{"id":3243,"date":"2023-02-10T09:09:35","date_gmt":"2023-02-10T08:09:35","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/soraluce-zubizarreta-nicolas-436-eu\/"},"modified":"2023-02-10T09:09:35","modified_gmt":"2023-02-10T08:09:35","slug":"soraluce-zubizarreta-nicolas-436-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/soraluce-zubizarreta-nicolas-436-eu\/","title":{"rendered":"SORALUCE ZUBIZARRETA, Nicolas (Nicolas Soraluze Zubizarreta) (Zumarraga, Gipuzkoa, 1820ko abenduaren 5a &#8211; Donostia, 1884ko urriaren 19a)."},"content":{"rendered":"<p>Nicolas de Soraluce Zubizarreta Zumarragan jaio zen, aitaren<br \/>\neta amaren aldetik noblea zen familia batean. Zehazki, herri horretako<br \/>\nZabalakoa etxean sortu eta Jose Antonio Soraluce eta Catalina Zubizarreta<br \/>\nsenar-emazteen bederatzi seme-alaben arteko txikiena izan zen. Familia<br \/>\nnobleari dagokion haurtzaroa izan zuen, ehizan eta arrantzan aritu baitzen, bai<br \/>\neta Euskal Herriko berezko zaletasunetan ere, hala nola pilotan. Lehen<br \/>\nhezkuntzako ikasketak egin ondoren eta ahots-musikako eskolak jaso eta gero,<br \/>\nkarrera juridikora bideratu zuten. Hamalau urte arte latinezko ikasketan<br \/>\njardun ondoren, Zumarragako eskribau osoaren bulegoan aritu zen laguntzaile.<br \/>\nLehen Karlistaldiak Nicolasen karrera eta prestakuntza juridikoa eten eginik,<br \/>\namak semea atze- rrira bidaltzea erabaki zuen, anaiekin batera, gerran ez parte<br \/>\nhartzeko. Fami- lia, gainera, Sagastibeltza jeneral karlistaren adiskide mina<br \/>\nzen.<\/p>\n<p>Atzerrira abiatu zenean, Soralucek 16 urte zituen. Lehenik,<br \/>\nFrantziara igorri zuten, 1836an, eta gero, lau hilabeteko zeharkaldiaren<br \/>\nondotik, Buenos Airesen kokatu zen, 1838ko urtarrilean. Denboraldi hartan,<br \/>\nbidaide irakasle bati esker jarraitu zuen ikasten, hura ere gipuzkoarra, eta<br \/>\nzientzia fisikoak eta matematika irakatsi zizkion, baita beste gai arlo<br \/>\nbatzuk ere. Hura guztia berehala izan zitzaion probetxugarria, bai Rio de la<br \/>\nPlatako hiriei buruzko ezagutza praktikoak izateko, bai giro berri hartan hobekien nola jokatu jakiteko. Ikasitako hura, gainera, ondotik ere izango zi-<br \/>\ntzaion baliagarria bere historia-lanerako, hala nola geografiaren garrantzia,<br \/>\nhori Soraluzeren lan orokorren funtsezko atala izan baitzen. Argentinan bizi<br \/>\nizan zen bitartean, negozioetan jardun zuen eta, bederatzi urtean, Eu- ropara<br \/>\nhainbat aldiz itzultzeko adina diru irabazi zuen. Bidaia haietako ba- tean<br \/>\n(1847), lepoan zituen bala-aztarnak atera zizkioten. Zehazki, bi urte lehenago,<br \/>\n1845eko irailaren 30ean, pirateria-istilu batean Paranako portuan ezustean<br \/>\njasotako bala bat izan zen. Hura errepublika hispanoamerikarretan etengabe<br \/>\npizten ziren gerra haietako batean gertatu zen, Soraluceren bizitza arriskuan<br \/>\njarrita.<\/p>\n<p>1855ean, Donostian kokatu zen betirako. Josefa Bolla y<br \/>\nDomecqekin ezkondu eta, lanbide-jarduera euskal eremura mugatzen hasi zen.<br \/>\nBeste proiektu batzuen artean, agindua eman zuen burdinazko txapak egiteko lan-<br \/>\ntegi bat Beran (Nafarroa) eraikitzeko (1858). Liberal saiatua eta euskal Foruen defendatzailea izan zen, Gipuzkoako erakundeetan hainbat kargu publiko<br \/>\nbeteta, Donostian kokatu zenez geroztik.<\/p>\n<p>Argentinako Errepublikaren kontsula izan zen Donostian<br \/>\n(aurretik, Buenos Airetik bertatik izana zen) eta Gipuzkoako batzar<br \/>\nnagusietako prokuradorea Zumarragatik. Kargu horri esker, iparraldeko<br \/>\ntrenbidearen traza- tua finkatzeko proiektuaren inguruko eztabaidetan parte<br \/>\nhartu zuen. Bere jaioterriko interesen alde aritu zen Zumarragako prokuradore<br \/>\ngisa 1859ko, 1861eko, 1862ko eta 1863ko Batzarretan. Hainbat udal kargu bete<br \/>\nzituen Donostia liberalean; besteak beste, nabarmentzekoa da alkateordea izan<br \/>\nzela 1873an, hau da, Hirugarren Karlistaldiaren garaian, Gipuzkoako lurraldean. Kargu hartan ziharduela, ospitaleak prestatu zituen gerrako zaurituak<br \/>\nartatzeko. Etsaiekin negoziazioan hasteko ardura bere gain harturik, gerra-presoen lehen truke ofiziala antolatu zuen Antonio de Lizarraga jeneral<br \/>\nkarlistarekin. Zerbitzu horien esker onean, Emilio Castelar Errepublikako<br \/>\npresidentearen nahiz Moriones eta Loma jeneralen grazia-botoa jaso zuen.<\/p>\n<p>Bestalde, Ongintza Batzordeko kidea eta alkatea zenean,<br \/>\nhainbat gestio egin zituen Jose Matiak utzitako ondarea kobratzeko.<\/p>\n<p>Nicolas de Soraluce, gainera, historialari gipuzkoarrik<br \/>\naitortuenetakoa izan zen. Haren lanen artean, Los Fueros de Guip\u00fazcoa (1866)<br \/>\nbilduma eta Historia General de Guip\u00fazcoa (1870) dira nabarmentzekoak. Bere<br \/>\nlanen bidez, itunaren alde agertu zen, hura koroarekiko harremanak ezartzeko<br \/>\ntresna juridiko egokia zela iritzita. Historia lana idazteak Historiako Errege<br \/>\nAkademiako kide izateko merezidun egin zuen. Halaber, Gipuzkoako Monumentu<br \/>\nHistoriko eta Artistikoen Batzorde burua izan zen.<\/p>\n<p>Lehen lana 1864an plazaratu eta historiografia-lana hogei<br \/>\nurtez luzatu zuen. Soraluceren azterketaren xedea, nagusiki, Gipuzkoari lotu<br \/>\nbazitzaion ere, foruen auziari buruz egindako azterlana euskal probintzia<br \/>\nguztietara za- baldu daiteke. Lana ondu bitartean, euskal Foruek une<br \/>\nkorapilatsu eta mingotsei egin behar izan zieten aurre. Soralucek, ordea, ez<br \/>\nzuen azaldu eta aztertu xehetasun militarrik eta politikorik, garai hartako<br \/>\nbeste egile batzuek arlo haietan sakondu bazuten ere, eta Historiaren Zuzenbidea<br \/>\neta Historia sakon aztertzen jardun zuen. Lehen ikerlanetako batean Juan<br \/>\nSebastian Elkano aztertzeaz ere arduratu zen, itsasgizonaren familiak berak<br \/>\neskaturik. Genero biografikoan bereziki interesaturik, gipuzkoar ospetsuen<br \/>\nomenezko oroita- rriak jartzea sustatu zuen haietako bakoitzaren herrian.<\/p>\n<p>Historia General de Guip\u00fazcoa (1870) du lan nagusia, ondotik<br \/>\nlaburpen eta gehigarri baten bidez emendatua, den-dena hura hil ondotik<br \/>\nizenburu honekin plazaratua (1886): Ultimas l\u00edneas de Soraluce, o sea resumen y<br \/>\nap\u00e9ndice a la Historia general de Guip\u00fazcoa. Lan goren horrek bultzaturik,<br \/>\ngaraikideek Garibai, Isasti, Larramendi edo Iztueta egile hain ospetsuekin<br \/>\nparekatu zuten Soraluce. Historia General de Guip\u00fazcoa lanak Probintziako<br \/>\nhistorien gaineko balantze historiografiko baliosa eskaini zuen, azken bi mende<br \/>\nhaietako historien eskuizkribu askori buruzko datu interesgarriak emanda, eta<br \/>\nGipuzkoari buruz inprimatutako lanen inguruko iritzi kritikoa ekarrita. Obrak<br \/>\ngai sorta zabal-zabala jorratzen du, hala nola geografia, ekonomia, foruen<br \/>\nauzia eta topografia. Bigarren liburukiak, gainera, historia politikoa<br \/>\ndeskribatzen du Glorias de la Antig\u00fcedad direlakoetatik Isabel II.aren<br \/>\nerreginaldiaren bukaeraraino. Emaitza lan monumentala da, bai Soralucek<br \/>\nburututako lan handiari begira, bai eskura zegoen dokumentazio mugatu<br \/>\nhartatik abiatuta lortutako emaitzari begira. Horregatik lotu zen XV. mendetik<br \/>\nXVII.aren lehen laurdenera bitarteko gertakari militarrik nabarmenenak<br \/>\nkontatzera. Deigarria da, halaber, testua zeinen zehaztasun handiz garatzen<br \/>\nduen. Soralucek ardura handiz erreparatu zion datuen egiazkotasunari, testuan<br \/>\ndiren aipu ugari eta zehatzetan ageri bezala. Ai- puen artean, Humboldt,<br \/>\nZurita, Moret, Marichalar y Manrique, eta Novia de Salcedorenak dira<br \/>\nnabarmentzekoak, bai eta Historiako Errege Akademiako Hiztegia ere.<\/p>\n<p>Garai hartan Historia eraikitzeko moldearekin bat eginik,<br \/>\nSoraluceren iru- dikoz gizabanakoen nahiz taldeen jokabideen ondoriozko<br \/>\negintzek eta gertakariek baldintzatu eta zuzentzen dute \u2014funtsean\u2014 herrien<br \/>\nbizitza, eta gertaera zehatz haiek dakarkigute Historiari zentzua emateko<br \/>\naukera. Hori dela eta, Soralucek gertakariak eta arloak era monografikoan<br \/>\naztertu eta ekoizpen biografikoa nola-halako xehetasunez garatu zuen. Horren<br \/>\nadibide dira bai Juan Sebastian Elkanori buruz idatzitako lanak, bai La Real<br \/>\nCompa\u00f1\u00eda Guipuzcoana de Caracas (1876) eta La Real Sociedad Bascongada de los<br \/>\nAmigos del Pa\u00eds. <i>Sus antecedentes y otros sucesos con ella relacionados <\/i>(1877)<br \/>\nliburuak, bai eta itsas balentriei buruzko azterlanak ere, hala nola<i><br \/>\nIntroducci\u00f3n, cap\u00edtulo I y otras descripciones acerca del origen y curso de las<br \/>\npescas y pesquer\u00edas de ballenas y de bacalaos, as\u00ed que sobre el<br \/>\ndescubrimiento de los bancos e isla de Terranova<\/i> (1878).<\/p>\n<p>Probintziako historia orokorrarekin batera, Soralucek<br \/>\nGipuzkoako Fo- ruak izan zituen aztergai. Foruak aztertzen eta hedatzen<br \/>\nahalegindu zen, fo- ruak sistema politiko absolutuetatik bizirik iraundako<br \/>\npribilegio hutsak zi- rela errefusatuta. Helburu hori gogoan, Apuntes para la<br \/>\nimpugnaci\u00f3n a la introducci\u00f3n del libro de Ferrer lana idatzi zuen bi<br \/>\nliburukitan, Gobernuak zerga arloko foru berezitasunen indargabetzea<br \/>\njustifikatzeko tesiak gezurta- tze aldera. Arlo horretako lanik<br \/>\ngarrantzitsuenak Fueros de Guip\u00fazcoa. <i>T\u00edtulos adicionales y consideraciones.<br \/>\nReglamentos. Sumario hist\u00f3rico<\/i> du izen- buru, Madrilen 1866an inprimatua. Obra<br \/>\nhorren bidez, Foruak eskuragarri eta moldagarri egin nahi izan zituen, guztien<br \/>\neskura egon zitezen. Kontua zen Gipuzkoako foruei buruzko testu inprimatu<br \/>\nbakarrak 1696ko eta 1758ko edizio zaharrekoak zirela, biak ere ale kopuruetan<br \/>\nlaburrak eta eskuratzeko zailak. Obrak lau zati ditu. Lehenbizikoan Gipuzkoako<br \/>\nForuak jaso zituen zehatz-mehatz, eta bigarrena oso interesgarria da, ia mende<br \/>\nerdiko denboral- dia ardatz hartuta eta XVIII. mendearen bukaeran foruen<br \/>\ninguruan gertaturikoak azalduta. Hirugarren zatian, Soralucek foru-sistemaren<br \/>\nbalioaz eman zuen iritzia, Koroarekiko desadostasunak akordioaren bidez<br \/>\nmoldatzeko ja- rrera nabarmenduta. Laugarren zatian, azkenik, Gipuzkoako batzar<br \/>\neta diputazioen antolaera eta jarduna azaldu zituen.<\/p>\n<p>Soraluzek pentsamendu liberalarekin loturiko ikuspegia eman<br \/>\nzuen Foruez, Isabel II.aren erregimen konstituzionalarekin bateragarria. Hitz<br \/>\nbatez, gizon liberala zen, hau da, jabetza pribatua, industria eta merkataritza<br \/>\ngaratzearen aldekoa. Foruak eguneratu zituen, XVII. mendetik iluna zeritzon<br \/>\nhorizonte ekonomikoaren premietara egokitze aldera. Horrenbestez, haren<br \/>\niritziz, Foruak, besteak beste, bide egokia ziren Espainiako merkatuak eta<br \/>\nhitzarmenek antzinako koloniekiko eskaintzen zituzten aukeretara irekitzeko.<br \/>\nEus- kal Probintziek Koroarekiko fideltasuna sekulan traizionatu ez izana<br \/>\nnabarmendu zuen idazkietan.<\/p>\n<p>Azkar garatu zitzaion gaixotasun baten ondorioz, Donostian<br \/>\nzendu zen 1884ko urriaren 19an. Heriotzaren ondotik, erakunde eta jende askok<br \/>\nSoralucerekiko estimua eta begikotasuna agertu zituzten. Horrela, Historiako<br \/>\nErrege Akademiak, Gipuzkoako Foru Diputazioak. Donostiako Udalak, Zumarragako<br \/>\nUdalak, herri horretako apaizek, korporazio zibilek eta militarrek, eta kontsulen kidegoak, familiari doluminak adierazi zizkioten. Isabel II.ak, heriotzaren<br \/>\nberri izan bezain laster, telegrama bat igorri zion familiari atsekabea erakusteko. Gipuzkoako Diputazioak eta Donostiako Udalak beren<br \/>\nnahigabea aktan jasotzeko erabakia hartu zuten aho batez, Soraluceren<br \/>\nheriotzagatik. Halaber, Sustapen Batzordeak proposaturik eta Donostiako Udalak<br \/>\n1902an halaxe erabakirik, haren izena kale bati eman zitzaion Gipuzkoako<br \/>\nhistorialari nabar- mena omentzearren, betiere Udalak 1885eko apirilaren 13an<br \/>\nproposatu eta Udalak berak egun bereko bilkuran onartutakoarekin bat.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nicolas de Soraluce Zubizarreta Zumarragan jaio zen, aitaren eta amaren aldetik noblea zen familia batean. Zehazki, herri horretako Zabalakoa etxean sortu eta Jose Antonio Soraluce eta Catalina Zubizarreta senar-emazteen bederatzi seme-alaben arteko txikiena izan zen. Familia nobleari dagokion haurtzaroa izan zuen, ehizan eta arrantzan aritu baitzen, bai eta Euskal Herriko berezko zaletasunetan ere, hala nola [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[319],"class_list":["post-3243","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SORALUCE ZUBIZARRETA, Nicolas (Nicolas Soraluze Zubizarreta) (Zumarraga, Gipuzkoa, 1820ko abenduaren 5a - Donostia, 1884ko urriaren 19a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/soraluce-zubizarreta-nicolas-436-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SORALUCE ZUBIZARRETA, Nicolas (Nicolas Soraluze Zubizarreta) (Zumarraga, Gipuzkoa, 1820ko abenduaren 5a - Donostia, 1884ko urriaren 19a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Nicolas de Soraluce Zubizarreta Zumarragan jaio zen, aitaren eta amaren aldetik noblea zen familia batean. Zehazki, herri horretako Zabalakoa etxean sortu eta Jose Antonio Soraluce eta Catalina Zubizarreta senar-emazteen bederatzi seme-alaben arteko txikiena izan zen. Familia nobleari dagokion haurtzaroa izan zuen, ehizan eta arrantzan aritu baitzen, bai eta Euskal Herriko berezko zaletasunetan ere, hala nola [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/soraluce-zubizarreta-nicolas-436-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/soraluce-zubizarreta-nicolas-436-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/soraluce-zubizarreta-nicolas-436-eu\\\/\",\"name\":\"SORALUCE ZUBIZARRETA, Nicolas (Nicolas Soraluze Zubizarreta) (Zumarraga, Gipuzkoa, 1820ko abenduaren 5a - Donostia, 1884ko urriaren 19a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T08:09:35+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/soraluce-zubizarreta-nicolas-436-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/soraluce-zubizarreta-nicolas-436-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/soraluce-zubizarreta-nicolas-436-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SORALUCE ZUBIZARRETA, Nicolas (Nicolas Soraluze Zubizarreta) (Zumarraga, Gipuzkoa, 1820ko abenduaren 5a &#8211; Donostia, 1884ko urriaren 19a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SORALUCE ZUBIZARRETA, Nicolas (Nicolas Soraluze Zubizarreta) (Zumarraga, Gipuzkoa, 1820ko abenduaren 5a - Donostia, 1884ko urriaren 19a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/soraluce-zubizarreta-nicolas-436-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SORALUCE ZUBIZARRETA, Nicolas (Nicolas Soraluze Zubizarreta) (Zumarraga, Gipuzkoa, 1820ko abenduaren 5a - Donostia, 1884ko urriaren 19a). - Iura Vasconiae","og_description":"Nicolas de Soraluce Zubizarreta Zumarragan jaio zen, aitaren eta amaren aldetik noblea zen familia batean. Zehazki, herri horretako Zabalakoa etxean sortu eta Jose Antonio Soraluce eta Catalina Zubizarreta senar-emazteen bederatzi seme-alaben arteko txikiena izan zen. Familia nobleari dagokion haurtzaroa izan zuen, ehizan eta arrantzan aritu baitzen, bai eta Euskal Herriko berezko zaletasunetan ere, hala nola [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/soraluce-zubizarreta-nicolas-436-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/soraluce-zubizarreta-nicolas-436-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/soraluce-zubizarreta-nicolas-436-eu\/","name":"SORALUCE ZUBIZARRETA, Nicolas (Nicolas Soraluze Zubizarreta) (Zumarraga, Gipuzkoa, 1820ko abenduaren 5a - Donostia, 1884ko urriaren 19a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T08:09:35+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/soraluce-zubizarreta-nicolas-436-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/soraluce-zubizarreta-nicolas-436-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/soraluce-zubizarreta-nicolas-436-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SORALUCE ZUBIZARRETA, Nicolas (Nicolas Soraluze Zubizarreta) (Zumarraga, Gipuzkoa, 1820ko abenduaren 5a &#8211; Donostia, 1884ko urriaren 19a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3243","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3243\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3243"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3243"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}