{"id":3235,"date":"2023-02-10T09:05:16","date_gmt":"2023-02-10T08:05:16","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/olano-orueta-valentin-432-eu\/"},"modified":"2023-02-10T09:05:16","modified_gmt":"2023-02-10T08:05:16","slug":"olano-orueta-valentin-432-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olano-orueta-valentin-432-eu\/","title":{"rendered":"OLANO ORUETA, Valentin (Azkoitia, Gipuzkoa, 1808ko azaroaren 3a &#8211; Olatza baserria, Albistur, Gipuzkoa, 1851ko ekainaren 27a)."},"content":{"rendered":"<p>Aita, Juan Francisco Olano, itsas armadako ontzi-tenientea zen, eta Cosme Damian Churruca itsasgizon ospetsuaren adiskidea; ama, Leona Orueta, Bizkaiko familia entzutetsu batengandik zetorren eta Gardoki kardinalaren iloba propioa zen.<\/p>\n<p>Olano, 1820an, Bergarako Errege Mintegian Humanitateak ikasten hasi eta, 1825ean, Salamancara joan zen Zuzenbide ikasketak egitera. 1825eko azaroaren 6an, Santa Mar\u00eda de los Angeles ikastetxean barne-ikasle gisa sartu eta 1832ko azaroaren 5era arte egon zen. Unibertsitatea 1830ean itxi zenean, Salamancan bizitzen jarraitzeko baimena eskuratu zuen, ikasketak bukatzeko. Unibertsitateko katedradunek berek emaniko ikastaro pribatuetara joa- nez amaitu zuen karrera. 1832ko urtarrilaren 10ean lizentziatua, Valladolidera jo eta urtebetez forentse gisa aritu zen prestakuntzan. 1833ko apirilaren 22an, Errege Kontseiluetako abokatu-titulua jaso zuen.<\/p>\n<p>1834an, Azkoitira itzulitakoan, Tolosako Batzar Nagusiak txandako ahaldun nagusi izendatu zuen. Kargu hura, lehenago, haren familiako kideek bete zuten. Izan ere, aitak kargu hori izan zuen 1809an. Urte hartan bertan (1834), Valentin eta ama Gasteizera bizitzera joan ziren, aitaren heriotzak bultzaturik eta Lehen Karlistaldiak sortutako egoeraren ondorioz. Arabako hiriburuan, erretorika katedra hartu zuen Unibertsitatean. Gasteizko Unibertsitatea O\u00f1atikoaren luzapena zen.<\/p>\n<p>Irakaskuntza-lana alde batera utzi eta Arabako Aldundiko idazkaritza hartu zuen bere gain. \u00abSei migrazio-urteren ondotik\u00bb, hark berak esan bezalaxe, Gipuzkoara itzuli zen. 1840an, Azkoitiko Batzarrak mandatari izendatu zuen, Francisco Palacios, Ladislao Zabala, Esteban Hurtado de Mendoza eta beste batzuekin batera, antiforal deklaratutako probintzia horretako buruzagi politikoaren izendapenaz txostena egiteko.<\/p>\n<p>1840ko martxoaren 26an, Diputatuen Kongresuan Gorteetako diputatua izanik, hitzaldi ospetsu bat eman zuen euskal diputazioei buruz Calatravaren eta Olozagaren galderei erantzunez, eta 1839ko urriaren 25eko legeari dagokionez hauxe adierazi zuen: \u00abbatasun konstituzionala\u00bb monarkiaren bidezko batasun gisa ulertu behar zela Espainiarekiko batasunari zegokionez, honakoa nabarmenduta: \u00abguk ez diogu mespretxurik egiten subiranotasuna errespetatzeari, badakigulako, halaber, subiranotasunak gure ohiturak errespetatzen dituela\u00bb.<\/p>\n<p>1841ean, hogeita lau ordez Azkoitiko alkatea izan zen. 1844an, ahaldun nagusi atxiki lehena izendatu zuten Azpeitiko Batzar Nagusian, bai eta foruak moldatzeko mandataria ere, Ascensio Ignacio Altunarekin batera. 1846an, Batzarreko aholkulari buru onartu zuten; eta, halaber, berriz ere Azkoitiko txandako ahaldun nagusi izateko proposatu zuten, 1849an bezalaxe, Hondarribiko Batzar Nagusietan, non foru kontuetarako mandatari izendatu zuten, Corresko kondearekin batera.<\/p>\n<p>Espainiako Gorteetako parlamentaria izan zen, 1840ko legealdian \u2014Pedro Ega\u00f1aren ordez\u2014, bai eta 1841eko eta 1844ko legealdietan ere. Senaturako hautagaia izan zen 1840an eta Kongresuko hainbat batzordetan parte hartu zuen. Parlamentuan Foruen alde jardun zuen, tesi foralistak defendituta, liberal aurrerazaleek Foruen moldaketarako aurkeztu zuten irtenbideari oposizio tinkoa erakutsiz.<\/p>\n<p>Carmelo Echegaraik honela definitu zuen: \u00abdiskurtso bakarreko gizona\u00bb. 1840ko martxoaren 26an, tronuaren hitzaldiari zer erantzun eman eztabaidatu zen. Hitzaldian, izan ere, zuzenean aipatu zen euskal Foruak Konstituziora moldatzeko lana, 1839ko urriaren 25eko Legearen 2. artikulua betetzearren. Haren seigarren paragrafoari zerion erreforma-ideiak bultzaturik, Olano eus- kal foralitatearen alde mintzatu zen. Pribilegio eta askatasun haiek aldarrikatu zituen, koroaren emaitza ziren heinean, zeinari euskaldunek leialtasuna agertu baitzioten mendez mende. Administrazioa zentralizatzearen aurkakoa zen, zentralizazioak \u00abhainbeste oroitzapen noblerekin amaitzen baitu eta tokiko es- piritu oro hiltzen du, herri sentimendu historiko oro\u00bb. Bergarako besarkadan bildutako berradiskidetzea aldarrikatzen zuen, eta hori euskal diputatuek Kongresuan parte hartuz eta tronua errespetatuz egitera bultzatzen zuen. Ingalaterrako eredu politikoa proposatu zuen, hari eredugarria iritzita, Frantziakoaren aurrean. Eskoziarrak eta irlandarrak laudatu zituen, haien tradizioei zein ohiturei fidel zitzaizkielako, \u00abnazionalitatea tea probintzialismoa\u00bb uztartzeko gai zirelako eta dagoenaren gainean eraikitzeko eta ezarrita dagoena errespetatzeko printzipioari men egiten ziotelako. Frogatzen saiatu zen Foruen gainean<\/p>\n<p>\u00aboso ongi euskarritu daitekeela askatasuna, esan gabe Erdi Arokoak garela, gure askatasunak hiri-gutunak direla eta antzeko beste arrunkeria batzuk\u00bb. Olanoren hitzaldiak han bildutakoen txaloaldia eragin zuen. Bestalde, Euskal lurraldeko diputazio bakoitzak haren hitzak paperean bildu eta herriz herri banatu zituen, eta hitzaldiak, halaber, oihartzuna izan zuen Madrilgo eta Parisko hainbat egunkaritan. Herrialdeko alderdi bakoitzak entzun nahi zuen huraxe esaten jakiteagatik izan zuten arrakasta hitz haiek: batzuek Foruen defentsa, eta besteek baketze orokorra eta Konstituziopeko batasuna.<\/p>\n<p><p>\u00a0<\/p><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aita, Juan Francisco Olano, itsas armadako ontzi-tenientea zen, eta Cosme Damian Churruca itsasgizon ospetsuaren adiskidea; ama, Leona Orueta, Bizkaiko familia entzutetsu batengandik zetorren eta Gardoki kardinalaren iloba propioa zen. Olano, 1820an, Bergarako Errege Mintegian Humanitateak ikasten hasi eta, 1825ean, Salamancara joan zen Zuzenbide ikasketak egitera. 1825eko azaroaren 6an, Santa Mar\u00eda de los Angeles ikastetxean barne-ikasle [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[319],"class_list":["post-3235","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>OLANO ORUETA, Valentin (Azkoitia, Gipuzkoa, 1808ko azaroaren 3a - Olatza baserria, Albistur, Gipuzkoa, 1851ko ekainaren 27a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olano-orueta-valentin-432-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"OLANO ORUETA, Valentin (Azkoitia, Gipuzkoa, 1808ko azaroaren 3a - Olatza baserria, Albistur, Gipuzkoa, 1851ko ekainaren 27a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Aita, Juan Francisco Olano, itsas armadako ontzi-tenientea zen, eta Cosme Damian Churruca itsasgizon ospetsuaren adiskidea; ama, Leona Orueta, Bizkaiko familia entzutetsu batengandik zetorren eta Gardoki kardinalaren iloba propioa zen. Olano, 1820an, Bergarako Errege Mintegian Humanitateak ikasten hasi eta, 1825ean, Salamancara joan zen Zuzenbide ikasketak egitera. 1825eko azaroaren 6an, Santa Mar\u00eda de los Angeles ikastetxean barne-ikasle [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olano-orueta-valentin-432-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/olano-orueta-valentin-432-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/olano-orueta-valentin-432-eu\\\/\",\"name\":\"OLANO ORUETA, Valentin (Azkoitia, Gipuzkoa, 1808ko azaroaren 3a - Olatza baserria, Albistur, Gipuzkoa, 1851ko ekainaren 27a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T08:05:16+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/olano-orueta-valentin-432-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/olano-orueta-valentin-432-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/olano-orueta-valentin-432-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"OLANO ORUETA, Valentin (Azkoitia, Gipuzkoa, 1808ko azaroaren 3a &#8211; Olatza baserria, Albistur, Gipuzkoa, 1851ko ekainaren 27a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"OLANO ORUETA, Valentin (Azkoitia, Gipuzkoa, 1808ko azaroaren 3a - Olatza baserria, Albistur, Gipuzkoa, 1851ko ekainaren 27a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olano-orueta-valentin-432-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"OLANO ORUETA, Valentin (Azkoitia, Gipuzkoa, 1808ko azaroaren 3a - Olatza baserria, Albistur, Gipuzkoa, 1851ko ekainaren 27a). - Iura Vasconiae","og_description":"Aita, Juan Francisco Olano, itsas armadako ontzi-tenientea zen, eta Cosme Damian Churruca itsasgizon ospetsuaren adiskidea; ama, Leona Orueta, Bizkaiko familia entzutetsu batengandik zetorren eta Gardoki kardinalaren iloba propioa zen. Olano, 1820an, Bergarako Errege Mintegian Humanitateak ikasten hasi eta, 1825ean, Salamancara joan zen Zuzenbide ikasketak egitera. 1825eko azaroaren 6an, Santa Mar\u00eda de los Angeles ikastetxean barne-ikasle [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olano-orueta-valentin-432-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olano-orueta-valentin-432-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olano-orueta-valentin-432-eu\/","name":"OLANO ORUETA, Valentin (Azkoitia, Gipuzkoa, 1808ko azaroaren 3a - Olatza baserria, Albistur, Gipuzkoa, 1851ko ekainaren 27a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T08:05:16+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olano-orueta-valentin-432-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olano-orueta-valentin-432-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olano-orueta-valentin-432-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"OLANO ORUETA, Valentin (Azkoitia, Gipuzkoa, 1808ko azaroaren 3a &#8211; Olatza baserria, Albistur, Gipuzkoa, 1851ko ekainaren 27a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3235","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3235\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3235"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3235"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}