{"id":3253,"date":"2023-02-10T09:18:57","date_gmt":"2023-02-10T08:18:57","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/zumalacarregui-imaz-miguel-antonio-de-441-eu\/"},"modified":"2023-02-10T09:18:57","modified_gmt":"2023-02-10T08:18:57","slug":"zumalacarregui-imaz-miguel-antonio-de-441-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zumalacarregui-imaz-miguel-antonio-de-441-eu\/","title":{"rendered":"ZUMALACARREGUI IMAZ, Miguel Antonio de (Miguel Antonio Zumalakarregi Imatz) (Idiazabal, Gipuzkoa, 1773ko otsailaren 21a &#8211; Madril, 1846ko maiatzaren 1a)."},"content":{"rendered":"<p>Miguel Antonio familia aberats batean jaio zen. Aita<br \/>\neskribaua zen, eta amaren anaiak goi-mailako militarrak eta elizgizonak. Hamar<br \/>\nanaia-arreba izan zituen, Tomas barne, bera baino hamabost urte gazteagoa.<br \/>\nMiguel Antoniok Filosofia eta Legeak ikasi zituen Kordoban, Sevillan eta<br \/>\nOsunan. 1797an, Sevillako Entzutegiko abokatua izan zen. 1903an, Oviedoko<br \/>\nEntzutegiko al- kate nagusi izendatu zuten. Han, Maria Ventura de Larrearekin<br \/>\nezkondu zen. Ez zuten seme-alabarik izan.<\/p>\n<p>Napoleonen inbasioa gertatzean, Miguel Antonio gerrilletan<br \/>\nsartu zen. 1809ko maiatzean, Oviedon sartu zen nekazari-mozorroa jantzita,<br \/>\nespainiarrek erasoa jo baino lehen frantsesak espiatzeko. Guduan parte hartu,<br \/>\neta on- doren, frantsesek Oviedo berriro konkistatu zutenean, gerrillarien<br \/>\nhainbat ekintzatan parte hartu zuen. 1810eko maiatzean, Gipuzkoako<br \/>\nbehin-behineko diputatu aukeratu zuten Cadizko Gorteetarako. Naufragio batetik<br \/>\nbizirik atera eta, 1811ko urtarrilaren 2an, karguaren zina egin zuen. Diputatu<br \/>\ngisa, jarduera nabarmena erakutsi zuen batzorde askotan, Gorteetako<br \/>\nidazkarietako bat izan zen eta txandako presidentea, 1813ko otsailean. Bere<br \/>\nagintaldian, Inkisizioa indargabetu zen. Halaber, Jose Imaz jeneralaren<br \/>\ndefentsan nabarmendu zen (amaren aldeko osaba zen), bai eta Bartolome<br \/>\nGallardoren defentsan ere, Elizari irainak egin izanaz akusatua zegoena.<\/p>\n<p>1814an, diputatu-kargua utzi eta hainbat hilabetez larriki<br \/>\ngaixotu zen, gernu-infekzio batek eraginda. Bitartean, Fernando VII.ak<br \/>\nabsolutismoa berrezarri zuen eta liberalei jazarri zitzaien. Miguel<br \/>\nAntoniori, batez ere, Bartolome Gallardoren defentsa egin izana leporatu<br \/>\nzioten. Errugabe ateratzea lortu zuen, ordea, 1815eko abuztuan. Baina<br \/>\nagintariek hura masoia zela susmatzen zutenez, kargu guztietatik bota eta<br \/>\nValladolidera desterratu zuten, ordainsari erdia emanda.<\/p>\n<p>Rafael de Riegoren 1820ko altxamendu liberala ikusirik,<br \/>\nMiguel Antonio Valladoliden osatutako batzorde iraultzailean sartu zen.<br \/>\nMagistratu izendatu zuten Madrilen, eta gero, Auzitegi Goreneko kide.<br \/>\nLiberalismo aurrerazaletik moderatura jo zuen eta, horren ondorioz, Gran<br \/>\nOriente masonikotik kanporatu zuten. San Luisen Ehun Mila Semeek Espainia<br \/>\ninbaditu zutenean, Miguel Antonio gobernu liberalarekin batera erretiratu zen<br \/>\nCadizera.<\/p>\n<p>Frantsesek Cadiz hartu zuten, 1828ra arte bertan tropak<br \/>\nmantenduta. Haien zaintzapean jarri zenez, zapalkuntza gogorrenetik libratu<br \/>\nzen. Espetxeratu ere ez zuten egin, baina karguak eta soldatak kendu<br \/>\nzizkioten. 1827ko urtarrilean, errehabilitazio partziala lortu zuen eta<br \/>\nsoldataren laurdena hasi zen jasotzen. 1829an, emaztea zendu eta Madrilera<br \/>\nitzultzen saiatu zen, baina soilik hilabeterako baimena emanda.<\/p>\n<p>Fernando VII.a 1833ko irailaren 29an zendu izanaren<br \/>\nondorioz, politika aktibora itzuli zen. 1833ko azaroan, Galiziako Entzutegi<br \/>\nepaile izendatu zu- ten. 1834ko otsailean, berriz, Burgosko Entzutegi sortu<br \/>\nberriko epaile, eta entzutegi hori antolatu behar izan zuen. Bizkitartean,<br \/>\nanaia Tomas karlismoaren militar-buru bihurtu zen. Miguel Antoniok anaiari<br \/>\nidatzi zion, bando liberalera erakarri nahian, amnistia eskainiz. Alferrik,<br \/>\nordea. Tomas Bilbo setiaturik zegoen bitartean hil zen, 1835eko ekainaren 24an.<br \/>\nMiguel Antoniok karrera politiko oso aktiboa izan zuen gainerako<br \/>\ngerra-urteetan. 1835eko irailean, Espainiako eta Indietako Auzitegi Goreneko<br \/>\nmagistratu izendatu zuten. 1836ko urrian, berriz, Gipuzkoako diputatua izan<br \/>\nzen Gorteetan, kargua 1839ra bitarte mantenduta. Bozak, ordea,<br \/>\nerrolda-sufragioaren bidez egiten ziren, eta gobernuaren kontrolpeko lekuetan<br \/>\nbakarrik eman zitekeen botoa. Gorteetako presidentea ere izan zen.<\/p>\n<p>Politikagintzan, foruak ezabatzeko joera tinkoa agertu zuen.<br \/>\nHorrela, Foru Diputazioen indargabetzea babestu zuen, eta aduanak Ebrotik<br \/>\nkostaldera eramatea. 1839ko urriaren 25eko Legea idatzi zuen batzordeko kidea<br \/>\nizan zen, euskal Foruak hein handian ezeztatu zituen legea, alegia. Miguel<br \/>\nAntoniok honako etorkizuna nahi zuen Euskal Herriarentzat: kanpoaldera irekia<br \/>\negotea, laikoa, Espainiako merkatuan erabat txertatua, eta ekonomia<br \/>\nindustrian nahiz merkataritzan oinarritua egotea; horrekin batera, aduana-salbuespenean, nekazaritzan eta burdinola ia artisauetan oinarritutako eredu tradizional katolikoa baztertu nahi zuen. Epe laburrera, dena den, interes urbanoen<br \/>\nmesedetan aritu zen egiazki, bai Elizaren boterearen eta eraginaren kargura,<br \/>\nbai landa-eremuko lurjabeen kargura (guztiak ere karlismoaren alde argi eta<br \/>\ngarbi aritutakoak), bai eta landa-eremuko herritarren kargura ere (garai hartan oraindik ere jende gehiena landa-eremuan bizi zen).<\/p>\n<p>Miguel Antonio Donostiako alkate izendatu zuten 1840rako,<br \/>\nbaina hilabete gehienak Madrilen eman zituen, hiriaren aldeko eskean.<br \/>\nUrtarril bukaeran, Correo Nacionalak gogor kritikatu zuen hura kanpoan<br \/>\nizatea. Uda- lak, ordea, alkatearen defentsa egin zuen, donostiarren alde ari<br \/>\nzela iritzita. 1841ean, Segoviako probintziako senatari izendatu zuten, eta<br \/>\nEuskal Herrian diputazio probintzial berriak ezartzeko batzordean parte hartu<br \/>\nzuen. Urte hartan bertan, Karlos III.aren Gurutze Handia jaso zuen. 1842ko ekainean,<br \/>\nEspartero erregeordeak Grazia eta Justiziako ministro izendatu zuen. Goia jo<br \/>\nzuen politikan. Elizaren jabetzak desamortizatzeko prozesuaren inguruko<br \/>\nepaiketak arintzen jardun zuen eta, halaber, indarrean zen erregimenarekiko<br \/>\nleialtasuna epaileengan sendotzen saiatu zen.<\/p>\n<p>Esparterok Bartzelona bonbardatzeko emaniko aginduaren<br \/>\nondoriozko krisi politikoak Miguel Antonioren dimisioa eragin zuen, 1843ko<br \/>\nmaiatzaren 10ean. Politika utzi eta Madrilen hil zen, 1846ko maiatzaren 1ean.<\/p>\n<p>Miguel Antonioren eragina nabarmena izan zen Cadizko<br \/>\nGorteetan eta Lehen Karlistaldian. Haren ideia asko Cadizko Konstituzioan jaso<br \/>\nziren, hala nola Inkisizioaren deuseztapena eta \u00abburuzagi politikoen\u00bb botereari<br \/>\nmuga jartzea (probintzietako gobernadoreak). Era berean, foruen<br \/>\nindargabetzearen alde eragin zuen. Dena dela, ez zuen ia eraginik izan<br \/>\netorkizunean. Ez zen sekulan teorikoa izan eta ez zuen lanik idatzi, Oraci\u00f3n<br \/>\ninaugural en la instalaci\u00f3n del Tribunal hitzaldia kenduta (1834ko irailaren<br \/>\n18an emana).<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Miguel Antonio familia aberats batean jaio zen. Aita eskribaua zen, eta amaren anaiak goi-mailako militarrak eta elizgizonak. Hamar anaia-arreba izan zituen, Tomas barne, bera baino hamabost urte gazteagoa. Miguel Antoniok Filosofia eta Legeak ikasi zituen Kordoban, Sevillan eta Osunan. 1797an, Sevillako Entzutegiko abokatua izan zen. 1903an, Oviedoko Entzutegiko al- kate nagusi izendatu zuten. Han, Maria [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[319],"class_list":["post-3253","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ZUMALACARREGUI IMAZ, Miguel Antonio de (Miguel Antonio Zumalakarregi Imatz) (Idiazabal, Gipuzkoa, 1773ko otsailaren 21a - Madril, 1846ko maiatzaren 1a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zumalacarregui-imaz-miguel-antonio-de-441-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ZUMALACARREGUI IMAZ, Miguel Antonio de (Miguel Antonio Zumalakarregi Imatz) (Idiazabal, Gipuzkoa, 1773ko otsailaren 21a - Madril, 1846ko maiatzaren 1a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Miguel Antonio familia aberats batean jaio zen. Aita eskribaua zen, eta amaren anaiak goi-mailako militarrak eta elizgizonak. Hamar anaia-arreba izan zituen, Tomas barne, bera baino hamabost urte gazteagoa. Miguel Antoniok Filosofia eta Legeak ikasi zituen Kordoban, Sevillan eta Osunan. 1797an, Sevillako Entzutegiko abokatua izan zen. 1903an, Oviedoko Entzutegiko al- kate nagusi izendatu zuten. Han, Maria [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zumalacarregui-imaz-miguel-antonio-de-441-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zumalacarregui-imaz-miguel-antonio-de-441-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zumalacarregui-imaz-miguel-antonio-de-441-eu\\\/\",\"name\":\"ZUMALACARREGUI IMAZ, Miguel Antonio de (Miguel Antonio Zumalakarregi Imatz) (Idiazabal, Gipuzkoa, 1773ko otsailaren 21a - Madril, 1846ko maiatzaren 1a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T08:18:57+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zumalacarregui-imaz-miguel-antonio-de-441-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zumalacarregui-imaz-miguel-antonio-de-441-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zumalacarregui-imaz-miguel-antonio-de-441-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ZUMALACARREGUI IMAZ, Miguel Antonio de (Miguel Antonio Zumalakarregi Imatz) (Idiazabal, Gipuzkoa, 1773ko otsailaren 21a &#8211; Madril, 1846ko maiatzaren 1a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ZUMALACARREGUI IMAZ, Miguel Antonio de (Miguel Antonio Zumalakarregi Imatz) (Idiazabal, Gipuzkoa, 1773ko otsailaren 21a - Madril, 1846ko maiatzaren 1a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zumalacarregui-imaz-miguel-antonio-de-441-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ZUMALACARREGUI IMAZ, Miguel Antonio de (Miguel Antonio Zumalakarregi Imatz) (Idiazabal, Gipuzkoa, 1773ko otsailaren 21a - Madril, 1846ko maiatzaren 1a). - Iura Vasconiae","og_description":"Miguel Antonio familia aberats batean jaio zen. Aita eskribaua zen, eta amaren anaiak goi-mailako militarrak eta elizgizonak. Hamar anaia-arreba izan zituen, Tomas barne, bera baino hamabost urte gazteagoa. Miguel Antoniok Filosofia eta Legeak ikasi zituen Kordoban, Sevillan eta Osunan. 1797an, Sevillako Entzutegiko abokatua izan zen. 1903an, Oviedoko Entzutegiko al- kate nagusi izendatu zuten. Han, Maria [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zumalacarregui-imaz-miguel-antonio-de-441-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zumalacarregui-imaz-miguel-antonio-de-441-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zumalacarregui-imaz-miguel-antonio-de-441-eu\/","name":"ZUMALACARREGUI IMAZ, Miguel Antonio de (Miguel Antonio Zumalakarregi Imatz) (Idiazabal, Gipuzkoa, 1773ko otsailaren 21a - Madril, 1846ko maiatzaren 1a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T08:18:57+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zumalacarregui-imaz-miguel-antonio-de-441-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zumalacarregui-imaz-miguel-antonio-de-441-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zumalacarregui-imaz-miguel-antonio-de-441-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ZUMALACARREGUI IMAZ, Miguel Antonio de (Miguel Antonio Zumalakarregi Imatz) (Idiazabal, Gipuzkoa, 1773ko otsailaren 21a &#8211; Madril, 1846ko maiatzaren 1a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3253","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3253\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3253"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3253"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}