{"id":3257,"date":"2023-02-10T09:24:20","date_gmt":"2023-02-10T08:24:20","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/arrese-julian-443-eu\/"},"modified":"2023-02-10T09:24:20","modified_gmt":"2023-02-10T08:24:20","slug":"arrese-julian-443-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/arrese-julian-443-eu\/","title":{"rendered":"ARRESE, Julian (Gasteiz, 1829-\u00bf? 1876)."},"content":{"rendered":"<p>Burdinaren salerosketan aritzen zen merkatari familia<br \/>\naberats batean jaio zen, Gasteizen, 1829an. Bere aita zinegotzia izan zen Lehen<br \/>\nKarlistaldian, eta politikoki liberalismo aurrerakoiaren ingurukoa. Bere<br \/>\nhaurtzaro eta gaztaroaz ezer gutxi ezagutzen da; ez, behintzat, non edo zer<br \/>\nikasi zuen. Pentsatzekoa da aitaren negozioekin aurrera egin ahal izateko<br \/>\nbeharrezko heziketa jasoko zuela, baina ezin jakin. Daniel Ramon (1831-1891),<br \/>\nbere anaia txikienaren ibilbideaz datu gehiago ezagutzen dira; esaterako, Valladolideko Unibertsitatean Filosofia eta Letretako lizentziatura eskuratu<br \/>\nzuela, eta berehala Gasteizko Heziketa Ertaineko institutuan irakasle hartu<br \/>\nzutela.<\/p>\n<p>Bere aitaren heriotza goiztiarraren eraginez, Julianek<br \/>\nfamilia negozioa- ren buru jarri behar izan zuen. Amarekin izandako eztabaidak<br \/>\nzirela medio, aitaren oinordetzaren senipartea eskatu eta Madrilera aldatzea<br \/>\nerabaki zuen, berrogeita hamargarren hamarkadaren erdi aldera. Helduaroko datu<br \/>\naskorik ere ez da ezagutzen. Hasieran, kazetari izaten saiatu zen hiriburuan,<br \/>\ngai ekonomikoetan aditua, eta hainbat egunkaritan aldi baterako lanetan aritu<br \/>\nzen. Ondoren, lan finkoa eta ongi ordaindutakoa lortu zuen aseguru etxe batean.<br \/>\nGazte arabar batekin ezkondu zen, eta alaba bakarra izan zuten. Bizimodu eroso<br \/>\neta anonimoa zeraman Madrilen, Puerta del Soletik gertuko eraikin batean bizi<br \/>\nzen, eta ziurrenik Ateneoa eta Liburutegi Nazionalean ibiliko zen, baina ez dago<br \/>\nfrogarik.<\/p>\n<p>Bere amarekin sekula konpondu ez zen arren, harreman on<br \/>\nsamarra izan zuen bere anaiarekin, gorago aipatu dugun Daniel Ramonekin. Oso<br \/>\nezaguna zen Gasteizen, errepublikazale aitortua, 1869ko Eibarko hitzarme- naren<br \/>\nsinatzaile bezala agertzeak iradokitzen duenez. Hitzarmena Euskal Herriko<br \/>\nerrepublikazaleek sinatu zuten Alderdi errepublikazalea hedatzen laguntzeko,<br \/>\nprobintzia-komiteen arteko koordinazioa lortzeko eta komite federalaren aurrean<br \/>\nbat eginik agertzeko. Beren programa politikoan instituzio foralekiko<br \/>\nerrespetua defendatzen zen. Tradizio errepublikazale horretakoa zen Julian.<br \/>\nUste denaren arabera, Alderdi Demokratako kide zen; bertatik sortu zen, 1868an,<br \/>\nAlderdi Errepublikazale Federala, eta han izan zen Julian, Madrilen, bertako<br \/>\nerdiguneko komiteetako kide bezala ageri baita. Nolanahi ere den, ideologikoki,<br \/>\nAlderdi Errepublikazalearen inguru moderatuenetik gertukoa da, eta, sozialki,<br \/>\nEmilio Castelarren errepublika- zaletasun kontserbatzaile eta burgesetik<br \/>\ngertuagokoa, Francisco Pi y Mar- gallen federalismo sozializatzailetik baino.<\/p>\n<p>1873an idatzi zuen <i>Descentralizaci\u00f3n universal o el fuero<br \/>\nvascongado aplicado a todas la provincias con un examen comparativo de las<br \/>\ninstituciones vascongadas, suizas y americanas<\/i>, eta horrela sartu zen<br \/>\nforuzaletasun errepublikazalearen teorialarien taldera. Liburu horrek bat<br \/>\negiten du, aurretik, beste batzuek egindako proposamenekin, esaterako,<br \/>\nSantanderreko Jose Maria Orensek Los fueros (1859) lanean egin bezala, edo<br \/>\nJoaqu\u00edn Jamar gipuzkoarrak Lo que es el fuero y lo que se deriva del fueron (1868).<br \/>\nBertan, euskal foru erregimena askatasunaren eta demokraziaren adierazpena dela<br \/>\nesaten da, eta, hortaz, Espainia osora zabaldu beharrekoa. Bat egin zuen<br \/>\nRicardo Becerro de Bengoarekin ere, 1868ko irailean iraultzak eztanda egin<br \/>\nzuenean, El Mentir\u00f3n astekariaren zuzendaria, Arabako foru errepublikazaleen<br \/>\nargitalpen bihurtu zena \u2014bide batez, bere anaia Danielen ikasle nabarmenetakoa<br \/>\neta arabar errepublikazale ezagunena zen\u2014. Bere lanetan B. Constant, Lammenais<br \/>\nabatea eta, nagusiki, A. de Tocqueville bezalako autoreen eragina nabari da<br \/>\neta haien testuak erabili eta ezagutzen zituela agerikoa da. Sarreran bertan<br \/>\nadierazten du askotan erabili duela Ramon Ortiz de Zarateren Compendio Foral<br \/>\nde la provincia de \u00c1lava (1858) eta Mateo B. de Morazak emandako datu eta<br \/>\nalbisteak, biak ala biak foruzaletasun kontserbatzaileenaren adierazle. Iturri<br \/>\ndoktrinalez gain, hiru euskal probintzien foru koadernoak ere aztertu zituen,<br \/>\nbatez ere Arabakoak, Batzar Nagusien akordioak eta atzerriko zein Espainiako<br \/>\nhainbat konstituzio.<\/p>\n<p>Arreseren obrak aipatutako beste autore batzuenak baino<br \/>\narrakasta gutxiago izan zuen, esan dugun bezala, bere bizitzaren zatirik<br \/>\nhandiena Euskal Herritik kanpo eman baitzuen eta ez zuelako bere ideiak<br \/>\nbabestuko zi- tuen proiekzio politikorik izan. Bere liburuan, \u00abEuskal Herriaren<br \/>\nizaera politikoa\u00bb ezagutzera eman nahi zuen, Arabako foru legedia aztertuz eta<br \/>\nhura demokraziaren eta antolaketa politiko deszentralizatuaren adibide be- zala<br \/>\nerabiliz. Horretarako, egitura zentralizatu baten baitan, probintziak eta<br \/>\nudalerriek dituzten berezko antolaketa printzipio eta alderdiak alderatu zituen. Euskal deszentralizazio izena eman zion horri, Arabako probintziakoa<br \/>\nzehazki \u2014atal horrek \u00absistema zentralizatzaile edo loteslearen eta euskal sistema deszentralizatzailearen arteko alderaketa\u00bb izenburua du\u2014, eta askotan<br \/>\nSuitzako eta Amerikako demokraziei erreferentzia egin zien. Azken helburua,<br \/>\nautoreak sarreran aipatu bezala, \u00abbeste nazio batzuetan indarrean dau- denen<br \/>\naurrean, sistema foralaren onurak aldarrikatzea da\u00bb eta euskal foruak eta<br \/>\naskatasunak Espainia guztian ezartzea, betiere, legeak baimendutakoaren<br \/>\narabera.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Burdinaren salerosketan aritzen zen merkatari familia aberats batean jaio zen, Gasteizen, 1829an. Bere aita zinegotzia izan zen Lehen Karlistaldian, eta politikoki liberalismo aurrerakoiaren ingurukoa. Bere haurtzaro eta gaztaroaz ezer gutxi ezagutzen da; ez, behintzat, non edo zer ikasi zuen. Pentsatzekoa da aitaren negozioekin aurrera egin ahal izateko beharrezko heziketa jasoko zuela, baina ezin jakin. Daniel [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[321],"class_list":["post-3257","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ARRESE, Julian (Gasteiz, 1829-\u00bf? 1876). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/arrese-julian-443-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ARRESE, Julian (Gasteiz, 1829-\u00bf? 1876). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Burdinaren salerosketan aritzen zen merkatari familia aberats batean jaio zen, Gasteizen, 1829an. Bere aita zinegotzia izan zen Lehen Karlistaldian, eta politikoki liberalismo aurrerakoiaren ingurukoa. Bere haurtzaro eta gaztaroaz ezer gutxi ezagutzen da; ez, behintzat, non edo zer ikasi zuen. Pentsatzekoa da aitaren negozioekin aurrera egin ahal izateko beharrezko heziketa jasoko zuela, baina ezin jakin. Daniel [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/arrese-julian-443-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/arrese-julian-443-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/arrese-julian-443-eu\\\/\",\"name\":\"ARRESE, Julian (Gasteiz, 1829-\u00bf? 1876). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T08:24:20+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/arrese-julian-443-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/arrese-julian-443-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/arrese-julian-443-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ARRESE, Julian (Gasteiz, 1829-\u00bf? 1876).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ARRESE, Julian (Gasteiz, 1829-\u00bf? 1876). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/arrese-julian-443-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ARRESE, Julian (Gasteiz, 1829-\u00bf? 1876). - Iura Vasconiae","og_description":"Burdinaren salerosketan aritzen zen merkatari familia aberats batean jaio zen, Gasteizen, 1829an. Bere aita zinegotzia izan zen Lehen Karlistaldian, eta politikoki liberalismo aurrerakoiaren ingurukoa. Bere haurtzaro eta gaztaroaz ezer gutxi ezagutzen da; ez, behintzat, non edo zer ikasi zuen. Pentsatzekoa da aitaren negozioekin aurrera egin ahal izateko beharrezko heziketa jasoko zuela, baina ezin jakin. Daniel [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/arrese-julian-443-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/arrese-julian-443-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/arrese-julian-443-eu\/","name":"ARRESE, Julian (Gasteiz, 1829-\u00bf? 1876). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T08:24:20+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/arrese-julian-443-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/arrese-julian-443-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/arrese-julian-443-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ARRESE, Julian (Gasteiz, 1829-\u00bf? 1876)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3257","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3257\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3257"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3257"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}