{"id":3259,"date":"2023-02-10T09:25:28","date_gmt":"2023-02-10T08:25:28","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/egana-diaz-del-carpio-pedro-444-eu\/"},"modified":"2023-02-10T09:25:28","modified_gmt":"2023-02-10T08:25:28","slug":"egana-diaz-del-carpio-pedro-444-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/egana-diaz-del-carpio-pedro-444-eu\/","title":{"rendered":"EGA\u00d1A DIAZ DEL CARPIO, Pedro (Gasteiz, 1803ko otsailak 21 &#8211; Zestoa, Gipuzkoa, 1885eko abuztuak 4)."},"content":{"rendered":"<div>\n<p>Bere familian asko dira XVIII. mendean legelari, probintzia<br \/>\npatrizio eta Koroaren zerbitzari izandakoak. Coro Rubioren ustez, Pedro de<br \/>\nEga\u00f1a \u00abisabeldar erregealdian egondako euskal politikari garrantzitsuena izan<br \/>\nzen, era- gin handiena izan zuen foruzalea, eskumen gehien zuen euskal<br \/>\nprobintzien ordezkaria Madrilen [\u2026], gortesau garrantzitsua, [\u2026] eta liberal<br \/>\nmoderatu ospetsua\u00bb. Deskribapen egoki horretan bildutako elementu gehienak bere<br \/>\narbasoei zor dizkie, hein handi batean. Egia esan, bere familiaren oinordetza<br \/>\npolitiko eta intelektualak eragin handia izan zuten, bere bizitza guztian<br \/>\nzehar, bizitza ulertzeko izan zuen moduan. El Se\u00f1or Ega\u00f1a y los diputados<br \/>\nprovinciales (1879) lanean adierazi zuen bezala, bere erreferente ideologikoak<br \/>\noinordetzan jasoak ziren. Dirudienez, bere aitona zen Domingo Ig- nacio de<br \/>\nEga\u00f1a (Zestoa, 1727), Koroarentzako lanean aritu zen Ogasun ministerioan, eta<br \/>\nbadakigu Gaztelako Ganberan eta Ordena Kontseiluko idazkaritzan ere hala aritu<br \/>\nzela denbora tarte batez. Ondoren, \u00abGipuzkoako Batzar Nagusiek behin betiko<br \/>\nidazkari kargua betetzeko ohorea eskaini zioten\u00bb, eta herrialdera itzuli zen.<br \/>\nMonarkiaren egitura administratiboan eta Probintziako idazkaritzan lortutako<br \/>\neskarmentuak baliatuz, El guipuzcoano instruido (Donostia, 1780) idatzi zuen.<br \/>\nBernabe de Ega\u00f1ak (azkenaren se- mea eta, hortaz, Pedroren iloba) ordezkatu<br \/>\nzuen probintziako behin betiko idazkari bezala, \u00abherrialdearentzat interes<br \/>\nhandikoak ziren lan askoren ar- tean, [\u2026] Memoria sobre nuestras f\u00e1bricas de<br \/>\nanclas y palanquetas zabal bat\u00bb utziz (1788). Azkenik, bere aita, Casimiro de<br \/>\nEga\u00f1a, O\u00f1atiko Unibertsitateko filosofia katedraduna izan zen, eta bere bulegoa<br \/>\nGasteizen ezarri zuen XIX. mende hasieran. 1802an Higinia Diaz del Carpiorekin<br \/>\nezkondu zen, eta harreman onak egin zituen Gortean eragina zuten zirkuluetan.<\/p>\n<p>Ondare politiko horri haurtzarotik inguruan izan zuen giro<br \/>\nilustratua gehitu behar zaio. Kontuan hartu beharra dago Arabako ahaldun nagusi<br \/>\nizan zenean (1864-1866), besteren artean, Euskalerriko Adiskideen Elkartea<br \/>\nbirsortzeko helburua zuela. Badakigu, berak hala adierazi zuelako, \u00abbere<br \/>\nhaurtzaroko lagunik gertukoena, eta gerora izan zituen joera politiko eta<br \/>\nliterarioak irakatsi zizkiona\u00bb Manuel Ciorraga izan zela, Bergarako Errege<br \/>\nApaizgaitegi Patriotikoan ikasia, Arabako hasierako liberalismoaren liderra eta<br \/>\nGasteizko merkatari handizkari baten semea. Bestalde, Ega\u00f1a familia estuki<br \/>\nlotua zegoen Alamedako Markes ilustratuarekin, Fausto de Otazurekin, Jose<br \/>\nJoaquin Salazar Sanchez Samaniegorekin eta Diego Manuel de Arriolarekin.<\/p>\n<p>Bere harreman sarea liberalismorantz aldatu zen Erregimen<br \/>\nZaharraren erorikoan. Napoleonen okupazio betean, 1810. urtetik hain zuzen,<br \/>\nbere aita Alamedako Markesaren idazkaria izan zen, garai hartako Bizkaiko<br \/>\nGobernu Kontseiluaren sailburua. Frantziako tropak kanporatu ondoren,<br \/>\nkonstituzio sistemarekiko gertutasuna erakutsi zuen, bai prentsan eta baita<br \/>\nArabako Zentsura eta inprenta askatasunaren Batzordeko presidenteordetzan ere.<br \/>\n1814an absolutismoa berrezarri zenean, espetxeratu egin zuten. Hirurteko Konstituzionalak<br \/>\niraun bitartean, Gasteizko errejidore izan zen (1821), Fausto de Otazu alkate<br \/>\nizan zen garaian. Denbora tarte horretan, Pedro de Ega\u00f1aren lehengusu zen Jose<br \/>\nMaria Ega\u00f1a Urrizola Gipuzkoako Agintari Politikoaren idazkaria zen,<br \/>\nVillafuertesko Kondearena, eta, sistema konstituzionalak porrot egin zuenean,<br \/>\nespetxeratu, isuna jarri eta herri txiki batean konfinaturik utzi zuten. Hamar<br \/>\nurte geroago, familia markaturik zegoen berriro, sistema konstituzionalari zion<br \/>\natxikimenduarengatik: Jose Maria eta Julian Ega\u00f1a, Azkoitiko senideak,<br \/>\nkarlisten etsaien zerrendan sartu zituzten. Lehena, gainera, Getariko Hiri<br \/>\nMilizian parte hartu zuen. Bestalde, Pedro Gasteizko ba- tailoian aritu zen<br \/>\nboluntario 1834an, eta, urte bereko martxoaren 16an, karlisten aurka aritu zen<br \/>\nhiria defendatzen.<\/p>\n<p>Ikus daitekeenez, Pedro de Ega\u00f1aren harreman sarea Erregimen<br \/>\nZaharraren krisiarekin batera sortutako gatazka politiko eta ideologikoetan<br \/>\nehundu zen. Bien bitartean, 1817an, Lege ikasketak hasi zituen O\u00f1atiko<br \/>\nUnibertsitatean, eta 1820ko ekainean batxiler gradua lortu zuen. Madrilera<br \/>\naldatu zen Francisco Perez de la Huerta senidearekin abokatu aritzeko,<br \/>\nGaztelako kontseiluaren fiskala baitzen (bere aitaren anaiaren koinatua).<br \/>\n1820-1823 artean, lehen liberalismoaren hedatzea gertutik bizi ahal izan zuen<br \/>\nMadrilen, asal- datu deiturikoen erradikaltzea hauteman zuen, joera guztietako<br \/>\nkazetarien inguruak ezagutu, Ramon Salas irakasle izan zuen, eta elkarte<br \/>\nabertzaleren batean ere ibili zen.<\/p>\n<p>Handik aurrera, ez dago haren inguruko informazio askorik.<br \/>\n1830. urtera arte ez zuen ibilbide aipagarririk izan, Joseba Agirreazkuenagak<br \/>\ndioenaren arabera, elkarrekiko lotura zuten hainbat alderdi jorratu bazituen<br \/>\nere: politika, administrazioa eta kazetaritza. 1834ko irailean, I\u00f1igo Ortes de<br \/>\nVelascori Madrildik idatzitako isilpeko gutun batean argi hauteman daitezke<br \/>\nbere ibilbidea markatuko zuen ideologiaren zantzuak. Orduko hartan, guda<br \/>\nzibilak euskal probintzietan eragindako kalteen eraginez, arduraturik zegoen<br \/>\nMadrilen \u00abforuen auzia lo\u00bb zegoelako. Bestalde, bere ustez, \u00abMinistro liberal<br \/>\nbaten ordez, ministro iraultzaile bat sartuko balitz, [\u2026] gure foruak gainerako<br \/>\nguztiarekin batera ondoratuko lirateke\u00bb. Zahartzarora arte bidelagun izan zuen<br \/>\njoera moderatua zizelkatu zuten, batetik, foruzaletasun goiztiarrak, eta,<br \/>\nbestetik, garai hartan gertatu zen liberal eta iraultzaile terminoen arteko<br \/>\nbereizketa argiak. Liberalismoaren barne banaketaren historiaren isla zen;<br \/>\n\u00abaldaketa minez zeudenak, aspaldiko gehiegikeriekin nazkaturik, modu absolutua<br \/>\nkendu eta modu ordezkagarria ezarri nahi zuten\u00bb, frantsesen kanon<br \/>\niraultzailearen oinordekoak ziren. Bestalde, \u00abiraganarekin maiteminduak,<br \/>\netorkizunaren beldur zirenez, aldaketari uzkur egiten zioten\u00bb, eredu ingelesetik<br \/>\ngertuagokoak ziren horiek. Bera azken horien alde zegoen (El moderantismo,<br \/>\n1879).<\/p>\n<p>Hogeita hamarreko hamarkadan, ibilbide judizialean gora<br \/>\negiten hasi zen. Badirudi (Fausto de Otazuk jasotakoaren arabera), Granadako<br \/>\nkapitaintza na- gusiko gerra auditore aritu zenean, bere lehendabiziko kargu<br \/>\ngarrantzitsua, Guda eta Marinako bulegoko idazkari Antonio Remon Zarco del<br \/>\nVallek emandako babesari esker izan zela. 1836an Ogasun militarraren epaitegiko<br \/>\naholkularitza haren esku utzi zuten. 1838an, Madrilgo Audientziako magistratu<br \/>\nizendatu zuten, baina karguari uko egin zion, Gorteetan Granadako ordezkari<br \/>\nizateko hautatu zutela argudiatuz. 1839an, Burgosko Audientziako fiskal izan<br \/>\nzen, eta, 1840ko urtarrilean, bertako magistratu.<\/p>\n<p>Aldi berean, parlamentari bidea hasi zuen, eta lehendabiziko<br \/>\nhamarkada konstituzionaletan arrakasta handia lortu zuen, euskal diputatu<br \/>\nnabarmenena izatera iritsita. Granadako ordezko diputatu hautatu zuten 1837an,<br \/>\nnahiz eta, soilik 1839ko urtarriletik aurrera aritu, Gorko dukearen ordez.<br \/>\n1839ko urriaren 25eko legeari bide eman zioten eztabaidetan parte hartu zuen,<br \/>\nForuen aldeko jarrera argia erakutsiz. Kargua Arabako probintziako<br \/>\nordezkariarenarekin uztartu zuen, laster \u00abeuskal interesen defendatzailerik aipagarriena\u00bb<br \/>\nbihurtuz (Coro Rubio). Agintari patrizio arabarrak maiz aipatzen zuen haren<br \/>\njarduera bere gutunetan, jokoan zegoenarekiko interes handia baitzuen.<br \/>\nElkarlanean aritu zen Ilustrazioaren oinordeko izatetik, liberal foruzale<br \/>\nmoderatu izatera igaro ziren Valentin de Olano, Ascensio Ignacio de Altuna,<br \/>\nFrancisco de Hormaeche eta, nola ez, Fausto de Otazu eta I\u00f1igo Ortes de<br \/>\nVelascorekin.<\/p>\n<p>Gorteetako diputatu izateko berrautatu zuten Araban eta<br \/>\nGipuzkoan 1840ko urtarrilean (lehena hartu zuen), eta, berriro ere 1841eko<br \/>\napirilekoetan, Araban; baina bigarren horretan uko egin zion. Bere konpromiso<br \/>\nforuzaleak Octubrada deritzonaren antolaketan parte hartzera eraman zuen,<br \/>\nEsparteroren agintearen aurkako altxamendua, bere adiskide Manuel de<br \/>\nCiorragarekin, I\u00f1igo Ortes de Velascorekin eta beste moderatu batzuekin.<br \/>\nAltxamenduak porrot egin zuenean, Frantzian erbesteratu behar izan zuen, Maria<br \/>\nKristina erreginarekin lotura sendoak sortuz. Erreginaren inguruan eskuratu<br \/>\nzuen konfiantzak Koroaren eta euskal interesen arteko bitartekari lanetan<br \/>\naritzeko aproposa zela erakutsi zuen. Espainiara itzuli zenean, bere<br \/>\nforuzaletasun militantea erakutsiz, Bartzelonako Audientziako fiskal izateari<br \/>\nuko egin zion, eta berdin Gobernuak eskaintzen zion beste edozeinekin,<br \/>\nEsparteroren garaian euskal lurraldean egindako aldaketak bere onera itzuli<br \/>\narte. Erreginarekin zuen harremana erabakigarria izan zen Foru Aldundiak berrezartzeko.<\/p>\n<p>Parlamentuko jarduerari heldu zion berriro, 1844ko irailean,<br \/>\nGorteetako Arabako ordezkari izateko hautatu zutenean, eta berriro aritu zen<br \/>\n1846, 1850, 1853, 1857, 1858 eta 1863an. Alderdi moderatuaren sektore<br \/>\nkontserbatzaileenean sartu zen (bilumista), Estatuaren egiturako gobernu<br \/>\npostuetan sartuz. Espainiaren eta Vatikanoaren arteko harremanak berrezar<br \/>\nzitezen lan egin zuen, hamarkada bat baino gehiago baitzeramatzaten etenik, eta<br \/>\nbaita elizjen- dearen ondasunen salmenta bertan behera uzteko. Denbora tarte laburrean<br \/>\naritu zen Barkamen eta Justizia ministro lanetan. 1846ko martxoan hasi zen,<br \/>\neta, urte berean, Narvaezen gobernu moderatuan Errege Etxeko eta Ondasunen<br \/>\nIntendente izatera igaro zen, 1847ko martxora arte. Aurrerago, 1853an,<br \/>\nGobernazio ministro izendatu zuten.<\/p>\n<p>Bere kargu politiko-administratiboek eskaintzen zizkioten<br \/>\ninfluentziak kazetaritza mundutik lortutakoekin uztartu zituen. Correo<br \/>\nNacionalen idazten hasi zen, Donoso Cortesekin. Egunkari hori desagertu zenean,<br \/>\nMadrilen La Espa\u00f1a (1848-1868) sortu zuen, ildo editorial monarkikoa eta<br \/>\nliberal-kontserbatzailea zuena.<\/p>\n<p>Foruzaletasuna osatzen zuten elementuak sintetizatu zituen,<br \/>\nBravo Murilloren agintaldian (1851-1852) proposaturiko foru aldaketa zela-eta.<br \/>\nArabako ordezkari izan zen Batzar Nagusietan, Blas L\u00f3pez foruzale arabarrarekin<br \/>\nbatera (1781-1861) foruen defentsa antolatzeko. Breves Apuntes en defensa de<br \/>\nlas libertades vascongadas artikulu luzean eman zuen defentsa haren berri,<br \/>\nbaina ez zen 1870era arte argitaratu. 1852an, Gobernuak proposaturiko proiektua<br \/>\naho batez baztertu zuten euskal probintziek. Ega\u00f1ak Espainiar lurraldean oreka<br \/>\negon zedin bilatzen zuen Estatu politika baten baitan kokatu zuen. Ha- ren<br \/>\nesanetan, Europan barrena hedatzen ari ziren hatsarre iraultzaileak bere<br \/>\negiteko asmoa zuen, hain espainiarra zen tradizio zuhurraren ordez (\u00abEz gara<br \/>\niraultzaile izan, espainiarrak ginelako\u00bb). Foruzaleen ideiak osatzen zituzten<br \/>\ntopikoak azalduz (kantabrismoa, aspaldiko independentzia, borondatezko<br \/>\natxikitzea, itunen aldeko izatea), euskal auzia ad hoc lanketa behar zuen<br \/>\nsalbuespen antropologiko gisa aurkeztu zuen. Aparteko ongizatearen jatorria<br \/>\nforu sistema zela erakutsi nahi zuen, probintzien koadro idilikoaren bitartez.<br \/>\nBestalde, beren postulatuaren oinarria zen (moderatuena berez) Estatuak ezin<br \/>\nzuela tradizioa alde batera utzi gizartea asaldatu gabe. Politika osoki<br \/>\nboluntarista baten ondorio ziren instituzioek, gizarte egiturekin eta<br \/>\nkomunitatea- ren axioma moralekin loturarik izan gabe, ezin dute benetako<br \/>\nzoriontasuna eskaini. Ideia horri helduz defendatzen zuten Foruak izan zirela<br \/>\naltxamendu karlistaren mobilizazio indar nagusia: \u00abForuen afera alde batera<br \/>\nutzita ere, guda zibila berdin piztu zitekeen Euskal Herrian: baina [\u2026] inolaz<br \/>\nez litzateke mantendu zen bezala mantenduko, [\u2026] ez litzateke izan zen bezain<br \/>\nluzea, setatsua eta latza izango, herriaren mamiak ematen zion bazka kementsu<br \/>\neta etengabea izan ez balu. Gure baserritarrak mugitu zituena ez zen jatorri<br \/>\ndinastikoa izan, Foruak baizik\u00bb. Eta bakea lortzekotan, ezinbestekoa zen haiek<br \/>\nmantentzea.<\/p>\n<p>Horren ondotik, Foruen eta konstituzioaren arteko<br \/>\nbateragarritasuna defendatzeko, mahaigainean jarri zuten foruzaleen beste<br \/>\ntopiko bat: foru sistemak etengabe transmititutako gordailu aldaezina zuen, eta<br \/>\nedozein sistema politikorekin uztargarria zen. Gaztelako koroarekin elkartu<br \/>\naurretik existitzen zen, eta Errege Katolikoekin, Austriekin eta Borboiekin ere<br \/>\nhor jarraitu zuen. Nolanahi ere, ordena nazionalean egokitu ahal izateko<br \/>\naldaketaren bat egitekotan, 1839ko hitzarmena lortzeko erabilitako jarrera berberarekin<br \/>\negin behar zen: euskal probintziak beren eskubide guztien jabe zirela, eta urte<br \/>\nhartako urriaren 25eko legeak halaxe berresten zuela onartuta, alegia.<\/p>\n<p>1863an biziarteko senatari eta Estatuko aholkulari izendatu<br \/>\nzuten. Senatuan, Manuel Sanchez Silva (1806-1881) andaluziarrarekin izandako<br \/>\neztabaida ezaguna izan zuen, euskal probintziak nazioaren sistema orokorrean<br \/>\nsartzea proposatu zuenean. Urte luzez izandako liskar dialektikoaren mo- mentu<br \/>\ngailena izan zen. Argudio historikoak baliatuz, Sanchez Silvak foru sistemaren<br \/>\nzilegitasuna zalantzan jarri zuen, Espainiako nazio eraikuntzan akastzat<br \/>\nbaitzuen. Historiaren alorrean sartzeko asmorik gabe, Ega\u00f1aren erantzunak<br \/>\nborondatezkotasunaren argumentua izan zuen ardatz, gizarte maila guztietako<br \/>\neuskal herritarrek aho batez beren sistema tradizionalari eusteko zuten desira<br \/>\njarri zuen mahaigainean, oligarkikoa eta zapaltzailea zela esaten zutenei<br \/>\nkontra egiteko. Egiazki foruzaletasunaren berezko abertzaletasun<br \/>\neusko-espainiarra izendatzeko erabiltzen bazen ere, Ega\u00f1ak erabi- litako<br \/>\nnazionalitate kontzeptuak polemika sortu zuen eztabaida horretan bertan, eta<br \/>\nkalean ere oihartzuna izan zuen. Bide batez, esan beharra dago elite<br \/>\nforuzaleentzat onuragarria izan zela, probintziarteko identitate berria<br \/>\neraikitzeko zuten proiektua indartu baitzuen.<\/p>\n<p>Aipatu berri dugun eztabaidaren ondorioz, Arabako ahaldun<br \/>\nnagusi izendatu zuten 1864an. Bere programa-hitzaldian adierazi zuen bezala,<br \/>\nbere agintaldiak \u00aberlijioa, Monarkia eta Foruak\u00bb izanen zituen ardatz. Memoria<br \/>\nhistorikoarekin loturiko politika berritzaile bat sustatu zuen, hainbat ekintza<br \/>\nbarne biltzen zituena: Arriagako zin-baseliza konpontzea, Gernikakoaren antzeko<br \/>\nmonumentu eremu baten proiektuarekin batera; Gaztelako erregeek Arabako<br \/>\nForuekin zuten konpromisoa ospatzen zuen antzinako Zadorrari gutuna<br \/>\nerromesaldia berreskuratzea (1867an berrezarri zuen, baina zentzu berriarekin);<br \/>\nEuskal Herriaren historiari gorazarre egiten zion literaturari sariak ematea,<br \/>\nedota aipaturiko Euskalerriko Adiskideen Elkartea birsortzea.<\/p>\n<p>Bestalde, gaztetatik ezagutzen zuen pentsamendu<br \/>\nilustratuaren erakusgarri, abian jarri zuen probintziaren sustapen ekonomikoa<br \/>\nbultzatzeko politika. Ramon Ortiz de Zaratek hasitakoa ardo industriaren<br \/>\nberritzearekin jarraitu zuen, Madrilen eta Gortean zituen kontaktuak erabiliz,<br \/>\nMedoc arabarra izenez ezagutuko zela zabaltzeko. Aurrekontu handia eskaini zion<br \/>\neredu-baserriari, hezkuntzari merezi zuen arreta eskaini zion, eta, azkenik,<br \/>\nprobintziaren diru kutxa onbideratu zuen.<\/p>\n<p>Probintzia instituzioetan, bere aginteak iritzi desberdinak<br \/>\neragin zituen. 1867an berrautatua izan zenean, Ramon Ortiz de Zarate buru zuen<br \/>\nsektore batek foruen kontrakotzat hartu zuen. Nagusiki, kultuaren eta kleroaren<br \/>\nkontribuzioaren kudeaketarekin ados ez zeudenak ziren, eta baita Koroaren kon-<br \/>\ntra zegoen oposizio katolikoa, italiar estatua onartu zuelako, Ega\u00f1a azken<br \/>\nhorien gertukoa zen. Estatu kontseiluak ebatzi zuen auzia, eta berrautaketa<br \/>\nlegearen kontrakotzat jo zuen. Nazio politikara itzultzeko egin zuen ahalegina<br \/>\nSeiurtekoaren koiunturak eten zuen, posizio zuhur batean kokatu baitzen orduko<br \/>\nhartan emandako garapen politikoarekin zuen erabateko desadostasunagatik.<\/p>\n<p>Alboratze hori geroz eta nabarmenagoa izan zen Bigarren<br \/>\nKarlistaldiaren ondoren. Azken urte horietakoa da foruzaletasuna gainditzen<br \/>\nduen El moderantismo. Carta dirigida al Sr. D. Juan Ma\u00f1\u00e9 y Flaquer, bera<br \/>\nforuzaletasun horren erreferente nagusietakoa izan arren. Liberalismoaren<br \/>\neztabaidan sartu zen bete-betean, bere iritziz, funtsean autoritarioa eta<br \/>\niraultzaren kontrakoa izan behar baitzen. Azkenik, El Se\u00f1or Ega\u00f1a y los<br \/>\ndiputados provinciales (1879) idatzi zuen, Gorteetan emandako azken garai<br \/>\nlaburrean jasotako kritiken harira idatzia, foruzaletasun intransigenterantz<br \/>\negindako aldaketa burutuz.<\/p>\n<\/p>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bere familian asko dira XVIII. mendean legelari, probintzia patrizio eta Koroaren zerbitzari izandakoak. Coro Rubioren ustez, Pedro de Ega\u00f1a \u00abisabeldar erregealdian egondako euskal politikari garrantzitsuena izan zen, era- gin handiena izan zuen foruzalea, eskumen gehien zuen euskal probintzien ordezkaria Madrilen [\u2026], gortesau garrantzitsua, [\u2026] eta liberal moderatu ospetsua\u00bb. Deskribapen egoki horretan bildutako elementu gehienak bere [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[321],"class_list":["post-3259","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>EGA\u00d1A DIAZ DEL CARPIO, Pedro (Gasteiz, 1803ko otsailak 21 - Zestoa, Gipuzkoa, 1885eko abuztuak 4). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/egana-diaz-del-carpio-pedro-444-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"EGA\u00d1A DIAZ DEL CARPIO, Pedro (Gasteiz, 1803ko otsailak 21 - Zestoa, Gipuzkoa, 1885eko abuztuak 4). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Bere familian asko dira XVIII. mendean legelari, probintzia patrizio eta Koroaren zerbitzari izandakoak. Coro Rubioren ustez, Pedro de Ega\u00f1a \u00abisabeldar erregealdian egondako euskal politikari garrantzitsuena izan zen, era- gin handiena izan zuen foruzalea, eskumen gehien zuen euskal probintzien ordezkaria Madrilen [\u2026], gortesau garrantzitsua, [\u2026] eta liberal moderatu ospetsua\u00bb. Deskribapen egoki horretan bildutako elementu gehienak bere [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/egana-diaz-del-carpio-pedro-444-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"10 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/egana-diaz-del-carpio-pedro-444-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/egana-diaz-del-carpio-pedro-444-eu\\\/\",\"name\":\"EGA\u00d1A DIAZ DEL CARPIO, Pedro (Gasteiz, 1803ko otsailak 21 - Zestoa, Gipuzkoa, 1885eko abuztuak 4). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T08:25:28+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/egana-diaz-del-carpio-pedro-444-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/egana-diaz-del-carpio-pedro-444-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/egana-diaz-del-carpio-pedro-444-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"EGA\u00d1A DIAZ DEL CARPIO, Pedro (Gasteiz, 1803ko otsailak 21 &#8211; Zestoa, Gipuzkoa, 1885eko abuztuak 4).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"EGA\u00d1A DIAZ DEL CARPIO, Pedro (Gasteiz, 1803ko otsailak 21 - Zestoa, Gipuzkoa, 1885eko abuztuak 4). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/egana-diaz-del-carpio-pedro-444-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"EGA\u00d1A DIAZ DEL CARPIO, Pedro (Gasteiz, 1803ko otsailak 21 - Zestoa, Gipuzkoa, 1885eko abuztuak 4). - Iura Vasconiae","og_description":"Bere familian asko dira XVIII. mendean legelari, probintzia patrizio eta Koroaren zerbitzari izandakoak. Coro Rubioren ustez, Pedro de Ega\u00f1a \u00abisabeldar erregealdian egondako euskal politikari garrantzitsuena izan zen, era- gin handiena izan zuen foruzalea, eskumen gehien zuen euskal probintzien ordezkaria Madrilen [\u2026], gortesau garrantzitsua, [\u2026] eta liberal moderatu ospetsua\u00bb. Deskribapen egoki horretan bildutako elementu gehienak bere [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/egana-diaz-del-carpio-pedro-444-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"10 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/egana-diaz-del-carpio-pedro-444-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/egana-diaz-del-carpio-pedro-444-eu\/","name":"EGA\u00d1A DIAZ DEL CARPIO, Pedro (Gasteiz, 1803ko otsailak 21 - Zestoa, Gipuzkoa, 1885eko abuztuak 4). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T08:25:28+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/egana-diaz-del-carpio-pedro-444-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/egana-diaz-del-carpio-pedro-444-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/egana-diaz-del-carpio-pedro-444-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"EGA\u00d1A DIAZ DEL CARPIO, Pedro (Gasteiz, 1803ko otsailak 21 &#8211; Zestoa, Gipuzkoa, 1885eko abuztuak 4)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3259","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3259\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3259"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3259"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}