eskaini zizkion norba- nakoaren segurtasunari (hau da,<br \/>\nnorbere gorputzaren gaineko jabetzari, Forondaren tesien arabera), habeas<br \/>\ncorpus prozedura eta nulla poena sine previa lege hatsarrea defendatuz.<br \/>\nZuzenbide Penala leuntzeko beharraz ere hausnartu zuen \u2014torturak debekatuz eta espetxeak hobetuz\u2014 Cesare<br \/>\nBeccariaren eraginpean, eta dagoeneko 1788an emandako lege kriminalei buruzko<br \/>\nhitzaldian defendatu zuen ildotik. Horrek argi erakusten du Valentin de<br \/>\nForondak zuen koherentzia izugarria, bere funtsezko ideiak XVIII. mendetik<br \/>\nIndependentzia Gerrara arte aldaketarik gabe iraun baitzuten. Berdin antzeman<br \/>\ndaiteke inprenta askatasunaren defentsari dagokionez, Espainian hari<br \/>\neskainitako lehendabiziko testuetako baten idazlea bera izan baitzen. 1789an<br \/>\nEsp\u00edritu de los mejores diariosen argitaratu arren, 1786an Valladolideko<br \/>\nElkartean aurkeztu zuen <i>Disertaci\u00f3n sobre la libertad de escribir<\/i> lanean,<br \/>\naskatasun hori \u00abbizitza sozialaren zuhaitza\u00bb zela zioen, eta Independentzia<br \/>\nGerran idatzitako lan guztietan askatasun horrekiko miresmen bera agertu zuen.<\/p>\n<p>1811ko otsailean, Coru\u00f1ara aldatu ondotik, bere sorkuntza<br \/>\npolitikoak gora egin zuen, bere idatzirik esanguratsuenak zenbait egunkaritan<br \/>\nargitaratzen hasi baitzen: <i>El Patriota compostelano, El ciudadano por la<br \/>\nConstituci\u00f3n y la Gaceta Marcial eta Pol\u00edtica de Santiago<\/i> konparazio baterako.<br \/>\nBertan, bere ja- rrera ilustrazionistei eutsi zien, eta proposatzen zuen<br \/>\ngobernu eredua Cadizko Gorteetan 1812ko Konstituziorako eztabaidatzen ari<br \/>\nzirenaren oso bestelakoa zen. Ezberdintasun nagusia Parlamentuaren baitakoa zen:<br \/>\nCadizko libera- lek ganbera bakarreko batzarraren aldeko apustua egin zuten,<br \/>\nGorteen izena mantenduko zuena; Valentin de Foronda, aldiz, historizismotik<br \/>\naldentzearen alde zegoen eta Parlamentuari \u00abgehiengoaren nahiaren<br \/>\ninterpretatzaile\u00bb izena ematea proposatu zuen \u2014zentzu guztiz rousseautarrean\u2014<br \/>\neta bi ganberako sistema izan zezan. Azken horrek ez zuen eredu britainiarra<br \/>\njarraitzen, Direk- torio frantziarra baizik, gazteen eta zaharren ganbera<br \/>\nbanarekin. Proposamen hori bera, mutatis mutandis, Alvaro Florez Estradak ere<br \/>\naurkeztu zuen 1809an Batzorde Nagusiari igorritako konstituzio proiektuan.<\/p>\n<p>Forondak 1811n argitaratutako idatziek, ordea, Galiziako<br \/>\nabsolutismoaren ezezko borobila jaso zuten. Elizgizonek zuzendutako talde<br \/>\nhorrek kritika zorrotzak egin zizkion euskal ilustratuari, eta horrek<br \/>\nprentsaren bitartez eran- tzun zituen, betiere ironia nabarmenaz. Jasotzen ari<br \/>\nzen kritika latzak gelditzeko, sekula ez zuen Galiziako Zentsura Batzordeko<br \/>\nkidetza erabili (1813an hautatu zuten).<\/p>\n<p>Gasteiztarrari egindako etengabeko oposizioak 1814an<br \/>\nfruituak eman zituen, Fernando VII.a itzuli zenean. Valentin de Foronda<br \/>\nberehala hartu zuten liberalen taldeko kidetzat eta, horrenbestez,<br \/>\nerrepresioa jasan zutenetakoa izan zen. Arabarrak Agustin Arg\u00fcelles edo<br \/>\nMartinez de la Rosa bezalako beste liberal ezagun batzuek jarraituriko bide<br \/>\nbera egin zuen: espetxea. 1814ko abuztuan, Coru\u00f1ako presondegian itxi zuten,<br \/>\neta bertan inkomunikaturik egon zen, bi hilabete baino gehiagoz, ziega zikin<br \/>\nbatean. Hain zuzen ere, berak \u2014Zuzenbide penalarekiko eta espetxearekiko zuen<br \/>\nikuspegi humanistak bultzaturik\u2014 debekatu nahi zituen baldintzetan izan zuten<br \/>\npreso.<\/p>\n<p>Hurrengo hilabeteetan, Valentin de Foronda erregearen<br \/>\nbarkamena eskuratzen saiatu zen. 1815eko martxoan, gutuna igorri zion<br \/>\nErregeari, bere \u00abakats politikoak\u00bb zuzendu nahi zituela esanez. Hilabete<br \/>\nhorretan bertan, leporatutako kargu guztiak irakurri zizkioten \u2014subiranotasuna<br \/>\nherriarena zela eta ez erregearena aldarrikatzea, eta Fernando VII.aren<br \/>\naurkakoa izatea\u2014. Forondak Defensa de los diecis\u00e9is cargos hechos por D. Jos\u00e9<br \/>\nde Valdenebro idatziaren bitartez erantzun zuen, baina ez zen Hirurteko<br \/>\nliberalera arte argitaratu. Errugabetze testua Manuel Jose Quintana liberal<br \/>\nospetsuak idatzi zuenaren ildo berekoa da, ez zirela berriak erakutsi<br \/>\nnahian-edo, bere pentsamendu liberalei halako patina historizista ematen<br \/>\nsaiatu zen \u2014porrot egin bazuen ere\u2014. Forondaren tesiak askoz ere korapilatsuagoak<br \/>\nziren, berariaz uko egin baitzien bere ideia politiko erradikalenei, herriaren<br \/>\nsubiranotasuna- rena barne. Akats horiek zuritzeko, zenbait argudio aipatzen<br \/>\nzituen, bere iritzi politikoen testuingurua azaltzeko asmoz, esaterako, bere<br \/>\nidatziak ez zirela egia absolutuak, iritzi xumeak baizik, eta besteen esku<br \/>\njartzen zituen irakurri eta eztabaida zitzaten. Beste batzuetan, Konstituzio<br \/>\nKomisioak herritarrei politikaz mintzatzeko egindako deia erabiltzen zuen<br \/>\naitzakiatzat, inprenta askatasunaren arau laxoek ematen zuen egoztezintasunaren<br \/>\nbermea eskaintzen baitzien.<\/p>\n<p>Erabilitako argudio bakar batek ere ez zuen tribunala<br \/>\nkonbentzitu, eta hamar urtez Iru\u00f1ean bizitzera behartu zuten, gobernadorearen<br \/>\nbegirada zorrotzaren pean, zuzentasun politikoaren bidetik jarraitzen zuela<br \/>\nziurtatzeko. Horregatik ere, Nafarroako Gorteen aholkulari aritu zen, ekonomia<br \/>\ngaietan, 1817. eta 1818. urteen artean.<\/p>\n<p>Hirurteko Liberala iristearekin batera, Foronda Frantziako<br \/>\nkontsulatua eskuratzen saiatu zen, eta, hori ezean, espetxean emandako urteak<br \/>\njardunean emandako denboratzat hartzeko eskatu zuen. Ogasunaren Ohiko Komisioak<br \/>\nbigarren eskaera onartu zion 1821eko ekainaren 17an, eta erabakia zuritzeko,<br \/>\nhonakoak aipatu zituzten: \u00abhiritar txalogarri honen argi eta dohainak, bere<br \/>\nlanekin literaturari eta nazioaren ohoreari egindako ekarpenak, nazioa ilustratzeko egindako lan eskerga eta helburu horiengatik arriskuan emandako<br \/>\ndenbora guztia\u00bb. Arabarra liberal konprometitu bezala lortutako kreditu politikoa berreskuratzen saiatu zen garai hartan, eta kondenatu zuen auzitegiaren aurrean bere argudioak aurkezterakoan, aldaketa sakonekin berreditatu<br \/>\nzuen \u2014liberalago bihurtuz\u2014 Cartas sobre los asuntos m\u00e1s exquisitos de la<br \/>\nEconom\u00eda Pol\u00edtica y sobre las leyes criminales (1821). Bera hil baino pixka bat<br \/>\nlehenago argitaratu ziren, 1821eko abenduan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Valentin de Foronda ondasun higiezin ugari zituen familia noble batean jaio zen. Bere aita, Luis Antonio de Foronda, Santiagoko ordenako zalduna zen eta Gurutzada Santuko diruzain nagusi izandakoa La Paz gotzaindegian; bere ama, Catalina de Echavarri, Gasteizko errejidorearen alaba zen. Valentin de Forondaren heziketaren inguruko datu gutxi dago, baina pentsa liteke Frantzian ikasi zuela, eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[321],"class_list":["post-3261","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>FORONDA Y GONZALEZ DE ECHAVARRI, Valentin Tadeo de (Valentin de Foronda) (Gasteiz, 1751ko otsailak 14 - Iru\u00f1ea, 1821eko abenduak 24). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/foronda-y-gonzalez-de-echavarri-valentin-tadeo-de-445-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"FORONDA Y GONZALEZ DE ECHAVARRI, Valentin Tadeo de (Valentin de Foronda) (Gasteiz, 1751ko otsailak 14 - Iru\u00f1ea, 1821eko abenduak 24). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Valentin de Foronda ondasun higiezin ugari zituen familia noble batean jaio zen. Bere aita, Luis Antonio de Foronda, Santiagoko ordenako zalduna zen eta Gurutzada Santuko diruzain nagusi izandakoa La Paz gotzaindegian; bere ama, Catalina de Echavarri, Gasteizko errejidorearen alaba zen. Valentin de Forondaren heziketaren inguruko datu gutxi dago, baina pentsa liteke Frantzian ikasi zuela, eta [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/foronda-y-gonzalez-de-echavarri-valentin-tadeo-de-445-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"9 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/foronda-y-gonzalez-de-echavarri-valentin-tadeo-de-445-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/foronda-y-gonzalez-de-echavarri-valentin-tadeo-de-445-eu\\\/\",\"name\":\"FORONDA Y GONZALEZ DE ECHAVARRI, Valentin Tadeo de (Valentin de Foronda) (Gasteiz, 1751ko otsailak 14 - Iru\u00f1ea, 1821eko abenduak 24). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T08:26:20+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/foronda-y-gonzalez-de-echavarri-valentin-tadeo-de-445-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/foronda-y-gonzalez-de-echavarri-valentin-tadeo-de-445-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/foronda-y-gonzalez-de-echavarri-valentin-tadeo-de-445-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"FORONDA Y GONZALEZ DE ECHAVARRI, Valentin Tadeo de (Valentin de Foronda) (Gasteiz, 1751ko otsailak 14 &#8211; Iru\u00f1ea, 1821eko abenduak 24).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"FORONDA Y GONZALEZ DE ECHAVARRI, Valentin Tadeo de (Valentin de Foronda) (Gasteiz, 1751ko otsailak 14 - Iru\u00f1ea, 1821eko abenduak 24). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/foronda-y-gonzalez-de-echavarri-valentin-tadeo-de-445-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"FORONDA Y GONZALEZ DE ECHAVARRI, Valentin Tadeo de (Valentin de Foronda) (Gasteiz, 1751ko otsailak 14 - Iru\u00f1ea, 1821eko abenduak 24). - Iura Vasconiae","og_description":"Valentin de Foronda ondasun higiezin ugari zituen familia noble batean jaio zen. Bere aita, Luis Antonio de Foronda, Santiagoko ordenako zalduna zen eta Gurutzada Santuko diruzain nagusi izandakoa La Paz gotzaindegian; bere ama, Catalina de Echavarri, Gasteizko errejidorearen alaba zen. Valentin de Forondaren heziketaren inguruko datu gutxi dago, baina pentsa liteke Frantzian ikasi zuela, eta [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/foronda-y-gonzalez-de-echavarri-valentin-tadeo-de-445-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"9 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/foronda-y-gonzalez-de-echavarri-valentin-tadeo-de-445-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/foronda-y-gonzalez-de-echavarri-valentin-tadeo-de-445-eu\/","name":"FORONDA Y GONZALEZ DE ECHAVARRI, Valentin Tadeo de (Valentin de Foronda) (Gasteiz, 1751ko otsailak 14 - Iru\u00f1ea, 1821eko abenduak 24). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T08:26:20+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/foronda-y-gonzalez-de-echavarri-valentin-tadeo-de-445-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/foronda-y-gonzalez-de-echavarri-valentin-tadeo-de-445-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/foronda-y-gonzalez-de-echavarri-valentin-tadeo-de-445-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"FORONDA Y GONZALEZ DE ECHAVARRI, Valentin Tadeo de (Valentin de Foronda) (Gasteiz, 1751ko otsailak 14 &#8211; Iru\u00f1ea, 1821eko abenduak 24)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3261","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3261\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3261"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3261"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}