{"id":3245,"date":"2023-02-10T09:14:20","date_gmt":"2023-02-10T08:14:20","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/urbistondo-eguia-antonio-437-eu\/"},"modified":"2023-02-10T09:14:20","modified_gmt":"2023-02-10T08:14:20","slug":"urbistondo-eguia-antonio-437-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urbistondo-eguia-antonio-437-eu\/","title":{"rendered":"URBISTONDO EGUIA, Antonio (Antonio Urbistondo Egia). Solanako Lehen Markesa (Donostia, 1805eko uztailaren 12a &#8211; Madril, 1857ko apirilaren 26a)."},"content":{"rendered":"<p>Amaren aldeko familia Donostiako merkatariak ziren, hiriko<br \/>\nbotere politikoaren barnean ongi kokatuak. XVIII. mendearen bukaera aldera<br \/>\nedo XIX. aren hasieran, familiak ezkontza bidezko itun-politikari heldu zion,<br \/>\neta, hein batean, horrek izan dezake zerikusia Antonio karlista izatearekin,<br \/>\nbai eta lehen karlismoaren baitan izaniko eginkizun garrantzitsuarekin ere.<br \/>\nAita, izan ere, Sebastian Urbistondo Carrera, Francisco Ramon Eguia jeneralaren<br \/>\n(Bilbo, 1750-?, 1827) alabarekin ezkondu zen. Jeneralak eginkizun guztiz na-<br \/>\nbarmena izan zuen liberalismoaren aurka Hirurteko Liberalean. Lotura horren<br \/>\nindargarri, Antonio Urbistondo bera bere izeba Francisca Eguia Zaya- sekin<br \/>\nezkondu zen bigarrenez, Egia jeneralaren alabarekin, alegia. 1823an, bestalde,<br \/>\nMiguel Bodeten koinatu bihurtu zen. Lizarran 1800ean jaioa, Bodet militarra<br \/>\neta armadaren administratzailea izan zen, ongi kokatua egon zen 1823-1833ko<br \/>\nberrazarpen absolutistan, eta karlisten armadarekin ere egin zuen bat. Azkenik,<br \/>\nanaia Jose Joaquinen bidez (Gerra Bulegoko Idaz- karitzako ofiziala Fernandoren<br \/>\nbigarren berrazarpenean), Luis Cordoba koronelarekin ahaidetu zen, zeinak<br \/>\n1823-1833ko absolutismo berrezarriarekin egin baitzuen karrera.<\/p>\n<p>Antonio Urbistondo nahasita egondako lehen gorabehera<br \/>\npolitikoek ahaidego-sare horrekin izan zuten zerikusia. 1814an, erregearen<br \/>\npaje-zalduna izan zen eta, 1819an, 800 dukateko kopuru bat lortu zuen<br \/>\nGranadako San Bartolome y Santiago ikastetxean ikasteko. Dirua, hasiera batean,<br \/>\neliz karrera bat egiteko eman zioten eta, kopuru horri esker, Eguia jeneralaren<br \/>\nalabari jarraiki zitzaion (gero, harekin ezkondu zen), gobernu konstituzionalak jenerala Granadako kapitain jeneral izendatu zuenean. Handik aurrera,<br \/>\nAntonioren ibilbidea betirako gelditu zen aipatu jeneralarenari lotua. 1820an,<br \/>\nikasketak O\u00f1atiko Unibertsitatean jarraitzeko eskaera egin zuen, Eguia jenerala<br \/>\neuskal probintzietan kokatu baitzen, Granadako kapitaintzatik kargugabetu eta<br \/>\ngero. Badirudi O\u00f1atiko \u2018gazteria liberalaren milizia boluntario\u2019 batean sartua<br \/>\nibili zela, nahiz eta berehala agerian jarri zen azpilaneko mugimenduetan<br \/>\nnahasita ibili zela 1820-1823ko sistema konstitu- zionalaren aurka. Aguraingo<br \/>\n1821eko apirileko altxamendu erregezalearen gidarietako bat izan zen, eta preso<br \/>\nhartu zuten. Altxamendua gertatu zenean adin txikikoa izateagatik errugabetzat<br \/>\njoa, O\u00f1atin konfinatu zuten (1822), baina laster Frantziara ihesi joan zen Eguiarekin<br \/>\nelkartzeko. Erbestean, teniente koronel maila eman zioten eta Baionako<br \/>\nBatzorde Erregezalearen idazkaria izan zen.<\/p>\n<p>Absolutismoa 1823an berrezarri zenean, 1827ra arte itxoin<br \/>\negin behar izan zuen, agintari erregezaleengandik lortutako maila militar hura<br \/>\nbaliozkotzat jo zezaten. Denboraldi batez lizentzia mugagabearekin ibili zen<br \/>\n(1828-1829), harik eta Erreginaren erregimentura destinatu zuten arte<br \/>\n(1829-1831), eta ondoren, Zamorakora (1831-1833) eta, azkenik, Nafarroakora<br \/>\n(1833). Azken destino horretatik kendu zuten, begi-bistako lotura karlistak<br \/>\nzituelako eta, 1833ko abenduan, Meridan konfinatu zuten. Haren inguruko<br \/>\npertsona batzuei neurri berbera ezarri zieten, hala nola Manuel Bodeti<br \/>\n(Fernando VII.a hil zenean, armadako ordaintzaile-lanpostutik kendu zuten)<br \/>\neta bi koinaturi, hau da, Ignacio Egia Ballescari (arrazoi berbera izan zela<br \/>\nmedio, Leongo intendentziatik kendua) eta Francisco Eguia Ballescari (Gerra<br \/>\nBulegoko Idazkaritzako ofizial nagusi kargutik kendua).<\/p>\n<p>Bere ahaidegoa bat dator bera pentsamoldez lehen karlismoari<br \/>\natxi- kia ibiltzearekin. Arestian aipaturiko familia eta gizabanako batzuek<br \/>\nkarguak bete zituzten XVIII. mendeko borboien absolutismoaren babespeko era-<br \/>\nkundeetan (elkarte ekonomikoak, nobleen mintegiak, akademia militarrak, etab.).<br \/>\nHorren haritik, kontuan harturik bai karlismo barnean egindako ibilbidea, bai<br \/>\nidazkietan azaldutako ideiak, \u2018despotismo ilustratua\u2019-ri jarraipena emateko<br \/>\nildoari lotuta ibili zela esan da, Karlos III.aren erregealdia gogoan. Historia<br \/>\nPol\u00edtica del partido carlista lanean (1841), adibidez, Manuel Lasalak ildo<br \/>\nhartan kokatu zuen, alderdi karlistako fanatikoen edo \u2018apostoliko\u2019-en aurkako<br \/>\nildoan, alegia.<\/p>\n<p>Azkenean, armada karlistan sartzea lortu zuen, ibilaldi<br \/>\ngorabeheratsu baten ondotik. Izan ere, Portugaldik Ingalaterrara joan, eta<br \/>\n1835eko hasieran Bizkaiko kostaldea jo nahian zebilela, Castro Urdialesen<br \/>\nespetxeratu zuten, beste buruzagi eta ofizial karlista batzuekin batera. Puerto<br \/>\nRicora deportatua, Santo Tomas uhartera ihes egin, Ingalaterrara eta Frantziara<br \/>\njoan eta, azkenean, Nafarroan sartu eta Don Karlosen aurrean agertu zen.<\/p>\n<p>Leku nolabait nabarmena bete zuen karlisten organigraman.<br \/>\nIzan ere, idazkaria izan zen Durangon 1836ko urriaren 15ean egindako Batzar Nagusian, hau da, Bilboko setioa eztabaidatu zen hartan. Handik gutxira, Gomez<br \/>\njeneralaren dibisiotik zetozen batailoi gaztelarrak eraginkortasunez<br \/>\nberrantolatu zituen, zeregin horretarako mandatua eman baitzioten. Errege<br \/>\nEspedizioaren Estatu Nagusiko bigarren buru izendatua, Don Kar- losek<br \/>\nKataluniako komandante jeneral izendatu zuen, lider gisa tokiko buruzagi karlistak<br \/>\ndiziplinatzeko. Kataluniako agintari karlistekiko tratuan liskarrak sortu ziren<br \/>\neta, horren ondorioz, Printzerritik alde egin behar izan zuen.<\/p>\n<p>Iparraldera itzulirik, kuartel-egoeran utzi zuten<br \/>\nlanda-mariskal mailarekin Lizarrako fusilamenduak gertatu arte. Gerraren<br \/>\nazken etapan, Rafael Marotok errege kuartelaren aurka bidaltzen zuen tropari<br \/>\nbidea eragozteko eginkizuna eman zitzaion. Alabaina, eginkizun horretan ari<br \/>\nzela eta, Marotorekin hitz egitearen ondorioz, erregegai karlistaren inguruan<br \/>\nzebiltzan begikoak baztertu beharraz jabetu zen. Operazio hartan egindako<br \/>\nlanagatik, Gaztelako dibisioaren komandante jenerala izendatu zuten, Marotok<br \/>\nerabakita eta Don Karlosek berretsita. Egun hartatik aurrera, eginkizun<br \/>\ngarrantzitsua bete zuen Bergarako hitzarmena erakarri zuten gertakarietan.<\/p>\n<p>Apuntes sobre la guerra de Navarra en su \u00faltima \u00e9poca<br \/>\n(1841eko otsaila) lanean, gertaera haiek zehatz samar kontatu zituen. Opuskulu<br \/>\nhori haren adiskide Jose Manuel Arizagak 1840an argitaratutako Memoria militar<br \/>\ny pol\u00edtica sobre la guerra de Navarra lanaren gehigarri bat da eta, batez ere,<br \/>\nzuzenketa bat. Urbistondok elite karlistaren barne deskonposizioa azaldu zuen,<br \/>\neta azaldu ere, mugimendua gidatu nahian gertaturiko borrokak, herrialdea<br \/>\nbaketzeko lehen proposamenak eta Espartero jeneralarekiko kontaktuak. Haren<br \/>\npentsamoldeari dagokionez, aipatzekoa da zer iritzi zuen Foruen eginkizunaren<br \/>\ninguruan karlisten altxamenduaren hasieran. Urbistondok, izan ere, kontra<br \/>\negiten zien Foruak \u00abherritar gehienentzat hutsalak zirela, eta herria fanatismo<br \/>\nerlijiosoak bultzaturik soilik altxatu zela\u00bb esaten zietenei. Izan ere,<br \/>\nnegoziazioetan, Foruak bere osotasunean aintzat hartzen ez zituzten akordioen<br \/>\nkontra agertu zen. Horrela, haren iritziz, foru- sistema nazioaren sistema<br \/>\norokorraren mendean jartzen zituzten akordioak egon ziren hainbat batailoik<br \/>\narmak utzi baino lehen agertu zituzten errezeloen azpian, eta akordio horiek<br \/>\nere bakea Iparraldeko frontean lortzea korapilatu zuten.<\/p>\n<p>Gerra ondoren, Donostiako kuartelean egon zen eta, han, bere<br \/>\nApuntes lana ondu zuen. Lan horretan hauxe idatzi zuen: \u00abegunak iluntasun<br \/>\nbegirunetsuan ematen ditut, eta espainiar guztiak zinez berradiskideturik<br \/>\nikustea beste xederik ez dut\u00bb. Hala ere, hori ez zen traba izan 1841eko<br \/>\naltxamendu moderatu-foruzalea Gipuzkoan gidatzeko Esparteroren erregeordetzaren<br \/>\naurka. Altxamenduaren porrotaren ondorioz berriz ere Frantzian erbestera-<br \/>\nturik, moderatuak agintera itzuli zirenean, berriro igotzen hasteko aukera etorri<br \/>\nzitzaion. Horrela, Bizkaiko komandante jenerala (1843) eta Baskongadetako<br \/>\nkapitain orokorra (1846-1847) izendatu zuten, eta teniente jeneral maila<br \/>\neskuratu zuen (1846). Nafarroako eta euskal probintzietako matxinada<br \/>\nkarlistaren saialdia menperatu zuenez (1848), La Solanako Markesa titulua eman<br \/>\nzitzaion (1850).<\/p>\n<p>Filipinetako gobernadore eta kapitain jenerala izendaturik<br \/>\n(1850-1853), ogasun-erreforma bat egin eta, horren ondorioz, nabarmen handitu<br \/>\nziren Estatuak Filipinetan lortzen zituen diru-sarrerak. Halaber, \u00abBanco<br \/>\nEspa\u00f1ol y Filipino de Isabel II\u00bb izeneko bankuaren sorrera bultzatu zuen,<br \/>\nuharteko merkataritza suspertzeko asmoz. 1853an dimisioa eman ondotik,<br \/>\nkuartel-egoeran gelditu zen Gasteizen (1854-1856), denbora-tarte labur batez<br \/>\nGerra Bulegoko idazkari-lanetan Narvaezen ministerioan arituta (1856ko urria-abendua).<br \/>\nDi- rudienez, jauregian Arenalesko Markesarekin eta Narvaez jeneralarekin berarekin izaniko duelu batean hil zen.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Amaren aldeko familia Donostiako merkatariak ziren, hiriko botere politikoaren barnean ongi kokatuak. XVIII. mendearen bukaera aldera edo XIX. aren hasieran, familiak ezkontza bidezko itun-politikari heldu zion, eta, hein batean, horrek izan dezake zerikusia Antonio karlista izatearekin, bai eta lehen karlismoaren baitan izaniko eginkizun garrantzitsuarekin ere. Aita, izan ere, Sebastian Urbistondo Carrera, Francisco Ramon Eguia jeneralaren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[319],"class_list":["post-3245","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>URBISTONDO EGUIA, Antonio (Antonio Urbistondo Egia). Solanako Lehen Markesa (Donostia, 1805eko uztailaren 12a - Madril, 1857ko apirilaren 26a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urbistondo-eguia-antonio-437-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"URBISTONDO EGUIA, Antonio (Antonio Urbistondo Egia). Solanako Lehen Markesa (Donostia, 1805eko uztailaren 12a - Madril, 1857ko apirilaren 26a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Amaren aldeko familia Donostiako merkatariak ziren, hiriko botere politikoaren barnean ongi kokatuak. XVIII. mendearen bukaera aldera edo XIX. aren hasieran, familiak ezkontza bidezko itun-politikari heldu zion, eta, hein batean, horrek izan dezake zerikusia Antonio karlista izatearekin, bai eta lehen karlismoaren baitan izaniko eginkizun garrantzitsuarekin ere. Aita, izan ere, Sebastian Urbistondo Carrera, Francisco Ramon Eguia jeneralaren [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urbistondo-eguia-antonio-437-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/urbistondo-eguia-antonio-437-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/urbistondo-eguia-antonio-437-eu\\\/\",\"name\":\"URBISTONDO EGUIA, Antonio (Antonio Urbistondo Egia). Solanako Lehen Markesa (Donostia, 1805eko uztailaren 12a - Madril, 1857ko apirilaren 26a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T08:14:20+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/urbistondo-eguia-antonio-437-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/urbistondo-eguia-antonio-437-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/urbistondo-eguia-antonio-437-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"URBISTONDO EGUIA, Antonio (Antonio Urbistondo Egia). Solanako Lehen Markesa (Donostia, 1805eko uztailaren 12a &#8211; Madril, 1857ko apirilaren 26a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"URBISTONDO EGUIA, Antonio (Antonio Urbistondo Egia). Solanako Lehen Markesa (Donostia, 1805eko uztailaren 12a - Madril, 1857ko apirilaren 26a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urbistondo-eguia-antonio-437-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"URBISTONDO EGUIA, Antonio (Antonio Urbistondo Egia). Solanako Lehen Markesa (Donostia, 1805eko uztailaren 12a - Madril, 1857ko apirilaren 26a). - Iura Vasconiae","og_description":"Amaren aldeko familia Donostiako merkatariak ziren, hiriko botere politikoaren barnean ongi kokatuak. XVIII. mendearen bukaera aldera edo XIX. aren hasieran, familiak ezkontza bidezko itun-politikari heldu zion, eta, hein batean, horrek izan dezake zerikusia Antonio karlista izatearekin, bai eta lehen karlismoaren baitan izaniko eginkizun garrantzitsuarekin ere. Aita, izan ere, Sebastian Urbistondo Carrera, Francisco Ramon Eguia jeneralaren [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urbistondo-eguia-antonio-437-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urbistondo-eguia-antonio-437-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urbistondo-eguia-antonio-437-eu\/","name":"URBISTONDO EGUIA, Antonio (Antonio Urbistondo Egia). Solanako Lehen Markesa (Donostia, 1805eko uztailaren 12a - Madril, 1857ko apirilaren 26a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T08:14:20+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urbistondo-eguia-antonio-437-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urbistondo-eguia-antonio-437-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/urbistondo-eguia-antonio-437-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"URBISTONDO EGUIA, Antonio (Antonio Urbistondo Egia). Solanako Lehen Markesa (Donostia, 1805eko uztailaren 12a &#8211; Madril, 1857ko apirilaren 26a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3245","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3245\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3245"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3245"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}