{"id":3233,"date":"2023-02-10T09:04:15","date_gmt":"2023-02-10T08:04:15","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/mogel-urkiza-juan-antonio-431-eu\/"},"modified":"2023-02-10T09:04:15","modified_gmt":"2023-02-10T08:04:15","slug":"mogel-urkiza-juan-antonio-431-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mogel-urkiza-juan-antonio-431-eu\/","title":{"rendered":"MOGEL URKIZA, Juan Antonio (Juan Ignazio Moguel Urquiza) (Eibar, Gipuzkoa, 1745eko abenduaren 6a &#8211; Markina, Bizkaia, 1804ko maiatzaren 11)."},"content":{"rendered":"<div>\n<p>Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide saiatu baten semea<br \/>\nizan zen eta, hain zuzen ere, Eibarren jaio zen, aitak herri horretako medikua<br \/>\nizatea onartu zuelako, familia Markinan bizi zen arren. Sustrai ilustratuek<br \/>\neragin nabar- mena izan zuten Juan Antoniorengan. Dena den, orduan ohikoa<br \/>\nzenez, hori ez zegoen kontraesanean jaidura erlijioso handiarekin. Horrela,<br \/>\nanaia zaharra aitaren lanbideari jarraiki zitzaion, eta Juan Antonio, berriz,<br \/>\napez bidean hasi zen. Calatayudeko jesuiten Nobleen Errege Ikastetxean ikasi<br \/>\neta, prestakuntzaren osagarri, Teologia ikasketak egin zituen. Ondotik,<br \/>\napeztu eta Markinara itzuli zen, 1770ean. 1788tik, Xemeingo elizako parrokoa<br \/>\nizan zen, harik eta 1804an zendu zen arte.<\/p>\n<p>Astarloarekin harremana izan zuen, bai ingurunean bai<br \/>\nbizipenetan, eta biak ere irizkide izan ziren hala Euskal Herriaz zuten<br \/>\nikuspegian nola euskararen eta Foruen etsaien aurkako polemikan. Mogel, dena<br \/>\nden, Astarloa baino neurritsuagoa izan zen eta ez hura bezain sutsua.<br \/>\nEuskalerriaren Adiskideen Elkarteko bazkide literarioa izan zen 1802az geroztik<br \/>\neta harreman maitekorrak izan zituen garai hartako elite intelektualarekin<br \/>\n(Pe\u00f1aflorida, Samaniego, A\u00f1ibarro, Astarloa), baita atzerriko Humboldt eta Vargas<br \/>\nPoncerekin ere.<\/p>\n<p>Euskararekin batera, beste obsesioa erlijioa izan zen.<br \/>\nBereziki, euskal dantzen aurka oldarkorra izateaz gain, liburu-zentsore<br \/>\njardun, eta Inkisizioko epaile familiar izateko xedea izan zuen. Azken hori,<br \/>\nordea, ez zen bete. Aitzi- tik, 1777an, Inkisizioak berak akusatu eta epaitu<br \/>\nzuen, eliztar emakume bati Ama Birjina agertzen zitzaioneko auziaren harira.<br \/>\nMoralean zeukan ildo kontserbadorearekin bat, eta nahiz eta Mogelek ez zituen<br \/>\nbizi izan Frantziako Iraultzaren ondorio guztiak, behar adina ezagutu zituen<br \/>\neta apez frantses erbesteratu bat hartu zuen etxean 1792an, iraultzaren aurkako<br \/>\nbere jarrera ar- giaren adierazgarri.<\/p>\n<p>Larramendiren eragin handia jasota, baskoiberismoa<br \/>\ndefenditzen jarraitu zuen, bai eta beste topiko batzuk ere, hala nola Leloren<br \/>\nKantuaren egiazkotasuna (Vargas Poncek ohartarazi bazion ere). Teoria<br \/>\nbaskoiberistei eraso egin zietenei (Traggia, adibidez) erantzun zietenetako bat<br \/>\nizan zen, baina Astarloa eta beste batzuen muturreko jarrerak kritikatuta.<br \/>\nHorrela, euskara penintsulako lehen hizkuntza zela defenditu bazuen ere, ez<br \/>\nzuen onartu euskara Babeleko nahasmenduaren aurreko hizkuntza izatea. Hori, ordea,<br \/>\nez zen traba izan hizkuntzaren garbitasuna gogor aldezteko. Mitxelenak esana<br \/>\nda, adibidez, Mogel izan zela lehena eta erarik adierazgarrienean defenditzen<br \/>\nhizkuntza Foruaren gainetik zegoela.<\/p>\n<p>Haren lanik ospetsuena eta, halaber, nabarmenena, Mogelen<br \/>\ngako sozialak argitze aldera, Peru Abarka da. Hartan, baserri girotik<br \/>\ndatorren gizon ikasi batek Maisu Juan ezjakin kaletarrari erakusten dio hamaika<br \/>\narlotan. Biak erabat dira ezberdinak: janzkera, ohitura kristauak, lanerako<br \/>\nmorala, tradizioari men egitea\u2026 Horretan guztian dualtasun ia manikeoa<br \/>\nproposatzen da. Azkenean, Peruren baserrian egun batzuk eman eta gero, Maisu<br \/>\nJuan damutu eta aldatuko da.<\/p>\n<p>Adituek era bateko zein besteko interpretazioak egin dituzte<br \/>\nPeru Abarkaz. Erromantizismoarekiko loturak dituela esan dute Juaristik eta<br \/>\nAltunak; beste batzuek, berriz, neoklasikoa iritzi diote (Altzibar) edo eragin<br \/>\nilustratuak azpimarratu dituzte, hala nola Rousseauren eraginak eta haren<br \/>\n\u00abbasati ona\u00bb ereduarenak (Lojendio, Diez Ezkerra\u2026). Dualismo puztuetatik ihesi,<br \/>\nJavier Estebanek berrikitan berretsi du lotura duela Ilustrazio mota jakin<br \/>\nbatekin, hau da, ez dela ulertzen Erromantizismoaren erabateko aurkakotasun<br \/>\ngisa, baizik eta hain zurruna ez den zerbait bezala, Humboldtek berak<br \/>\nordezkatuko lukeena. Halaber, Campomanesen Espainiako lanekin lotu du eta herri<br \/>\nxehea lanerako, moraltasun zuzenerako eta ohitura onetarako hezteko<br \/>\negitasmoarekin. Hori guztia bat heldu da diskurtso zibilizatzaile<br \/>\nilustratuarekin, baina kontuan hartuta, halaber, Euskalerriaren Adiskideen<br \/>\nElkartearen bigarren belaunaldiak hartutako nekazaritza-joera. Ilustrazio<br \/>\nhorrek, izan ere, egiazkotasunaren eta jatortasunaren ikurra zekusan herri<br \/>\nbalio batzuetan. Kontua da Europako ilustratuen artean, pentsatzen duguna baino<br \/>\nohikoxeagoa da \u00abfunts\u00bb horien bilaketa, gisa horretan kutsu kontser- badoreagoa<br \/>\nduen Ilustrazioa itxuratuta. Ideia horrek zuzenean lotzen du Peru Abarca<br \/>\nMogelek hizkuntza edo moral garbiaren bila ondutako beste la- nekin.<\/p>\n<p>Peru Abarca nekazaritza-munduaren idealizazioa da tradizio<br \/>\nekonomikorik garbienean, zeinean pater familiasek etxea eta etxekoak ongi<br \/>\ngobernatzeko eredu izan behar duen. Peruk, jakina, badaki ordena horrek<br \/>\nBizkaiko Foruan duela oinarria. Xehetasunez ezagutzen du Forua, bai eta Foruak<br \/>\nkaparetasun estatusa bizkaitarren artean errotzeko duen garrantzia ere. Bere<br \/>\ngaraian, bazirudien lana jende ikasiarentzat idatzi zela, landa-giroko<br \/>\neliteentzat, haientzat eskuliburu gisako bat izan zedin, bai etxeko jaun onaren<br \/>\ninguruan, bai eta komunitate baskongado baten zuzendari onaren inguruan ere.<br \/>\nHorretan, haren asmoa bat zetorren garai hartan ondutako beste idazki batzuen<br \/>\nxedearekin, hala nola Umerezek edo Oxangoitik idatzitakoekin. Handik 80 urtera<br \/>\nargitaratu zenean egindako irakurketaren ondorioz, lanari bestelako eitea<br \/>\neman zitzaion, hots, euskal baserria eta nekazaritza goresteko tradizio<br \/>\nluzearen lehen atala izan baitzen, horiek oro arraza garbiaren funtsa<br \/>\nzirelakoan. Ikuspegi hori Sabinoren nazionalismoak areagotu zuen.<\/p>\n<p>Mogelek euskaraz eta gaztelaniaz idatzi zuen. Haren lan<br \/>\nerlijiosoa be- rehala plazaratu zen. Hark ondutako testu literario eta<br \/>\napologetikoek, ordea, beste 80-100 urte behar izan zituzten argia ikusteko. Bi<br \/>\niloba jarraiki zitzaizkion euskara lantzeari dagokionez: Juan Jose eta<br \/>\nVicenta Antonia. Emakumeak Ipui Onac lana idatzi zuen, hots, Esoporen,<br \/>\nSamaniegoren eta Iba\u00f1ez de la Renteriaren 50 alegia biltzen ditu eta Juan<br \/>\nAntoniok buru-belarri lagundu zion. Liburuak osabaren eta ilobaren asmoak uzten<br \/>\nditu agerian, moral zalantzagarrikotzat jotako ipuin zaharren ordez<br \/>\nhaurrentzako irakaspen erabilgarri eta jainkotiarrak zekartzaten ipuinak<br \/>\nzabaltzeko, baina baita nekazarientzako ere. Horretarako, itzulitako alegia<br \/>\nbatzuen irakaspenak ere aldatu eta kristautu zituzten.<\/p>\n\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide saiatu baten semea izan zen eta, hain zuzen ere, Eibarren jaio zen, aitak herri horretako medikua izatea onartu zuelako, familia Markinan bizi zen arren. Sustrai ilustratuek eragin nabar- mena izan zuten Juan Antoniorengan. Dena den, orduan ohikoa zenez, hori ez zegoen kontraesanean jaidura erlijioso handiarekin. Horrela, anaia zaharra aitaren lanbideari jarraiki [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[319],"class_list":["post-3233","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>MOGEL URKIZA, Juan Antonio (Juan Ignazio Moguel Urquiza) (Eibar, Gipuzkoa, 1745eko abenduaren 6a - Markina, Bizkaia, 1804ko maiatzaren 11). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mogel-urkiza-juan-antonio-431-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"MOGEL URKIZA, Juan Antonio (Juan Ignazio Moguel Urquiza) (Eibar, Gipuzkoa, 1745eko abenduaren 6a - Markina, Bizkaia, 1804ko maiatzaren 11). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide saiatu baten semea izan zen eta, hain zuzen ere, Eibarren jaio zen, aitak herri horretako medikua izatea onartu zuelako, familia Markinan bizi zen arren. Sustrai ilustratuek eragin nabar- mena izan zuten Juan Antoniorengan. Dena den, orduan ohikoa zenez, hori ez zegoen kontraesanean jaidura erlijioso handiarekin. Horrela, anaia zaharra aitaren lanbideari jarraiki [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mogel-urkiza-juan-antonio-431-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mogel-urkiza-juan-antonio-431-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mogel-urkiza-juan-antonio-431-eu\\\/\",\"name\":\"MOGEL URKIZA, Juan Antonio (Juan Ignazio Moguel Urquiza) (Eibar, Gipuzkoa, 1745eko abenduaren 6a - Markina, Bizkaia, 1804ko maiatzaren 11). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-10T08:04:15+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mogel-urkiza-juan-antonio-431-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mogel-urkiza-juan-antonio-431-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mogel-urkiza-juan-antonio-431-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"MOGEL URKIZA, Juan Antonio (Juan Ignazio Moguel Urquiza) (Eibar, Gipuzkoa, 1745eko abenduaren 6a &#8211; Markina, Bizkaia, 1804ko maiatzaren 11).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"MOGEL URKIZA, Juan Antonio (Juan Ignazio Moguel Urquiza) (Eibar, Gipuzkoa, 1745eko abenduaren 6a - Markina, Bizkaia, 1804ko maiatzaren 11). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mogel-urkiza-juan-antonio-431-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"MOGEL URKIZA, Juan Antonio (Juan Ignazio Moguel Urquiza) (Eibar, Gipuzkoa, 1745eko abenduaren 6a - Markina, Bizkaia, 1804ko maiatzaren 11). - Iura Vasconiae","og_description":"Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide saiatu baten semea izan zen eta, hain zuzen ere, Eibarren jaio zen, aitak herri horretako medikua izatea onartu zuelako, familia Markinan bizi zen arren. Sustrai ilustratuek eragin nabar- mena izan zuten Juan Antoniorengan. Dena den, orduan ohikoa zenez, hori ez zegoen kontraesanean jaidura erlijioso handiarekin. Horrela, anaia zaharra aitaren lanbideari jarraiki [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mogel-urkiza-juan-antonio-431-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mogel-urkiza-juan-antonio-431-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mogel-urkiza-juan-antonio-431-eu\/","name":"MOGEL URKIZA, Juan Antonio (Juan Ignazio Moguel Urquiza) (Eibar, Gipuzkoa, 1745eko abenduaren 6a - Markina, Bizkaia, 1804ko maiatzaren 11). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-10T08:04:15+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mogel-urkiza-juan-antonio-431-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mogel-urkiza-juan-antonio-431-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mogel-urkiza-juan-antonio-431-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"MOGEL URKIZA, Juan Antonio (Juan Ignazio Moguel Urquiza) (Eibar, Gipuzkoa, 1745eko abenduaren 6a &#8211; Markina, Bizkaia, 1804ko maiatzaren 11)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3233","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3233\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3233"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3233"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}