{"id":3251,"date":"2023-02-10T09:17:53","date_gmt":"2023-02-10T08:17:53","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/zuaznavar-francia-jose-maria-440-eu\/"},"modified":"2023-02-10T09:17:53","modified_gmt":"2023-02-10T08:17:53","slug":"zuaznavar-francia-jose-maria-440-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zuaznavar-francia-jose-maria-440-eu\/","title":{"rendered":"ZUAZNAVAR FRANCIA, Jose Maria (Jose Maria Zuaznabar Frantzia) (Donostia, 1764ko abenduaren 17a &#8211; Donostia, 1840ko uztailaren 7a)."},"content":{"rendered":"<p><p>\u00a0<\/p>\n<p>Gipuzkoako familia sustraitu baten oinordekoa izan zen.<br \/>\nFamiliak ondare handia eta errenta ugari zituen eta, gainera, lotura sendoak,<br \/>\nbai administrazioan, bai Monarkiaren gortean. Jose Maria Zuaznavarrek bere<br \/>\nondarea, heziketa, lotura elitistak, arduraldi publikoa eta idatz zaletasuna<br \/>\nbaliatu zituen bere karrera harilkatzeko eta mamitzeko. Bada, bizitzaren azken<br \/>\nurteetan idatzitako autobiografian karrera horren berri eman zuen.<br \/>\n1833an, Memorias para la vida de D. Jos\u00e9 Mar\u00eda de Zuazn\u00e1var y Francia<br \/>\nargitaratu eta, 1834an, Baionan huraxe zuzendu eta plazaratu zuen. Eta 1835ean,<br \/>\nMis ocios o ratos ociosos en Bayona izenburuko oroitidazki baten bidez eraman<br \/>\nzituen bururaino bere oroitzapenak. Memoria multzo hori ez dira bizitza oso<br \/>\nbaten gaineko oroitzapenen lekukotasuna emateko oroipenak, ezta egileak bizi<br \/>\nizandakoaz gogoeta egiteko idazkia ere. Izan ere, bere merezimenduak eta<br \/>\nospea goraipatzeko kontakizuna da, bizitzaren gorabeheren ondorioz egileak ezin<br \/>\nizan baitzuen zabalkunde handiagoa izan. Berak, bere ustez, merezi izandako<br \/>\nbalio hura azaltzeko ekartzen ditu gogora bere zereginak eta, ondorioz, hura<br \/>\nguztia zabaldu eta jakinarazi behar zuen. Azken buruan, egiazki memoria bitxiak dira, bizitza ulertzeko modu zehatz baten maila sozial bat bizitzearen<br \/>\ntestigantza, XVIII. mendetik XIX.era zihoan Baskonia hartan. Bizitza hura gizarte-estamentu bati berez zegokiola pentsatzen zen, eta memoriak, beraz, bi-<br \/>\nzitza horren gaineko omena hedatzeko alegatu interesgarria dira. Memorien<br \/>\nbukaeran, izenez eta maila sozialez beteriko zerrenda luze bat ageri da, egileak harremana norekin eta zertarako izan zuen salatzen digun lekukotasun<br \/>\nadierazgarria.<\/p>\n<p>O\u00f1atiko Unibertsitatean ikasi zuen 1778tik aurrera eta<br \/>\nLegeetako batxiler gisa atera zen 1782an. Bi ikaskuntzak ezaugarritutako<br \/>\nikasketa jaso zuen eta, zalantzarik gabe, biek ere haren karreran, lanbidean<br \/>\neta pentsamendu politikoan eragin zuten. O\u00f1atin, hainbat irakasle izan zituen;<br \/>\nhaietako bat Ramon Maria de Adurriaga, gero Avilako apezpikua izan zena, hots,<br \/>\n1814an Persiarren Manifestu inboluzionistaren sinatzaileetako bat izandakoa.<br \/>\nIkasketa-orduak Johan Gottelieb Heineccius edo Heineckeren obrari eskaini<br \/>\nzizkion (1681-1741) \u2014Juan Heinecio ere esaten zaiona\u2014, erregearen absolutismoa<br \/>\nfuntsezkotzat jotzen zuena gobernatzeko eta, era berean, legeak aztertzeko<br \/>\nmodua aldatzen ahalegindu zen eruditua.<\/p>\n<p>Titulua kolkoan eta ondare intelektual hori gainean,<br \/>\nMadrilen kokatu zen 1784an, ikasten jarraitzeko eta han karrera egiteko.<br \/>\nFamilia-loturen bidez, erabat txertatu zen Gortean kokaturiko euskaldunen<br \/>\nartean. Jende ho- rrek Erresuma administratzeko lan nabarmenetan ziharduen.<br \/>\nJose de Ibarra nafarraren bulegoan lan egin zuen. Ibarra, hainbat urteren<br \/>\nburuan, Justizia ministroa izan zen. Halaber, San Isidro Errege Ikastegietan,<br \/>\nZuzenbide Naturala eta Jendeen Zuzenbidea eman zituen, katedradun maila eskuratuta.<br \/>\nAldi berean, bi kargu bete zituen: batetik, Indietako Legeriaren batzordeko<br \/>\nidazkaritza eta, bestetik, Espainiako Zuzenbidearen Errege Akademiako presidentordea. Orobat, Jurisprudentziako Akademia Teoriko-Praktikoko kidea izan<br \/>\nzen. Lan eta kargu haietan, garai hartako irakasbide berritzaileak aplikatu<br \/>\nzituen, Heinecciusek diseinatuak, eta egile horrek monarkien berezko ahalmen<br \/>\nabsolutu eta subiranoaz zituen ideiak zabaltzeaz arduratu zen. Urte haietan,<br \/>\nColecci\u00f3n Jur\u00eddica lana prestatzen hasi eta 1824ra bitarteko ibilbide<br \/>\nprofesionalean osatu zuen. Argitara eman gabe gelditutako es- kuizkribu<br \/>\nkoadernatuak ziren. Eta 1833an, honako lan hau argitaratu zuen bere nozio<br \/>\njuridikoez eta hezkuntzakoez: <i>Compendio de la primera parte del discurso sobre<br \/>\nel estado natural y civil del hombre. para el uso de la juventud en las universidades<\/i>. Hura, era berean, bere lanbidea nola<br \/>\nbete azaltzeko lekukotasuna zen, urte sail luzean irakaskuntzan eta<br \/>\nadministrazioan izaniko esperientziaren ondorioz.<\/p>\n<p>1786an, Gaztelako Kontseiluko letratu izendatu zuten. 1791n,<br \/>\nberriz, Kanarietako Entzutegiko fiskal izendatu, eta karguaz 1792ko abuztuan<br \/>\njabetu zen. 1803an kargugabetu zuten, Godoyren hurbilekoek antolatutako<br \/>\nazpilanen ondorioz. Izan ere, kontua zen beldur zirela ez ote zituen<br \/>\nZuaznavarrek fiskal gisa ikertuko balidoaren ahaide hurbil baten iruzurrezko<br \/>\njarduera jakin batzuk. Hura Branciforteko Markesa zen, Godoyren koinatua,<br \/>\nalegia. Litekeena da gertakari horrek nola-halako errezeloa eragin izana Zuaznavarrengan<br \/>\nGodoyrekiko, eta nolabaiteko leialtasuna Fernando VII.aren politikarekiko eta<br \/>\nharen inguruko taldearekiko.<\/p>\n<p>Kanarietan zebilela, bere Diario hura idazten hasteaz gain,<br \/>\n<i>Invasi\u00f3n de la isla de Tenerife por los ingleses en 1797<\/i> eta <i>Cat\u00e1logo de los<br \/>\npueblos del distrito de la Real Audiencia de Canarias<\/i> eman zituen argitara.<br \/>\nGero, beste liburu batzuk ondu zituen, hala nola <i>Noticias hist\u00f3rico-legales<br \/>\nde la Real Audiencia de Canarias desde la conquista de aqu\u00e9llas hasta el a\u00f1o de<br \/>\n1755<\/i> (1815), <i>Compendio de la Historia de Canarias <\/i>(1816) eta <i>Los vascongados en<br \/>\nlas Canarias<\/i> (1820). Historia eta geografia gai gogokoak zituen eta<br \/>\naisia-uneetan nahiz elkarrizke- tetan landu zituen, musikarekin batera.<br \/>\nBereziki, Haydenen konposizioak zituen gustuko.<\/p>\n<p>Kargugabetze hura erretiro \u00abohoragarria\u00bb izan zela hedatu<br \/>\nzen eta, ondoren, Kanarietan jarraitu zuen itzulia antolatu arte.<br \/>\nItzulitakoan, Gipuzkoaren eta bertako Foruen aldeko testu bat idatzi zuen,<br \/>\nJuan Antonio Llorentek 1806an argitaratutako Noticias hist\u00f3ricas de las tres<br \/>\nProvincias Vascongadas lanak bultzaturik. Eskuidatziak izenburu hau zuen:<br \/>\n<i>Llorente contra Llorente, demostrando las contradicciones y errores cometidos<br \/>\npor este en su obra, en lo tocante \u00e1 Guip\u00fazcoa<\/i>. Gipuzkoako foralitatearen alde<br \/>\negin zuen, Llorentek Foruen jatorriaren eta kondizioaren aurka idatzitakoei<br \/>\nerantzuteko. Llorentek Godoyren eta Jovellanosen interesei lotuta idatzi eta<br \/>\nargitaratu zuen lan hura. Zuaznavarren pentsamenduetan balidoaren itzala<br \/>\nberragertu zen. Opuskulu foralista hori Zuaznavarren ondarearen inguruan<br \/>\nsortutako eztabaidaren osa- gaietako bat izan zen, gero ikusiko dugun bezala.<\/p>\n<p>Penintsulara itzuli zenean, Hernani eta Iru\u00f1ean bizi izan<br \/>\nzen, betiere independentzia gerraren laztasunak Zarautzen zuen jabetza batean<br \/>\nsaihestuta. Bere ondareaz arduratu zen, bai eta ahaideez eta hurbilekoez ere.<br \/>\nGe- rraren gertakariei adi, saiatu zen tartean ez sartzen, harik eta Napoleonen<br \/>\ntropak Gipuzkoatik alde egiten hasi ziren arte. Zehazki, Mendizabal jeneralarekin eta Diputazioarekin aritu zen lankidetzan, Gipuzkoan \u00abfrantsesaren<br \/>\naurka\u00bb zebiltzan gerrillei finantziazioa agintzeko.<\/p>\n<p>Gerra ondotik ohiko bizitzara itzulirik, Historia Akademiako<br \/>\nkide urgazlea izendatu zuten, gortean zegoen jendearekin berriro harremanetan<br \/>\nhasita, baina hark berak adierazitakoaren arabera, Madril hura gaztaroan<br \/>\nezagutu- takoaz oso bestelakoa zen. 1819an, bere kontaktuekin zuen harremanei<br \/>\nesker, Nafarroako Erresumako Kontrabandoaren Auzitegiko<br \/>\nministro-kargua bete zuen, Nafarroako Kontseiluko epaile-postua atxikita, eta<br \/>\nhartatik, 1824ko abuztuan erretiratu zen. Halaber, Iru\u00f1eko Lurralde Entzutegiko<br \/>\nmagistratua izan zen. Azken postu horretan ziharduela idatzitako lan batzuek<br \/>\nbere geroa markatu zuten. Nafarroari buruz ondu eta argitara emaniko azterlanak<br \/>\ndira.<\/p>\n<p>Bere prestakuntzarekin bat, Zuaznavarrek Heinecciusengandik<br \/>\nikasi zuen zer-nolako garrantzia eman behar zitzaion historiari zuzenbidearen<br \/>\narloan. Horregatik, Zuaznavarrek bere bizilekua ongi ezagutzeko interesa agertu<br \/>\nzuen. Nafarroaz honako bi lan hauek idatzi eta argitaratu zituen: <i>Estados de la<br \/>\ncuesti\u00f3n del comercio interior de granos en el Reyno de Navarra<\/i> (1817) eta<br \/>\n<i>Discurso sobre el comercio exterior de granos del Reyno de Navarra<\/i> (1818), hau<br \/>\nda, erresumako nekazaritza-produktuen merkataritzari buruz zituen ezagutza<br \/>\nhistorikoak eman zituen.<\/p>\n<p>Aro liberalaren erdian, 1821etik 1822ra, <i>Ensayo<br \/>\nhist\u00f3rico-cr\u00edtico sobre la legislaci\u00f3n de Navarra<\/i> izenburuko bi liburukiak<br \/>\nplazaratu zituen. Idazkian, 1812ko Konstituzioak erresumari egindako ekarpena<br \/>\nazaldu ondoren, zalantzak barreiatu zituen Nafarroako foru erregimenaren<br \/>\nbalio historikoaz. Lan hori argitaratu ondotik, bere karguetatik erretiratu<br \/>\nzen, arestian aipatu be- zala, eta Hernanira joan zen bizitzera. Ez dirudi<br \/>\nbegikoa zuenik Madrilen ezarritako erregimen liberala, ezta 1812ko<br \/>\nkonstituzioa ere, ez baitzuen hura zin egin 1820an karguan jarraitzeko eta, are<br \/>\ngehiago, Frantzian erbesteratzen ere saiatu zen, orduko gobernuaren onarpena ez<br \/>\nzuela sumatu zuenean.<\/p>\n<p>Baina behin liberalen aldia iraganik eta Fernando VII.aren<br \/>\nboterea berrezarririk, Ensayo saiakera berrargitaratu zuen 1827tik 1829ra.<br \/>\nHarako hartan, Cadizko konstituzioa aipatu gabe, absolutismo monarkikoaren<br \/>\naldeko jarrera garbia erakutsita, gobernu molde gisa, eta Nafarroako erresumako<br \/>\nFo- ruek baliorik ez zutela are indar handiagoz erakutsi nahian; eta halaber,<br \/>\nFernando VII.aren gorteak sustaturiko administrazio absolutista eta<br \/>\nzentralista komeni zela nabarmentzeko asmoz. Yanguas y Mirandak, Sagaseta de<br \/>\nIlurdozek eta Olorizek jarrera hura errefusatu eta gaitzetsi zuten. Haien<br \/>\niritziz, izan ere, Zuaznabarren obra astakeria hutsa zen. 1966an, Nafarroako<br \/>\nForu Diputazioak berrargitaratu zuen.<\/p>\n<p>1806an Gipuzkoaren eta bertako Foruen alde agertu bazen ere,<br \/>\nZuaznavarrek gero jarrera erabat absolutista hartu zuen eta Nafarroako<br \/>\nerresumako Foruen kontrakoa, argi eta garbi. Horregatik leporatu zitzaion<br \/>\nforuen kontrakoa izatea. Nola edo hala, ospe horrek zuzenean du zerikusia<br \/>\ngobernu zentralistaren alde agertzeko interesarekin, jarrera hura bere<br \/>\nmailaren eta interesen onerako baitzen. 1806an Gipuzkoa defenditu zuen bai,<br \/>\nbaina ziur aski, Godoy bezalako aurkari bati kaltea eragiteko, eta Kanarietan, Bakearen<br \/>\nPrintzearen ingurukoek eskaturik, pairatutako iraina itzultzeko.<\/p>\n<p>Nafarroako legeriari buruzko obraren lehen edizioan, 1812ko<br \/>\nKonstitu- zioa aipatu zuen, itxuraz agintari liberalengan berarenganako<br \/>\ninteresa eragin nahian, joera zentralista erakusteagatik. Hirurteko Liberalaren<br \/>\namaieran, ordea, eta berrezarpenaren etorrera ikusirik, obra berrargitaratu<br \/>\nzuen, baina jarrera konstituzionalista liberal oro bazterturik eta,<br \/>\nordainez, jarrera absolutista leiala tinkaturik. Nafarroara iritsi arteko<br \/>\nbilakaeran, erregetza absolutista eta zentralistaren aldeko jarrera hartu zuen.<br \/>\nKanarietako postutik kendu izanaren ondorioz, badirudi pentsatu zuela<br \/>\nFernando VII.aren ingurunearekiko jarrera aldekoagoa agertu behar zuela. Izan<br \/>\nere, monarkiarekiko atxikimen- dua erakutsi zuen pertsonalki, Fernando VII.ak<br \/>\nDonostia 1828an bisitatu zuenean, eta Maria Kristina erreginak eta Isabel<br \/>\ninfantak ere hiria 1831n bisita- tzean. Dena den, Nafarroako legeriari buruzko<br \/>\nsaiakeran, argudioak zuzendu egin zituen garai liberalaren eta Fernandoren<br \/>\nberrezarpenaren artean. Horrek adieraz dezake bazuela interesa Gorteko kideen<br \/>\nartean leku bat lortzeko. Memorietan aipatzen du opuskulu bat zirriborratu<br \/>\nzuela Llorenteren planteamenduez hark Gipuzkoako historiaz egindako okerrak<br \/>\nzuzentzeko, bestelako asmorik gabe. Memoria horietan bertan, ordea, pozik<br \/>\nkontatzen du nola jaso zuen Etxe eta Gorteko postu bat 1829an, erregeak<br \/>\nizendaturik, eta 1831n, be- rriz, Ordena militarretako Kontseiluaren Ministro<br \/>\nkargua, Montesakoari zegokionez, ordena horretako zalduna baitzen. Eta<br \/>\nmemoria horietan beretan behin eta berriz nabarmentzen du ez zela sekulan izan<br \/>\nKarlos III.arena baino monarkia hobeagorik, ezta errege harenak baino ministro<br \/>\nhobeagorik ere.<\/p>\n<p>Hain zuzen ere, Zuaznavarren ekoizpenak aldi hartako<br \/>\nministro ilustratuak emulatzen ditu. Izan ere, hainbat aldiz ageri dira<br \/>\nFloridablanca eta Campomanes memorietan aipaturik, biak ere eredugarri eta<br \/>\ninspirazio-iturri. Ikusi dugun bezala, Zuaznavarrek bere liburu sorta zabalean<br \/>\ngai juridikoak jorratzeaz gain, tratatu historikoak eta geografikoak ere<br \/>\naztertu zituen; hura ohi- koa izan zen XVIII. mendearen bukaerako magistratu<br \/>\nilustratuen artean. Ez dirudi Zuaznavarrek Ilustrazioaren gaineko errezelorik<br \/>\nzuenik. Aitzitik, hura erreforma-bidetzat jotzen zuen, baina eraldakuntza<br \/>\nhandirik gabe, ordena eta, batez ere, beraren maila soziala mantenduko zuen<br \/>\ngobernu absolutistaren eskutik. Administrazioan izandako postuei esker egin<br \/>\nzuen Zuaznavarrek aurrera bere ibilbidean. Eta ordena hori zaintzearren, bere<br \/>\nmailako jendeen bizitza ilustratua gobernu absolutista batekin bateragarri<br \/>\negiten saiatzeko burutazioa izan zuen; hori bai, monarkiaren arrazoiak<br \/>\nsendotuta, bai erresuma- ren boterea metatzeko, bai beraren karrera ohorez<br \/>\nbeterik eta maila sozial gorenean mantentzeko, hau da, Zuaznavarren leinuari<br \/>\nberariaz eta berez ohi zegokion mailan. Ideia horiek darizkio<br \/>\nautokonplazentziaz ondutako autobiografiari.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00a0 Gipuzkoako familia sustraitu baten oinordekoa izan zen. Familiak ondare handia eta errenta ugari zituen eta, gainera, lotura sendoak, bai administrazioan, bai Monarkiaren gortean. Jose Maria Zuaznavarrek bere ondarea, heziketa, lotura elitistak, arduraldi publikoa eta idatz zaletasuna baliatu zituen bere karrera harilkatzeko eta mamitzeko. Bada, bizitzaren azken urteetan idatzitako autobiografian karrera horren berri eman zuen. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[319],"class_list":["post-3251","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ZUAZNAVAR FRANCIA, Jose Maria (Jose Maria Zuaznabar Frantzia) (Donostia, 1764ko abenduaren 17a - Donostia, 1840ko uztailaren 7a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zuaznavar-francia-jose-maria-440-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ZUAZNAVAR FRANCIA, Jose Maria (Jose Maria Zuaznabar Frantzia) (Donostia, 1764ko abenduaren 17a - Donostia, 1840ko uztailaren 7a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"\u00a0 Gipuzkoako familia sustraitu baten oinordekoa izan zen. Familiak ondare handia eta errenta ugari zituen eta, gainera, lotura sendoak, bai administrazioan, bai Monarkiaren gortean. Jose Maria Zuaznavarrek bere ondarea, heziketa, lotura elitistak, arduraldi publikoa eta idatz zaletasuna baliatu zituen bere karrera harilkatzeko eta mamitzeko. Bada, bizitzaren azken urteetan idatzitako autobiografian karrera horren berri eman zuen. [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zuaznavar-francia-jose-maria-440-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zuaznavar-francia-jose-maria-440-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zuaznavar-francia-jose-maria-440-eu\\\/\",\"name\":\"ZUAZNAVAR FRANCIA, Jose Maria (Jose Maria Zuaznabar Frantzia) (Donostia, 1764ko abenduaren 17a - Donostia, 1840ko uztailaren 7a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T08:17:53+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zuaznavar-francia-jose-maria-440-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zuaznavar-francia-jose-maria-440-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/zuaznavar-francia-jose-maria-440-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ZUAZNAVAR FRANCIA, Jose Maria (Jose Maria Zuaznabar Frantzia) (Donostia, 1764ko abenduaren 17a &#8211; Donostia, 1840ko uztailaren 7a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ZUAZNAVAR FRANCIA, Jose Maria (Jose Maria Zuaznabar Frantzia) (Donostia, 1764ko abenduaren 17a - Donostia, 1840ko uztailaren 7a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zuaznavar-francia-jose-maria-440-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ZUAZNAVAR FRANCIA, Jose Maria (Jose Maria Zuaznabar Frantzia) (Donostia, 1764ko abenduaren 17a - Donostia, 1840ko uztailaren 7a). - Iura Vasconiae","og_description":"\u00a0 Gipuzkoako familia sustraitu baten oinordekoa izan zen. Familiak ondare handia eta errenta ugari zituen eta, gainera, lotura sendoak, bai administrazioan, bai Monarkiaren gortean. Jose Maria Zuaznavarrek bere ondarea, heziketa, lotura elitistak, arduraldi publikoa eta idatz zaletasuna baliatu zituen bere karrera harilkatzeko eta mamitzeko. Bada, bizitzaren azken urteetan idatzitako autobiografian karrera horren berri eman zuen. [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zuaznavar-francia-jose-maria-440-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zuaznavar-francia-jose-maria-440-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zuaznavar-francia-jose-maria-440-eu\/","name":"ZUAZNAVAR FRANCIA, Jose Maria (Jose Maria Zuaznabar Frantzia) (Donostia, 1764ko abenduaren 17a - Donostia, 1840ko uztailaren 7a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T08:17:53+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zuaznavar-francia-jose-maria-440-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zuaznavar-francia-jose-maria-440-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/zuaznavar-francia-jose-maria-440-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ZUAZNAVAR FRANCIA, Jose Maria (Jose Maria Zuaznabar Frantzia) (Donostia, 1764ko abenduaren 17a &#8211; Donostia, 1840ko uztailaren 7a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3251","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3251\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3251"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3251"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}