{"id":3255,"date":"2023-02-10T09:23:36","date_gmt":"2023-02-10T08:23:36","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/sarrera-442-eu\/"},"modified":"2023-02-10T09:23:36","modified_gmt":"2023-02-10T08:23:36","slug":"sarrera-442-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-442-eu\/","title":{"rendered":"SARRERA"},"content":{"rendered":"<p>Gipuzkoan eta Bizkaian bezala, 1793 eta 1876 arteko garaia<br \/>\ngorabehera askorekin hasi zen Araban ere: Antzinako Erregimenaren erorikoa,<br \/>\ngerra eta iraultza, Konbentzio Gerrara (1793-1795) eraman zuena. Arabako Foru<br \/>\nAldundiak armada galiarrari aurre egiteko erresistentzia eraginkorra antolatu<br \/>\nzuen, Prudencio Maria de Verastegui buru zela. Hari esker, frantsesek ez zu-ten Gasteizen sartzerik lortu 1795eko uztailera arte, hau da, gerra bukatu<br \/>\nbaina pixka bat lehenagora arte. Frantsesturen bat egon arren, Arabako elite<br \/>\nilustratuetan gerrak ez zuen Gipuzkoakoetan adinako Monarkiaren kontrako<br \/>\njarrerarik eragin. Hala eta guztiz ere, Valentin de Foronda ilustratu eta ekonomista gasteiztarrari frantsesen aldekoa izatea eta \u00abGipuzkoako bereizketa-<br \/>\nrekin\u00bb ados egotea leporatu zioten. Horregatik espediente bat ireki zioten Inkisizioaren epaitegian (azkenean bertan behera geratu bazen ere). Nolanahi ere<br \/>\nden, Gipuzkoako gertaerak erregeari sortu zion mesfidantzak eragina izan zuen<br \/>\nAraban. Gerra bukatu ondoan, gobernuagintari gehiago bidali zituen bertara<br \/>\neta, horren ondorioz, Probintziaren eta Koroaren arteko ten- tsioak gora egin<br \/>\nzuen. Testuinguru horretan gertatu zen 1802ko Modenesen matxinada. Euskal<br \/>\nlurraldeen aduana egoeraren ondorioz (foru aduanak), geroz eta kontrabando<br \/>\ngehiago zegoen, eta, horrekin bukatu eta Arabako merkataritzaren gaineko<br \/>\nkontrolak areagotzeko, Carlos IV.aren eta Godoyren aginduak jarraituz, Juan<br \/>\nde Modenes, Kantabriako Errenta ordezkariordea, etengabe aritu zen Arabako<br \/>\nagintarien aurkako salaketak jartzen, herritarren gorrotoa piztu zen arte.<br \/>\nGorroto horrek haren kontrako altxamendua eragin zuen, eta etxea inguratu<br \/>\nzioten, urka zezaten eskatzen zuten bitartean. Tokiko agintarien esku-hartzeari<br \/>\nesker, ez zen kalte larririk izan, baina mo- narkiaren Gobernuak ahaldun<br \/>\nnagusiaren boterea murrizteko baliatu zuen egoera: 1803an, hari errege<br \/>\nogasunarekin zerikusia zuen informaziorik ez emateko agindu zuen, eta, lehen<br \/>\naldiz, Arabara korrejidore bat bidaltzeko aukera aztertu zuen (Bizkaiak eta Gipuzkoak<br \/>\nez bezala, Arabak ez baitzuen halakorik, ahaldun nagusiak gobernu ordezkariaren<br \/>\nlana egiten zuelako). Hori guztia Monarkiak salbuetsitako probintzien gaineko<br \/>\nkontrol handiagoa izateari begirako kanpaina baten baitan egin zen. Probintzia<br \/>\nhoriek, gainerakoek ez bezala, euren Foruak mantendu zituzten XVIII. mende<br \/>\nhasierako Ondorengotza Gerran Borboiei emandako babesagatik. Kanpaina horren<br \/>\nosagarri, ofentsiba intelektual bat ere eraman zuten aurrera, eta haren baitan argitaratu<br \/>\nzen Juan Antonio Llorenteren Noticia hist\u00f3rica de las tres Provincias<br \/>\nVascongadas (1806 y 1808).<\/p>\n<p>Independentzia Gerra ez zen Antzinako Erregimenaren<br \/>\nkrisialdi politikoaren eragile bakarra izan, baina garrantzia handia izan<br \/>\nzuen. Araba, gainerako euskal lurraldeak bezala, militarki okupatua izan zen,<br \/>\neta Gasteiz Gorte josefindar bilakatu zen 1808an. Montehermosoko Markesa,<br \/>\npolitikoki frantsestu izatera igaro zen euskal ilustratuetako bat, Gasteizen<br \/>\nzuen jauregian hartu zuen Jose I.a, urte hartako irailean hirira iritsi zenean.<br \/>\nHaren emaztea, Maria del Pilar Acedo y Sarria gipuzkoarra, bera ere Montehermosoko<br \/>\nMarkesa, errege berriaren maitalea izan zen. Familiak Jose I.arekin zuen<br \/>\nharreman estuari esker, senarra Ganberako aitoren seme eta Espainiako Handiki<br \/>\nizendatu zuten; gainera, bera izan zen, Arabako ordezkaria Baionako Batza-<br \/>\nrrean, 1808ko ekainean. Yandiola eta Lardizabal Bizkaiko eta Gipuzkoako ordezkariekin batera, eta Mariano Luis Urquijo bizkaitar frantsestu eragin handikoaren bitartekaritzari esker, Foruak indarrean mantentzea lortu zuten. Lehen<br \/>\naldiz, aurre egin behar izan zieten Foruek ikuspegi liberalari eta Monarkia<br \/>\nosorako kode bakar gisa pentsatua zen arau juridikoari. Hala eta guz- tiz ere,<br \/>\nazkenean indargabetu zituzten, frantsesek ordena politiko berri bat ezartzea<br \/>\nerabaki zutelako. 1810ean bukatu zuten prozesua, hiru probintziak biltzen<br \/>\nzituen Bizkaiko Gobernua sortu zutenean, Thouvenot jenerala buru. 1811. urtean,<br \/>\nGasteiz Gobernuaren hiriburu izendatu zuten (lehenago Donos- tia zen), eta<br \/>\n1810ean Donostian editatzen zen Gazeta de Oficio del Gobierno de Vizcaya<br \/>\nprentsa-organo ofiziala ere bertara aldatu zuten. Horren aurretik ere,<br \/>\nGasteizen editatua izan zen prentsa frantsestuaren Gazeta de Vitoria egunkaria. Frantziar administrazioaren menpe, Araban \u2014Gipuzkoan eta Bizkaian bezala\u2014<br \/>\nordura arte ez bezalako aukerak eskaini zitzaizkion hiriko gizarte maila ertainari:<br \/>\nbotere lokal eta probintzialean sar zitezkeen (ordura arte Ordena foralak<br \/>\nkanpo uzten zituen) eta ondare berriak sor zitezkeen, frantsesek 1808 eta 1810<br \/>\nartean desamortizatutako ondasunak erosita. Arabako kasuan, ehun anegatik<br \/>\ngorako erosleak Gasteizko merkataritza korporaziokoak ziren.<\/p>\n<p>Bizkaiko Gobernua ezartzen zen bitartean, Cadizko Gorteak<br \/>\nsortu berri zuten subjektu juridikoaren adierazpena izanen zen Espainiako<br \/>\nlehendabiziko Konstituzioa sortzeko lanetan murgildurik zeuden; nazio<br \/>\nsubiranoaren konstituzioa hain zuzen ere. Trifon Ortiz de Pinedok, gorte<br \/>\nhaietan zegoen Arabako ordezkariak, honakoak ohartarazi zituen \u00abminez\u00bb:<br \/>\nKonstituzio horrek \u00absalbuetsitako probintziak ere barne hartzen ditu, eta,<br \/>\nhortaz, baita bere eta bere Subiranoaren eskubideekin hain arduratsua den Araba<br \/>\nere\u00bb; \u00abArabako Konstituzioa errotik deuseztatzen du\u00bb, eta, hortaz, Foruen<br \/>\nerabat kontrakoa zela esan zuen. Foruak euskal lurraldeetako konstituzio<br \/>\nberezitzat saltzen zituzten XVIII. mendeko foruzaleek eta euskal eliteek, hau<br \/>\nda, ordena juridiko- politiko propiotzat; baina, guztiarekin ere, Arabako<br \/>\nBatzar Nagusiak arazorik gabe sinatu zuen Cadizko konstituzioa 1812ko azaroan.<br \/>\nArtziniegan elkarturik, batzorde horrek Miguel Ricardo de Alava ahaldun nagusi<br \/>\nizendatu zuen, frantsesen aurkako borrokan gailendu zen jeneral gasteiztarra,<br \/>\neta Manuel de Arostegui Gorteetako ahaldun. Fernando VII.aren berrezartzearen<br \/>\nondoren, Alava jeneralari salaketak jarri zizkioten Arostegui Gorteetako<br \/>\ndiputatu izan zedin botereak faltsutzeagatik eta Arabako Aldundia<br \/>\nKonstituzioaren zina egitera behartzeagatik.<\/p>\n<p>Frantsesek euskal lurraldean jaso zuten Independentzia<br \/>\nGerrako porrota, Gasteizko guduan, 1813ko ekainaren 21ean. Bertan izan zen<br \/>\nAlava jenerala eta Jose I.a erregeak orduantxe egin zuen Frantziara ihes \u2014eta<br \/>\nharekin batera bere maitale Montehermosoko Markes anderea ere, ondoko<br \/>\nherrialdera erbesteraturik\u2014. Cadizko Konstituzioa indarrean egon zen denbora<br \/>\ntarte labur hartan, haren aldeko jarrera zabaldu zen Correo de Vitoria<br \/>\negunkariaren bitartez. Egunkaria 1813ko abenduaren eta 1814ko apirilaren artean<br \/>\nargitaratu zen, eta bere orrialdeak baliatuz, \u00abKonstituzioarekiko maitasuna\u00bb<br \/>\nhedatzen saiatu ziren, haren edukia azalduz eta zekartzan askatasun berriak<br \/>\ndefendatuz. Arabako lehen liberalismoa hedabide horren baitan antolatzen hasi<br \/>\nzen, besteak beste, Miguel Ricardo de Alava, Casimiro Javier Ega\u00f1a, Jose M.\u00aa<br \/>\nAldama, Pablo de Jerica, Manuel Gonzalez Campo edo Vicente Ventura Cigaran<br \/>\nbezalakoen laguntzaz. Hirurteko Liberalean (1820-1823) garatu zen, eta<br \/>\nerdigunea Gasteizen ezarri zuen.<\/p>\n<p>1820ko urtarrilean Riego jeneralaren altxamenduak Cadizko<br \/>\nKonstituzioa berrezarri ondoren, Arabako Batzorde Nagusiak haren testua zin<br \/>\negin zuen, berriro, inongo arazorik gabe \u2014ez hala Gipuzkoakoak, ordurako,<br \/>\nmesfidantza adierazi baitzuen\u2014. Hala, erregimen liberala Probintziaren<br \/>\nluze-zabalean ezarri zen, zenbait instituzio berriren babesean, esaterako,<br \/>\n1821eko maiatzean sortutako Milizia Nazionalarena, Pablo de Jerica buru zuena,<br \/>\nedota 1821ean eraturiko Gasteizko Elkarte Abertzalea bezalako hainbat elkarte<br \/>\nliberalena. Arabako hiriburuan nagusi zen joera liberalaren aurka, Probintziako<br \/>\nbarnealdean Gobernu Konstituzionalaren aurkako herri erresistentzia antolatu<br \/>\nzen, apaiz antiliberalek sustatuta, hainbat talde armatu sortuz.<br \/>\nGarrantzitsuena, 1821eko apirilean, tradiziozko ordena defendatzeko Agurainen<br \/>\nsortu zena izan zen, matxinada Araba guztira, Gipuzkoara eta Bizkaira zabaltzen<br \/>\nsaiatu baitziren \u00abgora erlijioa, gora Erregea eta zulora Konstituzioa\u00bb<br \/>\naldarriarekin.<\/p>\n<p>Hirurteko Liberala bat-batean bukatu zen frantsesak berriro<br \/>\nsartu zirenean. San Luisen Ehun Mila Semeen inbasioa deitu zitzaion horri,<br \/>\neta Fernando VII.aren Monarkia absolutua berrezarri zuen. Horren atzetik<br \/>\niritsitako errepresio liberal bortitzak Arabako erdigune liberala ia osoki<br \/>\ndeuseztatu zuen, bere ordezkari nabarmenenak erbestera bidaliz. Kolpe horren<br \/>\nondoren, sekula ez zen berriro osatu, eta Arabako liberalismo aurrerakoia<br \/>\nbetirako ahul geratu zen. Errepresio horren buru zorrotza Valentin de Verastegui<br \/>\nizan zen, Konben- tzio Gerrako heroiaren semea. Hainbat ardura kargu izan<br \/>\nzituen bere bizitzan zehar: besteak beste, Araban osatu ziren batailoi<br \/>\nerrealistetako bat zuzendu zuen Hirurtekoan, Arabako Batzar Nagusiek diputatu<br \/>\nteniente izendatu zuten 1823an eta ahaldun nagusi 1826an. Urte horietan,<br \/>\nMonarkiaren menpeko gainerako lurraldeetan bezala, Araban Fernando VII.aren<br \/>\naurkako hainbat matxinada izan ziren. 1826tik aurrera Estatu absolutuaren<br \/>\nerorikoa ekiditeko hartu zituen neurri erreformistak zirela-eta, sektore<br \/>\nkontserbadoreenek libera- len eraginpean egotea leporatzen ziotelako. 1827ko<br \/>\nirailean, Ullibarri Ganboa herri arabarrean, Arabako eta Gipuzkoako zenbait<br \/>\nmilitar erretiratu matxinatu ziren, Lausagarreta teniente lizentziatua buru<br \/>\nzutela, \u00abgora Erregea, Erlijioa eta Inkisizioa\u00bb lemapean \u2014malcontentsek<br \/>\nKatalunian erabilitako bera\u2014. 1829ko otsailean, konspirazio absolutista<br \/>\nantolatu zen Gasteizen, hainbat mili- tar erretiratu eta apaizen gidaritzapean,<br \/>\nGipuzkoa eta Nafarroan \u00abGobernuarekin ados ez zeudenak\u00bb matxina zitezen<br \/>\nsaiatzeko, baina, harrapatu zituztenez, egitasmoa bertan behera geratu zen.<br \/>\nUrte horietan, XVIII. mendetik zetozen tentsio sozioekonomikoek okerrera egin<br \/>\nzuten, eta hala egin zuten ere mende horren bukaeran asaldaketak eragin<br \/>\nzituzten tentsio politikoek. Era berean, gizarte bereizketak definitzen hasi<br \/>\nziren, eta 1833ko guda zibilean eztanda egin zuten, nagusiki Euskal Herrian.<br \/>\nGudan, alde batarekin edo bestearekin lerro- katzea ez zen garbi definitutako<br \/>\ngizarte sektoreen arabera izan \u2014askotan esan izan da alde batetik<br \/>\nbaserritarrak, elizgizonak eta jauntxoak izan zirela, eta, bestetik hiriko<br \/>\nburgesia liberala\u2014, baizik eta askoz modu konplexuagoan: al- daketa batere<br \/>\ngustuko ez zuten sektoreak, nabarmenki antiliberalak eta elite erregezaleak ere<br \/>\nbarne hartzen zituztenak izan ziren alde batean; eta, bestean, Isabel II.a<br \/>\ntronuan egonik euren interesak bermatuago zeudela uste zutenak, tartean elite<br \/>\ntransakzionistagoak edo argi eta garbi liberalak zirenak.<\/p>\n<p>Verastegui euskal eliteek hogeita hamarreko hamarkadan<br \/>\nerregezaletasun absolutistatik karlismora egindako jauziaren adibide garbia da.<br \/>\n\u00abAldarea eta Tronua\u00bb \u00abbasati\u00bb liberalen aurrean defendatzeko beharrak armak<br \/>\nhartzera eraman zuen, Hirurtekoan \u00abgure Erlijio Santua sakrilegoki zapaldu<br \/>\ndutelako, gure erregea bahitu eta gure Foruak eta askatasuna deuseztatu\u00bb.<br \/>\nArabako Boluntario Erregezaleen buru zela, 1833ko urriaren 7an, agintean<br \/>\nzegoen Ma- ria Kristina erreginaren Gobernuaren kontra altxatu zen eta gainerako<br \/>\narabarrei \u00abgizatxar zital\u00bb liberal haren kontrako borrokara lotzeko deia<br \/>\nluzatu zien, \u00abJainko santuarenganako gaitzespena, [\u2026] gure foruen eta<br \/>\npribilegioen indar- gabetzea, eta gure aberriaren askatasunen bahiketa\u00bb<br \/>\ninposatu nahi zuelako, \u00abhitz batez esateko, aldareen suntsiketa eta tronuen<br \/>\nhondamena\u00bb. Horren aurrean, Karlos jauna Errege izendatu zuen Gasteizen, hiriko<br \/>\nudala desegin, mutil ezkongabe guztiekin armada bat osatzeko agindu, eta I\u00f1igo<br \/>\nOrtes de Velasco ahaldun nagusiak altxamendua legez kanpokotzat hartu eta ez<br \/>\nzuenez bat egin nahi izan, Gobernu Batzarra osatu zuen, bera presidente zela,<br \/>\nGasteiz aginte karlistaren menpe utziz 1833ko urria eta azaroa artean.<br \/>\nSarsfielden armada kristinatarra azaroaren 21ean sartu zen hirian, eta<br \/>\nVerasteguik erretiratu beste aukerarik ez zuen izan, bere soldaduak<br \/>\nZumalakarregiren esa- netara jarriz. Hala ere, 1834ko martxoan, karlistek<br \/>\nGasteiz inguratu zuten, 1833-1839ko guda zibilean Araban izandako gertakaririk<br \/>\nesanguratsuena eraginez. Esparterok aurrera egin ahala, Zumalakarregik setioa<br \/>\nbertan behera uztea erabaki zuen, baina Gasteiz mendean hartzen saiatzea oso<br \/>\ngarrantzi- tsua zelako ideia ez zuen baztertu, harik eta, 1835ean, Carlos<br \/>\nerregeak Bilbo setiatzeko agindua eman zion arte. Gerra bitartean, Arabak beste<br \/>\nbi aldiz zin egin behar izan zuen Konstituzio liberala: 1836an, Cadizko testu<br \/>\nberritua, eta 1837an Konstituzio berria (1834ko Errege Estatutuarekin batera).<br \/>\nAldiro, arazo handirik gabe zin egin zuen, baina, 1837an, Arabako Aldundiak<br \/>\n\u00abbetiere foruak kaltetu gabe\u00bb klausula gehituta onartu zuen<br \/>\n(konstituziozaletasun liberalak eliteetan sortzen hasi zen mesfidantzaren<br \/>\nerakusgarri).<\/p>\n<p>Verastegui Arabako karlismoaren buru nabarmenena izan bazen<br \/>\n\u2014Arabako komandante jeneral izendatu zuten 1836an\u2014, I\u00f1igo Ortes de Velasco<br \/>\nProbintzia honetako foruzaleen ordezkari nagusietakoa izan zen. Villafuer-<br \/>\ntesko Kondearekin (Gipuzkoa), Pedro Pascual de Uhagonekin (Bizkaia) eta Jose<br \/>\nMaria Vidarterekin (Nafarroa), Baionako Batzarreko kide izan zen. Zen- bait<br \/>\neuskal handikik 1838an sortutako taldea zen, eta presidentea Vicente Gonzalez<br \/>\nArnao zen, Gobernuko ordezkaria. Haien helburua Jose Antonio Mu\u00f1agorriren<br \/>\n\u00abBakea eta Foruak\u00bb kanpaina babestea zen, foruzaletasuna karlismotik bereizteko<br \/>\nurte hartako apirilean abian jarri zena. Bizkaian eta Gipuzkoan bezala, Arabako<br \/>\nforuzaletasuna gerra urte haietan gorpuztu zen \u20141834an argitaratu zen euren<br \/>\nadierazpen sistematikoena: Observaciones so- bre la necesidad de reformar el<br \/>\nr\u00e9gimen administrativo de las Provincias Vas- congadas\u2014. Beren ordezkari<br \/>\nezagunena, eta euskal foruzaleen artean era- gin handiena izan zuena, Pedro de<br \/>\nEga\u00f1a gasteiztarra izan zen. Itzal handiko legelarien familia aberats bateko<br \/>\nkidea zen, eta Gorteetan Arabako ordez- kari izateko hautatu zuten 1839ko<br \/>\nuztailean. Lehen Karlistaldiaren bukaeran agertu zen bizitza politikoan, eta<br \/>\n1839ko urriaren 25eko Legea onartzera eraman zuten eztabaidetan parte hartu<br \/>\nzuen (Foruak berretsi zituen, \u00abMonarkiaren batasun konstituzionalari kalte<br \/>\negin gabe\u00bb, eta eraldatzeko gaita- suna Parlamentuari eman zion). Ordutik<br \/>\naurrera, euskal Probintzien ordez- karien burutzat hartua izan zen Madrilen,<br \/>\neta euskal herritarren interesen kudeatzaile nagusitzat Estatu Gobernuaren<br \/>\naurrean. Eragin handiko gortesaua bilakatu zen (Maria Kristina erregin-amaren<br \/>\nlaguna izan zen), espainiar liberalismo moderatuenari lotua, eta sutsuki<br \/>\ndefendatu zuen Foruak konstitu- zioaren barnean mantentzea; horretarako, behin<br \/>\nbaino gehiagotan egin behar izan zion aurre Manuel Sanchez Silva senatari<br \/>\naurrerakoi andaluziarrari, bera baitzen euskal-berezitasunaren kontra sutsuki<br \/>\naritu zen pertsonaiarik ospetsuena. Foruzaletasunarekin zuen konpromisoak<br \/>\nhartaraturik, 1841ean Oc- tubrada izeneko altxamenduaren antolaketan parte hartu<br \/>\nzuen, Esparteroren Gobernu progresistaren kontra.<\/p>\n<p>Lehen Karlistaldia bukatu zenean, halaxe egin zuen Maria<br \/>\nKristinaren erregealdiak ere. Haren ordez, Espartero jeneralak hartu zuen<br \/>\nagintea, 1840ko Udalen Lege polemikoak sortutako krisialdi politikoaren<br \/>\neraginez. Esparte- roren gobernu progresistak euskal foruzaleen mesfidantza<br \/>\npiztu zuen, are gehiago, urriaren 25eko Legea jarraituz, Foruak aldatzeko<br \/>\nproiektu bat egi- teko gobernu-komisio bat sortu zuenean. Agustin Fernandez de<br \/>\nGamboa arabarra komisio horretako kide izan zen. Egoerari aurre egiteko, Ega\u00f1ak,<br \/>\nI\u00f1igo Ortes de Velascok, orduko Arabako ahaldun nagusiak, eta beste foruzale<br \/>\nbatzuek Octubradarekin bat egin zuten. Esparteroren agintearen kontrako mugimendu horren atzean Maria Kristina eta moderatuak zeuden eta buruan zi- ren<br \/>\nNarvaez eta O\u2019Donnell jeneralak; azkena izan zen Iru\u00f1etik altxamenduari hasiera<br \/>\neman ziona. Urriaren 4an, Piquero jenerala altxatu zen Gasteizen, eta Arabako<br \/>\nForu Aldundiak, hura babesteko, minoiei armak hartzeko esan zien (Udalak,<br \/>\nbestalde, parte hartzeari uko egin zion). Altxamenduak porrot egin zuenez,<br \/>\nPedro Ega\u00f1ak atzerrira ihes egin behar izan zuen, eta Parisen erbesteraturik<br \/>\negon zen agintea aldatu zen arte. Ondoren, bere ibilbide politikoarekin<br \/>\njarraitu zuen, eta, beste euskal politikari batzuk bezala, Estatu mailan aritu<br \/>\nzen nagusiki (gobernu moderatuak indarrean zeudenean, bi aldiz izendatu zuten<br \/>\nministro).<\/p>\n<p>Berrogeigarren hamarkadako lehen erdian, euskal foru<br \/>\nerregimenek aldaketa txikiak izan zituzten. Aldaketok ez ziren Parlamentutik<br \/>\npasa, urriaren 25eko Legeak agindu bezala, baizik eta hainbat gobernu<br \/>\ndekretutatik; besteak beste, 1841eko urriko Gasteizko Dekretutik, eta 1844ko<br \/>\nuztailaren 4ko Pidal Dekretutik. Eragindako aldaketak, besteren artean,<br \/>\nhonakoak izan ziren: pase foralaren indargabetzea, aduanak kostara eta mugara<br \/>\neramatea, gobernadore zibilak sartzea, estatuko sistema judiziala ezartzea\u2026<br \/>\nHorrekin batera, baina, foru diputazioen boterea indartu zen, atribuzio berriak<br \/>\negin baitzitzaizkien (esaterako, 1845ean foru diputazioek udal finantzen<br \/>\nkontrola eskuratu zuten). Edonola ere, foruzaletasunak bizirik jarraitu bazuen,<br \/>\nforu- zaleek izan zuten gaitasun negoziatzaileari esker izan zen, eta<br \/>\nEstatuaren agintea eskuratu zuten gobernu moderatu eta aurrerakoiek zuten<br \/>\negonkortasun beharrak ere lagungarria izan zen. Bereziki ongi moldatu ziren<br \/>\nmoderatuekin, biek ala biek gizarte katoliko porrokatua baitzuten helburu. Dena<br \/>\ndela, 1852an, Arabako Batzar Nagusiek Foruak mantentzeko neurriak hartu behar<br \/>\nizan zituzten, Juan Bravo Murilloren gobernuak urriaren 25eko Legearen arabera<br \/>\nmoldatzeko nahia agertu zuenean. Pedro Ega\u00f1ari eta Blas Lopezi, arabar foruzale<br \/>\nezaguna bera ere, Gobernuarekin elkar zitezen eskatu zieten, eta horretarako<br \/>\nalegatu ospetsu bat idatzi zuten. 1870ean argitaratu zen Breves apuntes en<br \/>\ndefensa de las libertades vascongadas izenburupean, eta foruzaleen testurik<br \/>\ngarrantzitsuenetakoa bilakatu zen. Egoera beraren baitan argitaratu zen Mateo<br \/>\nBenigno Moraza eta Ramon Ortiz de Zarateren Vindicaci\u00f3n de los ataques a los<br \/>\nFueros de las Provincias Vascongadas (Madril, 1852). Foruak urriaren 25eko<br \/>\nlegeak markaturiko bidearen arabera moldatzeko saiakera bertan behera geratu<br \/>\nzen hura bultzatu zuen gobernua erori zenean, eta ez zen 1876ra arte<br \/>\nerrepikatu: Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foruak, foru berri bihurturik,<br \/>\nmendearen hirugarren herenera arte indarrean egotea lortu zuten.<\/p>\n<p>Foruzaleek zabaldu zuten euskal berezitasunaren aldeko<br \/>\ndiskurtsoak biltzen zuen ideia nagusia honakoa zen: bazen historia eta<br \/>\nkultura amankomun bat zuen Euskal Herri bat, eta bere identitatearen funtsa eta<br \/>\nantzinako ondare sakratua Foruak ziren. Pedro Ega\u00f1a 1864an izendatu zuten<br \/>\nArabako ahaldun nagusi, eta 1866ko azaroan, bertako Batzar Nagusiaren aurrean<br \/>\neman zuen diskurtsoan azaldu zuenez, \u00aboroitzapenaren poesia da gure herrian da-<br \/>\ngoen politikarik larri eta garrantzitsuena. Euskal arrazarentzat, sentimendu<br \/>\neta fede handikoa baita, bere ohiturak aldi berean erlijio, historia eta armadura dira. [\u2026] euskal familia bizirik eta sasoiko dago [\u2026] bere ohitura patriarkalei eutsiz, bere askatasun legeak [\u2026]. Gurtza santu horiek babestu [\u2026]<br \/>\nbeharra dago\u00bb. Politikari foruzale arabarrak Gipuzkoa eta Bizkaiarekin zituzten loturak estutzen saiatu ziren (Irurac Bat) eta noizbehinka baita Nafarroarekin zituztenak ere (Laurac Bat). Azken hori, batez ere, 1861 eta 1863 artean<br \/>\nArabako ahaldun nagusi izandako Ramon Ortiz de Zarateri esker (Gorteeta- koa<br \/>\n1858 eta 1882 artean), azkenerako, foruzale izatetik karlista izatera igaro<br \/>\nbazen ere. Horretarako erabili zituzten tresnen artean, hiru euskal lurraldeentzat<br \/>\napezpikutza propioa eskatzea izan zen. Gasteizko Elizbarrutia 1862an ezarri<br \/>\nzen, Ramon Ortiz de Zarate ahaldun nagusi zela.<\/p>\n<p>Elizbarruti berriaren egoitza Gasteizen ezarri zen 1833az<br \/>\ngeroztik Arabako hiriburua zelako (Javier de Burgosen lurralde<br \/>\nbanaketarekin). Foru aduanak desagertzeak egoera larrian utzi zuen hiria,<br \/>\nProbintziako merkataritza nukleo nagusia baitzen. Hiriburu administratiboa<br \/>\nzela azpimarratzen zuen bitartean, bere ekonomia eraldatu behar izan zuen,<br \/>\nhirugarren sektorerantz bideratuz \u2014gainerako Arabako lurraldeetatik bereiziz,<br \/>\nosoki nekazari izaten jarraitu baitzuten, Bizkaian eta Gipuzkoan ez bezala, mendearen<br \/>\nbiga- rren erdian industriagintzak ez baitzuen aurrera egin\u2014. 1850ean Udalak<br \/>\nGas- teizko Aurrezki Kutxa sortu zuen, eta, 1864an, Ladislao Velasco buru zuen<br \/>\ngasteiztar kapitalista talde batek Gasteizko Bankua. Hainbat hezkuntza eta<br \/>\nkultur erakunde sortu ziren, Bigarren Hezkuntzako institutua (1841) adibidez;<br \/>\nIrakasleen Eskola Normala (1847); Gasteizko Ateneoa (1866); Gasteizko<br \/>\nUnibertsitate Librea (1869), Mateo Beningo Moraza foruzalea izan zen bertako<br \/>\nlehen errektorea; La Exploradora elkarte geografikoa (1869), Manuel Ira-<br \/>\ndierrek sortua; eta Cervantesen Akademia Espainiarra (1873), Fermin Herranena. Hiria hazi zen eta 1865ean hiri zabalgunea eraikitzeari ekin zion, nahiz<br \/>\neta 1888ra arte ez zen burutu. Berrogeigarren hamarkadatik aurrera, jarduera<br \/>\neditorialak nabarmen egin zuen gora, hainbat kultura aldizkari eta aldizkako<br \/>\nargitalpenekin: El Lirio (1845-1847), Revista Vascongada (1847-1848), El Por-<br \/>\nvenir Alav\u00e9s (1863-1867), El Mentir\u00f3n (1868-1869), etab. Horien artetik garrantzitsuena El Semanario Cat\u00f3lico Vasco-Navarro izan zen, 1866 eta 1873<br \/>\nartean argitaratu zena. Vicente Manterolak sortu zuen, karlista gipuzkoar eta<br \/>\nGasteizko katedraleko kalonje magistralak.<\/p>\n<p>1868ko irailean, iraultzak Estatu demokratikoa ekarri zion<br \/>\nEspainiari, eta gizarte sektore kontserbatzaileenek aurka egin zioten. Erantzun<br \/>\nhori bereziki gogorra izan zen Euskal Herrian, batez ere Elizaren aurkako<br \/>\nlegeengatik. 1839an garaitua izan zen karlismoak etekina atera zion aurkaritza<br \/>\nhorri, gobernu berria Espainia katolikoarentzat arriskutsua zela<br \/>\naldarrikatuz, eta, he- rritarren jainkozaletasun sakona baliatuz, babesa<br \/>\nberreskuratu zuen Euskal Herrian, bertan, erlijioaren kontra egitea, Foruen kontra<br \/>\negitea zelako, irudi- teria kolektiboan banaezinak baitziren. Hala, 1872an<br \/>\nlehertu zen Gerra Kar- listaren gune nagusia Euskal Herria izan zen.<\/p>\n<p>Araban, 1870ean, Batzar Karlista klandestinoa eratu zen,<br \/>\nmatxinada armatua antolatzeko asmoz. Bertan izan zen Rodrigo Ignacio de<br \/>\nVarona, Arabako karlisten buruzagi ospetsuenetakoa, 1871. urtean Gorteetako<br \/>\nordezkari hautatua Amurrioko barrutian. Talde gerrillariak sortu zituzten, eta<br \/>\nzailtasun handirik gabe hasi ziren mugitzen. Hainbeste, non susmo txarra<br \/>\nhartu zioten Francisco Maria de Mendieta buru zuen Aldundiak haien aurka izan<br \/>\nzuen jarrera koldarrari, eta, horren eraginez, gobernadore zibilak mi\u00f1oien<br \/>\ntaldea desegitea erabaki zuen. 1873. urte hasieran, iraultza herrialde guztira zabaldu zen, eta Varona izan zen karlistek Foru Aldundia ordezkatzeko<br \/>\nsortutako Gerra Diputazioko buru. 1873ko abuztuan, aldarrikapen hau egin zuen:<br \/>\nerakunde berriaren helburua \u00abbere foruan berrezartzea zen, bertako herritarren<br \/>\nzorionaren alde egiten zutelako, liberalismoaren dotrina pozoitsuek endekatu<br \/>\nzituzten arte\u00bb. Varonarekin batera, Arabako karlismoaren beste buruzagi<br \/>\nesanguratsu batzuek ere herrialdean barrena altxamendua zabaltzen lagundu<br \/>\nzuten. Guda zibila izanik, espero izatekoa da arabar gizartearen beste sektore<br \/>\nbat aurrean izango zutela, eta hala izan zen, Ramon Ortes de Velasco foru<br \/>\nahaldun nagusi liberala buru.<\/p>\n<p>Gerra bukatu zenean, Foruen gaineko eztabaida Gorteetara<br \/>\niritsi zen, hiru arrazoi nagusirengatik: ez zen Bergarakoaren antzeko<br \/>\nkonpromisorik lortu; Espainian, haienganako iritzi negatiboa zabaldu zen gerrak<br \/>\niraun bitartean; eta, euskal berezitasun fiskal eta militarrekin bukatzeko,<br \/>\nCanovas del Castilloren Gobernuak izandako jarrera irmoa. Mateo Benigno de<br \/>\nMoraza ordezkari arabarrak hitzaldi sutsuak eman zituen Gorteetan Foruen alde,<br \/>\neta bere Probintziaren oniritzia lortu zuen. Baina ez bere esfortzuak, eta<br \/>\nezta gainerako euskal diputatu eta ordezkarienak ere, ez ziren nahikoa izan<br \/>\n1876ko uztailaren 21eko Legea onartu ez zedin, eta Foruen funtsezko bi<br \/>\nalderdi kimatuak izan ziren: fiskala eta militarra. Bizkaiaren eta Gipuzkoaren<br \/>\nkasuetan bezala, legea ezartzeko orduan erabilitako atzeratze estrategiaren<br \/>\nondorioz, Gober- nuak Arabako Aldundia desegin zuen. Dekretu bidez Aldundi<br \/>\nberria izendatu zuten foruzale moldagarriekin. Arabako kasuan, diputatu foral<br \/>\nohi eta gobernadore zibila zen Benito Maria de Vivanco izan zen buru, eta<br \/>\nhark negoziatu zuen kontzertu ekonomikoak zehaztu zituen foru ondoko agindua.<br \/>\n1878ko otsailaren 28an hasi zen, lehena onartuz, eta, ondoren, euskal<br \/>\nprobintzien autonomia fiskal eta administratiboa birformulatu eta bermatu<br \/>\nzituen, eta garai berria ireki zuen Arabako historian.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gipuzkoan eta Bizkaian bezala, 1793 eta 1876 arteko garaia gorabehera askorekin hasi zen Araban ere: Antzinako Erregimenaren erorikoa, gerra eta iraultza, Konbentzio Gerrara (1793-1795) eraman zuena. Arabako Foru Aldundiak armada galiarrari aurre egiteko erresistentzia eraginkorra antolatu zuen, Prudencio Maria de Verastegui buru zela. Hari esker, frantsesek ez zu-ten Gasteizen sartzerik lortu 1795eko uztailera arte, hau [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[321],"class_list":["post-3255","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SARRERA - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-442-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SARRERA - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Gipuzkoan eta Bizkaian bezala, 1793 eta 1876 arteko garaia gorabehera askorekin hasi zen Araban ere: Antzinako Erregimenaren erorikoa, gerra eta iraultza, Konbentzio Gerrara (1793-1795) eraman zuena. Arabako Foru Aldundiak armada galiarrari aurre egiteko erresistentzia eraginkorra antolatu zuen, Prudencio Maria de Verastegui buru zela. Hari esker, frantsesek ez zu-ten Gasteizen sartzerik lortu 1795eko uztailera arte, hau [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-442-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"15 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-442-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-442-eu\\\/\",\"name\":\"SARRERA - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T08:23:36+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-442-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-442-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-442-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SARRERA\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SARRERA - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-442-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SARRERA - Iura Vasconiae","og_description":"Gipuzkoan eta Bizkaian bezala, 1793 eta 1876 arteko garaia gorabehera askorekin hasi zen Araban ere: Antzinako Erregimenaren erorikoa, gerra eta iraultza, Konbentzio Gerrara (1793-1795) eraman zuena. Arabako Foru Aldundiak armada galiarrari aurre egiteko erresistentzia eraginkorra antolatu zuen, Prudencio Maria de Verastegui buru zela. Hari esker, frantsesek ez zu-ten Gasteizen sartzerik lortu 1795eko uztailera arte, hau [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-442-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"15 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-442-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-442-eu\/","name":"SARRERA - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T08:23:36+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-442-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-442-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-442-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SARRERA"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3255","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3255\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3255"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3255"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}